www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (2)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

  hurrengoa

ESDRASEN LENBIZIKO LIBURUA

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Ziro Persiako erregearen lenbiziko urtean, Jaunak Jeremiasen bitartez emandako itza kunplitu zedin, mugitu zuen Jaunak Ziro Persiako erregearen gogoa, zeñak zabaldu zuen bere erreñu guztitik itzez, baita eskribuz ere, aginte au:

        2. Oiek esaten ditu Siro Persiako erregeak: Zeruko Jaun Jainkoak eman dizkit lurreko erreñu guztiak, eta berak agindu dit, egin dizaiodala etxe bat Jerusalenen, zeñ dagoan Judean.

        3. Zuetatik zeñ da bere erriari dagokiona? Bere Jaungoikoa izan bedi berarekin. Jerusalen Judeako errira joan bedi, eta Israelko Jaun Jainkoaren etxea egin beza, bera da Jerusalenen dagoan Jaungoikoa.

        4. Eta gelditzen diran gañerako guztiak, bizi diran edozeñ tokitan, lagundu bizaiote arkitzen diran lekutik zillarrarekin, eta urrearekin, eta beste gauzakin, eta abereakin, borondatez eskeñtzen dutenez gañera, Jerusalenen dagoan Jaungoikoaren elizarentzat.

        5. Onenbesterekin jarri ziran bidean Juda, eta Benjamingo familien prinzipeak, eta apaizak, eta lebitak, eta Jaungoikoak, Jerusalenen dagoan Jaunaren etxea berriz egitera joateko, biotza mugitu zien guztiak.

        6. Eta inguruan bizi ziran guztiak lagundu zieten, jartzen zituztela beren eskuetan zillarrezko, eta urrezko ontziak atzienda, zamariak, eta balio andiko gauzak, borondatez eskeñi zutenez gañera.

        7. Ziro erregeak berak ateraerazi zituen, Nabukodonosorrek Jerusalendik ekarri zituen, eta bere Jaungoikoaren elizan jarri zituen, Jaunaren elizako ontziak.

        8. Siro Persiako erregeak, bada, ateraerazi zituen Mithridates Gazabarren semearen eskuz; eta kontuz eta moduz Sassabasar Judako Prinzipeari eman ziozkan.

        9. Eta ona emen zenbat izan ziran: Ogei kopa urrezko, milla kopa zillarrezko, ogeita bederatzi ganibita, ogeita amar urrezko kopa.

        10. Lareun eta amar bigarren anditasuneko zillarrezko kopa, eta beste ontzi batzuek, milla.

        11. Urrezko eta zillarrezko ontzi guztiak ziran bost milla eta lareun. Oiek guztiak eraman zituen Sassabasarrek, itzuli ziranean Jerusalenera, Babiloniara katibu eramanak izan ziranak.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Oiek dira Judeako probinziako seme, izanik Nabukodonosor Babiloniako erregeak Babiloniara katibu eramanak, bidean jarri ziranak, eta Jerusalenera eta Judara, bakoitza bere errira, itzuli ziranak.

        2. Zorobabelekin etorri ziranak, izan ziran Josue, Nehemias, Saraias, Bahelais, Mardokai, Belsan, Mesfar, Beguai, Rehum, eta Baana. Ona emen zenbat izan ziran Israelko erriko gizasemeak:

        3. Farosen semeak, bi milla eun eta irurogeita amabi.

        4. Sefatiaren semeak, irureun eta irurogeita amabi.

        5. Arkaren semeak, zapireun eta irurogeita amabost.

        6. Fahath Moaben seme, Josueren jatorrikoak, Joabenak, bi milla zortzireun, eta amabi.

        7. Elamen semeak, milla berreun, eta berrogeita amalau.

        8. Sethuaren semeak, bederatzireun, eta berrogeita bost.

        9. Zakairen semeak, zazpireun, eta irurogei.

        10. Baniren semeak, seireun, eta berrogeita bi.

        11. Bebairen semeak, seireun, eta ogeita iru.

        12. Azgaden semeak, milla eta berreun, eta ogeita bi.

        13. Adonikamen semeak, seireun, eta irurogeita sei.

        14. Beguairen semeak, bi milla, eta berrogeita amasei.

        15. Adinen semeak, lareun eta berrogeita amalau.

        16. Atherren seme, Ezekiasenak ziranak, larogeita emezortzi.

        17. Besairen semeak, irureun eta ogeita iru.

        18. Joraren semeak, eun eta amabi.

        19. Hasumen semeak, berreun eta ogeita iru.

        20. Jebbarren semeak, larogeita amabost.

        21. Bethlehemen semeak, eun eta ogeita iru.

        22. Netufako gizasemeak, berrogeita amasei.

        23. Anathothko gizasemeak, eun eta ogeita zortzi.

        24. Azmabethen semeak, berrogeita bi.

        25. Kariathiarimen, Zefirarem, eta Berothen semeak, zazpireun eta berrogeita iru.

        26. Ramaren eta Gabaaren semeak, zazpireun eta ogeita bat.

        27. Makmasen gizasemeak, eun eta ogeita bi.

        28. Bethel eta Hairen gizasemeak, berreun eta ogeita iru.

        29. Neboren semeak, berrogeita amabi.

        30. Megbisen semeak, eun eta berrogeita amasei.

        31. Beste Elamen semeak, milla, berreun eta berrogeita amalau.

        32. Harimen semeak, irureun, eta ogei.

        33. Loden, Hadiden, eta Onoren semeak, zazpireun eta ogeita bost.

        34. Jerikoren semeak, irureun eta berrogeita bost.

        35. Senaaren semeak, iru milla, seireun eta ogeita amar.

        36. Apaizak: Jadaiaren semeak, Josueren etxean, bederatzireun eta irurogeita amairu.

        37. Emmerren semeak, milla eta berrogeita amabi.

        38. Feshurren semeak, milla berreun eta berrogeita zazpi.

        39. Harimen semeak, milla eta amazazpi.

        40. Lebitak: Josueren, eta Zedmielen semeak, Odoniaren semeetatikoak, irurogeita amalau.

        41. Kantariak: Asafen semeak, eun eta ogeita zortzi.

        42. Atezaien semeak: Selumen semeak, Atherren semeak, Telmonen semeak, Akuben semeak, Hatitaren semeak, Sobairen semeak, guztitan eun eta ogeita emeretzi.

