www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (1)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

DEUTERONOMIOKO LIBURUA

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Oiek dirade Moisesek Israel guztiari esan ziozkan itzak Jordango beste aldamenean eremuko landan, itsaso gorriaren aurrean, Pharan, eta Thopfel, eta Laban, eta Haseroth artean, non dagoan urre txit asko:

        2. Amabi egutaldi Horebtikan Seir mendiko bidetik Kadesbarneraño.

        3. Berrogeigarren urtean, amaikagarren illean, illaren lenbiziko egunean esan ziozkaten Moisesek Israelko semeai, Jaunak berai esateko agindu ziozkan gauza guztiak.

        4. Zauritu zuen ezkero Sehon Amortarren errege, Hesebonen bizitu zana, eta Og Basango errege Astarothen, eta Edrain bizitu zana,

        5. Jordango beste aldamenean Moabko lurrean. Eta asi zan Moises azaldatzen legea, eta esaten:

        6. Gure Jaun Jainkoak itz egin zigun Horeben, esaten zuela: Asko dezute mendi onetan egon zeraten denbora,

        7. Itzuli zaitezte, eta atozte Amorreoen mendira, eta aldean dituen beste toki guzietara, landak, eta mendiak, eta toki sakonak Egoerontz, eta itsasoko erriberaren aldean, Kanaantarren eta Libanoko lurra, Eufrates ibai andiraño.

        8. Begira, esan zuen, eman dizutedala, sartu zaitezte eta egin zaitezte beraren jabe, lur bat, zeñgatik juramentu egin zioten Jaunak zuen guraso Abraham, Isaak, eta Jakobi, emango ziotela berai, eta beren jatorriari beren ondoren.

        9. Eta esan nizuten denbora artan:

        10. Nik bakarrik ezin dizazuteket sufritu, zeren zuen Jaun Jainkoak ugaritu zaituzte, eta orain zerate txit asko, zeruko izarrak bezela.

        11. (Zuen gurasoen Jaun Jainkoak eratxeki bitzaiozka zenbat oni asko milla, eta bedeikatu zaitzatela esan zuen bezela.)

        12. Nik bakarrik ezin nezake eraman zuen lanen eta ezpaiten pisua.

        13. Ekarri itzatzute zuen artetikan gizon jakintsuak eta adituak, eta zeñaen biziera ontzat daukaten zuen etxadiak, jarri ditzatzutedan gialaritzat.

        14. Orduan esan ziñidaten: Ona da egin nai dezun gauza.

        15. eta artu nituen zuen etxadietatik gizon jakintsuak, eta odolgarbikoak, eta jarri nituen prinzipe, eta tribunotzat, eta eunen, eta berrogeita amarren, eta amarren burutzat erakutsi zitzazkizuteen gauza guztiak.

        16. Eta agindu nien, esaten nuela: Aditu itzatzute, eta juzgatu ezazute bide dana, naiz izan dedilla hura erritarra, naiz arrotza.

        17. Ez da izango personen distinziorik batere, era berean adituko dezute txikia, zeñ andia, ez dezute ere personaren naikunderik idukiko, zeren erabakia Jaungoikoarena da. Baña baldin zerbait gaitza irudituko balitzatzute, erakarri ezazute nigana, eta nik adituko det.

        18. Eta agindu nituen egin bear zenduzten gauza guztiak.

        19. Eta aterarik Horebtik, irago giñan eremu izigarri, eta txit andi, ikusi zendutenetik, Amortar mendiaren bidetik, agindu zigun bezela gure Jaun Jainkoak. Eta etorri giñanean Kadesbarnera,

        20. Esan nizuten: Allegatu zerate Amortarren mendi, gure Jaun Jainkoak emango digunera.

        21. Begiratu zaiozu, zure Jaun Jainkoak emango dizun lurrari, igo zaite, eta bere jabe egin zaite, gure Jaun Jainkoak zure gurasoai eskeñi zioten bezela, etzaite beldurtu, etzaitzala ere ezerk izitu.

        22. Eta alderatu ziñaten nigana guziok, eta esan zenduten: Bidaldu ditzagun gizonak aztertzera lurra, eta adirazi ditzagula zeñ bidetikan igo bear geran, eta zeñ erritara joango geran.

        23. Eta nola ongi iruditu zitzadan izketa, bidaldu nituen zuetatik amabi gizon, etxadi bakoitzetik bat.

        24. Zeñak aterarik, eta igorik mendietara, allegatu ziran Mordoaren ibarrera, eta azterturik lurra,

        25. Artzen zituztela bere frutuetatik, erakusteko bere ugaritasuna, ekarri zituzten gugana, eta esan zuten: Ona da, gure Jaun Jainkoak emango digun lurra.

        26. Eta etziñaten igo nai, baizik sinisgorrak gure Jaun Jainkoaren itzera,

        27. Murmuratu zenduten zuen bizitokietan, eta esan zenduten: Gorrotatzen gaitu Jaunak, eta argatik atera gaitu Ejiptoko lurretik, jartzeko gu Amorreoen eskuan, eta desegiteko.

        28. Nora igoko gera? Mandatariak ikaratu dute gure biotza, esaten dutela: Txit andia da dagoan taldea, eta luzeera goratuagokoa gurea baño, erriak dirade andiak, eta zeruraño murrutuak, ikusi ditugu an Enazimen semeak.

        29. Eta esan nizuten: Etzaitezte beldur izan, eta ez ezazute ere beren beldurrik iduki,

        30. Jaun Jainko, zuen gialaria dana, bera gudatu da zuekgatik, egin zuen bezela Ejipton, guztiak ikusten zutela.

        31. Eta eremuan (zuk ikusi zenduen) eraman zinduen zure Jaun Jainkoak, gizon batek bere seme txikitxoa eraman oi duen bezela, ibilli ziñan bide guzitik, aliketa allegatu ziñaten bitartean toki onetara.

        32. Eta alaere etziñioten sinistu zuen Jaun Jainkoari.

        33. Zeñ joan zan zuen aurretik bidean, eta markatu zuen etzauntzak jarri bear zenduzten tokia, gauaz erakusten zizutela bidea suarekin, eta egunaz odeizko abe batekin.

        34. Eta aditu zuenean Jaunak zuen itzen boza aserreturik juramentu egin, eta esan zuen:

        35. Jatorri txit gaizto onen gizonetatik batek ere ez du ikusiko, zuen gurasoai juramentuarekin eskeñi nioten lur ona.

        36. Salbu Kaleb Jephoneren semeak. Zeren berak ikusiko du, eta zapaldu zuen lurra emango diot berari, eta bere semeai, jarraitu ziolako Jaunari.

        37. Eta ez da miraritzeko Jaunaren aserrea erriaganako, bada niri ere aserreturik Jauna zuek gatik, esan zidan: i ere ez aiz an sartuko,

        38. Baizik Josue Nunen seme ire serbitzaria, hura sartuko dek ire lekuan. Eman zaiozka.. oni irakatziak eta sendatu ezak, eta berak suertean partituko ziokak lurra Israeli.

        39. Zuen aurrak, zeñgatik esan zenduten katubu eramanak izango ziradela, eta gaur onaren eta gaitzaren desberdintasuna ezagutzen ez duten semeak, oiek sartuko dirade, eta berai emango diet lurra, eta beraren jabe izango dirade.

        40. Zuek berriz itzuli zaitezte, eta joan eremura itsaso gorriko bidetik.

        41. Eta erantzun zidaten: Bekatu egin degu Jaunaren kontra: igoko gera, eta gudatu, Jaunak agindu duen bezela. Eta armatuta zinjoaztela (sic) mendira,

        42. Esan zidan Jaunak: Esan zaiezu: Etzaitezte igo, eta ez ezazute ere gudatu, zeren ez nago zuekin, erori etzaitezten zuen etsaien aurrean.

        43. Esan nizuten, eta ez ninduzuten aditu, baizik jarkitzen ziñadela Jaunaren aginteari, eta anditurik arrokeriaz igo ziñaten mendira.

        44. Argatik aterarik, mendietan bizi zan Amorreoa, eta irtenik bidera, persegitu zizuten, erleak persegitu oi dute bezela, eta erori ziñaden Seirtikan Hormaraño.

        45. Eta itzulirik negar egiten zendutenean Jaunaren aurrean, etzinduten aditzen, eta etzien nai izan oben egin zuen bozari.

        46. Argatik egon ziñaden geldirik Kadesbarnen denbora askoan.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Eta aterarik andikan etorri giñan itsaso gorrira daraman bidetik, Jaunak esan zidan bezela, eta ingurutu genduen Seir mendia denbora luzean.

        2. Eta esan zidan Jaunak:

        3. Ingururik asko eman diozute mendi oni, zoazte Ifarralderontz.

        4. Eta agindu zaiozu erriari, esanaz: iragoko zerate zuen anaien Esauren semeen, Seirren bizi diradenen mugetatikan, eta zuen beldur izango dirade.

        5. Begiratu ezazute bada kontuz etzaiteztela mugitu beren kontra. Zeren ez dizutet emango beren lurretik, ezta oiñ baten aztarnak zapaldu lezaken adiña ere, zeren Esauri eman nion Seirko mendiaren jabetasuna.

        6. Erosiko diozkazute bazka-orniak diruarekin, eta jango dituzute, ur erosia aterako dezute, eta edango dezute.

        7. Zure Jaun Jainkoak bedeikatu zinduen zure eskuen lan guzian, ezagutu zuen zure bidea nola irago zenduen eremu andi au, berrogei urtean bizi zala zurekin, eta ez zatzu ezer faltatu.

        8. Eta irago ginduenean Seirren bizi ziraden gure anaia Esauren semeak, Elathko eta Asiongaberko landako bidetikan, etorri giñan Moabko eremura daraman bidera.

        9. Eta esan zidan Jaunak: Ez ezazu gudatu Moabtarren kontra, eta etzaite ere sartu berakin batallan, zeren ez dizut emango beren lurretik deusik ere, zeren eman diet Arren jabetasuna Lothen semeai.

        10. Bertan lenbizi bizi ziradenak ziran Emimtarrak, erri andia ta sendoa, eta luzeera ain andikoa, non Enazimen jatorrikoa bezela.

        11. Ziraden idukiak erraldoitzat, eta Enazimen semeen antzekoak. Atzenean Moabtarrak deitzen diote Emuntarrak.

        12. Baña Seirren lenago bizi izan ziraden Hortarrak, zeñ izanik botatuak eta desegiñak, bizi izan ziraden Esauren semeak, egin zuen bezela Israelek, Jaunak bere jabe izateko eman zion lurrean.

        13. Jaikitzen giñala bada iragotzeko Zaredko erreka, etorri giñan bertara.

        14. Eta irago genduan denbora ibiltzen Kadesbarnetik Zaredko errekako igarotegiraño, izan zan ogeita emezortzi urte, aitu zan bitartean etzauntzetako gizon gerrarien jatorri guztia, Jaunak juramentu egin zuen bezela.

        15. Zeñaen eskua izan zan beren kontra, galdu zitezen etzauntzaren erdian.

        16. Eta ill ziraden ezkero gizon gudari guztiak,

        17. Itz egin zidan Jaunak esaten zuela:

        18. Zuk iragoko dituzu gaur Moabko mugak, Ar izena duen erri batera.

        19. Eta allegatzen zeranean Ammonen semeen aldeetara, kontu ez dezazula gudatu beren kontra, eta etzaite ere mugitu batallara, zeren ez dizut emango Ammonen semeen lurretik deusik ere, eman nielako Lothen semeai beraren jabetasuna.

        20. Erraldoien lurtzat izan da idukia, eta bertan bizi izan ziraden anziña erraldoiak, zeñai Amontarrak deitzen dioten Zomzommim.

        21. Erri andia eta ugaria, eta luzeera goratukoa, Enazin bezela, zeñak desegin zituen Jaunak beren aurrean, eta egin zuen bete zezatela lurra beren lekuan,

        22. Egin zuen bezela Esauren seme, Seirren bizi ziradenakin, desegiten zituela Hortarrak, eta ematen ziela beren lurra, zeñaen jabe diraden gaurko eguneraño.

        23. Hebetarrak ere, bizi ziradenak Hazerimdik Gazaraño, bota zituzten Kappadozioak. Zeñak aterarik Kappadoziatik desegin zituzten, eta bizi izan ziraden beren lekuan.

        24. Jaiki zaitezte, eta irago ezazute Arnongo erreka, ona non jarri dedan zure eskuan Sehon Amortarra Hesebongo erregea, asi zaite bada bere lurraren jabe izaten, eta sartu zaite gudan berarekin.

        25. Gaur asiko naiz ipintzen zure beldur eta izua, zeru guztiaren azpian bizi diraden errietan, aditurik zure izena beldurtu ditezen, eta ikaratu aurra egiten ari diraden emakumeen gisara, eta miña berakin jabetu dedin.

        26. Bidaldu nituen bada mandatariak Kademothko eremutik Sehon Hesebongo erregeagana pakeko itzakin esanaz:

        27. Iragoko gera zure lurretik, ibilliko gera bide agiritik, ez degu alderik egingo ez ezkerrera, ez eskuiera.

        28. Janariak saldu igutzitzu bere prezioan, jan ditzagun, eman iguzu ura diruagatik, eta ala edango degu. Bakarrik dago eman iguzula iragobidea,

        29. Egin zuten bezela Esauren seme, Seirren bizi diradenak, eta Moabtar, Arren daudenak, aliketa allegatu gaitezen bitartean Jordanera, eta irago gaitezen bitartean gure Jaun Jainkoak emango digun lurrera.

        30. Eta etzigun eman nai izan iragobidea Sehon Hesebongo erregeak, zeren zure Jaun Jainkoak gogortu zuen bere espiritua, eta setartu zuen bere biotza, jarria izan zedin zure eskuetan, orain dakutzun bezela.

        31. Eta esan zidan Jaunak: Ona non asi naizan ematen zuri Sehon, eta bere lurra, asi zaite bere jabe izaten.

        32. Eta atera zitzagun bidera Sehon bere erri guziarekin gudatzera Jasan.

        33. Eta eman zigun gure Jaun Jainkoak, eta desegin genduan bere semeakin eta bere erri guztiarekin.

        34. Eta artu giñituen denbora artan erri guztiak, illik bertan bizi ziradenak, gizasemeak eta emakumeak, eta aurrak. Ez ginduen beretan ezer utzi.

        35. Arraparien mendera etorri ziraden abereak gabetanik, eta artu giñituen erriai kendutako gauzak,

        36. Aroerdikan, zeñ dagoan Arnon errekaren erriberaren gañean, ibarrean dagoan erria, Galaadraño. Etzan izan erririk, ez iririk gure eskuetatik iges zuenik, guziak eman zizkigun gure Jaun Jainkoak.

        37. Ammonen semeen lurra gabetanik, zeñara ez giñan allegatu, eta Jebok errekaren aldean daudenak, eta mendietako erriak, eta gure Jaun Jainkoak galerazi zizkigun toki guztiak.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Argatik itzulirik, igo giñan Basango bidetik, eta atera zitzagun bidera Og Basango erregea bere erriarekin gudatzera Edrainen.

        2. Eta esan zidan Jaunak: Etzaite bere beldur izan, zeren zure eskuan jarria dago bere erri, eta bere lur guztiarekin, eta egingo diozu egin ziñon bezela Sehon Amorrheo errege Hesebonen bizitu zanari.

        3. Jarri zuen bada gure Jaun Jainkoak gure eskuetan Og Basango erregea, eta bere erri guztia ere, eta zauritu giñituen eriotzaraño,

        4. Desegiten giñituela denbora batean bere erri guztiak, etzan izan gugandik iges zuen erririk, irurogei erri, Argobko Ojen erreiñuko alderri guztia Basanen.

        5. Erri guztiak zeuden sendatuak murru txit altuakin, eta ateakin, eta morrolluakin, murrurik ez zeukaten ezin kontatu adiña erri gabetanik.

        6. Eta desegin giñituen, egin giñon bezela Sehon Hesebongo erregeari, galtzen giñituela erri guztia, eta gizasemeak, eta emakumeak, eta aurrak,

        7. Eta arrapatu giñituen errietako abereak, eta utzitako gauzak ere.

        8. Eta artu genduen denbora artan lurra Jordango beste aldamenean zeuden bi errege Amorreoen eskutik, Amongo errekatik Hermon mendiraño,

        9. Zeñi Sidontarrak deitzen dioten sarion, eta Amortarrak Sanir:

        10. Lauan dauden erri guztiak, eta Galaadko, eta Basango lur guztia Seltxa, eta Edrairaño Ojen erreiñuko erriak Basanen;

        11. Zeren erraldoien jatorritik bakarrik gelditu zan Og Basango erregea. Erakusten da bere oe burnizkoa, zeñ dagoan Ammonen semeen Rabbathen, dituela luzeeran bederatzi beso, eta zabaleran lau, gizonaren eskuaren besoaren neurrian.

        12. Eta izan giñan denbora artan lurraren jabe Aroer, Arnon errekaren erriberaren gañean dagoanetik, Galaadko mendiaren erdiraño. Eta bere erriak eman niezten Rubeni, eta Gadi.

        13. Eta Galaadko gañerako zatia, eta Og-en erreiñuko Basan guztia, eman nion Manassesen tribu erdiari, Argogko alderri guztia, eta Basan guztiari deitzen zaio erraldoien lurra.

        14. Jair Manassesen semea izandu zan Argobtikan Jessuri eta Matxatiko mugetarañoko lur guztiaren jabea. Eta deitu zion Basani bere izenarekin, Haboth Jair, au da, Jairren erriak, gaurko eguneraño.

        15. Eman nion Matxirri ere Galaad.

        16. Eta Rubenen, eta Gaden tribuai eman nien Galaadko lurretik Arnongo errekaraño errekaren eta mugen erdia Jeboken errekaraño, zeñ dan Ammonen semeen atzena.

        17. Eta eremuko laua, eta Jordan eta Zenerethko mugak eremuko itsasoraño, zeñ dan txitez gazia, Phasga mendiaren ondoetaraño sortalderontz.

        18. Eta agindu nizuten denbora artan, esaten nuela: Zuen Jaun Jainkoak ematen dizute lur au sorotzat, arin ibiltzeko armatuta zaudeten gizon sendo guztiak bijoaz zuen anaia Israelko semeen aurretik,

        19. Emazterik, ez aurrik, ez abererik gabe. Zeren badakit asko abere dezutela, eta eman nizkizuten errietan gelditu bearko dute,

        20. Aliketa Jaunak eman dizaioten bitartean zuen anaiai atsedena, zuei eman zizuten bezela: eta izan ditezten bitartean berak ere, Jordango beste aldamenean emango dien lurraren jabe. Orduan itzuliko da bakoitza bere lurraren, eman nizutenaren jabe izatera.

        21. Agindu ere nion denbora artan Josueri, esaten niola: Zure begiak ikusi zuten zer egin zioten zuen Jaun Jainkoak errege bi oiei, ala egingo diote, iragoko zeran erreiñu guztiai.

        22. Etzaite beren beldur izan, zeren zuen Jaun Jainkoa gudatuko da zuekgatik.

        23. Eta erregutu nion orduan Jaunari, esaten niola:

        24. Jaun Jainkoa zu asi zera erakusten zure serbitzariari zure aunditasuna, eta zure esku sendoa. Zeren ez dago beste Jaungoikorik, edo zeruan, edo lurrean, egin ditzakenik zure obrak, eta iruditu lezakenik zure sendotasunari.

