www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria
Joanes Leizarraga
1571

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1K 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

S. IOAN APOSTOLUAREN
LEHEN EPISTOLA KATHOLIKOA

 

 

KAP. I.

 

1 Bizitzeko hitza. 3 Komunione Iainkoarekin eta Iesus Kristekin. 7 Argian ebiltea. Kristen odola. 8 Guziak bekatore.

 

        1 Hatsean-danik zena, enzun ukan duguna, gure begiez ikusi ukan duguna, kontenplatu ukan duguna, eta gure eskuek hunki ukan dutena bizitzeko Hitzaz.

        2 (Ezen bizitzea manifestatu izan da, eta ikusi ukan dugu, eta testifikatzen dugu eta denuntiatzen drauzuegu bizitze eternala, zein baitzen Aita baithan, eta agertu izan baitzaiku.)

        3 Eta ikusi eta enzun ukan duguna, diot, denuntiatzen drauzuegula, kuek ere komunione duzuenzat gurekin, eta gure komunionea da Aitarekin eta Iesus Krist haren Semearekin.

        4 Eta gauza hauk eskribatzen drauzkizuegu zuen bozkarioa konpli dadinzat.

        5 Haur da bada harenganik enzun ukan dugun mandatalgoa eta denuntiatzen drauzueguna, Ezen Iainkoa dela argia, eta ilhunberik batre hura baithan eztela.

        6 Baldin erran badezagu ezen komunione dugula harekin, eta ilhunbean bagabiltza, gezurra erraiten dugu, eta eztugu egiten egia.

        7 Baina baldin argian bagabiltza, hura argian den bezala, komunione dugu elkarrekin harekin batean, eta Iesus Krist haren Semearen odolak purgatzen gaitu bekatu orotarik.

        8 Baldin erran badezagu ezen bekaturik eztugula, gure buruak seduzitzen ditugu, eta egia gutan ezta.

        9 Baldin konfesa baditzagu gure bekatuak, fidel da eta iusto, guri gure bekatuen barkatzeko, eta inikitate orotarik gure purgatzeko.

        10 Baldin erran badezagu ezen eztugula bekaturik egin: gezurti egiten dugu hura, eta haren hitza ezta gutan.

 

 

KAP. II.

 

1 Gure adbokata Krist. 3 Iainkoaren ezagutzea. 5 Haren hitzaren begiratzea. 7 Manamendu zaharra eta berria. 11 Bere anaieri gaitz eritzitea. 12 Bekatuak nola barkatzen. 15 Munduari ez on eritziteko. 16 Guthizia. 17 Iainkoaren borondatea. 18 Antekrist. 20 unktionea. 22 Gezurti nor. 23 Bizitze eternala. 29 Iainkoagatik iaioa zein.

 

        1 Ene haurtoak, gauza hauk eskribatzen drauzkizuet, bekaturik eztagizuenzat: eta baldin zenbeitek egin badu bekaturik, badugu adbokat bat Aita baithara, Iesus Krist iustoa.

        2 Eta hura da apoinktamendua gure bekatuakgatik, eta ez gureakgatik solament, baina mundu guziarenakgatik ere

        3 Eta hunetan dakigu ezen hura ezagutu dugula, baldin haren manamenduak begira baditzagu.

        4 Nork erraiten baitu, Ezagutu dut hura: eta haren manamenduak ezpaititu begiratzen, gezurti da, eta egia ezta hura baithan:

        5 Baina nork begiratzen baitu haren hitza egiazki hura baithan Iainkoaren amorioa konplitu da: hunezaz dakigu ezen hura baithan garela.

        6 Nork erraiten baitu hura baithan dagoela, behar du, nola hura ebili baita, hala hainak ere ebili

        7 Anaieak, eztrauzuet manamendu berri bat eskribatzen, baina manamendu zahar hatseandanik ukan duzuena: manamendu zaharra hatseandanik enzun ukan duzuen hitza da.

        8 Berzalde manamendu berri bat eskribatzen drauzuet, zein baita egiazko hartan eta zuetan: zeren ilhunbea iragan baita, eta egiazko argiak ia egiten baitu argi.

