www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste zenbat itzulpen
Jean Pierre Duvoisin
1853-1864, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

 

AINHOAKO DOTRINA

 

(Dialecte d'Ainhoa)

 

Giixtino Dotrina, Aita Gazpar Aztete Jesuixtak
erdaraz ixkribatua, Eskuaraat itzulia Iruñeko Diosesako
Jaun bikario batek, emendatuik zenbeit othoitz eta bertze gauzez,
Giixtino fidelen ixtrutzioneko

 

Behar den premisioneaikin

 

Iruñen,

Gartziain inprimerian,

1853

 

 

Irakurtzailiari

 

        Nahiz hainitz gizetaa itzulia kausitzen den eskuaraz aita Gazpar Aztete jesuixtak erdaraz ixkribatu Giixtino Dotrina, bada oino Iruñeko diosesan zenbeit eskaldun herri konpreni ez dezaketenak liburu hetako eskuara guzia mintzatzeko manera hainitz difeenta delakotz batzuetaik bertzeetaa; eta nola nesesario baita Giixtino guziak salbamenduain ardiesteko izan daitezin behar den bezala ixtuituak Jinkoain lege sainduan publikatzen da dotrina hau herri hetan eta bertze hainitzetan kostumatzen den eskuaraz, leku hautako Giixtinoak errexkiago ixtruituak izaitea gatik Erlixioneko inbidetan, zeinetan aurkhituko baitie emendatuik zenbeit othoitz et gauza bertze dotrinako liburuetan eztienak. Ikhasten baduzu ongi dotrina saindu hau eta apartatuz bekhatu iteko okasione suerte guzietaik, segitzen hunek erakhusten dautzun bidea, ardietsiko duzu zeruko loria bai eta desiratzen dautzuna zure zerbitza umilak.

 

 

        Bekhatore guzientzat abisu ona

 

        Utzazu, bekhatorea,

        Gaur beretik bekhatua;

        Urrun zaite okasionetik

        Zeintan baitzaude sarthua.

 

        Izan ditake gaurko gabean

        Zure ohean hiltzea,

        Bai eta bihar baino lehen

        Ifernuan sartzea.

 

        Utz detzaun bizio hek

        Zeinek baikauzkate galduik,

        Eta galda barkhamendu

        Jinkoai (Jeinkoai) damu hartuik.

 

        Liburu huntan erraiten dena

        Sinhets eta in (ein) zazu,

        Ardietsiz zeruko loria

        Han zaitezin deskantsa.

 

        Khurutze sainduain seinaleain gatik gure etsaietaik libru gaitzatzu, gure Jauna eta Jinkoa.

        Aitain eta Semiain eta Ispiitu Sainduain izenean. Halabiz.

 

 

Gure Aita

 

        Gure Aita zeruetan zaudena, erail bedi sainduki zure izena, ethor bedi zure erresuma; in (ein) bedi zure boondatea zeruan bezala lurrean ere. Iguzu egun gure eguneko ogia; barkha diezagutzu gure zorrak guk gure ganat zordun dienei barkhatzen diozkateun bezala eta ez gaitzatzula utz tentamendutan erortzera, bainan gaitz guzietaik beira gaitzatzu. Halabiz.

 

 

Agur Maria

 

        Agur, Maria, graziaz bethea, Jauna da zuekin; benedikatua zaa emazte guzien artean eta benedikatua da zure sabeleko fruitua Jesus. Maria Saindua Jinkoain ama, eizu othoitz gure bekhatuentzat orai eta bethi gure heriotzeko orenean. Halabiz.

 

 

Credo

 

        Sinhesten dut Jeinko Aita bothere guzia duenain baithan, zeruain eta lurrain Kreatzailea eta Jesu-Kristo hain Seme bakhar gure Jaunain baithan, zeen kontzebitu baitzen Izpiitu sainduain berthutez, sorthu zen Maria Birjinain ganik, pairatu zuen Pontzio Pilatusen manuain azpian; khuutzefikatu zuten, hil eta ehortzi zuten jautsi zen ifernuetaa, hirugarren egunean jaiki zen biziik hilen artetik, igan zen zeruetaat, han jarria baitao bere Aita Jinkoain eskuineko aldean, handik ethorriko da bizien eta hilen juiatzeat. Sinhesten dut Izpiitu Sainduain baithan, Eliza Katoliko Sainduan Sainduen partaliertasunean, bekhatuen barkhamenduan, haragiain piztean bethi iraunen duen bizitzean. Halabiz.

 

Salbe

 

        Agur, zeruko erregina, miserikordiain ama, gure bizitze, eztitasun eta espeantza, agur. Zuri oihuz gauzi Ebain ume desterratuak, zuri suspiraka gaude, auhenetan eta nigarrez nigarrezko lekhu hautan. Hean bada, andrea, gure aartekua, itzul zatzu gure gana zure begi miserikordios hoik. Eta desterru hunen onduan erakuts dezaguzu Jesus zure sabeleko fruitu benedikatua. Oi barkhamendutsua, oi pietatetsua, oi Birjina Maria eztia! Othoitz eizu guretzat Jinkoain Ama Saindua, izan gaitezin dino ardiesteko Jesu-Kristoin agintzak. Halabiz.

 

 

Kobesio jeneala

 

        Ni bekhaturea kobesatzen nitzaio Jinko aita bothere guzia duenai, Maria Birjina bethi dohatsuai, Mikael Arkanjelu dohatsuai, Juanes Batixta dohatsuai, Petri eta Paulo apostolu sainduei, saindu guziei, eta zuri, ene aita, zeren ein baitut sobera bekhatu, gogoz, hitzez eta obraz, ene faltaz, ene faltaz, ene falta handiaz. Hartaakotz othoitz iten diot Maria bethi Birjina dohatsuai, Mikael arkenjelu dohatsuai, Juanes Batixta dohatsuai, Petri eta Paulo apostolu sainduei, saindu guziei, eta zuri, ene aita, in dezazun enetzat othoitz gure Jinko Jaunari.

 

 

Kontrizionezko ata

 

        Jesu-kristo ene Jauna, Jinko eta gizon egiazkoa, ene Kreatzailea eta erredemtorea. Zu zarenaen gatik eta zeen maithatzen zaitudan gauza guzien gainetik, damu dut, Jauna, bihoz guzitik zu ofensaturik, hartzen dut boondate fermubat ez gehiau bekhatuik iteko, kobesatzeko eta eman zautan penitentziain konplitzeko eta apartatzeko bekhatu iteko okasione guzietaik. Eskeintzen dauzkitzut ene bizia, obra eta nekhe guziak ene bekhatuen satifazionetan, konfidentzia hartzen dut zure ontasun eta miserikordia finik gabekoan barkhatuko dazkidatzula zure odol preziatu, pasione eta heriotzeain meezimenduen gatik eta emain dautazula grazia hobeki bizitzeko eta irauteko zure zerbitzu sainduan heriotzeko orduraino. Halabiz.

 

 

Kontrizionezko ata Frantziako gisan

 

        Ene Jinko maitea, barkhamendu eske nagotzu umilki ene bekhatu guziez, damu dut et (sic) urriki zeren guziz ona zaelaik ofentsatu zaitudan, eta hartzen dut boondate fermu bat ez gehiago bekhatuik iteko zure graziaikin batean; halaber hartzen dut boondatea ene bekhatu guziez osoki kobesatzeko eta emaiten zautan penitentziain konplitzeko. Halabiz.

 

 

Hamar manamenduak

 

        Jinkoain legeko manamenduak dira hamar. Lehenbiziko hiruak Jinkoain ohoreai dohazkonak eta bertze zazpiak protsimo lagunain prootxuai.

        Lehenbizikoa. Jinkoa maithatzea gauza guzien gainetik.

        Bigarrena. Haen izenaz juramentu ez eitea banoki.

        Hirugarrena. Igandeak eta bestak santifikatzea.

        Laugarrena. Aita eta ama ohoratzea.

        Bosgarrena. Nihor ez hiltzea.

        Seigarrena. Pallardizaik ez itea.

        Zazpigarrena. Ez ebastea.

        Zortzigarrena. Lekhukotasun faltsurik ez itea ez eta gezurrik eraitea.

        Bederatzigarrena. Bertzeen esposik ez desiratzea.

        Hamargarrena. Bertzeen gauzaik ez gaizki desiratzea.

 

 

Manamendu berak Frantziako gisan

 

        1. Jinko bat adora zazu,

        Halaber maitha osoki.

        2. Juramentuik zuk ez tuzu

        Ez zinik einen faltsuki.

        3. Igandeak beira zatzu

        Jauna ere zerbitza deboki.

        4. Aita eta Ama ohora zatzu

        Bizi zaitezin luzeki.

        5. Nihor obraz hilen ez tuzu

        Ez boondatez gaixtoki.

        6. Pallardizaik inen ez tuzu

        Obraz ez gogoz likhiski.