        25. Iragoko naiz bada, eta ikusiko det lur txit on au Jordango beste aldamenean, eta mendi eder ori, eta Libanoa.

        26. Eta aserretu zan Jauna nerekin zuekgatik, eta ez ninduen aditu, baizik esan zidan: Asko zatzu, ez zadazu onen gañean geiago itzik egin.

        27. Igo zaite Phasgaren erpiñera, eta erabilli itzatzu inguruan zure begiak sartaldera, eta ifarraldera, eta egoialdera, eta sortaldera, eta begiratu ezazu. Zeren ez dezu iragoko Jordan ori.

        28. Eman zaiozkazu Josueri zuri aginteak, eta sendatu ezazu, eta indartu, zeren bera joango da erri onen aurretik, eta berak partituko diote, ikusiko dezun lurra.

        29. Eta gelditu giñan ibarrean Jogorren elizaren aurkez.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. Orain bada Israel aditu itzatzu, nik irakasten dizkizudan aginteak, eta erabakiak, egiñik berak, bizi zaitezen, eta sarturik izan zaitezen zuen gurasoen Jaun Jainkoak emango dizuten lurraren jabe.

        2. Ez diozute eratxekiko nik esaten dizutedan itzari, ez dezute ere beratatik ezer kenduko, gorde itzatzute zuen Jaun Jainkoaren aginte, nik ematen dizkizutedanak.

        3. Zuen begiak ikusi zituzten Jaunak egin zituen gauza guztiak Beelphegorren kontra, nola puskatu, eta bota zituen zuen erditik bere adoratzalle guztiak.

        4. Berriz zuek zaudetenok zuen Jaun Jainkoaganatuta, bizi zerate guztiok gaurko eguneraño.

        5. Badakizute nik erakutsi dizkizutedala aginteak eta eskubideak, agindu zidan bezela nere Jaun Jainkoak, ala zaituko dituzute, beraren jabe izango zeraten lurrean,

        6. Eta gordeko dituzute, eta bete egitez, zeren au da zuen jakinduria, eta adiera errien aurrean, aditurik aginte guzi oiek, esan dezaten: Ona emen erri jakintsu eta aditua, jende aundia.

        7. Ez da ere beste erreiñu aiñ andirik, dituenik Jainkoak beragana aiñ alderatuak, nola dagoan aurrean gure Jainkoa gure erregu guzietara.

        8. Zeren zeñ beste erreñu da aiñ argitsua, dituena nik gaur zuen begien aurrean ipiñiko ditudan zeremoniak, eta erabaki zuzenak, eta lege guztia?

        9. Zaitu zaite bada zu zerori, eta zure anima ajolarekin. Etzaite aztu zure begiak ikusi zituzten itzakin, eta ez bitez erori zure biotzetik zure bizitzako egun guzietan. Erakasiko dieztezu zure semeai, eta illobai,

        10. Horeben zure Jaun Jainkoaren aurrean egon ziñan egunetik, Jaunak itz egin zidanean esaten zuela: Bildu ezazu erria neregana, aditu ditzaten nere itzak, eta ikasi dezaten nere beldur izaten, lurrean bizitu diraden denbora guzian, eta erakasi dizaioten beren semeai.

        11. Eta alderatu ziñaten, zeruraño erazekia zegoan mendiaren ondora: eta zeuden beratan argigeak, eta odeiak, eta illuntasuna.

        12. Eta itz egin zizuten Jaunak suaren erditik. Bere itzen boza aditu zenduten, baña irudirik batere etzenduten ikusi.

        13. Eta erakutsi zizuten bere elkartasuna, zeñ agindu zizuten zaitzeko, eta arrizko ol bitan eskribatu zituen amar itzak.

        14. Eta neri agindu zidan denbora artan erakusteko zuei zeremonia eta erabaki, gorde bear zenduztenak, bere jabe egiñik geldituko ziñaten lurrean.

        15. Gorde itzatzute bada ajolarekin zuen animak. Etzenduten ikusi irudirikan batere Jaunak Horeben suaren erditikan itz egin zizuten egunean,

        16. Engañaturik egin ez dezazuten zuentzat gizaseme, edo emakumeren irudi otallutu, edo taiuren bat.

        17. Ezta lurraren gañean dauden abereren, edo zeruaren azpian egan dabiltzan egaztiren irudirik,

        18. Ezta lurrean mugitzen diraden arrastakarienik, edo lurraren azpian uretan dauden arraienik.

        19. Altxaturik begiak zerurontz, eta ikusirik eguzkia, eta illargia, eta zeruko izar guztiak, eta utsegiteaz engañaturik adoratu etziñaizan, eta gurtu ez ditzazun zure Jaun Jainkoak egin zituen gauzak, zeruaren azpian dauden jende guztien serbitziorako.

        20. Baña zuek artu zinduzten Jaunak, eta atera zinduzten Ejiptoko labe burnizkotik, idukitzeko erri primuar bat, gaurko egunean dan bezela.

        21. Eta aserretu zan Jauna nere kontra zuen itzaldeak gatik, eta juramentu egin zuen ez nuela nik pasatuko Jordana, eta ez nintzala sartuko, zuei emango dizuten lur txit ederrean.

        22. Ona non iltzen naizan lur onetan, ez det iragoko Jordana: zuek iragoko dezute, eta izango zerate lur txit eder baten jabe.

        23. Kontu gero etzaitezela aztu, zure Jaun Jainkoaren elkartasun, zurekin egin zuenarekin, eta ez dezazula egin zuretzat, Jaunak egitea galerazi zuen gauzen irudi otalluturik,

        24. Zeren zure Jaun Jainkoa su desegitzallea da, Jaungoiko zelotsua.

        25. Baldin egingo baziñituzte semeak, eta illobak, eta bizituko baziñatezte lurrean, eta engañaturik egingo bazendute zuentzat irudiren bat, gaiztakeria egiten dezutela zuen Jaun Jainkoaren aurrean, aserretu erazitzen diozutela.

        26. Lekuko jartzen ditut gaur zerua eta lurra, aurki galduko zeratela Jordan iragota idukiko dezuten lurretik. Etzerate bertan biziko denbora luzean, baizik desegingo zaituzte Jaunak,

        27. Eta zabalduko zaituzte jende guztien artetik, eta gutxi geldituko zerate, Jaunak eramango zaituzten erreiñuetan.

        28. Eta an serbituko dituzute gizonen eskuz egiñak izan diraden Jaungoikoak, zura eta arria, zeñak ez duten ikusten, ez aditzen, ez jaten, ez usai egiten.

        29. Eta billatzen dezunean an zure Jaun Jainkoa, arkituko dezu: billatzen baldin badezu biotz guzitik, eta zure animako ansia guziarekin.

        30. Arkitu ezkero aurrez esan diraden gauza guztiak, atzeneko denboran, biurtuko zera zure Jaun Jainkoagana, eta adituko dezu bere boza.

        31. Zeren Jaungoiko urrikaritsu bat da zure Jaun Jainkoa: eta etzaitu utziko, eta etzaitu ere guziz galduko, eta ez da ere aztuko zure gurasoai juramentuarekin egin zioten elkartasunarekin.

        32. Galde zaiezute anziñako egun, zu baño lenago izan ziradenai, Jaungoikoak gizona lurraren gañean egin zuen egunetik, zeruaren goienetik beraren beeneraraño, noizbait gertatu ote dan onelako gauzarik, edo iñoiz aditua izan dan,

        33. Erri batek aditu duela Jaungoikoaren, suaren erditik itz egiten dionaren boza, zuk aditu zenduen bezela, eta bizitu izan zera.

        34. Jaungoikoak egin baldin bazuen etortzeko eta artzeko beretzat jende bat erreiñuen erditik, ezaugarri, eta señale, eta mirari, eta guda, eta esku sendo, eta beso zabaldu, eta ikusketa izigarriakin zuen Jaun Jainkoak zuek gatik egin zuen guziaren araura Ejipton, zure begiak ikusten zutela,

        35. Jakin zenezan Jauna bera dala Jaungoikoa, eta ez dagoala besterik bera baño.

        36. Zerutikan aditu erazi zizun bere boza, zuri irakasteko, eta lurrean erakutsi zizun bere su txit andia, eta aditu ziñituen bere itzak suaren erditik,

        37. Maitatu zituelako zure gurasoak, eta autatu zuen beren jatorria beren ondoren. Eta atera zinduen Ejiptotik zure aurretik zijoala bere esku aundiarekin.

        38. Desegiteko erreiñu txit aundiak eta zu baño sendoagoak zure sarreran, eta zu beretan sartzeko, eta emateko beren lurren jabetasuna, ikusten dezun bezela gaurko egunean.

        39. Jakin ezazu bada gaur, eta gogatu ezazu zure biotzean, Jauna hura bera dala Jaungoikoa zeruan goian, eta bean lurrean, eta ez dala besterik.

        40. Gorde itzatzu bere erabaki eta aginte nik ematen dizkizutedanak, ongi joan dakizun zuri, eta zure semeai zure ondoren, eta bizitu zaitezen denbora luzean zure Jaun Jainkoak emango dizun lurrean.

        41. Orduan berezitu zituen Moisesek iru erri Jordango beste aldamenean sortalderontz,

        42. Beretan gordetzeko eznaian bere lagun urkoa iltzen duena, egun bat, edo bi lenago bere etsai izan gabe, eta iges egin dezakean erri oietatik batera.

        43. Bosor eremuan, zeñ dagoan Rubenen tribuaren landan, eta Ramod Galaaden, zeñ dagoan Gaden tribuan, eta Golan Basanen, zeñ dagoan Manassesen tribuan.

        44. Au da Moisesek Israelko semeen aurrean proponitu zuen legea.

        45. Eta oiek Israelko semeai esan ziozkaten aginteak, zeremoniak, eta erabakiak, Ejiptotik atera ziradenean,

        46. Jordango beste aldamenean ibarrean Fogorren elizaren aurkez, Sehon Amorreo errege, Hoseboren bizi zanaren lurrean, zeñ Moisesek zauritu zuen. Eta Ejiptotik atera ziraden Israelko semeak.

        47. Izan ziraden bere lurraren, eta Og Basango erregearen lurraren jabeak, Amorreoen bi errege, Jordanen beste aldamenean eguzkiaren irteeran zeudenak:

        48. Aroer, Arnon errekaren erriberaren gañean dagoanetik, Siongo mendiraño, zeñ ere dan Hermon.

        49. Jordanen beste aldameneko lau guzia sortalderontz, itsaso illeraño, eta Fasga mendiaren ondoraño.

 

BOSGARREN KAPITULUA

        1. Eta ots egin zion Moisesek Israel guziari, eta esan zion: Aditu itzatzu Israel nik gaur zuen belarrietan itz egiten dizkizutedan zeremoniak, eta erabakiak, ikasi itzatzute, eta bete egitez.

        2. Gure Jaun Jainkoak egin zuen elkartasuna gurekin Horeben.

        3. Etzuen egin elkartasuna gure gurasoakin, baizik gurekin orain geranokin, eta bizirik gaudenokin.

        4. Arpegiz arpegi itz egin zigun mendian suaren erditik.

        5. Ni izandu nintzan denbora artan azaldaria eta bitartekoa Jaunaren eta zuen artean, adirazteko zuei bere itzak. Zeren suaren beldur izan ziñaten, eta etziñaten igo mendira, eta esan zuen:

        6. Ni zure Jaun Jaungoiko atera zindudana Ejiptoko lurretik menpetasuneko etxetik.

        7. Ez dezu idukiko Jaungoiko arrotzik nere aurrean.

        8. Ez dezu egingo zuretzat goian zeruan dauden gauzetatik bataren ere, eta bean lurrean daudenetatik, eta lurraren azpian uretan bizi diranen taiu; eta irudirik batere.

        9. Ez zatzaizka berai gurtuko, eta ez dituzu ere berak adoratuko. Zeren ni naiz zure Jaun Jainkoa, Jainko zelotsu, kastigatzen dedana gurasoen gaiztakeria semeen gañean gorratatzen nautenen irugarren eta laugarren belauneraño.

        10. Eta urrikaritzen naizana milla asko, maitatzen nautenakin, eta nire aginteak gordetzen dituztenakin.

        11. Ez dezu alperrik artuko zure Jaun Jainkoaren izena, zeren ez da kastigu gabe geldituko artzen duena bere izena gauza alperrikoren baten gañean.

        12. Gorde ezazu larum bateko (sic) eguna, santututzeko bera, zure Jaun Jainkoak agindu zizun bezela.

        13. Sei egunean ariko zera lanean, eta egingo dituzu zure obra guztiak.

        14. Zazpigarren eguna da larunbata, au da, zure Jaun Jainkoaren atsedena. Ez dezu beratan lanikan batere egingo zuk, ez zure semeak, ez alabak, ez morroiak, ez neskameak, ez idiak, ez astoak, ez zure abereetatik batek ere, ez zure ateen barrenen dagoan arrotzek, atseden dezan zure morroiak, eta zure neskameak, zuk bezela.

        15. Oroitu zaite izandu ziñala morroia Ejipton, eta andikan atera zinduala zure Jaun Jainkoak esku sendoarekin, eta beso zabalduarekin. Argatik agindu dizu gorde dezazula larunbateko eguna...

        16. Honratu itzatzu zure aita eta ama, zure Jaun Jainkoak agindu zizun bezela, denbora luzean bizitu zaitezen, eta ongi joan dakizun zure Jaun Jainkoak emango dizun lurrean.

        17. Ez dezu ilko.

        18. Ez dezu aragizko bekaturikan egingo.

        19. Eta ez dezu lapurretarik egingo.

        20. Ez dezu esango zure lagun urkoaren kontra testimonio falsorik.

        21. Ez dezu idukiko zure lagun urkoaren emaztearen gurarik, ez bere etxearen, ez kanpoaren, ez morroiaren, ez neskamearen, ez idiaren, ez astoaren, ez bereak diraden gauzarenik batenik ere.

        22. Itz oiek esan ziozkan Jaunak zuen talde guziari mendian suaren, eta odeiaren, eta illuntasunaren erditik, boz andiarekin, ezerere geiago itsatsi gabe, eta eskribatu zituen arrizko ol bitan, zeñak eman zizkidan neri.

        23. Eta zuek aditu ezkero boza illuntasunen erditik, eta ikusirik mendiari bazizekala, alderatu ziñaten nigana tribuen prinzipe guztiak, eta zarrak, eta esan zenduten:

        24. Ona non erakutsi digun gure Jaun Jainkoak bere itzal eta anditasuna. Aditu degu bere boza suaren erditik, eta ikusi degu gaur Jaungoikoak gizonarekin itz eginda, bizirik gelditu dala gizona.

        25. Zergatik bada ilko gera, eta iretsiko gaitu su txit andi onek? Zeren berriz aditzen baldin badegu gure Jaun Jainkoaren boza, ilko gera.

        26. Zer da aragi guztia, Jaungoiko biziaren, suaren erditik itz egiten duenaren boza aditzeko, guk aditu degun bezela, eta bizi lezakena?

        27. Alderatu zaite zu, eta aditu itzatzu gure Jaun Jainkoak esaten dizkizun gauza guztiak, eta esango dizkiguzu guri, eta guk aditurik egingo ditugu.

        28. Zeñ aditu zuenean Jaunak, esan zidan: Aditu ezazu erri onek esan dizkizun itzen boza: gauza guztietan ongi itz egin du.

        29. Nork egin lezakean iduki dezatela alako biotza, non nere beldur izan ditezela, eta gorde ditzatela denbora guztian nere aginte guztiak, zorionekoak izan ditezen beti berak, eta beren semeak?

        30. Zoaz eta esan zaiezu: itzuli zaitezte zuen dendetara;

        31. Zu berriz egon zaite emen nerekin, eta esango dizkizut nere aginte guztiak, eta zeremoniak, eta erabakiak, zeñak erakutziko dieztezun, egin ditzaten emango diedan lurrean beraren jabe izateko.

        32. Gorde eta egin itzatzute bada Jaun Jainkoak agindu dizkizuten gauza guztiak, etzerate zeartuko ez eskuiera ez ezkerrera.

        33. Baizik ibilliko zerate zuen Jaun Jainkoak agindu zizuten bidetik, bizi zaitezten, eta ongi bijoazkizuten, eta luzetu ditezen zuen egunak, zuek jabe zeraten lurrean.

 

SEIGARREN KAPITULUA

        1. Oiek dirade zuen Jaun Jainkoak eman dizkidan aginteak, eta zeremoniak, eta erabakiak, irakasteko zuei, eta egin ziñitzaten jabetzera zoazten lurrean,

        2. Zure Jaun Jainkoaren beldur izan zaitezten eta gorde ditzatzun bere mandamentu eta aginte, neronek ... agintzen dizkitzutedanak zuri, eta zure semeai, eta illobai, zure bizitzako egun guztietan luza..tuak izan ditezten.

        3. Aditu ezazu Israel, eta zaude kontuan egiteko Jaunak agintzen dizkitzun gauza guztiak, ongi joan dakizun, eta ugaritu zaitezen geiago, zure gurasoen Jaun Jainkoak eskeñi zizun bezela eznea eta eztia darion lurra.

        4. Aditu ezazu Israel, gure Jaun Jainkoa, da Jaun bakarra.

        5. Maitatuko dezu zure Jaun Jainkoa zure biotz guziarekin, eta zure anima guziarekin, eta zure indar guziarekin.

        6. Eta nik gaur agintzen dizkizudan itz oiek, egongo dirade zure biotzean,

        7. Eta kontatuko dieztezu zure semeai, eta gogartuko dituzu zure etxean eserita, eta bidean zabiltzanean, lotara zoazenean, eta jaikieran.

        8. Eta lotuko dituzu señalea bezela zure eskuan, eta egongo dirade, eta mugituko dirade zure begien artean.

        9. Eta eskribatuko dituzu atalburuan, eta zure etxeko atetan,

        10. Eta sartzen zaituanean zure Jaun Jainkoak, zure guraso Abraham, Isaak, eta Jakobi juramentuarekin eskeñi zioten lurrean, eta ematen dizkizunean, egin etziñituen erri andi, eta txit ederrak,

        11. Egin etziñituen etxe, ondasun mota guziz beteak, aitzurtu etziñituen urpetegiak, ipiñi etziñituen olibadiak,

        12. Eta jaten dituzunean, eta asetzen zeranean;

        13. Zaude kontuan arretarekin aztu etzaitezen, Ejiptoko lurretik, katiberioko etxetik atera zinduen Jaunarekin. Zure Jaun Jainkoaren beldur izango zera, eta bera bakarrik serbituko dezu, eta beraren izena gatik juramentu egingo dezu.

        14. Etzerate joango zuen inguruan dauden jendeen baten ere jainko arrotzen ondoren,

        15. Zeren Jaungoiko zelotsu bat zure Jaun Jainkoa dago zure erdian: aserretu ez dedin zure Jaun Jaungoikoaren sumiñtasuna zure kontra, eta kendu etzaitzan lurraren gañetik,

        16. Ez dezu tentatuko zure Jaun Jainkoa, tentatu zenduen bezela tentazioko tokian.

        17. Gorde itzatzu zure Jaun Jainkoaren aginteak, eta agindu zizkizun lekukotasunak, eta zeremoniak,

        18. Eta egin ezazu Jaunaren aurrean gogokoa, eta ona dana, ongi joan dakizun, eta sartu zaitezen izatera lur txit onaren jabe, zeñagatik juramentu egin zioten Jaunak zure gurasoai,

        19. Desegiteko zure etsai guziak zure aurrean, itz egin zuen bezela.

        20. Eta galdetzen dizunean zure semeak biar, esaten duela: Zer esan nai dute, gure Jaun Jainkoak agindu dizkigun lekukotasun, eta zeremonia, eta erabaki oiek?

