www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (1)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

  hurrengoa

JENESISKO LIBURUA

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Asieran egin zituen Jaungoikoak zerua eta lurra.

        2. Baña lurra zegoan moldakaitza eta utsa, eta illuntasunak estaltzen zuten lizeko gaiña; eta Jaungoikoaren espiritua zebillan uren gañean.

        3. Esan zuen bada Jaungoikoak: izan bedi egiña argia. Eta argia izan zan egiña.

        4. Eta ikusi zuen Jaungoikoak ona zala argia, eta berezitu zuen argia illuntasunetatikan.

        5. Eta argiari deitu zion eguna; eta illuntasunai gaua, eta arratsalde eta goizarekin egin zan lenbiziko eguna.

        6. Esan ere zuen Jaungoikoak: Egin bedi firmamendua uren erdian; eta berezitu bitza urak urak gandik.

        7. Eta egin zuen Jaungoikoak firmamendua, eta berezitu zituen firmamenduaren azpian zeuden urak, firmamenduaren gañean zeudenetatik. Eta ala egin zan.

        8. Eta firmamenduari deitu zion Jaungoikoak zerua. Eta arratsalde eta goizarekin egin zan bigarren eguna.

        9. Baita ere esan zuen Jaungoikoak: Berriz batu bitez toki batean zeruaren azpian dauden urak, eta agertu bedi legorra. Eta ala egin zan.

        10. Eta legorrari deitu zion Jaungoikoak lurra, eta uren biltzarreai deitu zien itsasoak. Eta ikusi zuen Jaungoikoak ona zala.

        11. Eta esan zuen: Eman beza lurrak belar berdea eta azia dakarrena eta landare frutu emalleak, ematen dutenak frutua beren moten araura, eta beren azia beretan izan bedi lurraren gañean. Eta ala egin zan.

        12. Eta eman zuen lurrak belar berdea, eta azia zekarrena bere motaren araura, eta zuaitz frutua zekarrena, eta bakoitzak azia zuena bere motaren araura. Eta ikusi zuen Jaungoikoak ona zala.

        13. Eta arratsalde ta goizarekin egin zan irugarren eguna.

        14. Esan zuen berriz Jaungoikoak: Egin bitez argikariak zeruko firmamenduan, berezkatzeko eguna eta gaua, eta izan ditezten denboren, eta egunen eta urteen ezagungarriak.

        15. Distia dezen zeruko firmamenduan, eta argitu dezen lurra. Eta ala egin zan.

        16. Eta egin zituen Jaungoikoak argikari andi bi: argikari andiagoa eguna argitzeko; eta argikari txikiagoa gaua argitzeko; eta izarrak.

        17. Eta paratu zituen zeruko firmamenduan, distia zitezten lurraren gañean;

        18. Eta argitu zitzaten eguna eta gaua, eta berezitu zezaten argia illuntasunetatikan. Eta ikusi zuen Jaungoikoak ona zala.

        19. Eta egin zan arratsalde, eta goizarekin laugarren eguna.

        20. Eta esan ere zuen Jainkoak: Egin bitzate urak arras anima bizikoak, eta egaztiak lurraren gañean, eta zeruko firmamenduaren azpian.

        21. Egin zituen bada Jaungoikoak bale andiak, eta beren moten araura uretan sorturikako arrai bizia duten eta mugitzen diran guztiak, eta egazti guztiak beren moten araura. Eta ikusi zuen Jaungoikoak ona zala.

        22. Eta bedeikatu zituen Jaungoikoak, esaten zuela: Azi eta ugaritu zaitezte, eta bete itzatzute itsasoko urak, eta ugaritu bitez egaztiak lurraren gañean.

        23. Eta arratsalde eta goizarekin egin zan bostgarren eguna.

        24. Esan zuen ere Jaungoikoak: Egin bitza lurrak abere biziak bere motan, etxe abere, eta arrastakari, eta baso abere lurrekoak, beren moten araura. Eta onela egin zan.

        25. Eta egin zituen Jaungoikoak lurreko zamariak beren moten araura, eta abereak eta lurreko arrastakari guztiak beren motetan. Eta ikusi zuen Jaungoikoak ona zala,

        26. Eta esan zuen: Egin dezagun gizona geure antz eta irudira, eta agindu bitzaie itsasoko arraiai, eta zeruko egaztiai, eta baso abereai, eta lur guztian, eta lurrean mugitzen dan arrastakari guztiari.

        27. Eta egin zuen Jaungoikoak gizona bere irudira: Jaungoikoaren irudira egin zuen. Egin zituen gizasemea eta emakumea.

        28. Eta bedeikatu zituen Jaungoikoak, eta esan zien: Azi, ta ugaritu zaitezte, eta bete ezazute lurra, eta menderatu ezazute, eta agindu zaiezute itsasoko arraiai, eta zeruko egaztiai, eta lurraren gañean mugitzen diraden abere guztiai.

        29. Eta Jaungoikoak esan zuen: Ona non eman dizutedan lurraren gañean azia dakarren belar guztia, eta bere motaren azia berengan duten zuaitz guztiak, izan ditezten zuen janaria.

        30. Eta lurreko abere guztiak, eta zeruko egazti guztiak, eta lurrean mugitzen diran guztiak, eta zeñetan dan anima bizia, iduki dezaten jateko. Eta ala egin zan.

        31. Eta ikusi zituen Jaungoikoak egin zituen gauza guztiak, eta ziraden txit onak. Eta arratsalde eta goizarekin egin zan seigarren eguna.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Gelditu ziraden bada bukatuak zeruak eta lurra, eta beren apainduria guztia.

        2. Eta osotu zuen Jaungoikoak zazpigarren egunean bere lan egin zuena: eta atseden zuen zazpigarrenean egin zituen lan guztietatikan.

        3. Eta bedeikatu zuen zazpigarren eguna eta santutu zuen; zeren beratan utzi zien Jaungoikoak osoz bukatu artean egin zituen lan guztiai.

        4. Au da zeruen eta lurraren jatorria, egiñak izandu ziranean, Jaun Jaungoikoak egin zituen egunean zerua eta lurra.

        5. Eta kanpoko landare guztiak, lurrean erne baño lenago, eta lurreko belar guztia moteatu baño lenago; zeren oraindikan etzuen euririk egin Jaun Jaungoikoak lurraren gañean; etzan ere gizonik lurra landutzeko.

        6. Baña lurretikan igotzen zan iturri bat, lurraren gaiñ guztia erregatzen zuena.

        7. Egin zuen bada Jaun Jainkoak gizona lurrezko loiarekin, eta bota zion bere arpegira bizitzako arnasea eta gelditu zan gizona anima biziarekin.

        8. Jarri zuen berriz Jaun Jainkoak asieratikan gozotasuneko paradisua, zeñean ipiñi zuen egin zuen gizona.

        9. Eta Jaun Jainkoak emanerazi zion lurrari zuaitz guzia begiz ederra eta jateko gozoa: baita bizitzako zuaitza paradisuaren erdian, eta jakinduria onaren eta gaitzaren zuaitza.

        10. Eta ibai bat ateratzen zan gozotasuneko tokitikan paradisua erregatzeko, andik lau zati egiten zana:

        11. Batari deritza Fison: au da ingurutzen duena Hebilatko erri guztia, non jaiotzen dan urrea;

        12. Eta toki artako urrea txit ederra da: an arkitzen da bdelioa (sic) eta arri zaintistea.

        13. Eta bigarren ibaiaren izena Jehon: au da ingurutzen duena Ethiopiako erri guztia.

        14. Irugarren ibaiaren izena berriz Tigris: au dijoa Asirioen alderontz. Eta laugarren ibaia da Eufrates.

        15. Eraman zuen bada Jaun Jainkoak gizona, eta jarri zuen gozotasuneko paradisuan, landu eta zaitu zezan:

        16. Eta agindu zion esaten ziola: Jan ezazu paradisuko zuaitz guzietatik;

        17. Jakinduria onaren eta gaitzaren zuaitzetik ordea ez ezazu jan: zeren beratatikan jaten dezun edozein egunean ilko zera.

        18. Esan ere zuen Jaun Jainkoak: Ez da ongi gizona bakarrik egotea: egin zaiogun bere antzeko laguna.

        19. Egiñik bada Jaun Jainkoak lurrarekin lurreko abere guztiak, eta zeruko egazti guztiak, eraman zituen Adan gana, ikusi zezan zer izen ipiñiko zien; zeren Adanek abere bizi guztiari ipiñi zion izena, ori da bere izen adjutua.

        20. Eta deitu zien Adanek beren izenakin abere guztiai, eta zeruko egazti guztiai, eta lurreko etxeabere guztiai: Adanentzat ordea etzan arkitzen beraren antzeko lagunik.

        21. Argatik Jaun Jainkoak lo pisu batetan ipiñi zuen Adan: lo onetan zetzala, kendu zion saiets ezur bat, eta bete zuen aragiz onen lekua.

        22. Eta egin zuen Jaun Jainkoak emakumea, Adani kendu zion saiets ezur onekin, eta eraman zuen Adan gana.

        23. Eta esan zuen Adanek: Au da nere ezurren ezurra, eta nere aragiaren aragia: oni deituko zaio gizaemea, zeren gizaarra gandikan izan da artua.

        24. Argatik utziko ditu gizonak bere aita, eta ama, eta itsatsiko zaio bere emazteari, eta izango dirade bi aragi batean.

        25. Zeuden berriz biak billosik, au da, Adan eta bere emaztea, eta etziran lotsatzen.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Baña sugea zan Jaun Jainkoak egin zituen lurreko abere guztiak baño malmutsagoa. Onek esan zion emakumeari: Zergatik agindu dizute Jaungoikoak ez dezazutela jan paradisuko zuaitz guzietatik?

        2. Zeñi erantzun zion emakumeak: Paradisuan dauden zuaitzetako frututik jaten degu;

        3. Baña paradisuaren erdian dagoen zuaitzeko frututik agindu zigun Jaungoikoak ez jateko, eta ukiturik ere berari ez egiteko, ill ez gaitezen.

        4. Esan zion orduan sugeak emakumeari: iñolaere etzerate illko.

        5. Badaki ezen Jaungoikoak aratatik jaten dezuten edozein egunean, idikiko diradela zuen begiak, eta izango zerate Jaungoikoak bezelakoak, dakizutela ona eta gaitza.

        6. Ikusi zuen bada emakumeak zuaitza ona zala jateko, eta begientzat ederra, eta irudiz gozagarria, eta artu zuen bere frututik, eta jan zuen; eta eman zion bere senarrari, zeñak jan zuen.

        7. Eta zabaldu ziran bien begiak; eta ezagutu zutenean billosik zeudela, josi zituzten piku osto batzuek, eta egin zituzten berentzat galtxatxuriak.

        8. Eta aditu zutenean Jaun Jainkoaren paradisuan zebillanaren boza aizean egerdi ostean, ezkutatu ziran Adan eta bere emaztea Jaun Jainkoaren begietatik paradisuko zuaitzen erdian.

        9. Eta deitu zion Jaun Jainkoak Adani eta esan zion: Non zera?

        10. Berak erantzun zuen: Aditu det zure boza paradisuan, eta beldur izan naiz billosik nengoalako, eta ezkutatu naiz.

        11. Zeñari esan zion: Nork bada erakutzi dizu billosik zeundela, baizikan jan dezulako, ez jateko agindu nizun zuaitzetik?

        12. Erantzun zion Adanek: Laguntzat eman didazun andreak eman dit zuaitzetik, eta jan det.

        13. Eta esan zion Jaun Jainkoak emakumeari: Zergatik au egin dezu? Berak erantzun zion: Sugeak engañatu nau eta jan det.

        14. Eta esan zion Jaun Jainkoak sugeari: Au egin dekalako madarikatua izango aiz abere eta lurreko zamari guztien artean: ire sabelaren gañean ibilliko aiz, eta lurra jango dek ire biziko egun guztietan.

        15. Neronek ipiñiko zetikat etsaitasunak ire eta emakumearen artean, eta ire arrazaren eta aren jatorriaren artean. Berak lertuko dik ire burua, eta i ibilliko aiz aren orpoaren zelatan.

        16. Emakumeari ere esan zion: Ugarituko ditut zure nekeak eta izor zeran denborako zure oñazeak: miñez aurrak egingo dituzu, eta egongo zera gizonaren mendean, eta onek aginduko dizu.

        17. Adani berriz esan zion: Aditu dezulako zure emaztearen boza, eta jan dezulako ez jateko agindu nizun zuaitzetik, madarikatua izan bedi lurra zugatik: neke andiakin aterako dezu beratatik janaria zure bizitzako egun guztietan.

        18. Arantzak eta sasilarrak emango dizkitzu, eta jango dezu lurreko belarra.

        19. Zure arpegiko izerdiarekin jango dezu ogia, itzuli zaitezen bitartean lurrera, nondik izan ziñan artua; zeren autsa zera eta auts biurtuko zera.

        20. Eta Adanek bere emazteari ipiñi zion izena da Eba, bizi guztien ama izango zalako.

        21. Baitaere egin ziezten Jaun Jainkoak Adani eta bere emazteari larruzko tunikak, eta jantzi ziezten:

        22. Eta esan zuen: Ona non Adan egin dan geu bezelako bat, dakiala ona eta gaitza: orain jaso ez dezan bere eskua, eta artu ere ez dezan bizitzako zuaitzetik, eta jan ez dezan, eta bizi ez dedin beti.

        23. Eta bota zuen Jaun Jainkoak atsegiñezko paradisutik, landu zezan lurra, zeñatatik izan zan egiña.

        24. Eta aurtiki zuen Adan, eta ipiñi zuen atsegiñezko paradisuaren aurrean Kerubin bat suzko ezpata jirakor batekin zaitzeko bizitzako zuaitzerako bidea.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. Adanek ordea ezagutu zuen bere emazte Eba: au izortu zan eta erdi zuen Kain, esaten zuela: Izan det aurseme bat Jaungoikoaren graziaz.

        2. Eta bigarrenez erdi zuen onen anaia Abel. Abel izan zan arzaia, eta Kain nekazaria.

        3. Eta gertatu zan igarorik egun asko, eskeintzea Kainek Jaunari emaitzak lurreko frutuetatik.

        4. Abelek ere eskeñi ziozkan bere artaldeko lenenetatik eta beren gizenenetatik: eta begiratu zion Jaungoikoak oniritziz Abeli, eta bere eskeñiai.

        5. Kaini berriz eta bere eskeñiai ez zien begiratu oniritziz, eta txit aserretu zan Kain, eta jarri zan arpegia berontz zuela.

        6. Eta esan zion Jaunak: Zergatik aserretu zera? Eta zergatik zure arpegia dago berontz begira?

        7. Ongi egiten badezu, ez al dezu artuko ordaña? Gaizki egiten badezu berriz, ez al da bereala jarriko pekatua zure begien aurrean? Baña bere naia egongo da zure mendean, eta zuk aginduko diozu.

        8. Eta esan zion Kainek bere anaia Abeli: Goazen kanpora. Eta kanpoan zeudela, jaiki zan Kain bere anaia Abelen kontra, eta ill zuen.

        9. Eta Jaunak esan zion Kaini: Non da Abel zure anaia? Zeñak erantzun zuen: Ez dakit! nere anaiaren gordetzallea al naiz ni?

        10. Eta esan zion Jaunak: Zer egin dezu? Zure anaiaren odola deadarrez dagokit lurretik.

        11. Orain bada madarikatua izango zera lurraren gañean, zeñak idiki zuen bere aoa, eta artu zuen zure anaiaren odola zure eskutik.

        12. Landutzen dezunean ez dizkitzu emango bere frutuak: orron ta igesian biziko zera lurraren gañean.

        13. Eta esan zion Kainek Jaunari: Andiagoa da nere gaiztakeria, barkazioaren diña ni izateko baño.

        14. Ona non botatzen nazun gaur lur onetatik, eta ezkutatuko naiz zure begietatik, eta ibilliko naiz orron eta igesi lurrean: arkitzen nauen edozeñek bada, illko nau.

        15. Eta esan zion Jaunak: iñolaere ez da ala izango, baizik baldin iñork illko balu Kain, zazpi bidar geiago kastigatua izango da. Eta ipiñi zion Jaunak Kaiñi sen bat ill ez zezan arkitzen zuanek.

        16. Eta aterarik Kain Jaunaren aurretik, bizi izan zan igesian lurrean Edenen sortaldeko aldamenean.

        17. Ezagutu zuen bada Kainek bere emaztea, zeñ izortu zan, eta erdi zuen Henok; eta egin zuen erri bat, eta ipiñi zion bere semearen izena Henok.

        18. Eta Henok gandik izan zan sortua Irad, eta Irad gandik izan zan sortua Mabiael, eta Mabiael gandik izan zan sortua Matusael, eta Matusael gandik izan zan sortua Lamek.

        19. Onek artu zituen bi emazte: bataren izena da Ada, bestearen izena Sela.

        20. Eta Ada gandik izan zan sortua Jabel, zeñ izan zan etxaoletan bizi diranen eta artzaien aita.

        21. Eta bere anaiaren izena da Jubal: au izan zan zitaran eta organuan kantatzen dutenen aita.

        22. Sela gandik ere sortua izan zan Tubalkain: au izan zan mallukaria eta kobrezko eta burnizko lan guztien egillea. Tubalkainen arreba berriz Noema.

        23. Eta esan zien Lamekek bere emazte Ada eta Selari: Aditu ezazute nere boza, Lameken emazteak; entzun itzatzute nere itzak: Neronek ill det gizon bat egin nion zauri batekin, eta gaztetxo bat eman nion kolpearekin.

        24. Kain iltzen duena izango bada kastigatua zazpi bidar geiagorekin; Lamek iltzen duena izango da irurogeitaamar zazpi bidar.

        25. Adanek oraindik ezagutu zuen bere emaztea, eta erdi zuen semea, eta ipiñi zion izena da Set, esaten zuela: Eman dit Jaungoikoak beste seme bat Kainek ill zuen Abel gatik.

        26. Baita Seti ere jaio zitzaion seme bat, zeñi deitu zion Enos. Au asi zan Jaunaren izenari otsegiten.

 

BOSTGARREN KAPITULUA

        1. Au da Adanen jatorria: Jaungoikoak gizona egin zuen egunean, Jaungoikoaren antzera egin zuen.

        2. Gizasemea eta emakumea egin, eta bedeikatu zituen; eta egiñak izan ziran egunean ipiñi zien izena Adan.

        3. Bizi izan zan Adan eun eta ogeita amar urtean, eta izan zuen seme bat bere antz eta idurikoa, eta ipiñi zion izena da Set.

        4. Adanen egunak, Set izan zuen ezkero, izan ziran zortzireun urte; eta izan zituen semeak eta alabak.

        5. Eta ala Adan bizitu izan zan denbora guztia dira bederatzireun eta ogeita amar egun, eta ill zan.

        6. Eta Set bizitu zan eun eta bost urtean, eta izan zuen Enos.

        7. Set, Enos izan zuen ezkero, bizitu zan zortzireun eta zazpi urtean, eta izan zituen semeak, eta alabak.

        8. Eta Seten egun guztiak izan ziran bederatzireun eta amabi urte, eta ill zan.

        9. Enos bizitu zan larogeita amar urtean, eta izan zuen Kainan.

        10. Au jaio ezkero bizitu zan zortzireun eta amabost urtean, eta izan zituen semeak eta alabak.

        11. Eta Enosen egun guztiak izan ziran bederatzireun eta bost urte, eta ill zan.

        12. Bizi ere zan Kainan irurogeita amar urtean, eta izan zuen Malaleel.

        13. Eta bizitu zan Kainan, Malaleel izan zuen ezkero, zortzireun eta berrogei urtean, eta izan zituen semeak eta alabak.

        14. Eta Kainanen egun guztiak etorri ziran izatera bederatzireun eta amar urte, eta ill zan.

        15. Eta Malaleel bizitu zan irurogei ta bost urtean, eta izan zuen Jared.

        16. Eta Jared izan ezkero, bizi izan zan Malaleel zortzireun eta ogeita amar urtean, eta izan zituen semeak eta alabak.

        17. Eta Malaleelen bizi guztia izan zan zortzireun eta larogeita amar urtekoa, eta izan zituen semeak eta alabak.

        18. Eta bizitu zan Jared eun eta irurogei ta bi urtean, eta izan zuen Enok.

        19. Eta bizitu zan Jared, Enok izan zuen ezkero, zortzireun urte, eta izan zituen semeak eta alabak.

        20. Eta ala Jareden bizi guztia izan zan bederatzireun eta irurogeita bi urtekoa, eta ill zan.

        21. Eta bizitu zan Enok irurogei ta bost urtean, eta izan zuen Matusalen.

        22. Eta Enok ibilli zan Jaungoikoarekin; eta bizitu zan, Matusalen izan zuen ezkero, irureun urte, eta izan zituen semeak eta alabak.

        23. Eta Enoken egun guztiak izan ziran irureun eta irurogei eta bost urte.

        24. Eta jarraitu zion Jaungoikoarekin ibilteari; eta ezkutatu zan; zeren Jaungoikoak eraman zuen.

        25. Matusalen bizi izan zan eun eta larogei eta zazpi urtean, eta izan zuen Lamek.

        26. Eta bizitu zan Matusalen, Lamek izan zuen ezkero, zazpireun eta larogei eta bi urte, eta izan zituen semeak eta alabak.

        27. Eta Matusalenen egun guztiak allegatu ziran bederatzireun eta irurogei eta bederatzi urtera, eta ill zan.

        28. Eta bizitu zan Lamek eun eta larogei eta bi urte, eta izan zuen seme bat,

        29. Eta oni deitu zion Noe, esaten zuela: Onek gozatuko gaitu geure eskuen neke eta lanetan, Jaungoikoak madarikatu zuen lur onetan.

        30. Eta bizitu zan Lamek, Noe izan zuen ezkero, bosteun eta larogei eta amabost urtean, eta izan zituen semeak eta alabak.

        31. Eta Lameken egun guztiak izan ziren zazpireun eta irurogei eta zazpi urte, eta ill zan. Noe berriz zala bost eun urtekoa, izan zituen Sem, Kam, eta Jafet.

 

SEIGARREN KAPITULUA

        1. Asi ezkero bada ugaritutzen gizonak lurraren gañean, eta idukirik alabak;

        2. Ikusirik Jaungoikoaren semeak ederrak zirala gizonen alabak, artu zituzten emaztetzat, ongien zeritzenak.

        3. Eta esan zuen Jaungoikoak: Ez du iraungo beti nere espirituak gizonagan, aragikoia dalako; eta bere egunak izango dira eun eta ogei urte.

        4. Egun aietan berriz baziraden erraldoeak lurraren gañean. Zeren naasi ziran ezkero Jaungoikoaren semeak gizonen alabakin, eta oiek izortu, oiek dira anziñako denboretako errutsu ospe andiko gizonak.

        5. Ikusirik berriz Jaungoikoak andia zala gizonen gaistakeria lurrean, eta bere biotzeko gogorazio guztiak zeudela makurtuak gaitzera, denbora guztian,

        6. Damutu zitzaion gizona egin izatea lurrean. Eta biotz barrendiko garbai batekin;

        7. Kenduko det, esan zuen, lurraren gañetik egin nuen gizona, gizona gandik abereetaraño, arrastakaritik zeruko egaztietaraño; zeren damu det berak egiña.

        8. Noek berriz arkitu zuen onginaia Jaungoikoaren aurrean.

        9. Oiek dirade Noeren semeak: Noe gizon ona ta obea izan zan bere denboran; Jaungoikoarekin ibilli zan.

        10. Eta izan zituen iru seme, Sem, Kam eta Jafet.

        11. Lurra berriz zegoan Jaungoikoaren aurrean ustelduta, eta gaiztakeriaz beterik.

        12. Ikusirik bada Jaungoikoak lurra zegoala usteldurik, zeren lurraren gañean bizi ziran guztiak gaiztotu ziran,

        13. Esan zion Noeri: Allegatua da neronek izentaturik nuen denbora, bukatzeko gizon guztiak: betea da lurra beren gaiztakeriaz; eta neronek galduko ditut lurrarekin.

        14. Egin ezazu zuretzat kutxa bat zur garlopatuakin: gelatxoak egingo dituzu kutxan, eta betunarekin igortzi barrendikan eta kanpotikan.

        15. Eta onela egingo dezu: Kutxaren luzeera izango da irureun beso, zabalera berrogeita amar beso, eta beraren altuera ogei eta amar beso.

        16. Egingo diozu kutxari leio bat, eta bere gallurra bukatuko dezu beso batean: kutxaren atea berriz ipiñiko dezu aldamenetik, eta egingo dituzu beratan iru bizitza, bat bean, bestea erdian, eta bestea goian.

        17. Eta ona nik ekarriko ditut lurraren gañera ugoldeko urak, iltzeko zeruaren azpian bizitzako espiritua duen aragi guztia. Lurrean dauden gauza guztiak, galduko dirade.

        18. Baña ni zurekin batuko naiz, eta sartuko zera kutxan zu, eta zurekin zure semeak, zure emaztea eta zure semeen emazteak.

        19. Eta sartuko dituzu kutxan abere mota guztietatik bi, arra eta emea, zurekin bizi ditezten.

        20. Egaztietatik bere motaren araura, eta zamarietatik bere motan, eta lurreko arrastakari guztietatik bere motaren araura: bakoitzetik bi sartuko dira zurekin, bizi ditezken.

        21. Eramango dituzu bada zurekin jan al ditezken janari guztiak, eta ipiñiko dituzu zeure bizitokian; eta au izango da zuen eta aien janaria.

        22. Egin zuen bada Noek Jaungoikoak agindu zion guztia.

 

ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Esan zion gero Jaunak: Sartu zaite zu eta zure etxeko guztiak kutxan, zeren zu arkitu zaitut onik nere aurrean gizaldi onetan.

        2. Abere garbi guztietatik artuko dituzu zazpiña, arra eta emea; abere loietatik berriz biña, arra eta emea.

        3. Eta orobat zeruko egaztietatik zazpiña, arra eta emea, iraun dezan bere kastak lur guztiaren gañean.

        4. Zeren emendikan zazpi egunera neronek eragingo det euria lurraren gañean berrogei egunean eta berrogei gautan, eta galduko ditut lurraren gañean egin nituen gauza guztiak.

        5. Egin zuen bada Noek Jaunak agindu zion guztia.

        6. Zeuzkan Noek seireun urte ugoldeko urak igo zutenean lurra ezkutetaraño.

        7. Eta sartu zan Noe kutxan ugoldeko urak gatik, eta berarekin bere semeak, bere emaztea eta bere semeen emazteak.

        8. Orobat abere garbi ta loietatik, eta egaztietatik eta lurraren gañean mugitzen diran guztietatik.

        9. Sartu zizkion Noeri kutxan bina, arra eta emea, Jaunak Noeri agindu zion bezela.

        10. Eta igaro ziradenean zazpi egun, ugoldeko urak igo zuten lurra ezkutetaraño.

        11. Noek seireun urte zituanean, bigarren illean, illaren amazazpi garren egunean, urratu ziran lize andiko iturri guztiak, eta idiki ziran zeruko uarkak:

        12. Eta egin zuen euria lurraren gañean berrogei egunean eta berrogei gautan.

        13. Egun artako epe izentatuan sartu zan Noe, eta bere seme Sem, Kam eta Jafet, aren emaztea, eta bere semeen iru emazteak berarekin kutxan.

        14. Berak, eta abere guztiak beren moten araura, eta zamari guztiak, beren moten araura, eta lurrean mugitzen dan guztia, bere motan, eta egazti guztiak beren moten araura, eta luma abere mota guztia, eta egoak dauzkan guztia.

        15. Sartu ziraden Noe gana kutxara biña biñan bizitzako espiritua zuen aragi guztitik.

        16. Eta sartu ziradenak sartu ziraden arra ta emea aragi guztitik, Jaungoikoak agindu zion bezela; eta Jaunak itxi zion kanpoko aldetik.

        17. Orduan etorri zan berrogei eguneko ugoldea lurraren gañera; eta azi ziran urak, eta eraman zuten kutxa lurretik txit gora;

        18. Zeren urak txit andizkiro azi ziran, eta ezkutatu zuten lurraren gañean zegoan guztia: kutxa berriz zebillan uren gañean.

        19. Eta urak igo zuten txit geiegi lurraren gañean, eta estaliak izan ziran mendirik altuen guztiak zeru guztiaren azpian.

        20. Amabost beso altuagora allegatu zan ura, estalirik zeuzkan mendiak baño.

        21. Eta galdu zan, lurraren gañean mugitzen zan aragi guztia, egaztiena, abereena, zamariena eta lurraren gañean biurka dabiltzan arrastakari guztiena: gizonak guztiak.

        22. Eta lurraren gañean bizitzako asnasea duen guztia guztia galdu zan.

        23. Eta desegin zituen lurraren gañean bizi ziran guztiak gizona gandik zamarietaraño, bai arrastakariak, eta bai zeruko egaztiak: eta etzan gelditu lurrean beren lorratzik ere bakarrik gelditu zan Noe, eta berarekin kutxan zeudenak.

        24. Eta egon ziran urak lurraren gañean eun eta berrogei eta amar egunean.

 

ZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Oroiturik berriz Jaungoikoa Noerekin, eta berarekin kutxan zeuden abere guztiakin, eta zamari guztiakin, atera zuen aizea lurraren gañean, eta gutxitu ziran urak.

        2. Eta itxi ziraden lizeko iturriak, eta zeruko uarkak; eta galerazi zitzaieten jetxiera zeruko euriai.

        3. Eta biurtu ziran urak lurretik zijoazela eta zetoztela; eta asi ziran gutxitzen igarorik eun eta berrogei ta amar egun.

        4. Eta gelditu zan kutxa zazpigarren illean, illaren ogei eta zazpi garren egunean, Armeniako mendien gañean.

        5. Urak berriz bazijoazen eta gutxitzen ziran amargarren illeraño; zeren amargarren illean, illaren lelengo egunean, agertu ziran mendien tontorrak.

        6. Eta igarorik gero berrogei egun, idikirik Noek egin zuen kutxako leioa, belea bialdu zuen.

        7. Au aterarik, etzan itzuli legortu arteraño urak lurraren gañean.

        8. Onen ondoren bialdu zuen usoa ere, ikusi zezan aitu bai al ote ziraden urak lurraren gañean.

        9. Ez arkiturik onek non ipiñi bere oña itzuli zan beragana kutxara; zeren oraindikan urak zeuden lur guztiaren gañean; eta luzatu zuen eskua, eta eldurik sartu zuen kutxan.

        10. Itxedonik oraindikan beste zazpi egun, berriz bialdu zuen usoa kutxatik.

        11. Bera berriz etorri zan beragana, zekarrela bere mokoan oliboaren adar bat osto berdeakin. Aditu zuen bada Noek alde egin zutela urak lurraren gañetik.

        12. Itxedon zuen alaere beste zazpi egun; eta bota zuen usoa; au etzan biurtu geiago beragana.

        13. Seireun eta lenengo urtean bada, lenengo illean, illaren lenengo egunean, alde egin zuten urak lurraren gañetik, eta idikirik Noek kutxaren tapa, begiratu eta ikusi zuen leortu zala lurraren gaña.