        7. Bertzeena ebatsiko ez tuzu

        Ez atxikiko injustuki.

        8. Lekhukotasunik ez tuzu

        Ez hitz errain faltsuki.

        9. Bertzeen esposik ez tuzu

        Desiratuko lizunki.

        10. Gutiziaik izanen ez tuzu

        Bertzeen onain gaizki.

 

        Hamar manamendu hauk zerraten die bietan; Jinkoain zerbitzatzen eta maithatzea gauza guzien gainetik eta protsimo laguna gure buruak bezala. Halabiz.

 

 

Fedezko artikuluak

 

        Fedezko artikuluak die hamalau.

        Lehenbiziko zazpiak Jinkotasunai dohazkonak, eta bertze zazpiak Jesu Kristo Jinko eta Gizon egiazkoain Gizontasun Sainduai.

 

 

Jinkotasunai dohaskonak die hauk

 

        Lehenbizikoa. Sinhestea Jinko bakhar guziz botheretsuan:

        Bigarrena. Sinhestea dela Aita.

        Hirugarrena. Sinhestea dela Semea.

        Laugarrena. Sinhestea dela Izpiritu Saindua.

        Bosgarrena. Sinhestea dela Kreatzailea.

        Seigarrena. Sinhestea dela Salbatzailea.

        Zazpigarrena. Sinhestea dela Lorifikatzailea.

 

        Gizontasun sainduari dohazkonak die hauk:

        Lehenbizikoa. Sinhestea Jesu Kristo, gure Jauna gizon bezala izan zela kontzebitua Izpiritu Sainduain obraz eta graziaz.

        Bigarrena. Sinhestea sorthu zela Birjina Maria sainduain ganik, gelditzen zelaik hau Birjina erdi aintzinean, erditzean eta erdi ondoan.

        Hirugarrena. Sinhestea errezibitu zituela heriotzea eta pasionea gu bekhatoreen salbatzea gatik.

        Laugarrena. Sinhestea jautsi zela ifernuetaa, eta athera zituela hain ethortze sainduain beira zauden arimak.

        Bosgarrena. Sinhestea piztu zela hilen artetik hirugarren egunean.

        Seigarrena. Sinhestea igan zela zeruetaa dagola jarririk Jinko aita guziz botheretsuain aldean.

        Zazpigarrena. Sinhestea ethorriko dela bizien eta hilen juiatzera, onei emaiteko loria, zeren beiratu zituzten hain manamendu sainduak; eta gaixtoei sekulako pena, zeren etzituzten beiratu.

 

Giixtino-Dotrina

Giixtino Dotrinain deklaazionea
galdeinez eta ihardetsiz

 

        GALDEITEN DUT. Giixtinoa zaa?

        IHARDESTEN DUT. Ba, Jinkoain graziaz.

        G. Noen ganik izan zinuen giixtinoain izen saindu hoi?

        I. Jesu Kristo gure Jaunain ganik.

        G. Zer erran nahi da giixtinoa?

        I. Kristoin gizona.

        G. Zer aitzen duzu Kristoin gizonaz?

        I. Jesu-Kristoin fedea duena bathaioan errezibituik, eta obligatua dena hain zerbitzu saindura.

        G. Zein da giixtinoain seinalea?

        I. Khuutze saindua.

        G. Zergatik?

        I. Zeren baita Kristo khuutzefikatuan itxura zeintan erosi baikintuen.

        G. Zenbat gisetaa Giixtinoak iten du seinale hoi?

        I. Bietaa, Jauna.

        G. Zein dire?

        I. Zeinatzea eta.

        G. Zer da zeinatzea?

        I. Eskuineko eskuko erhi handiaz hiru khuutze itea, lehenbizikoa kopetan, bigarrena ahoan, hirugarrena bulharretan, mintzatzen gaelaik gure Jinko Jaunaikin.

        G. Erakutsazu nola.

        I. Khuutze sainduain seinalearen gatik gure etsaietaik libra gaitzatzu gure Jauna eta Jinkoa.

        G. Zertako zeinatzen zaa kopetan?

        I. Jinkoak libra gaitzan pentsamendu gaixtoetaik.

        G. Zertako ahoan?

        I. Jinkoak libra gaitzan hitz gaixtoetaik.

        G. Zertako bulharretan?

        I. Jinkoak libra gaitzan obra eta desio gaixtoetaik.

        G. Zer da zeinatzea?

        I. Eskuineko eskuko bi erhiz khuutze bat itea, kopetatik bulharretaaino, ezkerreko soinetik eskunekoraino, mintzatzen gaelaik Trinitate guziz sainduaikin.

        G. Erakuts nola?

        I. Aitain eta Semeain eta Izpiitu Sainduain izenean. Halabiz.

        G. Noiz ein behauzu khuutzeain seinale hoi?

        I. Zerbeit obra on eiten hasten gaelaik, edo aurkhitzen gaenean behar, tentamendu edo peiletan, partikulaski ohetik jaikitzean, etxetik atheatzean, Elizan sartzean edo lokhartzerakoan.

        G. Zertako hainbertze aldiz?

        I. Zeren lekhu eta denbora guzietan gure etsaiek atakatzen eta pertsegitzen baikaituzte.

        G. Zer etsai dire hoik?

        I. Mundua, debrua eta haragia.

        G. Beraz khuutzeak badu berthutea etsai hoien kontra?

        I. Ba-Jauna.

        G. Nondik du berthute hoi?

        I. Jesu Kristok khurutzean garaitu zituelakotz.

        G. Adoratzen duzulaik khuutzea nola erraiten duzu?

        I. Adoratzen zaitugu, Kristo, eta benedikatzen zeren zure Khuutze Sainduaz erosi duzun mundua.

 

Giixtino Dotrinain xehetasuna

        Ikusi dugu Giixtinoa zaela Giixtinoain izen eta seinaleaz; errazu orai:

        G. Zenbat gauzen jakitera obligatua da giixtinoa heltzen delaik adimendura?

        I. Lau gauza.

        G. Zein die?

        I. Jakitea zer behar duen sinhetsi, zer galdein, zer obratu eta zer errezibitu.

        G. Nola jakinen du zer behar duen sinhetsi?

        I. Jakinez Kredoa edo fedezko artikuluak.

        G. Nola jakinen du zer behar duen galdein?

        I. Jakinez Jinkoain Legeko manamenduak, Eliza Ama Sainduaenak eta obra miserikordiazkoak.

        G. Nola jakinen du zer behar duen errezibitu?

        I. Jakinez Eliza Ama Sainduain sakramenduak.

 

 

Dotrinain lehenbiziko partea

zeintan erakusten baitie Kredoa eta fedezko artikuluak

 

        G. Errazu: Nork erran zuen Kredoa?

        I. Apostoluek, Jauna.

        G. Zertako?

        I. fede sainduan gu argitzeko.

        G. Eta zuk zertako erraiten duzu?

        I. Giixtinoek duun fede hunen aithortzeko.

        G. Zer da fedea?

        I. Ikusi ez duuna sinhestea.

        G. Ikusi zinuen zuk Jesu Kristo sortzen?

        I. Ez, jauna.

        G. Ikusi zinuen hiltzen edo zeruetaat igaiten?

        I. Ez, Jauna.

        G. Sinhesten duzu?

        I. Ba-Jauna, sinhesten dut.

        G. Zergatik?

        I. Zeen Jinkoak hortaz argitu baitu Eliza Ama Saindua eta hunek hala erakusten guri.

        G. Zer gauza dire Giixtino zaen bezala dauzkatzunak eta sinhesten ditutzunak?

        I. Erromako Eliza Ama Sainduak dauzkanak eta sinhesten dituenak.

        G. Zer gauza dire zuk eta hark dauzkatzuenak eta sinhesten ditutzuenak?

        I. Fedezko artikuluak printzipalki, Kredoan dauden bezala.

        G. Zer gauza die fedezko artikuluak?

        I. Die fedeain mixterioik printzipalenak.

        G. Zertako die fedezko artikuluak?

        I. Ezagutzeko Jinko gure Jauna eta Jesu-Kristo gure Erredentorea.

        G. Nor da Jinkoa?

        I. Hura da gauzaik hobeena eta miragarriena, erran eta pentsa ez daitekeena; Jaun bat guziz ona, botheretsua, jakintsuna, justua, gauza guzien hastapena eta akhabantza.