        43. Nathintarrak: Siharen semeak, Hasufaren semeak, Tabbaothen semeak,

        44. Zerosen semeak, Siaaren semeak, Fadonen semeak,

        45. Lebanaren semeak, Hagabaren semeak, Akuben semeak,

        46. Hagaben semeak, Semlairen semeak, Hananen semeak,

        47. Gaddelen semeak, Gaherren semeak, Raaiaren semeak,

        48. Rasinen semeak, Nekodaren semeak, Gazamen semeak,

        49. Azaren semeak, Fasearen semeak, Beseeren semeak,

        50. Asenaren semeak, Munimen semeak, Nefusimen semeak,

        51. Bakbuken semeak, Hakufaren semeak, Harhurren semeak,

        52. Besluthen semeak, Mahidaren semeak, Harsaren semeak.

        53. Berkosen semeak, Sisararen semeak, Themaren semeak.

        54. Nasiaren semeak, Hathifiaren semeak,

        55. Salomonen serbitzarien semeak, Sothairen semeak, Soferethen semeak, Farudaren semeak,

        56. Jalaren semeak, Derkonen semeak, Jeddelen semeak,

        57. Safatiasen semeak, Hatilen semeak, Fozerethen semeak, zeñak ziran Asebaimkoak, Amiren semeak.

        58. Nathintar guztiak, eta Salomonen serbitzarien semeak, irureun eta larogeita amabi.

        59. Eta oiek dira Thelmalatik atera ziranak, Thelharsa, Kerub, eta Adon, eta Emer, eta ezin izan zuten siñalatu beren gurasoen etxea, ez beren jatorria, Israelkoak ote ziran.

        60. Dalaiaren semeak, Tobiaren semeak, Nekodaren semeak, seireun eta berrogeita amabi.

        61. Eta apaizen semeetatikoak: Hobiaren semeak, Akosen semeak, Berzelairen semeak, zeñak artu zuen emaztea Berzelai Galaadtarraren alabaetatik, eta beren izena artu zuen.

        62. Oiek billatu zuten beren jatorriko agiria; baña etzuten arkitu, eta alan apaiztzatik botatuak izan ziran.

        63. Eta Athersatak esan zien, etzitzatela jan santuen santuko ofrendak, alik eta apaiz jakintsu, eta txit on bat agertu zedin artean.

        64. Jende talde guzti au, bat bakarra bezela, izan ziran berrogeita bi milla, irureun, eta irurogei,

        65. Kontatu gabe oien mendeko gizaseme eta emakumeak, zeñak ziran zazpi milla irureun eta ogeita amazazpi, eta beren artean berreun kantari gizaseme eta emakume.

        66. Beren zaldiak zazpireun eta ogeita amasei, beren mandoak berreun eta berrogeita bost,

        67. Beren gameluak lareun eta ogeita amabost, beren astoak milla zazpireun eta ogei.

        68. Eta familietako prinzipe batzuek, Jerusalenen dagoan Jaunaren tenploan sartu ziranean, egin ziozkaten opariak Jaunaren etxeari, bere tokian berriz egiteko.

        69. Eta eman zituzten, bakoitzak al zuenaren araura fabrikako gastuetarako, irurogeita bat milla sueldo urrezko, bost milla mina zillarrezko, eta eun soñeko apaizentzat.

        70. Apaizak bada, eta Lebitak, eta errikoak, eta kantariak, eta atezaiak, eta Nathintarrak gelditu ziran egotez beren errietan, eta itzuli ziran Israeltar guztiak, joan ziran bakoitza bere errira.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Eta allegaturik zazpigarren illa, Israelko seme, beren etxeetan zeudenak, bildu ziran guztiak, gizon bat bakarra balirade bezela, Jerusalenen.

        2. Non Josue apaiz nagusia, bere anaia apaizakin, eta Zorobabel Salathielen semea, beren anaiakin, asi ziran egiten Israelko Jaungoikoaren aldarea, berean holokaustoak eskeñtzeko, Moises Jaungoikoaren gizonaren legean eskribatua dagoan bezela.

        3. Jarri zuten bada Jaungoikoaren aldarea bere ondapeen gañean, beren inguru eta aldean bizi ziran errietakoak beldurra sartzen bazieten ere, eta aldare onen gañean eskeñi zioten Jaunari holokaustoa goiz, eta arratsalde.

        4. Zelebratu ere zuten Tabernakuloen jai andia, eskribatua dagoan bezela, eta eskeñi zuten eguneroko holokaustoa, egun guztietan egiteko agindua dagoan bezela;

        5. Eta gañera betiko holokaustoa, ala kalendetan, nola jai andi guztietan, eta ofrendaren bat Jaunari borondatez eskeñtzen zizaion guztian.

        6. Zazpigarren illaren lenbiziko egunetik asi ziran holokaustoak Jaunari eskeñtzen, Jaunaren elizako zimenduak oraindikan jarri gabetanik bazeuden ere.

        7. Eta dirua eman zieten argiñai eta iyelsariai, eta berebat jaten, eta edaten, eta olioa Sidontarrai, eta Tiroarrai eraman zitzaten zedrozko zurak Libanotik Joppeko itsasoraño, Siro Persiako erregeak agindu zuen bezela.

        8. Berak Jaungoikoaren elizara Jerusalenen allegatu ezkero bigarren urtean, bigarren illean, ekin zioten lanari Zorobabel Salatielen semeak, eta Josue Josedeken semeak, beste beren anaia apaiz eta Lebita, Jerusalenera katiberiotik etorriakin, eta jarri zituzten ogei urtez gorako lebitak, Jaunaren lana arin egiña izan zedin.

        9. Josue bada, eta bere semeak, eta anaiak, eta Zedmihel bere semeakin, eta Judaren semeak, gizon bat bakarra balirade bezela, zeuden arinerazitzen Jaunaren eliza egiten ari ziradenai; eta orobat egiten zuten Henadaden semeak, eta oien semeak eta beren anaia lebitak.

        10. Iyelsariak bada jarri ziozkatenean zimenduak Jaunaren elizari, etorri ziran apaizak beren soñekoakin jantziak, tronpetakin; eta Asafen seme lebitak zinbaloakin, Jaungoikoaren alabanzak kantatzera, Dabid Israelko erregearen salmoakin.

        11. Eta kantatzen zituzten himnoak, eta ematen ziozkaten alabantzak Jaunari, bein eta berriz esaten zutela: Nola ona dan, eta nola bere urrikaria Israelentzat betikoa dan. Eta denbora berean erri guztiak egiten zituen deadar andiak Jauna alabatzen zuela, Jaunaren etxeko zimenduak jarriak ziralako.

        12. Eta apaizetatik, eta lebitetatik, eta familien buruetatik, eta zarretatik, lenbiziko eliza ikusi zutenetatik txit askok, beren begien aurrean jarriak izan ziranean zimenduak eliza onetarako, negar andiak egiten zituzten, eta askok altxatzen zituzten bozak, pozez deadar egiten zutela.

