|
APROBAZIONEA
Irakurri dut atenzione handi batekin liburu bat zeiñak baitu titulutzat, Jesus Kristoren Imitazionea, Jaun Mixel Xurio Donibaneko erretor zenak egina; zeiñetan ezbaitut deus kausitu fedearen kontra, baiñan bai arima debot guziak berthutearen bidean aitziñatzeko, eta nor nahi den debozionera erakhartzeko doktrina saindua; hartarakotz aprobazione huni Donibanen Apirillaren 25an 1720 egiñari fede emateagatik ezarri dut hemen ene izena.
Haristegi Donibaneko erretora, eta Theologian dotora
APROBAZIONEA
Gure jaun Aphezpikuaren manus irakurri dut, Jesu-Kristoren Imitazionea M. Xurio Donibaneko Jaun erretorak eskararat emana, eta haren handitasuna seguratu dut, eskara haguitz garbian eta guziz orijinalaren gantzudura berezia dela. Horla baizen etzen iguriki behar authorearen jakite, eta pietate berezitik: aspaldi zuen liburu saindu hau bere bihotzerat, eta akzionetarat ekharri zuela, hemengo egia, eta berthute gehienak beretuak bezala zituen, eta hura bezaiñ barnekoia, eta sainduen eskolan jakina behar da hemengo maxima gora, eta perfetei bere edertasuna, egia handiei bere argia, eta berthuterik gaitzenei bere maitagarritasuna erdara atze batean konserbatzeko. Ezagun da bihotzei mintzatzeko, eta hei ardiarazteko zuen donua zeiñarekin uste baitut obra hau hobekienik ager eta balia deitekela. Ziburun aphirillaren hogoi, eta seiean milla eta zazpi ehun eta hogoiean.
J Darretxe, Ziburuko erretora
APROBAZIONEA
Denborak gitu arima leialek egartsu handibat zutela Jesus Kristoren Imitazionea eskaraz ikhusteko; handik plazer egiazko bat izan dut gure Jaun Aphezpikuak egorri darotanean Mixel De Xurio Donibaneko Jaun erretor zenak liburu saindu hortaz egiñ zuen tradukzionea. Haren ordenaz irakurri, eta examinatu dut artha berezi batekin, baita erremarkatu ere obra labur, eta eder hau, xoillki autorak egiñ tuen meditazione luze batzuen efetu bat dela. Hargatik da haiñ iustua non ezbainaz beldur, nik bezala irakurtzen duten guziek ezdezaten aproba, eta nik egiñ ahal dezakedan baiño hobekiago lauda.
Azkaiñen maiatzaren 4 egina 1720 Dohalbide, Azkaingo erretora
|
|