www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asisko loria
Krispin Beobide
1885

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asis'ko Loria, Beobide'ko Aita Fr. Krispin (Luis Villasanteren edizioa). Auspoa, 1966

 

 

aurrekoa  

SAN FRANZISKOK EGIN ZUAN
EGUZKIYAREN KANTUBA

 

        1.

Jaun txit goiko, ona eta guzia dezakezuna,

Zuri dagozkitzu onrak, zuri gloria ta alabantzak;

eta dira zuriak bendizio guztiyak.

Ezta gizonik zu izendatziaren diño danik.

 

        2.

Izan dedilla alabatua Jaungoiko gure Jauna kriaturakgatik

batez ere anai eguzkiagatik;

zeñak argi egiñik egiten du eguna.

Eta da txit ederra eta sutargi ona.

Da, Jauna, zure iduriaren ispillua.

 

        3.

Izan dedilla alabatua nere Jauna

arreba illargia eta izarrakgatik;

zeñak jarri zinituan zeruan eder ta argiak.

 

        4.

Izan dedilla alabatua nere Jauna

anai aiziaz, airiaz, odeiaz ta lañuaz,

otz garbiaz ta denbora guziaz,

zeñekin ematen diezu bizitza biziya dutenai.

 

        5.

Izan dedilla alabatua Jauna arreba udagatik

zeña da baliosua, beetia, maitagarri ta garbiya.

 

        6.

Izan zaite alabatua, Jauna, anaia suagatik,

illunian argi egiten digulako;

ederra, gustagarria, sendua ta indartsua dalako.

 

        7.

Izan zaite alabatua, Jauna, lurra gure amagatik,

gañian gauzkalako ta jan-edana ematen digulako,

belar, lore ta prutu onak ematen dizkigulako.

 

        8.

Izan zaite, Jauna, alabatua, gaitzak eta ezin egiñak eramaten dituztenaz,

txarkeriak, Zu zeranagatik, barkatzen ditubenaz.

Zorionekoak paketsuak, izango diralako Zutaz koroatuak!

 

        9.

Izan zaite, Jauna, alabatua gorputzeko eriotzagatik,

zeñagandik bizirik dagonik ezta igesiko duanik.

Pekatuko eriotza txarra dan bezela,

da zorionekua zure naia egin duenarena.

Bigarren eriotzak eztio oni gaitzik egingo.

 

        10.

Alaba, ta bedeinka dezatela denak Jauna,

eta serbi dezatela bera umill, eskerrak emanaz.

 

aurrekoa