BIGAREN ATALA
Atal onek bi zati ditu. Lenengo zatia Urbil-ko Alonso jaunaren jauregi edo gazteluan. Zapiya jasotakuan jauregiko gela-nagusiya agertzen da; atzeko aldian ta zabal-aldera leyo ederrak.
Gaztelura Castilla-ko Erregeren agindez etorri dan Zaldunaren izenean jayak, gudariyen indar ta trebetasun neurritziak ta beste orrelako jolasak egiten dira, ta etxeko-jaun, bere emazte, laguntzalle ta erbestetarrak jai ta jolas ayek antzokitik atzeko aldera begiratuaz ikusten dituzte. Illunabara dator ta atal au asi ta azkar jolasak amaitzen dira, ta geroko egintza gabaz gertatzen da.
Aldaketa azkar batez, bigarren zatiya mendiyan gertatzen da.
LENENGO AGERRALDIYA
Urbil-ko ALONSO, ZALDUN, Alonso-ren emaztia, gizon-ta-emakumezko bere laguntzalleak ta gudari bat.
Zapiya jasotzen danian Alonso ta bere lagunak ardura aundiz leyotik zabalera begiratzen dute alkarri ezer esan gabe; alditxo bat orla igaro-ta, bat-batian txaloka asten dira; zabaletik ere txalo, irrintzi ta itz-otsak datoz, tronpeta soñuak ere bai, ta oyek denak indar-neurtze bat azkendu dala esan nai dute. Beste jolas bat asi bitartean antzokiko gure jaun oyek bere artian itz egiten dute.
ZALDUN: Zure gudagizonen indar ta egokitasunez arriturik nago, emen bezin gudari azkarrik iñun ez det arkitu.
ALONSO: Inguruko mendi aundi oyek begira itzazu, or jayo ta beti bizi izan dan gizona argala ezin izan liteke.
BATEK: Egiya esaten dezu...
BESTE BATEK: Mendi oyek orrela dauden bitartian euzkotarrak indarrez menderatzea ez da erreza izango.
ALONSO: Ezin liteken gautzatzaz jo zenezake.
ZALDUN: Alonso, guk asi nai degun guda ortarako zure gizonak onenak izango giñuzke ta al dezun guziyak eraman zazkiguzu.
ALONSO: Al dedan guziya egingo det, bañan nai ez duten tokira euzkotarrak eramatea erreza ez dala esan dizut... (Zabalekoai). ...Gaba dator ta gaurko jai oyek amaitzeko azkona-jolasa egin ezazute...
(Zabalian txalo ta ardalla entzuten dira ta Alonsok erbestetarrai azkona-jolasa nola egiten dan ezagutu-arazten die).
BATEK: Zer jolas da ori?
ALONSO: Jolaslariak toki jakin batetik bere azkona bota biar dute ta urrutiena botatzen duenak irabazten du.
BESTE BATEK: Ikusgarriya izango da jolas ori.
ALONSO: Jolas onekin artzaldeko jayak amaitzen diranian, sarituak izan diran guziyak beste guda gizonekin, zuek agurtzera onara igoko dira.
ZALDUN: Pozez agurtuko ditugu...
GUDAGIZON BAT: Alonso jauna, azkona-jolasian zure gudariyekin artzai gaste batek azkona bota nai du, beste guziyak atzera (Zabaletik dator) utziko ditula diyo.— Utzi egin biar al zayo?
ALONSO: Parragarri geldituko da, baño utzi sayozute. . . . . . (Bere lagunei). jolasa astera dijua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
(Denak zabalera begira jartzen dira; aldiz aldi txaluak ta itz-otsak berritzen dira, aizkenian txalo, ardalla ta irrintziyak aundiguak entzuten dira.— Artzayak irabasi du.— Tronpetak edo adarsoñuak ere entzuten dira).
ZALDUN: Ikusten al dezute, artzai gastiak irabazi du, ez da makala bera, sendo ta egokiya da, zure gudagizontzaz artu dezakezu.
ALONSO: Bai, ala da, beste sarituakin orain etorriko da ta nerekin gelditu nai ote dun galdetuko diot.