        13. Eta iñork ezin zezakean jakin, zeñ ziran pozezko deadarrak, eta erriaren negarrezko lantuak; zeren erriak nahasian egiten zituen deadar andiak, eta boza urrutitik aditzen zan.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. Eta Judaren eta Benjaminen etsaiak aditu zuten, katiberiotik itzuli ziran oiek, egiten ziotela eliza Israelko Jaun Jainkoari.

        2. Eta joanik Zorobabelgana, eta familietako prinzipeakgana, esan zieten: Zuekin batean egingo degu guk ere eliza, zeren zuek bezela guk zuen Jaungoikoa billatzen degu. Ikusi ezazute nola guk eskeñi ditugun doañak, Asor Haddan Asiriako erregeak onara bialdu ginduen denboratik.

        3. Eta Zorobabel eta Josue, eta Israelko familietako beste prinzipeak esan zieten: Ezin bildu gatzazkizute gure Jaun Jainkoaren etxea egiteko, baizik guk bakarrik egingo diogu eliza gure Jaun Jainkoari, Ziro Persiako erregeak aginduta digun bezela.

        4. Emendik etorri zan, erri artako jendeak pakean ez utzitzea Israelko erriko langilleai, eta galerazitzea eliza egitea.

        5. Eta diruaz irabazi zituzten erregearen konsejariak beren kontra, zeñak utsean idukierazi zien beren asmoa, Ziro Persiako erregearen denbora guztian, eta Dario Persiako erregearen erregetzaraño.

        6. Eta Asuero erreñatzen asi zanean, bere erregetzaren asieran, eskribatu zuten salaketa bat Judan eta Jerusalenen bizi ziranen kontra.

        7. Eta Artajerjesen erregetzan, Beselam Mithridates, eta Thabeel eta gañerako beren lagunak bialdu zioten Artajerjes Persiako erregeari, salaketaz betetako txartel bat, Siriako izkuntzan eskribatua, eta Siriako letretan.

        8. Reum Beelteem, eta Samsai sekretarioak eskribatu zioten txartel bat Artajerjes erregeari, onela esaten zuena:

        9. Reum Beelteemek, eta Samsai Sekretarioak, eta beste bere konsejariak, Dinearrak, Afarsatakearrak, Terfalearrak, Afarsearrak, Herkuearrak, Babiloniarrak, Susanekearrak, Dieboarrak, eta Elamiarrak,

        10. Eta gañerako erreñuetako beste, Asenafar andi eta doatsuak aldatu zituen erreñuetakoak, eta ekarri zituenak pakean bizitera Samariako errietan, eta ibaiaren andiko aldeko beste probinzietakoak,

        11. (Au da bialdu zioten txartelaren kopia) Artajerjes erregeari, zure serbitzariak, ibaiaren beste aldean dauden gizonak, agur egiten dizute.

        12. Jakin ezazu, o erregea, ortik onontz etorri ziran Juduak allegatu dirala Jerusalen, erri matxinari eta txit gaiztora; zeña dauden berriz egiten, eta bere murruak jasotzen, eta pareteak berriztatzen.

        13. Begira ezazu bada, o erregea, erri au berriz egiten bada, eta bere murruak sendotzen badirade, ez dutela pagatuko kotizik, ez alkabalarik, ez urteoroko errentarik, eta kalte au erregeetaraño allegatuko dala.

        14. Eta oroiturik gu, jauregian jan genduen gatzarekin, eta sinistzen degulako gaiztakeria bat dala, egotea gu erregearen kalteai begira, argatik gatoz erregeari gaztigua ematera,

        15. Zuk ezagutuerazi ditzatzun zure gurasoen berrietako liburuak, eta beren oroipengarrietan arkituko dezu eskribatua, eta jakingo dezu, erri hura dala erri matxinari bat, eta erregeentzat eta probinzientzat kaltegarria, eta nola anziñatik an asmatzen diran gerrak. Argatik erria bera ere izan zala desegiña.

        16. Erregeari guk jakinerazitzen diogu, erri hura berriz egiña baldin bada, eta bere murruak sendotuak, etzera izango ezeren jabe ibaiaren beste aldean.

        17. Erantzun zien erregeak Reum Beelteemi, eta Samsai sekretarioari, eta Samarian bizi ziran beste, beren batzarrekoak ziranai, eta erriaren beste aldeko gañerakoai, diosal egin ezkero:

        18. Bialdu didazuten salaketa, izan da nere aurrean itzez itz irakurria.

        19. Bereala agindu det ikusteko urteoroko berriak, eta arkitu da, erri ori antxiñatik dala matxiñaria erregeen kontra, eta bertan asmatzen dirala naasierak eta gerrak,

        20. Zeren Jerusalenen izan ziran errege txit bulardetsu, ibaiaren beste aldean dagoan lur guztiaren jabe izan ziranak, baitaere kobratzen zituzten kotizak, alkabalak, eta errentak.

        21. Orain bada aditu ezazute erabakia, galerazi zaiezute gizon aiei, erri ori berriz egitea, alik eta, bear bada, nik beste gauza bat agindu dezadan bitartean.

        22. Begira etzaitezela izan ajola gabeak au kunplitzean, gaitza geldika geldika geituaz joan ez dedin, erregeen kontra.

        23. Onenbesterekin irakurria izan zan Artajerjes erregearen aginduaren kopia, Reum Beelteemen, eta Samsai sekretarioaren, eta beren batzarrekoen aurrean, eta arin irago ziran Jerusalenera Juduakgana, eta armadunakin geldituerazi zieten.

        24. Gelditu ziran bada orduan Jerusalenen Jaunaren etxea egiteko lanak, eta etziran berriz asi, Dario Persiako erregearen erregetzako bigarren urteraño.

 

BOSGARREN KAPITULUA

        1. Denbora onetan profetizatu zuten Agjeo profetak, eta Zakarias Addoren semeak, predikatzen zietela Judean eta Jerusalenen zeuden Juduai, Israelko Jaungoikoaren izenean.

        2. Orduan Zorobabel Salatielen semea, eta Josue Josedeken semea, asi ziran jarraitzen, egiteari Jerusalenen Jaungoikoaren eliza, eta berakin Jaungoikoaren profetak, zeñak laguntzen zieten.

        3. Eta denbora artan beratan etorri zan berakgana Thathanai, zeñ zan ibaiaren beste aldeko erentzallea, eta Stharbuzanai, eta beren konsejariak, eta onela itz egin zieten: Zeñak konsejatu zaituzte etxe au egiteko, eta parete oiek sendotzeko?