        14. Bigarren illean, illaren ogei eta zazpigarren egunean, leortu zan lurra.

        15. Orduan itz egin zion Jaungoikoak Noeri, esaten zuela:

        16. Atera zaite kutxatik zu eta zure emaztea; zure semeak eta zure semeen emazteak zurekin.

        17. Atera itzatzu ere zurekin dauzkazun abere guztiak, kasta guztikoak, naiz egaztietan, naiz zamarietan, eta lurraren gañean arrastaka dabiltzan arrastakari guztietan, eta atera zaitezte lurraren gañera: azi eta ugaritu zaitezte bere gañean.

        18. Irten zan bada Noe, eta bere semeak; aren emaztea, eta bere semeen emazteak, berarekin.

        19. Baita ere irten ziran kutxatik abere guztiak, zamariak eta lurraren gañean biurrean dabiltzan arrastakariak, beren moten araura.

        20. Eta egin zion Noek aldare bat Jaunari, eta arturik abere eta egazti garbi guztietatik, eskeñi ziozkan ofrendak aldarearen gañean.

        21. Eta usai egin zion Jaunak usai gozoak, eta esan zuen: iñolaere ez det geiago madarikatuko lurra gizonak gatik; zeren gizonaren biotzaren zentzuna eta gogorazioa gaitzera makurtuak daude bere gaztetasunetik; ez det bada geiago kastigatuko anima bizi guztia egin dedan bezela.

        22. Mundua mundu dan artean, ereiteak eta itaiteak, otzak eta beroak, udak eta neguak, gauak eta egunak, elkarri jarraituko die.

 

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

        1. Gero bedeikatu zituen Jaungoikoak Noe eta bere semeak, eta esan zien: Azi eta ugaritu zaitezte, eta bete ezazute lurra.

        2. Eta zuen izu ta ikara izan bedi lurreko abere guztien gañean, eta zeruko egazti guztien gañean, lurraren gañean mugitzen diran guztiakin.

        3. Eta mugitzen eta bizi dan guztia, izango da zuen janaria; barazki berdea bezela eman nizuten guztia.

        4. Salbu ez dezutela jango aragia odolarekin.

        5. Zeren billatuko det zuen animen odola abere guztien eskutik; eta billatuko det gizonaren anima, gizonaren eskutik, gizasemearen, eta bere anaiaren eskutik.

        6. Isuria izango da, gizonaren odola isurtzen duen edozeñen odola; zeren gizona egiña izan zan Jaungoikoaren antzera.

        7. Zuek berriz azi, eta ugaritu, eta sartu zaitezte lurraren gañean eta bete ezazute.

        8. Oiek ere esan ziezten Jaungoikoak Noeri eta berarekin bere semeai:

        9. Ona nik egingo det nere elkartasuna zuekin eta zuen jatorriarekin zuen ondorik.

        10. Eta zuekin dan anima bizi guztiarekin, naiz egaztiakin, naiz kutxatik atera ziran lurreko zamari eta abere guztiakin, eta lurreko pistia guztiakin.

        11. Egingo det nere elkartasuna zuekin, eta iñolaere geiago ez da illa izango aragi guztia ugoldeko urakin; ez da ere izango emendik aurrera lurra galtzen duen ugolderik.

        12. Eta esan zuen Jaungoikoak: Au da nere eta zuen, eta zuekin arkitzen dan anima bizi guztien artean betiko gizaldietarako egiten dedan alkartasunaren señalea.

        13. Ipiñiko det nere uztaia odeietan, eta izango da nere arteko eta lurraren arteko alkartasunaren señalea;

        14. Eta estalitzen dedanean zerua odeiakin, agertuko da nere uztaia odeietan:

        15. Eta oroituko naiz zuekin eta aragia bizitutzen duen anima bizi guztiarekin dedan nere elkartasunarekin; eta ez da berriz izango ugoldeko urik aragi guztia galtzeko.

        16. Eta egongo da uztaia odeietan, eta ikusiko det, eta oroituko naiz Jaungoikoaren eta lurraren gañean dan aragi guztiaren, anima bizi guztiaren artean egiña dagoan betiko elkartasunarekin.

        17. Eta esan zion Jaungoikoak Noeri: Au da nere eta lurraren gañean bizi dan aragi guztiaren artean egiña dagoan elkartasunaren señalea.

        18. Ziran bada kutxatik atera ziraden Noeren semeak Sem, Kam eta Jafet; Kam, au da Kanaanen aita.

        19. Iru oiek dirade Noeren semeak; eta oietatik zabaldu ziran gizon guztiak lur guztiaren gañean.

        20. Eta asi zan Noe, gizon nekazaria, lurra landutzen eta ipiñi zuen masti bat.

        21. Eta edanik ardoa, orditu zan, eta billostu bere bizilekuaren erdian.

        22. Au ikusirik Kam, Kanaanen aitak, au da, bere aitaren lotsariak zeudela agirian, aterarik kanpora, esan zien bere anaia biai.

        23. Sem, eta Jafetek berriz kapa ipiñi zuten beren solbardetan, eta ibillirik atzerontz, estali zituzten bere aitaren lotsariak; eta beren arpegiak itzuliak zeuden, eta aitaren lotsariak ez zituzten ikusi.

        24. Eta esnaturik Noe ordikeriatik, jakin zuenen zertzuk egin zizkion bere seme txikiagoak,

        25. Esan zuen: Madarikatua Kanaan; bere anaien mendekoen mendekoa izango da.

        26. Eta esan zuen: Bedeikatua Jauna Semen Jaungoikoa; Kanaan izan bedi bere mendekoa.

        27. Zabaldu beza Jaungoikoak Jafet, eta bizi bedi Semen bizilekuetan, Kanaan izan bedi bere mendekoa.

        28. Bizi izan zan Noe ugoldea igarota irureun eta berrogeita amar urtean.

        29. Eta ala, bere egun guztiak izan ziran bederatzireun eta berrogeita amar urte; eta ill zan.

 

AMARGARREN KAPITULUA

        1. Oiek dirade Noeren semeen, Sem, Kam eta Jafeten ondokoak; eta jaio zitzaiezten semeak ugoldearen ondoren.

        2. Jafeten semeak: Gomer, eta Magog, eta Madai, eta Jaban, eta Tubal, eta Mosok, eta Tiras.

        3. Gomerren semeak: Aszenez eta Rifat, eta Togorma.

        4. Jabanen semeak: Elisa eta Tarsis, Zetim eta Dodanim.

        5. Oiek partitu zituzten jendedien ugarteak beren alderrietan, bakoitzak bere izkuntzaren eta beren familien araura beren jendeetan.

        6. Kamen semeak izan ziran: Kuz, eta Mezraim, eta Fut, eta Kanaan.

        7. Kusen semeak: Saba, eta Hebila, eta Sabata, eta Sabataka. Regmaren semeak: Saba, eta Dodan.

        8. Eta Kusgandik izan zan sortua Nemrod, au asi zan izaten altsua lurrean,

        9. Eta zan eiztari indartsua Jaunaren aurrean. Emendik etorri zan esaera: Nemrod bezela eiztari indartsua Jaunaren aurrean.

        10. Eta bere erreinuaren asiera izan zan Babilonia, eta Arak, eta Akad, eta Kalane, Senaarko lurrean.

        11. Erri atatik irten zan Asur, eta egin zuen Ninibe, eta erriko plazak, eta kale.

        12. Baitaere Resen, Ninibe eta Kaleren artean, au da erri andia.

        13. Eta Mesraimek izan zituen Ludim, eta Anamim, eta Laabim, eta, Neftuim,

        14. Eta Petrusim, eta Kasluim, zeñatatikan atera ziran Filisteoak eta Kaftoreoak.

        19. Eta Kanaanen mugak ziran datoztenak bezela Sidondik Jerarara Gaza artean, sartu artean Sodoman eta Gomorran, eta Seboimen, Lesa artean.

        20. Oiek dirade Kamen semeak beren senitarte, eta izkuntza, eta jatorri, eta erri eta erreinuen araura.

        21. Sem gandik ere, Heberren seme guztien aita gandik, Jafeten anaia nagusia gandik, jaio ziran semeak.

        22. Semen semeak: Elam, eta Asur, eta Arfaxad, eta Lud, eta Aram.

        23. Aramen semeak: Us, eta Hul, eta Jeter, eta Mes.

        24. Arfaxadek berriz izan zuen Sale, zeñ gandik jaio zan Heber.

        25. Heberri jaio zitzaiozkan bi seme: bataren izena Faleg, bere egunetan lurra partitu zalako; eta bere anaiaren izena Jektan.

        26. Jektan onegandik izan zan sortua Elmodad, eta Salef, eta Asarmot, eta Jare,

        27. Eta Aduram, eta Uzal, eta Dekla,

        28. Eta Ebal, eta Abimael, eta Saba,

        29. Eta Ofir, eta Hebila, eta Jobab; oiek guztiok dirade Jektanen semeak.

        30. Eta oien bizilekua izan zan Mesatik sortaldeko mendi Safarreragiño.

        31. Oiek dirade Semen semeak beren senitarte, eta izkuntza, eta errien araura, beren erreinuetan.

        32. Oiek Noeren familiak beren erri eta erreinuen araura. Oietatik zabaldu ziran jendeak lurrean ugoldearen ondoan.

 

AMAIKAGARREN KAPITULUA

        1. Zan berriz lurra izketa batekoa, eta itz bat batzuetakoa.

        2. Eta atera ziradenean sortaldetik, arkitu zuten lur bat Sennaarko lurrean, eta gelditu ziran an egotez.

        3. Esan zien elkarri: Atozte, egin ditzagun adrilluak, eta egosi ditzagun suan. Eta baliatu ziran adrilluakin arrien tokian, eta betunarekin kareoraiaren tokian;

        4. Eta esan zuten: Atozte, egin dezagun erri, eta dorre bat, zeñaren erpiña allegatzen dan zeruragiño, eta .... dezagun geure izena mundu guztitik zabaldu gaitezten baño lenago.

        5. Eta jetxi zan Jauna ikustera, Adanen semeak egiten zuten erri eta dorrea.

        6. Eta esan zuen: Ona, bat da erria, eta izketa bat dute guztiak; eta asi dirade au egiten, eta ez dirade atzeratuko beren gogorazioetatik, bukatu ditzaten bitartean.

        7. Atozte bada, jetxi gaitezen, eta naasi dezagun an beren izketa, aditu ez dezan batak bestearen itza.

        8. Eta onela zabaldu zituen Jaunak toki artatikan mundu guztitik, eta utzi zioten erria egiteari.

        9. Eta orregatik deitu zitzaion izena Babel, zeren an izan zan naasia mundu guztiko izkuntza erreinu guztien gañetik:

        10. Au da Semen jatorria: Sem zan eun urtekoa izan zuenean Arfaxad, urte bi ugoldearen ondoan.

        11. Eta bizi izan zan Sem, Arfaxad izan zuen ezkero, bosteun urtean, eta izan zituen semeak eta alabak.

        12. Eta Arfaxad bizi izan zan ogeita amabost urte, eta izan zuen Sale.

        13. Eta bizi izan zan Arfaxad, Sale izan zuen ezkero, irureun eta iru urtean: eta izan zituen semeak eta alabak.

        14. Eta bizi izan zan Sale ogeita amar urte, eta izan zuen Heber.

        15. Eta bizi izan zan Sale, Heber izan zuen ezkero, laureun eta iru urtean: eta izan zituen semeak eta alabak.

        16. Eta bizi izan zan Heber ogeita amalau urtean, eta izan zuen Faleg.

        17. Eta bizi izan zan Heber, Faleg izan zuen ezkero, laureun eta ogeita amar urtean: eta izan zituen semeak eta alabak.

        18. Eta bizi izan zan Faleg ogeita amar urtean: eta izan zuen Reu.

        19. Eta bizi izan zan Faleg, Reu izan zuen ezkero, berreun eta bederatzi urtean: eta izan zituen semeak eta alabak.

        20. Eta bizi izan zan Reu ogeita amabi urtean, eta izan zuen Sarug.

        21. Eta bizi izan zan Reu, Sarug izan zuen ezkero, berreun eta zazpi urtean: eta izan zituen semeak eta alabak.

        22. Eta bizi izan zan Sarug ogeitaamar urtean, eta izan zuen Nakor.

        23. Eta bizi izan zan Sarug, Nakor izan zuen ezkero, berreun urtean: eta izan zituen semeak eta alabak.

        24. Eta bizi izan zan Nakor ogeita bederatzi urtean, eta izan zuen Tare.

        25. Eta bizi izan zan Nakor, Tare izan zuen ezkero, eun eta emeretzi urtean: eta izan zituen semeak eta alabak.

        26. Eta bizi izan zan Tare irurogei eta amar urtean, eta izan zituen Abram, eta Nakor, eta Aran.

        27. Eta au da Tareren jatorria: Tarek izan zituen Abram, Nakor eta Aran. Eta Aranek izan zuen Lot.

        28. Eta ill zan Aran bere aita Tare baño lenago, bere jaioterriko lurrean, Ur Kaldeakoan.

        29. Eta Abramek eta Nakorrek artu zituzten emazteak: Abramen emaztearen izena, Sarai; eta Nakorren emaztearen izena, Melka, Aranen alaba, Melkaren aita, eta Feskaren aita.

        30. Eta Sarai izan zan soilla, eta etzuen semerik.

        31. Eta Tarek artu zituen bere seme Abram eta Lot, Aranen semea, bere semearen semea eta Sarai bere erraña, bere seme Abramen emaztea, eta atera zituen Ur Kaldeakotik joateko Kanaango lurrera: eta etorri ziran Haraneraño, eta bizi izan ziran an.

        32. Eta izan ziran Tareren egunak berreun eta bost urte, eta bizi izan ziran an.

 

AMABIGARREN KAPITULUA

        1. Eta esan zion Jaunak Abrami: Atera zaite zure erritik, eta zure aideetatik, eta zure aitaren etxetik, eta atoz erakutziko dizudan lurrera.

        2. Eta egingo zaitut jende andi baten buru, eta bedeinkatuko zaitut, eta txit altxatuko det zure izena, eta izango zera bedeinkatua.

        3. Bedeinkatuko ditut zu bedeikatutzen zaituztenak, eta madarikatuko ditut zu madarikatutzen zaituztenak, eta zugan izango dirade bedeinkatuak lurreko etorki guztiak.

        4. Atera zan bada Abram Jaunak agindu zion bezela, eta joan zan berarekin, Lot irurogei eta amabost urtekoa zan Abram atera zanean Harandik.

        5. Eta eraman zuen Sarai bere emaztea, eta Lot bere anaiaren semea, eta irabazi zuten azienda guztia, eta Haranen egin zituzten animak, eta atera ziran joateko Kanaango lurrera. Eta ara allegatu ziradenean,

        6. Igaro zuen Abramek lurra Sikemgo tokiragiño, ibar argitsuragiño, eta Kanaantarra zegoan orduan lurrean.

        7. Eta ajertu zitzaion Jauna Abrami, eta esan zion: Zure jatorriari emango diot lur au. Eta egin zion an aldare bat agertu zitzaion Jaunari.

        8. Eta igarorik andik Betelen sortaldean zegoan mendira, zabaldu zuen an bere txosna, sartaldetik zuela Betel, eta sortaldetik Hai, an ere egin zion Jaunari aldare bat, eta otsegin zion bere izenari.

        9. Eta jarraitu zion Abramek ibilteari, eta joateari aurrera egoerontz.

        10. Eta izan zan erri atan gosete bat, jetxi zan Abram Ejiptora, an egoteko bideaskoa bezela, zeren erri artako gosetea txit andia zan.

        11. Eta Egipton sartzeko zorian zegoanean, esan zion Sarai bere emazteari: Badazaut andre ederra zerala.

        12. Eta ijitoak ikusten zaituztenean, esango dutela: Bere emaztea da, eta ni illko naute, eta zu gordeko zaituzte.

        13. Erregututzen dizut bada arren esan dezazula, nere arreba zerala, ongi artua izan nadin zure amorioa gatik, eta bizirik gelditu nadin zure begirunez.

        14. Sartu zaneko bada Abram Ejipton, ikusi zuten ijitoak emakumea txit ederra zala.

        15. Eta andizkiak adirazi zioten Faraoni, eta alabatu zuten bere aurrean, eta izan zan eramana emakumea Faraonen etxera.

        16. Eta beraren begirunez ongi tratatu zuten Abram, eta izan zituen ardiak, eta idiak, eta astoak, eta mendekoak gizasemeak eta emakumeak, eta astaemeak, eta gameluak.

        17. Baña Jaunak kastigatu zuen Faraon, eta bere etxea gaitzete txit andiakin, Sarai Abrahamen emaztea gatik.

        18. Eta otsegin zion Faraonek Abrami, eta esan zion: Zer da nerekin egin dezun au? Zergatik ez didazu agertu zure emaztea dala?

        19. Zer gauza gatik esan dezu zure arreba dala, artu nezan nere emaztetzat? Orain bada ona zure emaztea; artu ezazu eta zoaz.

        20. Eta Faraonek agindu zien bere jendeai Abram zaitzeko: eta lagundu zioten, berari eta bere emazteari, zeuzkaten gauza guztiakin.

 

AMAIRUGARREN KAPITULUA

        1. Igo zan bada Abram Ejiptotik, bera eta bere emaztea, eta zeuzkan gauza guztiak, eta Lot berarekin, Egoeko aldamenera.

        2. Eta zan txit aberatsa urrearen eta zillarraren dirutornean.

        3. Eta biurtu zan etorri zan bidetik, eguerditik Betelerontz, len bere txosna jarri zuen tokiraño, Betel eta Hairen bitartean,

        4. Len egin zuen aldarearen tokian, eta otsegin zion an Jaunaren izenari.

        5. Baitaere Abramekin zegoan Lotek, zeuzkan ardien taldeak, eta abereak, eta txosnak.

        6. Eta ezin kabitu zituzten lurrak, elkarrekin bizitzeko, zeren beren azienda zan andia, eta ezin bizi zitezken toki batean.

        7. Argatik errierta izan zan Abramen eta Loten talde zaitzalleen artean, eta denbora artan Kananeoak eta Ferezeoak bizi ziraden lur artan.

        8. Esan zion bada Abramek Loti: Ez bedi, arren, izan erriertarik nere eta zure artean, eta nere artzaien eta zure artzai zeren anaiak gera.

        9. Ona emen non dezu lur guztia zure aurrean, erregututzen dizut arren, alde egin dezazula nigandik, ezkerrera joaten bazera, nik artuko det ezkuiea baldin zuk eskuiea aututzen bade.. ni joango naiz ezkerrera.

        10. Jasorik bada Lotek begiak, ikusi zuen Jordango erriberako lur guztia, zeñ guztia zan erregaua Jaunak desegin zituen baño lenago Sodoma eta Gomorra, Jaunaren Paradisua bezela, eta Egipto bezela datoztenai.

        11. Eta autatu zuen beretzat Lotek Jordango erriberako ibarra, eta alde egin zuen Sortaldetik, eta berezitu ziran anaiak, bata bestea gandik.

        12. Abram bizi izan zan Kanaango lurrean: eta Lot gelditu zan Jordanen aldamenean dauden errietan, eta bizi izan zan Sodoman.

        13. Sodomako gizonak berriz ziran txit gaiztoak eta pekatari txit andiak Jaunaren aurrean.

        14. Eta esan zion Jaunak Abrami, Lotek beragandik alde egin zuen ezkero: Jaso itzatzu zure begiak eta begiratu ezazu orain zauden tokitik, Nortera, eta Egoera, eta Sortaldera, eta Sartaldera.

        15. Ikusten dezun lur guztia emango dizut zuri eta zure jatorriari betiko.

        16. Eta egingo det zure jatorria lurreko autsa bezela: baldin gizonen batek kontatu al badu lurreko autsa, zure jatorria ere kontatuko du.

        17. Jaiki zaite, zoaz eta ikusi ezazu lurra bere luzeeran, eta zabaleran, zeren zuri emango dizut.

        18. Jasorik bada Abramek bere txosna, etorri zan eta bizi izan zan Manbre ibarraren aldean, zeñ dagoan Hebronen, eta egin zion an Jaunari aldare bat.

 

AMALAUGARREN KAPITULUA

        1. Gertatu zan berriz denbora artan, Amrafel Senaarko erregea, eta Ariok Pontoko erregea, eta Kodorlahomor Elamitaen erregea, eta Tadal jendeen erregea.

        2. Gerran aritzea Bara Sodomako erregearen kontra, eta Bersa Gomorrako erregearen kontra, eta Sennaab Adamako erregearen kontra, eta Semeber Seboingo erregearen kontra, eta Balako erregearen kontra, au da Segor.

        3. Oiek guztiok elkartu ziran Basoko ibarrean, zeñ dan orain itsaso Gazia.

        4. Zeren amabi urte serbitu zuten Kodorlahomor eta amairugarrenean errebelatu zitzaiozkan.

        5. Beragatik amalaugarren urtean etorri zan Kodorlahomor, eta berarekin zeuden erregeak, eta desegin zituen Rafaimtarrak Astarotkarnaimen, eta berakin Zuzimtarrak, eta Emimtarrak Sabe Kariataimen,

        6. Eta Korretarrak Seirko mendietan, bakartadean dagoan Farango landetaraño.

        7. Eta biurtu ziran eta etorri ziran Misfatko iturriraño, au da Kades: eta ondatu zuten Amaleziten aldeera guztia, eta Asasontamarren bizi zan Amorreoa.

        8. Eta atera ziran Sodomatarren erregea eta Gomorrakoa, eta Adamako erregea eta Seboimgo erregea, eta baiere Balako erregea, zeñ dan Segor: eta zuzendu zuten guda beren kontra Landetako ibarrean.

        9. Au da, Kodorlahomor Elamiten erregearen, eta Tadal jendeen erregearen, eta Amrafel Senaaarko erregearen, eta Ariok Pontoko erregearen kontra, lau errege bosten kontra.

        10. Eta Landetako ibarrak zeuzkan betunezko pozu asko. Eta Sodomatarren, eta Gomorrako erregeak, iges egin zuten, eta erori ziraden an; eta bizirik gelditu ziranak, igo zuten mendira.

        11. Eta eraman zuten Sodomatarren eta Gomorrako azienda guztia, eta jatorni guztia, eta joan ziran:

        12. Baitaere Lot, Adanen anaiaren seme Sodoman bizi zana, zuen guztiarekin.

        13. Eta ona non iges zuen batek, adirazi zion Abram Hebreotar Manbre Amorreoren Eskolen anaiaren eta Anerren anaiaren ibarrean bizi zanari, zeren oiek elkartu ziran Abramekin.

        14. Aditu zuenean au Abramek, au da, Lot bere anaia arrapatua izan zala, kontatu zituen irureun eta emezortzi bere etxeko serbitzari ariñka armatuak, eta jarraitu zioten Daneraño.

        15. Eta zabaldurik lagunak, eraso zien gauaz: eta desegin zituen, eta jarraitu zien Damaskoren ezkerrean dagoan Hobaraño.

        16. Eta kendu zioten azienda guztia, eta Lot bere anaia aren aziendarekin; baita ere emakumeak eta erria.

        17. Eta atera zitzaion bidera Sodomatarren erregea biurtu zan ezkero, desegiñik Kodorlahomor, eta berarekin Sabeko ibarrean (zeñ dan Erregeren ibarra) zeuden erregeak.

        18. Melkisedek Salemgo erregeak berriz, aterarik ogia eta ardoa, zeren zan Jaungoiko txit Altuaren Apaiza,

        19. Bedeikatu zuen, eta esan z...: Jaungoiko txit altu, zerua eta lurra egin zituenak, bedeikatua izan dedilla Abram.

        20. Eta bedeikatua Jaungoiko txit altua, zeñaren laguntasunarekin etsaiak zure eskuetan daude. Eta eman ziozkan guztien amarrenak.

        21. Esan zion berriz Sodomatarren erregeak Abrami: Eman zazkidazu animak; gañerakoak artu itzatzu zuretzat.

        22. Berak erantzun zion: Jasotzen diot nere eskua Jaun Jainko txit altu zeruaren eta lurraren jabeari,

        23. Irazkaiaren aritik oñetakoaren lokarriraño, ez det artuko zureak diraden gauza guztietatik, esan ez dezazun: Nik aberastu nuen Abram;

        24. Salbu gazteak jan zituzten gauzak eta nerekin etorri ziraden gizonen, Aner, Eskol eta Manbreren parteak: oiek artuko dituzte beren parteak.

 

AMABOSTGARREN KAPITULUA

        1. Eta irago ezkero gauza oiek, Jaungoikoak itz egin zion ikuskizun batean Abrami, esaten ziola: Etzaite beldur izan, Abram; ni naiz zure gordetzallea, eta zure sari txit andia.

        2. Eta esan zuen Abramek: Jaun Jainkoa. Zer emango didazu? Ni banoa semerik gabe: eta nere etxeko morroinagusiaren seme Damaskoko au, Eliezer.

        3. Baita esan zuen Abramek: Ez didazun ezkero eman niri aurrik eta ona emen non nere etxean jaio dan mendeko au, izango da nere primua.

        4. Eta bereala itz egin zion Jaunak, esaten zuela: Ez da au izango zure primua: baizik zure erraietatik ateratzen dana, hura idukiko dezu primutzat.

        5. Eta atera zuen kanpora, eta esan zion: Begiratu ezazu zerura, eta kontatu itzatzu izarrak al baldin badezu. Eta esan zion: Onela izango da zure jatorria.

        6. Sinistu zion Abramek Jaungoikoari eta onera-egokia izan zitzaion.

        7. Eta esan zion: Ni naiz Ur Kaldeakotik atera zindudan Jauna, emateko zuri lur au, eta izateko zu bere jabea.

        8. Baña berak esan zuen: Jaun Jainkoa, nondik ezagutu dezaket, beraren jabe izango naizela?

        9. Eta erantzunaz Jaunak: Ar zadazu, esan zuen, iru urteko bei bat, eta iru urteko auntz bat, eta iru urteko ari bat, usatortola bat ere, eta uso bat.

        10. Berak arturik gauza guzti oiek, partitu zituen erditikan, eta ipiñi zituen erdi biak bata bestearen aurrean aldamen bietatik; egaztiak berriz etzituen partitu.

        11. Eta jetxi ziran egaztiak gorputz illen gañera, eta Abram zegoten begira.

        12. Eta eguzkia sartzeko zegoala, erori zan Abramen gañera lo gogor bat, eta izu andi eta illun batek artu zuen.

        13. Eta esana izan zitzaion: Jakin ezazu oraindandik, gertatuko dala zure jatorria egotea arroztua berea ez dan lurrean, eta menderatuko dituzte, eta atsekabetuko dituzte laureun urtean.

        14. Alaere neronek juzgatuko det serbituko duten erreinua: eta oien ondoan aterako dirade aberastasun andiakin.

        15. Zu berriz joango zera zure gurasoetara pakean, eta izango zera obitua zartza onean.

        16. Eta laugarren gizaldian biurtuko dirade onera; zeren oraindikan ez dira bete Amorreoen gaiztakeriak oraingo denboraraño.

        17. Eguzkia sartu zanean bada, etorri zan illuntasun andi bat, eta agertu zan labe bat kea zeriola, eta suzko lanpara bat igaroten zana abere partituen artetik.

        18. Egun artan egin zuen Jaungoikoak elkartasuna Abramekin, esaten zuela: Zure ondokoai emango diet lur au Egiptoko ibaitikan Eufrates ibai andiraño,

        19. Zineoak, eta Zenezeoak, Zedmoneoak,

        20. Eta Heteoak, eta Ferezeoak, baitaere Rafaitarrak,

        21. Eta Amorreoak, eta Kananeoak, eta Jerjeseoak, eta Jebuseoak.

 

AMASEIGARREN KAPITULUA

        1. Saraik bada, Abramen emazteak, etzuen erdi semerik, baña idukirik Egiptoko neskame bat Agar zeritzana,

        2. Esan zion bere senarrari: Ona non Jaunak egin nau soilla, erdi ez dezadan: sartu zaite nere neskamea gana, ikusteko bera gandik bederik artu ote ditzadan semeak. Eta oben egiñik berak erregututzen zionari,

        3. Artu zuen Agar Egiptokoa bere neskamea, Kanaango lurrean bizi izaten asi ziradenetik amar urte geroago; eta eman zion bere senarrari emaztetzat.

        4. Bera bizi izan zan Agarrekin. Eta ikusirik Agarrek aurdun zegoala, mezpreziatu zuen bere andrea.

        5. Eta esan zion Saraik Abrami: Gaizki egiten dezu nere kontra: nik eman nizun nere neskamea emaztetzat, eta ikusirik onek aurdun dala, mezpreziatzen nau, juzgatu dezala Jaunak nere eta zure artean.

        6. Eta erantzunik Abramek: Ona emen, esan zuen, zure neskamea zure eskuan dago; egizu berarekin nai dezuna. Atsekabeturik Saraik Agar, iges egin zuen.

        7. Eta arkiturik Jaunaren aingeruak urezko iturri baten aldean, Surko bidean eremuan dagoan bakar tadean,

        8. Esan zion: Agar Sararen neskamea, nondik zatoz? Eta nora zoaz? Berak erantzun zuen: Nere Andra Sarairen aurretik igesi noa.

        9. Eta esan zion Jaunaren aingeruak: Biurtu zaite zure andrea gana, eta humillatu zatzakio.

        10. Eta berriz: Ugarituaz, esan zuen, ugarituko det zure jatorria, eta ezin kontatuko da ugaritasuna gatik.

        11. Eta gero: Ona emen, esan zuen, aurdun zaude, eta erdiko dezu seme bat, eta deituko diozu beraren izena Ismael, Jaunak aditu zaitualako zure estutasunean.

        12. Au izango da gizon ezigaitza: jaikiko da bera guztien kontra, eta guztiak bere kontra, eta bere anaia guztien aurkez aurke jarriko ditu bere txosnak.

        13. Eta berarekin itz egiten zuen Jaunaren izenari deitu zion: Zu Jaungoiko, ikusi nazuna. Zeren esan zuen: Egiazki emen ikusi ditut ikusten nabenaren bizkarrak.

        14. Argatik deitu zuen pozu hura, Bizi danaren eta ikusten nauenaren pozua. Au dago Kades eta Baraden artean.

        15. Eta erdi zion Agarrek Abrami: seme bat zeñak deitu zion bere izena Ismael.

        16. Larogeita sei urtekoa zan Abram, Agarrek Ismael erdi zionean.

 

AMAZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Sartu zanean bada larogeita emeretzi garren urtean, agertu zitzaion Jauna, eta esan zion: Ni naiz Jaungoiko Guztialduna, ibilli zaite nere aurrean, eta izan zaite txit ona.

        2. Eta ipiñiko det nere elkartasuna nere eta zure artean, eta ugarituko zaitut txit andizkiro.

        3. Auzpetu zan Abram bere arpegiaren gañean.

        4. Eta esan zion Jaungoikoak: Ni naiz, eta nere elkartasuna zurekin, eta izango zera jende askoren aita.

        5. Emendikan aurrera ez da izango zure izen Abram, baizik izango zera deitua Abraham, zeren jarri zaitut jende askoren aitatzat.

        6. Eta azi eragingo dizut txit andizkiro eta jarriko zaitut errien buru, eta erregeak aterako dirade zugandik.

        7. Eta jarriko det nere elkartasuna nere eta zure artean, eta zure jatorriaren artean zure ondoan beren gizaldietan, betiko elkartasunarekin, izan nadin zure Jaungoikoa, eta zure jatorriarena zure ondoan.

        8. Eta emango dizut zuri eta zure jatorriari arrotz zerala bizi zeran lurra, Kanaango lur guztia, beti bere jabe izateko; eta izango naiz beren Jaungoikoa.