        21. Esango diozu: Giñan Faraonen menpekoak Ejipton, eta atera ginduen Jaunak Ejiptotik esku sendoarekin.

        22. Eta egin zituen gure aurrean señala eta arrigarri andiak eta txit portitzak Ejipton Faraonen, eta bere etxe guziaren kontra.

        23. Eta atera ginduen andikan sartzeko gu, eta emateko guri, gure gurasoai juramentuarekin eskeñi zioten lurra.

        24. Eta agindu zigun Jaunak egin ditzagula erabaki guzi oiek, eta gure Jaun Jainkoaren beldur izan gaitezela, ongi joan dakigun gure bizitzako egun guzietan, gaur gertatzen zaigun bezela.

        25. Eta izango da gurekin urrikaritsua gordetzen eta egiten baldin baditugu bere aginte guziak gure Jaun Jainkoaren aurrean, agindu zigun bezela.

 

ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Sartzen zaituanean zure Jaun Jainkoak sartzera zoazan lurrean bere jabe izateko, eta desegiten dituanean jende asko zure aurrean, Heteoa, eta Jerjeseoa eta Amorreoa, eta Kananekoa eta Ferezeoa, eta Heteoa, eta Jebuseoa, zazpi erreñu zu zeran baño askoz ugariagoak, eta zu baño sendoagoak,

        2. Eta ematen dizkizunean zure jaun Jainkoak, guziak ilko dituzu batere bizirik utzi gabe. Ez dezu egingo berakin elkartasunik, eta etzera berakin urrikarituko,

        3. Ez dezu ere berakin ezkontzarik egingo. Ez diozu emango zure alaba bere semeari, ez dezu ere artuko bere alaba zure semearentzat.

        4. Zeren engañatuko du zure semea, jarraitu ez dizadan, baizik serbitu ditzala Jainko arrotzak. Eta aserretuko da Jaunaren sumintasuna, eta desegingo zaitu aurki.

        5. Baizik oiek egingo diozkatezute, bota itzatzute beren aldareak, autsi beren taiuak, ebaki beren basoak, eta erre beren idoloak.

        6. Zeren zu erri santua zera zure Jaun Jainkoarentzat. Zu autatu zinduen zure Jaun Jainkoak, izan zindezen erri berezia, lurraren gañean dauden erri guzietatik:

        7. Etzan bildu zuekin Jauna eta etzinduzten autatu, erreiñu guziak zenbatean garaitzen zenduztelako, zeraten ezkero zenbatean beste erri guziak baño gutxiago,

        8. Baizik Jaunak maitatu zinduztelako, eta zaitu zuen, zuen gurasoai egin zioten juramentua, eta atera zinduzten esku sendoarekin, eta askatu zinduzten katiberioko etxetik, Faraon Ejiptoko erregearen eskutik.

        9. Eta jakingo dezu zure Jaun Jainkoa, bera dala Jaungoiko sendoa eta itzekoa, zaitzen diotena elkartasuna eta errukia bera maitatzen dutenai, eta bere aginteak gordetzen dituztenai milla gizaldiraño,

        10. Eta itzultzen diotena gorrotatzen dutenai berealaxe, alako moduan non desegiten ditu, eta ez du luzatzen geiago, laster ematen diotela diña diradena.

        11. Zaitu itzatzu bada nik gaur agintzen dizkizudan aginteak, eta zeremoniak, eta erabakiak, egin ditzatzun berak.

        12. Aditu ezkero erabaki oiek gordeko eta egingo baldin baziñitu, zure Jaun Jainkoak ere gordeko dizkitzu zure gurasoai juramentuarekin eskeñi ziezten elkartasun eta errukia,

        13. Eta maitatu eta ugarituko zaitu, eta bedeikatuko du zure sabeleko frutua, eta zure lurreko frutua, zure alea, eta mendaina, olioa, eta beitaldeak, eta zure artaldeak, zure gurasoai juramentuarekin eskeñi zioten lurraren gañean, emango zizula.

        14. Bedeikatua izango zera erri guztien artean. Ez da zuen artean izango sollik ar emetan, ez gizasemetan, ez zure aberetan.

        15. Kenduko du Jaunak zugandikan miñ guzia, eta arako Ejiptoko eritasun txit gaizto, zuk dakizkizunak, ez dizkitzu bidalduko, baizik zure etsai guziai.

        16. Iretsiko dituzu zure Jaun Jainkoak emango dizkizun erri guziak. Ez diote barkatuko zure begiak, ez dituzu ere serbituko beren jaungoikoak, izan ez ditezten zure galmenerako.

        17. Baldin esango bazeneza zure biotzean: Jende oiek ni baño geiago dirade, ¿nola desegin alko ditut?

        18. Ez ezazu beldur izan nai; baizik oroitu zaite zer egin zioten zure Jaun Jainkoak Faraoni eta ijito guziai,

        19. Zure begiak ikusi zituzten gaitzet txit andiak, eta señaleak, eta mirariak, eta esku sendoa, eta beso luzatua, zu ateratzeko zure Jaun Jainkoak. Ala egingo diote zu beldur zatzaioten erri guziai.

        20. Gañera bidalduko ere ditu zure Jaun Jainkoak beren kontra eulitzarrak, aliketa desegin eta galdu ditzan bitartean, zugandik iges egin dutenak, eta ezkutatu al izan diradenak.

        21. Etzera beren beldur izango, zeren zure Jaun Jainkoa zure erdian dago, Jainko andi eta beldurgarria.

        22. Berak desegingo ditu erreñu oiek, zure begien aurrean geldika geldika, eta zatika. Ezin desegingo dituzu batetan: ugaritu ez ditezen zure kontra lurreko pistiak.

        23. Eta zure Jaun Jainkoak jarriko ditu zure aurrean, eta ilko ditu aliketa osotoro desegin ditezen bitartean.

        24. Eta jarriko ditu beren erregeak zure eskuetan, eta borratuko dituzu beren izenak zeruaren azpitik, ezin jarkiko zaitzu iñor, aliketa txeatu ditzatzun bitartean.

        25. Beren idoloak suarekin erreko dituzu, ez dezu idukiko ez zillarraren, ez urrearen, berak egiñak izan diradenen gurarik, ez dezu ere beretatik artuko zuretzat ezer, beaztopatu etzaitezen, zure Jaun Jainkoaren nazka diradelako.

        26. Ez dezu ere eramango ezerki idolotikan zure etxera, egin etzaitezen anathema, bera ere dan bezela. Gorrotatuko dezu likiskeria bezela, eta nazkatuko dezu zikinkeria eta urdakeriak bezela, eskomikua dalako.

 

ZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Kontu andia iduki ezazu egiteko nik gaur agintzen dizudan aginte guzia, bizi zaitezken, eta ugaritu zaitezen, eta sartu zaitezen izatera, Jaunak zuen gurasoai juramentuarekin eskeñi zioten lurraren jabe.

        2. Eta oroituko zera zure Jaun Jainkoak berrogei urtean eremutikan ekarri zinduen bide guziarekin, zu nekatu eta tentatzeko, eta ezagutzeko zure gogoan zebiltzan gauzak, gordetzen ote ziñituen beraren aginteak, ala ez.

        3. Atsekabetu zinduen gosearekin, eta eman zizun janaritzat Manna, zuk eta zure gurasoak ezagutzen etzendutena, erakusteko zuri, gizona etzala bizi ogi utsarekin, baizik Jaungoikoaren aotik ateratzen dan itz guziarekin.

        4. Zure soñekoa, zeñarekin estalitzen ziñan, etzan desegin zartzaz, eta zure oña etzan gastatu, eta ona emen non berrogeigarren urtea dan.

        5. Oroitirabiatu dezazun zure biotzean, gizon batek bere semeari ematen diozkan bezela irakatsiak, ala zure Jaun Jainkoak eman dizkitzula zuri,

        6. Gorde ditzatzun zure Jaun Jainkoaren aginteak, eta bere bidetan ibilli zaitezen, eta bere beldur izan zaitezen.

        7. Zeren zure Jaun Jainkoa dijoakizu sartzera lur on orretan, errekaz, eta aintziraz, eta iturriz beteriko lurrean, zeñaen kanpo eta mendiai dariozkiten urezko jatorri legortezak.

        8. Gariaren, garagarraren, mastien lurra, zeñean egiten diraden pikoak, eta mingranak, eta oliboak, olioaren eta eztiaren lurra.

        9. Non urritasunik batere gabe jango dezu zure ogia, non idukiko dituzu ugari gauza guztiak, zeñaen arriak burnia diraden, eta bere mendietatik kobrezko menastak ateratzen diraden.

        10. Jaten dezunean eta asetzen zeranean bedeikatu dezazun zure Jaun Jainkoa, eman zizun lur txit ona gatik.

        11. Zaude ernaia, eta begira etzaitezela aztu zure Jaun Jainkoarekin, eta ez ditzatzula mezpreziatu, nik gaur ematen dizkizudan beraren aginteak, eta erabakiak, eta zeremoniak,

        12. Jan eta ase, eta etxe ederrak egin, eta beretan bizi ezkero;

        13. Eta idukirik beitaldeak, eta artaldeak, eta zillarraren eta urrearen eta beste gauzen ugaritasuna,

        14. Arrotu ez dedin zure biotza, eta oroitu etzaitezen zure Jaun Jainko, atera zinduenarekin Ejiptoko lurretik, katiberioko etxetik,

        15. Eta zure gialaria izan zanarekin eremu andi eta ikaragarrian, zeñean zeuden suge, asnasarekin erretzen zutenak, arrabioak, eta suge egarri emalleak, eta non etzegoan uraren tantorik, atera zituenarekin errekak arri txit gogorretik,

        16. Eta bazkatu zinduen eremuan, zure gurasoak jakin etzuten mannarekin. Eta atsekabetu eta probatu zinduen ezkero, atzenean errukitu zan zurekin,

        17. Esan etzenezan zure biotzean, nere indarrak eta nere eskuko sendotasunak eman zizkidaten gauza guzti oiek.

        18. Baizik oroitu zaitezela zure Jaun Jainkoarekin, berak eman zizkizula indarrak, betetzeko bere elkartasuna zeñaen gañean juramentu egin zioten zure gurasoai, gaurko egunak adirazten duen bezela.

        19. Baña baldin azturik zure Jaun Jainkoarekin, jarraituko baziñiozkate jainko arrotzai, eta egingo baziñizkiote elizkizunak, eta adoratuko baziñitu, ona non oraindandixek lenaz adirazten dizudan, arras galdua izango zerala.

        20. Jaunak zure sarreran galdu zituen jendeak bezela, ala zuek ere galduko zerate, desobedienteak izango baldin baziñate zuen Jaun Jainkoaren bozera.

 

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

        1. Aditu ezazu Israel: Zuk iragoko dezu gaur Jordana, izateko zu baño erreñu txit ugariagoen eta txit sendoagoen jabe, erri andien eta zeruraño murrutuen,

        2. Erri andi eta goratu baten, Enazimen seme, zuk ikusi zenduztenen, eta aditu ziñotenen, zeñai iñor ezin jarki dizaieken aurkez.

        3. Gaur bada jakingo dezu zure Jaun Jainkoa bera iragoko dala zure aurretikan, su iretsitzalle eta desegitzallea, zeñak txeatu, eta desegin, eta galduko dituen agudo zure aurrean, itz egin zizun bezela.

        4. Ez ezazu esan zure biotzean, zure Jaun Jainkoak desegiten dituenean zure aurrean: Nere justizia gatik sartu nau Jaunak, izan nadin lur onen jabe, izanik erreñu oiek desegiñak beren gaiztakeriak gatik.

        5. Zeren etzera sartuko, izatera beren lurren jabe zure justiziak gatik, eta zure biotzeko zuzentasuna gatik, baizik berak gaizki egin zutelako, izan dirade desegiñak zure sarreran, eta betetzeko Jaunak bere itz juramentuarekin eman ziotena zure guraso Abraham, Isaak, eta Jakobi.

        6. Jakin ezazu bada ez dizula eman zure Jaun Jainkoak lur txit eder au beraren jabe izateko, zure justiziak gatik, bada zera lepo txit gogorreko erria.

        7. Oroitu zaite, eta etzaite aztu nola aserretu eragin ziñon zure Jaun Jainkoari eremuan. Ejiptotikan atera ziñan egunetik toki onetaraño, beti ari zera leian Jaunaren kontra.

        8. Zeren Horeben ere aupadaka ari ziñion eta aserreturik desegin nai zinduen.

        9. Igo nintzanean mendira arrizko olak artzera, Jaunak zuekin egin zuen elkartasuneko olak, eta iraun nuen mendian berrogei egun eta gautan, ogirik jan gabe, eta urik edan gabe.

        10. Eta eman zizkidan Jaunak bi ol arrizko, Jaungoikoaren beatzarekin eskribatuak, zeduzkatenak esan zizkizuten itz guztiak, itz egin zizutenean mendian suaren erditik, erriaren batzarrea bildu zanean.

        11. Eta irago ziradenean berrogei egun, eta beste ainbeste gau, eman zizkidan Jaunak arrizko ol bi, elkartasuneko olak,

        12. Eta esan zidan: Jetxi zaite emendikan agudo; zeren Ejiptotik atera zinduen zure erriak, utzi dute arin erakutzi ziñioten bidea, eta egin dute berentzat menast urtuzko idolo bat.

        13. Eta berriz esan zidan Jaunak: ikusten det erri hau lepo gogorrekoa dala,

        14. utzi zadazu txeatu dezadan, eta borratu bere izena zeruaren azpitik, eta jarriko zaitut au baño andiago, eta sendoago dan Jende baten agintari egiñik.

        15. Eta jetxitzen nintzala mendi irazekitik eta neuzkala esku biakin elkartasunak ol biak.

        16. Eta ikusi nuenean bekatu egin zendutela zuen Jaun Jainkoaren kontra, eta egin zendutela zuentzat menast urtuzko txal bat, eta utzi zendutela arin erakutzi zizuten bere bidea,

        17. Bota nituen olak nere eskuetatik, eta zatitu nituen zuen aurrean.

        18. Eta auzpeztu nintzan Jaunaren aurrean len bezela, berrogei egun eta gauean, ogirik jan gabe eta urik edan gabe, Jaunaren kontra egin zenduzten zuen bekatu guztiak gatik, eta aserretu eragin ziñiotelako.

        19. Zeren bere sumintasun eta aserrearen beldur izan nintzan; zeñarekin zirikaturik zuen kontra, desegin nai zinduzten. Eta Jaunak aditu ninduen aldi onetan ere.

        20. Txit aserreturik Aaronen kontra ere, txeatu nai zuen, eta era berean beragatik erregutu nuen.

        21. Eta arrapaturik egin zenduten zuen bekatua, au da, txala, suan erre nuen, eta zatiturik, eta guztia auts eginik, bota nuen, menditik jetxitzen dan errekara.

        22. Erazekialdian ere, eta Tentazioan, eta gurariaren Obietan aserretu eragin ziñioten Jaunari.

        23. Eta bidaldu zenduztenean Kadesbarnetik, esaten zuela: igo zaitezte, eta izan zaitezte eman dizutedan lurraren jabe, eta mezpreziatu zenduten zuen Jaun Jainkoaren agintea, eta etziñioten sinistu, eta etzenduten ere aditu nai bere boza,

        24. Baizik beti izan ziñaten jarkikorrak, zuek ezagutzen asi nintzan egunetik.

        25. Eta egon nintzan auzpezturik Jaunaren aurrean berrogei egun eta gautan, zeñean erregutzen nion humiltasunarekin, etzintzatela desegin, zematu zinduzten bezela:

        26. Eta erregutzen nuela, esan nuen: Jaun Jainkoa, ez ezazu galdu zure erria, eta zure primez, erosi zinduena zure anditasunarekin, zeñak atera zinduzten Ejiptotik esku sendoarekin.

        27. Oroitu zaite zure serbitzari Abraham, Isaak, eta Jakobekin, etzaiozu begiratu erri onen gogortasunari, gaiztakeriari, eta bekatuari.

        28. Esan ez dezaten atera ginduzun lurrean bizi diradenak, Ezin zituen sartu Jaunak eskeñi zioten lurrean, eta gorrotatzen zituen, argatik atera zituen, iltzeko berak eremuan.

        29. Zeñak dirade zure erria, eta zure primez, atera zinduztena zure sendotasun andiarekin, eta zure beso luzatuarekin.

 

AMARGARREN KAPITULUA

        1. Denbora artan esan zidan Jaunak: Landu itzatzu arrizko ol bi, lenbizikoak ziraden bezela, eta igo zaite nigana mendira, eta egingo dezu zurezko kutxa bat.

        2. Eta eskribatuko ditut oletan, len autsi zinduenetan zeuden itzak, eta ipiñiko dituzu kutxan.

        3. Egin nuen bada kutxa bat Seltimgo zurakin. Eta landurik arrizko ol bi lenbizikoen gisara, igo nintzan mendira, berak eskuetan nituela.

        4. Eta eskribatu zituen oletan, len eskribatu zuenaren araura, amar itzak, zeñak esan zizkizuten Jaunak mendian suaren erditik, erria bildua zegoanean, eta eman zizkidan neri.

        5. Eta itzulirik menditik jetxi nintzan, eta ipiñi nituen olak, egin nuen kutxa batean, zeñak gaurko eguneraño dauden an, Jaunak agindu zidan bezala.

        6. Eta Israelko semeak mugitu zituzten etzauntzak, Jakanen semeen Berotik Mosera, non il zan Aaron, eta izan zan obitua, zeñaren lekuan sartu zan apaiztzan Eleazar bere semea.

        7. Andikan irago ziraden Gadgadera, leku onetatik alde egiñik, jarri zituzten etzauntzak Jetebathan, uren eta erreken lurrean.

        8. Denbora artan berezitu zuen Lebiren tribua, eraman zezan Jaunaren elkartasuneko kutxa, eta egoteko bere aurrean lanean, eta emateko bedeikazioa bere izenean gaurko eguneraño.

        9. Argatik etzuen iduki Lebik parterik, ez ezeren jabetasunik bere anaiakin, zeren Jaunaren joeraren jabe da, zure Jaun Jainkoak eskeñi zion bezela.

        10. Ni bada egon nintzan mendian len bezela, berrogei egun, eta gautan, eta aditu ninduen Jaunak aldi onetan ere, eta etzinduen galdu nai izan.

        11. Eta esan zidan: zabiltz, eta zoaz erriaren aurretik, sartu dedin, eta izan dedin lur baten jabe, zeñ juramentuarekin eskeñi nio.. beren gurasoai, emango niela.

        12. Eta orain Israel: Zer eskatzen dizu zure Jaun Jainkoak, baizik zure Jaun Jainkoaren beldur izan zaitezela, eta bere bideetatik ibilli zaitezela, eta bera maitatu dezazula, eta serbitu dezazula zure Jaun Jainkoa zure biotz guzitik, eta zure anima guziarekin,

        13. Eta gorde ditzatzula Jaunaren aginteak, eta bere zeremonia, nik gaur agintzen dizkizudanak, ongi izan zaitezen?

        14. Begira zure Jaun Jainkoarena dala zerua, eta zeruaren zerua, lurra, eta bertan dauden gauza guztiak,

        15. Eta alaere zure gurasoakin itxekia egon zan Jauna, eta maitatu zituen, eta autu zuen bere jatorria beren ondoren, au da, zuek, jende guztien artetik, gaur egiztaturik ikusten dan bezala.

