Geminus jopuak Gar jainkoari eskainitako inskripzioa.
Gar mendiaren ondoan aurkitua (Haute-Garonne).
D(eo) / Garri / Gemin- / us ser(vus) / vot(um) s(olvit) l(ibens) m(erito) et pro s(uis) conser(vis).
Itz.: Gar jainkoari, Geminus esklabuak gogo onez bete dio bere botoa, eta bere esklabu-lagunengatik.
Iturria: K. LarraƱaga Elorza, Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 303 or., 136 zkia.
|