        4. Zeñatara erantzun giñien, izendatzen ginduela eliza hura asi zuten gizonen izenak.

        5. Baña Juduen zarrai, urririz begiratu zien beren Jaungoikoaren begiak, eta ala ezin izan zieten galerazi. Eta atzenean erabaki zuten, adirazi zizaiola Dariori, eta orduan erantzun zizaiotela salaketa ari.

        6. Thathanai ibaiaren beste aldeko erriko gobernariak, Stharbuzanairekin batean, eta Arfasekear beste konsejari, ibaiaren andiko aldean bizi ziranak, Dario erregeari eskribatu zioten txartelaren kopia.

        7. Bidaldu zioten txartelak, onela esaten zuen: Dario erregeari osasuna, eta zorion mota guztia.

        8. Jakin ezazu, o erregea, gu joan gerala Judeako probinziara, Jaungoiko andiaren etxe, arri landu gabeakin egiten danera, eta zurak jartzen dira paretetan, eta lana egiñaz dijoa ardura andiarekin, eta aziaz dijoa beren eskuetan.

        9. Galdetu diegu bada zar aiei, eta esan diegu: Nork eman dizute eskubidea etxe au egiteko, eta bere murruak berriztatzeko?

        10. Berebat galdetu diegu beren izenakgatik, zuri adirazteko; eta artu ditugu eskribuz, beren artean nagusienak diradenen gizon aien izenak.

        11. Eman diguten erantzuera, au izan da: Gu gera zeruko eta lurreko Jaungoikoaren serbitzariak, eta berriz egiten degu eliza bat, urte asko lenagotik egiña izan zana, eta Israelko errege andi batek egin eta jaso zuena.

        12. Baña gure gurasoak aserretuerazi ziotenean zeruko Jaungoikoari, jarri zituen Nabukodonosor Kaldeatar, Babiloniako erregearen eskuetan, zeñak desegin ere zuen etxe au, eta bertako jendea Babiloniara eraman zuen.

        13. Baña Ziro Babiloniako erregearen lenbiziko urtean, Ziro erregeak agindu zuen Jaungoikoaren etxe au berriz egiteko.

        14. Zeren Ziro erregeak ere atera zituen Babiloniako tenplotik, Jaungoikoaren elizako urrezko eta zillarrezko ontzi, Nabukodonosorrek Jerusalengo elizatik arrapatu, eta Babiloniako tenplora eraman zituenak, eta emanak izan zitzazkion, Sassabasar deritzan bati, zeñ gañera jarri zuen prinzipetzat,

        15. Eta esan zion: Ontzi oiek artu itzatzu, eta zoaz, eta jarri itzatzu Jerusalenen dagoan elizan, eta egin bedi Jaungoikoaren etxea bere tokian.

        16. Orduan bada, Sassabasar hura etorri zan, eta jarri zituen Jaungoikoaren elizako zimenduak Jerusalenen, eta denbora artatik orain artean egiñaz dijoa, eta oraindikan ez da bukatu.

        17. Orain bada, erregeari ongi baderitza, billatuerazi beza, Babilonian dagoan errege gordelekuan, egia ote dan Ziro erregeak agindu zuela, berriz egiteko Jerusalenen Jaungoikoaren etxea, eta erregeak adirazi begigu onen gañean bere borondatea.

 

SEIGARREN KAPITULUA

        1. Orduan Siro erregeak agindu zuen, eta aztertu ziran Babiloniako artxiboetan gordeta zeuden liburuak.

        2. Eta arkitu zan Ekbatanan, zeñ dan Mediako probinziako gaztelu bat, liburu bat, zeñean zegoan eskribatua urrengo oroipena:

        3. Ziro erregearen lenbiziko urtean Ziro erregeak erabaki du, berriz egin dedilla Jaungoikoaren etxea bere tokian Jerusalenen, eskeñi ditezen an doañak; eta jarri ditezela irurogei beso alturari, eta beste anbeste zabalerari dagozkion zimenduak,

        4. Iru errenkada arri landugabeko, eta zur berrizko beste errenkada batzuek, eta gastuetarako eman dedilla erregearen etxetik.

        5. Eta gañera itzuli bizazkiotee Jaungoikoaren elizako, urrezko eta zillarrezko ontzi, Nabukodonosorrek Jerusalengo elizatik atera, eta Babiloniara eraman zituenak, eta itzuli bediz Jerusalenera beren tokira, Jaungoikoaren elizan jarriak zeuden bezela.

        6. Orain bada zuk Thathanai, ibaiaren beste aldeko lurreko gobernaria, eta zuk Stharbuzanai, zuen konsejari Afarsakeear, ibaiaren beste aldean zaudetenak, alde egin ezazute berakgandik urrutira,

        7. Eta utzi ezazute, eliza hura Juduen gidariak, eta beren Zarrak egiña izan dedilla, egin dezaten Jaungoikoaren etxe hura bere tokian.

        8. Agindu ere det nik, zer egin bear dan Juduen Zar aiekin, Jaungoikoaren etxea egin dedin, au da, Erregearen dirutokitik, esan nai det, ibaiaren beste aldeko lurrekoak pagatzen dituzten kotizetatik, pagatu dizaiezteela luzapenaren piskarik ere galdu gabe gastuak, gelditu ez dedin obra.

        9. Eta bear balitza, eman bizaiezteela egun bakoitzean txalak, eta arkumeak, eta antxumeak, zeruko Jaungoikoaren holokaustorako, garia, gatza, ardoa, eta olioa, Jerusalenen dauden apaizen elizlegeen araura, esparen txikienik ere izan ez dedin,

        10. Eta egin bizazkiotela ofrendak zeruko Jaungoikoari, eta erregearen , eta bere semeen biziagatik erregutu dezatela.

        11. Nik erabakia bada izan da, baldin iñork kontra egingo balio agindu oni, artu dedilla bere etxetik zur bat, eta zutik jarri dedilla lurrean, eta berean iltzatua izan dedilla gizon hura, eta bere etxea konfiskatua gelditu dedilla.

        12. Desegin ditzala arako Jaungoiko, bere izen santua an jarri zuenak, erreñu eta erri, eskua luzatzen duten guztiak kontra egiteko, edo beera botatzeko, Jerusalenen dagoan Jaungoikoaren etxe hura. Nik Dariok eman det erabaki au, eta nai det osotoro kunplitua izan dedilla.

        13. Thathanai, ibaiaren beste aldeko lurreko gobernariak bada, eta Stharbuzanaik, eta beren konsejariak, osotoro egin zuten, Dario erregeak agindu ziena.

        14. Eta Juduetatiko zarrak aurrera zeramaten eliza egitea, eta guztiak ongi irtetzen zien, Agjeo profetaren, eta Zakarias Addoren semearen profeziaren araura. Eta egin eta altxatu zuten eliza, Israelko Jaungoikoaren aginduz, eta Ziro, eta Dario, eta Artajerjes Persiako erregeen aginduz.