        16. Ebaki itzatzute bada zuen biotzeko gura gaiztoak, eta ez ezazute gogortu zuen lepoa,

        17. Zeren zuen Jaun Jainkoa, bera da Jaungoikoen Jaungoikoa, eta Jaunen Jauna, Jaungoiko andia eta altsua, eta ikaragarria, zeñak ez duen iñor irakurtzen, eta zeñ ez dan irabazten doañakin.

        18. Egiten dio justizia umezurtzari, eta alargunari, maitatzen du arrotza, eta ematen dio janaria eta soñekoa.

        19. Eta ala zuek ere maitatu itzatzute arrotzak, zeren zuek ere izan ziñaten erbestekoak Ejiptoko lurrean.

        20. Zure Jaun Jainkoaren beldur izango zera, eta bera bakarrik serbituko dezu, berari itsatsiko zatzaio, eta bere izenean juramentu egingo dezu.

        21. Bera da zure alabantza, eta zure Jaungoiko egin zizkizuna, zure begiak ikusi zituzten gauza txit andi eta miragarri oiek.

        22. Irurogeita amar animarekin jetxi ziran zure gurasoak Ejiptora, eta ona emen non orain ugaritu zaitu zure Jaun Jainkoak zeruko izarrak bezela.

 

AMAIKAGARREN KAPITULUA

        1. Maitatu ezazu bada zure Jaun Jainkoa, eta gorde itzatzu denbora guzian bere aginteak, eta zeremoniak, erabakiak, eta mandamentuak.

        2. Ezagutu itzatzute gaur, zuen semeak ez dakiten gauzak, zeñak etzituzten ikusi zuen Jaun Jainkoaren kastiguak, bere anditasunak, eta esku sendoa eta beso luzatua.

        3. Ejiptoren erdian egin zituen señaleak eta egiteak Faraon errege, eta bere lur guztiarekin,

        4. Eta ijitoen ejerzitu guztiarekin, eta zaldiakin, eta gurdiakin, nola estali zituzten itsaso gorriko urak, zuek persegitzen zinduztenean, eta desegin zituen Jaunak gaurko eguneraño.

        5. Eta zer egin zizuten zuei eremuan aliketa allegatu ziñaten bitartean toki onetara.

        6. Eta Eliaben Rubenen semea izan zanaren seme Datan eta Abironi, zeñak iretsi zituen lurrak idikirik bere aoa beren etxe eta denda, eta Israelen erdian zeukaten azienda guztiarekin.

        7. Zuen begiak ikusi zituzten, Jaunak egin zituen egite andi guziak,

        8. Gorde ziñitzaten bere aginte guzti, nik gaur agintzen dizkizutedanak, eta sartu al zintezkean, eta izan, sartzera zoazten lurraren jabe,

        9. Eta bizi zaitezten beratan denbora luzean, zeñari darion eznia eta eztia, eta zeñ eskiñi zioten Jaunak zure gurasoai, eta beren ondorengoai juramentuarekin.

        10. Zeren sartzen zeran lurra bere jabe izateko, ez da Ejiptoko lurra bezelakoa, zeñatatik atera zeran, zeñetan bota ezkero azia, eramaten dirade urak urtatzeko; baratzen gisara,

        11. Baizik da menditsua eta ibartsua, zerutikan euriak itxedotzen dituena.

        12. Zeñ zure Jaun Jainkoak beti bisitatzen du, eta huraren begiak beti beratan dirade urtearen asieratikan beraren bukaeraraño.

        13. Baldin bada obedituko baziñiote, nik gaur ematen dizkizutedan nere aginteai, maitatzen dezutela zuen Jaun Jainkoa, eta serbitzen dezutela zuen biotz guztitik, eta zuen anima guztitik,

        14. Emango dio zuen lurrari euri goiztarra eta berandukoa, artu dezazuten garia, eta ardoa, eta olioa,

        15. Eta kanpoetako belar luzea abereak bazkatzeko, eta zuek jan dezazuten, eta ase zaitezten.

        16. Gorde zaitezte gero, zuen biotza izan ez dedin engañatua, eta alde egin ez dezazuten Jaunagandik, eta serbitu ez ditzatzuten jaungoiko arrotzak, eta berak adoratu ez ditzatzuten.

        17. Eta aserreturik Jauna itxi ez dezan zerua, eta euriak jetxi ez ditezen, eta lurrak eman ez dezan bere frutua, eta arroztuak izan etzaitezten bereala, Jaunak emango dizuten lur txit onetik.

        18. Jarri itzatzute nere itz oiek zuen biotzetan, eta zuen animetan, eta jarri itzatzute señaletzat eskuetan, eta ipiñi zuen begien artean.

        19. Erakasi zaieztezute zuen semeai, gogoan erabilli ditzaten, zaudenean zure etxean egotez, eta zabiltzanean bidean, eta oeratzean eta jaikieran.

        20. Eta eskribatuko dituzu zure etxeko abe, eta ateen gañean.

        21. Ugaritu ditezen zure egunak, eta zure semeenak, Jaunak zure gurasoai juramentuarekin eskeñi zioten lurrean, emango ziela, zerua lurraren gañean dagoan arteraño.

        22. Zeren gordeko baldin baziñieztee nik ematen dizkizutedan aginteak, eta egingo baziñieztee zuen Jaun Jainkoa maitatuko dezuten eran, eta ibiltzeko bere bide guzietatik, itsatsita berari,

        23. Galduko ditu Jaunak jende guzi oiek zuen begien aurrean, eta beren jabe izango zerate, zuek baño andiagoak eta sendoagoak izan arren.

        24. Zuen oñak zapaltzen duen lur guztia, zuena izango da. Eremutik, eta Libanotik, eta Eufrates ibai anditik sartaldeko itsasoraño izango dirade zuen mugak.

        25. Ez da iñor egongo zuen kontra, zuen Jaun Jainkoak ipiñiko du zuen izi eta beldurra, zuek zapaltzen dezuten lur guztiaren gañean, esan dizuten bezela.

        26. Ona non ipintzen dedan gaur zuen aurrean bedeikazioa, eta madarikazioa:

        27. Bedeikazioa, obeditzen baldin badieztezute zuen Jaun koaren aginte, nik gaur ematen dizkizutedanai:

        28. Madarikazioa, baldin obedituko ez baziñieztee zuen Jaun Jainkoaren aginteai, eta apartatuko baziñate, nik orain erakusten dizutedan bidetik, eta ibilliko baziñate ezagutzen ez dituzuten jainkoen ondoren.

        29. Berriz zure Jaun Jainkoak sartzen zaituenean bizitera zoazan lurrean, ipiñiko dezu bedeikazioa Garizim mendiaren gañean, madarikazioa Hebal mendiaren gañean.

        30. Zeñak dauden Jordango beste aldamenean, eguzkiaren sarrerarontz begira dagoan bidearen ostean, kanaantarren lurrean, zeñ bizi dan Galgalako zelaien aurkez, zeñ dagoan, txit urrutian zabaltzen eta sartzen dan ibarraren aldean.

        31. Zeren zuek iragoko dezute Jordana, izan zaitezen, zuen Jaun Jainkoak emango dizuten lurraren jabe, iduki dezazuten, eta izan zaitezen beraren jabe.

        32. Begira ezazute bada bete ditzatzutela, nik gaur zuen aurrean ipintzen ditudan zeremonia eta erabakiak.

 

AMABIGARREN KAPITULUA

        1. Oiek dirade aginte eta erabaki, egin bear dituzutenak zure gurasoen Jaun Jainkoak emango dizun lurrean, izan zaitezen beraren jabe lurraren gañean ibilliko zeran egun guztietan.

        2. Arrasatu itzatzute, menderatuko dituzuten jendeak beren jaungoikoak adoratu zituzten toki guziak mendi goratuen eta muñoen gañean, eta zuaitz ostotsu guzien azpian.

        3. Desegin itzatzute beren aldareak, eta autsi irudiak, basoak erre suarekin, eta idoloak txeatu, arroztu itzatzute beren izenak toki aietatik.

        4. Ez dezute onela egingo zuen Jaun Jainkoarekin,

        5. Baizik joango zerate zuen Jaun Jainkoak zuen tribu guztietatik aututzen duen tokira, ipintzeko an bere izena, eta an bizitzeko,

        6. Eta eskeñiko dituzute toki artan zuen doañak, eta opari biziak, zuen eskuen amarrenak eta lenbiziak, eta botoak eta emankaiak, beien eta ardien lenbizisortuak.

        7. Eta jango dezute an zuen Jaun Jainkoaren aurrean: eta bozkariotuko zerate zuek eta zuen etxekoak eskua ezarri diozuten gauza guztietan, zeñatan bedeikatu zaitzaten zuen Jaun Jainkoak.

        8. Ez dituzute an egingo emen gaur egiten ditugun gauzak, bakoitzak berari ongi deritzana.

        9. Zeren orainartean etzerate allegatu, zuen Jaun Jainkoak emango dizuten atseden eta jabetasunera.

        10. Iragoko dezute Jordana, eta biziko zerate zuen Jaun Jainkoak emango dizuten lurrean, atseden dezazuten ingurutzen zaituzten etsai guzietatik, eta bizi zaitezten batere beldur gabe.

        11. Zuen Jaun Jainkoak aututzen duen lekuan, egon dedin beratan bere izena. Ara eramango dituzute agintzen ditudan gauza guztiak, eskeñtzak, eta doañak, eta zuen eskuen amarrenak, eta lenbiziak, eta Jaunari eskeñiko dieztezuten doañetako autu guztia.

        12. An jango dezute zuen Jaun Jainkoaren aurrean zuek eta zuen semeak eta alabak, morroiak eta neskameak, eta zuen errietan bizi dan Lebitak. Zeren ez du zuen artean beste zatirik, ez jabetasunik.

        13. Kontu ez ditzatzula eskeñi zure doañak ikusten dezun toki guztian,

        14. Baizik eskeñiko dituzu doañak Jaunak aututzen duen huratan, zure tribuetatik batean, eta egingo dituzu agintzen dizkizudan gauza guztiak.

        15. Baña baldin jan nai bazeneza, eta aragi jakiaren zale baziña, il ezazu, eta jan zure Jaun Jainkoak eman dizun bendizioaren araura zure errietan, naiz dala ezgarbia, au da, orbandua eta elbarritua; naiz garbia, au da, osoa, eta orbanik gabea, eskeñtzea zillegi dana, jango dezu, basauntza eta oreña bezela,

        16. Bakarrik odola jan gabe, zeñ isuriko dezun lurraren gañean ura bezela.

        17. Ezin jango dezu zure errietan zure gariaren, eta ardoaren, eta olioaren amarrenik, ez beien, ez ardien lenbizisorturik, ez botoz ematera lotzen zeran gauzarik, eta borondatez eskeñi nai dezunik, eta zure eskuen lenbizirik,

        18. Baizik jango dezu zure Jaun Jainkoaren aurrean, zure Jaun Jainkoak aututzen duen toki huratan zuk, eta zure semeak, eta zure alabak, eta menpekoak naiz dala gizasemea, naiz emakumea, eta zure errietan bizi dan Lebitak, eta poztuko eta sendatuko zera zure Jaun Jainkoaren aurrean eskua luzatzen diozuten gauza guztietan.

        19. Kontu ezazu ez dezazula desanparatu Lebita lurraren gañean dagoan denbora guztian.

        20. Zure Jaun Jainkoak zabaltzen dituenean zure mugak, itz egin dizun bezela, eta naiko baziñitu jan zure animak gura dituen aragiak.

        21. Urrutian baldin balego, zure Jaun Jainkoak autu duen tokia, egoteko an bere izena, ilko dituzu dauzkazun beitalde eta abereetatik, agindu dizudan bezela, eta jango dezu zure errietan, nai dezun bezela.

        22. Nola jaten diraden basauntza eta oreña, ala jango dituzu, eta garbiak eta zikiñak berdin jango du beretatik.

        23. Baña kontu onekin bakarrik, ez dezazula jan odolik, zeren beren odola dago animaren lekuan, eta argatik ez dezu jan bear anima odolarekin:

        24. Baizik lurraren gañera isuriko dezu ura bezela,

        25. Ongi joan dakizun zuri eta zure semeai zure ondoan, egiten dezunean ongi dana Jaunaren aurrean.

        26. Santututzen dituzun, eta Jaunari eskeñtzen diozkazun gauzen gañean berriz, artuko dituzu, eta etorriko zera Jaunak aututzen duen lekura.

        27. Eta eskeñiko dituzu zure doañak aragia eta odola zure Jaun Jainkoaren aldarearen gañean, eskeñtza bizien odola isuriko dezu aldarean, eta zuk jango dituzu aragiak.

        28. Gorde eta aditu itzatzu nik agintzen dizkizudan gauza guztiak, ongi joan dakizun zuri eta zure semeai zure ondoan beti, egiten dezunean zure Jaun Jainkoaren aurrean ongia eta gogokoa dana.

        29. Galtzen dituenean zure Jaun Jainkoak zure aurrean, beretara sartzera zoazan jendeak, beren jabe izateko, eta beren jabe zeranean, eta beren lurrean bizi zeranean,

        30. Kontu ez ditzatzula imitatu, zure aurrean desegiñak diradenean, eta ez dezazula galdetu ere beren zeremoniak gatik, esaten dezula: Jende oiek adoratu zituzten bezela beren jainkoak, nik ere ala adoratuko ditut.

        31. Ez dezu ala egingo zure Jaun Jainkoarekin. Zeren Jaunak gorrotatzen dituen nazkagarri guziak egin ziozkaten beren jainkoai, eskeñtzen ziozkatela semeak eta alabak, eta erretzen zituztela suarekin.

        32. Agintzen dizudana, ori bakarrik egin zaiozu Jaunari, ez ezazu ezer geitu, ez gutxitu.

 

AMAIRUGARREN KAPITULUA

        1. Jaikiko baldin balitza zure erdian, profetaren bat, edo esaten duena amets bat egin duela, eta lendanaz adiraziko balu señale eta miraren bat,

        2. Eta gertatuko balitza itz egin duena, eta esango balizu: Goazen, eta jarraitu dizaiegun ezagutzen ez dituzun jainkoai, eta serbitu ditzagun,

        3. Ez dituzu adituko profeta, edo ameslari huraren itzak, zeren zuen Jaun Jainkoak tentatzen zaituzte, agertu dedin maitatzen ote dezuten ala ez zuen biotz guztitik, eta zuen anima guztitik.

        4. Jarraitu zaiozute zuen Jaun Jainkoari, eta bere beldur izan zaitezte, eta bere aginteak gorde itzatzute, eta aditu ezazute bere boza. Bera serbituko dezute, eta berari itsatsiko zatzakizkio.

        5. Eta profeta, edo ametsen asmatzalle hura illa izango da, zeren itz egin zuen alde eragiteko zuei zuen Jaun Jainko, atera zinduztena gandik Ejiptoko lurretik, eta erosi zinduztena gandik katiberioko etxetik, alderagiteko zuri, zure Jaun Jainkoak agindu zizun bidetik, eta kenduko dezu gaitza zure erditik.

        6. Baldin sinisteragin nai balizu zure anaia zure amaren semeak, edo zure semeak, edo alabak, edo zure besartean daukazun emazteak, edo zure anima anbat maitatzen dezun adiskideak, ixillean esaten dizula: Goazen, eta serbitu ditzagun zuk, eta zure gurasoak etzekiten jainko arrotzak,

        7. Inguruan dauden jende guzien, aldean edo urrutian daudenenak, lurraren asieratik bukaerarañokoak,

        8. Etzaiozu oben egin, ezta aditu ere etzazu, ez bitzaio ere barkatu zure begiak berarekin errukitu eta bera ezkutatuko dezun eran,

        9. Baizik bereala ilko dezu. Zure eskua izango da lenbizikoa bere gañean, eta gero erri guztiak ezarri bitzaio eskua.

        10. Arriz estalita illa izango da, alde eragin nai izan zizulako, zure Jaun Jainko, atera zinduenagandik Ejiptoko lurretik, katiberioko etxetik,

        11. Israel guztiak aditurik bildur izan dedin, eta iñolaere ez dezan berriz egin ezer gauza onen antzekorik.

        12. Baldin Jaunak biziteko emango dizkizun erriren baten adituko bazeneza nortzukbait esaten dutela:

        13. Zure erditik atera dirade Belialen semeak, eta gaiztotu zituzten beren errian bizi ziradenak, eta esan zuten: Goazen, eta serbitu ditzagun ez dakizuten jainko arrotzak.

        14. Jakin ezazu ajolarekin zer ote dan, eta billaturik egia, arkituko bazeneza ziertoa dala esaten dutena, eta onelako gaiztakeria bat egin dala,

        15. Bereala zaurituko dituzu erri artan bizi diradenak ezpataren aoarekin, eta desegingo dezu, baita bertan dauden gauza guztiak ere abereetaraño.

        16. Eta dauden tresna guztiak, bilduko dituzu beren plazen erdian, eta erreko dituzu erriarekin batean, guztia desegiten dezula zure Jaun Jainkoaren honran, izan dedin beti obi izigarri bat. Ez da berriz egiña izango,

        17. Eta etzaio ezer itsatsiko zure eskuari anatema onetatik: aldendu dedin Jauna bere sumiñtasunaren aserretik, eta errukitu dedin zurekin, eta ugaritu zaitzan zure gurasoai juramentu egin zioten bezela,

        18. Aditzen dezunean zure Jaun Jainkoaren boza gordetzen dituzula bere aginte guzti, nik gaur ematen dizkizudanak, egin dezazun zure Jaun Jainkoaren begietan oniritzia dana.

 

AMALAUGARREN KAPITULUA

        1. Izan zaitezte zuen Jaun Jainkoaren semeak, etzerate epaituko, ez dezute ere illea ebakiko illa gatik.

        2. Zeren erri santua zera zure Jaun Jainkoarentzat eta zu autu zinduen izan zaitezen beretzat berarizko erria, lurraren gañean dauden jende guztien artean.

        3. Ez itzatzute jan, garbiak ez diraden gauzak.

        4. Au da jan bear dezuten aberea: idia, eta ardia, eta auntza,

        5. Oreña eta basauntza, idiaketza, auntzoreña, ankazuria, azterkarika, gameluarrea.

        6. Jango dezute, beatzala bi zatitan arrakatua duduen abere guzitik, eta ausmartzen duena.

        7. Baña ez dezute jan bear ausmartzen duten; eta beatzala bi zatitan arrakatua ez duten oietatik, nola lo diraden gamelua, erbia, txerogriloa: oiek idukiko dituzute loitzat, ausmartzen dutelako, eta beatzala arrakatua ez dutelako.

        8. Txerria ere izango da loia, beatzala arrakatua duelako, baña ausmartzen ez duelako. Ez dituzute jango bere aragiak, eta ez diezute ere ukiturik egingo beren gorputz illai.