        9 Nork erraiten baitu ezen argian dela, eta bere anaieri gaitz baitaritza hura ilhunbean da oraindrano .

        10 Bere anaieri on daritzana argian dago, eta eskandalorik ezta hura baithan.

        11 Baina bere anaieri gaitz daritzana, ilhunbean da, eta ilhunbean dabila, eta eztaki norat ioaiten den: ezen ilhunbeak haren begiak itsutu ukan ditu.

        12 Eskribatzen drauzuet, haurtoak, zeren zuen bekatuak barkatu baitzaizkizue haren izenagatik.

        13 Eskribatzen drauzuet, aitak, zeren ezagutu baituzue hatsean-danik dena. Eskribatzen drauzuet, gazteak, zeren gaixtoari garaithu baitzaizkiote. Eskribatzen drauzuet, haur xipiak, zeren ezagutu ukan baituzue Aita.

        14 Eskribatu ukan drauzuet, aitak, zeren ezagutu baituzue hatsean-danik dena. Eskribatu drauzuet, gazteak, zeren borthitz baitzarete, eta Iainkoaren hitza zuetan egoiten baita, eta gaixtoari garaithu baitzaizkiote.

        15 Eztuzuela maite mundua, ez munduko gauzak: baldin zenbeitek maite badu mundua, ezta Aitaren amorioa hura baithan.

        16 Ezen munduan den gauza guzia (hala nola, haragiaren guthizia, eta begien guthizia, eta bizitzearen arrogantia) ezta Aitaganik baina da munduaganik.

        17 Eta mundua iragaiten da, eta haren guthizia, baina Iainkoaren borondatea egiten duena dago sekulakotz.

        18 Haurtoak, azken denbora da: eta nola enzun ukan baituzue ezen Antekrist ethorteko dela, oraindanik ere Antekristak anhitz dirade: nondik baitakigu ezen azken denbora dela.

        19 Gure artetik ilki izan dirade baina etziraden gutarik: ezen baldin gutarik izan balirade, gurekin egon ziratekeen: baina haur egin izan da manifesta ledinzat ezen guziak eztiradela gutarik.

        20 Baina zuek baduzue unktionea Sainduaganik, eta ezagutzen dituzue gauza guziak.

        21 Eztrauzuet eskribatu ukan, egia ezagutzen eztuzuelakotz: aitzitik zeren hura ezagutzen duzuen, eta gezurrik batre ezpaita egiatik.

        22 Nor da gezurti, Iesus dela Krist ukatzen duena baizen? hura da Antekrist, zeinek Aita eta Semea ukatzen baititu.

        23 Nork ere ukatzen baitu Semea, hark Aita ere eztu: nork ere aithortzen baitu Semea, hark Aita ere badu.

        24 Beraz hatsean-danik enzun ukan duzuena zuetan hego: ezen baldin zuetan badago hatseandanik enzun ukan duzuena, zuek ere Semea baithan eta Aita baithan egonen zarete.

        25 Eta haur da berak guri prometatu draukun promesa, baita, bizitze eternala.

        26 Gauza hauk eskribatzen drauzkizuet, zuek seduzitzen zaituztenez.

        27 Baina harenganik rezebitu ukan duzuen unktionea dago zuetan, eta eztuzue mengoarik nehork irakats zaitzaten: baina unktione berak gauza guziez irakasten zaituzten bezala, eta egiati da, eta ezta gezurti: eta unktioneak irakatsi zaituzten bezala, hartan egonen zarete.

        28 Orain bada, ene haurtoak, zaudete hartan: ager dadinean aseguranza dugunzat, eta haren aitzinean konfus ezgarenzat haren adbenimenduan.

        29 Baldin badakizue ezen hura iusto dela, iakizue ezen nork ere iustitia egiten baitu, hura harenganik iaio dela.

 

 

KAP. III.

 

1, 16 Iainkoaren eta Kristen karitatea. 2 Iainkoaren haur. 3 Esperanza duena. 4 Bekatua. Iusto nor. 9 Iainkoaren hazia. 10 Deabruaren haurrak. 11 Elkarganako amorioa. 12 Kain. 15 Gizerhaile nor. 17 Hurkoaganako amorioa. 19 Bihotzeko seguranza. 23 Iainkoaren manamendua eta Espiritua.