        9. Berriz esan zion Jaungoikoak Abrahami: Zuk bada gordeko dezu nere elkartasuna, eta zure jatorriak zure ondoan beren gizaldietan.

        10. Au da nere elkartasun gordeko dezutena nere eta zure artean, eta zure jatorriak zure ondoan; zuen arteko gizaseme guztia izango da zirkunzidatua:

        11. Eta zirkunzidatuko dezute zuen ganaisalaren aragia, izan dedin nere eta zuen arteko elkartasunaren señaletzat.

        12. Zortzi eguneko aurra izango da zirkunzidatua zuen artean, gizaseme guztia zuen gizaldietan; naiz etxean jaiotako mendekoa, naiz erosia, izango da zirkunzidatua, eta zuen jatorrikoa ez dan guztia:

        13. Eta egongo da nere egiunea zuen aragian betiko elkartasunerako.

        14. Bere ganaisalaren aragia zirkunzidatua ez dan gizasemea, izango da kendua anima hura bere erritik, desegin zuelako nere egiunea.

        15. Baitaere esan zion Jaunak Abrami: Sarai zure emazteari ez diozu deituko Sarai, baizik Sara.

        16. Eta bedeikatuko det, eta beragandik emango dizut seme bat bedeikatuko dedana, eta izango da erreinuen asiera eta errien erregeak aterako dirade beragandik.

        17. Auzpeztu zan Abraham bere arpegiaren gañean, eta farra egin zuen, esaten zuela bere biotzean: uste al dezu eun urtekoari jaioko zaiola semea? Eta Sara larogeita amar urtekoak erdiko duela?

        18. Eta esan zion Jaungoikoari: Arren bada Ismael biziko balitza zure aurrean.

        19. Eta esan zion Jaungoikoak Abrahami: Sara zure emazteak erdiko dizu seme bat, eta deituko diozu bere izena Isaak, eta jarriko det nere egiunea berarekin, eta bere jatorriarekin bere ondoan betiko elkartasunerako.

        20. Ismaelen gañean ere aditu zaitut: Ona bedeikatuko det, eta azieraziko diot, eta txit ugarituko det: amabi agintari izango dira beragandik sortuak, eta egingo det jende andiaren buru.

        21. Nere egiunea berriz jarriko det Isaakin, zeñ erdiko dizun Sarak denbora onetan datorren urtean.

        22. Eta bukatu zanean berarekin itz egiten zuenaren jolasa, igo zan Jaungoikoa Abraham gandik.

        23. Eta artu zuen Abrahamek bere seme Isaak, eta bere etxean jaiotako mendeko guztiak; eta erosi zituen guztiak, bere etxeko gizaseme guztiak; eta beren gainasaleko aragia zirkunzidatu zuen bereala egun artan, Jaungoikoak agindu zion bezela.

        24. Abraham zan larogeita emeretzi urtekoa zirkunzidatu zuenean bere gainasalaren aragia.

        25. Eta Ismael bere semeak amairu urte bete zituen bere zirkunzisioko denboran.

        26. Egun batean zirkunzidatuak izan ziran Abraham eta bere seme Ismael,

        27. Eta bere etxeko gizaseme guztiak, bai etxean jaioak, bai erosiak eta arrotzak, izan ziran berdin zirkunzidatuak.

 

EMEZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta agertu zitzaion Jauna Manbreko ibarrean eserita zegoala bere bizilekuaren atean egunaren berorik andienean.

        2. Eta jasorik bere begiak, agertu zitzaioten iru gizaseme zutik bere aldean; eta ikusi zituenean, joan zan korrika berai bidera irtetzera bere bizilekuko atetikan, eta makurtu zan lurreragiño.

        3. Eta esan zuen: Jauna, arkitu badet onginaia zure begietan, etzaite irago zure serbitzaria gandik,

        4. Baña ekarriko det ur piska bat eta garbitu itzatzute zuen oñak, eta atseden ezazute zuaitzaren azpian.

        5. Eta ipiñiko det ogi mokadu bat, eta indartu ezazute zuen biotza; gero joango zerate aurrera, zeren argatik zeartu dezute bidea zuen serbitzaria ganontz. Berak esan zuten: Egin ezazu esan dezun bezela.

        6. Joan zan bada arin Abraham bizilekura Sara gana, eta esan zion: Zoaz arin, oratu itzatzu iru lakari irin lore, eta egiñ itzatzu ogiak suauts pean.

        7. Bera berriz joan zan korrika beitegira, eta artu zuen andik txal guri eta gizen bat eta eman zion morroe bati, zeñ joan zan arin eta egosi zuen.

        8. Artu ere zituen koipea eta esnea, eta egosi zuen txala, eta ipiñi zuen beren aurrean: bera berriz zegoan zutik beren aldean arbolapean.

        9. Eta jan zutenean, galdetu zioten: Non da Sara zure emaztea? Berak erantzun zuen: Or gelan dago.

        10. Zeñi esan zion: Ni etorriko naiz zugana denbora onetan, bizitza lagun dedala eta idukiko du seme bat Sara zure emazteak. Au aditurik, Sarak farra egin zuen ate atzean.

        11. Bada biak ziran zarrak, eta edade andikoak, eta ez oi zituen onezkero Sarak ilberak.

        12. Sarak farra egin zuen ezkutuan, esaten zuela: Ni atsotu, eta nere Jauna aguretuta, atsegiñez gozatuko al naiz?

        13. Eta Jaunak esan zion Abrahami: Zergatik farra egin du Sarak, esaten duela: Egia ote da aurra egingo dedala nik izanik atsoa?

        14. Jaungoikoarentzat gauza gaitzik bai al da? Esan dizudan epean berriz biurtuko naiz zugana denbora onetan beronetan, bizia badet, eta Sarak izango du seme bat.

        15. Sarak, beldurrez beterik, ukatu zuen, esaten zuela: Ez det farrarik egin. Eta Jaunak: Ez da ala, esan zuen: baizik farra egin dezu.

        16. Eta jaikirik andik gizonak, zuzendu zituzten begiak Sodomarontz; eta Abraham zijoan berakin, laguntzen ziela.

        17. Eta esan zuen Jaunak: Nola estali dezakeot Abrahami egitera noana,

        18. Izango bada bera jende andi, eta txit indartsu baten zuzentzallea, eta beragan bedeikatuak izango badirade lurreko erreinu guztiak?

        19. Zeren badakit aginduko diotela bere semeai, eta bere etxekoai bere ondoan gorde dezatela Jaunaren bidea, eta bizi diteztela ongi eta zuzen, bete ditzan Jaunak Abraham gatik esan diozkan gauza guztiak.

        20. Eta Jaunak esan zion: Sodomako eta Gomorrako deadarra azi da eta beren bekatua geiegi pisutu da.

        21. Jetxiko naiz eta ikusiko det, beren obrak ote diran nigana allegatu dan deadarra bezelakoak, jakiteko ala, ote dan ala ez.

        22. Eta alde egin zuten andik, eta joan ziran Sodomarontz. Baña Abraham oraindikan zegoan zutik Jaunaren aurrean.

        23. Eta alderaturik esan zion: Ona gaiztoarekin galduko bai al dezu?

        24. Baldin balirade errian berrogeita amar on, galduak izango ote dira batean? Eta ez al diozu barkatuko erri guztiari berrogeita amar on gatik, arkituko balirade an?

        25. Urruti zugandik onelako gauzarik egitea, eta iltzea ona gaiztoarekin, eta izan dedilla ona gaiztoa bezela; ez dagokizu au zuri: zuk, lur guztia juzgatzen dezun orrek, iñolaere ez dezu emango erabaki au.

        26. Eta esan zion Jaunak: Arkitzen baditut Sodoman berrogeita amar on erriaren erdian barkatuko diot erri guztiari beren amorioa gatik.

        27. Eta erantzunaz Abrahamek, esan zuen: Bein asi naizan ezkero, itz egingo diot nere Jaunari, autsa eta erautsa banaiz ere.

        28. Eta zer, arkituko balirade berrogeita amar on baño bost gutxiago? Galduko dezu erri guztia, berrogeita bost on baño ez diradelako? Eta esan zuen: Ez det galduko, arkitzen baditut an berrogeita bost.

        29. Eta berriz itz egin zion: Eta baldin berrogei on arkituko balirade, zer egingo dezu? Erantzun zuen: Ez det galduko berrogeien amorioa gatik.

        30. Erregututen dizut, Jauna, etzaitezela aserretu, baldin itz egiten badizut: Zer, baldin an arkituko balirade ogeita amar? Erantzun zuen: Ez det egingo, baldin arkitzen baditut an ogeita amar.

        31. Bein asi naizan ezkero, esan zuen, itz egingo diot nere Jaunari: Zer, baldin an arkituko balirade ogei? Esan zuen: Ez det illko ogei gatik.

        32. Erregututen dizut, Jauna, esan zuen, etzaitezela aserretu, bein bakarrik itz egiten badizut: Zer, baldin arkituko balirade an amar? Eta esan zuen: Ez det galduko amar gatik.

        33. Eta joan zan Jauna, Abrahami itz egiteari utzi zionean, eta bera biurtu zan bere tokira.

 

EMERETZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta allegatu ziran aingeru biak Sodomara illunabarrean, eta eserita zegoala Lot uriko ateetan. Berak ikusi zituenean, jaiki zan, eta irten zitzaioten bidera, eta adoratu zituen makurturik lurrerontz,

        2. Eta esan zien: Jaunak, erregututzen dizutet, arren etorri zaiteztela zuen serbitzari onen etxera, eta egon zaiteztela an, garbitu itzatzute zuen oñak, eta bigar zuen bideari emango zatzaiozka. Berak erantzun zuten: Ez, baizik plazan geldituko gera.

        3. Bera leiatu zitzaioten txit gogorki, gelditu zitezten bere etxean, eta sarturik an prestatu zien afaria, eta egosi zituen legami gabeko ogiak, eta jan zuten.

        4. Eta etzatera joan baño lenago, uriko gizonak ingurutu zuten etxea aurretatik aguretaraño, erri guztia batean.

        5. Eta otsegin zioten Loti, eta esan zioten: Non dirade zure etxean gauaz sartu diraden gizonak? Ekarkiguzu onara, ezagutu ditzagun.

        6. Aterarik berak gana Lot, eta itxirik bere ondorik atea, esan zien:

        7. Erregututzen dizutet, nere anaiak, ez dezazutela egin gaiztakeria au.

        8. Baditut, gizonik ezagutu ez duten bi alaba; aterako ditut zuek gana, eta egin ezazute berakin nai dezuten gaitz guztia, egiten ez badiezute gaitzik gizon oiei, zeren sartu dirade nere tellatuaren itzalean.

        9. Baña berak erantzun zuten: Alde ezazu ara. Eta berriz: Sartu zera onara, diote, arrotza bezela; gu juzgatzeko bai al da? Zu tratatuko zaitugu aiek baño gaizkiago. Eta indar txit andia egiten zioten Loti, eta ateak puskatzeko zorian zeuden.

        10. Eta ona non gizonak luzatu zuten eskua, eta sartu zuten berak gana Lot, eta itxi zuten atea.

        11. Eta kanpoan zeudenak, txikienetik andieneraño itsututa ipiñi zituzten, alako modutan non ezin zuten arkitu atea.

        12. Eta esan zioten Loti: Badezu emen zureetatikorikan? Atera itzatzu uri onetatik zureak diraden guztiak; suia, edo semeak, edo alabak;

        13. Zeren desegingo degu toki au, beren deadarra azi dalako Jaunaren aurrean, zeñak bialdu gaitu, berak galtzera.

        14. Aterarik bada Lot, itz egin zien, bere alabak artuko zituzten bere suiai, eta esan zien: Jaiki, eta atera zaitezte toki onetatik, zeren Jaunak desegingo du uri au. Eta iduritu zitzaieten txantxan bezela itz egiten ziela.

        15. Eta egunaren sentian, aingeruak leiatzen zitzaiozkan, esaten zutela: Jaiki zaite, artu ezazu zure emaztea, eta dauzkazun alaba biak, zu ere galdu etzaitezen uriko gaiztakerian.

        16. Ikusirik nagitxo zebillala, eldu zioten eskutik berari, bere emazteari, eta bere alaba biai, zeren Jaunak barkatu nai zion.

        17. Eta atera zuten, eta ipiñi uritik kanpora; eta an itz egin zioten, esaten ziotela: Salba ezazu zure anima; ez atzera begiratu, eta etzaite gelditu inguru guzti onetan, baizik mendian salbatu zaite, zu ere besteakin galdu etzaitezen.

        18. Eta esan zien Lotek: Erregututzen dizut, nere Jauna,

        19. Arkitu duen ezkero onginaia zure serbitzariak zure aurrean, eta erakutzi didazun ezkero urrikalmendu ain andia, libraturik nere bizia eriotzatik, eta ezin naizan ezkero allegatu mendira, noaski kastiguak arrapatu eta ill baño lenago.

        20. Bada emen aldean uri bat, zeñean gorde neitekean, txikia, eta an salbatuko naiz. Ez al da bera txikia, eta biziko da nere anima?

        21. Eta esan zion: Ona onetan ere ematen dizut eskatzen didazuna, eta ez det desegingo uria, zeñ gatik itz egin didazun.

        22. Zabiltz arin, eta salbatu zaite an, zeren ezingo det ezer egin, sartu zaitezen bitartean an. Argatik izan zan deitua uri huraren izena Segor.

        23. Eguzkia atera zan lurraren gañera, eta Lot sartu zan Segorren.

        24. Orduan Jaunak egin zuen zerutik sufrezko eta suzko euria Jaunaren eskuz, Sodoma eta Gomorraren gañera,

        25. Eta desegin zituen uri oiek, eta inguruko alderri guztia, urietan bizi ziran guztiak, eta beren lurreko kanpo berde guztia.

        26. Eta begiraturik atzera bere emazteak gatz egiñik gelditu zan.

        27. Abraham berriz joanik goizean goiz, Jaunarekin egon zan tokira,

        28. Begiratu zuen Sodomara eta Gomorrara, eta alderri artako lur guztira; eta ikusi zituen igotzen lurretik geldoak labe baten kea bezela.

        29. Zeren desegiten zituenean Jaungoikoak alderri artako uriak, oroiturik Abrahamekin, libratu zuen Lot, bizi izan ziraden urien ondamenetik.

        30. Eta igo zan Lot Segortik, eta gelditu zan mendian, baitaere bere alaba biak berarekin (zeren beldur zan Segorren egoten); eta egon zan lize batean bera, eta bere alaba biak berarekin.

        31. Eta esan zion andiagoak txikiagoari: Gure aita zarra da, eta ez da gelditu lurrean gizonik gurekin ezkondu ditekeanik, lur guztian oi dan bezela.

        32. Atoz, orditu dezagun ardoarekin, eta lo egin dezagun berarekin, utzi ditzagun geroko aurrak geure aitagandik.

        33. Eta eman zioten beren aitari edaten ardoa gau artan, eta sartu zan andiagoa, eta lo egin zuen aitarekin; eta berak etzuen sentitu, ez alaba etzin zanean, ez jaiki zanean.

        34. Urrengo egunean ere esan zion andiagoak txikiagoari: Ona nik atzo lo egin nuen nere aitarekin; eman zaiogun edaten ardoa gau onetan ere; eta lo egingo dezu berarekin, utzi ditzagun geroko aurrak geure aita gandik.

        35. Eman zioten gau artan ere beren aitari edaten ardoa, eta sarturik alaba txikiagoa, lo egin zuen berarekin; eta orduan ere etzuen sentitu etzin zanean, ez jaiki zanean.

        36. Eta ala aurdun gelditu ziran Loten bi alabak beren aita gandik.

        37. Eta aurregin zuen andiagoak seme bat, eta deitu zion bere izena Moab: au da Moabtarren aita gaurko eguneraño.

        38. Txikiagoak ere egin zuen seme bat, eta deitu zion bere izena Ammon, esan nai du, nere erriaren semea, au da Amontarren aita gaurko eguneraño.

 

OGEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta alde egiñik andikan Abrahamek egoe aldera, bizi izan zan Kades eta Surren artean, eta egon zan bidastiz Jeraran.

        2. Eta esan zuen Sara bere emaztea gatik: Nere arreba da. Eta Abimelek Jerarako erregeak bialdu zuen bere billa, eta artu zuen Sara.

        3. Baña etorri zan Jaungoikoa Abimelek gana ametsetan gauaz, eta esan zion: Begira ilko zerala artu dezun emakumea gatik, zeren senarra du.

        4. Abimelekek berriz etzion ukiturik egin, eta esan zuen: Jauna, ilko dezu jende jakiñez eta ona?

        5. Ez al zidan berak esan: Nere arreba da, eta emakumeak esan zuen: Nere anaia da? Nere biotzeko senziltasunean, eta nere eskuen garbitasunean, egin det au.

        6. Eta esan zion Jaungoikoak: Nik ere badakit biotz senzillarekin egin dezula: eta argatik gorde zaitut, bekatu egin etzenezan nere kontra, eta ez nizun utzi berari ukiturik egiten.

        7. Orain bada itzuli zaiozu bere senarrari emaztea; zeren Profeta da, eta erregutuko du zugatik, eta biziko zera; baña itzuli nai ez baldin badiozu, jakin ezazu ilko zerala zu, eta zurea dan guztia.

        8. Eta bereala jaikirik gauaz Abimelek, deitu zion bere serbitzari guztiai, eta esan zituen itz guzti oiek beren belarrietan, eta txit beldurtu ziran gizaseme guztiak.

        9. Eta deitu ere zion Abimelekek Abrami, eta esan zion: Zer egin dezu gurekin? Zertan bekatu egin degu zure kontra, erakartzeko nere gañera, eta nere erreinuaren gañera bekatu andi bat? Bear etzenduena egin diguzu.

        10. Eta berriz kexaturik, esan zuen: Zer ikusi dezu, au egiteko?

        11. Erantzun zuen Abrahamek: Uste nuen nere artean, esaten nuela: Aurki ez da Jaungoikoaren beldurrik toki onetan, eta illko naute nere emaztea gatik,

        12. Bestela ere nere arreba da, nere aitaren alaba, eta ez nere amaren alaba, eta artu det nere emaztetzat.

        13. Eta atera nauen ezkero Jaungoikoak nere aitaren etxetik, esan nion: Mesede au egin bear didazu, sartzen geran toki guztian, esango dezu zure anaia naizela.

        14. Artu zituen bada Abimelekek ardiak, eta beiak,eta mendekoak, gizasemeak eta emakumeak, eta eman ziozkan Abrahami, eta itzuli zion Sara bere emaztea,

        15. Eta esan zuen: Zuen begien aurrean dago lurra, bizi zaite nai dezun edozeñ tokian.

        16. Eta Sarari esan zion: Ona milla diru zillarrezko eman diozkat zure anaiari, au izango dezu begien estalki baterako, zurekin dauden guztien aurrean, eta joaten zeran edozeñ tokian, eta oroitu zaite arrapatua izan zerala.

        17. Eta erregu egiñik Abrahamek, sendatu zuen Jaungoikoak Abimelek, eta emaztea, eta bere neskameak, eta aurrak egin zituzten,

        18. Zeren itxi zuen Jaunak Abimeleken etxeko emasabel guztia, Sara Abrahamen emaztea gatik.

 

OGEITABATGARREN KAPITULUA

        1. Eta bisitatu zuen Jaunak Sara, eskeñi zuen bezela, eta bete zituen esan zituenak.

        2. Eta aurdun gelditu zan eta egin zuen seme bat bere zartzan, Jaungoikoak lendikan adirazi zion denboran.

        3. Eta deitu zuen Abrahamek, bere semearen, Sarak egin zionaren izena, Isaak:

        4. Eta zirkunzidatu zuen zortzigarren egunean, Jaungoikoak agindu zion bezela,

        5. Eun urte zeuzkanean, zeren aitaren edade onetan, jaio zan Isaak.

        6. Eta esan zuen Sarak: Jaungoikoak eman dit poztutzeko bidea, aditzen duen guztia, poztuko da nerekin.

        7. Eta berriz esan zuen: Nork usteko zuen adituko zuela Abrahamek, Sarak emango ziola bularra, zarra zala egin zion seme bati?

        8. Azi zan bada aurra, eta titia kendua izan zitzaion, eta Abrahamek eman zuen bazkari andi bat aurrari titia kendu zitzaionean.

        9. Eta ikusirik Sarak Agar Egiptoarren semeak burla egiten ziola bere seme Isaaki, esan zion Abrahami:

        10. Bota ezazu andre mendeko au, eta bere semea, zeren ez da izango jabegaia neskamearen semea, nere seme Isaakin.

        11. Gogor egin zitzaion Abrahami au bere semeagatik.

        12. Baña Jaungoikoak esan zion: Ez bekizu iritzi gauza garratza, Sarak eskatzen dizun guztia, aurra gatik, eta zure neskamea gatik; aditu ezazu esaten dizuna: zeren Isaak da zeñaen bitartez iraungo duen zure jatorriak.

        13. Jaiki zan bada Abraham goiz, eta arturik ogia eta larruzko ontzi bat bete ur, Agarri sorbaldan ipiñi ziozkan, eta eman zion aurra, eta bialdu zuen. Au joanik, zebillan galdurik Bersabeeko basamortuan.

        14. Eta aitu zitzaionean larru ontziko ura, utzi zuen aurra, an zeuden arbola baten azpian.

        16. Eta joan zan, eta eseri zan aurkez urrutian tiruztaiak bota dezakean bestean. Zeren esan zuen: Ez det ikusiko mutilla ilten. Eta eseririk aurrean, jaso zuen bere boza, eta negar egin zuen.

        17. Eta aditu zuen Jaungoikoak mutillaren boza, eta Jaungoikoaren aingeruak deitu zion Agarri zerutik, esaten zuela: Zer egiten dezu, Agar? Etzaite beldurtu, zeren aditu du Jaungoikoak mutillaren boza dagoan tokitik.

        18. Jaiki zaite, artu ezazu mutilla, eta eldu zaiozu bere eskutik: zeren egingo det jende andiaren buru.

        19. Eta idiki ziozkan Jaungoikoak bere begiak, eta ikusirik urezko putzu bat, joan zan, eta bete zuen zagia, eta eman zion edaten mutillari.

        20. Eta Jaungoikoak lagundu zion oni, eta azi zan, eta bizitu izan zan basoan, eta izan zan gazte eiztari txit ona.

        21. Eta bizitu izan zan Farango eremuan, eta bere amak eman zion emaztea Ejiptoko lurretikan.

        22. Denbora beratan esan zien Abimelek, eta Fikol bere ejerzituko Prinzipeak, Abrahami: Jaungoikoa zurekin da, egiten dituzun gauza guztietan.

        23. Juramentu egin zadazu bada Jaungoikoa gatik, ez didazula gaitzik egingo neri, ez nere ondoreai, ez nere etorkiari, baizik nik zurekin egin nuen urrikalmenduaren araura, egingo didazu neri, eta arrotz bizi izan zeran lurrari.

        24. Eta esan zuen Abrahamek: Nik juramentu egingo det.

        25. Eta kejatu zitzaion Abimeleki, bere morroiak indarrez kendu zitzaioten urezko putzua gatik.

        26. Eta erantzun zuen Abimelekek: Ez det jakin nork egin zuen gauza au, eta zuk ere ez ziñidan adirazi, eta nik ez det aditu gaur artean.

        27. Eraman zituen bada Abrahamek ardiak, eta beiak, eta eman ziozkan Abimeleki, eta biak egin zuten batzundea.

        28. Eta ipiñi zituen Abrahamek berezian artaldeko zazpi bildotz urruza.

        29. Eta esan zion Abimelekek: Zer adirazten dute berezian ipiñerazi dituzun zazpi bildotz urruza oiek?

        30. Eta berak erantzun zion: Zazpi bildots urruza oiek artuko dituzu nere eskutik; adirazi ditzadaten, neronek aitzurtu nuela putzu au.

        31. Argatik izan zan deitua putzu ura Bersabee, zergatik an biak juramentu egin zuten.

        32. Eta egin zuten batzundea juramentuko putzuagatik.

        33. Eta jaiki ziran Abimelek, eta Pikol bere ejerzituko Prinzipea, eta itzuli ziran Palestinatarren lurrera. Abrahamek berriz jarri zuen baso bat Bersabeen, eta otsegin zion an Jaun Jainko betikoaren izenari.

        34. Eta bizi izan zan arrotza bezela Palestinatarren lurrean denbora luzean.

 

OGEITA BIGARREN KAPITULUA

        1. Gauza oiek irago ziran ezkeroz, probatu zuen Jaungoikoak Abraham, eta esan zion: Abraham, Abraham. Eta berak erantzun zuen: Emen nago.

        2. Esan zion: Ar zazu Isaak zure seme bakar maite dezuna, eta zoaz ikuskeraren lurrera: eta an eskeñiko dezu dana erreta erakutsiko dizudan mendietatik baten gañean.

        3. Eta ala jaikirik Abraham gauaz, tresnatu zuen bere astoa, zeramazkiala berarekin bi gazte, eta Isaak bere semea. Eta txikiturik egurrak eskeñi dana errerako, abiatu zan Jaungoikoak agindu zion mendirontz.

        4. Eta irugarren egunean, altxaturik begiak, ikusi zuen tokia urrutitikan:

        5. Eta esan zioten bere mutillai: itxedon ezazute emen astoarekin: ni eta aurra, joanik agudo araño, adoratu ezkeroz gero itzuliko gera zuekgana.

        6. Artu ere zituen egurrak eskeñirako, eta jarri zituen Isaak bere semearen gañean: berak berriz zeramazan eskuetan sua eta ganibita. Eta zijoazela biak batera,

        7. Esan zion Isaakek bere aitari: Ene Aita. Eta berak erantzun zuen: Zer nai dezu, semea? Ona emen, esan zuen, sua eta egurrak: Non da eskeñi gaia?

        8. Eta esan zion Abrahamek: Ene semea, Jaungoikoak eratuko du beretzat eskeñi gaia. Bazijoazen bada biak batera:

        9. Eta eldu ziran Jaungoikoak erakutsi zion tokira, zeñean egin zuen aldare bat, eta gañean egurrak maneatu zituen: eta loturik Isaak bere semea, ipiñi zuen aldarean egur gabillaren gañean.

        10. Eta luzatu zuen eskua, eta artu zuen ganibita, lepoa ebakitzeko bere semeari.

        11. Eta ona non Jaunaren Aingeruak zerutik deadar egin zion, ziotzala: Abraham, Abraham. Eta berak erantzun zuen: Emen naiz.

        12. Eta esan zion: Ez ezazu luzatu zure eskua aurraren gañera, eta etzaiozu ere ezer egin; orain ezagutzen det Jaungoikoari beldur zatzaiola, eta ez diozula barkatu zere seme bakarrari ere nere amorioa gatik.

        13. Jaso zituen Abrahamek bere begiak, eta ikusi zuen bere ostean txikiro bat, itsatsia sasian adarretatik, zeñi eldurik eskeñi zuen semearen lekuan.

        14. Eta deitu zuen leku aren izena, Jaungoikoak dakus. Argatik gaurko eguneraño esaten da: Mendian Jaunak ikusiko du.

        15. Eta deitu zion Jaunaren Aingeruak Abrahami bigarrenez zerutikan, esaten zuela:

        16. Ni nerau gatik juramentu egiten det, esaten du Jaunak: Egin dezulako gauza au, eta ez diozulako barkatu zere seme bakarrari nere amorioa gatik:

        17. Bedeikatuko zaitut, eta ugarituko det zure ondorea zeruko izarrak bezela eta itsas bazterrean dagoan ondarra bezela, eta zure ondorea izango da bere etsaien ateen jabe.

        18. Eta zure ondorean izango dirade bedeikatuak lurreko erreñu guztiak, obeditu diozulako nere bozari.

        19. Itzuli zan Abraham bere mutillak gana, eta joan ziran batera Bersabeera, eta bizi izan zan an.

        20. Oiek onela igarorik, emana izan zitzaion Abrahami berria, nola bere anaia Nakorrek izan zituen semeak Melka gandik.

        21. Hus lenbizisortua sortua, eta Buz bere anaia, eta Kamuel Sirotarren aita,

        22. Eta Kased, eta Azau, Feldas ere, eta Jedlaf,

        23. Eta Batuel, zeñgandik jaio zan Rebeka: zortzi oiek izan zituen Nakor Abrahamen anaiak, Melkagandik.

        24. Eta bere emakume bizilagun Roma eritzana gandik, izan zituen Tabee, eta Gaham, eta Tahas, eta Maaka.

 

OGEITA IRUGARREN KAPITULUA

        1. Eta bizi izan zan Sara eun eta ogeita zazpi urtean.

        2. Eta il zan Arbee errian, zeñ dan Hebron, Kanaango lurrean: eta etorri zan Abraham negarrez bere elizkizunak eta progua egitera.

        3. Eta bukaturik elizkizunak itz egin zioten Heten semeai, esaten zuela:

        4. Arrotza naiz eta erromesa zuen artean; indazute obiaren eskua zuekin, lurpetzeko nere illa.

        5. Erantzun zuten Heten semeak, ziotela:

        6. Aditu gaitzatzu, Jauna, Jaungoikoaren Pinzipea zera gure artean: lurpetu ezazu zere illa gure obia autatuetan, eta iñork ezin galeraziko dizu bere obian lurperatzea zure illa.

        7. Jaiki zan Abraham, eta agur egin zion lurreko erriari, au da, Heten semeai:

        8. Eta esan zioten: Ongitzat baldin badezute lurpetzea nere illa, aditu nazazute, eta izan zaitezte nere bitartekoak Efron Seorren semeagan:

        9. Eman dizadan bere soroaren azkenengo aldean zuen bi ziskuko koba, saltzen didala balio duenean, zuen aurrean obia egiteko.

        10. Eta bizi zan Efron Heten semeen erdian. Eta erantzun zion Efronek Abrahami, erri artako atetikan sartzen ziraden guztiak aditzen zutela, esanaz:

        11. Iñolaere ez da ala izango, nere Jauna, baizikan aditu nazazu eta entzun esaten dizudana: Ematen dizut, eta an dagoan koba, nere erriko semeen aurrean, lurpetu ezazu zure illa.

        12. Makurtu zan Abraham lurreko erriaren aurrean.

        13. Eta itz egin zion Efron jendez inguraturik zegoanari: Erregututzen dizut, aditu nazazula. Emango dizut soroak balio duen dirua; ar zazu, eta onela lurpetuko det an nere illa.

        14. Eta erantzun zuen Efronek:

        15. Nere Jauna, aditu nazazu: Eskatzen dezun lurrak, balio ditu laureun siklo zillarrezko, au da balioa nere eta zure artean. Baña zenbat da au? lurpetu ezazu zure illa.

        16. Aditu zuenean au Abrahamek, pisatu zuen Efromek eskatu zuen dirua, Heten semeak aditzen zutela, laureun siklo zillarrezko merkatuko diru onean.

        17. Onenbesterekin len Efronena zan soroa, zeñean zegoan bi ziskuko koba bat, Manbrerontz begira, bai soroa eta bai koba, zuaitz guztiakin bere inguruko alderri guztietan.

        18. Emana izan zitzaion Abrahami bere jabe oso izateko, Heten semeak, eta erriartako atetik sartzen ziran guztiak ikusten zutela.

        19. Eta onela lurpetu zuen Abrahamek Sara bere emaztea Manbrera begira zegoan bi ziskuko koban, au da, Hebron Kanaango lurrean.