        9. Uretan bizi diradenetatik, oiek jango dituzute: Jan itzatzute isatsak eta ezkatak dituztenak:

        10. Baña ez itzatzute jan isats eta ezkata gabe daudenak, loiak diradelako.

        11. Jan ezazute egazti garbi guzietatik.

        12. Ez ezazute jan loietatik: au da, arranoa, eta leoiarranoa, eta miruska,

        13. Antxulunta, eta saia, eta mirua beren moten araura.

        14. Eta bele mot (sic) guzia,

        15. Eta saiea, eta ontza, eta kaiobeltxa, eta mirotza beren moten araura.

        16. Herodiona, eta beltxarga, eta mokitaia,

        17. Eta itsasbelea, utxorigorria, eta gaubelea,

        18. Astorroa, eta txaradiona, oietatik bakoitza beren moten araura: basollarra ere, eta sagusiarra.

        19. Eta arrastaka dijoan, eta egoak dituen guztia, izango da loia, eta ez da jango.

        20. Jan ezazute garbia dan guztia.

        21. Eta ez dezute jango ilki gauzarik batere. Emango diozu zure ateen barrenen dagoan arrotzari, jan dezan, edo salduko diozu, zeren zu zera erri santu, zure Jaun Jainkoarena. Ez dezu egosiko antxumea bere amaren eznean.

        22. Berezituko dezu amarrena, urteoro lurrean ernetzen zazkizun frutu guztietatik,

        23. Eta jango dezu zure Jaun Jainkoaren aurrean aututzen duen lekuan, bertan bere izena deitua izan dedin, zure gariaren, eta ardoaren, eta olioaren amarrena, eta zure bei, eta ardi taldeen lenbizisortuak, ikasi dezazun zure Jaun Jainkoaren beldur izaten denbora guztian.

        24. Baña bidea luzea danean, eta urrutian badago zure Jaun Jainkoak autu duen tokia, eta bedeikatu bazaitu, eta ezin eramango bazinduzke ara gauza guzti oiek,

        25. Salduko dituzu guztiak, eta itzuliko dituzu dirura, eta eramango dezu eskuan, eta joango zera zure Jaun Jainkoak autu duen lekura.

        26. Eta diru hurarekin erosiko dezu ongi deritzazuna, edo beiak, edo ardiak, ardoa ere, eta sagardoa, eta zure animak nai duen guztia, eta jango dezu zure Jaun Jainkoaren aurrean, eta zuk eta zure etxeak egingo dezute janedana.

        27. Eta begira ez dezazula desanparatu zure ateen barrenen dagoan Lebita, zeren ez du beste gauzarik zu jabe zeran gauzetan.

        28. Iru urterik iru urtera berezituko dezu denbora artan jaiotzen zazkizun gauza guzietatik beste amarren bat, eta gordeko dezu zure ateen barrenen.

        29. Eta etorriko da, zurekin beste gauzatan partill ez dan, eta sororik ere ez duen Lebita, eta arrotza, eta umezurtza, eta alarguna, zeñak dauden zure ateen barrenen, eta jango dute, eta aseko dirade, bedeikatu zaitzan zure Jaun Jainkoak, egiten dituzun zure eskuen lan guztietan.

 

AMABOSGARREN KAPITULUA

        1. Zazpigarren urtean egingo dezu barkazioa,

        2. Barkazio au egingo da onela. Bere adiskideak, edo lagunurkoak eta anaiak zerbait zor dionak, ezin eskatuko dio, dalako Jaunaren barkazioko urtea.

        3. Bidaisariari eta arrotzari eskatuko diozu, baña ez dezu idukiko eskurik berriz eskatzeko erritar eta aideari.

        4. Beartsurik eta eskalerik batere ez da izango zuen artean: bedeikatu zaitzan zure Jaun Jainkoak, emango dizun lurrean beraren jabe izateko.

        5. Baña baldin adituko bazeneza zure Jaun Jainkoaren boza, eta gordeko baziñitu agindu zituen gauza guztiak, eta nik gaur agintzen dizkizudanak, bedeikatuko zaitu, eskeñi zuen bezela.

        6. Prestamenak egingo diozkazu jende askori, eta zuk ez dezu artuko iñorgandik prestamenik. Aginduko dieztezu erreñu askori, eta ez dizu iñork aginduko.

        7. Baldin zure anaia zure erriko ateen barrenen bizi diradenen bat beartua jarriko balitza, zure Jaun Jainkoak emango dizun lurrean, ez dezu gogortuko zure biotza, ez eta ere itxi zure eskua,

        8. Baizik zabalduko diozu beartuari, eta emango diozu, berak bear duela ikusten dezun prestamena.

        9. Begira ez dakizula ixillean sartu gogorazio odolgiro bat, eta esan dezazula zure biotzean, alderatzen da barkazioko zazpigarren urtea, eta aldendu ditzatzula zure begiak zure anaia beartuagandik, ez diozula eman nai eskatzen dizun prestamena, ez dizaion deadar egin Jaunari zure kontra, eta ez dakizun izan dagokitua pekatura.

        10. Baizik emango diozu, eta ez dezu ezer egingo malmuzkiro sokorritzean bere premiak, bedeikatu zaitzan zure Jaun Jainkoak denbora guzietan, eta eskua ezarten diezun gauza guztietan.

        11. Ez dirade faltatuko beartsuak zu bizi zeran tokian. Argatik nik agintzen dizut idiki dizaiozula eskua zure anaia ezeuki, eta beartsu, zurekin lurrean bizi danari.

        12. Saltzen zaitzunean zure anaia, edo arreba hebreotarra, eta serbitzen zaituenean sei urtean, zazpigarren urtean ipiñiko dezu bere aukeran,

        13. Eta bere aukeran jarri dezunari iñolaere ez diozu utziko joaten utsik.

        14. Baizik emango diozu bidornia zure abere, eta zure larrañ, eta zure dolarearekin, zeñakin zure Jaun Jainkoak bedeikatu zaituen.

        15. Oroitu zaite zu ere egon ziñala menpetasunean Ejiptoko lurrean, eta libratu zinduela zure Jaun Jainkoak, eta argatik orain nik agintzen dizut.

        16. Baña esango balu: Ez det joan nai, maitatzen zaituelako zu, eta zure etxea, eta ezagutzen duelako ongi dijoakiola zurekin:

        17. Artuko dezu ezten bat, eta zulatuko dezu be bere belarria zure etxeko atean, eta sebituko zaitu beti. Orobat egingo dezu neskatx menpekoarekin.

        18. Ez itzatzu apartatu berak gandik zure begiak, ipintzen dituzunean aukeran, zeren sei urtean serbitu zaitu, alogereko batek alogera gatik bezela, bedeikatu zaitzan zure Jaun Jainkoak, egiten dituzun lan guzietan.

        19. Konsagratuko diozkazu zure Jaun Jainkoari zure beialde eta aritaldeetan jaiotzen diraden lenbizisortu ar guztiak. Ez dezu lanean ipiñiko beiaren lenbizisortua, eta ez dituzu moztuko ardien lenbizisortuak.

        20. Urte guzietan jango dituzu zure Jaun Jainkoaren aurrean zuk eta zure etxeak, Jaunak aututzen duen tokian.

        21. Baña balitza orbanik, edo balitza errena, edo itsua, edo erakaitza bizigairen baten, edo elbarritua, etzaio izango eskeñia zure Jaun Jainkoari,

        22. Baizik jango dezu zure erriko ateen barrenen: naiz garbiak, naiz loiak berdin jango dute beretatik, basauntz batetik, edo oreñ batetik bezela.

 

AMASEIGARREN KAPITULUA

        1. Gorde ezazu frutu berrien illa, eta udaberriaren asiera, zure Jaun Jainkoaren Paskoa egin dezazun, zeren ill onetan atera zinduen zure Jainkoak Ejiptotik gauaz.

        2. Eta eskeñiko diozu Paskoa zure Jaun Jainkoari ardiakin eta beiakin, zure Jaun Jainkoak aututzen duen lekuan, izan dedin an aipatua bere izena.

        3. Eta ez dezu jango beratan legamidun ogirik, zazpi egunean jango dezu atsekabeko ogia legamirikan gabe, zeren beldurrarekin atera ziñan Ejiptotikan, oroitu zaitezen zu Ejiptotik atera ziñan egunarekin, zure bizitzako egun guzietan.

        4. Ez da ajertuko legamirikan zure muga guzietan zazpi egunean, eta lenbiziko eguneko arratsaldean eskeñiak izan diraden aragietatik, ez da ezer geldituko biaramon goizerako,

        5. Ezin eskeñiko dezu Paskoa, zure Jaun Jainkoak emango dizkizun zure errietatik edozeñean,

        6. Baizik zure Jaun Jainkoak aututzen duen tokian, izan dedin aipatua an bere izena, eta eskeñiko dezu Paskoa arratsaldean eguzkiaren sarrera, Ejiptotikan atera ziñanean.

        7. Eta egosiko dezu, eta jango dezu, zure Jaun Jainkoak aututzen duen tokian, eta goiz jaikirik, joango zera zure etzauntzetara.

        8. Sei egunean jango dituzu legami gabeak, eta zazpigarren egunean zure Jaun Jainkoaren batzarreko eguna dalako, ez dezu lanik egingo.

        9. Zazpi aste kontatuko dituzu, uztai igitaia ezarten diezun egunetik.

        10. Eta zelebratuko diozu zure Jaun Jainkoari asteen jaia, zure eskuaren borondatezko eskeñtza, zeñ eskeñiko dezun zure Jaun Jainkoaren bendizioaren araura,

        11. Eta egingo dezu janedana zure Jaun Jainkoaren aurrean, zuk, zure semeak, zure alabak, zure morroiak, eta zure neskameak, eta zure ateen barrenen dagoan Lebitak, arrotzak, eta umezurtzak, eta alargun zuekin bizi diranak, zure Jaun Jainkokoak aututzen duen lekuan, an aipatua izateko bere izena.

        12. Eta oroituko zera menpekoa izandu ziñala Ejipton, eta gorde eta beteko dituzu aginduak dauden gauzak.

        13. Zelebratuko ere dezu Tabernakuloen jaia zazpi egunean, biltzen dituzunean larrañeko, eta dolareko zure frutuak.

        14. Eta egingo dezu janedana zure jaian, zuk, zure semeak, eta alabak, zure morroiak eta neskameak, Lebitak ere, eta arrotzak, eta umezurtzak, eta alargun zure etxeen barrenen daudenak.

        15. Zazpi egunean zelebratuko diozkazu jaiak zure Jaun Jainkoari, Jaunak aututzen duen tokian, eta bedeikatuko zaitu zure Jaun Jainkoak zure frutu guzietan, eta zure eskuen lan guzian, eta pozik egongo zera.

        16. Zure gizaseme guzia ajertuko da urtean iru aldiz zure Jaun Jainkoaren aurrean aututzen duen tokian, legamigabeen jaian, asteen jaian, eta tabernakuloen jaian. Ez da agertuko utsik Jaunaren aurrean,

        17. Baizik bakoitzak eskeñiko du duenaren neurrian, bere Jaun Jainkoak eman dion bendizioaren araura.

        18. Ipiñiko dituzu juezak, eta irakasleak, zure Jaun Jainkoak ematen dizkizun zure ate guztietan, zure tribu bakoitzean, juzgatu dezaten erria juizio justoarekin,

        19. Zeartu gabe aldamen batera, edo bestera. Etzera izango personeen, ez eskeñtzen artzallea, zeren eskeñtzak itsututzen dituzte jakintsuen begiak, eta aldatzen dituzte justoen itzak.

        20. Zuzen egingo dezu justizia bizi zaitezen, eta izan zaitezen zure Jaun Jainkoak ematen dizun lurraren jabe.

        21. Ez dezu ipiñiko basorik, ez zuaitzik zure Jaun Jainkoaren aldarearen aldean.

        22. Ez dezu egingo zuretzat, ezta ere altxatuko irudirik, zeñai gorroto dioten zure Jaun Jainkoak.

 

AMAZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Ez diozu eskeñiko zure Jaun Jainkoari orbanik, edo errenkuraren bat duen ardirik, edo idirik, zeren gauza nazkagarria da au zure Jaun Jainkoaren aurrean.

        2. Arkitzen diradenean zauden tokian, zure Jaun Jainkoak emango dizkitzun zure errien barrenen, gizaseme, edo emakume gauza gaiztoa egiten dutenak zure Jaun Jainkoaren aurrean, eta ausitzen dutenak bere elkartasuna,

        3. Joateko serbitzera jainko arrotzak, eta berak adoratzera, eguzkia eta illargia, eta zeruko izar guztiak, zeñak ez ditudan nik agindu,

        4. Eta berri au emana izango balitzatzu, eta aditurik egingo bazeneza azterren arretazkoa, eta arkituko bazeneza egia dala, eta gaiztakeria au egiña izan dala Israelen,

        5. Aterako dituzu alako gauza txit gaiztoa egin duten gizasemea, eta emakumea, zure erriko ateetara, eta arrika illak izango dirade.

        6. Lekuko bi, edo iruen esanera galduko du bizia eriotzaren diña danak. Ez bedi iñor il, lekuko bat bakarra dagoanean bere kontra.

        7. Lekukoen eskua izango da ilko duen lendabizia, eta gañerako erriaren eskua izango da atzenean ezarria.

        8. Iduki baldin bazeneza zuretzat gauza gaitza, eta zalanzakoa dala erabakia odolaren eta odolaren, gauzaren eta gauzaren, legenaren eta legenaren artean. Eta ikusiko baldin bazeneza zure errian dauzkazun juezen iritziak desberdiñak diradela, jaiki, eta igo zaite zure Jaun Jainkoak aututzen duen tokira.

        9. Eta joango zera Lebiren jatorriko apaizak gana, eta denbora artan jueza dana gana, eta itunduko zera berakin, eta berak esango dizute nola juzgatuko dezun egiaren araura.

        10. Eta egingo dezu, Jaunak aututzen duen tokian agintzen dutenak esaten duten guztia, eta irakasten dizuten guztia,

        11. Beraren legearen araura, eta jarraituko diozu beren iritziari, eta etzera zeartuko eskuiera, ez ezkerrera.

        12. Baña arrotzen dana, ez obeditu nairik, denbora artan zure Jaun Jainkoa serbitzen dagoan apaizaren aginteari, ez juezaren erabakiari, illa izango da gizon hura, eta kenduko dezu gaitza Israeldikan.

        13. Eta au aditurik erri guzia beldurtuko da, aurrerakoan iñor arrotu ez dedin antustearekin.

        14. Sartzen zeranean zure Jaun Jainkoak emango dizun lurrean, eta egiten zeranean beraren jabe, eta bizitzen zeranean bertan, eta esaten dezunean: Jarriko det nere gañean errege bat, inguruan dauden erreiñu guziak duten bezela,

        15. Jarriko dezu, zure Jaun Jainkoak zure anaien erditikan aututzen duen hura. Ezin egingo dezu errege, beste erreiñutako gizon, zure anaia ez danik.

        16. Eta jarria danean, ez ditu ugarituko bere zaldiak, ez du ere berriz eramango erria Ejiptora, arroturik bere zaldidiaren ugaritasunarekin, batezere (sic) Jainkoak agindu zizuten ezkero etzindeztela itzuli bide huratatikan beratatikan.

        17. Ez ditu idukiko emazte asko, pozkeriakin bere biotzarekin jabetu ez ditezen, ezta ere neurtu ezin dezakean adiña zillar eta urre.

        18. Eta eseri ezkero bere erreiñuko jargoian, eskribatuko du beretzat liburu batean lege onen Deuteronomioa, artzen duela liburu bat Lebiko tribuko apaizak gandik.

        19. Eta idukiko du berarekin, eta irakurriko du bere bizitzako egun guzietan, ikasi dezan bere Jaun Jainkoaren beldur izaten, eta zaitzen bere itz, eta zeremonia, legean aginduak daudenak.

        20. Bere biotza arrotu ez dedin bere anaien gañean, eta ez dezan ere alderik egin eskuiera, edo ezkerrera, agindu dezaten berak eta bere semeak denbora luzean Israelen gañean.

 

EMEZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Apaizak eta Lebitak, eta tribu artakoak beratakoak diradenak, ez dute idukiko parterik ez primezarik gañerako Israelekin, zeren jango dituzte Jaunaren doañak, eta bere eskeñiak.

        2. Eta ez dute artuko beste gauzarikan batere, beren anaiak jabe diradenetikan, zeren Jauna bera da beren primeza, itz egin zioten bezela.

        3. Au da apaizak idukiko duten eskua erriagan, eta doañak eskeñtzen dituztenakgan, eskeñtzen baldin badute idia, edo ardia, emango diote apaizari bizkarra, eta sabeltxoa,

        4. Gariaren, ardoaren, eta olioaren lendabiziak, eta illeen parte bat ardien mozkintzatik.

        5. Zeren bera autu zuen zure Jaun Jainkoak zure tribu guzietatik, egon dedin, eta serbitu dezan Jaunaren izena, berak eta bere semeak beti.

        6. Aterako baldin balitza Lebitaren bat bizi dan Israel guziko zure erri guzietatik batetik, eta naiko balu etorri, Jaunak autu duen tokiaren gurarekin,

        7. Ariko da bere lanean bere Jaun Jainkoaren izenean, bere anaia Lebita, denbora artan Jaunaren aurrean egongo diradenak bezela.

        8. Artuko du besteak bezelako janarien partea hura bera, salbu bere errian aitaren jatorriko semepartetik zor zaion hura.

        9. Sartzen zeranean zure Jaun Jainkoak emango dizun lurrean, kontu ez ditzatzula nai imitatu jende aien nazkagarriak;

        10. Ez dedilla ere arkitu zuen artean garbitzen duenik bere semea, edo alaba, iragotzen dituztela sutatik, edo aztiai galdetzen dietenik, edo ametsai eta aztinantzai sinistea ematen dionik, ez sorgiña danik,

        11. Ez arritzallerik, ez pitonen espiritua dutenakin ituntzen danik, ez asmatzallerik, ez illen bitartez egia billatzen duenik.

        12. Zeren gauza guzi oiei gorroto diote Jaunak, eta oiek bezelako gaiztakeriak gatik desegingo ditu zure sarreran.

        13. Izango zera onosoa, eta norbanik gabea zure Jaun Jainkoarekin.

        14. Jende oiek, zeñaen lurrean izango zeran, aditzen dituzte aztiak, eta asmatzalleak: zu berriz bestela zaude zure Jaun Jainkoak irakasia.

        15. Zure Jaun Jainkoak irakoriko du zuretzat zure erritik, eta zure anaien artetik ni bezelako Profeta bat, bera adituko dezu,

        16. Eskatu ziñon bezala zure Jaun Jainkoari Horeben, bildu zanean erria, eta esan zenduen: Ez det adituko emendikan aurrera nere Jaun Jainkoaren boza, eta ez det ere berriz ikusiko su txit andi au, il ez nadin.

        17. Eta Jaunak esan zidan: Guziak ongi itz egin dute.

        18. Irakoriko det berentzat zure antzeko Profeta bat beren anaien erditik, eta ipiñiko ditut nere itzak bere aoan, eta esango diozkate nik agintzen diozkadan gauza guziak.

        19. Berriz aditu nai ez dituenak nere izenean esango dituen bere itzak, ikusiko du beragan nere aserrea,

        20. Baña arrokeriarekin gaiztotuta Profeta, esan nai baldin balitu nere izenean, nik esateko agindu ez diozkadan gauzak, edo itz egingo balu jainko arrotzen izenean, illa izango da.

        21. Eta baldin esango bazeneza ixillean zure gogorazioarekin: Nola aditu nezake Jaunak esan ez duen itza?

        22. Señale au idukiko dezu: Profeta hurak Jaunaren izenean esan duena lendanaz, egiztatzen ez baldin bada, ez du au Jaunak itz egin, baizikan, profetak bere biotzeko antustearekin asmatu du, eta argatik etzaite beraren beldur izan.

 

EMERETZIGARREN KAPITULUA

        1. Galtzen dituenean zure Jaun Jainkoak jendeak, zeñaen lurra emango dizun, eta egiten zeranean beraren jabe, eta bizitutzen zeranean beraren errietan eta etxeetan;

        2. Iru erri berezituko dituzu, zure Jaun Jainkoak beraren jabe izateko emango dizun lurraren erdian,

        3. Lauturik arretarekin bidea, eta berezituko dezu iru zati berdiñetan zure lurreko probinzia guztia: igesi dabillanak norbait ill duelako, iduki dezan nun ezkutatu.

        4. Au izango da eralla igesi dabillanaren, bere bizia salbatua izango danaren legea, zauritzen duenak bere projimua ezjakiñean, eta ongitzen dana ez duela iduki bere kontra gorrotorikan batere atzo, eta erainegun:

        5. Baizik joan zala toleskabero berarekin basora egurra epakitzera, eta egurrak epakitzen ari zala iges egin zitzaiola aizkorak eskutikan, eta aterarik burnia kirtenetik zauritu, eta ill zuela bere adiskidea. Onelakoak goian aipatu diraden errietatik batera iges egingo du, eta biziko da:

        6. Odola isuria izan danaren aideren batek, miñarekin zirikatua izanik, persegitu ez dizaion, eta arrapatu ez dezan, bidea luzea baldin balitza, eta ill ez dezan eriotzaren diña ez dana, ongitzen dan ezkero, etzuela lendikan iduki gorrotorik, illa izan zanaren kontra.

        7. Argatik agintzen dizut berezitu ditzatzula iru erri urrutitasunean bide berdiñekoak beren artean.

        8. Berriz zure Jaun Jainkoak zabaltzen dituenean zure mugak, juramentu egin zioten bezela zure gurasoai, eta ematen dizunean, berai eskeñi zioten lur guztia,

        9. Gordetzen baldin badituzu bere aginteak, eta egiten baldin badituzu gaur agintzen dizkizudan gauzak, maitatzeko zure Jaun Jainkoa, eta ibiltzeko bere bideetatik denbora guzian, geituko dituzu beste iru erri, eta goian aipatu diraden iru errien zenbata bibidertuko dezu,

        10. Isuria izan ez dedin odol obengabea, ..., zure Jaun Jainkoak beraren jabe izateko emango dizun lurraren erdian, eta izan etzaitezen gizon illaren obendun.

        11. Baña baldin norbaitek gorroto izanik bere projimuari, zelatadak jarriko baliozka bere bizitzari, eta jaikirik zaurituko balu, eta ilko balitza, eta iges egingo balu goian aipatu diraden errietatik batera.

        12. Bidalduko dituzte bere erriko zaarrak, eta aterako dute gordeta dagoan tokitik, eta jarriko dute odola isuria izan danaren aidearen eskuan, eta illa izango da.

        13. Etzera berarekin errukituko, eta kenduko dezu Israeltikan odol obengabea isuri duena, ongi joan dakizun.

        14. Ez dituzu artuko, ez iragoko zure projimuaren muga, zu jabe zeran lurrean anziñakoak jarri zituztenak, zeñ zure Jaun Jainkoak emango dizun, beraren jabe izateko, artuko dezun lurrean.

        15. Ez du balioko lekuko bakar batek beste baten kontra, dan bezelakoa dala oben, edo gaiztakeria, baizik guzia erabakiko da bi, edo iru lekukoen esanarekin.

        16. Presentatuko balitza lekuko gezurti bat gizonen baten kontra, salatzeko nola ausi duen fedea,

        17. Auzia duten biak jarriko dirade Jaunaren aurrean, egun aietan juez, eta apaiz diradenen aurrean.

        18. Eta egiñik azterrena arreta txit andiarekin, arkituko baldin balute gezurra esan duela bere anaiaren kontra lekuko falsoak.

        19. Egingo diote, bere anaiari egitea pensatu zuen bezela, eta kenduko dezu gaitza zure erditik,

        20. Aditurik gañerakoak beldur izan ditezten, eta iñolaere ez ditezten ausartatu alako gauzarik egiten.

        21. Etzera berarekin urrikarituko, baizik pagatu eragingo diozu begiagatik begia, ortzagatik ortza, eskuagatik eskua, oñagatik oña.

 

OGEIGARREN KAPITULUA

        1. Aterako baziña gudara zure etsaien kontra, eta ikusiko bazeneza etsaiak dauzkala zuk dituzun baño zaldidi, eta gurdidi, eta ejerzitu andiagoa, alaere etzera beren beldur izango, zeren zure Jaun Jainko, Ejiptoko lurretikan atera zinduena zurekin da.

        2. Eta alderatzen danean batalla, jarriko da apaiza soldadutaldearen aurrean, eta onela itz egingo dio erriari:

        3. Aditu ezazu Israel, zuek gaur zoazte gudatzera zuen etsaien kontra, ez bedi erori zuen biotza, etzaitezte beldurtu, ez ezazute oñikan atzera itzuli, ez ezazute iduki beren beldurrik,

        4. Zeren zuen Jaun Jainkoa zuen erdian dago, eta gudatuko da zuek gatik etsaien kontra, ateratzeko zuek perilletik.

        5. Kapitanak ere bakoitzak bere taldean deadar egingo dute ejerzituak aditzen duela: Zeñ da gizona etxe berriren bat egin duena, eta bertan bizitu izan ez dana?

        Bijoa, eta itzuli bedi bere etxera, ill ez dedin gerran, eta beste gizon batek egin ez dezan berari tokatzen zitzaiona.

        7. Zeñ da gizona ezkontitzatu dana emakumeren batekin, eta artu ez duena? Bijoa, eta itzuli bedi bere etxera, ill ez dedin gerran, eta beste gizonen batek artu ez dezan.

        8. Oiek esanik itsatsiko dituzte gañerakoak, eta onela itz egingo diote erriari. Zeñ da gizon beldurti, eta biotz gutxikoa? Bijoa, eta itzuli bedi bere etxera, beldurrez bete ez ditzan bere anaien biotzak bera ere beldurrez beterik dagoan bezela.

        9. Eta ejerzituko kapitanak ixiltzen diradenean, eta bukatzen dutenean beren izketa, gertutuko ditu bakoitzak bere taldeak gudarako.

        10. Alderatuko baldin baziña noizbait erriren bati esestera, aurrena eskeñiko diozu pakea.

        11. Artuko baldin balu, eta idikiko baldin balizkizu ateak, bertan dagoan erri guztia salbatua izango da, eta serbituko zaitu jarririk zure mendean.

        12. Baña ez baldin balu egin nai elkartasunik, eta asiko balu gerra zure kontra, esetsiko diozu.

        13. Eta zure Jaun Jainkoak jartzen duenean zure eskuan, iragoko dituzu ezpataren puntarekin bertan dauden gizon guztiak.

        14. Baña ez emakumeak, ez aurrak, ez abereak, ez errian dauden beste gauzak. Arrapatu dezun guzia partituko diozu ejerzituari, eta jango dituzu zure etsaiai arrapatutako gauza, zure Jaun Jainkoak ematen dizkizunak.

        15. Ala egingo diezu zugandikan txit urrutian dauden erri guziai, eta ez diradenai artuko dituzun erritatikoak beren jabe izateko.

        16. Berriz ez diozu bizirik utziko, emango zazkizun errietako bati bakarrik ere,

        17. Baizik ilko dituzu ezpataren puntarekin, au da, Heteoa, eta Amorreoa, eta Kananeoa, Fereseoa, eta Hebeoa, eta Jebuseoa, zure Jaun Jainkoak agindu zizun bezela,

        18. Irakasi ez ditzatzuten berak beren Jaungoikoai egin diozkaten eskeñtza gaiztoak egiten, eta bekatu egin ez dezazuten zuen Jaun Jainkoaren kontra.

        19. Esesten diozunean denbora luzean erriren bati, eta ingurutzen dezunean lutesiakin bera arrapatzeko, ez dituzu ebakiko zuaitz, beren frutuak jan litzakenak, ez dituzu ere ondotik ebakiko aizkorakin bere inguruko alderriak, zeren zura da, ta ez gizona, eta ezin lezake geitu zure kontra gerran egiten dutenen zenbata.

        20. Baña baldin zuaitzen batzuk ez balirade frutu emaleak, baizik basatiak, eta beste gauza batzuetarako egokiak, ebaki itzatzu, eta egin berarekin gudatresnak, zure kontra gerran ari dan erria artu artean.

 

OGEITA BATGARREN KAPITULUA

        1. Arkitzen danean zure Jaun Jainkoak emango dizun lurrean gizon illaren gorputzen bat, eta ez baldin balitza jakingo nor dan gizonillaren (sic) obenduna.

        2. Aterako dirade zure zaarrak, eta juezak, eta neurtuko dute gizon illa dagoan tokitik inguru guzietako errietako lurra.

        3. Eta besteak baño alderago dagoala ezagutzen duten erri artako zarrak, artuko dute beitaldeko txal, uztarririk erabilli ez duen, eta goldearekin lurrik urratu ez duen bat,

        4. Eta eramango dute ibar latz, eta arritsu, iñoiz landua izan ez danera, ez azirik ereiñ ez danera, eta an lepoa ebakiko diote txalari.

        5. Eta alderatuko dirade Lebiren seme apaiz, zure Jaun Jainkoak autu zituenak beraren lanetan aritzeko, eta emateko bedeikazioa bere izenean, eta beren itzak erabaki dezala ezbai guzia, eta zer dan garbia, edo zikiña.

        6. Eta etorriko dirade erri artako zarrak illagana, eta garbituko dituzte beren eskuak, ibarrean zauritua izan dan txalaren gañean.

        7. Eta esango dute: Gure eskuak etzuten isuri odol au, ezta gure begiak ere ikusi.

        8. Urrikariz begiratu zaiozu, Jauna, zure Israelko erri, erredimitu zenduenari, eta ez bitzaiozu dagoki odol obengabea, Israelko zure erriaren erdian. Eta kendua izango da berak gandik odolaren miñondorea.

        9. Eta zuk ez dezu erantzun bearko, isuria izan dan odol obengabea gatik, egiten dezunean Jaunak agintzen dezuna.

        10. Aterako baziña gudara zure etsaien kontra, eta zure Jaun Jainkoak jarriko baldin balitu zure eskuan, eta katibu eramango baziñitu,

        11. Eta ikusiko baldin bazeneza katibuen artean emakume ederren bat, eta txit maitatuko bazeneza onelakoren bat, eta emaztetzat artu naiko baldin bazeneza,

        12. Eramango dezu zure etxera, arras kenduko du bere illea, eta ebakiko ditu atzalak.

        13. Eta utziko du katibu egiña izan zanean iduki zuen jantzia; eta gelditurik egotez zure etxean, negar egingo du illa betean bere aita eta bere amagatik, eta gero sartuko zera beragana, eta lo egingo dezu berarekin, eta izango da zure emaztea.

        14. Baña baldin gero iguiñaz begiratuko baldin baziñioke, bidalduko dezu lokarrigabe, ezin salduko dezu diruagatik, ez iduki menpean gogortasunaz, desloratu zenduen ezkero.

        15. Gizon batek idukiko baldin balitu bi emazte, bata maite duena eta bestea gorroto diona, eta egingo baldin balitzaiozkate semeak, eta gorroto dionaren semea baldin balitza lenbizisortua,

        16. Partitzen duenean hazienda semeen artean, ezin egingo du primu maitearen semea, utzirik aldamen batera maite ez duenaren semea,

        17. Baizik ezagutuko du primutzat gaizki nai dionaren semea, eta emango diozka dauzkan gauza guzietatik bialditan anbat, zeren izanik bere semeetatik lenbizia, berari zor zaio primutza.

        18. Gizon batek baldin balu seme ezikaitz, eta lotsagalduko, aditzen ez duena aitaren, edo amaren agintea, eta kastigatua izanik ere mezprezioz obeditu nai ez diotena.

        19. Eldu bitzaiote, eta eraman bezate erri artako zarrakgana, eta juzgauko atera:

        20. Eta esango diezte: Gure seme au da setatia, eta lotsagaldukoa, mezprezioaz aditzen ditu gure esanak, eta bizi da janedanetan, nasaikerietan, eta tripontzikerietan,

        21. Iriko erriak arriz estaliko du, eta illa izango da, kendu dezazuten gaitza zuen erditik, eta Israel guzia au aditurik beldurtuko da.

        22. Gizonen batek egingo baldin balu eriotzaren diña dan bekaturen bat, eta eriotzara kondenaturik izango baldin balitza esekia urkamendian,

        23. Ez da geldituko bere gorputza illa zurean, baizik egun huratan berean izango da obiratua, zeren Jaungoikoak madarikatua da zurean esekia dagoena, eta ez dezu iñolaere loituko zure lur, zure Jaun Jainkoak beraren jabe izateko ematen dizuna.

 

OGEITA BIGARREN KAPITULUA

        1. Ikusten dezunean zure projimuaren idiren bat, edo ardiren bat galduta dabiltzala, etzaite irago malmetitu gabe baizik zuzenduko diozkazu zure anaiari.

        2. Zure anaia ez balitza ere auzokoa, eta ezagutuko ere ez baldin bazeneza, eramango dituzu zure etxera, eta idukiko dituzu zurekin zure anaiak billatu eta berriz artzen dituen bitartean.

        3. Orobat egingo dezu astoarekin, eta jantzigaiarekin, eta zure anaiak galtzen duen beste edozeñ gauzarekin. Arkituko baldin bazeneza, ez ezazu bertan bera utzi besterena dalako.

        4. Baldin ikusiko bazeneza zure projimuaren asto, edo idiren bat eroria bidean, etzera aurrera iragoko malmelitu gabe, baizik lagunduko diozu jasotzen.

        5. Emakumeak ez ditu jantziko gizasemearen soñekoak, ez da gizasemeak ere emakumearen soñekoak, zeren oiek egiten dituena nazkagarria da Jaunaren aurrean.

        6. Bidean ibillirik baldin arkitu bazeneza egaztiren baten kabiaren bat zuaitzean, edo lurrean, eta ama datzala umeen, edo arraultzeen gañean, ez dezu atxituko umeakin.

        7. Baizik utziko diezu joaten, gelditzen zerala arrapatu dituzun umeakin, ongi joan dakizun, eta bizi zaitezen denbora luzean.

        8. Etxe berriren bat egiten dezunean, egingo dezu auzparria tellatuaren inguruan, odola isuria izan ez dededin zure etxean, eta izan etzaitezen odolaren obendun norbait erori, edo amilduko balitza.

        9. Ez dituzu ereiñgo zure mastian bi azi, santutuak izan ez ditezten bai ereiñ zenduen azia, bai mastitik jaiotzen dana.

        10. Ez dezu goldeatuko idi, eta astoarekin batean.

        11. Ez dezu jantziko illearekin, eta liñoarekin eoa dagoen soñekorik.

        12. Jarriko dituzu estalitzen zeran kaparen lau egaletan, estugarritxo batzuek lau ertzetan.

        13. Gizon batek artuko balu emaztea, eta gero gorroto izango balio;

        14. Eta ibilliko balitza aitzakia billa utziteko, dagokitzen diola gaiztakeria txit itsusi bat, eta esango balu: Nik artu nuen emakume au, eta sarturik beragana, ez nuen arkitu donzella.

        15. Artuko dute bere aitak, eta bere amak, eta eramango dituzte berakin bere donzellatasunaren señaleak, atean dauden erriko zarrak gana.

        16. Eta esango du aitak: Nik oni eman nion emaztetzat nere alaba, zeñi gorroto diolako,

        17. Dagokitzen dio gaiztakeria txit itsusi bat, esaten duela: Ez nuen arkitu donzella zure alaba, eta ona emen non dauden nere alabaren donzellatasunaren señaleak. Zabalduko dute soñekoa erriko zarren aurrean.

        18. Eta elduko diote erri artako zarrak senarrari, eta azotatuko dute.

        19. Kondenatzen dutela gañera pagatzera zillarrezko eun siklo, zeñak emango diozkan neskatxaren aitari, zeren desfamatu zuen Israelko donzella bat dagokirik gaiztakeria txit itsusi bat, eta idukiko du emaztetzat, eta ezin utziko du bere bizitzako egun guztietan.

        20. Baña egia baldin balitza dagokitzen diona, eta neskatxagan arkitua izan ez balitza donzellatasuna.

        21. Botako dute bere aitaren etxeko ateetatikan kanpora, eta arriz estaliko dute erri artako gizonak, eta illa izango da, gauza nazkagarria egin zuelako Israelen, aragizko bekatuan erortzeaz bere aitaren etxean, eta kenduko dezu gaitza zure erditik.

        22. Lo egingo balu gizon batek iñoren emaztearekin, biak illak izango dirade, au da, adulterioko bekatua egin duten gizona, eta andrea, eta kenduko dezu gaitza Israeldikan.

        23. Baldin mutil bat ezkontitzatuko balitza neskatx donzella batekin, eta arkituko balu norbaitek errian, eta berarekin aragizko bekatua egingo balu,

        24. Aterako dituzu biak erri artako atera, eta arriz estaliak izango dirade, neskatxa, deadar egin etzuelako, egonik errian, gizasemea, lotsatu duelako bere projimuaren ezkontitzatua, eta kenduko dezu gaitza zure erditik.

        25. Baña baldin kanpoan arkituko balu gizasemeak neskatxa, ezkontzitzatua, eta eldurik, egingo balu berarekin aragizko bekatua, gizasemea bakarrik izango da illa.

        26. Etzaio ezer egingo neskatxari, ez da ere eriotzaren obendun, zeren nola lapur bat jaikitzen dan bere anaiaren kontra, eta kentzen dion bizia, ala neskatxa ere izan zan gogorrean artua.

        27. Bakarrik zegoan kanpoan, deadar egin zuen, eta etzan egon nork libratu zezakean.

        28. Arkituko baldin balu gizaseme batek neskatx donzella ezkontzitzatu gabea, eta arrapaturik egingo balu berarekin aragizko bekatua, eta gauza au gatik auzitan ariko balira,

        29. Emango diozka neskatxarekin lo egin zuenak, neskatxaren aitari berrogeita amar siklo zillarrezko, eta ezkonduko da berarekin, lotsatu zuelako. Ezin utziko du bere bizitzako egun guzietan.

        30. Ez du artuko gizonak bere aitaren emaztea, ez du ere agertuko bere estalkia.

 

OGEITA IRUGARREN KAPITULUA

        1. Ez da sartuko Jaunaren etxean txikiratu, dituena lotsari zapalduak, zerzenduak, edo ebakiak.

        2. Borta, au da, emakume galduagandik jaioa ezin sartuko da Jaunaren Elizan amargarren gizaldiraño.

        3. Ammontarra, eta Moabtarra ez dirade iñoiz sartuko Jaunaren Elizan, ez da amargarren gizaldia iragota ere,

        4. Ez zitzatzutelako bidera atera nai ogi, eta urarekin, atera ziñatenean Ejiptotik, eta alogera eman ziotelako zure kontra Baalam Beorren seme, Siria Mesopotamiakoari, madarikatu zinzan

        5. Eta zure Jaun Jainkoak etzuen aditu nai izan Balaam, eta bere madarikazioa itzuli zuen zure bedeikazioan, maite zinduelako.

        6. Ez ezazu egin berakin pakerik, eta etzaiezu ere billatu iñoiz gauza onik zure bizitzako egun guzietan.

        7. Ez ezazu iduki nazkan Idumeoa, zure anaia dalako, ezta ijitoa ere, zeren arrotza izan ziñan lurrean.

        8. Berakgandik jaiotzen diradenak sartuko dirade Jaunaren elizan irugarren gizaldian.

        9. Ateratzen zeranean zure etsaiakin gudatzera, kontu ez dezazula gauza gaiztorik batere egin.

        10. Baldin balitza zuen artean loitu danik gaueko ametzen bat gatik, aterako da etzauntzetik kanpora,

        11. Eta ez da itzuliko aliketa arratsaldean garbitua izan dedin bitartean urarekin, eta eguzkia sartzen danean itzuliko da etzauntzetara.

        12. Izentatuko dezu etzauntzetik kanpora toki bat nora joango zeran berezko premien eskabideak betetzera.

        13. Eramaten dezula makilla zorrotz bat gerrian, zeñarekin egingo dezu zulo bat, estalitzen dezula gero lur aterearekin loia.

        14. Zeren zure Jaun Jainkoa dabil etzauntzaren erdian zu libratzeko, eta jartzeko zure eskuan etsaiak, eta ala zure etzauntzak egon bear dute garbiak, eta ez da ikusi bear beretan gauza loirik, Jaunak utzi etzaizan.

        15. Ez dezu jarriko bere nagusiaren eskuetan, zugana iges egiten duen mendekoa.

        16. Biziko da zurekin nai duen tokian, eta atserengo du zure errietatik batean, eta etzaiozu ere naigaberik eman.

        17. Ez bedi egon Israelko alaben artean bordionik batere; ez gizon emajauslerik Israelko semeen artean.

        18. Ez dezu eskeñiko zure Jaun Jainkoaren etxean egin dezun edozeñere boto kunplitzeko bordionkeriaren saria, ez txakurraren balioa, bata ta bestea nazkagarriak diradelako zure Jaun Jainkoaren aurrean.

        19. Ez diozu prestatuko zure anaiari lukuruan ez dirua, ez aleak, ez beste gauzarik,

        20. Baizik bakarrik arrotzai. Zure anaiari berriz prestatuko diozu bear duena lukururikan gabe, bedeikatu zaitzan zure Jaun Jainkoak zure lan guzietan, sartzera zoazan lurrean beraren jabe izateko.

        21. Botoren bat egiten diozunean zure Jaungoikoari, ez ezazu luzatu kunplitzea: zeren bere kontua artuko dizu zure Jaun Jainkoak, eta luzatzen baldin badezu, bekatu egingo dezu.

        22. Ez baldin badezu nai egin eskintzarik, ez dezu bekaturik egingo.

        23. Baña bein zure ezpañetatikan ateratzen dana, gorde, eta kunplituko dezu, zure Jaun Jainkoari eskeñi ziñion bezela, eskeñi zenduen ezkero zure borondatez, eta zure aoz.

        24. Sartzen zeranean zure projimuaren mastian, jan itzatzu nai dituzun matz guziak, baña ez ezazu atera matzik zurekin kanpora.

        25. Sartuko baldin baziña zure adiskidearen garitzan, artuko dituzu galburuak, eta igortziko dituzu eskuakin, baña ez dituzu ebakiko igaitaiarekin.

 

OGEITA LAUGARREN KAPITULUA

        1. Baldin gizon batek artuko balu emaztea, eta idukiko balu berarekin eta ez balitza izango bere gogokoa ezaintasunen batgatik: eskribatuko du utziaren agiria, eta jarriko du emaztearen eskuan, eta bidalduko du bere etxetik.

        2. Eta aterarik, besteren batekin ezkontzen danean,

        3. Eta onek ere gorroto izango balio, eta emango balio utziaren agiria, eta bidalduko balu bere etxetik, edo gizona ilko balitza,

        4. Ezin artuko du lenbiziko senarrak emaztetzat, zeren loitua izan da, eta nazkagarria egiña Jaunaren aurrean. Etzaiozu bekatu eginerazi, zure Jaun Jainkoak bere jabe izateko ematen dizun lurrari.

        5. Eta emaztea artu berri dagoan gizona, ez da joango gerrara, etzaio ere emango erriko lantegirik, baizik bekatu gabe bere etxean ariko da, bere emaztearekin urte betean poztu dedin.

        6. Ez dezu artuko prendaren tokian errotarri goikoa, ez beekoa: zeren aurrean jarri dizu bere bizia.

        7. Arrapatuko baldin balitza gizonen bat sonsakatzen bere anaia Israelko semeren bat, eta saldurik au artuko balu balioa, illa izango da, eta kenduko dezu gaitza zure erditikan.

        8. Begiratu ezazu arretarekin egin etzaitezen legenarraren izurriaren diña, baizik egingo dezu Lebiren jatorriko apaizak irakasten dizuten guzia, agindu nienaren araura, eta osaro bete ezazu.

        9. Oroitu zaitezte zer egin zuen, zuen Jaun Jainkoak Mariarekin bidean, ateratzen ziñatenean Ejiptotikan.

        10. Eskatzen diozunean zure lagun urkoari zor dizun gauzaren bat, etzera sartuko bere etxean, kentzeko prenda,

        11. Baizik egongo zera kanpoan, eta berak aterako dizu duena:

        12. Baña beartsua baldin balitza, ez du gaurik egingo zure etxean prendak,

        13. Baizik bereala itzuliko diozu eguzkia sartu baño lenago: lo egiñik bere arroparekin, bedeikatu zaitzan, eta iduki dezazun irabazia zure Jaun Jainkoaren aurrean.

        14. Ez diozu ukatuko alogera zure anaia premiadun eta beartuari, ez zurekin lurrean bizi dan, eta zure ateen barrenen dagoan arrotzari.

        15. Baizik egun artan berean itzuliko diozu bere lanaren alogera, eguzkia sartu baño lenago, beartua dalako, eta orrekin bizi dalako, zure kontra Jaunari deadar egin ez dizaion, eta bekatura dagokitu ez dakizun.

        16. Ez dirade illak izango gurasoak semeakgatik, ez semeak gurasoak gatik, baizik bakoitza izango da illa bere bekatua gatik.

        17. Ez diozu egingo bidegabekeriarik arrotzari, ez umezurtzari, ez diozu ere artuko alargunari bere soñekoa prendatzat.

        18. Oroitu zaite menpekoa izan ziñala Ejipton, eta zure Jaun Jainkoak atera zinduela andikan. Argatik agintzen dizut egin dezazula gauza au.

        19. Igitaitzen dituzunean uztak zure kanpoan, eta utziko bazeneza garibillaren bat aztuta, etzera itzuliko bera artzera, baizik utziko dezu eraman dezan arrotzak, eta umezurtzak, eta alargunak bedeikatu zaitzan zure Jaun Jainkoak zure eskuen lan guzian.

        20. Ariko baziña biltzen oliboen frutua, etzera itzuliko artzera zuaitzetan gelditzen dana, baizik utziko diozu arrotzari, umezurtzari eta alargunari.

        21. Mendaintzen dezunean zure mastia, ez dituzu bilduko gelditzen diraden mordoak, baizik utzi itzatzu arrotzarentzat, umezurtzarentzat, eta alargunarentzat.

        22. Oroitu zaite zu ere menpekoa izandu ziñala Ejipton, eta argatik agintzen dizut egin dezazula gauza au.

 

OGEITA BOSGARREN KAPITULUA

        1. Izango baldin balitza auziren bat nortzukbaiten artean, eta joango balirade juezak gana, oiek emango diote zuzentasuneko palma, argiro ezagutzen dutenari diña dala, eta gaiztoa dala ezagutzen dutena kondenatuko dute gaiztakeria gatik.

        2. Ikusiko baldin balute berriz bekatu egin duena azoteen diña dala, aginduko diote etziteko lurrean, eta azotatueraziko dute beren aurrean. Bekatuaren neurrira izango da azoteen zenbata ere.

        3. Baña ez diteztela iñoiz irago berrogeitik, joan ez dedin zure anaia, zure begien aurrean itsusikiro zaurituta.

        4. Ez dezu lotuko, larrañean zure uztak traillatzen ari dan idiaren aoa.

        5. Bi anaia elkarrekin bizi diradenean, eta beretatik bat aurrik gabe ilko balitza, illaren emaztea ez da besterekin ezkonduko, baizik bere anaiak artuko du, eta jasoko dio jatorria bere anaiari.

        6. Eta beragandik izaten duen seme lenbizi sortuari, ipiñiko dio bere anaiaren izena, borratu ez dedin bere izena Israeldikan.

        7. Baña baldin ez balu artu nai bere anaiaren emazte, legez zor zaiona, joango da andrea erriko atera, eta ots egingo diote zarrai, eta esango du: Nere senarraren anaiak ez du altxatu nai bere anaiaren izena Israelen, ezta ere ni artu emaztetzat.

        8. Eta bereala otsegin eraziko diote, eta galdetu. Erantzungo baldin balu: Ez det artu nai emaztetzat.

        9. Alderatuko da beragana andrea zarren aurrean, eta kenduko du bere oñetik zapata, eta istua botako dio bere arpegira, eta esango du: Onela tratatua izango da bere anaiaren etxea egin nai ez duen gizona.

        10. Eta bere izena izango da deitua Israelen, oñuztuaren Etxea.

        11. Baldin balute beren artean ezbairen bat bi gizonek, eta asiko balitza bata bestearen kontra atelekatzen, eta bestearen emazteak atera nairik bere senarra sendoagoaren eskutik, ezarriko balio eskua, eta elduko balio lotsarietatik,

        12. Ebakiko diozu eskua, eta ez dezu idukiko berarekin errukirik batere.

        13. Ez dituzu idukiko zure zakuan pisu desberdiñak, andiagoa eta txikiagoa.

        14. Ez da ere izango zure etxean neurri andiagoa eta txikiagoa.

        15. Idukiko dezu pisu zuzen eta egiazkoa, eta idukiko dezu neurri berdiña eta egiazkoa, bizi zaitezen denbora luzean, zure Jaun Jainkoak emango dizun lurraren gañean;

        16. Zeren zure Jaun Jainkoak nazkaz begiratzen dio, gauza oiek egiten dituenari, eta gorroto dio bidegabekeria guziari.

        17. Oroitu zaite zer egin zizun Amalekek bidean, ateratzen ziñanean Ejiptotik,

        18. Nola atera zitzazun bidera, eta ill zituen zure ejerzituko atzeneko, nekaturik bidean gelditzen ziradenak, zu zeundenean gosez eta nekez aitua, eta etzan izan Jaungoikoaren beldur.

        19. Ematen dizunean bada atsedena zure Jaun Jainkoak, eta zure mendean jartzen dituenean inguruko erri guziak, eskeñi zizun lurrean, kenduko dezu bere izena zeruaren azpitikan. Kontu etzaitezela aztu.

 

OGEITA SEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta sartzen zeranean zure Jaun Jainkoak bere jabe izateko emango dizun lurrean, eta ardiesten dezunean eta bizitutzen zeranean an.

        2. Artuko dituzu zure frutu guzien lenbiziak, eta jarriko dituzu saskitxo batean, eta joango zera, zure Jaun Jainkoak aututzen duen tokira, an bere izen santuari ots egiteko.

        3. Eta alderatuko zera egun aietan dan apaizagana, eta esango diozu: Aitortzen det gaur zure Jaun Jainkoaren aurrean, sartu naizala gure gurasoai juramentuarekin eskeñi zioten lurrean, emango zigula guri.

        4. Eta arturik apaizak saskitxoa zure eskutik, jarriko du zure Jaun Jainkoaren aldarearen aurrean,

        5. Eta esango dezu zure Jaun Jainkoaren aurrean: Siroak persegitzen zuen nere aita, Ejiptotikan jatxitzen zana eta an arrotza bezela egon zan txit gutxi ziradela, eta azi zan jende andian, eta sendoan eta muga gabeko taldean.

        6. Eta ijitoak aflijitu ginduzten, eta persegitu ginduzten ipiñirik gure gañean zama txit astunak.

        7. Eta ots egin giñion gure gurasoen Jaun Jainkoari, zeñak aditu ginduen, eta begiratu zion gure beeratzapen, lan eta estutasunari.

        8. Eta atera ginduen Ejiptotik esku sendo, eta beso zabalduarekin, izi andiarekin, señaleakin eta mirariakin.

        9. Eta sartu ginduen toki onetan, eta eman zigun eztia eta eznea darion lur au.

        10. Eta argatik eskeñtzen ditut orain, Jaunak eman zidan lurreko frutuen lenbiziak. Eta utziko dituzu zure Jaun Jainkoaren aurrean, eta adoratu ezkero zure Jaun Jainkoa,

        11. Jango ere dituzu, zure Jaun Jainkoak eman dizkizun ondasunetatik zuri, eta zure etxeari, zuk eta Lebitak eta zurekin dagoan arrotzak.

        12. Betetzen dezunean zure frutu guzien amarrena, amarrenen irugarren urtean emango ere diozu Lebitari, eta arrotzari, eta zurtzari eta alargunari, jan dezaten, eta ase ditezten zure ateen barrenen.

        13. Eta esango dezu zure Jaun Jainkoaren aurrean: Artu det nere etxetik santutua dagoana, eta eman diot Lebitari, eta arrotzari, eta zurtzari eta alargunari, agindu ziñidan bezela, ez det ausi zure mandamenturik, eta ez naiz ere aztu zure agintearekin.

        14. Ez det jan gauza oietatik nere proguan, eta ez ditut berezitu ere loikeriaren baten, eta ez det ere gaztatu beretatiko gauzarik ilkizunetan. Obeditu diot nere Jaun Jainkoaren bozari, eta egin ditut gauza guztiak agindu ziñidan bezela.

        15. Begiratu ezazu zure santutokitik, eta zeruetako bizileku goratutik, eta bedeikatu ezazu Israel zure erria, eta eman ziñigun lurra, juramentu egin ziñioten bezela gure gurasoai, eznea ta eztia darion lurrari.

        16. Gaur zure Jaun Jainkoak agindu dizu egin ditzatzula aginte eta erabaki oiek, eta zaitu ta gorde ditzatzula zure biotz guzitik, eta zure anima guzitik.

        17. Jauna autu dezu gaur, izan dedin zure Jaungoikoa, eta ibilli zaitezen bere bideetatik, eta gorde ditzatzun bere zeremoniak, eta aginteak eta erabakiak, eta obeditu dizaiozun bere aginteari.

        18. Eta Jaunak autu zaitu gaur izan zatzakion bere erri berezia, itz egiñik dizun bezela, eta gorde ditzatzun bere aginte guziak.

        19. Eta egin zaitzan, egin dituen erreñu guziak baño goratuagoa, bere alabantza, izen, eta gloriarako, izan zaitezen zure Jaun Jainkoaren erri santua, esan zuen bezela.

 

OGEITA ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Eta agindu zioten Moisesek, eta Israelko zarrak erriari esaten zutela: Gorde ezazute nik gaur ematen diizkizutedan aginte guziak.

        2. Eta iragotzen dezutenean Jordana, zure Jaun Jainkoak emango dizun lurrera, altxatuko dituzu arri andiak, eta karearekin leunduko dituzu,

        3. Eskribatu al ditzakezun beretan lege onen itz guziak, irago ezkero Jordana, sartu zaitezen zure Jaun Jainkoak emango dizun lurrean, eznea eta eztia dariozkan lurrean, juramentu egin zioten bezela zure gurasoai.

        4. Iragotzen dezutenean bada Jordana, altxatu itzatzute nik gaur agintzen dizkizutedan arriak Hebalko mendian, eta leunduko dituzu karearekin.

        5. Eta egingo diozu an aldare bat zure Jaun Jainkoari, burniari ukitu ez dioten arriakin,

        6. Eta arkaitz zatar eta landugabeekin, eta egingo diozkazu bere gañean eskeñiak zure Jaun Jainkoari.

        7. Eta ilko dituzu doañ paketsuak, eta jango dezu an, eta egingo dezu janedana zure Jaun Jainkoaren aurrean.

        8. Eta eskribatuko dituzu leun eta argiro arrien gañean lege onen itz guziak.

        9. Eta esan zioten Moisesek eta Lebiten jatorriko apaizak Israel guziari: Oartu zaite, eta aditu ezazu Israel, gaur egiña zera zure Jaun Jainkoaren erria:

        10. Adituko dezu bere boza, eta egingo dituzu, nik gaur agintzen dizkizudan aginte eta legeak.

        11. Eta agindu zion Moisesek erriari egun artan esaten zuela:

        12. Irago ezkero Jordana, egongo dirade Garizimgo mendiaren gañean bedeikatzeko erria oiek: Simeon, Lebi, Judas, Issakar, Jose eta Benjamin.

        13. Eta aurkez egongo dirade Hebalko mendian erria madarikatzeko oiek: Ruben, Gad eta Aser, eta Zabulon, Dan eta Neptali.

        14. Eta asiko dirade izketan Lebitak, eta esango diote Israelko gizaseme guztiai deadar andiarekin:

        15. Madarikatua otalluzko, edo menasturtuzko taiuren bat egiten duen gizona, Jaunarentzat nazkagarria, langilleen eskuen obra, eta jartzen duena toki ezkutuan. Eta erri guziak erantzun, eta esango du: Ala izan dedilla.

        16. Madarikatua honratzen ez dituena bere aita, eta bere ama. Eta erri guziak esango du: Ala izan dedilla.

        17. Madarikatua eramaten dituena arontzago bere lagun urkoaren mugarriak. Eta erri guziak esango du: Ala izan dedilla.

        18. Madarikatua uts erazitzen diona itsuari bidean. Eta erri guziak esango du: Ala izan dedilla.

        19. Madarikatua zeartzen duena arrotzaren, umezurtzaren eta alargunaren eskubidea. Eta erri guziak esango du: Ala izan dedilla.

        20. Madarikatua lo egiten duena bere aitaren emaztearekin, eta agertzen duena beraren oearen estalkia. Eta erri guziak esango du: Ala izan dedilla.

        21. Madarikatua lo egiten duena edozeñ abererekin. Eta erri guziak esango du: Ala izan dedilla.

        22. Madarikatua lo egiten duena bere arrebarekin, bere aitaren, edo bere amaren alabarekin. Eta erri guziak esango du: Ala izan dedilla.

        23. Madarikatua lo egiten duena bere amagiarrebarekin. Eta erri guziak esango du: Ala izan dedilla.

        24. Madarikatua ezkutuan zauritzen duena bere lagun urkoa. Eta erri guziak esango du: Ala izan dedilla.

        25. Madarikatua artzen dituena doañak, zauritzeko anima obengabea. Eta erri guziak esango du: Ala izan dedilla.

        26. Madarikatua irauten ez duena lege onen itzetan, eta egitez betetzen ez dituena. Eta erri guziak esango du: Ala izan dedilla.

 

OGEITA ZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Baña baldin adituko bazeneza zure Jaun Jainkoaren boza, egiteko eta zaitzeko, nik gaur ematen dizkizudan bere aginte guztiak, jarriko zaitu zure Jaun Jainkoak, lurrean dauden erreñu guziak baño gorago.