(Exerita zeuden tokitik altxatzen dira baño zabalera begiratzen dute oraindik)
2. AGERRALDIYA
Illunabartzia
Lengoak eta morroi bi
LAGUNTZALLETAKO BATZUEK: Etxeko jaun ta bere sendiyari Jaungoikoak gabon diyeia, gaur bere etxean arkitzen diran erbestetar jaun zintzoai ere baita.
(Zabalian illuntzen du ta ezkillak entzuten dira. Zabaleko susmur ta ardalla gutxitzen dijoaz amaitu arte. Bitartian morroi biyek gela nagusiko argiyak piztutzen dituzte ta eskubitan arkitzen diran alki ederratara Alonso-ta bere lagunak datoz).
ALONSO: Baita zuei ere...
LENENGO GUDA GIZONA: Gaur artsaldeko neurtze ta jolasetan saritatuko gizon ta gaztelu ontako zure gudari bikañak zu ta zure gaurko txanguak agurtzera datoz zuk aurreratzeko baimena ematen badiezu.
ALONSO: Betoz, betoz aurera...
3. AGERRALDIYA
Lenguak eta gudari-taldia
(Orkestak guda soñua jotzen dun bitartian sartzen dira gudari-buruak beren emaztiakin, guda gizonak bakarrik, artsaldian saritutakuak ere bai; denak Alonso ta bere lagunan aurrera iritxi ta gorputzez agur bat egiñik aldamenetan gelditzen dira. Gero denak abestutzen dute).
TALDIAK:
Urbil-ko Alonso jaun onarekin
Artuta izkillu zorrotza
Joan nai genduke etsai artera
Entzun arazten gud'otsa
Au degu gure buru sendoa
Beregan degu biotza
Jaunak berari luza bizayo
Urte askoan bizitza.
ALONSO: Ara emen nere gazteluko gudagizon biotz-dun ta bikañak.
ZALDUN: Gudari egokiyak! biotz barrendik agurtzen zaituztet.
TALDIAK:
Agur Alonso Urbil-ko jauna
Biotz aundiko gizona
Zure ondoan bizi nai degu
Izateko zoriona
Agur zurekin jauregi ontan
Dituzun erbestetarrak
Zaldun egoki bikañak dira
Agur gudari jatorak.
4. AGERRALDIYA
LENGOAK eta SANTZO
(Ontan ate aldera denak begiratzen dute; artsaldian saritulako artzaya dator, Santzo da. Orlako toki ederretan oitu gabia izanik bildurtuta bezela, alde guzietara begira aurreratzen da; batzuk parrez bestiak arduraz, denak berari begiratzen diote).
ALONSO: Atoz, etzaitezela bildurtu, gaur artsaldian azkona-sariya irabazi dun artzaya zu al zera?
SANTZO: Bai... jauna.
ALONSO: Azkonalari bikaña zera, indartzu ta egokiya.
SANTZO: Basotarrak besoa sendo izan oi degu... zu Alonso Urbil-ko jaun zarra zera noski.
ALONSO: Bai, ta gaztelu ontan guda gizontzaz gelditu nai badezu...
SANTZO: Ortara ez nator, ori baño eginkizun gogorrago bat dakart... uzten badidazute ipui bat esan nai dizutet.
ALONSO: Esan ezazu bada.
SANTZO: Au bezelako gaztelu eder batian, jaun ta biotz aundiko bat bere sendiakin bizi zan, inguruko guziak nai zuten ta danak ongi bizi ziran; gizon zital batek bere almena kendu nayean t'aurrez-aurre ezer ezin zuala ezaguturik itzaletik ekin zien. Zitalkeri asko egin ondoren gazteluan emen gaur bezela, jayak ziran egun batian, jauregiari su eman zion ta etxeko jaun, sendi ta guziyak antxe kixkaldu ziran; gaizki esan det, etxeko jaun arren seme gaztetxo bat artian bizirik gizon zintzo batek sutatik jaso zun. Zunbeltz-tar Jon zan etxeko jaun ongille ura, nere aita laztana ta beste gizon zital, gaizkille, makets ura zein zan bai al dakizute?.—Bada zan Urbil-ko Alonso, ori bera...
(Inguruko denak arriturik daude).
ALONSO: Gizonak, ero ori lotuta eraman ta euki zazute zer egin biar zayon nik agindu arte.