        15. Eta bukatu zuten Jaungoikoaren etxe onen lana, Adar illaren irugarren egunean, Dario erregearen erregetzaren seigarren urtean.

        16. Orduan Israelko semeak, eta apaizak, eta lebitak, eta katiberiotik itzuli ziran guztiak, pozez zelebratu zuten Jaungoikoaren etxearen dedikazioa.

        17. Eta Jaungoikoaren etxearen dedikaziorako eskeñi zituzten eun txal, berreun ari, lareun arkume, eta amabi antxume, Israel guztiko bekatuak gatik, Israelko tribuen zenbataren araura.

        18. Eta apaizak izan ziran berezituak beren errenkadetan, eta lebitak beren txandetan, Jaungoikoaren elizkizunetan serbitzeko Jerusalenen, Moisesen legean eskribatua dagoan bezela.

        19. Berebat Israelko seme, beren katiberiotik etorriak, zelebratu zuten Paskoa lenbiziko illaren amalaugarren egunean.

        20. Zeren apaizak, eta lebitak garbitu ziran bat bakarra izan balirade bezela, guztiak garbiak eskeñi zuten Paskoa katiberioko seme guztiakgatik, eta beren anaia apaizakgatik, eta berakgatik.

        21. Eta jan zuten, katiberiotik itzulitako Israelko semeak, eta berezitu ziran guztiak erri artako jendeen zikinkerietatik, eta berakin bildu ziradenak, Israelko Jaun Jainkoa billatzeko.

        22. Eta pozez zelebratu zuten zazpi egunean legamigabeen jai andia, Jaunak gozatu zituelako, eta mudatu zuelako beren alde Asiriako erregearen biotza, lagundu zitzaien, eta bukatu Israelko Jaun Jainkoaren etxeko lantegia.

 

ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Eta gauza oien ondoren, Artajerjes Persiako erregearen erregetzan, Esdras Saraiasen semea, Azariasen semea, Helziasen semea,

        2. Selumen semea, Sadoken semea, Akitoben semea,

        3. Amariasen semea, Azariasen semea, Maraiothen semea,

        4. Zarahiasen semea, Oziren semea, Bokziren semea,

        5. Abisueren semea, Fineesen semea, Eleazarren semea, Aaron, lenbiziko apaiza izan zanaren semea.

        6. Esdras au bada etorri zan Babiloniatik, zeñ zan gizon txit jakintsu bat, Israelko Jaun Jainkoak Moisesi eman zion legean; eta erregeak eman zion eskatu zion guztia, zeren bere Jaun Jainkoaren eskuak laguntzen zion.

        7. Eta berarekin etorri ziran Jerusalenera Israelko semeetatik, eta apaizen semeetatik, eta lebiten semeetatik, eta kantarietatik, eta atezaietatik, eta Nathintarretatik batzuek, Artajerjesen erregetzaren zazpigarren urtean;

        8. Eta Jerusalenera allegatu ziran bosgarren illean, au da, erregearen zazpigarren urtean.

        9. Zeren lenbiziko illaren lenbiziko egunean atera zan Babiloniatik, eta bosgarren illaren lenbiziko egunean, bere Jaungoikoaren esku ongigilleak lagunduta, Jerusalenera allegatu zan.

        10. Zeren Esdrasek gertutu zuen bere biotza Jaunaren legea txit ongi aztertzeko, eta berak kunplitu, eta Israeli bere aginte eta erabakiak erakusteko.

        11. Eta au da Artajerjes erregeak Esdras apaiz, Jaunaren itz eta aginduetan, eta Israeli berak emanak izan zitzaiozkan zeremonietan gizon txit adituari, txartel batean eman zion erabakiaren kopia.

        12. Artajerjes erregeen erregeak Esdras apaiz, zeruko Jaungoikoaren legean txit adituari, osasuna.

        13. Nik erabakia izan da, Israelko erriko, eta bere apaizetatiko, eta lebitetatiko, nere erreñuko edozeñek, nai balu Jerusalenera joan, zurekin dijoala.

        14. Zu zeran ezkero erregeak, eta bere zazpi konsejariak bialdua, Judea eta Jerusalen bisitatzera, zure Jaungoikoaren legearen araura, zeñean ain aditua zeran,

        15. Eta eramatera, erregeak eta bere konsejariak borondatez eskeñi dioten zillarra, eta urrea Israelko Jaungoikoari, zeñaen tabernakuloa dagoan Jerusalenen.

        16. Gañera Babiloniako probinzia guztian erriak borondatez egiten dituan eskeñtzetatik biltzen dezun zillar, eta urre guztia, eta apaizak berenez eskeñtzen dutena beren Jaungoikoaren etxe, Jerusalenen dagoanarentzat,

        17. Daukazu zure aukera osoan, eta ala artu ezazu, eta iduki ezazu ardura, erosteko diru onekin txalak, ariak, arkumeak, eta doañak beren libazioakin, eta eskeñi itzatzu gauza oiek, Jerusalenen dagoan zuen Jaungoikoaren elizako aldarearen gañean.

        18. Eta zuri eta zure anaiai ongi iritziko balitzatzute egitea beste gauzaren bat sobratzen dan zillar eta urrearekin, egin ezazute zuen Jaungoikoaren borondatearen araura.

        19. Berebat ipiñiko dituzu Jaungoikoaren etxean Jerusalenen, zure Jaungoikoaren serbizorako ematen zazkizun ontziak.

        20. Zure Jaungoikoaren etxerako bear danaren gañean berriz, gastatu bear dezun guztia emango zatzu tesorutik, eta erregearen fiskotik,

        21. Eta neretik. Nik Artajerjes erregeak erabakitzen det, eta agintzen diet, ibaiaren beste aldean dauden erñuko diruaren tesorero guztiai, Esdras apaiz, zeruko Jaungoikoaren legean txit adituak eskatzen dizuten guztia, luzapenik gabe eman dizaiozutela,

        22. Zillarrezko eun talenturaño, eta eun koro gariraño, eta eun bato ardoraño, eta eun bato olioraño; gatza berriz neurrigabe.

        23. Zeruko Jaungoikoaren elizkizunetarako bear dan guztia, emango zaio osotoro zeruko Jaungoikoaren etxeari; aserretu ez dedin erregearen eta bere semeen erreñuaren kontra.

        24. Jakinerazitzen ere dizutegu, apaiz, eta lebita, eta kantari, eta atezai, eta Nathintar, eta Jaungoikoaren etxeko serbitzari guztien gañean, ez dezutela eskubiderik botatzeko beren gañera alkabalarik, ez kotizik ez beste zamarik.

