|
III. SAN INAZIOREN ZENBAIT ESANGUNZA ESPIRITUZKOAK, BERE ONRAKO ERREGU TA KANTALDI BATZUEKIN
San Inazioren amabi esangunza
1. Gure asmoen begiratzea berezkoa izan bear du zertarako sortuba naizan ikusirik; au da Jainko gure Jaunaren alabanzako, eta nere animaren salbaziorako.
2. Nik autu edo aukera nezakean edozer gauza artarako lagunza bezela zuzendu bear det, zertarako egiña naizan; ez azken-muga egin bideza eraendu ta ekarririk, ezpada eginbidea azken-mugara.
3. Gauza bat edo beste nai izateko edo eukitzeko arrazoia, izan bedi bakar bakarrik Jainko itsaltsubaren serbitze, onore ta gloriya.
4. Txit banakak dira ezagutzea iritxitzen diranak, Jainkoak zenbat beren bidez egingo lukean, baldiñ, beren buruak ukaturik, Jaunarena eskubetara oso emango balirake Jainkozko Maisuaren eskui-ederrak landu ditzan.
5. Gure izate galdukorraren makurtasun okerrak erres menderatzen dirade, beti-betiko egi-andiyakarretaz burrutan erabiltzearekin.
6. Mundua alpertxamar ta arreta gabe serbitzean ez dijoa ezer asko; alabaña, nagitasunez Jainkua serbitzea, ezin-eraman lezakean gauza da.
7. Kontu-egin beza bakoitzak eze, zenbat eta bere amore, naitasun da interesatik aienatzen dan ainbat irabaziko duela espirituzko gauza guzietan.
8. Mundubari geiyegi bildur diyonak, ez du ezer gauz aundirik Jaungoikoagatik egingo.
9. Jainkuari bakarrik bildur izan bear zaio, eta munduaren esamezai irri egin.
10. Ez dago utsegite galgarriagorik espirituko gauzen maisu edo irakasleagan, nola-baitan, berak berenerazo besteak eraen nai izatea baño, eta pensatzea berentzako ona dana, guztientzako dala ona.
11. Ez da zer-miretzi Jainkoak begiratzea, Beragan uste-osoa jartzen dutenai, arritzekoa litzake alakoai bakar utziko baliye.
12. Maitetasuna obra onakin obeto agertzen da itzakin baño.
San Inazioren eskeinza jaunari
Artu eta zerengana zazu, Jauna, nere libertade guztiya, nere oroimena, nere adimena, eta nere borondate guzia, nik dedan da euki nezakean guzti-guztiya; zuk eman ziñidazun, zuri, Jauna, atzera ematen dizut; dana da zurea, eta guziaz nai dezuna egin. Ekatzu zure amore ta graziya, bada auxe det naikoa.
San Inaziok egiñ oi zion Erreguba Jesukristori
Kristoren anima, santutu nazazu.
Kristoren gorputza, salba nazazu.
Kristoren odola, azora nazazu.
Kristoren albako ura, garbi nazazu.
Kristoren eramanpena, sendo nazazu.
O Jesus ona! entzun nazazu.
Zere zaurien artean gorde nazazu.
Ez utzi neri, arren, Zugandik alde egiten.
Etsai gaistotik gorde nazazu.
Nere eriotzako orduan dei nazazu.
Eta Zugana joatea agindu zadazu,
Zere Santuakin alaba zaitzadan,
Eunkida guzi-guzietan, Amen.
San Inazio Loiolakoaren ibilneurria edo martxea
Lehen partea
(Batena)
Inazio, gure Patroi andia,
(Guziona)
Jesusen Konpañia
Fundatu
Eta dezu armatu:
Ez da ez etsairik
Jarriko zatzunik
Iñolaz aurrean
Gaurko egunean;
Naiz betor Luzifer deabrua
Utzirik infernua.
(Berriro. Inazio, etc.)