        G. Nor da Trinitate Saindua?

        I. Hura da Jinko bera, Aita, Semea eta Izpiritu Saindua, hiru presuna distingoak, eta egiazko Jinko bat bakharra.

        G. Aita Jinko da?

        I. Ba-Jauna.

        G. Semea Jinko da?

        I. Ba Jauna.

        G. Izpiritu Saindua Jinko da?

        I. Ba-Jauna.

        G. Hiru Jinko dire?

        I. Ez Jauna, Jinko egiazko bakhar bat baizik.

        G. Aita Semea da?

        I. Ez Jauna.

        G. Izpiritu Saindua da Aita edo Semea?

        I. Ez Jauna.

        G. Zergatik?

        I. Zeren presunak distingoak baitie, egiazko Jinko bakhar bat izanagatik ere.

        G. Nola da Jinkoa guziz botheretsua?

        I. Zeen bere bothereaikin eiten duen nahi duen guzia.

        G. Nola da Kreatzailea?

        I. Zeren ez deusetaik in zituen gauza guziak.

        G. Nola da Salbatzailea?

        I. Zeen emaiten baitu grazia eta barkhatzen bekhatuak.

        G. Nola da Lorifikatzailea?

        I. Zeen emaiten baitu loria irauten duenari haren grazian.

        G. Jinkoak badu guk bezala gorphutz itxuraik?

        I. Jinko bezala ez, zeen baita Izpiritu hura, bainan bai gizon bezala.

        G. Trinitateko presunetaik zein intzen gizon?

        I. Bigarrena, zeina baita Semea.

        G. Aita intzen gizon?

        I. Ez, Jauna.

        G. Izpiitu Saindua eintzen gizon?

        I. Ez, Jauna.

        G. Zein bada?

        I. Bakharrik Semea, zeina gizon einik deitzen beita Jesu-Kristo.

        G. Beraz hau, nor da Jesu Kristo?

        I. Hau da Jinko biziain Semea, guri bizitzen erakustea gatik eta gure erospenain eiteko gizon eintzena.

        G. Zer erran nahi du Jesusek?

        I. Salbatzailea.

        G. Zertaik salbatu gintuen?

        I. Gure bekhatutik eta debruain esklabotasunetik.

        G. Zer erran nahi du Kristok?

        I. Gantzutua.

        G. Zertaz izan da gantzutua?

        I. Izpiitu Sainduain dohainez eta graziez.

        G. Jesu Kristo gure Jauna nola izan-tzen kontzebitua eta sorthu zen Ama Birjinaen ganik?

        I. Jinkoain obra surnatural eta mirakuluzkoaz.

        G. Nola izan-tzen obra mirakuluzko hura?

        I. Izpiritu Sainduak Ama Birjinain errainetan odolik garbienaz formatu zuen gorphutz bat, ezdeusetaik kreatu zuen arima-at; arima eta gorphutz hura elkharrekin baturik juntatu ziren Trinitateko bigarren presunari, eta orduarteo Jinko baizik etzena gelditu zen Jinko et (sic) Gizon einik.

        G. Kristoin Ama bethi bizi izan-t-zen Brijina?

        I. Ba-Jauna, bethi Brijina.

        G. Zergatik hil nahi izan zuen khuutzean?

        I. Bekhatutik eta heriotzetik gure libratzea gatik.

        G. Zer aitzeuzu Jesu Kristo hil ondoan jautsi zen ifernuaz?

        I. Ez dut aitzen kondenatuak dauden lekhu hura, baizik Justuak zauden Linboa, zeina deitzen baita Abrahamen galtzarra.

        G. Nola jautsi zen?

        I. Arima baturik Jinkotasunari.

        G. Eta hain gorphutza nola gelditu zen?

        I. Batuik Jinkotasun beraikin.

        G. Nola piztu zen hirugarren egunean?

        I. Hain Gorputza eta Arima loriaz betheak juntatzen zirelaik elkharrekin, gehiau ez hiltzeko.

        G. Nola igan-t-zen zeruetaat?

        I. Bere berthutez.

        G. Zer erran nahi du «han jarriik daola Aita Erternalain eskuineko aldean?».

        I. Jinko bezala Aitak bezenbat loria baduela, eta Gizon bezala bertze gizon guziek baino gutiago.

        G. Noiz ethorriko da bizien eta hilen juiatzerat?

        I. Munduain akhabantzan.

        G. Eta orduan behar dute hil guziek berriz piztu?

        I. Ba-Jauna, izan zituzten gorphutz eta arima berekin.

        G. Zer sinhesten duzu erraiten duzunean «Sinhesten dut Sainduen kominionean?».

        I. Giixtino fidel guziek dutela parte bertzeen ontasun izpiitualetan, gorphutz baten menbruak dien bezala, hura baita Eliza.

        G. Zer da Eliza?

        I. Hura da Giixtino fidel guzien junta, zeinen burua baita Erromako Aita Saindua.

        G. Nor da Aita Saindua?

        I. Hura da Erromako Aphez Nausia, zeini guziak baikaa obligatuak obeditzera.

        G. Kredoaz eta artikuluez bertzalde sinhesten duzu bertze zenbeit gauza?

        I. Ba-Jauna Iskritura Sainduan daon guzia eta Jinkoak bere Elizai erakutsi dion guzia.

        G. Zer gauza die hoik?

        I. Hoi ez niri galda, iñoranta naizelakoz Eliza Ama Sainduak baitu dotorrak jakinen dutenak ihardesten.

        M. Ongi diozu, dotorrei zaiotela, eta ez zuri kontu emaitea fedezko gauza guziez. Aski da zuretzat fedezko artikuluen emaitea Kredoan dauden bezala.

 

 

Dotrinain bigarren partea

zeintan erakusten baitie zer behar den
galdein, eta Eliza Ama Sainduain othoitzak

 

        Ikusi duu nola dakizun zer behar duzun sinhetsi, hura baita lehenbiziko gauza; goazin bigarrenera, zeina baita jakitea zer behar den galdein.

        G. Errazu, nork erran zuen Gure Aita?

        I. Jesu-Kristok, Jauna.

        G. Zertako?

        I. Guri othoitz iten erakusteko.

        G. Zer da othoitza?

        I. Hura da Jinkoai bihotza altxatzea eta fagoreak galdatzea.

        G. Gure Aita erraitean noekin mintzo zaa?

        I. Gure Jinko Jaunaikin.

        G. Non da gure Jinko Jauna?

        I. Lekhu guzietan: partikulaski zeruan eta aldareko sakramendu sainduan.

        G. Zein da othoitzetan hobeena?

        I. Gure Aita, Jauna.

        G. Zergatik?

        I. Zeren Jesu-Kristok berak erran baitzuen bere ahoz, Apostoluek galdetuik.

        G. Zergatik gehiau?

        I. Zeen baititu zazpi galde mota karitateain gainean asentatuak.

        G. Zein die?

        I. Lehenbizikoa erabil bedi sainduki zure izena.

        G. Zer galdeiten duzu galde mota hortan?

        I. Jinkoain izena izan dadiela ezagutua eta ohoratua mundu guzian.

        G. Zein da bigarrena?

        I. Ethor bedi zure erresuma.

        G. Zer galdeiten duzu galde hortan?

        I. Jinkoa erregina dadiela hemen lurrean gure arimetan graziaz, eta gero eman dezagula bere loria.

        G. Zein da hirugarrena?

        I. Ein bedi zure boondatea zeruan bezala lurrean ere.

        G. Zer galdeiten duzu galde hortan?

        I. Jinkoain boondatea ein dezaüla, lurrean gaudenek zeruan dohatsuek iten duten bezala.

        G. Zein da laugarrena?

        I. Iguzu egun gure eguneko ogia.

        G. Zer galdeiteuzu galde hortan?

        I. Eman detagula Jinkoak gorputzeko komeni den mantenua, arimako grazia izpiitualak eta sakramenduak.

        G. Zein da bosgarrena?

        I. Barkha diezagutzu gure zorrak guk gure ganat zordun dienei barkhatzen dieztegun bezala.

        G. Zer galdeiten duzu galde hortan?

        I. Jinkoak barkha detzagula geurren bekhatuak, halanola guk barkhatzen baitituu gure gaizki-eilei.

        G. Zein da seigarrena?

        I. Ez gaitzatzula utz tentamendutan erortzera.

        G. Zer galdeiten duzu galde hortan?

        I. Jinkoak ez gaitzala utz erortzeat ez eta ere konsentitzeat debruak bekhatuan erorraaztea gatik ekhartzen dauzkun pentsamendu eta tentazione gaixtoetan.

        G. Zein da zazpigarrena?

        I. Baizik libra gaitzatzu gaitzetik.

        G. Zer galdeiten duzu galde hortan?

        I. Jinkoak libra gaitzala arimako eta gorputzeko lanjer eta gaitz guzietaik.

        G. Zertako erraiten duzu lehenik: «Gure Aita, zeruetan zaudena».

        I. Jinkoai bihotzain altxatzeko, eta galdeiteko umilitatea eta konfientziakin.

        G. Zer erran nahi da Amen azkenean erraten duzun hitz hura.

        I. Hala izan dadiela.

        G. Zer othoitz eiten diozu printzipalki Ama Birjinari?

        I. Agur, Maria, eta Salbe.

        G. Nork erran zuen Agur Maria?

        I. Aingeru San Grabielek ethorri zenean Ama Birjinain salutatzera.

        G. Nork erran zuen Salbe?

        I. Eliza Ama Sainduak du errezibitua.

        G. Zertako?

        I. Ama Birjinai fagoreen galdetzeko.

        G. Agur Maria edo Salbe erraiten duzunean noekin mintzo zaa?

        I. Birjina Maria sainduaikin.

        G. Nor da Birjina Maria Saindua?

        I. Hura da Andre bat bethutez (sic) bethea, Jinkoaen Ama dena eta daona zeruan.

        G. Eta aldarean daona nor da?

        I. Hura da zeruan dagonaen itxura eta imajina.

        G. Zertako dago aldarean?

        I. Hura ikustiaikin orhoit gaitezin zeruan daonaz, eta haren itxura eta iduria delakotz ekhar diotzogun gure errespetuak.

