www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki berrizte
Emeterio Arrese
1952

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerki berrizte, Emeterio Arrese. Itxaropena, 1952

 

aurrekoa hurrengoa

Neskatx-billera batean

 

Mendi-mendiko urjaiotz edo

iturri bizi gardena

bezin garbiya zuen irripar

eta zuen mintzoera.

Zeruko lili, aingeru bitxi,

zuek emengo billera

argiz betetzen dezue, baiki,

ta usai txit emez gañera.

Egi au bide danez nik orain

azken-itz oiek onela:

Gutxienaz eun urterañoko

luzapen gaidun bizmena

zorionaren euzkiz yantzia

Jainkoak demaizutela!

 

aurrekoa hurrengoa