Zure soldaduak
Dirade aingeruak,
Zure gidaria
Da Jesus andia,
Garaitu dituzte zure anaiak
Etsaiak.
(Birena)
Ez dauka Fedeak
Ez kristau nerak,
Ez dauka bildurrik
Iñungo aldetik:
(Guziona)
Inazio or dago
Beti ernai dago
Or dauka jendea
Txit garaitzallea
Bandera altxaturik
Gerran azaldu nairik.
(Birena)
Gau eta egun
Guztiok pakea dezagun
(Guziona)
Beti gau eta egun.
(Berriro. Zure soldaduak, etc.)
Bigarren partea
(Batena)
Inazio, bildu dezu munduan
(Guziona)
Arritzeko moduan
Jendea
Fede biziz betea,
Jende jakintsua
Eta indartsua,
Beti dabillena
Gerretan aurrena,
Elizaren etsaiak billatzen.
Topatu ta garaitzen.
(Berriro. Ingazio bildu, etc.)
Dituzu anaiak
Gerra egin-naiak,
Da oien legea
Etsai garaitzea;
Oiek ditu bere gordetzalleak
Fedeak:
(Birena)
Dirade ezagun,
Dabiltza gau ta egun
Europan, Asian,
Afrikan, Amerikan:
(Guziona)
Legorrez ta itxasoz
Dijoaz ta datoz,
Dabiltza nekean
Indio tartean,
Edo Errege-etxean
Jesusen izenean
(Birena)
Beti pelean
Bizitzak dirauben artean
(Guziona)
Beti beti pelean.
(Berriro. Dituzu anaiak, etc.)
Irugarren partea
(Batena)
Inazio, dira zure anaiak
(Guziona)
Itxas-gizon argiak
Arraunak
Bogatzen dakitenak:
Pedroren ontzia
Badago ertzia
Arroka tartean
Egunen batean
Bertatik botean dira sartzen
Eta argana juaten;
(Berriro. Inazio dira, etc.)
Sokakin loturik
Arroken artetik,
Baldiñ bada etsairik
Oiek garaiturik,
An daramate ontzia kaiera,
Leorrera:
(Birena)
Naiz izan ekaitza,
Bogatzeko gaitza
Eta bagen goiak
Naiz busti odeiak,
(Guziona)
Arraunak arturik,
Alkar alaiturik,
Botean sarturik,
Bizitzaz azturik,
Boa boa! deirik,
An dijoaz kaietik
(Birena)
Bultzeaz killa,
Pedroren ontziaren billa,
(Guziona)
Beti bultzeaz killa.
(Berriro. Sokakin loturik, etc.)
San Inazioren martxa berria, José Inazio Aldalur apaiz jaunak soñuz ipiñia
KANTAURREA
Loiolako Inazioa;
Euskaldunen Aita!
Ekiñ dragoi Luzel-i
Bertatik despita.
—Zure garaimen-kantak
Gaurdanik asita,
Sion-en aitu bitez
Zerua irikita.
KANTALDIAK
Eliz Ama Santa,
Denon argiya!
Ixildu negarrak
Agertu alaia;
—Ja ziezazu berriz
Apainduriya,
Koroiturik lorez
Zere iduriya.
Zeradela Erregiñ
Edertasunez,
Parre, zorion ta
Galaitasunez.
—Goza ezazu Jauna
Deadar biguñez,
Goza ezazu, ez iraun
Samiñtasunez.
AZKENA
Bere naigabeakin
Biotzak suturik,
Inazio andiari
Guazen jarraiturik.
—Segi zaiogun menaz
Ezpatak arturik,
Egan bezela guazen,
Alkar alaiturik.
OARKERA
Eskributxo onetan dagon geiena Erromako Jesuseneko eta Loiolako eskribu siniskoi gordeetatik aterea dago; eta gañerakoa Santu Fundatzallearen bizi eskribalarietatik.
|
|