www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria
Joanes Leizarraga
1571

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1K 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

HEUSKALDUNEI

 

        Heuskarazko hitzak, nola eskribatzen, hala letra guziekin Latinen anzora pronuntiatzen ere dirade: eta u bokala, betheki, ou baliz bezala. Berzalde Testamentu berriaren heuskarazko translatione hunetan hitz bakoitz batzu letra xeheagoz textu artean ezarri ikan dirade, ezagun denzat ezen hek teztuan aditzen diraden hitzak izanagatik, eztiradela ordea textu gorputz berekoak, baina deklaragarri iarriak. Gainerakoaz den bezenbatean, batbederak daki heuskal herrian kuasi etxe batetik berzera ere minzatzeko maneran zer diferentia eta dibersitatea den: razoin hunegatik sensu egiazkotik aldaratu gabe, lengoajeaz den bezenbatean ahalik gehiena guziei adi eraziteari iarreiki izan gaitzaitza, eta ez xoil edozein leku iakineko lenhoaje bereziri: eta badakigu ezen denborarekin anhitz hitz eta minzatzeko manera, eridenen dela obra hunetan berzela hobeki erran zatenik: halakoetan, gauka zeren den dakitenetarik batbedera, orhoituren da, othoi, ezen hunelako gaukak, guziz lengoaje oraino usatu gabe batetan, ezin behingoaz halako perfektionetan iar daitezkela, nola behar bailizateke: guziagatik ere minzatzeko maneran anhitz arrastatu gabe, Iainkoaren hitz purari iarreikiteko desira dutenek, esporzu dugu eridenen dutela (suporturekin) zerzaz kontenta. Eta baldin esperanza dugun bezala, oraindrano egin den hunetan heuskaldunak gozorik edo edifikationerik hartzen badu, hunetan enplegatu izan diradenek bihotz harturen dute, oraindanik gogo ere duten bezala, egin denaren berriz ikusteko eta korrijitzeko: baieta, baldin Iaunak hala plazer badu, pasaje difizilenen deklaragarri anotationen ezarteko. Iainkoak othoi, haren desohoretako den doktrina guzia ekagut erazirik eta konfunditurik, haren ohoretako dena bethi entreteni eta abanza dezala Iesus Krist bere Seme gure Iaunaren izenean. Amen.

        BATBEDERAK IAKITEko, eta maiz irakurtzeko duen Adbertimendua nola Iesus Krist den Iainkoaren Legearen fina, eta gure salbatzeko moien bakoitza.