        20. Eta Heten semeak sendatu zioten Abrahami soroaren, eta an zegoan kobaren jabetasun osoa, obiak egin zitzan.

 

OGEITALAU GARREN KAPITULUA

        1. Eta zan Abraham zarra, eta egun askotakoa, eta Jaunak bedeikatu zuen gauza guztietan.

        2. Eta esan zion bere etxeko morroe zarrago, zeuzkan gauza guztien kontu artzalleari: ipiñi ezazu zure eskua nere isterraren azpian,

        3. Juramentu erazi dizazudan zeru eta lurreko Jaun Jainkoa gatik, ez dezula artuko nere semearentzat emaztea Kanaantarren alabetatik, zeintzuen artean bizi naizan:

        4. Baizik joan zaitezela nere errira, eta aideetara, eta andik artu dezazula emaztea nere seme Isaakentzat.

        5. Erantzun zuen morroiak: Ez baldin balu nai emakumeak etorri nerekin lur onetara, eraman bear bai al det zure semea, zu atera ziñan tokira?

        6. Eta esan zuen Abrahamek: Begira, ez dezazula iñoiz eraman nere semea ara.

        7. Zeruko Jaun Jainko ateratu ninduenak nere aitaren etxetik, eta nere jaiotzako lurretik, itz egin zidanak, eta juramentu egin zidanak, esaten zuela: Zure ondoreari emango diot lur au: hurak bidalduko du bere Aingerua zure aurrean, eta artuko dezu andikan emakumea nere semearentzat:

        8. Emakumeak berriz ez baldin balizu jarraitu nai, etzera lotua egongo juramentura; baña iñolaere ez dezu eramango ara nere semea.

        9. Ipiñi zuen bada morroiak eskua bere nagusi Abrahamen isterraren azpian, eta juramentu egin zion eginbide onen gañean.

        10. Eta artu zituen amar gamelu bere nagusiaren taldetik, eta joan zan, zeramatziala berarekin bere gauzarik onenetatik, eta jarririk bidean eldu zan Mesopotamiara Nakorren errira.

        11. Eta atseden eragiñik gameluai erritik kanpora urezko putzu baten ondoan illunabarrean, emakumeak uraen eske joan oi diran denboran, esan zuen:

        12. Nere nagusi Abrahamen Jaun Jainkoa, erregututzen dizut, arren, lagun zadazula gaur neri, eta urrikal zaitezela Abraham nere nagusiarekin.

        13. Ona non nagoan ni urezko iturriaren ondoan, eta erri onetan bizi diradenen alabak ateratutzen dirade uraren eske.

        14. Arako dontzella bada, zeñi neronek esaten diodan: Beeratu ezazu zure bonbilla edan dezadan: eta berak erantzungo balit: Edan ezazu, baita ere emango diet zure gameluai edaria, huraishe da zure serbitzari Isaaki prestatu diozuna, eta onegatik ezagutuko det urrikal izan zerala nere nagusiarekin.

        15. Oraindikan bere artean aitu gabe itz oiek, ona irtetzen zan Rebeka, Batuelen alaba, Melkaren semearena, Nakorren emaztearena, Abrahamen anaiarena, zuela bonbilla bere solbardan.

        16. Neskatx moduzkoegia, eta donzella txit ederra, eta gizonek ezagutu gabea, eta jatxia zan iturrira, eta betea zuen bonbilla, eta itzultzen zan.

        17. Eta bidera atera zitzaion morroia, eta esan zion: Eman zadazu uraren piskatxo bat edateko zure bonbillatikan.

        18. Berak erantzun zion: Edan ezazu, nere Jauna. Eta berealaxe beeratu zuen bonbilla bere besoaren gañera, eta eman zion edaten.

        19. Eta ark edan zuenean, esan zuen: Baitaere aterako det ura zure gameluentzat, guztiak edan dezaten artean.

        20. Eta usturik bonbilla odietan, itzuli zan putzura ura ateratzera, eta aterarik eman zioten gamelu guztiai.

        21. Bera berriz zegokan begira ixillik, jakin nairik Jaunak doatsua egin ote zuen bere bidea, ala ez.

        22. Eta gameluak edan zutenean, atera zituen gizonak urrezko belarrietako bi siklo pisatzen zutenak, eta anbat eskumuturretako amar siklo pisatzen zutenak.

        23. Eta esan zion: Noren alaba zera? Adirazi zadazu. Bada zure aitaren etxean ostatuz egoteko tokirik?

        24. Berak erantzun zuen: Naiz Batuelen alaba, Melkaren eta bere senar Nakorren semearena.

        25. Esan ere zuen: Bada ugari gure etxean lastoa eta belar legorra, eta toki zabala egoteko.

        26. Makurtu zan gizona eta adoratu zuen Jauna,

        27. Esaten zuela: Bedeikatua Abraham nere nagusiaren Jaun Jainko, kendu ez duena bere urrikalmendu eta egia nere nagusia gandik, eta ekarri nauena bide zuzenetik nere nagusiaren anaiaren etxera.

        28. Korrika joan zan bada neskatxa, eta esan zituen bere amaren etxean aditu zituen gauza guztiak.

        29. Bazuen berriz Rebekak anaia bat Laban izenez, zeñ ariñ atera zan gizonagana, iturria zegoan tokira.

        30. Eta ikusi zituenean belarritakoak eta eskumuturretakoak bere arrebaren eskuetan esaten zituenaren itz guztiak: Oiek esan dizkit gizonak, etorri zan gizonagana, zeñ zegoan gameluen ondoan, eta urezko iturriaren aldean:

        31. Eta esan zion: Sartu zaite, Jaunaren bedeikatua. Zergatik zaude kanpoan? Gertutu det etxea, eta tokia gameluentzat.

        32. Eta sartu zuen arroztegian, eta tresnagabetu zituen gameluak, eta eman zizkioten lastoa eta belar legorra, eta ura garbitzeko beraren, eta berarekin etorri ziraden gizonen oñak.

        33. Eta ipiñi zuten bere aurrean afaria. Berak esan zuen: Ez det jango, aliketa esan artean esateko dedana. Erantzun zion: Esan zazu.

        34. Eta berak: Naiz, esan zuen, Abrahamen morroia:

        35. Eta Jaunak bendizioz bete du nere nagusia, eta txit andi egin du, eta eman diozka ardiak eta idiak, zillarra eta urrea, morroiak eta neskameak, gameluak eta astoak.

        36. Eta aurra egin zion Sara nere nagusiaren emazteak seme bat nere nagusiari bere zartzan, eta eman ziozkan zituen gauza guztiak.

        37. Eta juramentu eragin zidan nere nagusiak, esaten zuela: Ez dezu artuko ezkongairik nere semearentzat Kanaantarren alabetatik, zeñtzuen artean bizi naizan:

        38. Baizik joango zera nere aitaren etxera, eta nere aideen artetik artuko dezu ezkongaia nere semearentzat.

        39. Nik berriz erantzun nion nere nagusiari: Eta zer ez baldin balu nai etorri nerekin ezkongaiak?

        40. Jaunak, esan zuen, zeñen aurrean nabillan, bidalduko du bere Aingerua zurekin, eta zuzenduko du zure bidea, eta artuko dezu ezkongaia nere semearentzat nere aideetatik, eta nere aitaren etxetik.

        41. Askatua izango zera nere madarikaziotik, etorririk nere aideetara, emango ez baldin balizute.

        42. Allegatu naiz bada gaur urezko iturrira, eta esan det: Abraham nere nagusiaren Jaun Jainkoa, zuzendu baldin badezu orain nabillan nere bidea,

        43. Ona non nagoan urezko iturriaren aldean; eta ura ateratera irtetzen duen donzella, eta nik esaten diodana: Eman zadazu uraren piskatxo bat edateko zure bonbilltik.

        44. Eta esaten didana: Edan ezazu zuk, eta aterako det zure gameluentzat, huraxe da Jaunak prestatu duen emakumea nere nagusiaren semearentzat.

        45. Eta nengoala gauza oiek ixilean nere artean nerabiltzazala, agertu zan Rebeka zetorrela bere solbardan zeraman bonbillarekin, eta jatxi zan iturrira eta atera zuen ura. Eta esaten diot berari: Ekatzu piskatxo bat edateko.

        46. Berak arin beeratu du bonbilla solbardatik, eta esan dit: Edan ezazu, eta zure gameluai emango diet edaria. Edan det, eta eman die edaten gameluai.

        47. Eta galdetu nion, eta esan: Noren alaba zera? Berak erantzun zuen: Naiz Batuelen alaba, Nakorren semearena, zeñ erdi zion Melkak. Eta ala ipiñi diozkat zinzilika belarrietakoak bere arpegia apaintzeko, eta jarri diozkat eskumuturretakoak bere eskuetan.

        48. Eta auzpezturik adoratu nuen Jauna, bedeikatzen nuela Abraham nere nagusiaren Jaun Jainkoa, zeñak ekarri ninduen bide zuzenetik, artu nezan nere nagusiaren anaiaren alaba bere semearentzat.

        49. Argatik izan nai baldin badezute ongigilleak eta leialak nere nagusiarekin, esan zadazute; baña beste gauzarik nai baldin badezute, au ere esan zadazute, joan nadin eskuiera, edo ezkerrera.

        50. Eta erantzun zuten Laban eta Batuelek: Jaunaren lana da au, ezin genzake guk zurekin beste gauzarik itzegin, beraren gogoko dana baizik.

        51. Ona emen non dezun zure aurrean Rebeka; ar zazu, eta zoaz, eta izan bedi zure nagusiaren semearen emaztea, Jaunak itz egin duen bezela.

        52. Aditu zuenean au Abrahamen morroiak, auzpezturik lurrean adoratu zuen Jauna.

        53. Eta aterarik zillarrezko eta urrezko txarroak, eta jantziak, eman ziozkan Rebekari doaiñtzat; bere anaiai ere eta amari eskeñi ziozkaten emaitzak.

        54. Ipiñirik bazkaria, egon ziran an elkarrekin jaten eta edaten zutela. Eta jaikirik goizean, morroia esan zuen: Utzi zadazute joan nadin nere nagusiagana.

        55. Eta erantzun zuten bere anaiak eta amak: Bego gurekin neskatxa amar egunean bederik, eta gero bijoa.

        56. Ez nazazute gelditu, erantzun zuen, zeren Jaunak zuzendu du nere bidea, utzi zadazute joan nadin nere nagusia gana.

        57. Eta esan zuten: Otsegin zaiogun neskatxari, eta jakin dezagun beraren borondatea.

        58. Eta otseginda, etorri zanean, galdetu zioten: Nai dezu joan gizon onekin? Berak erantzun zuen: Joango naiz.

        59. Utzi zioten bada joaten berari, eta bere iñudeari, eta Abrahamen morroiari, eta bere lagunai.

        60. Eta zoriontasun guztiak opa ziozkatela beren arrebari, eta ziotela: Gure arreba zera, azi zaitezela millen millatan, eta zure ondorea jabetu dedilla, beren etsaien ateen jabe izan dedilla.

        61. Rebeka bada, eta bere neskameak, igorik gameluetan, jarraitu zioten gizonari, zeñ bazijoan arin bere nagusiagana.

        62. Denbora artan berriz bazebillan Isaak putzura daraman bidean, zeñen izena da bizi danarena eta dakusanarena, zeren bizi zan egoeko lurrean.

        63. Eta atera zan kanpora erregutzera, eguna iya igaroan: eta jasorik begiak, ikusi zituen gameluak urrutian zetozala.

        64. Rebeka ere, ikusirik Isaak, jatxi zan gamelutik,

        65. Eta esan zion morroiari: Zeñ da arako gizon, datorrena kanpotik guri bidera irtetzera? Eta esan zion: Hura da nere nagusia. Eta bera bereala eldurik oialari, estali zan.

        66. Morroiak berriz kontatu zion Isaaki, egin zuen guztia.

        67. Zeñak sartu zuen bere ama Sararen gelan, eta artu zuen emaztetzat; eta ainbesteraño maitetu zuen eze, beraatu zion bere amaren eriotzak eman zion miña.

 

OGEITA BOSTGARREN KAPITULUA

        1. Abraham berriz ezkondu zan beste emakume Zetura zeritzan batekin:

        2. Zeñak erdi zion Zamram, eta Jeksan, eta Madan, eta Madian, eta Jesbok, eta Sue.

        3. Jesanek ere egin zituen Saba, eta Dadan. Dadanen semeak izan ziran Assurin eta Latusin, eta Loomim.

        4. Eta Madiangandik jaio ziran Efa, eta Ofer, eta Enok, eta Abida, eta Eldaa, oiek guztiok Zeturaren semeak.

        5. Eta Abrahamek eman ziozkan Isaaki, zeuzkan gauza guztiak:

        6. Konkubinaen semeai berriz eman ziozkaten doaiñak, eta apartatu zituen bere seme Isaakgandik, oraindikan bera bizi zala, Sortalderontz.

        7. Eta Abrahamen bizitzako egunak izan ziran, eun eta irurogeita amabost urte.

        8. Eta indargaturik ill zan zartza onean, eta edade andikoa, eta egunez betea, eta bildu zan bere erriarekin.

        9. Eta obitu zuten Isaak eta Ismael bere semeak bi ziskuko koban, zeñ dagoan Efrongo kanpoan, Seor Hetarren semearena Manbreren aurrean

        10. Zeñ erosi zioten Heten semeai, an izan zan obitua bera, eta Sara bere emaztea.

        11. Eta bera ill ezkero bedeikatu zuen Jaungoikoak bere seme Isaak, bizi zana bizi danaren eta dakusanaren izena duen putzuaren aldean.

        12. Oiek dirade Ismaelen Abrahamen semearen, Agar Egiptoarrak, Sararen neskameak egin zionaren etorkiak.

        13. Eta oiek dirade bere semeen izenak, zeñakin izan ziran deituak bere ondoreak. Ismaelen lenbizi sortua Nabaiot, gero Zedar, eta Abdeel, eta Mabsam,

        14. Eta Masma, eta Duma, eta Massa,

        15. Hadar, eta Tema, eta Jetur, eta Nafis, eta Zedma.

        16. Oiek dirade Ismaelen semeak, eta alakoak gazteluai eta erriai eman ziozkaten izenak. Berak etorri ziran izatera amabi prinzipe bezelakoak, bakoitza bere etxadikoa.

        17. Eta Ismaelen bizitzako urteak izan ziran eun eta ogeita amazazpi, eta indargaturik ill zan, eta izan zan bere erriarekin bildua.

        18. Eta bizitu izan zan Hebilatik Surreraño, zeñak begiratutzen duen Egiptora sartzen diradenentzat Asiriara. Bere anaia guztien aurrean ill zan.

        19. Oiek ere dirade Abrahamen seme Isaaken gizadiak: Abraham gandik izan zan sortua Isaak;

        20. Zeñ berrogei urtekoa zala, ezkondu zan Rebeka Batuelen alaba Siria Mesopotamiako, Labanen arrebarekin.

        21. Eta Isaakek erregutu zion Jaunari bere emaztea gatik, zalako aurgea: zeñak aditu zion, eta eman zion Rebekari sortzeko ala.

        22. Baña elean ari ziran bere sabelean aurrak; eta esan zuen: Baldin onela gertatuko bazatan, sortzearen zer premia zan? Eta joan zan Jaunarekin ituntzera.

        23. Zeñak erantzunaz esan zuen: Bi erreinu daude zure sabelean, eta bi erri zure erraietatik berezituko dirade, eta erriak erria garaituko du, eta andiagoak serbituko du txikiagoa.

        24. Eldua zan onezkero aurregiteko denbora, eta ona non bizkiak izan ziran arkituak bere sabelean.

        25. Lenbizi atera zana, origorria zan, eta guztia illetsua larruaren antzera, eta bere izena izan zan deitua Esau. Bereala aterarik bestea, anaiaren onpeari zitxekan eskuarekin, eta argatik deitu zion Jakob.

        26. Irurogei urtekoa zan Isaak, jaio zitzaiozkanean aurrak.

        27. Andi egin ziranean, Esau irten zan mutil eiztari trebea, eta kanpo gizona, baña Jakob mutil tolesgabea bizi oi zan txaoletan.

        28. Isaakek maitetzen zuen Esau, bere eizetatik jaten zuelako, eta Rebekak amatzen zuen Jakob.

        29. Eta Jakobek egosi zuen baratz salda bat, zeñgana etorririk Esau nekatua kanpotik,

        30. Esan zion: Eman zadazu egosi gorri onetatik, zeren txit nekatua nago. Argatik eman zitzaion bere izena Edom.

        31. Zeñi esan zion Jakobek: Saldu zazkidazu lenbizitasunaren eskubideak.

        32. Berak erantzun zuen: Ona non iltzen naizan. Zer balioko didate lenbizitasunaren eskubideak?

        33. Jakobek esan zuen: Juramentu egin zadazu. Juramentu egin zion Esauk, eta saldu ziozkan lenbizitasunaren eskubideak.

        34. Eta ala arturik ogia, eta txilista platera, jan, eta edan zuen, eta joan zan, gutxitan zeukala saldu izatea lenbizitasuneko eskubideak.

 

OGEITA SEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta etorririk gosetea lurraren gañera, Abrahamen egunetan gertatu zan ezurtearen ondoan, joan zan Isaak Jerarara, Abimelek Palestinatarren Erregegana.

        2. Eta agertu zitzaion Jauna, eta esan zion: Etzaite jatxi Egiptora, baizik zaude geldirik esaten dizudan lurrean.

        3. Eta bizi zaite arrotza bezela, eta izango naiz zurekin, eta bedeikatuko zaitut, zeren zuri eta zure ondoreari emango dizkizutet alderri guzti oiek, beterik zure aita Abrahami eskeñi nion juramentua.

        4. Eta ugarituko det zure jatorria zeruko izarrak bezela, eta emango dizkiotet zure etorkiai alderri guzti oiek, eta bedeikatuak izango dira zure jatorrian lurreko erreñu guztiak,

        5. Abrahamek obeditu ziolako nere bozari, eta gorde zitualako nire esanak eta agintzak, eta zaitu zitualako zeremoniak eta legeak.

        6. Onenbesterekin gelditu zan Isaak Jeraran.

        7. Eta nola toki artako gizonak galdetzen zioten bere emazteagatik, erantzun zuen: Nere arreba da. Zeren beldur zan aitortzen berarekin ezkontzaz lotuta zegoala, errezelaturik aurki illko zutela aren edertasunagatik.

        8. Eta iragorik egun asko, eta egonik antxe, begiraturik Abimelek Palestinaarren erregeak leio batetik, ikusi zuen pozkarietan bere emazte Rebekarekin.

        9. Eta otsegiñik berari, esan zion: Ezagun da zure emaztea dala, zergatik gezurrarekin esan dezu zure arreba dala? Erantzun zuen: Beldur nintzan illko nintzala bera gatik.

        10. Eta esan zuen Abimelekek: Zergatik engañatu gaituzu? Erriko norbait naasi zezakean zure emaztearekin, eta ekarri zenezakean gure gañera bekatu andia. Eta agindu zion erri guztiari, esaten zuela:

        11. Gizon onen emazteari ukitutzen diona, ziertoro illko da.

        12. Eta erein zuen Isaakek lur artan, eta arkitu zuen eunbidar anbat, eta bedeikatu zuen Jaunak.

        13. Eta aberastu zan gizona, eta bazijoan aurreratuaz eta aziaz, aliketa txit andia egin zan artean.

        14. Izan ere zituen ardi eta ele taldeak, eta mirabe txit asko. Argatik bere ondamuan jarririk Palestinarrak,

        15. Estali zituzten denbora artan, Abraham aren aitaren morroiak egin zituzten putzu guztiak, beterik lurraz:

        16. Ainbeste eze, Abimelekek berak esan zion Isaaki: Alde ezazu gugandik, zeren gu baño txit altsuago egin zera.

        17. Eta berak alde egiñik, etortzeko Jerarako errekara, eta an biziteko:

        18. Berriz egin zituen beste putzu batzuk, zeñak egin izan zituzten bere aita Abrahamen morroiak, eta zeñak, hura ill ezkero, estali zituzten Filisteoak; eta deitu ziozkaten, aitak len ipiñi ziozkaten izenakin berakin.

        19. Eta aitzurtu zuten ibarrean, eta arkitu zuten ur bizia.

        20. Baña an ere erriertak zeuden Jerarako artzaien eta Isaaken artzaien artean, esaten zutela: Gurea da ura. Agatik, gertatu zana gatik, deitu zuen putzuaren izena Gezurrasmazioa.

        21. Aitzurtu zuten beste bat ere, eta augatik ere aserretu ziran, eta deitu zion, Etsaitasunak.

        22. Joanik andik aitzurtu zuen beste putzu bat, zeñgatik etzan izan erriertarik, eta argatik deitu zion bere izena, Zabalera, esaten zuela: Orain bai zabaldu gaituala Jaunak, eta jarri gaituala azitzeko eran.

        23. Eta igo zan toki artatik Bersabeera,

        24. Non agertu zitzaion Jauna gau artan beratan, esaten zuela: Ni naiz, zure aita Abrahamen Jaungoikoa, etzaite beldur izan, zeren ni zurekin naiz, bedeikatuko zaitut, eta ugarituko det zure ondorea nere serbitzari Abraham gatik.

        25. Eta ala egin zuen an aldare bat, eta deiturik Jaunaren izenari, zabaldu zuen bere kanpoetxea, eta agindu zien bere morroiai aitzurtutzeko putzu bat.

        26. Eta etorririk toki onetara Jeraratik, Abimelek, eta Okozat aren adiskidea, eta Mikol soldauen agintari nagusia.

        27. Itz egin zien Isaakek: Zergatik etorri zerate nigana, gorroto diozuten, eta zuek gandik bota zenduten gizona gana?

        28. Zeñak erantzun zuten: ikusi degu zurekin dala Jauna, eta argatik esan degu: Bego juramentua gure artean, eta egin dezagun elkartasuna,

        29. Ez diguzun egin gaitzik, nola guk ere ez diogun ukitu zure gauzari, ez zuri kalte egingo dizun gauzarik egin, baizikan pakean utzi zindugun Jaunaren bendizioz betea.

        30. Eman zien bada bazkari eder bat, eta jan, ta edan ezkero,

        31. Jaikirik goiz, egin ziozkaten elkarri juramentuak, eta utzi zien joaten Isaakek pakean beren tokira.

        32. Eta ona non egun artan beratan etorri ziran Isaaken morroiak berri ematera berari, aitzurtu zuten putzuaren gañean, eta esaten zutela: Arkitu degu ura.

        33. Argatik deitu zion, Ugaritasuna, eta erriari ipiñi zitzaion izena da Bersabee, gaurko eguneraño.

        34. Esauk berriz berrogei urtekoa zala artu zituen emazteak, Judit Beeri Heteoen alaba, eta Basemat Elon toki hurakoxearen alaba:

        35. Zeñak biak naigabetu izan zuten Isaaken eta Rebekaren anima.

 

OGEITA ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Isaak berriz zartu zan, eta bere begiak illundu zitzaiozkan, eta ezin zuen ikusi, eta deitu zion Esau bere seme andiagoari, eta esan zion: Ene semea. Berak erantzun zuen: Emen nago.

        2. Zeñi Aitak: ikusten dezu, esan zuen, zartu naizala, eta ez dakidala nere eriotzako eguna.

        3. Artu itzatzu zure armak, fletxategia, eta tiruztaia, eta atera zaite kanpora, eta atxitzen dezunean eiz gauzarik,

        4. Egin zadazu andik gisatua, nola dakizun nik nai dedala, eta ekarri zadazu jan dezadan, eta bedeikatu zaitzan nere animak il nadin baño lenago.

        5. Aditurik au Rebekak, eta hura joanik kanpora aitaren agintea betetzera,

        6. Esan zion bere seme Jakobi: Aditu det zure aita izketan zure anaia Esaurekin, eta esaten diola:

        7. Ekar zadazu zure eizetikan, eta gisatu zadazu jan dezadan, eta bedeinkatu zaitzadan il nadin baño lenago.

        8. Orain bada, ene seme oben egin ezazu nere esanetara.

        9. Eta joanik auntztaldera, ekarzkidazu bi antxume obenak, egiteko berakin zure aitari, gogotik jaten dituen janariak:

        10. Zeñak zuk eramanik, eta berak janik, bedeikatu zaitzan il dedin baño lenago.

        11. Zeñi ark erantzun zion: Badakizu Esau nere anaia gizon illetsua dala, eta ni bizargabea:

        12. Baldin ukitzen badit nere aitak, eta ezagutzen banau, beldur naiz uste izan ez dezala burlatu nai izan diodala, eta ekarri ez dezadan nere gañera madarikazioa bedeikazioaren ordez.

        13. Zeñi amak: Nere gan izan bedi, esan zion, madarikazio au, ene seme: aditu ezazu bakarrik nere boza, eta joanik ekarzkidazu esan ditudanak.

        14. Joan zan, eta ekarri zituen, eta eman ziozkan bere amari. Prestatu zituen berak janariak, ekian bezela nai zituela aren aitak.

        15. Eta jantzi zuen Esauren soñekorik obenakin, zeñak zeuzkan gordeta etxean,

        16. Eta ingurutu ziozkan eskuak antxumen larruakin, eta estali ziozkan lepoko biluzak .

        17. Eta eman zion gisatua, eta eskuratu ziozkan egosi izan zituen ogiak.

        18. Zeñak eramanik, esan zuen: Ene Aita. Eta ark erantzun zion: Aditzen det. Zeñ zera zu, ene seme?

        19. Eta esan zuen Jakobek: Ni naiz Esau zure lenbizisortua, egin det zuk agindu izan didazun bezela, jaiki, eta eseri zaite, eta jan ezazu nere eizetikan, bedeikatu naitzan zure animak.

        20. Eta berriz Isaakek bere semeari: Nola, esan zion, ain arin arkitu izan al dezu, ene seme? Zeñak erantzun zion: Jaunaren borondatea zan laster neri bidera irtetzea nai nuena.

        21. Eta esan zuen Isaakek: Atozkit onara, ukitu dizazudan, ene seme, eta ezagutu zaitzadan ote zeran zu Esau nere semea, ala ez.

        22. Urreratu zan hura aitagana, eta ukiturik berari, esan zuen Isaakek: Egiazki boza, Jakoben boza da; baña eskuak, Esauren eskuak dirade.

        23. Eta etzuen ezagutu, zeren esku illetsuak eman zioten andiagoaren antza. Emateko bada berari bedeikazioa,

        24. Esan zuen: Zu bai al zera nere seme, Esau? Erantzun zuen: Ni naiz.

        25. Eta berak: Ekarzkidazu, esan zuen, janariak zure eizetik, ene semea, bedeikatu zaitzan nere animak. Zeñak eskeñita jan zituenean, eskeñi zion ardoa ere. Zeñ edanik,

        26. Esan zion: Alderatu zaite nigana, eta eman zadazu laztan bat, ene semea.

        27. Alderatu zan eta laztandu zuen. Eta berealaxe ulertu zueneko bere soñekoen usai gozoa, bedeikatuten zuela, esan zuen: Ona nere semearen usaia, Jaunak bedeikatu duen kanpo loratsu baten usaia bezelakoa.

        28. Eman dizazula Jaungoikoak zeruko intza, eta lurreko koipearekin gariaren eta ardoaren ugaritasuna.

        29. Eta serbitu zaitzatela erriak, eta adoratu balleran, izan zaite zure anaien Jaun, eta makurtu bitez zure aurrean zure amaren semeak. Zu madarikatzen zaituena, izan bedi madarikatua, eta zu bedeikatzen zaituena, izan bedi bendizioz betea.

        30. Isaakek itz oiek bukatu, eta Jakobek kanpora irten orduko, etorri zan Esau,

        31. Eta eraman ziozkan aitari eizeko janariak egosirik, esaten zuela: Jaiki zaite, ene aita, eta jan zazu zure semearen eizetik, bedeikatu naizan zure animak.

        32. Eta esan zion Isaakek: Nor zera bada zu? Berak erantzun zuen: Ni naiz Esau zure seme lenbizisortua.

        33. Arritu zan Isaak izi txit andiarekin, eta sinistu al lezakean baño geiago, mirariturik, esan zuen: Zeiñ da bada arestian ekarri didana eiz atxitua, eta jan det guztietatik zu etorri baño lenago? Eta bedeikatu det, eta bedeikatua izango da.

        34. Aditurik Esauk aitaren itzak, orroa egin zuen alarau andiarekin, eta ikaraturik, esan zuen: Bedeikatu nazazu ni ere, ene aita.

        35. Zeñak esan zuen: Etorri da somaz zure anaia, eta artu du zure bendizioa.

        36. Eta berak esan zuen: Arrazoi andiarekin izan zan deitua bere izena Jakob; zeren ona non bigarren aldiz jarri dan nere tokian; len eraman zidan nere lenen izatea, eta orain bigarrenez ostu dit nere bendizioa. Eta berriz aitari: Ez al dezu gorde, esan zion, bendiziorik neretzat ere?

        37. Isaakek erantzun zuen: ipiñi det zure jaun egiñik, eta bere anaia guztiak jarri ditut aren menpetasunaren uztarpean: sendatu det gari ta ardoarekin, eta oien ondorik, zer egingo dizut, ene semea, zuri?

        38. Zeñi Esauk: Zer bada, ez al dezu, aita, bendizio bat baizik? Erregututzen dizut ni ere bedeikatu nazazula.

        39. Urrikariturik, Isaak, esan zion: Lurreko gizentasunean, eta zeruko goiko intzean,

        40. Izango da zure bendizioa. Gerran biziko zera, eta zure anaiaren mendeko izango zera eta etorriko da denbora, astindu, eta askatuko dezuna zure lepotik bere uztarria.

        41. Esauk bada beti gorrotatu zuen Jakob aitak eman zion bendizioa gatik, eta esan zuen bere biotzean: Etorriko dira nere aitaren lutoko egunak, eta ilko det nere anaia Jakob.

        42. Adirazi ziozkaten oiek Rebekari: zeñak bidaldurik otsegitera bere seme Jakobi, esan zion: Ona non Esau zure anaia zemaiz ari da zu iltzeko.

        43. Orain bada, ene semea, aditu ezazu nere boza, eta jaikirik iges ezazu nere anaia Labangana Haranera:

        44. Eta biziko zera berarekin egun gutxi batzuetan, aliketa itzali dedin artean zure anaiaren aserrea,

        45. Eta baratu artean bere gorrotoa, eta aztu dedin artean egin diozkazun gauzakin: gero bialduko det, eta ekarriko zaitut andikan onera. Zergatik galduko ditut seme biak egun batean?

        46. Eta esan zion Rebekak Isaaki: Nere biziarekin iguindurik nago Heten alabak gatik, baldin Jakobek artzen badu emaztea lur onetako etorkitik, ez det nai bizi.

 

OGEITA ZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Isaakek bada otsegin zion Jakobi, eta bedeikatu zuen, eta agindu zion, esaten zuela: Ez ezazu artu emaztea Kanaango kastatik:

        2. Baizik zoaz, eta irago zaite Siriako Mesopotamiara, zure amaren aita Batuelen etxera, eta artu ezazu zuretzat andikan emaztea Laban zure osabaren alabetatik.