        25. Eta zuk, Esdras, zure Jaungoikoaren jakinduriaren araura, zeñean ain aditua zeran, jarri itzatzu juezak, eta presidenteak, ibaiaren beste aldean dagoan erri guztia juzgatu dezaten, au da, zure Jaungoikoaren legearen berria dutenak juzgatu ditzaten, eta erakutzi zaiezute iñork lokarririk jarri gabe, ez dakitenai.

        26. Eta zure Jaungoikoaren legea, eta erregearen legea osotoro kunplitzen ez duen guztia, izango da kondenatua; edo eriotzara, edo katiberiora, edo bere ondasunetan multa batera, edo gutxienez presondegira.

        27. Bedeikatua izan dedilla gure gurasoen Jaun Jaungoiko, erregearen biotzean au jarri zuena, goratutzeko, Jerusalenen dagoan Jaunaren etxea.

        28. Eta agertu zidan bere urrikaritasuna erregearen, eta bere konsejarien, eta erregearen prinzipe almentsu guztien aurrean. Eta nik, nigan zegoan nere Jaun Jainkoaren eskuz sendoturik, bildu nituen Israelko nagusiak, nerekin etortzeko.

 

ZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Oiek dira bada familien prinzipeak, eta Babiloniatik Artajerjes erregearen erregetzan nerekin etorri ziran aien jatorria.

        2. Fineesen semeetatik, Jersom. Ithamarren semeetatik, Daniel. Dabiden semeetatik, Hattus.

        3. Sekenias Farosen semearen semeetatik, Zakarias, eta berarekin izan ziran zenbatuak eun eta berrogeita amar gizon.

        4. Fahath Moaben semeetatik, Elioenai Zareheren semea, eta berarekin berreun gizon.

        5. Sekeniasen semeetatik, Ezekielen semea, eta berarekin irureun gizon.

        6. Adanen semeetatik, Abed Jonathanen semea, eta berarekin berrogeita amar gizon.

        7. Alamen semeetatik, Isaias Athaliaren semea, eta berarekin irurogeita amar gizon.

        8. Safatiasen semeetatik, Zebedia Mikaelen semea, eta berarekin larogei gizon.

        9. Joaben semeetatik, Obedia Jahielen semea, eta berarekin berreun eta emezortzi gizon.

        10. Selomithen semeetatik, Josfiasen semea, eta berarekin eun eta irurogei gizon.

        11. Bebairen semeetatik, Zakarias Bebairen semea, eta berarekin ogeita zortzi gizon.

        12. Azgaden semeetatik, Johanan Ekzetanen semea, eta berarekin eun eta amar gizon.

        13. Adonikamen semeetatik, zeñak ziran atzenekoak, oiek dira izenak: Elifeleth, eta Jehiel, eta Samaias, eta berakin irurogei gizon.

        14. Begiren semeetatik, Uthai, eta Zakur, eta berakin irurogeita amar gizon.

        15. Bildu nituen bada Ahaban sartzen dan ibaiaren aldean, eta an iru egunean gelditu giñan, eta billatu nituen erriaren artean, eta apaizen artean Lebiren semeren batzuek, eta ez nuen batere an topatu.

        16. Eta ala bialdu nituen Eliezer, eta Ariel, eta Semeias; eta Elnathan, eta Jarib, eta beste Elnathan bat, eta Nathan, eta Zakarias, eta Mozolam, andietatikoak, eta Joiarib, eta Elnathan jakintsuak.

        17. Eta bialdu nituen Eddora, zeñ dan Kasfiako tokiko lenbizia, eta jarri nituen beren aoan, Eddori eta bere anaia Nathintar kasfiako tokikoai esan bear ziozkaten itzak: ekarri zizazkiguten gure Jaungoikoaren etxeko ministroak.

        18. Eta gure Jaungoikoaren guganako ontasunagatik, ekarri ziguten gizon txit jakintsu bat, Moholiren semeetatikoa, Lebiren semea, Israelen semea, eta Sarabias eta beren semeak, eta beren anaiak, emezortzi,

        19. Eta Asabias, eta berarekin Isaias Merariren semeetatikoak, eta beren anaiak, eta semeak, zeñak ziran ogei.

        20. Eta Dabid eta Prinzipeak lebiten lanetara bialdu zituzten Nathintarretatik, berreun eta ogei Nathintar. Oiek guztiak ziran argitsuak beren izenetatik.

        21. Eta an Ahaba ibaiaren aldean agindu nuen barau bat egiteko, mortifikatu giñaindezen gure Jaun Jainkoaren aurrean, eta eskatzeko biaje zorioneko bat guretzat, eta gure semeentzat, eta geneuzkan gauza guztientzat.

        22. Bada lotsa nintzan eskatzen erregeari zaldizko soldaduen laguntza, zaitu ginzan etsaietatik biajean; zeren erregeari esan giñion: Gure Jaungoikoaren eskua dago, ziñez eta benaz billatzen duten guztien gañean; eta bere eskubidea, eta bere indarra, eta bere aserrea, utziten duten guztien gañean.

        23. Onetarako bada barau egin genduen, eta erregutu giñion gure Jaungoikoari, eta guztia txit ongi gertatu zitzagun.

        24. Eta apaizen prinzipeetatik, amabi berezitu nituen, Sarabias, eta Hasabias, eta berakin beren anaietatik amar.

        25. Eta pisatu niezteen, erregeak eta bere konsejariak, eta bere andizkiak, eta Israelen arkitu ziran beste guztiak eskeñi zuten zillarra eta urrea, eta gure Jaungoikoaren etxeko ontzi konsagratuak.

        26. Eta pisatu nituen beren eskuetan seireun eta berrogeita amar talentu zillar, eta eun ontzi zillarrezko, eun talentu urre.

        27. Eta ogei ontzi andi urrezko, zeñak zeuzkaten milla sueldo, eta bronze txit garbi, eta txit on, urrea bezela ederrezko bi ontzi.

        28. Eta esan nien: Zuek zerate Jaunaren santuak; eta santuak, gure gurasoen Jaun Jainkoari borondatez eskeñiak izan zizaiozkan ontziak, eta zillarra, eta urrea.

        29. Zaitu itzatzute ardura andi batekin, ipiñi ditzazuten artean Jerusalenen Jaunaren etxeko tesoruan, apaizen prinzipe, eta lebita, eta Israelko familietako buruen aurrean.

        30. Apaizak eta lebitak bada artu zituzten pisuan zillarra, eta urrea, eta ontziak, eramateko Jerusalenera, gure Jaungoikoaren etxera.