        Iainko gauza guzien Kreazale eta obrero guzizko perfektoak eta exzellentak, bere goitiko kreaturetan mirakuluzko baino mirakuluzkoago erakutsi izanik, are berze guzien gaineko eta bere obra guzien monstraburu bezala, kreatu ukan zuen gizona ere, guzizko exzellentia perfektionetako bat hura baithan kontenpla ahal ledinzat: ezen kreatu ukan zuen bere imajinara eta irudira, halako maneraz non Iainkoaren gloriazko klaretateak hura baithan klaroki argitzen baitzuen. Eta perfektionetako estatu ezarri izan zen hunetan iraun erazi ahal zezakeon moiena zen, bethi humilia ledin Iainkoaren maiestate sainduaren aitzinean, hura bethi remerziamendurekin magnifikatzen eta laudatzen luelarik: eta ezlezan bere burua baithan bere gloriarik batre bilhatzera presumi: baina nola gauza guzia garaitik eman izan baitzen, hala goiti bethi beha lezan, laudorio guzia apartenitzen zaion Iainkoa baithan glorifika ledinzat. Baina dohakabeak bere baithan zerbait izan nahiz, bertan has zedin ezagutze gabetzen, eta nondik ona heldu zaion ahanziten, eta ingratasunezko hautenetate batez bere Kreazalearen eta gratia guzien emailearen kontra entrepreni zezan urgulutsuturik alxatzera. Eta halakotz trebuka zedin bere galtzapenetan, bere lehen kreationeko dignitate eta exzellentia guzia gal zezan, bere gloria guziaz billuz eta gabe zedin, hura baithan ezarri izan ziraden donoetarik aldara eta erauz zedin, bere urguluan konfus izateko, eta bortxaz sendi lezan amorioz aditu nahi ukan etzuena, nola bere-berez etzen ez egundano ere izan banitate baizen, berthute guzitako Iauna asistitu eta baliatu izan zaion bezenbatean baizen. Hunen gainean has zedin Iainkoa haren begitan hartzen, eta (nola merezi ere baitzuen) bere obratan desaboatzen, ikusirik ezen haren imajina eta irudia hura baithan ez eztatu izan zela, eta haren ontasunezko gratia guziak iraungi izan ziradela. Eta nola Iainkoak gizona ezarri eta ordenatu ukan baitzuen, aita bat bere haur guzizko maitean bezala, hura baithan delekta ledin eta atsegin har ahal lezanzat: berzaldera bere desobedientiaren kausaz hiragun zekion, eta abominationetan eta begitan har zezan, halako maneraz non hura baithan lehen laket eta plazent zaion guzia, egin baitzekion desplazent, eta delektatzen ohi zuenak tharrita baitzezan: aitatasunezko begi eme batez behatzen ohi zuena detestationetan harturik eta abhorriturik begietako ere sobera izan zaio. Eta labur erraitera, gizona zena zen bezala bere apertenentia, dependentia, bere egitate bere pensamendu, bere minzatze eta izate guziarekin gaizetsi ukan du Iainkoak, bere etsai eta kontrast espezial anzo: bai erraiterano ezen urriki zuela zeren gizona egin ukan luen. Eta konfusione hunetara iraitzi izan zen ondoan bere irudiko jenerationean enjendratzeko abondant izan da bere hazi maradikatuan, arraza biziatuan, gaixtoan, korrunpituan, ontasun oroz desprobedituan, gaixtakeriaz abratsean eta abondantean. Guziagatik ere Iaun miserikordiosoak (zeinek ezpaitu onhesten solament, baina bera baita onherizte eta karitate) bere ontasun handiagatik onhetsi izateko digne etzena ere onhetsi nahiz eztitu xoil galdu sunsitu ez abismatu ukan gizonak, haien inikitateak merezi bezala: baina emetasunez eta patientiaz sustengatu eta suportatu ukan ditu, harengana konbertitzeko eta aldaratu izan ziraden obedientiara itzultzeko espatio eta leku emanez. Eta Iainkoak irudirik batre egin gabe, haei manifestatu nahi ezpalitzaue bezala, gizonak ixilik utziten baizituen ere zein bere desiren eta guthiziazko afektionen ondoan ioaitera, deus bere hitzazko legerik ez gaztigurik ez korrektionerik ez gidamendurik batre gabe, guziagatik ere hek haren bide bezala bilhatzera erideitera, ezagutzera eta ohoratzera inzitatu behar ziratekeen abertimendurik asko eman ukan draue. Ezen leku orotan eta gauza guzietan drezatu eta altxatu ukan ditu bere enseignak eta armoriak, bai hain gauza klarotan, non ezin baitzateken nehor, hain frangoki bere magnifizentia erakusten zuen Iaun subirano baten bide bezala ezagutu gabeaz exkusarik batre ahal lukeenik. Ezen munduko ingurune eta korner guzietan bai zeruan bai lurrean eskribatu eta engrabatu bezala ukan du bere puisanzaren, ontasunaren, kuhurtziaren eta eternitatearen gloria. Eta S. Paulek egiazki erran ukan du ezen Iauna, bere hitzaren ezagutzea igorri ukan etzerauen jendeak baithara ere, eztela egundano berarzazko testimoniaje gabe izan: ikusirik ezen lurraren alde batetik berzeranoko kreatura guziak ahal ziratekeela Iainkoaren gloriaz testimonio eta mezu gizon guziak baithara, haren bilha eraziteko, eta eriden ondoan, hain Iaun onaren, hain puisantaren, hain zuhurraren eta eternalaren dignitateari zaion bezala rezebi eta ohora eraziteko, eta inkisitione hunen egiteko kreatura hetarik batbederak zerbizatzen zuen. Ezen xoritxoek ere kantatzen zeraukaten Iainkoari: abre guziak, zein bere legean beharra zutenaren peituia ezaguturik, hari aiuta eskez bezala zaizkan: Elementek beldur eta obedientia erakusten zeraukaten: mendiek bere hotsaz laudorio emaiten zeraukaten: errekek eta ithurriek, zeinek bere moldean begitharte eta dilijentiarekin obedientia erakusten eta rendatzen zeraukaten: belharrek eta lorek bere proprietatetan eta usainetan abanzamendu eta leialtate elegranzarekin erakusten zeraukaten. Eta ezagutze hunen ukaitera hain urrun ioan gaberik ere gizonetarik batbederak bere baithan eriden ahal zezakeen, gu guziok haren berthute gutan habitatzen denaz substantiatzen eta konserbatzen garen bezenbatean. Eta are bere klementia eta ontasun infinitoa gizonen artean manifesta lezanzat, etzaio asko izan, erran den kreaturezko manera hunetan guzien instruitzea: baina are bere boza espezialkiago adi erazi drauka edozein populu bereziri, zein bere borondate onez eta liberalitate gratiazkoz lurreko natione guzien artean elejitu eta hautatu ukan baitzuen eta hek ziraden Israeleko haurrak, haei espezialki eta klaroki bere hitzaz manifestatu izan zaie, eta bere obra mirakuluzkoez deklaratu ukan draue zer zakian egiten: ezen hek Egipteko rege Faraoren suiektionean marruskatuak esklabo zeuden lekutik idokirik, largoan eta libertate osoan ezarri ukan ditu: eta lagundu izan zaie bera ere haien artean ihesi balebila bezala: hazi eta substantiatu ukan ditu desertuan: lur prometatu zeraueneko posesor egin ukan ditu: triunfa eta biktoria eskuetara eman ukan draue. Eta berze nationendako deus ezpaliz bezala Israeleko Iainko expresuki eta bereziki deithu nahi izan den bezala, nahi ukan du Israel ere haren populu berezi dei ledin, baina halako konditionerekin, non ezlezaten berze Iaunik ezagut ez berze Iainkorik rezebi. Eta allianza haur iragan eta konfirmatu izan da Testamentuzko instrument authentikoz eta hark berak eman ukan drauen testimoniaje expresez: guziakgatik ere gizonak, nola bere arraza maradikaturat aurditen baitute guziek, eta nola bere Aita Adamen sukzesor eta primu baitirade: erran diraden eta anhitz berze egin izan zaiene remonstranzaz eztute konturik egin: eta Iainkoak adbertimenduz eman zerauen doktrinari etzaizka behatu nahi izan. Kreatura guzietan Iainkoaren magnifizentia eta gloria eskribatua bezala testifikatzen eta erakusten bazen ere, etzaie Jentilei deus probetxatu izan halakotz Iainkoaren glorifika eraziteko. Legeak ez Profetek eztute deus autoritaterik ukan Iuduak baithara, haien bide zuzenera erekarteko eta gidatzeko. Guziak izan dirade itsu argira, gor adbertimenduetara, eta gogortuak manamenduetara. Salbu, mirakulu etsirik, eta ardura rezebitzen zituzten ungi handiez garaithu izanik, Jentilei bortxa izan baitzaie, hanbat on emaiten zerauen ungigile subiranoaren ezagutzera. Baina hek ere bide zen gloria Iainko egiazkoari eman bidean imajinatu ukan dute Iainko bat bere plazerera, eta beren fantasia erhoak bere banitatean eta gezurrean burutan eman zerauenaren araura. Eta ez Iainko bat solament, baina haien otrekuidanza eta ausartgoa erhoak imajinatu eta egin ukan ahal duen bezenbat ere bai: hanbatetarano non ezpaitzen populurik ez rejionerik on irudi zaionaren araura Iainko berririk egiten etzuenik Eta handik idolatria traidoreak eta maradikatuak hartu ukan du bere boga, eta hark itzuli ukan ditu Iainko egiazkoaganik: eta berek plazer zuten moldera egin ukan zituzten imajinen ondoan irion izan dirade. Eta Iuduez den bezenbatean, Iaunak bere zerbitzariez igorten zerauzten adbertimenduak rezebitu, akzeptatu eta landatu ukan badituztere: bertan hautsi eta falsifikatu ukan draukate fedea Iainkoari, eta aldaratu izan dirade harenganik arinzki: eta hautsi eta menospreziatu ukan dute haren Legea, eta hura hiragundurik gogongaraitik hari iarreiki irudi egin ukan dute: estranjertu eta urrundu izan dirade Iainkoaren etxetik: eta haren borondatearen kontra Jentilen manera berean idolatratuz hek ere Iainko arrotzen ondoan disolutoki laster egin ukan dute. Kausa hunegatik gikonek, hanbat Iuduek nola Jentilek Iainkoagana hurbiltzeko moienik ukaitekotz behar eta nezesario izan da Allianza berri bat, segurik eta hauts ezin leitenik egin ledin: eta haren fundatzeko eta konfirmatzeko, bi partiden, Iainkoaren eta gizonen artean akordu ezartera iar leiten ararteko eta moienazale baten beharra izan da: berzela, gizona bethi Iainkoaren hiran eta indignationea, gelditzen zen: eta etzuen trebukatu eta erori izan zen malediktione, miseria eta konfusione handitik hura releba ez idoki ahal lezakeen moienik batre. Behar handi eta ondikozko hunen remediagarri Ararteko iarri behar izan dena da, Iesus Krist gure Iaun eta Salbadore Iainkoaren Seme bakoitz egiazkoa eta eternala: hura bere Aitare partez gizonei behar izan zaie igorri eta eman, berzela galdua eta desolatua gelditzen zen mundua redemi lezanzat: eta munduaren hatseandanik bethiere hura baithan izan da Adam lehen gizonean egin izan zen perditionearen reparatzeko esperanza guzia eta bakoitza: Adami berari ere, erori izan zen sarrienaz, konsola eta konfortagarri hala prometatu izan zaion, deklaratu izan kaionean, nola emaztearen sabeletiko haziak sugearen burua porroskaturen eta zathituren zuen: eta hura erran nahi zen nola birjina baten sabeletik sorthurik Iesus Kristek Satanen puisanza guzia abatituren eta deseginen zuen. Gero promes hura bera largokiago arranberritu izan zaion Abrahami, Iainkoak erran ukan zeraukanean, ezen lurreko natione guziak haren hazian benedikatuak izanen liradela: eta hunez erran nahi zuen, ezen Iesus Krist haragiaren araura Abrahamen hazitik ethorriko zela: eta haren benediktioneaz eta reparuaz sanktifikatuak izanen liradela hura rezebituren luten guziak.

        Manera berean eta hitz beretan Abrahamen seme Isaak-i ere kontinuatu izan zaion. Gero anhitz Profetaren testimoniajez eta anhitz aldiz denunziatu, arranberritu eta konfirmatu izan da promes hura bera: bai hanbaterano, non konfidanza eta seguranza handiagogarri, klaroki aitzinetik deklaratu izan baitzen, norenganik, zer denboratan eta zer lekutan Iesus Krist sortzeko zen, zer afliktione eta zer herio mota sufritu behar zuen, zer gloriatan resuszitaturen zen haren resuma zerik izanen zen: eta bereak zer salbamendutara gidaturen zituen.

        Lehenik Esaias Profeta baithan, nola Iesus Krist Iauna birjina bataganik sorthuren zen aitzinetik erran izan zen, lioela, Huna birjina izorraturen da eta erdiren seme batez, eta hari eritziren zaio Emmanuel. Moises baithan errana zegoen zer denboraz, Iakob onak zioenean, Iudaren leinutik ezta eszeptroa edekiren, ez haren exerzitoaren gidaria, non igorteko dena igor eztadin: eta hura date jenden ustekaria eta esporzua. Eta haur hala berifikatu eta eriden izan da Iesus Krist ethorri izan den denboran. Ezen Romanoek gobernamendu oroz Iuduak billuzirik hogei eta hamazazpi urtheren ingurunea aitzinetik, ordenatu ukan zuten Herodes haien gaineko rege, estranjer zelarik, Antipater Idumeakoaren Seme, eta haren ama zen Arabiako. Zenbeit orduz lehen ere gerthatu izan zen Iuduak rege gabetu izan baitziraden, baina egundano etziraden Konseiller, Gobernadore ez Lege ezarlerik gabe ikusi izan orduan bezala. Berze deskriptione bat ere egiten da Daniel baithan hirurogei eta hamar astezko kontuaren gainean. Mikeasek haren sortzeko lekua klaroki erakusten drauku, dioenean, Eta hi Bethlehem Efrata, ezaiz xipiena milla Iudakoen artean, hireganik ilkiren ziaitadak Israelen dominazale izanen dena: eta haren ilkitea duk eternitateko egunen hatseandanik. Eta gure delibranzatan sufritu behar zituen afliktionez, eta gure redenptionetan iragan behar zuen herioaz den bezenbatean, Esaias eta Zakarias seignalatuki eta largoki minzatu izan dirade. Haren resurrektioneko gloriaz eta haren resumaren kalitateaz, eta hark bere populuari ekarri behar zeraukan salbamendu gratiazkoaz Esaiasek, Hieremiasek, bai eta Zakariasek betheki eta klaroki traktatu ukan dute. Eta Iainkoaren Espirituaz konplitu izanik persona saindu hauek testifikatu eta deklaratu ukan dituzten promes hautan, Iainkoaren haurrak eta elejituak repausatu eta konsolatu izan dirade: eta halaz hazi, sustengatu eta entretenitu ukan dute bere esperanza, Iaunak prometatzen zerauenaren konplimenduaren beha zaudelarik eta konplimendu hunen ikusteko desira ukan dute anhitz regek eta profetak: baina desir zutena begiz ezin ikusiagatik fedez eta espirituz konprehenditzen eta ardiesten zutelarik. Eta are Mesias handi hunen ethortea desir handirekin berant esten zutenak, Iainkoak manera oroz konfirmago litzanzat eman ukan draue bere Legea eskribuz, anhitz zeremonia eta anhitz purifikatione eta sakrifizio hartan konprehenditzen zelarik: eta hek guziak etziraden Kristen moienez ethorteko ziraden on handien figura eta seignale baizen: ezen figura haien gorputza, egia eta konplimendu guzia Krist bera zen. Ezen Legeak ezin nehor perfektionetara hel ahal zezakeen: baina solament Krist erakusten zuelarik harengana nehor drezatzen eta gidatzen zuen: ezen S. Paulek dioen bezala, Krist zen xedea, fina eta konplimendu guzia. Halaber anhitz aldiz eta anhitz sasoinez igorri ukan draue edozein Rege, Prinze eta Kapitain hek etsaien menetik delibraturik, bake onetan goberna litzatenzat, eta edeki izan zaizten gauzak rekrubaturik, haien resumaren triunfa eraziteko berze populu guzien artean haien balentiaz aipa eta lauda eraziteko: Mesias handi hunetarik rezebitzeko zituzten gratia mirakuluzkoetarik zerbeit gozo moien harzaz rendi erazi liezenzat, nola hura baithan desplegatu behar baitzen Iainkoaren resumaren berthute eta puisanza guzia Baina denboraren konplimendua, eta aitzinetik Iainkoak ordenatu ukan zuen terminoa ethorri izan denean, Mesias handi hanbat prometatu eta hanbat desiratu haur ethorri izan da: eta akabatu eta konplitu ukan du gure redenptionetan eta salbamendutan behar izan den guzia. Eta hura eman izan zaie ez Israelekoei solament, baina natione eta rejione orotako jende mota guziei, haren moienez natura humanoa Iainkoarekin rekonzilia eta bake ledinzat. Eta gauza hauen deklarazale Iesus Iaunak, nola bera baitzen fundament bakoitza ordenatu ukan ditu bere Apostoluak, eta mundu unibersoan bere gratiaren publikatzeko kargu eta manamendu eman ukan draue. Gero Apostoluek bere karguaz bidezki eta konplituki akita eta deskarga litezenzat, eztute bere enbaxadoregoaren ahozko predikationez exekutatzen pena eta dilijentia ezarri ukan solament: baina are Moisesen eta Profeten exenplura predikatzen zuten doktrinaren memorioa bethiereko utzi lezatenzat, eskribuz ere hura ezarri eta utzi ukan dute: eta bere eskribuetan deklaratu ukan dute lehenik Iesus Krist gure Iaunak gure salbamendukotzat egin eta sufritu ukan duena: gero erakutsi ukan dute hark zer montatzen duen, eta hartarik zer probetxu rezebitzen dugun, bai eta zer moldez hartzeko eta aplikatzeko dugun. Eta somario haur guzia deitzen da Testamentu berria: eta berri deitzen da Testamentu zaharraren respektuz: eta zaharra, berrira raportatu eta itzuli behar zen bezenbatean, bere baithan infirmo eta inperfekt zen: harren iragan eta abolitu izan da figura baizen etzen bezenbatean. Baina haur da berria eta eternala, eta hunetako Arartekoa Iesus Krist denaz geroz, iagoitik zaharturen ez faltaturen eztena, ezen hark ratifikatu eta konfirmatu ukan du bere herioaz, eta herio harzaz beraz leheneko Testamentuaren azpian restanza gelditzen ziraden transgresione guzien barkamendua betheki konplitu ukan du. Eskripturak Testamentu berri haur Ebanjelio ere deitzen du, zein erran nahi baita hanbat nola berri ona eta alegera: zeren hunetan erakusten eta deklaratzen baita, nola Iesus Krist Iainko biziaren Seme bakoitza naturala eta eternala, Iainko bere Aitaren adoptionezko haur gu egin genzanzat, gizon egin izan den. Hura da bada gure Salbadore bakoitza, eta hura baithan dugu osoki eta konplituki gure redenptione, bake, iustitia, sanktifikatione, salbamendu, bizitze eta izate guzia: hura hil izan da gure bekatuakgatik, resuszitatu gure iustifikationeagatik, igan izan da zeruetara guri han sartzeko entrada egitera, guretako eta gure izenean posesione hartzera, bethi bere Aitaren aitzinean gure Adbokat eta Sakrifikadore anzo asistitzera: haren eskuinean da iarria Rege anzo, gauza guzien gaineko Iaun eta Iabe ezarri izanik, bai zeruan bai lurrean gauza guziak repara litzanzat. Eta ez Aingeru ez Patriarka ez Profeta, ez Apostolu guziek gauza hautarik batre ezin egin ahal zukeiten: eztirade hartakotzat Iainkoaz ordenatu izan. Eta nola Testamentu zaharrean anhitz Profetaren testimoniajez, anhitz aldiz Mesiasa prometatu izan baitzen: halaber testimoniaje segurez eta gerthuz deklaratu izan da Iesus Krist zela Mesias hura, eta ez berzerik: eta hura zela ethorri behar zen hanbat desiratua. Ezen Iainko Iaunak bere bozaz eta Espirituaz, bere Aingeruez, Profetez eta Apostoluez bai eta bere kreatura guziez hanbat konplituki zertifikatu eta seguratu ukan gaitu, non nehorere Iainkoaren puisanza klaroki manifestatuaren eta deklaratuaren kontra iakiara alxatzen lizela eta hari resistitzen leraukala baizen ezin kontrasta bailaite. Lehenik Iainko eternalak bere boz propiaz (baita dudarik batre gabe egia reboka ezin daitena) testifikatu ukan drauku, zioela, Huna ene Seme maitea zeinetan hartzen baitut neure atsegin ona huni beha zakizkiote. Espiritu sainduak ere testifikatzen drauku guri zein gure bihotzetan S. Ioanek dioen bezala. Halaber Aingeru Gabrielek, Maria birjinari harengana igorri izanik, erran zeraukan, Horra konzebituren dun eure sabelean, eta erdiren aiz seme batez, eta deithuren dun haren izena Iesus: ezen hura izanen dun handi, eta eritziren ziaion subiranoaren Seme: eta emanen diraukan Iainko Iaunak bere Aita Dabid-en thronoa: eta regnaturen din Iakob-en etxearen gainean eternalki, eta haren resumaren finik eztun izanen. Mandatalgoa haur bera sustantiaz egin izan zaion Iosefi: halaber artzainei ere erran izan zaienean, nola Salbadorea sorthu izan zaien zein baita Krist Iauna: eta etzen Aingeru batez ber ekarri izan berri haur, baina aprobatu ere bai Aingeruezko konpainia handi batez, eta hek guziek eman ziezoten gloria Iaunari: eta deklara zezaten bakea lurrean. Simeon iustoak ere profetiazko espirituz haur bera klaroki eta goraki ezagutu eta aboatu ukan du: ezen haurra besoetan zadukala erran ukan zuen, Iauna, orain uziten duk eure zerbitzaria eure hitzaren araura bakez: ezen ikusi die ene begiek hire salbagarria, zein preparatu baituk populu guzien begitharte aitzinean. Ioanes Baptista ere, zakusanean Iesus harengana ethorten zela Iordanean, bide bezala minzatu izan zen, zioela, Huna Iainkoaren Bildotsa, munduaren bekatuak kenzen dituena. Apostoluek ere aboatu, predikatu eta testifikatu ukan dute, nola gure salbamendutako behar zen guzia, eta aitzinetik Profetez erran izan ziraden gauka guziak konplitu izan diraden Iesus Krist Iainkoaren Seme egiazkoan. Eta Iaunak gure denborarano tzstimonio izateko ordenatu ukan zituenek ere halaber irakatsi ukan dute bere eskribuez, irakurzalek klaroki ezagut ahal dezaketen bezala. Testimoniaje hauk iunktatzen eta bardinzen dirade guziak hanbat ungi eta xuxenki, non hain konformitate handitik ageri baita klaroki, ezen erran den guzia segur dela eta egiazko: ezen ezlizate posible gezurrean hunelako konsentimendu bat eta konformitate bat ahal lizaten. Baina are ez solament Aitak, Semeak, Espiritu sainduak, Aingeruek Profetek eta Apostoluek ekarri ukan dute Iesus Kristez testimoniajerik asko, baina haren obra berek ere erakusten dute haren berthute guzizko exzellenta eta mirakuluzkoa. Eriek, mainguek, itsuek, gorrek, mutuek, paralitioek, sorhaioek, lunatikoek, demoniatuek, bai eta harzaz resuszitatu izan diraden hilek ere asko seignale klarorik eman ukan dute Iesus Kristez: berzalde, hura bere berthutez resuszitatu izan da, bere izenean bekatuak barkatu ukan ditu. Eta hunetarakotz etzuen kausa gabe erraiten, ezen asko testimonio on zituela bere Aitak egitera eman zerautzan obrak. Are gehiago, gaixtoak eta haren gloriaren etsai berak ere egiaren klaretateaz benzutu izanik bortxatu izan dirade anhitz gauzaren konfesatzera eta aboatzera, hala nola, Kaifas, Pilate, haren emaztea eta anhitz berzerik. Ezta zertako nehork hemen deabruen ez espiritu satsuen testimoniajerik allega dezan, Iesus Kristek berak haien testimoniajea iraitzi ukan duenaren gainean. Bada, hitz gutitan erraitera, elementek eta kreatura guziek Iesus Krist Iaunari gloria eman ukan draukate. Haren manura haizeak zesatu izan dirade, itsaso gaiztua ematu, arrainak bere sabelean didrakma ekarri, harriak hari testimoniaje ekartera urratu izan dirade, tenpleko bela artetik erdiratu, iguzkia ilhundu, monumentak ireki, eta anhitz gorputz resuszitatu. Eta ezta deus izan ez zeruan, ez lurrean Iesus Krist bere Iainko bere Iaun bere Iabe ezagutu eta aboatu eztuenik eta hura dela salbamendu humanoaren egitera Iainko Aitak huna beherera igorri ukan duen Enbaxadore handia. Gauza hauk guziak deklaratu, erakutsi, eskribatu eta signatu izan zaizkigu Testamentu hunetan, zeinez Iesus Kristek bere Iainko Aitaren resumako heredero egiten baikaitu eta testamentu egiten duen batek bere herederoei bezala, bere borondatea deklaratzen drauku obratan ezar dezagunzat. Eta guziak deitzen gara heretaje hunetara personezko akzeptionerik ez konsiderationerik batre gabe, arra ala emea, xipia ala handia, zerbitzaria ala nabusia, majistrua ala diszipulua, bereterra ala laikoa. Hebraikoa ala Grekoa, Franzesa ala Latina igorten zaiona egiazko konfidanzarekin rezebituren duenik, ez presentatzen zaiona besarkaturen duenik batre ezta arbuiatzen ez iraizten denik: eta labur erraitera, bere Aitaz emaiten den anzora Iesus Krist ezaguturen, aboaturen eta rezebituren duenik batre ezta iraitzirik izanen. Bada hain zinez eta hain zudu handiaz guziei bardinzki dohakunaz geroz eta guziak Kristino estimatzen garenaren gainean, sufrituren dugu hain iustoki eta hain zuzen onez guziei bardin apartenitzen zaikun Testamentu konplitu haur edeki, estal, korrunpi edo ezezta dakigun? Helas, Testamentu haur gabe, Iainkoaren resuman parterik ez ikustekorik batre ezin dukegu: haur gabe, Iesus Kristek egin drauzkigun on handiez eta promesez, bai eta hark preparatu draukun gloriaz eta dohainontasunaz eskaz eta ignorant gelditzen gara: haur gabetarik ezin dakikegu zer Iainkoak manatzen draukun ez zer defendatzen: haur gabetarik, ona gaixtotik, ez klaretatea ilhunetik, ez Iainkoaren manamenduak gizonen ordenanzetarik ezin diszerni ez berez ahal ditzakegu. Ebanjelioa eta haren ezagutzea gabe, guziak gara inutil eta bano: Ebanjelioa eta haren ezagutzea gabe kristino ezin garate: hura gabe abrastasun guzia paubrezia baizen ezta eta gizonen zuhurtzia guzia, erhogoa Iainkoaren aitzinean: eta puisanza guzia, flakatasun: eta gikonen aitzinean iustifikagarri dena, Iainkoaren aitzinean kondemnagarri. Baina Ebanjelioaren ezagutzeaz, Iainkoaren haur egiten gara, eta Iesus Kristen haurride, sainduen burjeskide, zeruetako resumako habitant, Iainkoaren heredero Iesus Kristekin. Eta Ebanjelioaren ezagutze hunez paubreak, abrats bilhatzen dirade: flakuak, botheretsu: erho estimatuak, zuhur: bekatoreak dirade iustifikatzen, desolatuak konsolatzen, dudan zeudenak seguratzen, suiektionean ziradenak libertatean iarten. Ebanjelioa da bizitzezko eta egiazko hitza: hura da Iainkoaren puisanza, sinhesten duten guzien salbatzekotzat: hura da Iainkoaren eszientiazko gako zeruetako resumako bortha fidelei, bekatutarik laxatzen dituelarik, irekiten drauena, eta sinhesterik eztutenei, beren bekatuetan estekatzen dituelarik, ersten drauena. Dohatsu dirade hura enzuten eta begiratzen duten guziak, ezen halaz erakusten dute Iainkoaren haur diradela? Baina maradizatu dirade hura enzun nahi eztutenak eta hari iarreiki nahi etzaizkonak, ezen halaz erakusten dute beabruarenak diradela. O Kristinoak, adi othoi hemen, eta ikas ezazue, ezen segura da, ignoranta bere ignorantiarekin galduren dela, eta itsuari iarreikiten zaion itsua, bere itsu-aitzinekoarekin batean hobira eroriren dela. Ezta bide bat, egia bat bizitze bat eta salbamendu bat baizen, eta hura da fedea eta Iainkoaren promesezko seguranza, baina hura nehork ezin duke Ebanjelioa gabe, haren enzutetik eta intellijentiatik fede bizia emaiten da esperanza segurekin, Iainkoa baitharako karitate perfektorekin, eta hurkoa baitharako amorio egiazko batekin. Non dela bada, edo zertan dela erran ahal daite zuen esperanza, baldin Ebanjelio saindu hunen enzuteaz, ikusteaz, irakurtzeaz eta memoriotan harturik obratan ezarteaz errekeiturik ez konturik egiten ezpaduzue? Mundu hunetako traktuetan bere afektioneak ezarten dituztenek, eriden edo pensa ahal dezaten moien oroz ez gorputzik ez onik batre gupida eztutelarik, bere borondate pausatuaren iragaiteari eta konplitzeari darreitza, eta guzia, begi erts-ireki arte baten seguranzarik eztuen gorputz miserable eta gaixo hunen zerbitzatzeagatik Eta damnatione eternalaren menetik ilkirik bizitze eternalaren ukaiteko eta sekulakotz zeruetako resuman heretatzeko moiena Ebanjelioan irakasten zaikunaren gainean, hain erraxki ahal daidigularik, denbora duguno, hain inportantia eta mengoa handitako Ebanjelio, huni iarreikiteaz eta behatzeaz errekeiturik eztugu eginen? Mundu hunetan bizi beharrezko moien xipitako ofizioetan ere, badakusagu zenbat denbora eta zenbat pena nehork ezarten duen: eta estatu handiagotako nahi diradenak, anhitz denbora eta on despendatzen dutelarik, gau eta egun tormentatzen dirade nondik mundu hunetako eszientia haize eta lanho baizen eztiradenetan abanza ahal daitezkeen. Eta gu zenbatez zinezago enplegatzeko gara Iainkoak bere Ebanjelio saindu hunetan rebelatu eta deklaratu drauzkigun misterio eta sekretu handi hautako ezagutzearen ukaiten? Eri denak edo zenbeit atxakia gorputzean duenak, enzun ez pensa ahal dezan remediatzeko moienik eztu enseiatu gaberik utziten: eta gure arimetako eritasunen eta atxakia handien sendatzeko eta remediatzeko moien bakoitza, eta behar dugun on guziaren konplimendua Ebanjelioan presentatzen baitzaiku, hain behar handian eta ondikozkoan notxalent eta ansikabe izanen gara? Ez segur, Iainkoaren diradenak. Ezen ezta deus Ebanjelio saindu hunetarik Iainkoaren haurrak erauz, ez harzara ez urrund ahal ditzakenik: ez gaitzesi edo menospreziatu izatek: ez eskarniok, ez mundu hunetako onen eta ohoren galtzek. Badakigu bide haur bera dela Iesus Krist Iauna iragan den bidea, haren diszipulu nahi bagara, hari iarreiki behar gaitzaitza: eta Ebanjelioari iarreikiteagatik gizonez iniuriatu, menofpreziatu, gaitzerran eta iraitzi izatea, etzaiku gaitzi izateko ez eztugu refusatzeko, Iainkoaren iujemenduan ohoratuak prezatuak eta glorifikatuak izanen garela seguranza emaiten zaikunaren gainean. Bada ezagutze hunetarik gibeleratzeko gaitu persekutionek edo azotatu eta iraitzi izatek edo abrastasunen edo onhasunen galtzek? Ez: ezen badakigu gu herri batetarik iraitziak izanagatik Iaunarena dela lurra: eta lur guzitik iraitziak garen orduan ere, alabaina Iainkoaren resumatik ezgarela iraitziak izanen: eta pillatuak eta paubretuak garen orduan ere, Aita bat badugula gure hatzeko asko abratsik segur gara: eta are Iesus Krist paubre egin izan dela haren paubre izateari patientiarekin iarreiki gakitzonzat. Bada seguranza hunetarik aldaraturen gaitu afliktionek presoindegik, estiratu izatek, edo berze tormentak? Ez, ezen badakigu haur dela Iesus Kristen exenplura Iainkoaren haurren gloria eternalera heltzeko bidea, eta eztela heriorik ere egiazko bizitzea edeki ahal diezakegunik. Ezta zer, Iesus Krist Iauna bethi iabeturen zaizu promes draukun bezala, ezen seguratzen gaitu munduaren finerano gurekin izanen dela, eta hura gurekin denaren gainean, ezin hel dakidigu hain munduko egitate gaitzik ez malediktione handirik, non gure probetxutan benedikatua eta sanktifikatua ezten, ez hain gaitz handirik, non gure emendiotan ea gure hobeagoatik ezten. Ezgaitezela bada deskonforta, mundu guzia bere bothere eta indar ororekin gure kontra altxatua ikus genezan orduan ere: ezen promesak ezin falta daidi, zeinetan erraiten baitzaiku ezen Iauna garaitik trufaturen dela, haren kontra altxaturen diraden biltzarre eta enseiu guziez. Eta Iainkoaren zerbitzari egiazkoak gure begien aitzinean esteiari hiltzen edo martirizatzen dakuskigunean ere ezgaitezela, esperanza guzia galdu baliz bezala, deskonsola: ezen latinez lehen eskribatu duen doktor kristinoetarik batek, Tertulianek, egiazki erran ukan duen bezala, Elizaren aitzinaratzeko eta abanzatzeko hazia Iainkoaren hitzaren sustengatzeagatik hiltzen diraden Martirioen odola da: eta hala bethi forogatu izan da, eta munduaren finerano hala izanen ere da. Are badugu konsolatione handiago bat eta fermuago bat ere, eta hura da, mundu hunez etsirik, eta gure espirituko begiak ikus ahal daitezkeen gauza orotarik retiraturik, gure afektione prinzipal guzia sekulako izate gloriazkoan sosega eta pausa dezagun, bethi patientiarekin Iainkoaren iujemendu handi, gizonen entrepresa guziak moment batez berzaldera itzuliren dituenaren beha gaudelarik. Haur izanen da, Iainkoaren resuma orain esperanzaz dakusaguna, klaroki manifestaturen denean: eta Iesus Krist munduaren iujeatzera bere maiestate handian bere Aingeruekin agerturen denean. Orduan itzurterik batre gahe Rege handi hunen throno iudizialaren aitzinean konparitu behar ukanen dute on eta gaixto guziek personalki. Eta Testamentu hunetan fermu egon diratenak, eta Iainko Aitaren borondatearen, begiratzen enplegatu diratenak, izanen dirade eskuineko aldean egiazko haur anzo, eta rezebituren dukeite ukan dukeiten fedearen fina, baitate salbamendu eternala. Eta nola Iesus Krist eta haren doktrina menospreziatzen ziradela zakusatenean eztirate haren aithortzera eta konfesatzera ahalke izan, hala partizipant ere izanen dirate haren glorian, eta harekin batean eternalki koroatuak, Baina Ebanjelio saindu haur menospreziatu eta iraitzi dukeiten gaixto desobedientak eta reprobatuak: halaber, bere ohoren, abrastasunen eta estatu handien entretenitzeagatik, Iesus Kristekin humiliatu eta beheratu nahi izan eztiratenak: eta gizonen beldurragatik Iainkoaren beldurra utzi ukan dukeitenak, Aita egiazkoaren desobedient eta bastard anzo, izanen dirate ezkerreko aldean eta, iraitziren dirate malediktionetara, eta bere desleialtatearen rekonpensamendutan rezebituren dukeite damnatione eternala. Orain bada othoi, Kristinoak aditzen duzuenaz geroz, nola Iesus Kristek presentatzen drauzuen bere Ebanjelioa, zeinetan baita Iainkoaren promes eta gratia guzien konplimendua, deklaratzen drauzuelarik nola bere Aitaz igorririk lurrera iautsi izan den, eta gizonen artean konbersaturik, aitzinetik haren Legean eta Profetetan erran izan zen bezala, nola gure salbamendutako behar izan den guzia konplitu ukan duen, segur baino segurago izateko zarete, ezen Ebanjelioan paradisuko thesaur guziak zabaltzen eta irekiten zaizkizuela, eta Iainkoaren on handiak desplegatzen, bai eta bizitze eternala erakusten eta emaiten.

        Ezen haur da bizitze eternala, Iainko egiazkoaren beraren eta Iesus Krist hark igorri duenaren ezagutzea: Iesus Krist haur baithan ordenatu ukan drauku Iainkoak gure salbamenduaren hatsea, artea eta fina. Haur da bere Aitaren seme maite sakrifiziotan Isaak sakrifikatua, eta halere ezpaita herioaren puisanzaren meneko gelditu izan. Haur da begiraz dituen ardiez arrangura handia duen Iakob artzain iratzarria. Haur da bere gloria guziarekin bere anaie baxoen eta on-beharren ezagutzea eta rezebitzea laido izan etzaion Iosef anaie gogabera eta ona. Haur da bethierekotzat behingoaz sakrifizio egin ukan duen Melkisedek Sakrifikadore eta Ipizpiku handia. Haur da bere Legea gure bihotzezko tauletan bere Espirituaz eskribatzen duen Moises Lege-ezarle subiranoa. Haur da lur prometatura gure gidatzeko Kapitain eta Gidazale Iehosuak fidela. Haur da puisanza desobedient guzia bere suiektionera erekarten duen Dabid biktoriosoa eta noblea. Haur da bake eta prosperitate onetan bere resuma gobernatzen duen rege Salamon triunfanta eta magnifikoa. Haur da bere herioaz bere etsaiak akablatu eta desegin dituen Sanson erskona eta berthutetsua. Eta gehiago dena, Iesus Krist haur baithan berean erideiten da nehork pensa edo desira ahal lezakeen on guziaren konplimendua. Ezen haur humiliatu eta beheratu izan da, gure exaltatzeagatik eta goratzeagatik: suiet egin izan da, gure libertatetan ezarteagatik: paubre egin izan da. gure abratseagatik: saldu izan da, gure redemitzeagatik: kaptibo egin izan da, gure delibratzeagatik: kondemnatu izan da, gure kondemnationetarik idokiteagatik: malediktione egin izan da, gure benedikatzeagatik: bekatuen kausazko sakrifizio egin izan da, gure iustifikatzeagatik: desfiguratu izan da, guri itxura emaiteagatik: hil izan da, guri bizitze ligunzat. Halako maneraz non hunen beraren moienez izan baita gogorgoa ematu, haserretasuna amatigatu, ilhuna klartu, iniustitia iustifikatu, flakeza indartsutu, deskonfortua konfortatu, bekatua enpatxatu, menosprezioa menospreziatu, beldurra aseguratu, zorra kitatu, nekea aisetu, trabaillua arindu, tristitia alegeratu, malediktionea benedikatu, ezina erraxtu, desordrea arengatu, zathitua unitu, laidoa anoblitu, desobedientia asuietitu, mehatxua mehatxatu, enbuskada enbuskatu, garaita garaithu, bortxa bortxatu, konbata konbatitu, mendekioa mendekatu, tormentua tormentatu, damnationea kondemnatu, abismea abismatu, ifernua enferratu, herioa heriotara eman, mortala inmortaltu: eta labur eraitera, hurrupatu eta iretsi ukan du miserikordiak miseria guzia, eta ontasunak dohakabetasun guzia. Ezen gure kontra konbatitzeko deabruaren harma eta gure kontra kolpatzeko herio ezten ohi ziraden gauza guziak Iesus Kristez egin izan zaizkigu, gure probetxua ahal daidikegun bezalako exerzitio: halako maneraz non, glorifika ahal baikaitezke Apostoluarekin, diogula, O ifernua, non da orain hire biktoria? o herioa, non da hire eztena? Bada elejitu guziei prometatu izan zaien Kristen Espiritu hunetarik heldu da, ezpaikara gu gehiagorik bizi, baina Krist bizi baita gutan, eta espirituz ia oraindanik iarriak baikara zeruetan diradenen artean, mundua gehiagorik mundu etzaikun bezenbatean, hartan oraino konbersatzen badugu ere, baina kontentamendu dugularik gauza guziez, herriz, lekuz, bizitzeko konditionez, habillamenduz, biandaz eta berze hunelako gauzaz: ezagutze hunekin konfortatuak erideiten gara tribulationean, alegera tristetian, dohatsu gaitzetsiak eta menospreziatuak garenean abundos eta bihotz onetako, paubrezian eta peituan: finean bizi erideiten gara herioan ere. Bada hitz gutitan erraitera, guzaz onik izatekotz, Eskriptura guzian dilijentki bilhatu eta eriden behar duguna da. Iesus Krist gure Iauna, eta haren moienez Iainko Aitaz presentatzen eta emaiten zaizkigun on gratiazkoak eta konplituak ungi eta egiazki ezagut ditzagun. Ezen nehork Legea eta Profeta guziak ungi mira eta konsidera ditzanean, eztu eridenen hitz bat ere hunetara beha eztagoenik eta hunetara gidatzen ezgaituenik. Bada intellijentiatako eta zuhurtziatako thesaur guziak Iesus Krist Iaunean gordeak diradenaz geroz eztugu zertako berze, xedetara buru dagigun, baldin gure nahi propiz iakiara eta dakusagularik, egiazko argitik aldaraturik eta erauzirik, gezurrezko ilhunbeari, gure damnationetan iarreiki nahi ezpagaizkio. Eta hunetakotzat dio S. Paulek ezen eztuela deus iakitera ez ezagutzera estimatu ukan Iesus Krist baizen, eta hura kruzifikatua. Ezen haragiaren opinioneari ezagutze hunen beharkia gauza komuna eta gauza baxoa dela iruditzen bazaio ere, halakoa da, non asko baita eta merezi baitu, gure mende guzia hartara gogoatuki aplika dezagun. Eta eztukegu gure denbora galdu, gure adimendu eta afektione guzia hartan probexatzera eta abanzatzera enplegatu dukegun orduan. Iainkoaren ezagutze egiazko haur hain konplimendu handitako denaz geroz, hunen egiazki ukaitea baizen, gure arimen doktrina espiritualarenzat, zer berzerik mundu hunetan desira ahal genezake? hunez Iainkoaren imajinara transformatzen garela, eta haren iustotasunean partizipant egin izanik, haren irudi gloriazkoa gutan inprimitzen dela, eta Iesus Kristen moienez haren haur eta heredero eginik zeruetako resuma konplituki posedituren dugula seguratzen garenaren gainean? Bada egundanoz geroztik Iainkoa bethi ezagutzera eman izan da eta kontenplatzera: baina guzietako klarokiena Iesus Kristen begithartean. Harren ezta sori Iainkoak eman draukun moien hunetarik den gutiena ere aldara ez erauz gaitezen. Baina da guziz nezesario gure adimendua bere ahal guziaz Eskripturan arrasta eta funda dadin, ikas dezagunzat Iesus Krist Iaunaren, gure remedio bakoitzaren ezagutzen, harzaz Iainko Aita perfektione guzia bera baithan duenagana gida gaitezenzat ezen hura da bidea, egia eta bizitzea, nehor ezta haren moienez baizen Aitagana ioaiten. Bada berriz erraitera, huna non konsistitzen den sekula hunetan gizonek konprehendi ahal dezaketen eta ikasi behar duten sapientia: zeini ez Aingeruk ez gizonek, ez hilek ez bizik ezpaitrauka deus eratxekiteko ez edekiteko. Haur da bada xedea, non gure adimendua arrastatu eta pausatu behar baitugu, deus hunekin guretik nahastekatu gabe, ez eta huni eratxeki lekidion doktrinarik batre rezebitu gabe. Ezen gure salbamenduko beharkian, hunetan irakasten zaikunaz berzalde sillaba baten ere irakastera iarten lizatena, behar da maradikatutan eduki Iainkoaren eta haren Elizaren aitzinean.

 

TESTAMENTU ZAHARRAK

eta berriak irakasten draukuten guziaren somarioa.

 

        Testamentu zaharreko liburuek irakasten gaituzte ezen Adamek, Noek, Abrahamek, Isaak-ek, Iakob-ek, Dabid-ek eta berze gure Aitek adoratu ukan duten Iainkoa, dela egiazko Iainko bat bera, bothere guzitako eta eternal: bere ontasun handiagatik zerua eta lurra eta hetan diraden gauza guziak bere Hitzaz kreatu dituena, zeinaganik gauza guziak heldu baitirade, eta hura gabe deusek izaterik eztu. Zeinek egiten baitu iustitia eta miserikordia, baieta goitiko gauza guziak gauza guzietan eta leku guzietan, berak plazer duen bezala. Eta ezta nehor hain ausartik izateko, non hari derron, zergatik egiten duena, hunela edo hala egiten duen.

        Gehiago, liburu hek deklaratzen draukute, nola Iainko guzizko gorak eta bothere guzitakoak, berze gauzak kreatu zituen ondoan, kreatu ukan zuen Adam lehen gizona, bere irudi eta imajina espiritualera, hura egiten zuelarik gauza guzien iabe lurrean. Baina deabruaren inbidiaz eta enganioz desobedientiatan eror zedin Adam bere Kreazalearen manamenduaren iragaitez eta haustez: eta bere bekatuaz halako kotsua eta pozoina mundura eman ukan du, non haren arrazatik heldu garen guziok gure naturaz Iainkoaren hiraren eta punitionearen digne baikara: herioaren eta damnationearen suiet, eta deabruaren tiraniaren eta botherearen meneko egin izanik.

        Halaber, liburu noble eta exzellent hetarik ezagutzen dugu, nola Iainkoak lehenago prometatu ukan zerauen Adami, Abrahami, Isaak-i, Iakob-i, Dabid-i, eta anhitz berze lehenagokori, ezen igorriren luela dohain onezko hazia, Iesus Krist bere Seme gure Salbadorea: eta hark delibraturen eta idokiren lituela bekatutarik eta deabruaren tiraniatik eta suiektionetik, fede biziz eta obratzen luen sinhestez promes hek sinhetsiren lituzten guziak, hura baithan berean ezarten lutelarik bere konfidanza eta esperanza guzia, eta prometatu izan zaien bezala delibraturen eta libertatetan ezarriren ere baliradela.

        Gehiago liburu hek aditzera emaiten draukute eta irakasten gaituzte nola lehenagoko Aita Israelitak, prometatu izan zaien delibranzaren begira zeuden bizkitartean (zeren gizona baita hanbat natura fierretako eta korrunpitutako, non ezpaitu bere burua hain bekatore ezagutu nahi non Redenptore prometatuaren behar den) Iainko Iaunak eman ukan zuen bere Legea Moisesez, bi harrizko taulatan eskribatua: harzaz gizonek ezagut lezatenzat zer den bekatua eta gizonaren bihotzeko eta gogoko malitia eta gaixtatasuna, halatan afektionatukiago eta ondikozago Iesus Kristen ethortea desira lezatenzat, hark bekatuaren menetik delibra eta redemi litzanzat, Legeak ez Legeko sakrifizioek ezin zitzakeiztenaz geroz, ezen hek deus etzuten zerbitzatzen Iesus Kristek bekatuaren abolitzeko eta iraungiteko bere gorputz propriaz egin behar zuen egiazko oblationearen representatzeko baizen.

        Testamentu berriko liburuez den bezenbatean, hek aditzera eta ezagutzera emaiten draukute, nola Iesus Krist Rege eta Mesias handi prometatu izan zena (zein baita Iainko egiazko gauza guziaren gainetik laudatzekoa) Testamentu zaharreko liburuetan figuratua eta representatua, nola azkenekotz haren Aitak bere baithan ordenatu eta arrastatu zuen denboran mundu hunetara igorri ukan duen: baitzen inikitate eta gaixtakeria guziak regnatzen zuen denbora. Bada Iesus Salbadorea igorri izan da, eta haragi humano harturik, eta herio eta pasione iraganik resuszitatu izan da: ez nehork egin ahal litukeen obra onen kausaz (ezen guziak ziraden bekatore) baina bere erranetan eta eginetan bethiere egiati den Iainkoak bere gratia prometatu zuenaren abrastasun handiak eman lietzagunzat, eta bere miserikordiaz salba genzanzat.

        Bada Testamentu berrian klaroki erakusten zaiku, nola Iesus Krist egiazko Bildotsa, eta gizonen bekatuak edekiten dituen egiazko oblationea, ethorri izan den bere Aitaren eta gure artean bakearen egitera, eta harekin gratiatan eta amoriotan gure ezartera: gure bekatuak bere odolaz ikuzirik eta garbiturik, eta gu deabruaren suiektionetik delibraturik eta idokirik adopta eta Iainkoaren haur egin genzanzat, eta bere Aitaren Resuma zabaleko eta konplituko herederokide berekin egin genzanzat.

