www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Neska jakinzaleai iru bakarizketa
Juan Ignazio Uranga
1909

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Neska jakinzaleai iru bakarizketa mordoxka batean, Juan Ignazio Uranga. J. Baroja ta semiaren moldiztegia, 1909.

 

 

aurrekoa  

MAITASUNA

 

Iruditegiak aurkestatzen du, ostatuko bazkagela
guztiz apaiñkiro antolatua. Luisatxo agertuko da,
soñeko goitik berañoko edo bata deritzonakin jantziya.

 

        (Guztiz alai) Amoriyua... Amoriyua. Au da gure bizitzaren arri ondekitiya; au gabe ez dago gugan mugidarik, zergatik dan gure izaeraren nagusi goimentsua, eta onek bururatzen ditu biyotzaren erakintza guztiyak.

        Amoriyuak dauzka kutxapetuak biyotzaren zakonenian, gure egintza on eta txarrak, zeñagatik askotan gerta oi diran biurkeri aundiyak, batez ere, berotasun geiegiz bere mugatik gaixtokerirako irtetzen danian.

        Badira asko esango dutenak, gizon ero batek ez dubela amoriyorik; bada nik, nere iritzi urriyaren bidez diyot, abek ere gauz aundi onen jabe dirala beste edozein bezela, bañan biyotzaren erakintzak buru bidez utsegiñik, barrunen gelditzen dirala borroka biziyan amoriyuari azaleratzen utzi gabe, bear dan lasaitasunarekin. O, amoriyua, amoriyua!...

 

                Zure mende gauzkatsu

                non nai, gau ta egun,

                askotan ez dakigu

                zer egiten degun.

                Esna, rdo lotan...

                denak lotuak gaude

                zure lore xortan.

 

        Bai, bai; amoriyua da gure zuzendari pizkor, eta almentsua; zeñak, biyotzian daukan bere ezkutakutxa, zeñatatik biraltzen dituben burura erakintza on gozakitsuak.

        Au bitartekotzat arturik, noratu ez nekiyela bakartasunean gelditu nitzanian, zuzenkidatu nuben aingeru zaitzalliagana otoitz eder, biyotzetikako ura; eta aiñ ondo irten zait guztiya, non nere amoriyua sartu dan galai baten begiyetatik, erapeko maitetzat bere biyotzian, eta antxen dago umutzen epeltasun aundiyan, beria nerian bezela. Au guztiya zergatik? Biyotzaren erakintza, edo amoriyuagatik. O, amoriyua!

 

                Aiñ zera, aundi eder,

                nola zeran fiña,

                gure gaiak ez dira

                zuretzako diña.

                Eta zer pizkorra!...

                gizon bat illagatik

                zera illezkorra.

 

        Onen bitartez iritxi det biziera on lasai eta paketsua; umezurtz arlote beartsua nitzan garaian, ez nuben tiste bizi malla eder goitsu oraingora iritxiko nitzanik; bañan aingerua, aiñ da zaitzalle kontuzkua, non, nere ibillera guztiyai zintzo jarraitu diyen, otoitz egiñ niyonetik oraindaño.

        Bada, amoriyuak nigan indarrik izan ez bazuben, oroituko al zitzaidan, eta egingo al nuben otoitz ura? Ez, zergatik biyotza egongo zan mugida gabe, eta au orla egotia da, presako ura geldirik egotia bezela, errotarriya mugitzeko, bada, batentzat nola biyotza dan erabilkai kementsua, bestiantzat da, ur mugitiyaren indarra.

        Nork esan bear ziran neri, ibillera nekoso aietan nebillenian, malla ontara iritxiko nitzanik?

        Nere gurasuak ill ziranian, biyotza gelditu zitzaidan guztiz negarti, amoriyua azaleratu eziñ zubelako; bañan nork biziratua arkitu dubenian, txoriya udaberriyan kabiraturik, arrautza gañian arkitzen dan beziñ alaitasun, eta amoriyoz osatua arki da.

        Nola esan gentzake ero batek ez dubela amoriyorik baldiñ zintzuak daukan toki berean badauka biyotza?

        Bada, eruari zortzen zaion gaitza da, amoriyuaren agintzak jaso, eta azaleratzeko, kemen gabeko auldadez, buru naspiltza; bañan ez gentzake esan, gauz naikidatsu aundi eder ori gabia dala, zergatik biyotza berekin daukan besde edozeñek bezela.

        Onez gañera gertatzen zaiona da; ursubulkai bati pertza utza, su askorekin daguela gerta oi zaion gauza bera (da esatia), oni burua lertzen zaion bezela, kemen gabe arki dalako suaren berotasuna artzeko, ari naspillatu egiten diyo amoriyuaren su indarrik jaso eziñ dubelako.

        Orregatik deritzot illezkorra dala, eta txinixpe ontan egongo naiz, baldin ustegabeko buru naspiltza gogorrik sortzen ez bazait, biziyak irauten diran artean.

        (Itxedon) Biyotzaren agintza on, amoriyua bitarteko dala, egiñ naiz senar maitagarri ederraren jabe; zeñaren borondatia beargaiturik, neregana etxeratu det, mesede andiyak zor niyozkan ande Inaxi, alargun bakartasunean negarti gelditu dan gaixua.

        O, Jesus amoriyotsua!

        (Kantari).

                Amoriyoz nausi zeran

                nere Jesus maitia,

                okerrikan egin badet

                nitzaz kupi zaitia;

                baldiñ ontzat badaukazu

                nere borondatia,

                zure biyotzeko suan

                erre bedi neria.

 

aurrekoa