|
ESKEINTZA
Arantzazuko Ama: tori zuretzat, ainbeste zor dizun seme onek eskeintzen dizun lana.
Ez da nerea. Zure Erriarena baizik. Gizaldiz-gizaldi zure babesean eta zuri kantari bizi izandako Euskalerri zarrak abestu izan dizun poema dezu, nik orain andik eta emendik osatua, il-zorian zeuden puxketatxoakain gorputz bat eginda.
Kantazar eta elezar oiei darien poesi-lurruna ta kristautasun sendoa bildu ta, kondaira lagun, itzez jantzi: nik besterik egin al dizut gero?
Edo nai ba'dezu, nik nekazariarena egin det. Jorran ari naizela, uste gabe, lurra arrotu egin diot eta txuloa bigundu, lurpean, or nunbait, gordeta zegoan azi'ari. Eta ernetzen ikusi dedanean, begi-kimua axaldu duan bezin laixter, eguzki pixka bat eman diot. Auxe batez-ere, eguzki pixka bat, biotzeko maitasun-bero pixka bat eman diot, landarea azi dedin eta gero adaburua eman dezan.
Eman dizu bere garaiean. Oraintxe eman dizu. Nolako aundia, kantazarretan-gora agiri zaigun antziña ederreko euskal-Fedea, zuganako maitasunean eta zure laguntza-pean! zuri kantari.
Kanta deizula gaurkoak ere!
|
|