        3. Eta Jaungoiko guztialdunak bedeikatu zaitzala, eta azi eragin dezazula, eta ugaritu zaitzala, izan zaitezen erri askoren gialaria,

        4. Eta eman ditzatzula Abrahamen bendizioak, eta zure etorkiari zure ondoan: izan zaitezen erromes ibilli zeran lurraren, zure aitonari eskeñi zionaren jabe.

        5. Eta utzi zionean Isaakek, aterarik etorri zan Siriako Mesopotamiara Laban Batuel Sirokoaren seme, bere ama Rebekaren anaia gana.

        6. Eta ikusirik Esauk, bere aitak bedeikatu zuela Jakob, eta bialdu zuela Siriako Mesopotamiara, andik artzeko emaztea, eta bendizioaren ondoan agindu ziola, esanaz: Ez dezu artuko emaztea Kanaango alabetatik:

        7. Eta obediturik Jakobek bere gurasoai, joan zala Siriara:

        8. Ikusirik ere irago zitzaionaz bere aitak etziela abegi onarekin begiratzen Kanaango alabai:

        9. Joan zan Ismaelgana, eta artu zuen emaztetzat, len zeuzkanetatik gañera, Mahelet Abrahamen seme Ismaelen alaba, Nabaioten arreba.

        10. Aterarik bada Jakob Bersabeetik, bazijoan Haranerontz.

        11. Eta eldurik toki batera, eta atseden nairik beratan eguzkia sartu ezkero, artu zuen lurrean zeuden arrietatik bat, eta ipiñirik bere buruaren azpian, lo egin zuen toki huratan beratan.

        12. Eta ikusi zuen ametsetan eskallera bat, zeñaen oña zegoan lurraren gañean, eta beraren goiak ukitzen zion zeruari: baitaere Jainkoaren Aingeruak igotzen eta jatxitzen zirala beratatikan,

        13. Eta Jauna eskallerari zitxekala, esaten ziola: Ni naiz zure aita Abrahamen Jaun Jainkoa, eta Isaaken Jainkoa: Lo zatzan lurra, emango dizutet zuri, eta zure ondoreari

        14. Eta izango da zure ondorea lurreko autsa bezela: izango zera zabaldua Sartaldera, eta Sortaldera, eta Ifarrera, eta Egoera: eta bedeikatuak izango dira zugan, eta zure ondorean lurreko etxadi guztiak.

        15. Eta izango naiz zure zaitzallea joaten zeran edozeiñ tokitan, eta itzuliko zaitut lur onetara; eta etzaitut utziko aliketa bete artean esan dedan guztia.

        16. Eta esnatu zanean Jakob lotatik, esan zuen: Egiazki Jauna da toki onetan, eta nik ez niekien.

        17. Eta izuturik, esan zuen: Zeñ ikaragarria dan leku au! Ez dago emen besterik, Jaungoikoaren Etxea baizik, eta zeruko atea.

        18. Jaikirik bada Jakob goiz, artu zuen bere buruaren azpian jarri zuen arria, eta zutatu zuen oroipengarritzat, isuririk olioa gañetik.

        19. Eta deitu zuen erriaren izena Betel, zeñi len zeritzan Luza.

        20. Egin ere zuen eskeiñtzari bat, esaten zuela: Baldin Jaungoikoa izaten bada nerekin, eta zaitzen banau ni nabillan bidetik, eta ematen badit ogia jateko, eta soñekoa jantziteko,

        21. Eta itzuliko banintza ongi nere aitaren etxera, Jauna izango da nere Jaungoikoa.

        22. Eta oroipengarritzat zutatu dedan arri au, izango da deitua Jaungoikoaren etxea, eta eskeñiko dizkitzut, ematen didazun guztiaren amarrenak.

 

OGEITA BEDERATZIGARREN KAPITULUA

        1. Jarraiturik bada Jakobek bere bideari, etorri zan Sortaldeko lurrera.

        2. Eta ikusi zuen putzu bat kanpo batean, eta iru ardien talde zeudela eguerdiera egiten bere aldean, eta beraren aoa arlosa andi batekin itxi oi zan.

        3. Eta oitura zan alderagitea arriari, ardi guztiak bildurik, eta edanik abere guztiak, berriz ipintzea putzuaren aoaren gañean.

        4. Eta esan zien artzaiai: Anaiak, nongoak zerate? Berak erantzun zuten: Harangoak.

        5. Zeñai galdeturik, esan zien: Ezagutzen bai al dezute Labain Nakorren semea? Esan zuten: Badazaugu

        6. Ongi al da? Esan zuen: Osasunarekin da, diote, eta ona emen Rakel beraren alaba dator bere artaldearekin.

        7. Eta esan zuen Jakobek: Oraindikan egunaren zati andia igarogabe da, eta ez da giberriak abeletxetan biltzeko denbora, eman zaiezute lenago edaria ardiai, eta onela eraman itzatzute berriz bazkatzera.

        8. Berak erantzun zuten: Ezin genzake, aliketa abere guztiak bildu ditezten bitartean, eta kendu dezagun bitartean putzuko aoko arria, edan dezaten artaldeak.

        9. Oraindikan izketan ari ziraden, eta ona non Rakel zetorren, bere aitaren ardiakin, zeren berak zaitzen zuen artaldea.

        10. Zeñ ikusi zuenean Jakobek, eta jakin bere lengusua zala, eta ardiak bere osaba Labanenak, alderagin zion putzuaren gañeko arriari.

        11. Eta artaldeak edan zuenean ura, musu eman zion, eta negar andiak egin zituen,

        12. Eta adirazi zion zala bere aitaren anaia, eta Rebekaren semea, eta Rakel joanik arin esan zion bere aitari.

        13. Zeñak aditurik etorri zala Jakob bere arrebaren semea, korrika bidera irten zitzaion, eta laztandurik, eta milla musu emanik, eraman zuen bere etxera. Eta aditurik ara joaeraren arrazoiak,

        14. Erantzun zion: Nere ezurra zera, eta nere aragia. Eta bete ziran ezkero ill bateko egunak,

        15. Esan zion: Doan serbituko al nazu, nere anaia zeralako? Esan zadazu zer sari artuko dezun.

        16. Eta zeuzkan bi alaba, andiagoaren izena Lia, txikiagoari berriz zeritzan Rakel.

        17. Baña Lia zan begi bekartsua; Rakel arpegi ederrekoa, eta liraña.

        18. Zeñ maiteturik Jakobek, esan zuen: Serbituko zaitut zure alaba txikiago Rakel gatik, zazpi urtean.

        19. Erantzun zuen Labanek: Obe det zuri ematea, beste gizonen bati baño, gelditu zaite nerekin.

        20. Serbitu zuen bada Jakobek Rakel gatik zazpi urtean: eta iduritzen zitzaiozkan gutxi egunak amorioaren anditasuna gatik.

        21. Eta esan zion Labani: Eman zadazu nere emaztea, zeren bete da berarekin bizitzeko denbora.

        22. Zeñak otsegiñik adiskide talde askori janedanera, egin zituen eztaiak.

        23. Eta gabean sartu zion bere alaba Lia,

        24. Ematen ziola alabari serbitzari bat, izenez Zelfa. zeñgana sarturik Jakob oi bezela, zabaldurik eguna ikusi zuen Lia:

        25. Eta esan zion aitagiarrabari: Zer da egin nai izan dezuna? Rakel gatik ez al zaitut serbitu? Zergatik engañatu nazu?

        26. Erantzun zuen Labanek: Ez da oitura gure errian, txikiagoak lenago eman ditzagula eztaietarako.

        27. Bete ezazu eztai onen egunen astea, eta au ere emango dizut, beste zazpi urtean serbituko nazun lana gatik.

        28. Oben egin zuen eskarira: eta iragorik astea, ezkondu zan Rakelekin:

        29. Zeñi aitak eman zion Bala serbitzaritzat.

        30. Iritxirik noizbat Jakobek ain nai zituen eztaiak, maiteago izan zuen bigarrena lenbizikoa baño, serbitzen zuela Labanen etxean beste zazpi urtean.

        31. Baña ikusirik Jaunak mezpreziatzen zuela Lia, izor egin zuen, aizpa agorra gelditzen zala.

        32. Zeñak argitara eman zuen beragan sortua izan zan semea, eta deitu zuen bere izena, Ruben, esaten zuela: ikusi zuen nere azpiratutasuna, orain maitetuko nau nere senarrak.

        33. Berriz ere aurdun gelditu zan, eta egin zuen seme bat, eta esan zuen: Aditu duelako Jaunak mezpreziatua naizela, eman dit au ere. Eta deitu zuen bere izena Simeon.

        34. Irugarrenez ere aurdun gelditu zan, eta egin zuen beste seme bat, eta esan zuen: Orain ere bilduko da nerekin nere senarra, egin diozkadalako iru seme, eta argatik deitu zuen bere izena Lebi.

        35. Laugarrenez aurdun gelditu zan, eta egin zuen seme bat, eta esan zuen: Orain alabatuko det Jauna. Eta argatik deitu zion, Juda: eta etzan berriz aurdun gelditu.

 

OGEITA AMARGARREN KAPITULUA

        1. Ikusirik berriz Rakelek agorra zala, bere aizparen onaren damua izan zuen, eta esan zion bere senarrari: Eman zazkidazu semeak, bestela ilko naiz.

        2. Zeñi erantzun zion Jakobek aserraturik: Jaungoikoaren, zure sabeleko fruturikan gabe utzi zaituanaren, lekuan bai al nago ni?

        3. Eta berak: Badet, esan zion, Bala serbitzaria; sartu zaite beragana, aurregin dezan nere belaunen gañean, eta izan ditzadan beragandikan semeak.

        4. Eta eman zion Bala emaztetzat: zeñ,

        5. Sarturik beragana senarra, aurdun gelditu zan, eta egin zuen seme bat.

        6. Eta esan zuen Rakelek: Juzgatu nau Jaunak, eta aditu du nere boza, emanik neri seme bat; eta argatik deitu zuen bere izena Dan.

        7. Berriz ere aurdun gelduturik Bala, egin zuen beste bat;

        8. Argatik esan zuen Rakelek: Elear jarri nau Jaungoikoak nere aizparekin, eta garai atera naiz: eta deitu zion, Neptali.

        9. Ezaguturik Liak utzi ziola aurregiteari, eman zion senarrari bere serbitzari Zelfa.

        10. Zeñak aurdun gelditu ondoan egiñik seme bat,

        11. Esan zuen: Galanki. Eta argatik deitu zuen bere izena Gad.

        12. Zelfak beste aur bat ere egin zuen.

        13. Eta esan zuen Liak: Au nere zorionerako, zeren emakumeak deituko didate zorionekoa, argatik deitu zion, Asser:

        14. Eta aterarik Ruben kanpora gariak ebakitzeko denboran, arkitu zituen urriloak; zeñak eraman ziozkan bere ama Liari. Eta esan zuen Rakelek: Eman zazkidazu zure semearen urrilo batzuek.

        15. Berak erantzun zuen: Gutxi al deritzazu kentzea neri senarra, gañera eramateko nere semearen urriloak ere? Esan zuen Rakelek: Lo egin beza zurekin gaurko gabean zure semearen urriloak gatik.

        16. Eta itzultzen zala Jakob kanpotikan illunabarrean, irten zan bere bidera Lia, eta esan zion: nerekin egongo zera, zeren neronek erosi det eskubide au nere semearen urriloak gatik. Eta lo egin zuen Berarekin gau artan.

        17. Eta aditu zituen Jaungoikoak bere erreguak: eta aurdun gelditu zan, eta egin zuen bost garren semea,

        18. Eta esan zuen: Eman dit Jaungoikoak saria, eman niolako nere neskamea nere senarrari, eta deitu zuen bere izena, Issakar.

        19. Berriz ere Lia aurdun gelditurik, egin zuen seigarren semea,

        20. Eta esan zuen: Dotatu nau Jaungoikoak dote onarekin; oraingo aldian ere nerekin izango da nere senarra, egin diozkadalako sei seme, eta argatik deitu zuen bere izena, Zabulon.

        21. Seme onen ondoan egin zuen alaba bat, izenez Dina.

        22. Oroiturik Jauna Rakelekin ere, aditu zuen, eta izortu zan.

        23. Zeñ aurdun gelditu zan, eta egin zuen seme bat, esaten zuela: Kendu du Jaungoikoak nere lotsaria.

        24. Eta deitu zuen bere izena Jose, esaten zuela: Eman bizat Jaunak beste seme bat.

        25. Eta Jose jaiota, esan zion Jakobek bere aitagiarrabari: Utzi zadazu itzuli nadin nere jaioterrira, eta nere lurrera.

        26. Eman zazkidazu nere emazteak, eta nere semeak, zeñak gatik serbitu zaitudan, joan nadin; zuk dakizu nola serbitu zaitudan.

        27. Esan zion Labanek: Arkitu dezadala nik abegi ona zure aurrean; iragoarekin ikasi det, Jaungoikoak bedeikatu nauela zu gatik :

        28. Izentatu ezazu, emango dizudan zure alogera.

        29. Eta berak erantzun zuen: Zuk badakizu nola serbitu zaitudan, eta zeñ andiak izan diraden zure ondasunak nere eskuetan.

        30. Gutxi zenduan ni zugana etorri baño lenago, eta orain aberastu zera, eta bedeikatu zaitu Jaunak nere sarreran. Bearra da bada, nik ere noizbait begiratu dezadala nere etxea gatik.

        31. Eta esan zuen Labanek: Zer emango dizut? Eta berak esan zuen: Ez det ezer nai. Baña egiten baldin badezu eskatzen dedana, berriz bazkatu eta zaituko ditut zure abereak.

        32. Ingurutu itzatzu zure artalde guztiak, eta banakatu itzatzu ardi pintanu, eta ille nabarreko guztiak, eta jaiotzen diran beltz, natutsu, eta pintanu guztiak, naiz ardietan, naiz auntzetan, izango da nere soldata.

        33. Eta bere denboran itz egingo du nere alde nere leialtasunak, allegatzen danean epe erabakia, eta pintanu, eta natutsu eta beltzak ez diran guztiak, naiz ardietan naiz auntzetan, lapur egingo naute.

        34. Eta esan zuen Labanek: Ongi deritzat eskatzen dezunari.

        35. Eta banakatu zituen egun artan auntz, eta ardi, eta aker, eta ari, pintanu eta natutsuak, eta abere kolore bateko, au da, ille zuri edo beltzeko guztia, jarri zuen bere semeen eskuan.

        36. Eta ipiñi zuen iru eguneko bidearen artea, beraren eta suiaren artean, zeñak bazkatzen zituen Labanen beste artaldeak.

        37. Arturik bada Jakobek zumarrezko, eta almendrozko, eta platanozko zigor berdeak, unetik unera desazaldu zituen, eta kendurik azalak, zuritasuna agertu zan, azalgabetuak izan ziradenetan, osorik utzi zitzaiotenak berriz berdeak gelditu ziran, eta onela izan zan egiña kolore pintanua.

        38. Eta ipiñi zituen, ura isuria izaten zan olasketan; zetozanean artaldeak edatera, begien aurrean iduki zitzaten zigorrak, eta berai begira umetu zitezten.

        39. Eta gertatu zan, naasierako berotasunean beratan begiratzea ardiak zigorrai, eta egitea ume natutsu, eta pintanu, eta asko kolorez txipristinduak.

        40. Eta banakatu zuen artaldea Jakobek, eta jarri zituen zigorrak olasketan arien begien aurrean, eta ziran Labanenak zuri eta beltz guztiak; gañerakoak berriz Jakobenak, banakaturik artaldeak beren artean.

        41. Ala bada uda berrian arremetzen ziradenean ardiak, jartzen zituen Jakobek zigorrak uren olasketan arien eta ardien begien aurrean, berak gogoan zerabiltzatela umetu zitezten:

        42. Zanean berriz udazkenekoa naasiera, eta umetzea atzenekoa, etzituen ipintzen. Eta onela Labanenak ziran udazkenekoak, eta Jakobenak udaberrikoak.

        43. Eta onela txit aberastu zan gizona, eta izan zituen abere talde asko, neskameak, eta morroiak, gameluak, eta astoak.

 

OGEITA AMAIKAGARREN KAPITULUA

        1. Aditu zituen ezkero berriz Labanen semeen itzak esaten ziotenenak: Eraman ditu Jakobek gure aitarenak ziran gauza guztiak, eta aren ondasunakin aberastuta, egin da argitsua:

        2. Adbertitu ere zuen, Labanen arpegia, etzala bere alde atzo eta erainegun bezelakoa,

        3. Batezere esanik Jaunak berari: itzuli zaite zure gurasoen lurrera, eta zure aideetara, eta izango naiz zurekin.

        4. Bidaldu zituen, eta otsegin Rakel eta Lia, artaldeak bazkatzen zituen kanpora,

        5. Eta esan zien: ikusten det zuen aitaren arpegia ez dala nereganako atzo eta erainegun bezelakoa; baña nere aitaren Jaungoikoa izan da nerekin.

        6. Eta zuek zerok dakizute, nere indar guziakin serbitu dedala zuen aita.

        7. Eta zuen aitak ere engañatu nau, eta aldatu du nere soldata amar bidar; eta alaere ez dio utzi Jaungoikoak neri gaitzik egiten.

        8. Berak esan zuenean: Kolore askotakoak izango dira zure soldatak; ardi guztiak egiten zituzten kolore askotako umeak. Bestera berriz esaten zuenean: Zuri guztiak artuko dituzu soldatatzat, artalde guztiak egin zituzten zuriak.

        9. Eta Jaungoikoak artu ditu zuen aitaren ondasunak, eta eman dizkit niri.

        10. Zeren ardiak umetutzeko denbora allegatuta laister, altxatu nituen nere begiak, eta ikusi nituen ametsetan emeen gañera igotzen ziran arrak zirala pintanuak, eta natutsuak, eta kolore askotakoak.

        11. Eta esan zidan Jaungoikoaren Aingeruak ametsetan: Jakob? eta nik erantzun nuen: Emen naiz.

        12. Zeñak esan zuen: Altxatu itzatzu zure begiak, eta ikusi itzatzu emeen gañera igotzen diraden ar guztiak, nabarrak, natutsuak, eta mantxatuak. Zeren ikusi det Labanek zuri egin dizun guztia.

        13. Ni naiz Betelgo Jaungoikoa, non untatu zenduan arria, eta egin zinidan eskeñtzari bat. Orain bada jaiki zaite, eta atera zaite lur onetatik, itzultzen zerala zure jaioterriko lurrera.

        14. Eta erantzun zuten Rakelek, eta Liak: Kondarraren piskaren bat bai al degu gure aitaren etxeko ondasunetan eta senipartean?

        15. Ez al gaitu iduki arrotzak bezela, eta saldu, eta jan gure balioa?

        16. Baña Jaungoikoak artu ditu gure aitaren ondasunak, eta eman dizkigu guri, eta gure semeai; argatik egin ezazu Jaungoikoak agindu dizun guztia:

        17. Jaiki zan bada Jakob, eta jarririk bere semeak, eta emazteak gameluen gañean , joan zan.

        18. Eta eraman zituen bere ondasun guztiak, eta abereak, eta Mesopotamian irabazi zuen guztia, zuzentzen zala bere aita Isaak gana Kanaango lurrera.

        19. Denbora onetan joana zan Laban ardiak moztutzera, eta Rakelek ostu zituen bere aitaren idoloak.

        20. Etzion adirazi nai Jakobek bere aitagiarrabari, iges egitera zijoala.

        21. Eta joanik bera, bereak ziran gauza guztiakin eta iragorik ibaia, zijoala Galaadko mendirontz,

        22. Adirazi zitzaioten Labani irugarren egunean, nola Jakob igesi zijoan.

        23. Zeñak, arturik bere anaiak, jarraitu zion zazpi egunean, eta atzitu zuen Galaadko mendian.

        24. Eta ikusi zuen ametsetan Jaungoikoa esaten ziola: Kontu gero itz egitearekin Jakoben gaitzerako izan lezakean gauzarik.

        25. Eta Jakobek zabaldu zuen mendian etzauntza, eta nola Labanek atzitu zuen bere anaiakin Galaadko mendi artan beratan jarri zuen etzauntza.

        26. Esan zion Jakobi: Zertarako onela egin dezu, ixillean eramaten dizkidazula nere alabak, ezpatarekin katibatuak balirade bezela?

        27. Zergatik neronek jakin gabe nai izan dezu iges egin, eta ez adirazi neroni, laguntzeko pozarekin, eta kantakin, eta panderoakin, eta gitarrakin?

        28. Ez didazu utzi laztantzen nere semeak, eta alabak; eroen gisara egin dezu, orain egiazki,

        29. Badu nere eskuak indarra itzultzeko zuri gaitza gaitza gatik; baña zuen aitaren Jaungoikoak atzo esan zidan: Kontu gero ez dagizula esan Jakoben gaitzean izango dan itzik.

        30. Ongi da; nai zenduen joatea zureetara, eta zure aitaren etxearen guran zeunden. Zergatik ostu dituzu nere Jaungoikoak?

        31. Erantzun zuen Jakobek: Zuk jakin gabe atera nintzan, zeren beldur nintzan kenduko zinizkidala zure alabak.

        32. Lapurreta gatik esaten didazunaren gañean berriz, gutariko edozeñi arkitzen baldin badiozkazu zure Jaungoikoak, illa izan dedilla gure anaien aurrean. Billatu ezazu, eta eraman, arkitzen baldin badezu nigan zurea dan gauzarik. Oiek esaten zituenean, etzekien Rakelek ostu zituela idoloak.

        33. Eta sarturik Laban Jakoben eta Liaren, eta neskame bien etzauntzan, etzituen arkitu. Eta sartu zanean Rakelen etzauntzan,

        34. Berak agudo joanik ezkutatu zituen idoloak gameluaren tresnen azpian, eta eseri zan gañean, eta etzauntz guztian billa ebillanari, eta ezer arkitzen etzuenari,

        35. Esan zion: Ez bekio aserretu nere Jaunari, zure aurrean jaiki ezin naizalako, zeren emakumeen oituraren gisara gertatu zat oraintxe. Onela izan zan burlatua billariaren arreta.

        36. Eta asarreturik Jakob, garrazki esan zion: Zer nere hoben, eta zer nere bekatu gatik etorri zera ain irazekia nere ondoren,

        37. Eta aratu dituzu nere etxetresna guztiak? Zer arkitu dezu zure etxeko aberastasun guztitik? ipiñi ezazu emen nere anaien, eta zure anaien aurrean, eta juzgatu dezatela nere eta zure artean.

        38. Onetarako egon naiz zurekin ogei urtean? Zure ardiak eta auntzak etziran izan umegabeak, ez det jan zure artaldeko aririk:

        39. Ez dizut ere erakutzi pistiak arrapaturikakorik, kalte guztia neronek osotzen nuen; ostua gatik galtzen zan guztia, lazki eskatzen ziñidan.

        40. Gau ta egun erretzen nintzan beroarekin, eta izotzarekin, eta iges egiten zuen loak nire begietatikan.

        41. Eta onela ogei urtean zure etxean serbitu zindudan; amalau, alabak gatik, eta sei, zure artaldeak gatik, aldatu ere ziñidan nere soldata amar bidar.

        42. Nere aita Abrahamen Jaungoikoak, eta Isaaken beldurrak lagundu ez baldin balit, aurki orain billosik bidalduko ninduzun; Jaungoikoak begiratu zion nere estutasunari, eta nere eskuen lanari, eta atzo agiraka egin zizun.

        43. Erantzun zion Labanek: Nere alabak eta semeak, eta zure artaldeak, eta ikusten dezun guztia, nereak dirade: zer egin dezakiotet nere seme eta illobai?

        44. Atoz bada, eta egin dezagun elkartasuna; izan dedin agiria nere eta zure artean.

        45. Artu zuen bada Jakobek arri bat, eta zutatu zuen agiritzat:

        46. Eta esan zien bere anaiai: Ekarri itzatzute arriak. Zeñak bildurik egin zuten arri munto bat, eta jan zuten bere gañean:

        47. Zeñi deitu zion Labanek: Lekukoaren arrimuntoa, eta Jakobek, Agiriaren arripilla, biak beren izkuntzaren erara.

        48. Eta esan zuen Labanek: Arrimunto au izango da gaur lekukoa nire eta zure artean, eta argatik izan zan deitua bere izena Galaad, au da, Lekukoaren arrimuntoa.

        49. Begiratu eta juzgatu beza Jaunak gure artean banakatzen geranean bata bestea gandikan:

        50. Atsekabetzen baldin badituzu nere alabak, eta artzen baldin badituzu orrezgañera beste emazte batzuek, gure itzen beste lekukorik ez da, emen begira dagoen Jaungoikoa baizik.

        51. Eta berriz esan zion Jakobi: Ona arrimunto au emen, eta nire eta zure artean zututu dedan arria,

        52. Lekuko izango da: Arrimunto au, diot berriz eta berriz ere, eta arria izan bediz agiritzat, baldin edo nik iragotzen badet zugana joateko, edo zuk iragoten badezu, niri gaitz egiteko asmoarekin.

        53. Abrahamen Jaungoikoak, eta Nakorren Jaungoikoak, juzgatu beza gure artean; beren aitaren Jaungoikoak. Juramentu egin zuen bada Jakobek bere aita Isaaken beldurra gatik:

        54. Eta egiñik eskeñtzariak mendian, deitu zituen bere anaiak ogia jateko. Zeñak jan zutenean, gelditu ziran an.

        55. Labanek berriz jaikirik gauaz, laztandu zituen bere semeak eta alabak, eta bedeikatu zituen: eta itzuli zan bere tokira.

 

OGEITA AMABIGARREN KAPITULUA

        1. Jakob ere joan zan, asi zuen bidetik, eta Jaungoikoaren Aingeruak atera zitzaiozkan bidera.

        2. Zeñak ikusi zituenean, esan zuen: Jaungoikoaren egonlekuak dirade oiek. Eta deitu zuen toki huraren izena, Mahanaim, au da, Egonlekuak.

        3. Bidaldu ere zituen mandatariak bere aurretikan bere anaia Esau gana Seirko lurrera, Edomgo alderrian:

        4. Eta agindu zien, esanarekin: Onela itz egingo diozute nere Jaun Esauri: Oiek esaten ditu zure anaia Jakobek; Labanen etxean arrotz izan naiz, eta egon naiz gaurko eguneraño.

        5. Baditut beiak, eta astoak, eta ardiak, eta morroiak eta neskameak: eta bidaltzen ditut orain mandatariak nere Jauna gana, arkitu dezadan abegi ona zure aurrean.

        6. Eta itzuli ziran mandatariak Jakob gana, esaten zutela: Allegatu gera zure anaia Esau gana, eta ona non agudo datorren zuri bidera irtetzera lareun gizonekin.

        7. Txit beldurtu zan Jakob, eta iziturik partitu zuen berarekin zeukan jendea, abereak ere, eta ardiak, eta beiak, eta gameluak, bi taldetan,

        8. Esaten zuela: Etorten baldin bada Esau talde batera, eta zauritzen baldin badu, gelditzen dan beste taldeak, iges egingo du.

        9. Eta esan zuen Jakobek: Nere aita Abrahamen Jaungoikoa, eta nere aita Isaaken Jaungoikoa, Jaun, esan zidana; itzuli zaite zure lurrera, eta zure jaioterriko tokira, eta ongi egingo dizut:

        10. Zure urrikaltasun guztien, eta zure serbitzari oni, egin ziozkan eskeñiak bete diozkazun leialtasunaren diña ez naiz ni. Nere artzaimakilla onekin irago nuen Jordan au, eta orain biurtzen naiz bi talde oiekin.

        11. Gorde nazazu nere anaia Saulen eskutik, zeren txit bere beldur naiz; noaski etorririk zauritu ez dezan ama semeakin.

        12. Zuk esan zenduen ongi egingo ziñidala, eta zabalduko zenduala nere ondorea itsasoko ondar, ugaritasuna gatik kontatu ezin lezakeana bezela.

        13. Eta lo egiñik an gau artan, berezitu zituen zeuzkanetatik, eskeñtzariak bere anaia Esaurentzat,

        14. Berreun auntz, ogei aker, berreun ardi, eta ogei ari,

        15. Ogeita amar gamelu eme erdiak beren umiakin, berrogei bei, eta ogei zezen, ogei astaeme, eta amar beren ume.

        16. Eta bidaldu zituen bere serbitzarien eskuz talde bakoitza berezian, eta esan zien bere morroiai: Zoazte nere aurretikan; eta bego artea talderik taldera.

        17. Eta lenbizikoari agindu zion, esaten zuela: Arkituko baldin bazendu nere anaia Esau, eta galdetuko balizu: Norena zera? edo, nora zoaz? edo, norenak dirade aurrean daramazkizunak?

        18. Erantzungo dezu: Dirade zure serbitzari Jakobek nere nagusi Esauri bidaltzen diozkan emaitzak, eta bera ere badator gure ondoren.

        19. Aginte aiek berak eman ziezten bigarrenari, eta iru garrenari, eta taldeen ondoren zijoazen guztiai, esaten zuela: itz aiek berak esan zaiozute Esauri, arkitzen dezutenean.

        20. Eta gero esango dezute: Zure serbitzari Jakobek berak ere badarraika gure bideari, zeren esan zuen: Bigunduko det nere aurrean dijoazen eskeñtzariakin, eta gero ikusiko det, noaski ongi artuko nau.

        21. Onela joan ziran bere aurretikan eskeñtzariak, bera berriz gelditu zan gau artan kanpoko etzalekuetan.

        22. Eta goiz jaikirik, artu zituen bere emazte biak, eta beste ainbeste neskame, amaika semekin, eta irago zuen Jabok-ko ubera.

        23. Eta irago eragiñik bereak ziraden gauza guztiak.

        24. Gelditu zan bakarrik: eta ona non gizon bat burruka ari zan berarekin goizeraño.

        25. Zeñak ikusirik ezin zuela garaitu, ukitu zion bere istarreko zañari, eta bereala igartu zitzaion.

        26. Eta esan zion: Utzi nazazu, egun sentia da ta. Erantzun zuen: Etzaitut utziko, bedeikatutzen ez nazun artean.

        27. Esan zuen bada; Zer izen dezu? Erantzun zuen: Jakob.

        28. Berak esan zuen: iñolaere ez da izango deitua zure izena Jakob, baizik Israel; zergatik eze Jaungoikoaren kontra ain sendo eraso badezu, nola gizonak garaituko ez dituzu?

        29. Galdetu zion Jakobek: Zer, izenekin deitua zera? Erantzun zuen: Zergatik jakin nai dezu zeñ dan nere izena? Eta bedeikatu zuen toki artan beratan.

        30. Eta deitu zuen Jakobek toki huraren izena, Fanuel, esaten zuela: ikusi det Jaungoikoa arpegiz arpegi, eta bizirik gelditu naiz.

        31. Eguzkia irten zitzaion bereala, Fanuel irago ezkero: berak berriz oiñ batetikan erren egiten zuen.

        32. Argatik ez dute jaten Israelko semeak, Jakoben istarrean igartu zan zaña, gaurko eguneraño, ukitu ziolako bere istarreko zañari, eta sortu zitzaiolako.

 

OGEITA AMAIRUGARREN KAPITULUA

        1. Eta altxaturik Jakobek bere begiak, ikusi zuen bazetorrela Esau, eta berarekin lareun gizon, eta jarri zituen bere eran Liaren eta Rakelen, eta neskame bien semeak:

        2. Eta lenengo jarri zituen neskame biak, eta beren semeak: Lia berriz, eta bere semeak, bigarren lekuan, eta Rakel eta Jose atzenean.

