Ur-zale baten ipuiak
Pedro Migel Urruzuno
1885-1919, 1965
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Ur-zale baten ipuiak, Pedro Miguel Urruzuno (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1965
|
|
|
IÑUDIARI
Nere Mari Prantxiska,
iru urte dira,
ipiñi ninduzula
aora begira;
zure gezur guztiak
granadak balira,
beste ainbeste eziñ
artillerok tira.
Iñude juan artian
izan ziñan larri,
ni tontua izan da
baita zuk igarri;
«ondo izango gera»
esan ziñan sarri,
bizi guziko petxa
dirazu ezarrf
Bizitu naiz eta ez
denbora gutxian
umeekiñ lan asko
egiñez etxian;
andria pasiatzen
ederki kotxian,
pena andirik gabe
bere biotzian.
Utzirik gizona ta
aurtxo aingeruak,
nai dizute señora
ta kaballeruak;
ai gizon tonto eta
emazte eruak,
atsekaberik bada
nork ditu erruak?
Madril-tikan etxera
makiña bat pitxi
ekarri dezu, baiña
gauza onik gutxi;
kofria zazpi giltzez
dezulako itxi,
lapur-beldur zeranik
ez diot eretxi.
Beti esaten ziñan,
andretxo neria,
iñude ez juatia
zala tonteria;
ekartzeko zenduan
onuntz loteria,
baiño ageri dana
da arloteria.
Bederatziak jota
oetikan jaiki,
orraztu ta apaintzen
txit poliki daki;
janari piñen zale
badator egoki,
txurrun panpliña berriz
oraindik obeki'.
Baztarturik an dauzka
goru ta ardatza,
gobernatzeko diot
esaten baratza;
atxurraren kirtena
omen dago latza,
etxea goratzeko
ai zer esperantza!
Ez diot ukatuko
bere merezia,
apaintzeko kontuan
badauka grazia;
atzetik arrastaka
soñeko luzia,
berarekiñ garbitzen
du kale guzia.
Ixillik saltzen dizkit
arto ta gariak,
kostatzen zaizkit orren
gose-egarriak;
lana du ezkonduak
duten uztarriak,
amaika irinsten du
bere eztarriak.
Jate-orduan beti da
zintzo eta zurra,
beretzat mamia ta
neretzat ezurra;
ixildu ere gabe
dario gezurra,
egunero lituke
merezi bi zurra.
Artorík ezíñ jan ta
bear du ogia,
ori neretzat ere
litzake obia;
«ago ixillik, tonto,
lotsarik gabia»
esan, eta ematen dit
arto motz lodia.
Gauza guziak dakar
etxera zorretan,
oso saiatua da
lan-bide orretan;
pagatuko badira
ni beti lorretan,
etzaitezte fiatu
andre ederretan.
Baldin ezkondu bear
banintz ni berriro,
bearko luke egon
denbora txit giro;
nere iritzia det
esango argiro,
onelakoak ditu
merezi lau tiro.
Ez nituzke egiñ nai
alperrik kantuak,
gizonak, etzaitezte
izan aiñ tontuak;
neri begiratu ta
atera kontuak,
bada arpegi beltza
du eskarmentuak.
Iñude juan ezkero
kanpora andriak,
espero bitez gero
loteri aundiak.
Argia
|
|
|
|
|