ESPETXEKUARENA
Artalarrea'tar Miren Terese'ri
I
Itxaso orren narru nabarra
pantera batena dirudi!
Espetxeko atezain zarra
itxi nagik goxeko bidari.
—Tori giltzok, urrezko giltzok,
ta bete egikek itxas-miña.
Axioin egal-puntan daukok
iñok txastau-bako lurriña!—
—Noiz arte lagako nauk azke
zidarrezko itxaso zabalan?—
Azke az gura dokan arte
goiz ederroi matte-dagijan!—
II
Neure mattiaren oñotsak,
—urretxindor ori ago ixillik—
bide argijetaz yatorzak!
Atezaña, azke laga nagik!
—Tori giltzok, urrezko giltzok,
mattasuna yabilk landetan.
Esku zurijan muin-egijok
eta laztan bat begijetan—.
—Mattasun pozkarri orrentzat
azke nabilkek ler-artian?—
Zintzoro matte-dagijantzat
giltzik etxagok espetxian!—
III
Aberri amaren negarra
neugana yatork mendijetatik!
Espetxeko atezain zarra
bein sollik azke laga nagik!
—Agur giltzok, urrezko giltzok,
guda-otsak dozak landetan!
Arren, itxi ondo atiok
eta galdu zatteze uñetan—.
—Baña aberri ama aldezteko
enauk itxiko kate-barik?—
Eure erri orri azkatzeko
etxak iriko espetxerik!—
|