        M. Bada hau bera in behar duzu bertze sainduen imajinei eta erlakiei ee.

        G. In behar dugu othoitz aingeruei eta sainduei?

        I. Ba-Jauna, gure aartekoei bezala.

        G. Zer gauza die aingeruak?

        I. Die Izpiitu dohatsu batzu Jinkoaz zeruan gozatzen daudenak.

        G. Zertako Jinkoak kreatu zituen?

        I. Eternitate guzian laudatzeko eta benedikatzeko.

        G. Zertako gehiau?

        I. Hain ministro bezala goberna dezaten Eliza, eta gizonak zain.

        G. Beraz, bauzu zuk aingeru beiralea?

        I. Ba-Jauna, eta bakotxak badu berea.

        M. Bada, debozione handia izan diozazu eta hari gomenda zaite egun oroz.

 

 

Dotrinain hirugarren partea

zeintan erakusten baita zer behar den obratu

 

        Ikusi dugu zer behar duzun sinhetsi eta galdein; ikus dezaun orai zer behar duzun obratu.

        G. Errazu: zein da Jinkoain lehenbiziko manamendua?

        I. Jinko bat adora zazu halaber maitha osoki.

        G. Nork maithatzen du Jinkoa osoki?

        I. Hain manamenduak beiratzen dituenak.

        G. Zer da Jinkoain maithatzea osoki?

        I. Nahiau izaitea gauza guziak galdu ezenetz Jinkoa ofentsatu.

        G. Zertaat gehiago obligatzen gaitu manamendu horrek?

        I. Haen bakharrik adoratzeat gorputzeko eta arimako errespetu handienaz, sinhetsiz eta esperantza hartuz haen baithan fede biziaikin.

        G. Nork bekhatu iten du manamendu hunen kontra?

        I. Sinhesten edo arotatzen dituenak idolak edo Jinko faltsuak.

        G. Nork gehiao?

        I. Supertizione edo sorginkerietan sinheste hartzen duenak eta hetaz baliatzen.

        G. Zein da bigarrena?

        I. Juramentuik zuk ez duzu ez zinik einen banoki.

        G. Nork eiten du juramentu banoki?

        I. Juramentu eiten duenak egiaik, justiziaik eta beharrik gabe.

        G. Eta bekhatu da kreaturain gatik juramentu itea banoki?

        I. Ba-Jauna, zeen hetan iten baitzaio juramentu Kreatzaileai.

        G. Zer erremedio da juramentu banoik ez eiteko?

        I. Kostumatzea erraitera ez, edo ba, Jesu-Kristok erakusten daukun bezala.

        G. Zein da hirugarrena?

        I. Igandeak beira zatzu, Jauna ere zerbitza deboki.

        G. Nork beiratzen ditu igandeak eta bestak?

        I. Meza osoa entzuten duenak eta beharrik gabe lanean haitzen ez denak.

        G. Zein da laugarrena?

        I. Aita eta ama ohora zatzu bizi zaitezin luzeki.

        G. Nork ohoratzen ditu Aita eta Ama?

        I. Obeditzen, sokorritzen eta errespetatzen dituenak.

        G. Nor bertzei aitzen duzu Aitain eta Amain izenean?

        I. Nausiao dienak adinean, dinitatean eta gobernuan.

        G. Zein da bosgarrena?

        I. Nihor obraz hilen ez duzu ez boondatez gaixtoki.

        G. Zer manatzen da manamendu huntan?

        I. Nihori gaizkiik ez itea ez hiltzez, ez obraz ez etare desirez.

        G. Zein da seigarrena?

        I. Pallardiza einen ez duzu obraz ez gogoz likhiski.

        G. Zer manatzen da manamendu huntan?

        I. Izan gaitezila garbiak hitzez, obraz eta pentsamenduz.

        G. Zein da zazpigarrena?

        I. Bertzeena ebatsiko ez duzu ez atxikiko injustuki.

        G. Zer manatzen da manamendu huntan?

        I. Ez khentzea, ez idukitzea, ez etare nahi izaitea bertzeen gauzaik jabearen boondateain kontra.

        G. Zein da zortzigarrena?

        I. Lekhukotasunik ez duzu ez hitz errain faltsuki.

        G. Zer manatzen da manamendu huntan?

        I. Ez arinki protsimo lagunaz juiatzea; ez erraitea ez etare aitzea haren faltak.

        G. Nork bekhatu eiten du manamendu hunen kontra?

        I. Arrazoinik gabe juiamendu gaixtoak iten dituenak, fama khentzen, sekretua agertzen eta gezurra erraiten.

        G. Zer debekatzen da bederatzigarren eta hamargarren manamenduetan?

        I. Haragizko plazer eta bertzeen ontasunen gutizia gaixtoak.

 

Eliza Ama Sainduain manamenduak bortz die

        Lehenbizikoa: Igande eta bestetan meza osoa entzutea.

        Bigarrena: Urthean behin bedeen kobesatzea, edo lehenao heriotzeko lanjerik uste badu, edo kominiatu behar badu.

        Hirugarrena: Bazko gaïzumetan kominiatzea.

        Laugarrena: Eliza Ama Sainduak manatzen duenean barur itea.

        Bosgarrena: Detxumak.

 

Manamendu berak Frantziako gisan

        1. Meza Saindua entzun zazu

        Besta igandetan deboki.

        2. Bekhatuak kobesa zatzu

        Urthean behin osoki.

        3. Gorputz Saindua errezibi zazu

        Bazkoz bedeen umilki.

        4. Gartha bixiliak barur zatzu

        Gaïzuma ere osoki.

        5. Detxumak eta... paga zatzu

        Elizari xuxenki.

        G. Zertako die manamendu hauk?

        I. Jinkoain legekoen hobeki beiratzeko.

 

Miserikordiazko obrak die hamalau
Zazpi izpiitualak, edo arimai dohazkonak; eta
bertze zazpi korporalak, edo gorputzai dohazkonak

        Zazpi izpiitualak, edo arimai dohazkonak die hauk:

        Lehenbizikoa: eztakienai erakustea.

        Bigarrena: Behar duenai kontseilu ona emaitea.

        Hirugarrena: Gaizki dabilanain korreitzea.

        Laugarrena: Afrontuen barkhatzea.

        Bosgarrena: Tristeen kontsolatzea.

        Seigarrena: Protsimo lagunain faltak eta flakeziak pazientziaikin sofritzea.

        Zazpigarrena: Hilez eta biziez Jinkoai othoitz itea.

 

        Zazpi korporalak, edo gorputzai dohazkonak die hauk:

        Lehenbizikoa: Eriak bisitatzea.

        Bigarrena: Gose denai jateat emaitea.

        Hirugarrena: Egarri denai edateat emaitea.

        Laugarrena: Esklaboak gibelat erostea.

        Bosgarrena: Biluziak beztitzea.

        Seigarrena: Pobre eta pelegrinei ostatu emaitea.

        Zazpigarrena: Hilen ehorztea.

        G. Zergatik deitzen die obra miserikordiazkoak?

        I. Zeen ezpaitie zor justiziaz.

        G. Noiz obligatuko-ute bekhatuain azpian?

        I. Gizon jakintsunek behar handia dela juiatze-utenean.

 

Dotrinain laugarren partea

zeintan erakuzten baitie
errezibitu behar dien sakramenduak

 

        Ikusi duu zer behar duzun sinhetsi, galdein eta obratu, ikus dezaun orai zer behar duzun errezibitu.

        G. Erran zatzu sakramenduak.

        I. Eliz-amain sakramenduak die zazpi. Lehenbiziko bortzak dire beharrezkoak, obraz edo desirez errezibitu behar dienak, zeinak gabe ez baititake salba gizona uzten baitu mesprezioz; bertze biak boondatezkoak die.

        Lehenbizikoa: Bathaioa.

        Bigarrena: Konfirmazionea.

        Hirugarrena: Penitentzia.

        Laugarrena: Kominionea.

        Bosgarrena: Anontzioa.

        Seigarrena: Ordena.

        Zazpigarrena: Ezkontza.