 

        1 Ikusazue nolako karitatea guri eman draukun Aitak, baita, Iainkoaren haur deitha gaitezen: halakotz munduak ezgaitu ezagutzen, zeren ezpaitu hura ezagutzen.

        2 Maiteak, orain Iainkoaren haur gara, baina oraino ezta agertu izanen garena: badakigu ordea ezen hura ager dadinean, hura irudiko dugula: ezen den bezala ikusiren dukegu hura.

        3 Eta nork ere esperanza haur baitu hura baithan, purifikatzen du bere burua, hura ere pur den bezala.

        4 Nork ere bekatu egiten baitu, Legearen kontra ere egiten du: eta bekatua da Legearen kontra dena.

        5 Eta badakizue ezen hura agertu izan dela gure bekatuak ken litzanzat, eta bekaturik hura baithan eztela.

        6 Hura baithan egoiten denek eztu bekaturik egiten: nork ere bekatu egiten baitu, eztu ikusi hura, eta eztu ezagutu hura.

        7 Haurtoak, nehork seduzi etzaitzatela: iustitia egiten duena, iusto da, hura iusto den bezala.

        8 Bekatu egiten duena, deabruaganik da: ezen hatseandanik deabruak bekatu egiten du: hunetakotz agertu izan da Iainkoaren Semea, desegin litzanzat deabruaren obrak.

        9 Nor ere iaio izan baita Iainkoaganik, hark bekaturik eztu egiten: ezen haren hazia haina baithan dago, eta ezin daidi bekaturik, zeren Iainkoaganik iaio izan baita.

        10 Hunetan ageri dirade Iainkoaren haurrak eta deabruaren haurrak: nork ere iustitia ezpaitu egiten, eta ezpaitu bere anaiea onhesten hura ezta Iainkoaganik.

        11 Ezen haur da hatseandanik enzun ukan duzuen mandatalgoa, Elkarri on eritzi diezogun.

        12 Ez Kainek bezala, zein baitzen Gaixtoaganik, eta zeinek hil baitzuen bere anaiea. Eta zergatik hil ukan zuen? zeren haren obrak gaixto baitziraden, eta haren anaiearenak iusto.

        13 Ene anaieak, eztezazuela mirets baldin zuei gaitz badaritzue munduak.

        14 Guk badakigu ezen iragan garela heriotik bizitzera, ezen on dariztegu anaiei: anaieari on eztaritzana, herioan dago.

        15 Nork ere gaitz baitaritza bere anaieri hura gizerhaile da: eta badakizue gizerhailek batek ere eztuela bizitze eternal bere baithan dagoena.

        16 Hunetan ezagutu ukan dugu karitatea, zeren hark bere bizia guregatik ezarri ukan baitu, guk ere beraz gure biziak anaieakgatik ezarri behar ditugu.

        17 Bada nork ukanen baituke munduko onetarik, eta ikusiren baituke haren anaieak nezesitate dukeela eta ertsiren baitrautza bere halsarrak, nolatan Iainkoaren karitatea egoiten da hura baithan?

        18 Ene haurtoak, eztezagula on eritzi hitzez ezeta mihiz, baina obraz eta egiaz:

        19 Eta hunetan ezagutzen dugu ezen egiatik garela, eta haren aitzinean seguraturen ditugu gure bihotzak.

        20 Ezen baldin kondemna bagitza gure bihotzak, handiago da Iainkoa gure bihotza baino, eta ezagutzen ditu gauza guziak.

        21 Maiteak, baldin gure bihotzak kondemnatzen ezpagaitu, seguranza dugu Iainkoa baithan.

        22 Eta zeren ere eska bagaitez, rezebitzen dugu harenganik: ezen haren manamenduak begiratzen ditugu, eta haren aitzinean plazent diraden gauzak egiten ditugu.

        23 Eta haur da haren manamendua, Sinhets dezagun Iesus Krist haren Semearen izenean, eta elkarri on daritzogun, manamendu eman drakun bezala.

        24 Eta haren manamenduak begiratzen dituena, hura baithan egoiten da, eta hura haina baithan: eta hunezaz ezagutzen dugu ezen hura egoiten dela gutan, da iakiteko, eman ukan draukun Espirituaz.

 

 

KAP. IIII.

