|
OSTATUAN
Iruditegiak aurkestatzen du ostatu bateko bazkagela. Agertzen da Luisatxo mai eztalkiya toleztuaz.
Zer, zorioneko arkieta izan zan neretzat andre Inaxi-rekin baserri gogoangarri artan! Nola aztu nere egun aietako ibillera negargarri, eta andre Inaxi-ren mesede berdiñ gabekoa? Beti gogoan idukiko ditut bakartasun arrimo gabeko, izaera mingarrizko egun nekoso aiek. (Maiaren erdiyan, tolezturik usten du mai eztalkiya). Zer gaizki arkitu nitzan iñoren laguntza gabe! Bañan, nere otoitz aingeru zaitzalleari biyotzaren aginpidez egintako ark, ordaiñ aundiya izandu du zerutik.
Andre Inaxi-k ekarri ninduen etxe on maitagarri ontara, zeñatan bizi naizen geroztik, txit ederki eta opakirozko biyotz on artean, non, iruditzen zaidan guraso neriak balira bezela, maite eta zaitzen nautela.
Etxekoandre eta nagusiyak, ez dute iñorekiñ agintze zorrotzik, baizikan, agindu bear duten guztiya agintzen dute, mesede aundiz eskatuaz, eta mintzaera guztiz xamurkirotsuan.
Umezurtz gelditu nitzanian iñoren arrimo gabe, lore ximurra usairik gabe bezela, gelditu zitzaidan biyotza amoriyorako zapuzturik. Noratu zitekien bada, barrungo erapeko eder au, bakartasunez negargaiturik arkitu zan garaian? Zer egiñ bear zuben moteltasun neurrigabeko arekiñ? Gaixua, zeguen bill bill egiña, loria gabaz egoten dan bezela, bañan bere amoriyorako gaixotasunakin biraltzen zituen, gaixotasunezko oñazearen ageritzat begiyetara, malko garratz ugariyak, begi biyen ertzetatik aurpegiraturik, bere aultasuna azaleratzeko.
Zer egun gogoangarriyak diran neretzat, gurasuen eriyotz ondorengo negargarri aiek!
Bañan zer? guztiyak erabat aztutzat usteko, biyotzak egin du amoriyo berrira bere astiñaldi ederra, lurrak intzaz, eta eguzkiyan berotzez egiten duben bezela.
Pizkorraldi aundiyaren jabe da, bere maitasunarekin ordaiñgai edo katibagaitzat, biyotz amoriyo ugarizko eder egiyazko bat pixu danian garai onez beraganuntza.
Zer ongi aditu ziran aingeru zaitzalliak, nik egun batian egiñ niyon otoitz biyotzetikako ura!
Nik igaro nituben goze, eta ez bear naigabeko aiek, pake, eta izaera onezkuakin ordainduak izan dira, aingeru zaitzallearen bitartez, zerutik.
Nagusi eta etxekoandriak, beren alaba banitzake bezela maite naute, nik ere, zer esanik ez dago, bada gelditurik ni gelditu nitzan gisan, amoriyo edo maitasunari irteera eziñ emanik, eta arkitu detanian noratua, biyotzaren mugidaz, beriela azaleratu ditut bere aginde gustiyak.
Jakiña dan bezela, Jaungoikuaren legeko agintzetan ere, amoriyua da ispillu edertzat erakusten zaigun lenengo agindea, eta beragatik, amoriyo gabeko biziera litzake, izaera moteleko legor, eta iñozotsua.
Nagusi, eta etxekoandriak maitatzeko maite nauten diña, nere langilletasun, eta on izatiaz gaiñ, dago bitarteko aunditzat, gure izaeraren neurgai zuzen, berdingabeko amoriyua.
Amoriyo gabeko bat izan banitzan, eta asko diran bezela ontaz txinixmen gabia, iritxiko al zitzaidan biyotza iritxi dan maitasun mallara?
Ez deritzot: eta otoitz eder ura, aingeru zaitzallia bitarteko jarririk zeruratuko al nuben? Orra bada, nola dan bearreko gauza eta almen aundikua, Jaungoikuaren legeko lenengo arkitzen degun agindea. Amoriyua: amoriyua!
Onen indarrez sortzen zaizkigu
buruko txorabiyuak.
zortze lekutik uste gabian,
mantxokirotsu iyuak,
malgo garratz, ta pozdunen jabe
beti dan amoriyuak.
Nola ez naute bada ni maiteko nagusi eta etxekoandriak, gerora aita eta ama deitu bear badiyotet? Bitarteko aundi orren bidez, beren seme bakar Dionisiok ezkeniya dauka bere biyotza neriaren trabeskaitzat.
Nik nai detan bezela Jaungoikuak nai badu, egun gutxi barru izango gera elkarren, eta ala bear bada, eman dezaigula luzaroko osasuna, pake eder naikidatsuan gurasuen aldamenean bizitzeko, maitasun aundiya arkitu detan... Ostatuan.
|
|