        G. Zer die sakramenduak?

        I. Hek die seinale ageri batzu Jesukristo gure Jaunak establituak, hetaz guri emaiteko bere grazia eta berthuteak.

        G. Zer da grazia?

        I. Izaite dibino-at iten duena gizona Jinkoain seme eta zeruko premu.

        G. Zer berthute emaiten dituzte sakramenduek graziaikin batean?

        I. Printzipalki hiru teologalak eta dibinoak.

        G. Zein die?

        I. Fedea, Esperantza eta Karitatea.

        G. Zer da Fedea?

        I. Ikusi eztuunain sinhestea, Jinkoak hala erakutsi duelakotz.

        G. Nork bekhatu iten du Fedeain kontra?

        I. Gure erlixioneko egia guziak sinhesten eztituenak, edo dudatzen dituenak; edo bere faltaz ikhasten eztituenak.

        G. Zer da Esperantza?

        I. Esperantzatzea Zeruko loria Jinkoain graziain eta gure obra onen medioz.

        G. Nork bekhatu eiten du Esperantzain kontra?

        I. Jinkoain baithan esperantza galtzen duenak, zeruain iraazteat entseiatzen eztenak, eta Jinkoa miserikordiosa delakotz bekhatu iten duenak.

        G. Zer da kaïtatea?

        I. Jinkoain maithatzea gauza guzien gainetik, eta protsimo laguna gure burua bezala hari einez hark guri eitea nahi ginukeena.

        G. Zertako da bathaioko sakramendua?

        I. Bekhatu orisinalain khentzeko edo bertze edozein bekhatu aurkhitzen dien bathaiatzen denain baithan.

        G. Zer da bekhatu orisinala?

        I. Hura da gure aita Adam eta gure Ama Ebain ganik dathorkigun bekhatu bat.

        G. Nornahik bathaia dezake behar-orduan?

        I. Ba-Jauna.

        G. Zer in behar da ontsa bathaiatzeko?

        I. Ur naturala ixuri behar du bathaiatua izan behar duenain buruain gainera, erraiten delaik denbora berean: Nik bathaiatzen zaitut: Aitaren eta Semearen eta Izpiritu Sainduaren izenean.

        G. Zertako da konfirmazioneko sakramendua?

        I. Hura da hazkartzeko eta borthizteko bathaioan errezibitu ginuen fedean.

        G. Zertako da penitentziako sakramendua?

        I. Bathaiatuz geroztik ein bekhatuen barkhatzeko.

        G. Zer bekhatu die hoik?

        I. Die mortalak edo benialak.

        G. Zer da bekhatu mortala?

        I. Hura da erraitea, eitea, pentsatzea, edo desiratzea Jinkoain legeain kontra gauza handitan.

        G. Zergatik deitzen da mortala?

        I. Zeen hiltzen baitu eiten duenaen arima.

        G. Zer parte ditu Penitentziako sakramenduak bekhatu mortalain khentzeko?

        I. Hiru, Jauna.

        G. Zein die?

        I. Bihotzeko dolorea, ahozko kobesioa eta obrazko satifazionea.

        G. Bekhatu mortalean erortzen den aldi guziez behar othe da kobesatu berehala bekhatua barkhatzekotz?

        I. On litake, bainan ez da nesesario.

        G. Zer ein behar da beraz?

        I. Izan behar da bere bekhatuaz egiazki urriki bat hobeki bizitzeko deliberazioneaikin kobesatzeko Elis-Ama Sainduak manatzen duen denboran.

        G. Zer da bekhatu beniala?

        I. Hura da erraitea, itea, pentsatzea, edo desiratzea Jinkoain legeain kontra gauza ttipian.

        G. Zergatik deitzen da beniala?

        I. Zeen hartan gizona aise erortzen baita eta aise barkhatzen baitzaio.

        G. Zenbat gauzaz barkhatzen zaio?

        I. Bedeatziz, Jauna.

        G. Zein die?

        I. Lehenbizikoa: Meza entzuteaz.

        Bigarrena: Kominiatzeaz.

        Hirugarrena: Ni bekhatorea erraiteaz.

        Laugarrena: Aphezpikuain benedizioneaz.

        Bosgarrena: Ur benedikatuaz.

        Seigarrena: Ogi benedikatuaz.

        Zazpigarrena: Gure Aita erraiteaz.

        Zortzigarrena: Prediku aitzeaz.

        Bederatzigarrena: Bulharrak joz Jinkoai barkhamendu galdeiteaz.

        G. Zertako da kominioneko sakramendua?

        I. Errezibitzen delaik dinoki, izan dain gure arimen hazgarri eta emenda dezan grazia.

        G. Zer errezibitzen duzu kominioneko sakramendu sainduan?

        I. Jesu-Kristo, Jinko eta gizon egiazkoa, aldareko sakramendu sainduan errealki daona.

        G. Zertako da Anontzioko sakramendua?

        I. Hiru gauzetako.

        G. Zein die?

        I. Lehenbizikoa: Bekhatuain tatxa eta khutsuen khentzeko.

        Bigarrena: Arimai indar emaiteko etsaiain tentazionen kontra.

        Hirugarrena: Gorputzai osasuna emaiteko komeni bazaio.

        G. Zertako da Ordenako sakramendua?

        I. Ordenatzeko eta kontsekratzeko Elizako ministroak, nola baitie aphezak, diakreak eta sudiakreak.

        G. Zertako da ezkontzako sakramendua?

        I. Ezkontzeko eta ezkonduei emaiteko bizi daitezin elkharrekin bakean eta umeak haz detzaten zeruko.

 

Bekhatu kapitalak zazpi die

        Lehenbizikoa: Urgulua.

        Bigarrena: Abarizioa.

        Hirugarrena: Lohikeria.

        Laugarrena: Kolera.

        Bosgarrena: Gormandiza.

        Seigarrena: Inbidia.

        Zazpigarrena: Alferkeria.

        G. Zertako deitzen ditutzu kapitalak, gahienean mortalak deitzen dien zazpiak?

        I. Deitzen die kapitalak, zeen diren hoitaik sortzen diren bizioen buruak, ithurriak eta erroak bezala; ez dohakote ongi mortalak deitzea, zeen hainitz aldiz ezpaitie benialak baizik.

        G. Noiz die mortalak?

        I. Dienean Jinkoain eta protsimo lagunain kaïtateain kontra.

        G. Noiz die kaïtateain kontra?

        I. Hoitaz hausten denean Jinkoain edo Elizain manamendu bat gauza handian.

        G. Zer da urgulua?

        I. Bertzeak baino gehiau izaiteko amodio desordenatu bat.

        G. Zer da abarizioa?

        I. Onthasunetako amodio desordenatu bat.

        G. Zer da lohikeria?

        I. Desoneskerietako plazer zikhinen amodio desordenatu bat.

        G. Zer da kolera?

        I. Mendekatzeko amodio desordenatu bat.

        G. Zer da gormandiza?

        I. Jateko eta edateko amodio desordenatu bat.

        G. Zer da inbidia?

        I. Bertzeen onaz izaiten den damua.

        G. Zer da alferkeria?

        I. Obra on iteko gutizia eskasa.

 

Zazpi bizio hoien kontra badie zazpi Berthute

        Urguluain kontra, Umiltasuna.

        Abarizioain kontra, Jenerostasuna.

        Lohikeriain kontra, Garbitasuna.

        Kolerain kontra, Pazientzia.

        Gormandizain kontra, Jan edanetako xuhurtasuna.

        Inbidiain kontra, Karitatea.

        Alferkeriain kontra, Lanain amodioa.

 

Arimain etsaiak, zeinetarik ihes in behar baituu, badie hiru

        Lehenbizikoa: Mundua.

        Bigarrena: Debrua.

        Hirugarrena: Haragia.

        G. Nola ihes eiten da munduain ganik?

        I. Mespreziatuz hain handitasun eta banitateak.

        G. Nola ihes eiten da debruain ganik?

        I. Othoitzaz eta umiltasunaz.

        G. Nola ihes iten da haragiain ganik?

        I. Barur einez eta gorputza mortifikatuz: hau da etsaiik handiena, zeren haragia ez baitezaken aparta geurren ganik, bainan bai mundua eta Debrua.

 

Berthute teologalak hiru die

        Lehenbizikoa: Fedea.

        Bigarrena: Esperantza.

        Hirugarrena: Karitatea.

 

Berthute kardinalak edo moralak die lau

        Lehenbizikoa: Prudentzia.

        Bigarrena: Justizia.

        Hirugarrena: Haskartasuna.

        Laugarrena: Zuhurtzia jan edanetakoa.

 

Gorputzeko sentsuak bortz die

        Lehenbizikoa: Begiez ikustea.

        Bigarrena: Beharriez aitzea.

        Hirugarrena: Ahoz jastatzea.

        Laugarrena: Sudurrez usaindatzea.

        Bosgarrena: Eskuz hunkitzea.

        G. Zertako Jinkoak eman dauzku sentsuak eta bertze gainerako menbroak?

        I. Orotaz zerbitza dezaun gauza guzietan.

 

Arimako ahalak hiru die

 

        Lehenbiziko: Memorioa.

        Bigarrena: Adimendua.