 

1 Espirituak nola ditugun forogatzeko. 2 Iainkoaren Espiritua, eta Antekristena: egiazkoa, eta errorezkoa. 10 Iainkoaren gureganako karitatea. 14 Krist munduaren Salbadore. 15 Iainkoaren Semea. 16 Iainkoa karitate. 20 Anaietasunezko onheriztea.

 

        1 Maiteak, espiritu guzia eztezazuela sinhets, baina forogaitzazue espirituak eia Iainkoaganik diradenez: ezen anhitz profeta falsu ethorri izan dirade mundura.

        2 Hunetan ezagut ezazue Iainkoaren Espiritua. Iesus Krist haragitara ethorri dela konfesatzen duen espiritu guzia, Iainkoaganik da.

        3 Eta zein ere espirituk ezpaitu konfesatzen Iesus Krist haragitara ethorri izan dela hura ezta Iainkoaganik: eta halako espiritua Antekristena da, zeinez minzatzen enzun ukan baituzue, ezen ethorteko dela, eta ia orain munduan da.

        4 Haurtoak, zuek Iainkoaganik zarete, eta garaithu zaizte haei: ezen handiago da zuetan dena, ezen ez munduan dena.

        5 Hek mundutik dirade, halakotz munduaz minzo dirade, eta mundua haei behatzen zaie.

        6 Gu Iainkoaganik gara: Iainkoa ezagutzen duena, guri behatzen zaiku: Iainkoaganik eztena guri etzaiku behatzen: hunetan ezagutzen dugu egiazko Espiritua, eta errorezko espiritua.

        7 Maiteak, elkarri on eritzi diezogun: ezen karitatea Iainkoaganik da: eta nork ere onhesten baitu, hura Iainkoagaoik iaio da, eta ezagutzen du Iainkoa.

        8 Onhesten eztuenak, eztu ezagutzen Iainkoa: ezen Iainkoa karitate da.

        9 Hunetan manifestatu izan da Iainkoaren gureganako karitatea, zeren bere Seme bakoitza igorri ukan baitu Iainkoak mundura, harzaz bizi garenzat.

        10 Hunetan da karitatea, ez zeren guk onhetsi dugun Iainkoa, baina zeren hark onhetsi baikaitu gu, eta igorri ukan baitu bere Semea gure bekatuakgatik apoinktamendu lizenzat.

        11 Maiteak, baldin hunela Iainkoak onhetsi baikaitu, guk ere behar dugu elkar onhetsi.

        12 Iainkoa eztu nehork ikusi egundano: baldin elkar maite badugu Iainkoa gutan dago, eta haren karitatea konplitu da gutan.

        13 Hunetan ezagutzen dugu ezen hartan egoiten garela, eta hura gutan, zeren bere Espiritutik eman baitrauku.

        14 Eta guk ikusi ukan dugu, eta testifikatzen dugu ezen Aitak igorri ukan duela Semea munduaren Salbadore izateko.

        15 Nork ere konfesaturen baitu ezen Iesus dela Iainkoaren Semea, Iainkoa hura baithan dago, eta hura Iainkoa baithan.

        16 Eta guk ezagutu eta sinhetsi dugu Iainkoak guregana duen karitatea. Iainkoa karitate da: eta karitatean egoiten dena, Iainko baithan egoiten da, eta Iainkoa hura baithan.

        17 Hunezaz konplitu izan da karitatea guregana, iudizioko egunean seguranza dugunzat, zeren hura den bezalako baikara gu ere mundu hunetan.

        18 Beldurrik ezta karitatean: aitzitik karitate perfektoak kanpora egoizten du beldurra: ezen beldurrak tormenta du: eta beldur dena ezta konplitua karitatean.

        19 Guk hari on daritzagu, zeren hark lehenik onhetsi baikaitu gu.

        20 Baldin nehork erran badeza, Maite dut Iainkoa: eta bere anaieari gaitz badaritza: gezurti da: ezen bere anaie dakusana maite eztuenak, ikusten eztuen Iainkoa nola maite ahal duke?

        21 Eta manamendu haur dugu harenganik, Iainkoa maite duenak, maite duen bere anaiea ere.

 

 

KAP. V.

