|
II. SAN INAZIOREN, JESUSEN LAGUNDIAREN ETA ONEN SANTU EDO DONE, DOATSUEN ETA DIANAGUSIEN BERRI LABURTXO BAT
Loiolako San Inazioren berri laburtxo bat
Aitalen otsandieneko San Inazio, Jesusen Konpañiaren fundatzallea, Eleiza Katolika edo Guziokikoaren gudagizon bortitza, Españaren da mundu osoaren onragarririk aundiena, jaio zan 1491-garren urtean, aita Azpeitiarra eta ama Azkoitikoa zitubela, Urola ibaiyaren albuan, anziñako gaztelu-etxe Loiolakoaren lenengo bizitzan, ifarsortaldeko ixkiñan, gaur luzagoturik, Ama Birjiña Doloretakoaren kapilla deritzaionean, nun Aita San Franzisko Borjak lenengo Meza eman baizuben.
Soldadutzan dierri-alde ziarduela, Iruñean eritua izan zan 1521-en urtean; ta bere aitetxean gaixo zegoala, oso Jainkoagana biurtu zan, eta laster asmo artu zuben, beste oso espirituzko soldadutza berri bat, Eliza gudalariaren erdian moldatzeko, eta zeñaren eginkizuna izan bear zuben, Jainkoaren gloriarik andiena, eta animen betiko salbazioa billatzen saiatzea.
Urrengo urte 1522-an, Aranzazu eta Monserrateko Santutegietara pasa ondoren, Manresan penitenzi edo damu-lan gogorra egin zuen. Jerusalengo leku santubak 1523-garren urtean ikustatu ta gero, apostoluen antzeko lanbide ikasikizun doneetan denbora igaro zuen, kontraldirik izugarrienen artean ere, lagunak bildurik Barzelonan, Alcala, Salamanca, Paris, Erroma ta Benezian 1540-en urteraño. Paristik bere jaioterri Azpeitira onen onbide andirako, gaxo txamar illabete batzuetarako itzuli zan 1535an. 1537-garren urtean apaiztu zan, ta aurrenengo Meza 1538-en urteko Gabonetan Erroman eman zuben. Andik bi urtera, 1540-an, Jesusen Konpañi edo Lagundiya sortuazi zuen, zeña oniritzi ta sendoiritzi zuben Agorraren 27-en eguneko buldarekin Aita Santu Paulo III-ak. Aren leenengo Dianagusi autatua izan zanetik, azi, zuzendu, eraendu ta uganditu zuben bere eriotza santurañokuan, zeña gerdatu bai-zan Erroman, Ustaren 31-an 1556-en urtean. Doatsutu zuen Aita Santu Paulo V-ak, 1609-ean, eta santuen mallara igo-azi Gregorio XV-ak 1622-en urtean.
|
|