        Hirugarrena: Boondatea.

        G. Zertako Jinkoak eman zaukun memorioa?

        I. Orhoitzeko hartaz eta hain fagorez.

        G. Zertako adimendua?

        I. Jinkoain ezagutzeko eta pentsatzeko haen baithan.

        G. Zertako boondatea?

        I. Maithatzeko Jinkoa gauza guzien gainetik, eta protsimo laguna hain amorea katik.

 

Izpiitu Sainduain dohainak die zazpi

        Lehenbizikoa: Jakintasunain dohaina.

        Bigarrena: Adimenduain dohaina.

        Hirugarrena: Kontseiluain dohaina.

        Laugarrena: Ezagutzain dohaina.

        Bosgarrena: Hazkartasunain dohaina.

        Seigarrena: Pietateain dohaina.

        Zazpigarrena: Jinkoain beldurtasunain dohaina.

 

Izpiitu Sainduain fruituak die hamabi

        Lehenbizikoa: Kaïtatea.

        Bigarrena: Bakea.

        Hirugarrena: Bihotzeko handitasuna.

        Laugarrena: Urrikaritasuna.

        Bosgarrena: Fedea.

        Seigarrena: Sentsuen begirapen eta beirakortasuna.

        Zazpigarrena: Gozo izpiituala.

        Zortzigarrena: Pazientzia.

        Bedeatzigarrena: Ontasuna.

        Hamargarrena: Beraztasuna.

        Hamekagarrena: Modestia.

        Hamabigarrena: Garbitasuna.

 

Dohatsutasunak die zortzi

        1. Dohatsu die izpiituz pobre dienak, zeen heientzat baita zeruetako erresuma.

        2. Dohatsu die eztiak, zeen hek lurreko premu izanen baitie.

        3. Dohatsu die nigar ite-utenak, zeen hek kontsolatuak izanen baitie.

        4. Dohatsu die justiziaz gose eta egarri dienak, zeren hek aseko baitie.

        5. Dohatsu die miserikordiosak, zeen miserikordia eina izain baitzaiote.

        6. Dohatsu die bihotzez garbi dienak, zeren heiek Jinkoa ikusiko baitute.

        7. Dohatsu die bakea ekhartze-utenak, zeen hek Jinkoain haur deithuak izain baitie.

        8. Dohatsu die justiziain gatik pertsekutatuak dienak, zeren heientzat baita zeruetako erresuma.

        G. Zer erran dituu orai?

        I. Zortzi dohatsutasunak edo zoriontasunak.

        G. Zer gauza die hauk?

        I. Izpiitu Sainduain dohain eta berthuteen obraik hobeenak.

        G. Nor die izpiituz pobre dienak?

        I. Nahi eztutenak ohoreik eta aberastasunik, ttipiak izana gatik ere.

        G. Nor die eztiak?

        I. Hasarretasunik ez tutenak ez etare kasik hain khexaduraik.

        G. Nola die lurraen jabe?

        I. Beren buruen nausi bezala.

        G. Nor die nigar eite utenak.

        I. Gostuak uzten dituztenak, ttipiak izanak gatik ee.

        G. Nor die justiziaz gose eta egarri dienak?

        I. Obligazionez duten guzia arthaikin eiten dutenak.

        G. Nor die miserikordiosak?

        I. Pietatez betheak dienak arrotzekin ee.

        G. Nor die bihotzez garbi dienak?

        I. Beren pasionetan osoki mortifikatzen dienak.

        G. Nor die bakea ekhartzen dutenak?

        I. Beren eta bertzen artean bakea ezartzen dutenak.

        G. Nor die justiziain gatik pertsekutatuak dienak?

        I. Gauza onetan sustengatzen dutenak, pertsekutatuak izanik ee.

        G. Zertako deitzen die dohain hoik dohatsutasunak edo zoriontasunak?

        I. Zeen hoitan baitago bizitze huntako eta bertzeko esperantza.

 

Gizonain lau azken finak

        G. Zein die gizonain lau azken finak?

        I. Heriotzea, juiamendua, parabisua eta ifernua.

        G. Zer da heriotzea?

        I. Gorputzetik arimain berextea.

        G. Zer da juiamendua?

        I. Juiamendua da Jinkoain aintzinean presentatzea, egin den ongiain sariain edo gaizkiain gaztiguaren errezibitzeko.

        G. Noat joanen da arima juiatua izan ondoan?

        I. Joanen da bethikoz Parabisurat edo Ifernurat, edo denbora batentzat Purgatorioetaat gero Parabisuan sartzeko.

        G. Eta gorputza zer inen da?

        I. Gorputza geldituko da lurrean munduain akhabantzaino; bainan orduan juntatuko da lehenagoko arima beraikin hunen zorte berain izaiteko.

        G. Zer da Parabisua?

        I. Parabisua da Aingeruen eta Jinkoain grazian hil diren gizonentzat destinatu dohatsutasuneko lekhu bat.

        G. Zer da ifernua?

        I. Ifernua da Debruen eta bekhatu mortaleko estatuan hil dien gizonentzat destinatu dohakabetasunezko lekhu bat.

        G. Zer da Purgatorioa?

        I. Purgatorioa da graziazko estatuan hil dien arimak doazin lekhu bat, non mundu huntako partez emain baitute beren bekhatuez satifazione osoa.

        G. Satifazioneik eman dezakeu guk Purgatorioetan dauden arimen penen laburtzeko?

        I. Ba-Jauna: Arima justu hoien penak labur detzakeu, bai eta ere akhaba gure othoitzez, barurez, karitatez, induljentziez eta partikulaski mezako sakrifizio sainduaz.

 

Induljentziez

        G. Zer da induljentzia?

        I. Mundu huntan edo Purgatorioetan penitentziaz Jinkoai bekhatuen gatik eman behar zaion satifazioneain barkhamendua.

        G. Nola iraazten da induljentzia?

        I. Hunen iraazteko manatzen dien gauzak einez graziazko estatuan.

        G. Nola barkhatzen ditu Elizak bekhatuai zor zaizkon pena denborakoak?

        I. Aplikatuz Elizain izenean Jesu Kristoin Pasionea eta sainduen meezimenduen sobrakinak.

 

Inkarnazioneko mixterioaz

        G. Zer da inkarnazioneko mixterioa?

        I. Trinitate Sainduko bigarren presuna, zeina baita Jinkoain Semea, gizon eitea Maria Birjinain sabelean, Izpiritu Sainduain obraz eta berthutez, Andre hau gelditzen delaik Birjina erdi aintzinean, erditzean, eta erdi ondoan.

        G. Zenbat naturaleza ditu Jesu-Kristok.

        I. Baditu bi naturaleza: Jinkoaina eta gizonaina; baditu ere bi adimendu eta bi boondate; presuna bat, Jinko bezala; eta memorio bat gizon bezala; zeren ezpaita kausitzen Kristoin baithan gizonkizko presunaik, eta Jinko bezala gauza guziak baitauzka gogoan: Aita-at Jinko bezala, hura baita Aita eternala, eta Ama-at gizon bezala, hura baita Andredena Maria, eztuelaik Aitaik gizon bezala, ez amaik Jinko bezala.

        G. Non da Kristo?

        I. Jinko bezala lekhu eta gauza guzietan, eta gizon bezala bakharrik zeruan eta aldareko sakramendu sainduan.

        G. Zein egunez kontzebitua izan da Jesu-Kristo Ama Birjinain sabelean?

        I. Martxuain hoi-ta-bortzean; hil-t-zen Ortziale Sainduz; piztu zen bazko egunean; eta igorri zuen Izpiitu Saindua Apostoluei Mendekoste egunean.

 

Kobesioaz

        G. Zenbat gauza behar die kobesio on baten eiteko?

        I. Bortz, Jauna.

        G. Zein die?

        I. Lehenbizikoa: Kontzientziain etsaminatzea.

        Bigarrena: Bekhatuez damu eta urriki perfet pat hartzea.

        Hirugarrena: Gehiao bekhatuik ez iteko deliberazione fermu bat hartzea.

        Laugarrena: Bekhatuak dien bezala kobesatzea.

        Bosgarrena: Penitentziain konplitzea.

        G. Zer da kontzientziain etsaminatzea?

        I. Azkeneko kobesioaz geroztik egin bekhatuez orhoitzea.

        G. Nondik etsaminatzen da kontzientzia?

        I. Jinkoain legeko hamar manamenduetaik, Eliz-Ama sainduko bortzetaik; miserikordiazko obretaik, bekhatu kapitaletaik, eta bakhotxak bere estatuko obligazionetaik.

        G. Nola behar da etsaminatu kontzientzia?

        I. Jinkoai graziak galdein ondoan orhoitu behar da non eta noikin ibili den, eta zer okasionetan kausitu den; zer bekhatu egin duen manamendu bakhotxean eta bere estatuko obligazionetan.

