Euskal olerkiak
Juan Bautista Gamiz
1748-1773
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Joan Goikoetxea Maiza, Euskera, XIX, 1974, 203-206.
|
|
|
DABILZENTXOAK
Erderaz eztuzu nai
ene biotza
euzkeraz kopla egiten
eztut nik lotza
ikuzko deugu
albadaigu egin zerbait
nola bear degu.
Gaizki ba doaz ere
orra euzkeraz
ifin naiz au egiten
neure bildurraz
egizu farre
gaizki mintzazen badut
lotzarik bage.
Txoriak arboletan
dirade pozik
euren libertadeaz
kantazeagatik
alan nai nuke
egon ni ere baña
ezta posible.
Ai ene txori ariñak
egatzen duzu
jaulako karzelbaga
fortuna duzu
nik ezin ala
zerren loturik nago
prisione baga.
Lenago ezaun du baño
uzteduei guziak
Neronebat zerala
bai zera eztiak
dulze ta gozo
zugatik gauza gustiak
izten dut oso.
Ene suertea da gogor
zu gogorrago
ezpazaizte bigundu
galdurik nago
bigundu zaizte
orrekin gure gauzak
dirade naste.
Farre egiten baduzu
dirudi Aingeru
ta ifin bazadiz seria
guzia da ilundu
ene Iguzkia
odeibaga ikuzko dut
zure aurpegia.
Zure urrezko uleak
nauko galdurik
katena orrekin nauko
ongi loturik
ene maitea
azkatuta emadazu
libertadea.
Ai ene begi beltxak
ilik naukazu
euki egizu piedade
ta piztu naizu
Ai ene mina
enezat gauza guziak
dirade ozpina.
Zure begietan dago
ene suertea
nai baduzu bizia
edo eriotzea
ene laztana
zugatik egingo dut
nik aldaidana.
Duzu begitxo bazuk
ta aurpegitxo bat
a egaz joateko dut
tentazio bat
gaode geldi
obeki da ondo egon
ta ez gaizki ibili.
Jazmiña eta karmiña
daode nasturik
zure matel bietan
ondo ifinirik
guztiz da ederra
anparatu nauzute
ai ene eperla.
Ezkuak duzu leun
lepoa txuri
elurrezko bularra
zureak dirudi
or bildu duzu
munduko perfekzioak
nola bear duzu.
Bekoki duzu zabal
eta orzak txuri
sudurra eder ta xuzen
ezpañak gorri
guztiz kunplitua
zure amudioetan nornai
gaude galdua.
Gerria duzu mea
eta oña txiki
gorputz duzula galant
nor naik badaki
onek il nau ni
nai duenak bizi onekin
ezpedi ifini.
Ain laster zeinda ezaundu
jotziza biotzen
iltzeakin zure amudioa
ta ezta ataratzen
dago fixorik
beñere eztut aztuko
ta eztut damurik.
Aski da ezan dudanak
disparateak
barkatu bearko duzu
erorean itzak
juizioa galdu dut
zuk eraman duztazu
eta itzul bear dust.
|
|
|
|
|