        3. Eta bera aureraturik, auzpeztu zan zazpi bidar makurtzen zala, aliketa alderatu artean bere anaia.

        4. Eta korrika joanik Esau bidera irtetzera bere anaiari, laztandu zuen; eta estuturik bere lepoa, eta musu emanik, negar egin zuen.

        5. Eta altxaturik begiak, ikusi zituen andreak, eta aien aurrak, eta esan zuen: Zeñ dirade oiek? Zuri bai al dagozkizu? Erantzun zuen: Jaungoikoak niri zure serbitzari oni eman zizkidan aurrak dirade.

        6. Eta alderaturik neskameak eta beren semeak, agur egin zioten.

        7. Alderatu zan Lia ere bere aurrakin, eta orobat eginik, atzenean Josek, eta Rakelek ere agur egin zioten.

        8. Eta esan zuen Esauk: Zer dirade bidean arkitu ditudan talde oiek? Erantzun zuen: Arkitzeko abegi ona nere Jaunaren aurrean.

        9. Eta berak esan zuen: Badet, ene anaia, ondasunik asko; izan bediz zureak zuretzat.

        10. Eta esan zuen Jakobek: Ez ezazu, arren, orrelakorik egin; baizik ongi nai baldin badidazu, artu ezazu nere eskuetatik eskeñtzaritxo au, zeren ikusi det zure arpegia, Jaungoikoaren arpegia ikusi banu bezela, egin zadazu mesede au,

        11. Eta ar zazu ekarri dizudan bendizioa, eta zeñ eman zidan Jaungoiko gauza guztien emalleak. Nekez arturik anaiaren erregu geiegiak gatik,

        12. Esan zuen: Gabiltzan elkarrekin, eta izango naiz zure bidelaguna.

        13. Eta esan zuen Jakobek: Badakizu, nere jauna, nerekin ditudala aur gaztetxoak, eta ardiak, eta bei umedunak, zeñak geiegi nekatzen baldin baditut ibillian, illko dira egun batean artalde guztiak.

        14. Bijoa nere Jauna bere serbitzariaren aurretikan, eta nik geldika geldika jarraituko diet bere aztarnai, nola ikusten dedan ditzakela nere aurrak, allegatu artean nere Jauna gana Seirren.

        15. Erantzun zuen Esauk: Erregututzen dizut, nerekin dan jendeditikan lagun batzuk bederik gelditu diteztela zure bidelagun izateko. Ez da, esan zuen, premiarik: gauza bat bakarrik bear det, ongi nai izan zadazula, nere jauna.

        16. Itzuli zan bada egun artan Esau Seirrera, etorri zan bidetikan.

        17. Eta Jakob etorri zan Sokotera, non egiñik etxe bat, eta jarririk kanpoetzauntzak, deitu zuen toki huraren izena Sokot, au da, barrakak.

        18. Eta irago zan Salem Sikemtarren errira, zeñ dagoan Kanaango lurrean, itzuli zan ezkero Mesopotamia Siriakotik, eta bizitu izan zan erriaren aldean.

        19. Eta erosi zien etzauntzak jarri zituen kanpoaren zatia, Hemorren Sikemen aitaren semeai, eun arkume gatik.

        20. Eta egiñik an aldare bat, otsegin zion bere gañean Israelgo Jaungoiko txit sendoari.

 

OGEITA AMALAUGARREN KAPITULUA

        1. Eta atera zan Dina Liaren alaba, alderri atako emakumeak ikustera.

        2. Zeñ ikusirik Sikem Hemor Hebetarren seme, lur artako Prinzipeak, amatu zuen; eta ostu zuen, eta berarekin lo egin zuen, indarrez galtzen zuela neskatxa.

        3. Gelditu zan bere biotza neskatx onen amoriozko lokarriakin txit estuturik, eta ikusirik triste zegoala, gozatu nai zuen pozkeriakin.

        4. Eta zuzendurik bere aita Hemor gana, esan zion: Artu zadazu neskatx au emaztetzat.

        5. Aditurik au Jakobek, semeak urruti zeudela, eta ari ziradela abereak bazkatzen, ixilik egon zan aliketa itzuli ziraden artean.

        6. Eta aterarik Hemor Sikemen aita, Jakobi itz egitera,

        7. Ona non bere semeak zetozten kanpotik, eta aditurik gertatu zana, txit aserretu ziran, gauza itsusia egin zuelako Israelen, eta bortxatuaz Jakoben alaba, gauza debekatua egin zuelako.

        8. Ala bada Hemorrek esan zioten: Sikem nere semeak txit maite du zuen alaba; eman zaiezute emaztetzat:

        9. Egin ditzagun elkarrekin ezkontzak: eman zazkiguzute zuen alabak, eta artu itzatzute gure alabak.

        10. Eta bizitu zaitezte gurekin: zuen agindura dago lurra, landu ezazute, egin itzatzute saldu erosiak, eta beraren jabe izan zaitezte.

        11. Sikemek ere esan zioten aitari, eta bere anaiai: Egin zadazute mesede au, eta erabakitzen dezuten guztia, emango det.

        12. Geitu ezazute dotea, eta eskatu itzatzute emaitzak, eta pozik emango det eskatzen dezutena, bakarrik ematea gatik neskatx au emaztetzat.

        13. Erantzun zien Jakoben semeak Sikem eta bere aitari marroarekin, aserreturik arrebaren bortxarekin:

        14. Ezin egin dezakeguzute eskatzen dezutena, ez eta eman ere gure arreba zirkunzidatu gabeko gizon bati; gauza debekatu eta nazkagarria dalako gure artean.

        15. Baña elkartuko gera zuekin, izan nai baldin badezute gure antzekoak, eta zirkunzidatua izan dedilla zuen artean gizaseme guztia;

        16. Orduan eman eta artuko dieztegu elkarri zuen alabak, eta gureak: eta biziko gera zuekin, eta izango gera erri bat,

        17. Eta baldin ez badezute zirkunzidatu nai, artuko degu gure alaba, eta alde egingo degu.

        18. Ongi iritzi zitzaioten beren eskeñia Hemor, eta bere seme Sikemi,

        19. Eta etzuen luzatu gazteak, bereala egitea eskatzen zitzaiona; zeren txit maite zuen neskatxa, eta bera zan argitsua bere aitaren etxe guztian.

        20. Eta sarturik erriko atean, itz egin zioten erriari:

        21. Gizon oiek paketsuak dirade, eta nai dute bizi gurekin: iduki bitzate saldu erosiak lurrean, eta landu bezate, zeren izanik ain andia ta zabala, lantzalleen premia du; artuko ditugu beren alabak emaztetzat, eta emango diozkagute gureak.

        22. Gauza bat da luzatzen diguna on ain andia; zirkunzidatu ditzagula gure gizasemeak, imitaturik erri onen zirimonia,

        23. Eta beren ondasunak, eta abereak, eta duten guztia, gurea izango da; onetan bakarrik oben egin dizaiogun, eta bizirik, elkarrekin egingo degu erri bat.

        24. Guztien gogokoa izan zan eskabide au, eta zirkunzidatu zituzten gizon guztiak.

        25. Eta ona non, irugarren egunean, zaurien oñazea txit andia danean; Jakoben bi seme Simeon eta Lebi Dinaren anaiak arturik ezpatak, sartu ziran errian azarri, eta illik gizon guztiak,

        26. Hemor, eta Sikem ere ill zituzten, artzen zutela Dina bere arreba Sikemen etxetikan.

        27. Oiek aterarik, egotzi ziran illen gañera Jakoben beste semeak, eta ondatu zuten erria bortxaren bengantzan.

        28. Artu zituzten beren ardiak, eta beiak, eta astoak, eta desegin etxeetan eta kanpoan zan guztia:

        29. Beren aurrak eta emazteak ere katibu eraman zituzten.

        30. Oiek egiñik ausarkiro, Jakobek esan zien Simeon eta Lebiri: Jarri nazute estura andian, eta egin nazute gorrotogarri Kanaantar, eta Ferezetar, lur onetan bizi diradenai. Gu gutxi gera; berak bildurik esetsiko didate eta izango naiz galdua ni, eta nere etxea.

        31. Erantzun zuten: Zer bada! Gaizki usatu bear al zuten gure arrebaz bordion batez bezela?

 

OGEITA AMABOSTGARREN KAPITULUA

        1. Bitartean esan zion Jaungoikoak Jakobi: Jaiki zaite, eta igo Betela, eta bizitu zaite an, eta egin zaiozu aldare bat, zure anaia Esauren igesi zinjoazenean agertu zitzazun Jaungoikoari.

        2. Eta Jakobek, bildurik bere etxeko guztiak, esan zien: Bota itzatzute, zuen erdian dauden Jaungoiko arrotzak, eta garbitu zaitezte, eta aldatu itzatzute zuen soñekoak.

        3. Jaiki zaitezte, eta igo gaitezten Betela egitera an aldare bat, nere estutasuneko egunean aditu ninduen Jaungoikoari, eta nere bideko lagun izan zanari.

        4. Eman ziozkaten bada, zeuzkaten Jaungoiko arrotz guztiak, eta beren belarrietan zeuden sarzilloak, eta lurpetu zituen, Sikemgo erria baño arontzago dan terebintoaren azpian.

        5. Eta joan ziradenean, Jaungoikoaren bildurra erori zan inguruetako erri guztien gañera, eta etziraden ausartatu jarraitzen bazijoazenai.

        6. Etorri zan bada Jakob Luzamera, zeñ dagoan Kanaango lurrean, izengoitiz Betel; bera eta erri guztia berarekin.

        7. Eta egin zuen an aldare bat, eta deitu zuen toki huraren izena, Jaungoikoaren Etxea, zeren an agertu zitzaion Jaungoikoa, bere anaiaren igesi zijoanean.

        8. Denbora artan berean ill zan Debora Rebekaren iñudea, eta obitua izan zan Betelen oñean, arte baten azpian, eta deitua izan zan toki huraren izena Lantuko artea.

        9. Eta ajertu zitzaion berriz Jaungoikoa Jakobi, Siriako Mesopotamiatik itzuli zan ezkero, eta bedeikatu zuen,

        10. Esaten ziola: Gaurgero etzera deitua izango Jakob, baizik Israel izango da zure izena. Eta deitu zion Israel,

        11. Eta esan zion: Ni naiz Jaungoiko guztialduna, azi eta ugaritu zaite; erreñuak eta erri taldeak jaioko dirade zugandik, Erregeak aterako dirade zure odoletik.

        12. Eta Abrahami eta Isaaki eman nien lurra, emango dizut zuri eta zure etorkiari zure ondoan.

        13. Eta alde egin zuen beragandikan.

        14. Berak berriz altxatu zuen arrizko oroipen garri bat, Jaungoikoak itz egin zion lekuan, eskeñirik bere gañean emaitzak, eta isuririk olioa:

        15. Eta deitzen zuela leku huraren izena, Betel.

        16. Eta aterarik andikan etorri zan udaberriko denboran Efratara dijoan lurrera; zeñean aur miñak arturik Rakel,

        17. Asi zan perillean aurregite nekeza gatik. Eta esan zion aurregiten laguntzen zion emakumeak: Etzaite beldurtu, zeren seme au ere izango dezu.

        18. Eta irtetzen zitzaiola anima oñazearen indarrez, eta iltzeko zorian zegoala, deitu zuen bere semearen izena, Beroni, au da, nere oñazearen semea; aitak berriz deitu zuen Benjamin, au da, Eskuiearen semea.

        19. Il zan bada Rakel, eta obitua izan zan, Efratara, au da, Belenera dijoan bidean.

        20. Eta egin zuen Jakobek oroipen garri bat bere obiaren gañean, au da Rakelen oroipengarriaren izena, gaurko eguneraño.

        21. Aterarik andikan, jarri zuen bere etxe aldakorra Abere dorrea baño arontzago.

        22. Eta alderri artan bizitu zala, joan zan Ruben, eta lo egin zuen Bala bere aitaren bigarren mallako emaztearekin, zeñak jakin zuen. Ziraden berriz Jakoben semeak amabi.

        23. Liaren semeak: lenijaioa Ruben, eta Simeon, eta Judas, eta Issakar, eta Zabulon.

        24. Rakelen semeak: Jose eta Benjamin.

        25. Bala Rakelen neskamearen semeak: Dan eta Neptali.

        26. Zelfa Liaren neskamearen semeak: Gad, eta Asser; oiek dira Jakoben seme, Siriako Mesopotamian jaio zitzaiozkanak.

        27. Etorri ere zan bere aita Isaakgana, Manbren, Arbeeko errian, au da, Hebron, zeñean arrotzak bezela bizi izan ziraden Abraham eta Isaak.

        28. Eta allegatu ziran Isaaken egunak eun eta larogei urtera.

        29. Eta erkiturik edadeaz il zan, eta izan zan bere erriari bildua zarra eta egunez betea, eta obitu zuten bere seme Esau eta Jakobek.

 

OGEITA AMASEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta oiek dirade Esauren, Edom hura bera danaren ondoreak.

        2. Esauk artu zituen emazteak Kanaango alabetatik, Ada Elon Hetetarraren alaba, eta Oolibama Ana Sebeon Hebetarraren alabaren alaba:

        3. Basemat ere Ismaelen alaba Nabaioten arreba.

        4. Eta aurregin zuen Adak, Elifaz; Basematek aurregin zuen Rahuel:

        5. Oolibamak aurregin zituen Jehus, eta Yhelon, eta Kore. Oiek dirade Esauren seme, Kanaango lurrean jaio zitzaiozkanak.

        6. Artu zituen bada Esauk bere emazteak, eta semeak, eta alabak, eta bere etxeko lagun guztiak, eta atzienda, eta abereak, eta Kanaango lurrean iduki litzakean gauza guztiak, eta joan zan beste alderri batera, eta alde egin zuen bere anaia Jakob gandikan.

        7. Zeren ziran txit aberatsak, eta ezin bizi litezkean elkarrekin, eta bazkatu ere ezin zituen arrotzak bezela zeuden lurrak beren abereen ugaritasunagatik.

        8. Eta bizi izan zan Esau Seirko mendian, hura bera da Edom.

        9. Eta oiek dirade Esau Edomen aitaren ondoreak Seirko mendian.

        10. Eta oiek bere semeen izenak: Elifaz Adaren Esauren emaztearen semea; Rahuel ere Basematen bere emaztearen semea.

        11. Eta izan zituen Elifazek semeak: Teman, Omar, Sefo, eta Gatam, eta Zenez.

        12. Eta Tamna zan Elifazen Saulen semearen bigarren mallako emaztea, zeñak erdi zion Amalek. Oiek dirade Adaren Esauren emaztearen semeak.

        13. Eta Rahuelen semeak: Nahat eta Zara, Samna eta Meza. Oiek Basematen Esauren emaztearen semeak.

        14. Oiek ere ziran Oolibamaren Anaren alabaren, Sebeonen alabaren, Esauren emaztearen semea egin ziozkanak, Jehus, eta Yhelon, eta Kore.

        15. Oiek Esauren semeen kidariak: Elifazen Esauren lenijaioaren semeak: Teman kidaria, Omar kidaria, Sefo kidaria, Zenez kidaria,

        16. Kore kidaria, Gatam kidaria, Amalek kidaria. Oiek Elifazen semeak Edomgo lurrean, eta oiek Adaren semeak.

        17. Oiek ere Rahuelen Esauren semearen semeak, Nahat kidaria, Zara kidaria, Samma kidaria, Meza kidaria. Eta oiek Rahuelen kidariak Edomgo lurrean, oiek Basematen Esauren emaztearen semeak.

        18. Eta oiek Oolibamaren Esauren emaztearen semeak: Jehus kidaria, Yhelon kidaria, Kore kidaria. Oiek Oolibamaren Anaren alabaren Esauren emaztearen kidariak.

        19. Oiek dirade Esauren semeak, eta oiek beren kidariak; hura bera da Edom.

        20. Oiek dirade Seir Horrekoaren semeak, erri artan jaioak, Lotan, eta Sobal, eta Sebeon, eta Ana,

        21. Eta Dison, eta Eser, eta Disan. Oiek Horreko kidariak, Seirren semeak, Edomgo lurrean.

        22. Eta Lotanen semeak izan ziraden: Hori eta Heman; eta Tamna zan Lotanen arreba.

        23. Eta oiek Sobalen semeak: Alban, eta Manahat, eta Ebal, eta Sefo, eta Onam.

        24. Eta oiek Sebeonen semeak: Aia, eta Ana. Ana au da arkitu zituena ur beroak eremuan, zaitzen zituenean bere aita Sebeonen astoak, eta izan zuen seme bat Dison, eta alaba bat Oolibama.

        25. Eta oiek Disonen semeak: Hamdan, eta Eseban, eta Jetram, eta Karan.

        26. Oiek ere Eserren semeak: Balaan, eta Zaban, eta Akan.

        27. Eta Disanek izan zituen semeak: Hus, eta Haram.

        28. Oiek Horretarren kidariak: Lotan kidaria, Sobal kidaria, Sebeon kidaria, Ana kidaria,

        29. Dison kidaria, Eser kidaria, Disan kidaria: oiek Horretarren, Seirko lurrean agintatu zutenen kidariak.

        30. Eta Edomgo lurrean erreinatu zuten erregeak, Israelko semeak errege iduki zuten baño lenago, ziraden oiek:

        31. Bela Beorren semea, eta bere erriaren izena Denaba.

        32. Eta ill zan Bela, eta bere lekuan erreinatu zuen Jabab Zara Bosrakoaren semeak.

        33. Eta ill zanean Jobab, erreinatu zuen bere lekuan Husam Temantarren lurrekoak.

        34. Au ere illik, erreinatu zuen onen lekuan Adad Badaden semeak, zeñak desegin zuen Madian Moabko alderrian, eta bere erriaren izena, Abit.

        35. Eta ill zanean Adad, agintatu zuen bere lekuan Semla Masrekakoak.

        36. Au ere illik, erreinatu zuen bere lekuan Saul Rohobotko errekakoak.

        37. Eta au ere ill zanean, jarraitu zion erreinuan Balanan, Akoborren semeak.

        38. Au ere illik, erreinatu zuen bere lekuan Adarrek, eta bere erriaren izena Pau, eta bere emazteari deitzen zitzaion Meetabel, Matreden Mezaaben alabaren alaba.

        39. Oiek bada Esauren kidariak izenak beren ondoreetan, eta lekuetan, eta izenetan: Tamna kidaria, Alba kidaria, Jetet kidaria,

        40. Oolibama kidaria, Ela kidaria, Finon kidaria,

        41. Zenez kidaria, Teman kidaria, Mabsar kidaria,

        42. Magdiel kidaria, Hiram kidaria: oiek Edomgo kidariak bizi ziradenak bere agintaritzako lurrean, au da Esau Idumetarren aita.

 

OGEITA AMAZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Eta bizi izan zan Jakob Kanaango lurrean, zeñean bere aita arrotz egon zan.

        2. Eta ona bere etxekoetan gertatu zana: Josek amasei urtekoa zala, bazkatzen zuen abere taldea bere anaiakin, oraindikan mutilla, eta zegoan Balaren eta Zelfaren bere aitaren emazteen semeakaz, eta salatu zituen bere anaiak aitaren aurrean bekatu txit gaizto batezaz.

        3. Eta Israelek maite zuen Jose bere seme guztiez gañetik, sortua izan zalako zartzan, eta egin zion jantzi nabar bat.

        4. Eta ikusirik bere anaiak, beste seme guztiak baño geiago bere aitak maitetua zala, gorroto zioten, eta ezin itzik egin zioten garratz baizikan.

        5. Gertatu ere zan kontatzea bere anaiai ikusi zuen amets bat, zeñ izan zan gorroto andiagoaren sukarria.

        6. Eta esan zien: Aditu ezazute ikusi dedan nere ametsa:

        7. Iduritzen zitzadan, geundela soroan lotzen garibalak, eta nere garibala jaikiko balitza bezala, eta zuzen zegoala, eta zuen garibalak inguruan jarririk agur egiten ziotela nere garibalari.

        8. Erantzun zuten bere anaiak: Gure errege izango ote aiz? Edo ire mendeko izan bearko ote gaituk? Ala bada amets eta izketa oiek, ematen zioten errekiña ondamu eta gorrotoari.

        9. Ikusi ere zuen beste amets bat, zeñ kontatzen ziela anaiai, esan zuen: ikusi det ametsetan, eguzkiak, eta illargiak eta amaika izarrek adoratuko banindute bezela.

        10. Zeñ adirazirik bere aitari, eta anaiai, errierta egin zion bere aitak, eta esan: Zer esan nai du ikusi dezun amets orrek? Nik neronek, eta zure amak, eta senideak adoratuko ote zaitugu lurraren gañean?

        11. Eta ala bere anaiak beraren ondamuz zeuden; baña aitak jertaera ixillean gogoan zerabillan.

        12. Eta bere anaiak zeudela Sikemen aitaren abereak bazkatzen,

        13. Esan zion Israelek: Zure anaiak daude Sikemen ardiak bazkatzen, atoz, bidalduko zaitut berak gana. Eta erantzunik berak:

        14. Prest naiz, esan zion. Zoaz, eta ikusi ezazu ongi ote dauden zure anaiak, eta abereak, eta adirazi zadazu igarotzen dana. Bidaldurik Hebrongo ibarretik, etorri zan Sikemera:

        15. Eta arkitu zuen gizon batek kanpoan orremen zebillala, eta galdetu zion zeren billa zebillan.

        16. Eta berak erantzun zuen: Nere anaien billa nabil, erakutsi zadazu non bazkatzen dituzten artaldeak.

        17. Eta esan zion gizonak: Alde egin zuten toki onetatikan, eta aditu diotet esaten: Goazen Dotainera. Joan zan bada Jose bere anaien ondoren, eta arkitu zituen Dotainen.

        18. Zeñak ikusi zutenean urrutitikan, berak gana alderatu baño lenago, erabaki zuten iltea:

        19. Eta esaten zioten elkarri: Ara, ametslaria badator:

        20. Ots, il dezagun, eta bota dezagun putzu zulo zar onetara, eta esango degu: Pisti txit gaizto batek iretsi du, eta orduan agertuko da, zer balio dioten bere ametsak.

        21. Eta aditurik au Rubenek, alegiñak egiten zituen gordetzeko beren eskuetatik, eta esaten zuen:

        22. Ez zaiozute kendu bizia, eta ez bere odolik isuri, baizik bota ezazute, eremuan dagoan putzu zulo onetara, eta gorde itzatzute zuen eskuak kutsutu gabe, eta au esaten zuen, kendu nairik beren eskuetatik, eta itzuli bere aitari.

        23. Allegatu zaneko bada bere anaiak gana, bereala, erantzi zioten soñeko luze eta nabarra:

        24. Eta bota zuten, urik etzuen putzu zulo zar batera.

        25. Eta eseririk jateko ogia, ikusi zituzten Ismaeltar bidaztiak zetoztela Galaadtikan, eta beren gameluak zeramatzitela usaigozoak, eta erresina, eta mirralika Ejiptorako.

        26. Eta esan zioten Judasek bere anaiai: Zer balio digu gure anaia il, eta bere odola ezkutatzeak?

        27. Obe da saldu dizaiogutela Ismaeltarrai, eta gure eskuak ez diteztela kutsutu, zeren gure anaia eta aragia da. Anaiak etorri ziran bere arrazoietara.

        28. Eta iragotzen zirala Madiantar merkatari batzuek, aterarik putzu zulotik, saldu zioten Ismaeltarrai, ogei zillarrezko dirutan, zeñak eraman zuten Egiptora.

        29. Eta itzulirik Ruben putzu zulora, etzuen arkitu mutilla:

        30. Eta urraturik soñekoak, joanik bere anaietara, esan zuen: Mutilla ez da agiri; eta ni nora joango naiz?

        31. Eta artu zuten bere soñekoa, eta bustirik il zuten antxume baten odolean:

        32. Bialdurik bere aitari, eta esan erazirik zeramatenai: Soñeko au arkitu degu; ikusi ezazu ote dan zure semearen soñekoa, ala ez.

        33. Zeñ ezagutu zuenean aitak, esan zuen: Nere semearen soñekoa da, pisti txit gaiztoren batek jan du, larrabereren batek iretsi du Jose.

        34. Eta urraturik soñekoak, jantzi zan zilizioz, negar egiten zuela bere semea gatik denbora askoan.

        35. Eta bildurik bere seme guztiak gozatzeko aitaren oñazea, etzuen artu nai poztasunik, baizikan esan zuen: Jatxiko naiz nere semea gana, negarrez obira. Eta zirauela berak lantuan,

        36. Madiantarrak saldu zioten Jose Ejipton Putifarri Faraonen txikiratuari, soldauen agintariari.

 

OGEITA EMEZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Denbora onetan, Juda, bereziturik bere anaiak gandikan, egon zan ostatuz, Odollamgo gizon baten, Hiram zeritzanaren etxean.

        2. Eta ikusi zuen an kanaantar baten alaba bat, Sui zeritzana, eta arturik emaztetzat, berarekin bizi izan zan.

        3. Zeñ aurdun gelditu zan, eta aur bat egin zuen, zeñi deitu zion Her.

        4. Berriz ere aurdun gelditu zan, eta izan zuen semeari deitu zion Onan.

        5. Irugarren bat ere egin zuen, zeñi deitu zion Sela; au jaiorik, utzi zion berriz aurrak egiteari.

        6. Eta Judak eman zion emaztetzat, Her bere lenbizi sortuari emakume bat Tamar zeritzana.

        7. Eta Her Judaren lenbizi sortua izandu zan gaiztoa Jaunaren aurrean, eta berak illa izandu zan.

        8. Esan zion bada Judak Onan bere semeari: Sartu zaite zure anaiaren emaztea gana, eta bizitu zaite berarekin, eman dizaiozun etorkia zure anaiari.

        9. Berak jakiñik etziradela beretzat jaioko semeak, sarturik bere anaiaren emaztea gana, isurtzen zuen lurrera azia, jaio etzitezten semeak anaiaren izenarekin.

        10. Eta argatik zauritu zuen Jaunak, gauza gorrotogarri bat egiten zuelako.

        11. Argatik esan zion Judak Tamar bere errañari: Egon zaite alargun zure aitaren etxean, aliketa azi dedin bitartean Sela nere semea; zeren beldur zan au ere ill etzedin, bere anaiak bezela. Bera joan zan, eta bizi izan zan bere aitaren etxean.

        12. Eta igarorik egun asko, ill zan Sueren alaba Judaren emaztea; zeñ progua egin ezkero, gozaro jarririk, igotzen zan bere ardien mostzalletara, bera eta Hiras Odollamtarra, artaldearen arzainagusiarekin, Thamnasera.

        13. Eta adirazi zioten Tamarri, bere aitagiarraba bazijoala Thamnasera ardiak mostzera.

        14. Zeñak utzirik alarguntzako soñekoak, artu zuen mantu bat; eta aldaturik jantzia, eseri zan Thamnasera dijoan bidearen bidagurutzean; zergatik Sela azia izanik, etzuelako senartzat artu.

        15. Judak ikusi zuenean, sospetxatu zuen emakume galduren bat zala, zeren estali zuen bere arpegia, ezagutua izan etzedin.

        16. Eta alderaturik beragana, esan zuen: Utzi zadazu biziten zurekin, zeren etziekien bere erraña zala. Zeñak erantzunik: Zer emango didazu zure naia egitea gatik?

        17. Bidalduko dizut, esan zuen, antxume bat nere abere taldeetatikan. Eta berriz berak esanik: Emango dizut nai dezuna egiteko baia, ematen baldin badidazu prenda bat, bidaldu artean eskeiñtzen dezuna.

        18. Esan zuen Judak: Zer nai dezu eman dezazudan prendatzat? Erantzun zuen: Zure erraztuna, eta eskumuturretakoa, eta eskuan dezun makilla. Naasi batean bada emakumea aurdun gelditu zan,

        19. Eta jaikirik joan zan, eta utzirik artu zuen soñekoa, estali zan alarguntzako jantziakin.

        20. Eta Judak bidaldu zuen antxumea bere artzai Odollamtarrekin, artu zezan emakumeari eman zion prenda, zeñak ez arkiturik emakumea,

        21. Galdetu zioten toki artako gizonai: Non da bidagurutzean eserita egon oi zan emakumea? Guztiak erantzunik: Toki onetan ez da izan emakume galdurik;

        22. Itzuli zan Juda gana, eta esan zion: Ez det arkitu emakumea; eta toki artako gizonak ere esan zidaten, etzala an iñoiz eseririk egon emakume galdurik.

        23. Esan zuen Judak: Ar dezala, egiazki ezin gezurtatuko gaitu; neronek bidaldu nuen eskeñi nuen antxumea, eta zuk ez dezu arkitu.

        24. Eta ona non iru illabeteren buruan adierazi zioten Judari, esaten zutela: Thamar zure erraña aragizko bekatuan erori da, eta dirudi bere sabela aziaz dijoala. Eta esan zuen Judak: Atera ezazute kanpora, errea izan dedin.

        25. Bazeramatela penara, bidaldu zion mandatu bat bere aitagiarrabari, esaten zuela: Prenda oien jabea dan gizona gandik, gelditu naiz aurdun, ezagutu ezazu zeñena dan erraztun au, eskumuturretako au, eta makilla au.

        26. Judak, ezaguturik prendak, esan zuen: Ni baño justuago da, ez diodalako eman nere seme Sela. Alaere etzuen berriz ezagutu.

        27. Eta alderaturik aurgiteko denbora, agertu ziran birokiak sabelean, eta aurrak egiteko une artan, batak atera zuen eskua, zeñean aurgingilleak lotu zuen granazko ari bat, esaten zuela:

        28. Au lenbizi aterako da.

        29. Baña nola berak atzeratu zuen eskua, atera zan bestea, eta esan zuen andreak: Zergatik urratu da zugatik esia? Eta gauza augatik deitu zuen bere izena Fares.

        30. Gero atera zan bere anaia, zeñaren eskuan zegoan granazko aria: zeñ deitu zuen Zara.

 

OGEITA EMERETZIGARREN KAPITULUA

        1. Jose bada izan zan eramana Ejiptora, eta erosi zuen Putifar Faraonen txikiratuak, ejerzituko agintariak, gizon Ejiptoarrak Ismaeltarren eskutik, zeñak eramana, izan zan.

        2. Eta Jauna izan zan berarekin, eta zan gizon bat gauza guztiak ongi irtetzen zitzaiozkana, eta bizi izan zan bere nagusiaren etxean,

        3. Zeñak txit ongi ezagutzen zuen Jauna zegoala Joserekin, eta egiten zituen gauza guztiak ziradela Jaungoikoak zuzenduak bere eskuan.

        4. Eta Josek arkitu zuen grazia bere nagusiaren aurrean, eta serbitzen zuen; zeñak ipiñirik guztien gañetik, gobernatzen zuen bere kontura utzitako etxea, eta emanak izan zitzaiozkan gauza guztiak.

        5. Eta bedeinkatu zuen Jaunak Ejiptoarraren etxea Jose gatik, eta ugaritu zuen bere aziendea, bai etxeetan eta bai kanpoetan.