        G. Zenbat denbora behar da kontzientziain etsaminatzeko?

        I. Ez ta denbora seinalatuik, bapederak hartu behar du aurkhitzen den zirkonstantzien arabera, hau delakotz eitekorik premiena.

        G. Zer da dolorea?

        I. Hura da damu eta urriki naturalezaz gaineko bat, Jinkoa ofentsatu duelakoz.

        G. Zenbat gizetaat da dolorea?

        I. Bietaa, Jauna.

        G. Zein die?

        I. Kontrizionea eta atrizionea.

        G. Zer da kontrizionea?

        I. Hura da damu eta urriki naturalezaz gaineko bat Jinkoa ofensatuik, zeren den guziz ona eta maithagarria, kobesatzeko et gehiau bekhatuik ez eiteko deliberazione fermu batekin.

        G. Zer da atrizionea?

        I. Hura da damu eta urriki naturalezaz gaineko bat Jinkoa ofensatuik, bekhatuain itsusitasunaz, zeruain galtzeaz, edo ifernuain merezitzeaz, kobesatzeko eta gehiau bekhatuik ez iteko deliberazione fermu batekin.

        G. Zein da dolore hautaik hobeena?

        I. Kontrizionea, Jauna.

        G. Zertako?

        I. Zeren kontrizioneak kobesatu baino lehen barkhatzen baititu bekhatuak, bainan atrizioneak ez, kobesatu ondoraino.

        G. Zer da deliberazionea?

        I. Gehiau bekhatuik ez iteko xede fermu baten hartzea.

        G. Zer da kobesioa?

        I. Kobesioa da aphez kobosorrai erraitea bekhatu mortal guziak kontzientzian aurkhitzen dien bezala batee utzi gabe.

        G. Nola behar die kobesatu bekhatuak?

        I. Behar die garbiki deklaratu pentsamenduz, hitzez eta obraz manamendu bakhotxean egin bekhatu mortal guziak, bai etare zironstantzia (sic), bekhatua handiago eiten edo khanbiatzen duten guziak.

        G. Kontzientzia etsaminatu faltaz behar bezala, ahalkez, beldurrez edo maleziaz uzten bada bekhatu mortal bat kobesatzeko, kobesioa ona izain da?

        I. Ez, Jauna: Leheneko bekhatuen gainera einen du sakrilio bat, eta gelditzen da obligatua kobesio berain erreberritzeat.

        G. Kobesioa ona izain da, bere nahiik gabe ahanzten bazaio deklaratzeko bekhatu mortal bat?

        I. Ba-Jauna, bainan orhoitzen delaik lehenbiziko kobesioan deklaratu behar du nola aintzinean ahantziik utzi zuen bekhatu hura.

        G. Baldin bekhatu mortal bat kobesatzen badu dudazko gisan, eta gero orhoitzen bada segurki ein zuela, behar du berriz kobesatu bekhatu bera segur gisa?

        I. Ba-Jauna; zeen bekhatuak, orhoitzen denaz geroz, barkhatuak izaiteko kobesatu behar die segur gisa.

        G. Bekhatu benialak kobesatu behar dire?

        I. On litake, bainan ezta nesesario.

        G. Zer da satifazionea?

        I. Aphez kobesorrak emaiten duen penitentziain konplitzea.

        G. Noiz behar da konplitu penitentzia?

        I. Seinalatzen bada denbora, denbora hartan berean; seinalatzen ezpada, ahal bezen laster.

        G. Zer bekhatu izanen da penitentziain ez konplitzea?

        I. Penitentzia handia bada eta uzten parte handi bat, izain da bekhatu mortala; Penitentzia ttipia bada, edo penitentzia handitik uzten parte ttipi bat, izain da bekhatu beniala.

        G. Noiz izain da penitentzia handia?

        I. Emaiten denean bekhatu mortalen gatik, edo bekhatu mortalen bidetik urruntzea gatik.

        M. Kobesio onain eiteko behar dien bortz gauzetaik bat bakharra falta bada, maleziaz, kobesio gaixtoa eta sakriliozkoa izain da, eta salbatzekotz obligatua da kobesio gaixto guzien erreberritzeat kobesio jeneal batean.

 

 

        G. Nola behar da kobesatu?

        I. Kobesorrain oinetaat baino lehen belhaunikatuik einen da khuutzeain seinalea, eta ahuspez jarriik errain: «Ni bekhatorea». Hau finitu ondoan eta heltzen delaik kobesorrain oinetaat, errain da: «Laudatua eta benedikatua izan bedi aldareko sakramendu saindua, edo, Aita, benedika nazazu zeen egin baitut bekhatu».

        G. Zer ein behar da gero?

        I. Erran ondoan berak zenbat denbora duen azken aldian kobesatuik, eta atsoluzionea izanik, deklaratuko-tu bere bekhatu guziak umiltasun handienaikin.

        G. Zer erran behar da bekhatuak deklaratu ondoan?

        I. Bekhatuak ba-panazka deklaratu ondoan, errain da «Gisa berean akusatzen naz orai eta bethi Jinkoai egin bekhatu guziez eta galdeiten diot barkhamendua, eta zuri, ene Aita izpiituala, penitentzia eta atsoluzionea baldin komeni bazaut».

        G. Baldin penitentak ezpadu bekhatu mortalik akusatzeko, zer ein behar du?

        I. Lehenau ein bekhatu mortal kobesatuetaik bat akusatuko du; eta ezpadu, gutienik eiten duen bekhatu benial bat.

        G. Zer ein behar da gero?

        I. Umiltasun eta errespetuekin entzun ondoan kobesorrain abisuak, eta errezibitu penitentzia, erraiten da ahuspekatuik bulharrak joz kontrizionezko ata.

        G. Zer ein behar da kobesatu ondoan?

        I. Naiz ibili gogoan kobesorrain abisuak; gehiao bekhaturik ez iteko deliberazionea berritu, penitentziak hitzeman bezala konplitu eta Jinkoai eskerrak bihurtu.

 

Kominioneaz

        G. Zer da ostian?

        I. Aphezak kontsekrazioneko hitzak erran arteo, ogia, Jauna. Aphezak kontsekrazioneko hitzak erran ondoan Jesu-Kristoin gorputz preziatua, hain egiazki eta errealki nola baita zeruan.

        G. Zer da kalitzan?

        I. Aphezak kontsekrazioneko hitzak erran arteo, arnoa ur xorta batekin; aphezak kontsekrazioneko hitzak erran ondoan, Jesu-Kristoin odol preziatua, hain egiazki eta errealki nola baita zeruan.

        G. Ostia kontsekratuan bada Jesu-Kristoin gorphutza bezala odola ee, eta kalitza kontsekratuan odola bezala gorputza ee?

        I. Ba-Jauna, batean eta bertzean aurkhitzen die Gorphutza, Odola, Arima, Jinkotasuna eta hiru Presuna Dibinoak; halako moldetan non guziak kausitzen baitie ostian, eta guziak kalitzan.

        G. Ogitik eta arnotik ezta deus gelditzen kontsekrazioneain ondoan?

        I. Ez; ezta gelditzen ogiain eta arnoain itxurak edo baizik, zeinak baitie moldea, kolorea, usaina eta gostua.

        G. Aphezak ogi eta arno kontsekratuak beexten dituenean, hausten da Jesu-Kristoin gorphutza edo odola?

        I. Ez. Jesu-Kristo aurkhitzen da beexi den parte bakhotxean; eta hala ostia parte bat baizik eztuenak, errezibitzen du Jesu-Kristo guzia nola eiten baitu ostia osoa eiten duenak.

 

Kominiatzeko disposizionez

        G. Zenbat gauza behar die kominione on baten iteko?

        I. Hiru, Jauna.

        G. Zein die?

        I. Lehenbizikoa: jakitea zer behar duen errezibitu.

        Bigarrena: barur garbian joitea.

        Hirugarrena: Graziazko estatuan egoitea.

        G. Zer errezibitzen du kominiatzen duenak?

        I. Jesu-Kristo gure Jauna, Jinko eta gizon egiazkoa, Zeruan eta aldareko sakramendu Sainduan daona.

        G. Zer aitzen duzu barur garbian joiteaz?

        I. Izan behar du gauherdiz geroz jan eta edan gabea, non ez tuen kominiatu behar eri bezala.

        G. Zer aitzen duzu graziazko estatuan egoiteaz?

        I. Ez du izan behar bekhatu mortaleko estatuan, eta hortako kontzientzia ongi etsaminatu ondoan, estatu triste huntan aurkhitzen badu bere burua, garbitu behar du kobesio on batez.

        G. Bekhatu mortaleko estatuan kominiatzen dutenek errezibitzen dute Jesu-Kristo?

        I. Ba-Jauna, bainan beren buruen kondenazionetan, zeren eiten baitute sakriliozko bekhatu izigarri bat.

        G. Nola hurbildu behar da kominiatzeat?

        I. Onheski beztitua, umilitate, errespetu eta egiazko debozione batekin.

 

Kominioneko mementoaz

        G. Zer erran behar da aphezak ostia saindua eskuan hartzen duenean?

        I. «Jauna, ni ez naz dino zure errezibitzeko, bainan errazu xoilki hitz bat, eta ene arima izain da sendatua eta salbatua».