        31. Atera giñan bada Ahaba ibaiaren erriberatik, lenbiziko illaren amabigarrenean, Jerusalenera joateko, eta gure Jaungoikoaren eskuak lagundu zigun, eta libratu ginduen etsaiaren eskutik, eta lapurrakgandik bidean.

        32. Eta Jerusalenera allegatu giñan, eta an atseden giñan iru egunean.

        33. Eta laugarren egunean pisatu ziran zillarra, eta urrea, eta ontziak gure Jaungoikoaren etxean Meremoth Urias apaizaren eskuz, zegoala berarekin Eleazar, Fineesen semea, eta berakin Jozabed Josueren semea, eta Noadaia Bennoiren semea, Lebitak,

        34. Guztia izan zan kontatua, eta pisatua, eta orduan guztiaren kontua artu zan.

        35. Berebat katiberiotik etorriak, katiberioko semeak eskeñi ziozkaten holokaustoak Israelko Jaungoikoari, amabi txal Israelko erri guztiagatik, larogeita amasei ari, irurogeita amazazpi arkume, amabi antxume bekatuagatik, guztia holokaustoan Jaunari.

        36. Eta erakutsi ziozkaten erregearen aginduak bere etxeko satrapai, eta ibaiaren beste aldeko gobernariai, zeñak lagundu zieten erriari, eta Jaungoikoaren etxeari.

 

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta gauza oiek bukatuak izan ziranean, etorri ziran prinzipeak nigana, esaten zutela: Israelko erria, apaizak, eta Lebitak ez dira egon berezituak lur oietako errietatik, ez beren nazkagarrietatik, au da, Kananeoetatik, eta Heteoetatik, eta Ferezeoetatik, eta Jebuseoetatik, eta Ammonitetatik, eta Moabitetatik, eta Ejipzioetatik, eta Amorreoetatik:

        2. Zeren artu dituzte beren alabetatik berentzat, eta beren semeentzat, eta nastu dute jatorri santua, lur oietako erriakin, eta prinzipeak eta majistraduak izan dira lenbizikoak fede au autsten.

        3. Eta itz oiek aditu nituenean, urratu nituen nere mantua eta nere tunika, eta atzaparka erabilli nituen nere buruko eta nere kokotzeko illeak, eta eseri nintzan itun.

        4. Eta etorri ziran nigana, Israelko Jaungoikoaren itzaren beldur ziran guztiak, katiberiotik etorri ziran aiek fedea autsi zutelako, eta ni nengoan eseria triste arratsaldeko sakrifizioraño.

        5. Eta arratsaldeko sakrifizioan jaiki nintzan nere atsekabetik, eta urraturik nere mantua eta tunika, belaunikatu nintzan, eta luzatu nituen nere eskuak nere Jaun Jainkoagana,

        6. Eta esan nuen: Ene Jaungoikoa, txit azpiratua nago, eta lotsa naiz jasotzen nere arpegia zuganontz, zeren gure gaiztakeriak ugaritu dira gure buruaren gañean, eta gure bekatuak igo dira zeruraño,

        7. Gure gurasoen egunetatik. Eta gañera gerok txit bekatu andiak egin ditugu gaurko eguneraño, eta gure gaiztakeriakgatik izan gera ipiñiak gu, eta gure erregeak, eta gure apaizak lurreko erregeen eskuetan, eta ganibitaren eta katiberioaren mendean, eta arrapatu ziguten gendukan guztia, eta izan gera lotsariz beteak, gaurko egunean ere ikusten dan bezela.

        8. Eta orain gauza gutxi batgatik, eta une bakar baterako bezela, aditu ditu gure erreguak gure Jaun Jainkoak, askatuak eta beren aukeran jarriak izan zitezen gure erriaren kutsuak, jarri eta egon giñaindezen sendo bere leku santuan, eta argitu gure begiak gure Jaun Jainkoak, eta gure katiberioan asnasa piska bat artzen utzi zizagun,

        9. Zeren katibuak giñan; alaere gure katiberioaren erdian ez gaitu utzi gure Jaungoikoak; baizik guzaz errukituerazi du Persiako erregea, onek bizia eman zizagun, eta goratu zezan gure Jaungoikoaren etxea, eta berriztu zitzan bere eroriak, eta eman zizagun arrera eta egoera ona Judan eta Jerusalenen.

        10. Eta orain, o gure Jaungoikoa, zer esango degu gauza oien ondorean? Guk, mezpreziatu ditugunok zure aginte,

        11. Zure serbitzari profeten bitartez adiraziak, esaten zigutela: Lur hura zeñaen jabe egiñak izatera zoazten, da lur zikin bat (beste erri eta gañerako lurrak diran bezela) ertz batetik bestera gañez eginda jarria nazkagarri, eta loikeriakgatik.

        12. Argatik ez dieztezute emango zuen alabak beren semeai, eta ez dituzute ere artuko beren alabak zuen semeen emaztetzat; ez dezute ere aleginik egingo beren adiskide izateko, ez berak aberastutzeko, sendotuak izan zaitezen, eta jan ditzatzuten lur onetako onerak, eta beti iduki ditzatzuten zuen semeak primutzat.

        13. Eta gure gañera etorri diran galmen guzti oien ondoren, gure obra txit gaizto, eta gure bekatu andiagatik, zuk, o gure Jaungoikoa, libratu gaituzu gure gaiztakeriatik, eta salbatu gaituzu, gaurko egunean ikusten dan bezela.

        14. Baña atzera ez itzultzeko, eta zure aginduak ez autsitzeko, eta alako nazkagarriak egin dituzten erriakin ez aidetasunik artzeko kondizioarekin. Aserretua ote zaude gure kontra, gure galmen osoa nai izateraño, gure erriaren kutsurik ere bizirik utziko ez dezun eran?

        15. Justoa zera zu, o Israelko Jaun Jaungoikoa, gu gelditu gera zuk salbatuak izan gaitezen, gaurko egunean, ikusten dan bezela. Emen gaude zure aurrean gure gaiztakeriarekin, barkatu zatzakigun, zeren ez du apuko, ez aitzakiarik zure aurrean, alako gaiztakeriak.

 

AMARGARREN KAPITULUA

        1. Onela zegoala bada Esdras Jaungoikoari erregututzen, barkazioa eskatzen, eta negarrez, auzpezturik Jaungoikoaren Tenpluaren aurrean, bildu zan bere inguruan Israelko gizaseme, eta emakume, eta aur talde txit andi bat, eta asi zan erria negar andiak egiten.