        6. Eta etzuen beste gauzatan aditzen, jaten zuen ogian baizik. Zan berriz Jose arpegi ederrekoa, eta irudi onekoa.

        7. Eta egun askoren buruan, bere etxeko andreak ipiñi zituen bere begiak Josegan eta esan zion: Lo egin ezazu nerekin.

        8. Zeñak iñolaere oben egin gabe gaistakeria andira, esan zion: Ona non nere nagusiak ipiñirik nere eskuetan gauza guztiak, ez daki zer duen bere etxean:

        9. Eta ez da nere eskuan ez dan, edo neri eman ez didan gauzarik, baizik zu bere emazte zerana; nola bada egin nezake gaitz au, eta bekatu egin nere Jaungoikoaren kontra?

        10. Eta egunoro onelako itzakin andreak atsekabetzen zuen gaztea, eta beronek etzuen nai egin itsuzkeriarik.

        11. Eta gertatu zan egun batean, sartzea Jose etxean, eta lan batean aritzea bakarrean:

        12. Eta ark, eldurik bere soñekoaren ertza, esatea: Lo egin ezazu nerekin. Zeñak, utzirik bere kapa aren eskuan, iges zuen, eta atera zan kanpora.

        13. Eta ikusi zuenean andreak soñekoa bere eskuetan, eta mezpreziatua izan zala,

        14. Otsegin zituen beragana bere etxeko gizonak, eta esan zien: Ona sartu du etxean hebreotar mutil au, gu burlatzeko; sartu da nigana nerekin bizitzeko, eta nik deadar egiñik,

        15. Eta berak aditurik nere boza, utzi du neronek atzitua nuen kapa, eta iges egin du kanpora.

        16. Eta bere leialtasunaren ongigarritzat, senarra etxera itzuli zanean erakutzi zion kapa, zeñarekin gelditu zan,

        17. Eta esan zion: Zuk ekarri zenduan morroi hebreotar au, sartu zan ni nengoan tokira, ni burlatzeko:

        18. Eta aditu zuenean nik deadar egiten nuela, utzi zuen atzituta neukan kapa, eta iges zuen kanpora.

        19. Aditurik oiek Jaunak, eta siniskorregia emaztearen itzetara, txit aserretu zan:

        20. Eta sartu zuen Jose, erregek lotuta zeuzkanak gordeak ziraden presoindegian, eta an zegoan itxia.

        21. Eta Jauna izan zan Joserekin, urrikariturik berarekin egin zuen karzelazaiaren gogoko.

        22. Zeñak utzi zituen bere eskuan, karzelan lotuta zeuden guztiak; eta egiten zan guztia, zan bere aginduz.

        23. Eta etzuen karzelazaiak ezeren ajolarik, utzirik guztia Joseri, zeren Jauna zan berarekin, eta zuzentzen zituen bere lan guztiak.

 

BERROGEIGARREN KAPITULUA

        1. Oiek onela iragorik, gertatu zan txikiratu bik, Ejiptoko erregeren kopazaiak, eta ogigiñak bekatu egitea beren nagusiaren kontra.

        2. Eta aserreturik Faraon beren kontra (zeren bata zan kopazaien agintaria, eta bestea ogigiñena).

        3. Sartu zituen soldauen agintariaren presoindegian, zeñean zegoan lotuta Jose ere.

        4. Baña karzelazaiak eman zizkioten Joseri, zeñak serbitzen ere zituen. Denboraren piska bat iragoa zan, eta oraindikan berak zeuden presoindegian.

        5. Biak gau batean egin zutenean amets bat bakoitzaren egoerari zegokana:

        6. Zeñakgana sarturik Jose goizean, eta ikusirik triste zeudela,

        7. Galdetu zioten: Zergatik daude gaur zuen arpegiak oi baño tristeagoak?

        8. Zeñak erantzun zuten: Amets egin degu, eta ez da iñor azaldu dezakegunik. Eta esan zien Josek: Ez al dagoka Jaungoikoari azaldaera? Esan zadazute ikusi dezutena.

        9. Kopazai nagusiak kontatu zuen aurrena bere ametsa: ikusten nuen nere aurrean zepa bat,

        10. Zeñak zeuzkan iru txirmendu, azitzen zala geldika geldika moteak bota artean, eta loraen ondoan matsak zoritzen ziradela;

        11. Eta Faraonen edanontzia nere eskuan: atxitu nituen bada matsak, eta lertu eskuan nuen edanontzian, eta eman nion edaten Faraoni.

        12. Erantzun zuen Josek: Au da ametsaren azaldaera: iru txirmenduak, oraindikan dauden iru egunak dirade;

        13. Zeñaen buruan oroituko da Faraon zure langintzarekin, eta itzuliko zaitu lengo egitekora; len egin oi zenduen bezela.

        14. Bakarrik erregututen dizut oroitu zaitezela nerekin ongi zaudenean, eta urrikal zaitezela nerekin, oartarazitzen diozula Faraoni atera nazala presoindegi onetatikan:

        15. Zeren lapurretaz izan nintzan arrapatua hebreotarren lurretikan, eta emen bidegabe izan naiz presoindegian sartua.

        16. Ikusirik ogigiñen nagusiak zeñ ongi azaldatu zuen ametsa, esan zuen: Neronek ere amets egin det, nere buruaren gañean neuzkala iru saski iriñezko:

        17. Eta gorengo zegoan saski batean, neramazala ogigiñaren lanean egiten diraden janari guztiak, eta egaztiak beratatik jaten zutela.

        18. Erantzun zuen Josek: Au da ametsaren azaldaera: iru saskiak, oraindikan dauden iru egunak dirade,

        19. Zeñen ondoan ebakiko du Faraonek zure burua, eta esekiko zaitu gurutzetik, eta egaztiak puskatuko dituzte zure aragiak.

        20. Iru egunen buruan zan Faraonen urteen betea: zeñak emanik bazkari andi bat bere andizkiai, oroitu zan jan edanen artean kopazai nagusiarekin, eta ogigiñen buruarekin.

        21. Eta bata itzuli zuen bere tokira, eman zitzaion kopa.

        22. Bestea eseki zuen urkamendian, azaldariaren egia ziurtatzeko.

        23. Eta alaere etorririk egun onak, kopazaien nagusia aztu zan bere azaldariarekin.

 

BERROGEITA BATGARREN KAPITULUA

        1. Urte biren buruan egin zuen Faraonek amets bat. Iduritzen zitzaion zegoela ibai baten aldean,

        2. Zeñatatikan igotzen ziran zazpi bei, ederrak eta gizen gizenak, eta bazkatzen ziran toki urtsuetan.

        3. Beste zazpi ere ateratzen ziran ibaitikan, itsusiak, eta argalez aituak; bazkatzen ziran ibaiaren urbazterrean beratan, toki berdetuetan.

        4. Eta iretsi zituzten, gorputzen gizentasun eta edertasun miragarria zeukatenak. Esnaturik Faraon,

        5. Berriz loak artu zuen, eta egin zuen beste amets bat: lasto batek zeuzkan zazpi galburu, beteak eta ederrak:

        6. Beste ainbeste galburu ere ernetzen ziran, meeak eta erreak joak,

        7. Itsusiten zutenak lenbizikoen edertasun guztia. Esnaturik Faraon atsedenaren ondoan,

        8. Eta eguna zabaldurik iziaz ikaraturik, deitu zituen Faraonek Ejiptoko azaldari eta jakintsu guztiak: eta zeudela bildurik adirazi zioten ametsa, eta etzan azaldatu dezakeanik:

        9. Orduan atzenean oroiturik, kopazaien nagusia, esan zuen: Aitortzen det nere bekatua.

        10. Aserreturik errege bere morroiakin agindu zuen sartzeko soldauen agintariaren presoindegian ni eta okiñ nagusia:

        11. Non biok gau baten egin genduen geroko gertaeren amets bat.

        12. Zegoan an hebreotar mutil bat, soldauen agintariaren beraren morroia, zeñi esaten giñozkala ametsak,

        13. Aditu genduan, gero gertatu zitzagun guztia, zeren ni izan nintzan itzulia nere lanera, eta hura izan zan esekia gurutzean.

        14. Bereala aterarik Jose presoindegitik erregeren aginduz mostu zuten; eta aldaturik soñekoak, eraman zioten.

        15. Zeñi ark esan zion: Egin ditut ametsak, eta ez da argitu ditzakenik. Aditu det zugatik argi andia dezula azaldatzeko.

        16. Erantzun zuen Josek: Ni gabetanik Jaungoikoak erantzungo diozka gauza doatsuak Faraoni.

        17. Kontatu zion bada Faraonek ikusi zuena: iduritzen zitzadan nengoala ibaiaren bazterraren gañean,

        18. Eta ibaitikan igotzen ziradela zazpi bei txit ederrak, eta aragi gizenekoak, zeñak jaten zuten belar berdea aintziradietan.

        19. Eta ona non oiei zerraizkieten beste zazpi bei ain itsusi eta argalak, Egiptoko errian iñoiz ikusi ez ditudan bezelakoak:

        20. Zeñak, iretsi eta desegiñik lenbizikoak,

        21. Etzuten eman asetasunaren aztarnik batere, baizikan zeuden astunak lenbizikoaren antzeko argaltasun eta zikiñarekin. Esnaturik, eta berriz lozorroak arturik,

        22. Amets egin nuen: Nola lasto batek zeuzkan zazpi galburu beteak, eta txit ederrak.

        23. Beste zazpi mee eta gorniak joak ere, ateratzen ziran lasto batetikan:

        24. Zeñak iretsi zuten lenbizikoen mardultasuna. Kontatu nien aztiai, eta ez da argitu dezakenik.

        25. Erantzun zuen Josek: Erregeren ametsa gauza bat da, agertu dio Faraoni Jaungoikoak egingo duena.

        26. Zazpi bei ederrak, eta zazpi galburu beteak, ugaritasuneko zazpi urte dirade, eta ametsaren indar hura bera dute.

        27. Baitaere zazpi bei argal eta mee aien ondoren atera ziradenak, eta zazpi galburu mee, eta aize erregarriak joak, etorriko dan goseteko zazpi urteak dirade.

        28. Zeñak onelan beteko dirade:

        29. Etorriko dirade aurrena ugaritasun andiko zazpi urte Ejiptoko lur guztian;

        30. Zeñai jarraituko diote beste zazpi urte urritasun ain andikoak non, aztu eragingo dute lengo ugaritasun guztia, zeren goseak ondatuko du lur guztia,

        31. Eta urritasunaren anditasunak galduko du ugaritasunaren anditasuna.

        32. Egin dezun bigarren amets gauza huratara beratara jotzen duena berriz, sendotasunaren ezagungarria da, egiaztuko dala Jainkoaren itza, eta lenbaitlen beteko dala.

        33. Orain bada arkitu beza erregek gizon jakintsu eta artetsu bat, eta eman bizaio Ejiptoko lurreko agintaritza,

        34. Ipiñi ditzan gobernariak alderri guztietatik, eta zazpi urteko ugaritasuneko laboreen bostgarrenak,

        35. Zeñak oraindandik izango diran, bildu bitza ganbaraetan, eta ale guztia ipiñi bedi Faraonen mendean, eta gorde bedi errietan.

        36. Eta bego gertuturik etorriko dan zazpi urteko gosete, Ejipto estutuko duenerako, eta ez da aituko lurra urritasunarekin.

        37. Ongi erori zitzaion Faraoni esana, eta bere morroi guztiai:

        38. Eta itz egin zioten: Arkituko bai al degu onelako gizon, Jaungoikoaren espirituz betea dagoanik?

        39. Esan zion bada Joseri: Jaungoikoak agertu dizkizun ezkero esan dituzun gauza guzti oiek, arkituko al det nik zu baño jakintsuago eta zure antzekorik?

        40. Zu izango zera nere etxeko gobernaria, eta zure aoaren agindura erri guztiak obedituko du, ez naiz zu baño geiago izango, baizik erreinuko esertokian.

        41. Eta berriz esan zion Faraonek Joseri: Ona non jarri zaitudan Ejiptoko lur guztiko errege ordeko.

        42. Eta kendu zuen erraztuna bere eskutik, eta ipiñi zion Joseri, eta jantzi zuen lino txit fiñezko soñeko luze batekin, eta jarri zion bere lepoaren inguruan urrezko lepande bat.

        43. Eta igoerazi zion bere bigarren karrozara, deadarrez eraldo batek ziola, guztiak bere aurrean belaunikatu ziteztela, eta jakin zezatela Ejiptoko lur guztiko gobernari jarria zegoala.

        44. Esan ere zion erregek Joseri: Ni naiz Faraon, zure agindu gabe ez du mugituko iñork esku edo oñik Ejiptoko lur guztian.

        45. Aldatu ere zuen bere izena, eta deitu zion Ejiptoko izkuntzan, Munduaren Salbagillea. Eta eman zion emaztetzat Asenet, Putifarren Heliopoliko sazerdotearen alaba. Atera zan bada Jose Ejiptoko lurrera.

        46. (Eta ogeita amar urtekoa zan, Faraon erregearen aurrean egon zanean) eta ingurutu zituen Ejiptoko alderri guztiak.

        47. Eta etorri zan zazpi urteko ugaritasuna; eta gariak gabilla egiñik izan ziraden bilduak Ejiptoko aletegietan.

        48. Eta erri bakoitzean gorde zan garia ugari.

        49. Eta ain andia izan zan gariaren ugaritasuna non, berdintzen zuen itsasoko ondarra, eta zan neurriz gañetikoa.

        50. Gosetea etorri baño lenago jaio zitzaiozkan Joseri bi seme, zeñak egin ziozkan Asenet Putifar Heliopoliko sazerdotearen alabak.

        51. Eta lenbizisortuaren izena deitu zuen Manasses, esaten zuela: Aztu eragin dizkit Jaungoikoak nere neke guztiak, eta nere aitaren etxekoak.

        52. Eta bigarrenaren izena deitu zuen Efraim, esaten zuela: Jaungoikoak aberastu nau, ezeukia sartu nintzan lurrean.

        53. Igarorik bada Ejipton izan ziran ugaritasuneko zazpi urteak,

        54. Asi ziran etorten Josek profetizatu zituen urritasuneko zazpi urteak, eta gosetea zabaldu zan mundu guztitikan, baña Ejiptoko lur guztian bazan ogia.

        55. Zabaldurik Ejipton gosetea, zuzendu zan erria deadarrez Faraongana, janarien eske. Zeñai berak erantzun zien: Zoazte Josegana, eta berak esaten dizuten guztia, egin ezazute.

        56. Aziaz zijoan bada egunerik egunera gosetea lur guztian: eta Josek idiki zituen aletegi guztiak, eta saltzen ziezten Ejiptoarrai, zeren berak ere estutu zituen goseteak.

        57. Eta probinzia guztiak zetozten Ejiptora, erostera bazka orniak, eta ez-urteen gaitza arintzera.

 

BERROGEITA BIGARREN KAPITULUA

        1. Eta aditurik Jakobek janaria saltzen zala Ejipton, esan zien bere semeai: Zergatik zaudete elkarri begira?

        2. Aditu det garia saltzen dala Ejipton: jatxi zaitezte, eta erosi ezazute bear dezutena, bizi gaitezten, eta gosez il ez gaitezten.

        3. Jatxirik bada Joseren amar anaiak Ejiptora gari alea erostera,

        4. Gelditurik etxean Benjamin Jakobek, zeñak esan zien bere anaiai: Ezbearren bat bidean gertatu ez dakion:

        5. Sartu ziraden Ejiptoko lurrean erostera zijoazen beste batzukin. Eta Kanaango errian bazan gosetea.

        6. Eta Jose zan agintaria Ejiptoko lurrean, eta bere naira garia saltzen zitzaieten erriai. Eta bere anaiak adoratu zutenean,

        7. Eta Josek ezaguturik berak, itz egiten zioten garrazkiago arrotzak bezala, galdetzen ziela: Nondik zatozte? Berak erantzun zuten: Kanaango lurretikan, jateko bear deguna erostera.

        8. Eta alaere ezaguturik Josek anaiak, etzan izan berak ezagutua.

        9. Eta oroiturik noizbait izan zituen ametsakin, esan zioten: Zelatariak zerate: etorri zerate ikustera lurreko errazenak.

        10. Berak esan zuten: Ez da ala, Jauna, baizik zure serbitzariak etorri dirade zer jan erostera.

        11. Guztiok gera gizon baten semeak; pakea dakargu, eta zure morroiak ez dute gaitzik egiteko asmorikan.

        12. Zeñai berak erantzun zien: Bestela da, etorri zerate ezagutzera lur onetako toki sendatu gabeak.

        13. Eta berak: Amabi anaia gera, diote, zure serbitzariak, gizon baten semeak Kanaango errian; txikiena gure aitarekin da, bestea il zan.

        14. Au da, erantzun zuen, nik esan dedana hura bera; zelatariak zerate.

        15. Orain noa zuen billabidea egitera. Faraonen biziagatik etzerate aterako emendikan, alik eta etorri artean zuen anaia txikiena.

        16. Bidaldu ezazute zuetatik bat, eta ekarri beza, eta zuek egongo zerate presoindegian, jakin artean, egiak ala gezurrak diran esan dituzuten gauzak; bestela Faraonen bizia gatik zelatariak zerate.

        17. Bidaldu zituen bada presoindegira iru egunerako.

        18. Eta irugarren egunean aterarik presoindegitik, esan zioten: Egin itzatzute esan ditudan gauzak, eta biziko zerate, zeren badet Jaungoikoaren beldurra.

        19. Pakea badakatzute, zuen anaietatik bat gelditu bedi lotuta presoindegian, eta zuek zoazte, eta eraman itzatzute erosi dituzuten aleak, zuen etxeetara,

        20. Eta ekarri zadazute zuen anaia txikiena, egiazkotzat ezagutu ditzadan zuen itzak, eta il etzaitezten. Egin zuten esan zuen bezela,

        21. Eta elkarri esan zioten: Bidez padezitzen ditugu oiek, zeren bekatu egin genduen gure anaiaren kontra, ikusirik bere animako larritasuna, erregututzen zigunean, eta ez giñon aditu; argatik etorri da gure gañera naigabe au.

        22. Zeñatatik batek Rubenek, esan zuen: Ez al nizuten esan: Ez dezazutela gaiztakeria au egin mutillarekin, eta ez ninduzuten aditu? Ona nola dan eskatua bere odola.

        23. Eta etziekiten Josek aditzen ziotela: azaldariaren bitartez itz egiten ziotelako.

        24. Eta alde egin zuen piska bat, eta negar egin zuen, eta itzulirik itz egin zioten.

        25. Eta eldurik Simeoni, eta loturik beren aurrean, agindu zioten morroiai betetzeko gariz beren zakuak, eta ipintzeko bakoitzaren diruak zaku bakoitzean, emanik gañera janaria biderako, zeñak ala egin zuten.

        26. Eta berak zeramazkitela aleak beren astoetan, joan ziraden.

        27. Eta idikirik batek zakua emateko astoari jataldia ostatuan, ikusirik dirua zakuaren aoan,

        28. Esan zien bere anaiai: itzuli didate ene dirua, ona non dagoan zakuan. Eta izutu eta ikaraturik, elkarri esan zioten: Zer da Jaungoikoak gurekin egin duen au?

        29. Eta etorri ziraden bere aita Jakob gana Kanaango lurrera, eta esan ziozkaten gertatu zitzaiozkaten gauza guztiak, esaten zutela:

        30. Garrazki itz egin zigun lur artako jaunak, eta uste zuen giñala probinziako zelatariak.

        31. Zeñi erantzun giñon: Paketsuak gera, eta ez gabiltza gaitz egiteko asmoetan.

        32. Amabi anaia gera aita baten semeak, bat ez da bizi, txikiena gure aitarekin da Kanaango lurrean.

        33. Zeñak esan zigun: Onela ezagutuko det paketsuak zeratela, zuen anaia bat utzi ezazute nerekin, eta artu itzatzute bear dituzuten janariak zuen etxeetarako, eta zoazte,

        34. Eta ekar zadazute zuen anaia txikiena, jakin dezadan etzeratela zelatariak, eta eraman dezazuten presoindegian gelditzen dan au, eta gaurgero izan dezazuten eskubidea erosteko nai dezutena

        35. Oiek esanik, uztutzean aleak, bakoitzak arkitu zituzten zakuen aoan diruak loturik, eta izuturik guztiak batera,

        36. Esan zuen aita Jakobek: Zuek utzi nazute seme gabe, Jose ez da bizi, Simeon gelditu da presoindegian, eta Benjamin kenduko didazute, nere gañera erori dirade gaitz guzti oiek.

        37. Zeñi erantzun zion Rubenek: ill itzatzu nere bi semeak, itzultzen ez baldin badizut; jarri ezazu nere eskuan, eta nik biurtuko dizut.

        38. Eta berak: Ez da jatxiko, esan zuen, nere semea zuekin: bere anaia il zan, eta bera bakarrik gelditu da; ezbearren bat gertatuko baldin balitzaio zoazten lurrean, eramango dituzute nere ille urdiñak penarekin obira.

 

BERROGEITA IRUGARREN KAPITULUA

        1. Bitartean goseteak txit estututzen zuen lur guztia.

        2. Eta aiturik Ejiptotik ekarri zituzten janariak, esan zien Jakobek bere semeai: itzuli zaitezte, eta erosi zaguzute janarien piskatxo bat.

        3. Erantzun zuen Judak: Esan zigun gizon ark juramentuaren bean, ziola: Ez dezute ikusiko nere arpegia ekarten ez baldin badezute zuekin zuen anaia txikiena.

        4. Baldin bada nai badezu bidaldu gurekin, joango gera batean eta erosiko dizugu bear dezuna,

        5. Baña ez baldin badezu nai, ez gera joango, zeren gizon ark, maiz esan degun bezela, adirazi zigun, esaten zuela: Ez dezute ikusiko nere arpegia zuen anaia txikiena gabe.

        6. Esan zien Israelek: Nere zorigaitzerako ezagutu erazi ziñoten, beste anaia bat ere bazendutela.

        7. Eta berak erantzun zuten: Galdetu zigun gizonak banan banan zeñ zan gure etorkia; aita bizi bazan: beste anaiarik bagenduen, eta guk erantzun giñon bear bezela, galdetu zigunaren araura. Nola jakin genzakean esango zigula: Ekarri ezazute zuekin zuen anaia?

        8. Judak ere esan zion bere aitari: Bidaldu ezazu nerekin mutilla, joan gaitezten eta bizi al gaitezten, il ez gaitezten, gu eta gure aurrak.

        9. Neronek artzen det mutilla, nere eskutik eskatu ezazu; Atzera ekarten ez baldin badizut, eta itzuli zuri, izango naiz pekaturaren obendun zure kontra denbora guztian.

        10. Izan ez baldin balitza luzapenik, onezkero beste batean etorriko giñan.

        11. Israel beren aitak bada esan zioten: Ala bear baldin bada, egin ezazute nai dezutena; artu itzatzute lurreko fruturik ongienetatikan zuen ontzietan, eta eraman zaiezute gizon hurari eskeñtzariak, erretxiñaren eta eztiaren, eta estorakearen, estaktearen, eta terebintoaren, eta almendren piska bat.

        12. Eraman ere ezazute zuekin birritan anbat diru; eta berriz eraman ezazute zakuetan arkitu zendutena, begitazioz gertatu baldin bada ere,

        13. Artu ere ezazute zuen anaia, eta zoazte gizon huragana.

        14. Eta nere Jaungoiko guztia dezakeanak egin bizaikitzutela ongi eginkorra, eta bidaldu dezala zuekin bere mendean daukan zuen anaia, eta Benjamin au, eta ni geldituko naiz semerik gabe bezela.

        15. Eraman zituzten bada gizonak eskeñtzariak, eta birritan ainbat diru, eta Benjamin, eta jatxi ziran Ejiptora, eta egon ziraden Joseren aurrean.

        16. Zeñak ikusi zitueneko, eta Benjamin berakin, agindu zion bere etxeko morroi nagusiari, esaten ziola: Sartu itzatzu gizon oriek etxean, eta il itzatzu abereak, eta gertutu bazkaria; zeren nerekin jango dute eguerdian.

        17. Berak egin zuen agindu zitzaiona, eta sartu zituen gizonak etxera.

        18. Eta an beldurturik, esan zioten elkarri: Sartu gaituzte, len gure zakuetan eraman genduen dirua gatik: gezurren bat guri asmatzeko, eta indarrez menderatzeko gu, eta gure astoak.

        19. Argatik ate ateetan alderaturik etxeko morroi nagusiagana,

        20. Esan zioten: Erregututzen dizugu, jauna, arren aditu gaitzatzula. Len ere etorri giñan janariak erostera:

        21. Oiek erosirik, allegatu giñanean ostatura, idiki ginduzten gure zakuak, eta arkitu genduen dirua zakuen aoan; zeñ orain pisu berean dakargu berriz.

        22. Beste diru bat ere badakargu, erosteko bear deguna, ez dakigu nork ipiñi zuen gure zizkuetan.

        23. Eta berak erantzun zuen: Pakea zuekin, etzaitezte beldurtu; zuen Jaungoikoak, eta zuen aitaren Jaungoikoak, eman zizkitzuten ondasunak zuen zakuetan, zeren eman zizkidaten dirua, nik kontuan jarria det. Eta atera zuen Simeon berak gana.

        24. Eta sarturik etxean, ekarri zuen ura, eta garbitu zituzten beren oñak, eta eman zien janaldia beren astoentzat.

        25. Eta berak gertutzen zituzten eskeñtzariak, alik eta sartu artean Jose eguerdian, zeren aditu zuten an jango zutela.

        26. Sartu zan bada Jose bere etxean, eta eskañi zizkioten emaitzak, beren eskuetan zituztela, eta adoratu zuten makurturik lurrera.

        27. Eta berak agur txit lanotsua egiñik, galdetu zien, esanaz: Ongi bai al da zuen aita zarra, zeñ gatik itz egin zidaten? Oraindikan bizi al da?

        28. Berak erantzun zuten: Ongi da zure serbitzari gure aita, oraindikan bizi da. Eta makurturik, adoratu zuten.

        29. Eta altxaturik Josek begiak, ikusi zuen Benjamin bere anaia sabel batekoa, eta esan zuen: Au al da zuen anaia txikiena, zeñ gatik itz egin zidaten? Eta berriz: Jaungoikoa, esan zuen, urrikaritu dedilla zurekin, ene semea.

        30. Eta agudo joan zan, zeren ikaratu zitzaiozkan bere erraiak bere anaia gatik, eta malkoak zeriozkan, eta sarturik gelan, negar egin zuen.

        31. Eta aterarik berriz, arpegia garbituta, indar egin zuen, eta esan zuen: ipiñi ezazute bazkaria.

        32. Zeñak jarririk, Jose berezian, eta anaiak berezian, elkarrekin jaten zuten ijitoak ere berezian (zeren ez da zillegi ijitoentzat jatea Hebreoakin, eta gaizkia dala uste dute onelako jatea),

        33. Eseri ziran bere aurrean, lenbizisortua lenbiziko sorreraren araura, eta txikiena bere edadearen araura.

        34. Eta txit andizkiro miraritzen ziran,

        35. Arturik berak emaniko parteak, eta zatirik andiena etorri zan Benjamin gana, alako moduan non, zan bost zatiz andiagoa. Eta edan zuten, eta gozatu ziran berarekin.

 

BERROGEITA LAUGARREN KAPITULUA

        1. Eta agindu zion Josek bere etxeko morroi nagusiari, esaten zuela: Bete itzatzu gariz beren zakuak, kabitu al ditzaken ainbestean, eta jarri ezazu bakoitzaren dirua zakuaren gorenean.

        2. Eta jarri ezazu nere zillarrezko kopa, eta garia gatik eman duen dirua, txikienaren zakuaren aoan. Eta ala egin zan.

        3. Eta allegaturik goiza, bidalduak izan ziran beren astoakin.

        4. Eta ateratuak ziraden erritikan, eta ibilli ziraden zertxobait; orduan Josek otsegiñik etxeko morroi nagusiari, zoaz, esan zion, eta jarraitu zaiozu gizon aiei, eta iritxirik esan zaiezu: Zergatik itzuli dezute gaitza onagatik?

        5. Ostu dezuten kopa, da hura bera, zeñean edaten duen nere nagusiak, eta zeñean aztiatzen duen; egin dezute gauza txit gaizto bat.

        6. Berak egin zuen, agindu zuen bezela. Eta iritxirik itz egin zioten banan banan.

        7. Berak erantzun zuten: Zergatik gure Jaunak onela itz egiten du, zure zerbitzariak gaiztakeria ain andia egin dutela?

        8. Zakuen gorenean arkitu genduen dirua, berriz eraman genduen zugana Kanaango lurretikan; nola bada izan dezake ostutzea guk zure nagusiaren etxetik urrea edo zillarra?

        9. Zure serbitzarietatik edozeñ, zeñagan arkitzen dan billatzen dezuna, illa izan bedi, eta gu izango gera gure jaunaren menpekoak.

        10. Zeñak esan zien: Egiña izan bedi zuen erabakiaren araura; nik beragan arkitzen dedan edozeñ, bera izango da nere menpekoa, eta zuek izango zerate obengabeak.

        11. Ala bada agudo utzirik lurrean zakuak, idiki zuen bakoitzak berea.

        12. Zeñak araturik andienetik asita txikieneraño, arkitu zuen kopa Benjaminen zakuan.

        13. Eta berak, urraturik soñekoak, eta zamaturik berriz astoak, itzuli ziran errira.

        14. Eta aurrena Juda anaiarekin sartu zan Josegana (zeren etzan mugitu tokitikan), eta guztiak batera bere aurrean auzpeztu ziraden lurrean.

        15. Zeñai berak esan zien: Zergatik nai izan dezute egin onela? Ez al dakizute ez dala nere antzekorik azti jakindurian?

        16. Zeñi Judak esan zion: Zer erantzungo diogu nere jaunari, edo zer esango degu, edo bidez aurkaratu genzake? Jaungoikoak agertu du zure serbitzarien gaiztakeria, ona guztiok gera nere jaunaren menpekoak, bai gu, eta bai hura zeñegan arkitua izan dan kopa.

        17. Erantzun zuen Josek: Urrutian ni gandik orrelakorik egitea, kopa ostu duena, bera izan bedi nere menpekoa, eta zuek joan zaitezte libreak zuen aita gana.

        18. Eta alderaturik geiago, Juda alairo esan zuen: Erregututzen dizut ene Jauna, utzi dizaiozula arren zure menpeko oni itz bat esaten zure belarrietan, eta etzaitezela aserretu zure serbitzari onekin, zeren zu zera Faraonen ondoan.

        19. Zuk, nere jauna, gadetu ziñioten lenbiziko aldian zure serbitzariai. Badezute aitarik, edo anairik?

        20. Eta guk erantzun giñizun zuri nere jaunari: Badegu aita zar bat, eta anai txiki bat, bere zartzan jaio zitzaiona; zeñen anai sabelkidea illa da, eta au bakarrik gelditzen da bere ama gandik, eta bere aitak samurkiro maitatzen du.

        21. Eta esan ziñioten zure serbitzariai: Ekarri zadazute onara, zeren ikusi nai nuke.

        22. Adirazi giñion nere jaunari: Ezin dezake mutillak utzi bere aita, zeren utziten baldin badu, illko da.

        23. Eta esan ziñioten zure serbitzariai: etorten ez baldin bada zuekin zuen anaia txikiena, ez dezute berriz ikusiko nere arpegia.

        24. Allegatu giñanean bada gure aitaren, zure serbitzariaren etxera, kontatu giñiozkan nere jaunak esan ziñizkigun gauza guztiak.