SANTZO: Ez, zure biziyaren eske nator . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
(Bere aizto zorrotza eskuban dula Alonsori gañera dijoakiyo, Alonsok atzera egiten du ta Santzo gudariak eltzen dute. Badaramate. Zalaparta andiko egintza).
ALONSO: Beko zulora eraman ta zakur baten antzera ill ezazute!...
(Santzok azkatzeagatik indarrak egiten ditu).
ZALDUN: Bere jaunaren kaltez orla jartzen dana goikoagatik zinzilikatu biar litzake...
DENAK: Ori, ori...
5. AGERRALDIYA
LENGOAK eta BASOJAUN
(Atzeko leyo batetik sartzen da Basojaun).
BASOJAUN: Santzo, nere mutilla nun abill...?
DENAK: Basojaun, Basojaun!. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
(Basojaun ikustian Santzo uzten dute ta antzokiyan bi aldetara bildurrez ta ikaraz biltzen dira; Santzo ta Basojaun besarkatzen dira).
BASOJAUN: Mutill au, egia esaten dulako ill nai zenduten?... Santzo, ire aita eta sendi ona galdu ta ire etxia erre zun gizon ergel ta zital ara or daukak... Jaun zar ori bera dek.
ZALDUN: Gizonak, bi artzai txatxu oyek lokarriz lotu ta zulora eraman gabe, nola uzten dituzute?
ALONSO: Ori da, or¡, bere nagusi ta Jaunari orlako gauzak esaten entzun ta nola zaudete geldirik?
BASOJAUN: Ez, gizonak, ezertan ez nekatu... Alonso, gogoratuko zaizu noski, zer barrengo poza izan zendun Zunbeltzeko jauregiya sutan ikusi zendunian...; jaun zintzo arren sendi guztiya antxen kixkaldu zala uste zendun; ara emen nik gau artan jaso nun aurra; zuri gau onak ematera biok gatoz ta ez utsik. Zunbeltzeko su ikaragarri arren antzera emen ere gar aundiko beste bat eskeñi nai dizugu, ikusten al dezu?— Ara, aurki bere txinpartak leyo oyetaraño iritxiko dira... ja, ja, ja.
(Suaren gorritasuna besterik ez da agertzen alde guztietatik. Gudagizon, emakume, zaldun ta guztiak eroturik batetik bestera dabiltza, gelatik atera nai dira, baño alde guzietan sua arkiturik ostera gelara datoz. Izkanbilla aundiko gertaera ikaragarria. Egintza azkarra. Basojaun ta Santzok leyo batetik itzul egiten dute).
ALONSO: Zuazte ortik inpernutarrak.
BATEK: Sua... sua da...
BATZUK: Emendik... emendik zatozte... zer da au... alde guziyak suak artu ditu.
BESTIAK: Galduak gera... ene Jaungoiko maitia.
ALONSO: Ludi ontan orlako etsai bat nuenik ez nuen uste... au da maketskeriya.
(Suak etxea den artu du; antzokiya gorri-gorri agertzen da.— Gazteluko ezkilllak denai deika jotzen dute. Izkanbilla aundinian dala zapiya jexten da).
ZALDUN: Atera-bidia erakutsi zaguzu, bestela denok emen kixkaldu biar gera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
BIGAREN ZATIYA
Orkesta-ren bitartekoa.
(Iñork itz-egin ta erestu gabe, zati au orkesta utsezkoa da. Antzoki edo agertokiyan mendira bidia. Basojaun ta Santzo sutan dagon Urbil-ko gaztelutik itzul egin da, mendira dijoaz. Orkesta ari dala, antzokiyan ezkerretatik agertzen dira, ta arkaitz baten gañean gelditurik atsegiñez begiratzen dute. Suaren argitasuna antzokiraño irixten da ta Santzo ta Basojaun bere gorritasunez inguratu ta apaintzen ditu. Biyak bere eginkizunez pozturik daude. Ontan adar-otsak entzuten dira; gazteluko guda gizonak beren ondoren, beren eske datoz. Au ezaguturik Basojaun ta Santzo mendian gora dijoaz. Adar otsak gero-ta bertarago entzuten dira ta ots oyek bilduaz Orkestak amaitz eder bat egiten du. Zapiya jexten da).
|