|
LOYOLAKO OROITZA TXIKI BAT
Iraurgiko ibar erdian, Urola ibaiaren ertzean, gure aurrekoak utzi diguten jaiera ta kristautasunaren oroimen miragarri au, edo Loiola deritzaiyon, nabarrizko etxekida andi ta galanta begiztatzen da gomuntatzean; iru gauza, berez bezala, bururatzen zaizka pensalari on bati; eta dirade, anziñako aitakietxe ta jauregiya, oso-oso oraindik, altiste baliozko bat bezala, Alkartegi erreal da andikoiaren barruban dirauena; Alkartegi bera bere egal biyak zabalik, arranoaren gisan, beraren barruski ta koroitzat Eleiza leundu biribilla kupoi urreztatuarekin dauzkala; eta ondoren kristau arte aiñ miraritsu orren erakai nausiya, edo leku agurgarri onetako Seme argidotarra, «Loiolako San Inazio, Jesusen Lagundiaren Moldatzallea».
Ori albistatzen dutenen irakaste protxuskorako, eskaintzen degu «Loiolako oroitza txiki au».
|
|