        G. Zenbat aldiz erran behar da?

        I. Hiruetan, Jauna.

        G. Eta gero zer erraiten da?

        I. Jauna, zure esku dibinoetan gomendatzen dut ene arima.

        G. Nola egon behar da kominiatzeko mementoan?

        I. Belhaurikatuik eta begiak aphalduak, bainan itzuliak ostia sainduain ganat eta mihia azpiko ezpainain gainerat erdi atheatua.

        G. Zer in behar da ostia saindua errezibitu ondoan?

        I. Aphezak eskua gibelatu duenean, ahoa hetsi behar da eta ostia saindua iretsi hezatu denean.

 

 

Kobesatzeko eta kominiatzeko othoitzak

 

Kobesio aintzineko othoitza

        Jesu-Kristo, ene Jauna, ene salbamenduko esperantza bakharra, othoizten zaitut zure pasione eta heriotzeain gatik eman detzadatzun kontrizionea, eta auhenak ene bekhatuez nigar eiteko. Munduain salbatzailea, beha zozu bekhatore miserable huni, zure ama sainduain eta bertze saindu guzien merezimenduen gatik, igor dezadazun Jauna, zure argia, erakuts detzadan ene falta guziak eta lagun nezan zure zerbitzu saindura heltzen. Damu dut, Jauna, zu ofentsatuik, zeen zaren guziz ona eta osoki maithagarria. Damu dut hoin disposizione guti izanez ene falten kobesatzeko; damu dut ene bizi pasatuan egin bekhatuez, eta damu-ut ez damu gehiau izanez. Hitzemaiten dautzut, Jauna, osoki zure gana bihurtzea, eta ihes eitea bekhatuko okasione guzietaik; bada hala othoizten zaitut eman dezadazun grazia kobesio huntaik aintzina bizi nadin zure boondate sainduaikin, ez einez, ez erranez, ez pentsatuz zure loriako eta ene zorioneko denik baizik. Halabiz.

 

Kobesio ondoko othoitza

        Jauna, zure Ama Sainduain eta bertze saindu guzien meezimenduen gatik dakizula agraable ene kobesio hau, eta faltatu izan zaizkidan gauza guziak barkha detzadala zure pietateak, eta haren arabera urrikal zaite zeruan ene atxikitzeko atsolitua eta bortizteko ene xede onak iduk detzaan, bizi zaena eta erreginatzen Aitaikin eta Izpiitu Sainduaikin. Halabiz.

 

Kominione aintzineko othoitza

        Oi Aita guziz botheretsua eta Kreatzaile Saindua, errespetu et umiltasunik handienaikin hurbiltzen naz aldare saindu hortaa, nahiz indino kausitzen naizen, zure Majestate adoragarriain errezibitzeko. Ene bihotzeko hoztasuna da, Jaun soberanoa, indino eiten nauena behar den amodioaikin zure gana hurbiltzeko, bainan zure hitz eztiak die fidantziaikin hurbilaazten nautenak aingeruen janhari saindu hartan partalier izaitera. Zure boondatea denaz geroz, Jesus eztia, desiratzen dut zure gorputz dibinoain errezibitzea, Birjina zure Ama sainduak eta bertze zeruko sainduek errezibitu zintuzten fede bizi, izpiitu garbi eta khartsu beraikin. Halabiz.

 

Kominione ondoko othoitza

        Eskerrak dauzkitzut, ene Salbatzaile maitea, zuk niri eman grazia guziez, eta beeziki zertako nahi izan duzun zure egoitza in ene baithan kominione saindu huntaz. Emaiten natzaitzu naizen guzia, zu niri osoki eman zaen bezala. Othoizten zaitut, Jesus ona, kominione saindu hau izan dain enetzat bekhatuen barkhamendua, fedeain defendioa, ene bizio guzien heriotzea, amodio desordenatuen desterrua, eta berthute guzien hazgarria; izan bedi ene izpiituain sosegua, etsai guzien azotea, eta bakharrik zurekilako unionea, ene egiazko Jauna eta Jinkoa. Halabiz.

 

 

Othoitzak

 

Jan aintzineko othoitza

        Aitain eta Semeain eta Izpiitu Sainduain izenean. Halabiz.

        Gure Jauna eta Jinkoa, zure baithan esperantza duu eta jateko behar dena zuk emaiten duzu; zuk eskua zabaldu eta guziak benedizionez bathetzen gaitutzu. Gure Aita, Agur Maria.

        Dohain guzien emaile zaen Jauna, zure eskutik hartu, eta jan behar duun guzia benedika zazu, Jesu-Kristo zure semeain gatik. Aitak eta Semeak eta Izpiitu Sainduak benedika gaitzatela, eta gero loriako mahaineat bethiko ereman gaitzatela. Halabiz.

 

Jan ondoko othoitza

        Aitain eta Semeain eta Izpiitu Sainduain izenean. Halabiz.

        Eskerrak bihurtzen dauzkitzuu Jinko guziz botheretsua, orai eta bethi zure ongi ein guziez, zeina bizi baitzaa eta erreginatzen mendetako mendetan. Gure Aita. Agur Maria.

        Gure ongi eile guziak, Jauna, zure benedizioneaz paga zatzu zure izen sainduain gatik, eta arima fidel guziak zerura zure laudatzeat ereman zatzu, eta orai hemen bilduak gaen guziak zeruko lorian kausiaaz gaitzatzu. Halabiz.

 

Orenek emaitean

        Laudatua eta benedikatua izan bedi Andredena Maria haragi bizian Zaragozaat ethorri zen orena. Agur Maria.

 

Anjeluseko ezkila jotzean

        Jaunain aingeruak berri on bat eman dio Mariai eta kontzebitu du Izpiitu Sainduain ganik. Agur Maria.

        Huna Jaunain neskatoa, ein dakiala zure hitzain arabera. Agur Maria.

        Eta Berboak hartu du haragizko gorpuz bat, eta egon izan da gure artean. Agur Maria.

 

Othoitza

        Iguzu othoi, Jauna gure arimetaat zure grazia; aingeruak berri onak ekharri eta Jesu-Kristo zure semain gizon itea ezagutu duun hauk, hain Pasioneain eta Khuutzeain gatik bethiko loriaat eremanak izan gaitezin. Halabiz.

 

Fedezko ata

        Ene Jinkoa, sinhesten dut zaela Aita, Semea, eta Izpiitu- Saindua, Jinko bakharra eta hiru presunetan distingoa. Sinhesten dut Trinitate bigarren presuna in zela gizon Izpiitu Sainduain berthutez; sorthu zela Maria Birjinain ganik, eta hil-t-zela khuutze batean gure salbatzea gatik, igan zela zeruetaat, eta azken egunean ethorriko dela hilen eta bizien juiatzeat, emaiteko justuei bethiko loria eta gaixtoei sekulako ifernua. Sinhesten dut aldareko Sakramendu sainduan daola Jesu-Kristoin gorputz preziatua, hain errealki nola baitau zeruan. Gisa berean sinhesten ditut zuk Eliz-Ama Sainduai erran eta agertu diozkotzun sakramendu, artikulu eta egia sinhesteko dien guziak, eta sinheste huntan bizi eta hil nahi ut.

 

Esperantzazko ata

        Oi ene Jinkoa! Zure Seme Jesusen meezimenduak, eta heriotzea aarteko ditualaik, eta hain graziaikin in ahala eiten dutalaik, esperantza ut zure miserikordian izain dutala ene bekhatuen barkhamendua, zeruko loria eta haat heltzeko grazia guziak.

 

Amodiozko ata

        Ene Jinkoa, maite zaitut ene bihoz guziaz eta gauza guzien gainetik, zaelakoz guziz ona eta osoki maithagarria. Halaber maite ut ene protsimo laguna, ene burua bezala zure amorea katik. Damu ut eta dolu zu ofentsatuik; barkhatzen diotet ene etsai guziei zure gatik eta zure izenean.

 

Ofreimenduzko ata

        Ene Jinkoa, eskerrak bihurtzen dauzkitzut zure esku dibinoetaik errezibitu izan ditutan graziez eta dohainez, eta beeziki zeen utzi nauzun heltzera egun saindu huntaat, zeintan zure loriain ohoretan ofreitzen baitauzkitzut ene pentsamendu, hitz eta obra guziak, nahigabe, onthasun eta bizia, Jesu- Kristoin meezimendu eta odol preziatuaikin; eta hitzemaiten dautzut fermuki gehiau ez ofentsatzea zure graziaikin batean; eman detza-utzu beraz, Jauna, zure laguntzak hola goberna nain Jesu-Kristoin, bere Ama sainduain eta zeruko bertze saindu guzien meezimenduen gatik.

 

aurrekoa hurrengoa