 

1 Iainkoaganik iaioa zein. 3 Iainkoaren manamenduak. 4 Biktoria. 5 Fedea. 7 Iainkoaren testifikationea eta gizonena. 10 Iainkoaren Semea baithan sinhestea. 11 Bizitze eternala Iainkoaren Semean. 14 Fedezko othoitza. 16 Heriotara den bekatua. 18 Bekaturik egiten eztuena zein. 20 Krist Iainko egiazko. 21 Idolak.

 

        1 Nork ere sinhesten baitu ezen Iesus dela Krist hura Iainkoaganik iaioa da: eta nork ere on baitaritza enjendratu duenari, on daritza harenganik enjendratu izan denari ere.

        2 Hunetan ezagutzen dugu ezen on dariztegula Iainkoaren haurrei, Iainkoari on daritzagunean, eta haren manamenduak begiratzen ditugunean.

        3 Ezen haur da Iainkoaren karitatea, haren manamenduak begira ditzagun, eta haren manamenduak gaitzak eztirade.

        4 Ezen zer ere Iainkoaganik iaio baita, garaitzen zaio munduari: eta haur da biktoria munduari garaithu zaiona, gure fedea.

        5 Nor da munduari garaitzen zaiona, Iesus dela Iainkoaren Semea sinhesten duena baizen?

        6 Haur da Iesus Krist urez eta odolez ethorri izan dena: ez urez solalnent, baina urez eta odolez: eta Espiritua da testifikatzen duena ezen Espiritua egia dela.

        7 Ezen hirur dirade testifikatzen dutenak zeruan, Aita, Hitza, eta Espiritu saindua: eta hauk hirurak bat dirade.

        8 Eta hirur dirade testifikatzen dutenak lurrean, Espiritua eta ura eta odola: eta hirur hauk batetan dirade.

        9 Baldin gizonen testifikationea rezebitzen badugu Iainkoaren testifikationea handiago da: ezen haur da Iainkoaren testifikationea, zein testifikatu ukan baitu bere Semeaz.

        10 Iainkoaren Semea baithan sinhesten duenak, badu Iainkoaren testifikationea bere baithan: Iainkoa sinhesten eztuenak, gezurti egiten du hura: ezen eztu sinhetsi ukan. Iainkoak bere Semeaz testifikatu ukan duen testifikationea.

        11 Eta haur da testifikationea, ezen bizitze eternala eman draukula Iainkoak: eta bizitze haur haren Semean da.

        12 Semea duenak, badu bizitzea: Iainkoaren Semea eztuenak, eztu bizitzea.

        13 Gauza hauk eskribatu ukan drauzkizuet zuei, Iainkoaren Semearen izena baithan sinhesten duzuenoi: dakizuenzat ezen baduzuela bizitze eternala, eta sinhets dezazuenzat Iainkoaren Semearen izena baithan.

        14 Eta haur da Iainkoa baithan dugun konfidanza, ezen baldin zerbait eska bagaitez haren borondatearen araura, enzuten gaituela.

        15 Eta baldin badakigu ezen hark enzuten gaituela, zer ere eska bagaitez: badakigu ezen baditugula galdegiten drauzkiogun eskeak.

        16 Baldin zenbeitek ikusten badu bere anaie bekatu egiten duela heriora ezten bekatuz, eskaturen zaio Iainkoari, eta emanen drauka hari bizitze: bekatu egiten dutenei diot ez heriora. Bekatua denean heriora, eztiat erraiten harengatik othoitz dagian.

        17 Inikitate guzia bekatu da: baina bada bekatu heriora eztenik.

        18 Badakigu ezen nor ere Iainkoaganik iaio baita, hark eztuela bekaturik egiten: baina Iainkoaganik enjendratu izan denak, begiratzen du bere burua, eta Gaixtoak eztu hunkitzen hura.

        19 Badakigu ezen Iainkoaganik garela: eta mundu guzia gaixtoan datzala.

        20 Baina badakigu ezen Iainkoaren Semea ethorri izan dela, eta eman draukula adimendu egiati denaren ezagutzeko: eta gara egiatian, Iesus Krist haren Semean: haur da egiazko Iainkoa, eta bizitze eternala.

        21 Haurtoak, begira zaitezte idoletarik. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa