IZLAPURRA
I
Zortzi arraunlari barruban
—zidar utzezko arraun miak—,
izlapurren nagosi jaunak
ontzi zurija arin eroyan.
Nok lekijan aren kantea
dantza-eragitteko ixurdian!
Kanta ori dantzun neskea
bati dago lillura leunai.
Itxasuan diran izpijak!
Zenbat uso-itzal goiz argijan!
Izlapurren nagosi jaunak
ontzi zurija arin eroyan.
II
Kaya matte-dozu, neskatxa?
Diz—dizko tantaz dozuz oñak!
Gorputz eder orren bekatxa
nabaitzen dabe uin urdiñak.
Zortzi arraunlari barruban,
noruntz ete-dua itxontzija?
Axioi, putz-egik eunetan
iradu dok, ba, goiz garbija!
Abestiz datorren ontzijan;
—ura bare, ortzia oztin—,
abestiz datorren ontzijan
nor aldendu datteken urrin!
III
Ekin, arraunlari gastiok;
orain agertu zeben ala!
Zidar utzezko arraun miok
ebai begije itxas zabala.
Axoyalak axian duaz
ta onduan dantzan arrañak.
Izlapurren kanta leunakaz
baretzen dira uin urdiñak.
Ontzi-puntan nagosi jauna
zein arin ixontzija joyan!
Urrunan zan barre leunena
eta iñor etzan kai-ganian!
|