        25. Eta esan zuen gure aitak: itzuli zaitezte, eta erosi zazkiguzute gariaren piska bat.

        26. Zeñi esan giñion: Ezin gaitezke joan; gure anai txikiena joaten baldin bada gurekin, elkarrekin joango gera; bestela bera gabetanik, ez gera ausartatzen ikusten gizon huraren arpegia.

        27. Oietara berak erantzun zuen: Zuek badakizute, bi egin zizkidala nere emazteak.

        28. Atera zan bata, eta esan zenduten: Pistia batek iretsi zuen, eta oraindaño ez da agiri.

        29. Au ere eramaten baldin badezute eta ezbearren bat gertatzen bazaio bidean, eramango dituzute nere ille urdiñak atsekabearekin obira.

        30. Sartuko baldin banintza bada zure serbitzari nere aita gana, mutil au eraman gabe (aren bizia onena gandikan esekita nola dagoan),

        31. Eta ikusiko baldin balu berau ez dala gurekin, illko da, eta zure serbitzariak eramango dituzte bere ille urdiñak atsekabearekin obira.

        32. Ni nerau izan nadin zure menpekoa, bere fiatzalle jarri nintzan an, eta eskeñi nuen, esanaz: Erakartzen ez baldin badizut izango naiz bekatuaren obendun nere aitaren kontra denbora guztian.

        33. Geldituko naiz bada ni zure serbitzari au mutillaren tokian nere jaunaren morroitzan, eta mutilla bijoa bere anaiakin.

        34. Zeren ezin nenzake itzuli nere aitagana mutilla gabe: izan ez nadin, nere aita estutuko duen naigabe andiaren ikuslea.

 

BERROGEITA BOSTGARREN KAPITULUA

        1. Onezkero barrenak ezin artu zuen Jose an zeuden askoren aurrean; argatik agindu zuen atera ziteztela guztiak kanpora, eta etzedilla arrotzik batere egon elkarren ezagueran.

        2. Eta altxatu zuen boza negarrarekin, zeñ aditu zuten Ejiptoarrak, eta Faraonen etxe guztiak.

        3. Eta esan zioten bere anaiai: Ni naiz Jose. Oraindikan nere aita bizi bai al da? Ezin zuten erantzun anaiak ikaraturik izu geiegi batekin.

        4. Zeñai berak gozoro esan zioten: Alderatu zaitezte nigana. Eta allegaturik aldera, esan zioten: Ni naiz zuen anaia Jose, Ejiptorako saldu zendutena.

        5. Etzaitezte ikaratu, eta ez ere atsekabetu saldu ninduzutelako alderri oietarako, zeren zuen osasuna gatik bidaldu nau Jaungoikoak zuen aurretik Ejiptora.

        6. Zeren bi urte dirade asi zala gosetea lurrean, eta oraindikan bost urte falta dirade, zeñean ezin goldeatu, ez igitaituko al dan.

        7. Eta Jaunak aurretikan bidaldu ninduen zuek bizirik izan zaitezten lurraren gañean, eta iduki al dezazuten zer jan bizitzeko.

        8. Ez naiz izan bidaldua onera zuen asmoz, baizik Jaungoikoaren borondatez, zeñak egin ninduen Faraonen aita bezela, eta bere etxe guztiko jauna, eta Ejiptoko lur guztiko Prinzipea.

        9. Agudo ibilli zaitezte, eta igo nere aitagana, eta esango diozute: Oiek bidaltzen dizkitzu esaten zure seme Josek: Jainkoak egin nau Ejiptoko lur guztiko jaun, jatxi zaite nigana, ez luzatu,

        10. Eta bizituko zera Jessengo lurrean, eta izango zera nere aldean zu, eta zure semeak, eta zure semeen semeak, zure ardiak, eta zure eleak, eta dezun guztia.

        11. Eta an bazkatuko zaitut (zeren oraindikan bost urteko gosetea falta da), galdu etzaitezten zu, eta zure etxea, eta dituzun gauza guztiak.

        12. Ona non zuen begiak, eta nere anaia Benjaminen begiak, ikusten dute nere aoak itz egiten dizutela.

        13. Adirazi zaiozute nere aitari nere gloria guztia, eta Ejipton ikusi dituzuten gauza guztiak; ibilli zaitezte agudo, eta ekarri zadazute nigana.

        14. Eta utzirik erortzen bere anai Benjaminen lepora, laztandurik asi zan negarrez; berak ere berdin negar egiten zuela Joseren lepoaren gañean.

        15. Eta laztandu zituen Josek bere anai guztiak, eta negar egin zuen bakoitzaren gañean, zeñen ondorik ausartatu ziran itz egiten berari.

        16. Eta aditua izan zan, eta zabaldua erregeren jauregian guztien artean berri au: Etorri ziraden Joseren anaiak, eta poztu zan Faraon, eta bere etxeko guztiak.

        17. Eta esan zion Joseri agindu dizaiotela bere anaiai, esaten ziotela: Zamaturik abereak, zoazte Kanaango lurrera,

        18. Eta artu ezazute andikan zuen aita, eta aideak, eta atozte nigana, eta nik emango dizkizutet Ejiptoko ondasun guztiak, jan dezazuten lurreko muña.

        19. Agindu zaiozute ere, artu ditzatela gurdiak Ejiptoko lurretikan, ekartzeko beren semeak, eta emazteak, eta esan zaiozute: Artu ezazute zuen aita, eta ariñ ibillirik etorri zaitezte anbat lasterrena.

        20. Eta ez ezazute utzi zuen tresnarik batere, zeren Ejiptoko aberastasun guztiak zuenak izango dirade.

        21. Eta egin zuten Israelko semeak agindua izan zitzaioten bezela. Zeñai eman zizkioten Josek gurdiak, Faraonen aginduaren araura, eta janaria biderako.

        22. Agindu ere zuen ateratzeko bakoitzarentzat bi soñeko. Eta Benjamini eman ziozkan irureun diru zillarrezko, bost soñeko txit ederrakin:

        23. Bidaltzen ziozkala bere aitari orobat diru eta soñeko, eta gañera amar asto ar, eramateko Ejiptoko ondasun guztietatikan, eta beste ainbeste asto eme, eramateko garia eta ogiak biderako.

        24. Bidaldu zituen bada bere anaiak, eta zijoazenean esan zioten: Etzaitezte aserretu bidean.

        25. Zeñak igorik Ejiptotikan, etorri ziran Kanaango lurrera beren aita Jakob gana.

        26. Eta eman zioten berria, esaten zutela: Jose zure semea bizi da, eta bera da agintzen duena Ejiptoko lur guztian. Au aditurik Jakobek, lozorro astun batetikan esnatuko balitz bezela Jakobek, oraindikan etzioten sinistzen.

        27. Berak bestera kontatzen zuten gertatu zitzaioten guztia. Eta ikusi zituenean gurdiak, eta bidaldu ziozkan gauza guztiak, berriz piztu zan bere espiritua,

        28. Eta esan zuen: Aski da neretzat nere seme Jose oraindikan bizi baldin bada; joango naiz, eta ikusiko det ill nadin baño lenago.

 

BERROGEITA SEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta aterarik Israel zeuzkan gauza guztiakin, etorri zan juramentuko Putzura: eta eskeñirik an emaitzak Isaak bere aitaren Jaungoikoari,

        2. Aditu zuen gaueko ikusketa batean otsegiten ziola, eta esaten: Jakob, Jakob. Zeñi erantzun zion: Ona non nagoan.

        3. Esan zion Jaungoikoak: Ni naiz zure aitaren Jaungoiko txit sendoa; etzaite beldur izan, jetxi zaite Ejiptora, zeren an egingo zaitut erri andi baten buru.

        4. Ni jetxiko naiz zurekin ara, eta nik andikan ekarriko zaitut itzultzen zeranean, eta Josek itxiko dizkitzu begiak iltzen zeranean.

        5. Jaiki zan bada Jakob juramentuko putzutik, eta eraman zuten semeak bere aurrakin eta emazteakin, Faraonek zarra eramateko bidaldu zituen gurdietan,

        6. Eta Kanaango lurrean zeuzkan gauza guztiak; eta etorri zan Ejiptora bere ondoko guztiakin,

        7. Bere semeak eta illobak, eta senide guztiak elkarrekin.

        8. Eta oiek dirade Ejipton sartu ziran Israelen semeen izenak, bera bere semeakin: Lenbizisortua Ruben.

        9. Rubenen semeak: Henok, eta Falu, eta Hesron eta Karmi.

        10. Simeonen semeak: Jamuel, eta Jamin, eta Ahod, eta Jatxin, eta Sohar, eta Saul, Kanaantar baten semea.

        11. Lebiren semeak: Jerson, eta Kaath, eta Merari.

        12. Judaren semeak: Her, eta Onan, eta Sela, eta Fares eta Zara; baña Her eta Onan ill ziraden Kanaango lurrean. Eta Faresi jaio zitzaiozkan: Hesron eta Hamul.

        13. Issakarren semeak: Thola eta Fua, eta Job, eta Semron.

        14. Zabulonen semeak: Sared, eta Elon, eta Jahelel.

        15. Oiek Liaren semeak, erdi ziozkanak Siriako Mesopotamian Dina bere alabarekin; Bere erdi eta alaba guztiak ziran, ogeita amairu.

        16. Gaden semeak: Sefion eta Hagji, eta Suni, eta Esebon, eta Heri, eta Arodi, eta Areli.

        17. Asserren semeak: Jamne, eta Jesua, eta Jesui, eta Beria, eta Sara beren arreba. Beriaren semeak: Heber eta Melkiel.

        18. Oiek Zelfaren, Labanek bere alaba Liari eman zionaren, semeak, eta oiek egin ziozkan Jakobi, amasei lagun.

        19. Rakelen Jakoben emaztearen semeak: Jose eta Benjamin.

        20. Eta Joseri jaio zitzaiozkan semeak Ejiptoko lurrean, zeñak egin ziozkan Aseneth Putifar Heliopoliko sazerdotearen alabak:

        21. Benjaminem semeak: Bela eta Bekor, eta Asbel, eta Jera, eta Naaman, eta Eki, eta Ros, eta Mofim, eta Ofim, eta Ared.

        22. Oiek Rakelek Jakobi egin ziozkan semeak; anima guztiak amalau.

        23. Danen semeak: Husim.

        24. Neptaliren semeak: Jasiel, eta Guni, eta Jeser, eta Salem.

        25. Oiek Balaren, Labanek bere alaba Rakeli eman zionaren semeak, eta oiek egin ziozkan Jakobi; anima guztiak, zazpi.

        26. Jakobekin Ejipton sartu ziraden anima guztiak, eta bere istarretik atera ziradenak, bere semeen emazteak gabetanik, irurogeita sei .

        27. Eta Joseren seme jaio zitzaizkanak Ejiptoko lurrean, bi anima. Jakoben etxeko anima guztiak Ejipton sartu ziradenak izan ziran irurogei eta amar.

        28. Eta bidaldu zuen Juda bere aurretikan Josegana, adirazteko nola zetorren eta bidera ateratzeko Jessenera.

        29. Ara allegatutik, igorik Jose bere kotxera joan zan bere aitari bidera irtetzera leku beretara, eta ikusirik bera, egotzi zan bere lepora, eta laztanen artean negar egin zuen.

        30. Eta esan zion aitak Joseri: Onezkero pozik ilko naiz, ikusi dedalako zure arpegia, eta bizirik utzitzen zaitudalako.

        31. Eta berak itz egin zioten bere anaiai, eta bere aitaren etxe guztiari: igoko naiz, eta adiraziko diot Faraoni, eta esango diot: Kanaango lurrean ziran nere anaiak, eta nere aitaren etxea, etorri dira nigana:

        32. Berak dirade ardien zaitzalleak, eta abereak azitzen ari oi dirade; ekarri dituzte berekin beren artaldeak, eta abereak, eta iduki al izan zuten guztia.

        33. Eta deitzen zaituztenean, eta esaten dizutenean: Zertan ari oi zerate?

        34. Erantzungo dezute: Gizon artzaiak gera zure serbitzariak, gure aur denboratik oneraño, eta gu eta gure aitak. Eta oiek esango dituzute bizi al izan zaitezten Jessengo lurrean, zeren gorroto diote ijitoak ardien zaitzalle guztiai.

 

BERROGEITA ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Sarturik bada Jose adirazi zion Faraoni, esaten zuela: Nere aita, eta anaiak, beren ardiak, eta abereak, dituzten gauza guztiakin, etorri dira Kanaango lurretikan, eta ona non gelditu diran Jessengo lurrean.

        2. Eta bere anaietatik azkenengo bost gizonak eraman zituen erregeren aurrera:

        3. Zeñai berak galdetu zioten: Zertan ari oi zerate? Erantzun zuten: ardien gordetzalleak gera zure serbitzariak, bai gu, eta bai gure aitak.

        4. Etorri gera egotera denbora zati batean, zure lurrean; zeren ez da belarrik zure serbitzarien abereentzat geitzen dalako gosetea Kanaango lurrean, eta eskatzen dizugu agindu dezazula egon gaiteztela gu zure serbitzariak Jessengo lurrean.

        5. Eta esan zion erregek Joseri: Zure aita eta zure anaiak etorri dirade zugana.

        6. Ejiptoko lurra zure aurrean da; egizu bizi diteztela tokirik onenean, eta eman zaiezu Jessengo lurra. Eta baldin ezagutzen badezu badiradela beren artean gizon zintzoak, ipiñi itzatzu nere abereen artzainagusitzat.

        7. Oien ondoan sartu zuen Josek bere aita erregegana, eta jarri zuen bere aurrean, zeñak agur egiñik,

        8. Eta izanik erregek galdetua: Zenbat dirade zure bizitzako urteen egunak?

        9. Erantzun zuen: Ni mundu onetan bidaztiz bizi naizan egunak eun eta ogeita amar dirade, laburrak eta nekez beteak, eta ez dirade allegatu nere aitak mundu onetan bidaztiz bizi izan ziraden egunetara.

        10. Eta agur egiñik, atera zan kanpora.

        11. Eta Josek eman zion bere aitari eta anaiai Ramessesko lurra, toki txit ugaria Ejipton, Faraonek agindu zuen bezela.

        12. Eta bazkatzen zituen berak, eta bere aitaren etxe guztia, emanik janaria bakoitzarentzat.

        13. Zeren mundu guztian falta zan ogia, eta goseteak zeukan estuturik lurra, batezere Ejiptokoa eta Kanaangoa.

        14. Zeñatatik bildu zuen diru guztia saldurik garia, eta sartu zuen erregeren gordairuan.

        15. Eta aiturik dirua erosleai, etorri zan Ejipto guztia Jose gana, esaten zuela: Eman zazkiguzu ogiak, zergatik utziten diguzu illten zure aurrean, dirurik ez degulako?

        16. Zeñai berak erantzun zioten: Ekarri itzatzute zuen abereak, eta berak gatik emango dizkitzutet bazkorniak, dirurikan jeiago ez baldin badezute.

        17. Oiek ekarririk, eman ziezten janariak, zaldiak, eta ardiak, eta idiak, eta astoak gatik, eta jaten eman zien urte artan abereak gatik.

        18. Etorri ere ziraden bigarren urtean, eta esan zien berari: Ez diogu estaliko gure jaunari ez degula abererik, ez dirurik, eta argiro ikusten dezu ez degula gorputzak eta lurra baizik.

        19. Zergatik bada illko gera zuk ikusten gaituzula? Eta gu eta gure lurra zureak izango gera, erosi gaitzatzu erregeren menpekotzat, eta eman zaizkiguzu aziak, galdurik nekazariak, lurra eremu itzuli ez dedin.

        20. Erosi zuen bada Josek Ejiptoko lur guztia, saltzen zituztela bakoitzak zeuzkan lur guztiak, gosete andia gatik. Eta jarri zuen Ejipto guztia Faraonen mendean,

        21. Eta bere erri guztiak, Ejiptoko asieratik bere amairaño,

        22. Salbu sazerdoteen lur, erregek berai emana, zeñai ere ematen oi ziozkaten janari izentatuak guztien aletegietatik, eta argatik etzituzten saldu bear izan beren lurrak.

        23. Esan zien bada Josek erriai: Ona non, ikusten dezuten bezela, Faraonenak zerate zuek, eta zuen lurra; artu itzatzute aziak, eta ereiñ kanpoetan,

        24. Frutuak iduki al izan ditzatzuten. Bosgarren partea emango diozute erregeri, lan gañerakoak utzitzen dizkizutet azitako, eta zuen etxeko eta semeak jateko.

        25. Zeñak erantzun zuten: Bizia eman diguzu; bakarrik ongi begiratu bizagu gure nagusiak, eta pozik errege serbituko degu.

        26. Denbora artatik gaurko eguneraño, Ejiptoko lur guztian, erregeai pagatzen zaiote bosgarren partea, eta etorri zan legea bezela izatera, salbu sazerdoteen lur, pagu au gabe gelditu zana.

        27. Bizitu izan zan bada Israel Ejipton, au da, Jessengo lurrean, eta izan zan bere jabe, eta geitu zan, eta txit ugaritu.

        28. Eta bizitu zan beretan amazazpi urtean, eta bere bizitzako urte guztiak izan ziran eun eta berrogeita zazpi urte.

        29. Eta nola ikusten zuen alderatzen zala bere eriotzako eguna, deitu zion bere seme Joseri, eta esan zion: Egiaz maite baldin banazu, jarri ezazu zure eskua nere istarraren azpian, eta mesede egin zadazu eskeñtzea egia guztiarekin, ez nazula obiatuko Ejipton;

        30. Baizik joango naizala atsedetera nere gurasoakin, eta aterarik lur onetatik, jarriko nazula nere anziñakoen obian. Zeñi erantzun zion Josek: Nik egingo det agindu dezuna.

        31. Eta berak esan zion: Juramentu egin zadazu, bada. Zeñak juramentu egiñik, adoratu zuen Israelek Jaungoikoa, itzulirik oearen burura.

 

BERROGEITA ZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Oiek onela iragota, adirazi zitzaioten Joseri bere aita eririk zegoala, zeñ, arturik bere bi semeak Manasses eta Efraim, jarri zan bidean.

        2. Eta esan zitzaioten zarrari: Ona zure seme Jose dator zugana. Bera sendaturik eseri zan oean.

        3. Eta sarturik Jose aitagana, esan zion: Jaungoiko guztia dezakena agertu zitzadan Luzan, zeñ dagoan Kanaango lurrean; eta bedeinkatu ninduen,

        4. Eta esan zidan: Nik geitu eta ugarituko zaitut, eta egingo zaitut erri askoren buru, eta emango dizut betiko lur au zuri eta zure etorkiari zure ondoan.

        5. Argatik zure bi semeak, jaio zitzazuzanak Ejiptoko lurrean, ni onera zugana etorri baño lenago, nereak izango dirade: Efraim eta Manasses, ain neretzakotzat iragoko dirade, nola Ruben eta Simeon.

        6. Baña emendikan aurrera dituzun besteak, zureak izango dirade, eta dituzten lurrak, eramango dute beren anaien izena.

        7. Zeren nentorrenean Mesopotamiatik ill zitzadan Rakel bidean beratan, eta zan udaberria, eta sartzera nijoan Efratan, eta obiatu nuen, Efratarako bidearen beste izen batez Belen deitzen zaionaren aldean.

        8. Eta ikusirik Joseren semeak, esan zion: Zeñ dirade oiek?

        9. Erantzun zuen: Dirade nere semeak, eman zizkidanak Jaungoikoak toki onetan. Alderatu zaizkidazu, esan zion, bedeinkatu ditzadan.

        10. Zeren Israelen begiak illundu ziran zartza geiegia gatik, eta ezin ikusi zuen argiro. Eta alderaturik beragana musu emanik, eta laztandurik berak,

        11. Esan zion bere semeari: Noizbait ikusten zaitut, gañera erakutzi dizkit Jaungoikoak zure semeak.

        12. Eta eramanik Josek bere semeak aitaren besartetikan, adoratu zuen makurturik lurreraño.

        13. Eta jarri zuen Efraim bere eskuietik, au da, Israelen ezkerretik, eta Manasses bere ezkerretik, au da, aitaren eskuietik; eta alderatu zituen biak beragana.

        14. Zeñak luzaturik eskuieko eskua jarri zuen Efraim anai txikiagoaren buruaren gañean, eta ezkerra Manassesen buruaren gañean, zeñ zan edadez andiagoa, aldaturik eskuak.

        15. Eta bedeinkatu zituen Jakobek Joseren semeak, eta esan zuen: Jaungoikoak, zeñen aurrean ibilli ziran Abraham eta Isaak nere aitak, Jaungoikoak, nere gazte denboratik gaurko eguneraño jaten ematen didanak:

        16. Gaitz guztietatik gorde ninduen Aingeruak, bedeinkatu ditzala aur oiek, eta izan bedi deitua, nere izena beren gañean, baitaere Abraham eta Isaak nere aitaen izenak, eta ugaritu bediz geiago ta geiago lurraren gañean.

        17. Eta ikusirik Josek bere aitak jarri zuela eskuieko eskua Efraimen buruaren gañean, damu andia artu zuen, eta eldurik aitaren eskua jaso nai izan zuen Efraimen burutik, eta eraman Manassesen buruaren gañera.

        18. Eta esan zion aitari: Ez da orrela bear, aita, au dalako lenbizisortua, jarri ezazu zure eskuieko eskua bere buruaren gañean.

        19. Berak etzuen nai, eta esan zuen: Badakit, ene semea, badakit; au egiaz izango da errien aita, eta ugarituko da, baña bere anai txikiagoa, bera baño andiagoa izango da, eta bere etorkia aziko da erreinuak egiteraño.

        20. Eta bedeikatu zituen denbora artan, esaten zuela, Jose gatik: Zugan izango da bedeikatua Israel, eta esango da: Egin zaitzala Jaungoikoak Efraim bezela, eta Manasses bezela. Eta jarri zuen Efraim Manasses baño lenago.

        21. Eta esan zion bere seme Joseri: Badakizu aurki ill bear dedala, eta Jaungoikoa izango da zuekin, eta berriz eramango zaituzte zuen aiten lurrera.

        22. Ematen dizut zure anaien gañera, Amorreoen eskutikan nere ezpata eta uztaiarekin artu nuen zatia.

 

BERROGEITA BEDERATZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta Jakobek deitu zituen bere semeak, eta esan zioten: Bildu zaitezte, adirazi dizazutedan zer gertatuko zazuten atzenengo egunetan.

        2. Bildu zaitezte, eta aditu ezazute Jakoben semeak, aditu ezazute Israel zuen aita:

        3. Ruben nere lenbizisortua, zu nere sendotasuna, eta nere penaren asiera; lendabizikoa emaitzetan, andiago agintaritzan.

        4. Isuri zera ura bezela, etzaite azi: igo ziñalako zure aitaren oera, eta loitu zendualako bere gela.

        5. Simeon eta Lebi anaiak: gaiztakeriako tresna gerrariak.

        6. Nere anima ez dedilla sartu beren asmoetan, eta nere gloria ez dedilla izan beren batzarrean, zeren beren asarrean ill zuten gizona, eta beren borondatean zulapetu murrua.

        7. Madarikatua beren sumiña, dalako setatia: eta beren aserrea, dalako gogorra; berezituko ditut Jakobgan, eta zabaldu Israelen;

        8. Juda, alabatuko zaituzte zure anaiak; zure eskua zure etsaien lepoetan, adoratuko zaituzte zure aitaren semeak.

        9. Leoiaren umea Juda, arrapatzera igo ziñan, ene semea; atsedenaz etzan ziñan leoia bezela, eta leoi emearen gisan, nork esnatuko du?

        10. Ez da kendua izango urrezigorra Judatik, eta kidaria bere istarretik, alik eta etorri dedin bitartean bidaldua izango dana, eta bera izango da erreinuen itxedopena.

        11. Lotzen diola mastiari bere astoa, eta aienari, o ene semea, bere astoemea. Garbituko du ardoan bere soñekoa, eta matsaren odoletan bere mantua.

        12. Ederragoak dirade bere begiak ardoa baño, eta bere ortzak zuriagoak eznea baño.

        13. Zabulon biziko da itsasoaren bazterrean, eta ontzien portuan zabaltzen dala Sidoneraño.

        14. Issakar asto sendoa etzina mugaen bitartean.

        15. Ikusi zuen atsedena ona zala, eta lurra txitez ona zala: eta beeratu zuen bere sorbalda zamak eramateko, eta menderatu zan petxuak pagatzera.

        16. Danek juzgatuko du bere erria, beste edozeñ tribuk bezela Israelen.

        17. Izan bedi Dan sugea bidean, ondar ziraua bidetxigorrean, utsikitutzen dituena zaldiaren beatzalak, erori dedin atzerontz bere gañekoa.

        18. Nik, Jauna, itxedongo det zure osasuna.

        19. Gad, gerria armaz beterik gudan ariko da bere aurrean, eta hura bera izango da armatua atzerontz.

        20. Aser, bere ogia guritsua, eta emango diozka gozotasunak erregeai.

        21. Neptali, oreñ askatua, eta ematen dituena edertasuneko esanak.

        22. Seme azten dana Jose, seme azten dana, eta irudi ederrekoa; alabak korrika joan ziraden murruaren gañera.

        23. Baña mindu zuten, eta erriertak izan zituzten, eta ondamu izan zioten dardoak zeuzkatenak.

        24. Jarri zuen sendoan bere tiruztaia, eta bere besoen eta eskuen lokarriak izan ziran askatuak Jakoben sendoaren eskuan bitartez: andikan atera zan artzaitzat, eta Israelko arritzat.

        25. Zure aitaren Jaungoikoa izango da zure laguntzallea, eta guztialdunak bedeinkatuko zaitu goiko zeruko bendizioakin, bean datzan leizearen bendizioakin, bularren eznearen eta emasabelaren bendizioakin.

        26. Zure aitaren bendizioak izan dirade sendatuak bere aiten bendizioakin; etorri dedin artean betiko muñoen opatua; egiazta bediz Joseren buruan, eta Nazarenoaren buruaren erpiñean bere anaien artean.

        27. Benjamin otso arraparia, goizean jango du ostu duena, eta arratsaldean emango ditu kondoak.

        28. Oiek guztiok dirade Israelko amabi Tribuen kidariak, oiek esan ziozkaten bere aitak, eta bedeinkatu zuen bakoitza, zegoan bendizioakin.

        29. Eta agindu zioten, esaten zuela: Ni biltzera noa nere erriarekin; obiatu nazazute nere aitakin, Efron Hetetarraren kanpoan dagoan lurruspe bitan anbatean.

        30. Manbreren aurrean Kanaango lurrean, zeñ erosi zion Abrahamek kanpoarekin Efron hetetarrari bere obien tokitzat.

        31. An obiatu zuten, baita Sara bere emaztea ere; an izan zan obiatua Isaak bere emazte Rebekarekin; an ere datza obiatua Lia.

        32. Eta bukaturik aginteak, zeñakin argitutzen zituen semeak, bildu zituen bere oñak oearen gañean, eta ill zan, eta izan zan bere erriarekin batera jarria.

 

BERROGEITA AMARGARREN KAPITULUA

        1. Au ikusirik Josek, erori zan aitaren arpegiaren gañean negarrez, eta musu ematen ziola.

        2. Eta agindu zioten bere serbitzari osagilleai baltzamutu zezatela aita.

        3. Zeñak beterik aginduak, irago ziraden berrogei egun: zeren au zan gorputzil baltzamutuen oitura; eta negar egin zuen beragatik Ejiptok irurogeita amar egunean.

        4. Eta bukaturik proguko denbora, esan zion Josek Faraonen familiari: Arkitu baldin badet grazia zuen aurrean, itz egin ezazute Faraonen belarrietan.

        5. Nere aitak juramentu eragin zidala, esaten zuela: Ni illtzen naiz, obiatuko nazu, Kanaango lurrean neretzat aitzurtu nuen nere obian. Igoko naiz bada, eta obiatuko det nere aita, eta itzuliko naiz.

        6. Eta esan zion Faraonek: igo zaite, eta obiatu ezazu zure aita, juramentu egin zenduen bezela.

        7. Zeñ igorik, joan ziraden berarekin Faraonen etxeko zar guztiak, eta Ejiptoko lurreko edade andiko guztiak:

        8. Joseren etxea bere anaiakin, aurrak, eta artaldeak, eta abereak gabe, zeñak utzi zituzten Jessengo lurrean.

        9. Izan ere zituen laguntzan kotxeak eta zaldiak, eta bildu zan jende talde ez txikia.

        10. Eta allegatu ziran Ataden larrañara, zeñ dagoan Jordanen beste aldean, non irago zituzten zazpi egun proguan negar andi eta mingoitzakin.

        11. Ikusi zutenean au Kanaango lurrean bizi ziradenak, esan zuten: Progu andia da au Ejiptoarrentzat. Argatik izan zan deitua toki aren izena, Ejiptoko Progua.

        12. Egin zuten bada Jakoben semeak agindu zioten bezela:

        13. Eta eramanik bera Kanaango lurrera, obiatu zuten lurruspe bitan anbatean; zeñ erosi zion Abrahamek kanpoarekin bere obiak izateko Efrom Heteoarrari Manbreren aurrean.

        14. Eta itzuli zan Jose Ejiptora bere anaiakin, eta laguntza guztiarekin, obiaturik aita.

        15. Zeñ illik, bere anaiak beldur izanik, eta elkarri ziotela: Nork daki oroituko ote dan Jose sufritu zuen irainarekin, eta itzuliko digun egin giñion gaitz guztia?

        16. Bidaldu zioten esatera: Zure aitak agindu zigun, ill baño lenago,

        17. Oiek bere izenean esan giñizkizula: Erregututzen dizut aztu zaitezela zure anaien gaiztakeriarekin, eta zurekin egin zuten bekatu eta bidegabetasunarekin. Guk ere erregututzen dizugu barka zaiezula gaiztakeri au zure aitaren Jaungoikoaren serbitzariai. Zeñak aditurik, Josek negar egin zuen.

        18. Eta etorri ziraden beregana bere anaiak; eta adoratzen zutela makurturik lurrerontz, esan zuten: Zure serbitzariak gera.

        19. Zeñai berak erantzun zioten: Etzaitezte beldur izan. Gu jaiki al giñizaioke Jaungoikoaren borondateari?

        20. Zuek uste zenduten niri gaitz egitea; baña Jaungoikoak itzuli zuen onera, ni goratzeko, orain ikusten dezuten bezela, eta salbatzeko erri asko.

        21. Etzaitezte beldur izan; nik emango dizutet jaten zuei eta zuen aurrai, eta poztu zituen, eta itz egin zioten beraatasun eta biguñtasunarekin.

        22. Eta bizitu izan zan Ejipton bere aitaren etxe guztiarekin, eta bizitu izan zan eun eta amar urtean. Eta ikusi zituen Efraimen semeak irugarren gizaldiraño. Baitaere Matxirren Manasseren semearen semeak jaio ziran Joseren belaunetan.

        23. Zeñak iragorik, itz egin zioten bere anaiai: Nere eriotzaren ondoan Jaungoikoak bisitatuko zaituzte, eta igoeraziko zaituzte lur onetatikan, Abraham, Isaak, eta Jakobi juramentuarekin eskeñi zien lurrera.

        24. Eta juramentu erazirik berai, eta esanik: Jaungoikoak bisitatuko zaituzte; eraman itzatzute nere ezurrak zuekin lur onetatikan.

        25. Ill zan, bere bizitzako eun ta amar urteak beterik. Eta balsamuturik, izan zan ipiñia kutxa batean Ejipton.

 

  hurrengoa