        2. Eta asi zan izketan Sekenias Jehielen semea, Elamen semeetatikoa, eta esan zion Esdrasi: Guk autsi degu gure fedea onela bekatu egiten degula gure Jaungoikoaren kontra, eta artu ditugu emaztetzat emakume arrotzak, lur onetako errietatik. Eta orain baldin Israel, onekin damututa badago,

        3. Gure Jaun Jaungoikoarekin lotu gaitzen itzez, botatzeko emazte guzti oiek, eta berakgandik jaiotako semeak, Jaunaren borondatearen, eta gure Jaun Jainkoaren aginduaren beldur diradenen araura, egin bedi legeak agintzen duena.

        4. Jaiki zaite bada, zuri dagokizu erabakiak ematea, guk lagunduko dizugu. Sendotu zaite, eta ekin lanari.

        5. Jaiki zan bada Esdras, eta juramentuerazi zien apaizen eta lebiten prinzipeai, eta Israel guztiari, itz onen araura egingo zutela, eta juramentu egin zuten.

        6. Eta jaiki zan Esdras Jaungoikoaren etxearen aurrean, eta Johanan Eliasiben semearen gelara joan zan, eta ara sartu zan, etzuen ogirik jan, ez urik edan, zeren etzan negarrez aspertzen katiberiotik etorri ziranen bekatuakgatik.

        7. Eta adirazia izan zitzaioten Judan eta Jerusalenen, katiberioko seme guztiak, bildu zitezela Jerusalenen.

        8. Eta etortzen etzan guztiari iru egunen barrenen, Prinzipe eta Zarren erabakiaren araura, konfiskatuko zitzaiozkala bere gauza guztiak, eta bera botako zala, katiberiotik etorri ziranen batzarretik.

        9. Bildu ziran bada iru egun aien barrenen Juda eta Benjamingo gizon guztiak Jerusalenen, bederatzigarren egunaren ogeigarren egunean, eta erri guztia eseri zan Jaungoikoaren etxeko karrikan, beldurrez ikara bekatua gatik, eta euriakgatik.

        10. Orduan Esdras apaizak, zutik jarrita, esan zien: Zuek fedea autsi dezute, eta emakume arrotzak artu dituzute, itsatsiten diezutela bekatu au Israelko gaiztakeriai.

        11. Orain bada, eman zaiozute gloria zuen gurasoen Jaun Jainkoari, eta egin ezazute bere borondatea, eta berezitu zaitezte lurreko errietatik, eta emakume arrotzetatik.

        12. Zeñatara jendetza guzti hurak erantzun zuen, boz altuan esaten zuela: Egin bedi zuk esan dezun bezela.

        13. Baña nola jendetza dan andia, eta denbora euritsua, eta ezin egon genzakean ezkero agirian, eta lanbide au ere ez dan ezkero egun batekoa, ez bikoa (bada txit andia da gure bekatua alde onetatik.)

        14. Izendatu bediz erri guztiaren artean nagusien batzuek; eta emakume arrotzakin ezkondu diran gure errietako guztiak, agertu ditezela denbora izendatuetan erri bakoitzeko zarrakin, eta beren juezakin batean, gugandik alde dezan artean gure Jaungoikoaren aserreak, bekatu augatik.

        15. Izan ziran bada izendatuak onetarako Jonathan Azahelen semea, eta Jaasia Thekueren semea, eta Mesolam, eta Sebethai Lebitak lagundu zieten.

        16. Eta katiberioko semeak ala egin zuten. Onenbesterekin Esdras apaiza, eta familietako buruak joan ziran beren gurasoen etxeetara; eta arturik guztien izenak, jarri ziran beren tribunalean amargarren illaren lenbiziko egunean, gauza onen gañean argibideak artzeko.

        17. Eta etzan bukatu, emakume arrotzakin ezkondu ziran guztien zenbata, lenbiziko illaren lenbiziko eguneraño.

        18. Eta apaizen semeetatik, emakume arrotzakin ezkonduta arkitu ziranak dira oiek: Josueren semeetatik, Josedeken semeak, eta beren anaiak, Maasia, eta Eliezer, eta Jarib, eta Godolia,

        19. Zeñak eskeñi zuten luzaturik beren eskua, kentzea beren emazteak, eta beren bekatuagatik artaldeetako ari bat eskeñtzea.

        20. Emerren semeetatik, Hanani eta Zebedia.

        21. Eta Harimen semeetatik, Maasia, eta Elia, eta Semeia, eta Jehiel, eta Ozias.

        22. Eta Fheshurren semeetatik, Elioenai, Maasia, Ismael, Nathanael, Jozabed, eta Elasa.

        23. Eta Lebiten semeetatik, Jozabed, eta Semei, eta Zelaia Kalita ere deitua, Fataia, Juda, eta Eliezer.

        24. Eta kantarietatik, Eliasib. Eta atezaietatik Selum, eta Telem, eta Uri.

        25. Eta Israeldik, Farosen semeetatik, Remeia, eta Jezia, eta Melkia, eta Miamin, eta Eliezer, eta Melkia, eta Banea.

        26. Eta Elamen semeetatik, Mathania, Zakarias, eta Jehiel, eta Abdi, eta Jerimoth, eta Elia.

        27. Eta Zethuaren semeetatik, Elioenai, Eliasib, Mathania, eta Jerimuth, eta Zabad, eta Aziza.

        28. Eta Bebairen semeetatik, Johanan, Hanania, Zabbai, Athalai.

        29. Eta Baniren semeetatik, Mosolam, eta Meluk, eta Adaia, Jasub, eta Saal, eta Ramoth.

        30. Eta Fahat Moaben semeetatik, Edna, eta Kalal, eta Banaias, eta Masias, Mathanias, Beseleel, Bennui, eta Manase.

        31. Eta Heremen semeetatik, Eliezer, Josue, Melkias, Semeias, Simeon,

        32. Benjamin, Malok Samarias.

        33. Eta Hasomen semeetatik, Mathani, Mathatha, Zabad, Elifelet, Jermai, Manase, Semei.

        34. Baniren semeetatik, Maaddi, Amram, eta Bel,

        35. Baneas, eta Badaias, Txeliau,

        36. Bania, Marimuth, eta Eliasib,

        37. Mathanias, Mathanai, eta Jasi,

        38. Eta Bani, eta Bennui, semei,

        39. Eta Salmias, eta Nathan, eta Adaias,

        40. Eta Meknedebai, Sisai, Sarai,

        41. Ezrel, eta Selemian, Semeria,

        42. Selum, Amaria, Jose.

        43. Neboren semeetatik, Jehiel, Mathatias, Zabad, Zabina, Jeddu, eta Joel, eta Banaia.

        44. Oiek guztiok artu zituzten emazte arrotzak, eta baziran andre oien artean batzuek semeak iduki zituztenak.

 

  hurrengoa