www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Neska jakinzaleai iru bakarizketa
Juan Ignazio Uranga
1909

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Neska jakinzaleai iru bakarizketa mordoxka batean, Juan Ignazio Uranga. J. Baroja ta semiaren moldiztegia, 1909.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AU MUNDUA!

 

Iruditegiak aurkestatzen du, gela arlote,
apaiñ izandutako baten antzarekin, jarkai bi,
eta beste zerbait, txar itxureko tresnakin.

 

        (Negarrez) Noratu dira nere gurasuak? Au eziñ biziya sortu da neregan! O ama... nere ama... (Guztiya kalkatuaz) ama laztana!

        (Eseritzen da eziñ egonik) Arrimo gabe gelditu naiz, zer egin ez dakitala! Noratu niteke oraiñ, erliak umiak azten dituzten gisan, ezti gozotan ariya banaiz? Zortzi egunen barrunbian nigandu diran ez bearrak, aundiyak izan dira. Negargarrizko egunak, iritxi dira neretzat! Au zoramena!

        (Altxa) Gurasuak ill ziran, eta Jaungoikuak beregan eraman zituen, umezurtz au, negarrezko ibar untan bakartasun osuan, malko jariyo guztiz, nork txukaturik gabe utzirik. Aberats gisa bizi izandu naiz guraso maite aien arrimuan. Eta oraiñ?... Arlotietan, arlotienaren mallara osoro eroriya.

        Amasei urte osatuak dauzkat, eta ez naiz ezeri eltzeko gauza. Zer, zer egiñ bear det oraiñ, estuasun abetatik ateratzeko? Aita bizi zala zituen ekintzetatik etxeratzen zituen irabaziyakin, txit ondo, eta lasai bizitzen giñan, bañan bera illik, ama alargun gelditu zanetik, orain dala illabete inguru arte, mando elbar baten gisan, urgunka, eta erorka izan da gure bizera. Nai gabe, abek guztiyak aski ez diralarik, Utsailla-ren bostean gabeko amarretan (Negarrez) nere ama ere ill zan.

        (Negarrez itxedon) Ordutik orandaño, gelditu ziran etxeko

tresna, eta gauza guztiyak utzkeri batean saldurik, jelate gogor batek belar sorua usten duben bezela soilldurik, utzi naute guraso maite aien, bi eriyotzak, osoro ondaturik.

        (Negarrez jarraitzen du) Non dira lengo egun zoro aiek? Non, nere albotik ni zaitzen, ikastol edo eskolara neri lagunduaz joan oi zan mirabe atsegingarri ura? Non dira nere txapel, lore, luma ta txoriz apainkiro antolatutako aiek? (Itxedon) A Jauna! Garaitz oroitzen ez danari gertatu oi zaizka, neri orain gertatzen zaizkidan ez bear mingarri abek.

        Gurasuak bizi ziran bitartean, zerbait lanetan saiatu izan banitzan, gertatuko al zitzaizkidan, oraingo bakartasunezko gauzak erabaki eziñ abek? Ez, ez: ez nitzan egongo orain naguen bezela zer egiñ ez dakidala.

        Gurasuak: gurasuak! Zergatik ez ninduten bear gaiez, neskatxaren aldamenean jartzen, zerbait lanetan ikasteko? Bada, txikitandik ikasi izan banuben mantal urratuak arabatzen, edo beste etxerako bear diran gauz asko egiten, gaur beste gisatan arkituko nitzan.

        Sasoi batean iruditzen zitzaidan almen aundiyen jabea nitzala, eta iñor etzala nere mallara irixten, ainbesteraño goitiriztua neguen. Neskamea ere nere mendean idukitzen nuben, eta agintzen niyon zer nai gauza zakarkeri aundiz, guztiya irudimenez, eta aizez betia neukalako burua. Eta orain?... Nori agindu, eta nork agindurik gabe bakar bakarrik, zerbait arrimoren zalantzan.

        Guztiya alferrik! Arrimo guztiyak urrutiratu dira nigandik, aiziak orbel igarra udazkenean bere suaitz muturretatik osoro etenik, urrutiratzen duben bezela. Nere gurasuak bizi zirala, aien adixkide batzuek laztanka ibilli oi ziran nerekiñ, beti zerbait erregali emanaz. Guztiyak maite ninduten itxurak agertzen zizkidaten, bañan oraiñ.... inork ez nau ezagutzen. Au mundua! Ezeren premirik ez neukanian, eta goitsu xamarreko itxuran bizi giñanian, nerekiñ zer egiñ etzekitela ibiltzen ziran adixkide guztiyak, bañan onla, guztiz errukarri ikusirik, ez da iñor kupitzen nitzaz, baizikan, begi zearka begiratzen dirate, iñoiz edo beiñ ikusten nautenian; iñolaz ere, zerbait eskatuko diyotean bildurraz.

        Ez ote litzake obea izango, beartsu arki naizen bezela arkiturik, zerbaiten laguntza erakustia neri? Berriz, ta berriz ere esango det: Au mundua!

        Zer egiten dute oraiñ, nere osaba eta izeba, len asko maite ninduten itxurak agertzen zizkidaten aiek? Noratu dira aien ezkeintza aunditasunez muga, eta neurri gabekoak?

        (Itxedon) Nere ongi izate guztiya, gurasuak menderatu zituben eriyotz beltzak eraman zuben, txitua atzaparretan arranuak eramaten duben bezela. Orain, orain da garaia, ni bide zuzenian jarririk, nundik ongiyena ibilli erakusteko. Bañan, nork elduku diyo lantegi oni? Egintza aundi eta ederra izango litzake bañan, ikusten danez, iñork ez.

        Norbaitsuei agertzen badiyet nere naiera, beso buru biyak beren mugatik eragiñaz mugiturik, egaztiyak eguak astindurik xomorruak botatzen dituzten bezela, biraltzen naute beren ingurutik.

        O, Aingeru zaitzallea! Arren da arren eskatzen dizut nere biyotzaren aginpidez, zaitu ditzazula nere ibilecra guztiyak, bide okerrez loitaratu ez nadiñ. Eta...

 

                Oraiñ neskame nua

                al detan lekura,

                urrutiratu gabe

                al badet gertura

                zaitu nazala otoitz

                egiñaz Zerura.

 

aurrekoa hurrengoa