        Eta Iainkoak egin drauzkigun on handi eta exzellent hauk ezagut ditzagunzat, emaiten drauku bere Espiritu saindua, zeinek sinhets eraziten baitrauku Iainko Aita baithan, eta hark igorri duen Rege eta Mesiasa baithan. Ezen segur, Espiritu sainduaren operationea gabe (zeinek instruitzen eta sinhesten dugun gauza guziaz zertifikatzen eta seguratzen baikaitu) ezin sinhests genezake nola Mesiasa igorri ukan duen Iainkoak mundu hunetara, ezeta nola Mesias hura Iesus den. Ezen S. Paulek erraiten duen bezala, Nehork ezin egiazki konfesa dezake, Iesus Iainko eta Iaun dela eta hark salbatzeko botherea duela, baldin Espiritu sainduaren moienez eta inspirationez ezpada. Espiritu hunek berak testifikatzen eta sinhests eraziten drauka gure espirituari, ezen Iainkoaren haur garela, eta erausten eta zabaltzen du gure gainera S. Paulek Korinthianoetaratko epistolan eskribatzen duen karitate eta amorio handia. Fedeaz eta karitateaz berzalde, Espiritu hunek berak emaiten drauku esperanza ukaiteko berthutea, baita seguranzarekin bizitze eternalaren eta sekulakoaren begira egoite bat, eta bizitze hartako seguranza emaiten drauku, prestuzko beharkian bahi on batek seguranza emaiten duen anzora: eta anhitz berze dohain eta gratia espiritual ere emaiten drauku S. Paulek Galatianoetaratko epistolan erraiten duen bezala. Bada fedearen fruktua eta irabazia ezta guti estimatzeko, ez berthute xipitako: ezen Iesus Krist Iauna baithara dugun fedeaz (zein karitatezko obrez erakusten baita, hartara nehor inzitatzen duelarik) iustifikatzen eta sanktifikatzen gara: erran nahi da, ezen Iainkoak, Iesus Krist gure Iaunaren Aitak (zein gure Aita ere baita, Iesus Kristez egin izan zaikun adoptionearen kausaz) bere gratia puragatik eta ontasunagatik iusto eta saindu gadutzala Iesus Krist bere Seme gure Iaunaren merezituaren eta satisfaktionearen berthutez, gure bekatuez estimationerik ez konturik batre egiten eztuelarik, eta haien kausaz eta respektuz herio eta pena eternalera kondemnatzen ezgaituelarik.

        Gehiago, ethorri izan da mundu hunetara Iesus Krist, harzaz eta hartan hure bekatuetarik purgaturik eta sanktifikaturik, ungi egiteko exenplu hura baithan har genezanzat, haren borondateari iarreikiz, obra onik eginez, haragiaren obra eta egitate guziez renuntiatuz, eta gogo eta borondate prest eta deliberatu batez Iauna, berak manu bezala, zerbitzatuz, gure bizi guzian iustoki eta sainduki gure izatea iraganez: gu iaio gabe Iainkoak guzaz eginen ziradela preparatu eta ordenatu zituen obra onez bethi erakusten dugularik ezen fedezko gratia eta dohain hunetara deithuak garela. Eta obra on hauk egiten eztituenak, erakusten duke klaroki, ezen eztukeela hark Iesus Kristek gutarik batbederaganik galdegiten duen fedea.

        Salbadore hunegana bada ioan eta retiratu behar gara, huni bihotz on eta libre batez iarreiki behar gaitzaitza, irakats gaitzanzat: ezen hura da gure Majistrua eta Iabea emerik eta gogaberarik, baieta gure exenplua eta patroina, harenganik ungi bizitzeko manera ikasi behar dugu.

        Eta berzalde, hura da gure arimen Ipizpikua eta Pastora, hura da berak bere borondate propriz guregatik bere odola isuri duen Sakrifikadore handia, Iainkoaren eta gure arteko Arartekoa eta bake ezarlea, Iainko Aitaren eskuinean iarria dena, gure Adbokat eta Ararteko guregatik interzeditzen eta othoitz egiten duena: eta gauza segura eta gerthua da, berak seguratu eta irakatsi gaituen bezala, ezen hark bere Aitaganik inpetraturen duela, zerere hari berari edo haren izenean haren Aitari eska bagakitza, baldin eskez gaudenean sinhesten badugu, hala eginen draukula: ezen hala promes drauku eta bere hitzaren Iabe da. Bada bekatutan eror bagaitez, eztagigula dudarik egiazko dolurekin (zeinetara bere predikationen hatseandanik Iesus Kristek gomitatzen eta exhortatzen baikaitu) eta egiazko federekin throno realera ioaitera, non hura baita iarria, ez rigorez usat dezanzat, baina eskaturen diradenei gratia dagienzat: eta halatan miserikordia eginen drauku: ezen hura ethorri izan da mundura, bere gratiaz bekatoreak salba ditzanzat.

        Iesus Krist haur bera da bere Aitaz determinatu eta ordenatu izan zaion denboran, ethorriren ere dena, eta bere thronoan maiestate handirekin iarririk, gizon guziak iujeaturen dituena, eta batbederari ungia bada gaizkia bada, egin dukeenaren araura rendaturen draukana. Eta bere eskuinekoei, bizitze eternalaren begira egon diratenei, erranen draue, Zatozte, bizitze eternalaren ukaiteko ene Aitaz elejitu izan zaretenak, har ezazue posesione munduaren kreationetik preparatu eta asignatu izan zaizuen resuman. Eta berzaldera, haren ezkerrean diratenei, erranen draue, Parti zaitezte eneganik, kreatura maradikatuak eta reprobatuak, eta zoazte deabruari eta haren aingeruei prest eta paratua dauen su eternalera. Eta orduan date munduaren fina, Iesus Kristek bere etsai guzien gainean biktoria ukanik, Iainko bere Aitari, orain harenganik dadukan resuma rendatu eta eman draukeonean.

        Eta erran diraden gauza hauk ezagut ditzagunzat, Iainkoaren borondate ona izan da, haren Espiritu sainduaz eman lekizkigun Bibleko liburuak eskribuz, eta hetango doktrinaren predikationea lizen, eta doktrinarekin Sakramenduak, doktrina hartango egia zigilatua bezala lizenzat. Bada hauk guziak egin izan dirade ezagut eta sinhets dezagunzat ezen eztela Iainko egiazko bat eta prometatu bezala hark igorri duen Iesus Krist bat baizen, eta sinhestez bizitze eternala Iesus Krist hunez dugunzat.

        Hunez berze fundamentik ezin nehork ezar dezake Iesus Kristen Elizan, zeinen gainean Eliza fundatua baita, eta S. Paulek desiratzen du, hunez berze federik, edo Iesus Kristez den salbamenduaz berzerik predikaturen duen guzia Iainkoak desegin, abisma eta sunsi dezan, are zerutik ethorri Aingeru bat baliz ere.

        Bada Iainko Aitari, zeinaganik eta zeinez eta zeinenak baitirade gauza guziak, eta Iesus Krist haren Seme gure Iaun eta redenptoreari, eta Espiritu sainduari dela ohore eta gloria sekula sekulakotz. Amen.

 

TESTAMENTU BERRIKO

liburuen izenak.

Ebanjelioa S. Mattheuen araura. 28 kap. Ebanjelioa S. Mark-en araura. 16 kap. Ebanjelioa S. Luk-en araura. 24 kap. Ebanjelioa S. Ioanen araura. 21 kap. Apostoluen Akteak. 28 kap. S. PAULEN EPISTOLAK.

       

Romanoetara. 16 kap.. 1 Korinthianoetara. 16 kap. 2 Korinthianoetara. 13 kap. Galatianoetara. 6 kap. Efesianoetara. 6 kap. Filipianoetara. 4 kap. Kolosianoetara. 4 kap. 1 Thesalonizeanoetara. 5 kap. 2 Thesalonizeanoetara. 3 kap. 1 Timotheogana. 6 kap. 2 Timotheogana. 4 kap. Titegana. 3 kap. Filemongana. 1 kap. Hebraikoetara. 13 kap.

 

EPISTOLA KATHOLIKOAK.

S. Iakesek. 5 kap. 1 S. Pierrisek. 5 kap. 2 S. Pierrisek. 3 kap. 1 S. Ioanek. 5 kap. 2 S. Ioanek. 1 kap. 3 S. Ioanek. 1 kap. S. Iudak. 1 kap. Apokakalipsea. 22 kap. Guzietan. 260 kap.

aurrekoa hurrengoa