        2. Eta etorriko dirade zure gañera, eta itsatsiko zazkizu bedeikazio guzti oiek, aditzen baldin badituzu bere aginteak.

        3. Bedeikatua izango zera zu errian, eta bedeikatua kanpoan.

        4. Bedeikatua zure sabeleko frutua, eta zure lurreko frutak, eta zure abereen frutua, zure beien eleak, eta zure ardien taldeak.

        5. Bedeikatuak zure aletegiak, eta bedeikatuak zure gañekoak.

        6. Bedeikatua izango zera sartzen zeranean, eta irtetzen zeranean.

        7. Jaunak egingo du erori diteztela zure aurrean zure kontra jaikitzen diraden zure etsaiak, bide batetik etorriko dirade zure kontra, eta zazpi bidetatik iges egingo dute zure aurretik.

        8. Bidalduko du Jaunak bedeikazioa zure aletegien gañera, eta zure eskuen lan guzien gañera, eta bedeikatuko zaitu artzen dezun lurrean.

        9. Altxatuko zaitu Jaunak erri santu bat bezela beretzat, egin zizun juramentuaren araura, gordetzen baldin badituzu zure Jaun Jainkoaren aginteak, eta ibiltzen bazera bere bideetatik.

        10. Eta lurreko erri guziak ikusiko dute Jaunaren izena aipatua izan dala zure gañean, eta zure beldur izango dirade.

        11. Jaunak egingo du iduki ditzatzula ugari ondasun guztiak, zure sabeleko frutuan, eta zure abereen frutuan, Jaunak zure gurasoai zuri emango zizula juramentu egin zioten zure lurreko frutuan.

        12. Jaunak idikiko du bere ondasuntegi txit ederra, zerua, emateko bere denboran euria zure lurrari, eta bedeikatuko ditu zure eskuen lan guziak. Eta prestatuko diozu jende askori, eta zuk ez dezu artuko prestaturik iñorgandik.

        13. Jaunak jarriko zaitu eginik errien buru, eta ez menpeko, eta egongo zera beti gañean eta ez azpian, aditzen baldin badituzu zure Jaun Jainkoaren aginte, nik gaur ematen dizkizudanak, eta zaitu, eta egingo baldin baziñitu,

        14. Eta zeartuko ez baldin baziña beretatik ez eskuiera, ez ezkerrera, eta jarraituko ez baziñizkio jainko arrotzai, ezta adoratu ere berak.

        15. Baña baldin ez bazeneza aditu nai zure Jaun Jainkoaren boza, zaitu eta egiteko nik gaur ematen dizkizudan bere aginte eta zeremonia guziak, etorriko dirade zure gañera, eta itsatsiko zazkizu madarikazio guzi oiek.

        16. Madarikatua izango zera errian, madarikatua kanpoan.

        17. Madarikatua zure aletegia, eta madarikatuak zure gañerakoak.

        18. Madarikatua zure sabeleko frutua, eta zure lurreko frutuak, zure beien eleak, eta zure ardien taldeak.

        19. Madarikatua izango zera sartzen zeranean, eta madarikatua ateratzen zeranean.

        20. Bidalduko du Jaunak zure gañera gosea, eta premia, eta ezarriko du madarikazioa egiten dezun, eta eskuak ipintzen diozkazun gauza guzien gañera; puskatu arteraño, eta arin galdu zaitzan artean, zure obra txit gaiztoak gatik, zeñak gatik utzi izango dezun.

        21. Egingo du Jaunak izurria itsatsi dakizula, desegin zaitzan bitartean, bere jabe izateko sartuko zeran lurrean.

        22. Jaunak kastigatuko zaitu ezurtearekin, elgaitzarekin, eta otzarekin, beroarekin, eta legortearekin, aize ustelduarekin, eta gorniarekin, eta persegituko zaitu galdu zaitzan artean.

        23. Zure gañean dagoan zerua itzuliko da izatera bronzezkoa, eta zapatzen dezun lurra, burnizkoa.

        24. Eman bizaio Jaunak zure lurrari autsa euriaren lekuan, eta jatxi bedi zerutik errautsa zure gañera, puskatua izan zaitezen bitartean.

        25. Egin beza Jaunak erori zaitezela zure etsaien aurrean. Atera zaitezela beren kontra bide batetik, eta iges dezazula zazpitik, eta izan zaitezela barreiatua lurreko erreñu guzietatik.

        26. Eta zure gorputz illa izan dedilla zeruko egazti guztien, eta lurreko pisti guztien janaritzat, eta ez dedilla izan igeserazi dizaienik.

        27. Zauritu zaitzala Jaunak Ejiptoko zauriarekin, eta atz, eta azgalearekin gorputzaren zati loiak botatzen dituena, sendatua izan ezin zenezakean eran,

        28. Zauritu zaitzala Jaunak erotasunarekin, eta itsutasunarekin, eta adimeneko sumintasunarekin;

        29. Eta ibilli zaitezela itsumuka egerdian, ibilli oi dan bezela itsua illunean, eta oker ibilli zaitezela zure bideetan. Eta denbora guzian iduki dezazula sufritu bearra gezurrezko asmazioak, eta izan zaitezela bortxaz sakatua, eta ez dezazula iduki nork libratu.

        30. Artu dezazula emaztea, eta beste batek lo egin dezala berarekin. Etxea egin dezazula, eta etzaitezela beratan bizi. Mastia ipiñi dezazula, eta ez dezazula mendaindu.

        31. Zure idia izan dedilla illa zure aurrean, eta ez dezazula beratatik jan. Zure astoa izan dedilla arrapatua zure aurrean, eta ez dizazutela itzuli. Zure ardiak izan diteztela emanak zure etsaiai, eta ez dedilla izan nork zuri lagundu.

        32. Zure semeak eta zure alabak izan bekizkiola emanak beste erri bati, zure begiak ikusten dituztela, eta indargabetzen diradela egun guztian berai begira, eta ez dedilla arkitu sendotasunik zure eskuan.

        33. Ezagutzen ez dezun erri batek jan ditzala zure lurreko frutuak, eta zure lan guztiak, eta izan zaitezela beti gezurrezko asmazioak sufritzen, eta egon zaitezela estutua egun guztietan,

        34. Eta arritua zure begiak ikusiko dituzten gauzen iziarekin.

        35. Zauritu zaitzala Jaunak zauri txit gaiztoarekin belaunetan eta zankoetan, eta ezin izan zaitezela sendatua oñaren azpitik zure buruaren gañeraño.

        36. Jaunak eraman zaitzala zu, eta zure gañean jartzen dezun zure erregea, zuk eta zure gurasoak ezagutzen ez duten jende batera, eta serbitu ditzatzula an jainko arrotzak, zura eta arria.

        37. Eta izango zera galdua egiñik burlagarri eta ipuia, Jaunak eramango zaituen erri guztientzat.

        38. Azi asko botako dezu lurrera, eta bilduko dezu gutxi, zeren langostak iretsiko dute guztia.

        39. Ipiñiko dezu mastia, eta aitzurtuko dezu, eta ez dezu idukiko ardorik, eta ez dezu ere artuko ezer beratatik, zeren izango da arrak desegiña.

        40. Idukiko dituzu oliboak zure lur guztietan, eta etzera izango olioz untatua, zeren erori eta galduko dira.

        41. Semeak eta alabak izango dituzu, eta ez dezu idukiko berakin bizitzeko pozik, zeren eramanak izango dirade katiberiora.

        42. Gorniak desegingo ditu zure zuaitz guztiak, eta zure lurreko frutuak.

        43. Lurrean zurekin bizi dan arrotzak igoko du zure gañera, eta egongo da zu baño gorago; zu berriz jetxiko zera, eta egongo zera beerago.

        44. Berak prestatuko dizu zuri, eta zuk ez diozu prestatuko berari: bera egongo da goian, eta zu bean.

        45. Eta etorriko dirade zure gañera madarikazio guzti oiek, eta persegitzen zaituztenak arrapatuko zaituzte, il zaitezen artean, etzenduelako aditu zure Jaun Jainkoaren boza, eta etziñituelako gorde, eman zizkitzun bere aginte eta zeremoniak.

        46. Eta ala zugan eta zure jatorriagan egongo dirade beti agirian Jainkoaren aserrearen señaleak eta mirariak.

        47. Etzenduela serbitu zure Jaun Jainkoa pozarekin eta biotzeko gozotasunarekin, berak onera mot guziakin zu bete ezkero.

        48. Serbituko dezu zure etsai, Jaunak zure kontra bidalduko duena, gose, eta egarri, eta billostasun, eta premia guzian, eta jarriko du burnizko uztarri bat zure lepoaren gañean, puskatu zaitzan artean.

        49. Ekarriko du Jaunak zure gañera jende bat urrutitik eta lurraren atzeneko mugetatik, portizkiro egaka egiten duen agiliaren irudira, zeñaen izketa ezin adituko dezun.

        50. Jende txit ausartua, ez diona lotsarik ekarriko zarrari, ez da errukituko ere aurrarekin,

        51. Eta iretsiko du zure abereen frutua, eta zure lurraren frutua, il zaitezen artean, eta ez dezazun artean utzi garirik, ardorik, eta oliorik, beien elerik, eta ardien talderik, galdu zaitzan artean,

        52. Eta puskatu zure erri guzietan, eta aurtikiak izan ditezten bitartean zure murru sendo eta altuak, zeñatan ipintzen zenduen zure itxedopena zure lur guztian. Izango zera ingurutua zure ateen barrenen, zure jaun Jainkoak emango dizun zure lur guzian.

        53. Eta jango dezu zure sabeleko frutua, eta zure Jaun Jainkoak emango dizkitzun zure semeen eta zure alaben aragiak antsia eta galmenean zeñarekin estutuko zaituen zure etsaiak.

        54. Zure erriko gizonik kupera eta atsegin zaleena izango da zikoitza bere anaiarekin eta bere besartean lo egiten duen emaztearekin,

        55. Ez emateko berai jango dituen bere semeen aragiak: zeren ez du beste gauzarikan batere idukiko, zure ate guzien barrenen zure etsaiak desegingo zaituzten esi eta bearrean.

        56. Emazte samur eta kuperati, pausurik eman ezin zuena, ez jarri oñik lurraren gañean bere kupera ta minberatasun geiegia gatik, ez dio eman naiko bere senar maiteari berari bere semearen eta alabaren aragien zati bat,

        57. Ez bere sabeletik ateratzen diraden aurlagunen, ez ordu artan jaio diraden aurrenik, zeren jango dituzte ezkutuan, ez dutelako beste gauzarik zerekin il gose ain gogorra, zure etsaiak zure ateen barrenen estutuko zaituen esi ta ondamenean.

        58. Gorde eta betetzen ez baldin badituzu lege onen itz guzi, liburu onetan eskribatuak daudenak, eta bere izen gloriatsu eta ikaragarriaren, au da, zure Jaun Jainkoaren beldur ez bazera,

        59. Jaunak geituko ditu zure zauriak, eta zure jatorriarenak, zauri andiak eta iraunkorrak, gaitz txit gaiztoak eta betikoak.

        60. Eta itzuliko ditu zure kontra Ejiptoko naigabe guztiak, zeñaen beldur izan ziñan, eta itsatsiko zazkizu,

        61. Baitaere bidalduko ditu Jaunak zure gañera, lege onen liburuan eskribatuak ez dauden eritasun eta zauri guztiak, puskatu zaitzan artean.

        62. Eta geldituko zerate gutxi batzuek, len ziñenak zeruko izarrak bezela ugaritasunean, etzenduelako aditu zure Jaun Jainkoaren boza.

        63. Eta nola len gozatu zan Jauna zuekgan, zuei ongi egiten, eta zuek ugaritutzen, ala gozatuko da zuek galduten eta desegiten, aurtikiak izan zaitezten sartzera zoazten lurretik bere jabe izateko.

        64. Jaunak barreiatuko zaitu erri guzietatik munduaren egal batetik besteraño eta an serbituko dituzu jainko arrotz, zuk ez zure gurasoak ezagutzen ez dituzutenak, zurak eta arriak.

        65. Jende aien artean ere ez dezu atsedenik izango, eta ezin jarriko ere dezu zure oña. Zeren Jaunak emango dizu an biotz beldurti bat, eta begi ezkelak, eta anima bat tristezaz desegiña,

        66. Eta egongo da zure bizia esekia bezela zure aurrean. Beldur izango zera gau ta egun, eta ez diozu sinistuko zure biziari.

        67. Goizean esango dezu: Nor allegatu lezakean arratsaldera? eta arratsaldean: Nor allegatu lezakean goizera? zure biotza ikaratuko duen beldurra gatik, eta zure begiakin ikusiko dituzun gauzak gatik,

        68. Jaunak berriz eraman eragingo zaitu ontzietan Ejiptora, berriz ez zenezala ikusi esan zizun bidetik. An izango zera saldua zure etsaiai, izateko menpekoak gizasemeak eta emakumeak, eta ez da izango nork erosi.

 

OGEITA BEDERATZIGARREN KAPITULUA

        1. Oiek dirade Jaunak Moisesi agindu zion elkartasuneko itzak, egiteko Israelko semeakin Moabko lurrean, Horeben berakin egin zuen elkartasunaz gañera.

        2. Eta ots egin zion Moisesek Israel guztiari, eta esan zioten: Zuek ikusi zenduzten, Jaunak zuen aurrean Ejiptoko lurrean egin ziozkaten gauza guztiak Faraoni, eta bere serbitzari guziai, eta aren lur guziari,

        3. Zuen begiak ikusi zituzten, zauri andiak, eta arako señale andi eta arrigarriak.

        4. Eta gaurko eguneraño ez dizute Jaunak eman, aditzen duen biotzik, ez ikusten duten begirik, ez entzun al dezaken belarririk.

        5. Jaunak erabilli zaituzte berrogei urtean eremutik: ez dirade urratu zuen soñekoak, ez zarrez kastatu zuen oñetakoak.

        6. Etzenduten jan ogirik, ezta ere edan ardorik, ez sagardorik: jakin ziñitzaten ni nintzala zuen Jaun Jainkoa.

        7. Eta etorri ziñaten toki onetara, eta atera zatzazkigun bidera gurekin gudatzera Sehon Hesebongo erregea, eta Og Basango erregea. Eta desegin giñituen

        8. Eta atxitu genduen beren lurra, eta eman giñon Ruben, eta Gad, eta Manassesen tribu erdiari beraren jabe izateko.

        9. Gorde itzatzute bada elkartasun onen itzak, eta bete itzatzute, aditu ditzatzuten egiten dituzuten gauza guziak.

        10. Zuek zaudete gaur guziok zuen Jaun Jainkoaren aurrean, zuen prinzipeak, eta tribuak, eta zarrak, eta irakasleak, Israelko erri guzia,

        11. Zuen semeak eta emazteak, eta zurekin etzauntzetan bizi dan arrotza, oien artetikan kendu gabe egurrak epakitzen dituztenak, eta urak ekartzen dituztenak,

        12. Sartu zaitezen zure Jaun Jainkoaren elkartasunean, elkartasun bat zure Jaun Jainkoak gaur Zurekin berriz egin eta juramentuarekin sendatzen duenean,

        13. Altxatzeko zu bere erritzat, eta izateko bera zure Jaun Jainkoa esan dizun bezela, eta juramentu egin zioten bezela zure guraso Abraham, Isaak, eta Jakobi.

        14. Eta ez det nik egiten zuekin bakarrik elkartasun au, eta ez ditut sendatzen juramentu oiek,

        15. Baizik oraingo eta geroko guziakin.

        16. Zeren zuek ongi dakizute nola bizitu izan giñan Ejiptoko lurrean, eta nola irago giñan erreñuen erditikan, zeñak iragotzen genduztela

        17. Ikusi zenduzten nazkagarriak eta zikinkeriak, au da, beren idoloak, zura eta arria, zillarra eta urrea, zeñak adoratzen zituzten.

        18. Ez dedin arkitu zuen artean gizasemerik, edo emakumerik, familiarik edo triburik, zeñaen biotza dagoan gaur apartaturik zuen Jaun Jainkoagandik, joateko serbitzera jende aien Jainkoak, eta egon dedin zuen artean beaztuna eta mingoiztasuna ematen duen sustraia.

        19. Eta aditzen dituenean juramentu onen itzak, lausengatu ez dedin bere biotzean, esaten duela: Pakea izango det nik, eta ibilliko naiz nere biotzeko gaiztakerian, eta akabatu dezan ordiak egarritsua,

        20. Eta Jaunak barkatu ez dizaion, baizik bere aserrea eta zeloa irazeki ez ditezten geiago orduan gizon huraren kontra, eta jarri ez ditezten egotez bere gañean liburu onetan eskribatuak dauden madarikazio guztiak, eta borratu dezan Jaunak bere izena zeruaren azpitik,

        21. Eta aitu dezan, galdu eta berezitzeko Israelko tribu guzietatik, lege eta elkartasun onetako liburuan dauden madarikazioen araura.

        22. Eta esango du darraikon gizaldiak, eta aurrerakoan jaiotzen diraden semeak, eta urrutitikan etortzen diraden arrotzak, ikusirik erri artako zauriak, eta gaitzak, zeñakin aflijitu zuen Jaunak,

        23. Erretzen duenean sufrearekin eta gatzaren berotasunarekin, alako moduan non ez dedin geiago erein, ez moteatu gauza berderik, Sodomaren eta Gomorraren, Adamaren eta Seboimen, Jaunak bere aserre eta sumintasunean desegin zituen galmenaren irudira.

        24. Eta esango dute jende guziak: Zergatik Jaunak onela egin dio lur oni? Ze aserre eta sumintasun mugagabea da au?

        25. Eta erantzungo dute: Utzi zutelako Jaunaren elkartasuna, egin zuena beren gurasoakin, atera zituenean Ejiptoko lurretikan.

        26. Eta serbitu zituzten jainko arrotzak, eta adoratu zituzten ezagutzen etzituztenak, eta zeñai etzegokieten.

        27. Argatik erazeki zan Jaunaren aserrea lur onen kontra, ezartzen zituela beraren gañera, liburu onetan eskribatuak dauden madarikazio guziak.

        28. Eta aurtiki zituen irarekin, eta sumintasunarekin, eta aserre txit andiarekin, erbestetutzen zituela urrutiko errietara, gaur egiztaturik ikusten dan bezela.

        29. Gure Jaun Jainkoaren gauza ezkutu, agertuak guri eta gure semeai betiko, egin ditzagun lege onen itz guziak.

 

OGEITA AMARGARREN KAPITULUA

        1. Etortzen diradenean bada zure gañera gauza guzi oiek, zure aurrean jarri ditudan bendizioa edo maldizioa, eta damututzen zeranean zure biotzean jende guzien erdian, zeñatatik barreiatu izango zaituen zure Jaun Jainkoak,

        2. Eta biurtzen zeranean beragana, eta obeditzen dituzunean bere aginteak zure semeakin, zure biotz guzitikan, eta zure anima guzitikan, nik gaur agintzen dizudan bezela,

        3. Zure Jaun Jainkoak biurtuko zaitu zure katiberiotik, eta urrikarituko da zurekin, eta berriz bilduko zaitu, len barreiatu zinduen erri guzietatik.

        4. Munduaren bukaeraraño aurtikia izango baldin baziña ere, andikan ekarriko zaitu zure Jaun Jainkoak,

        5. Eta artuko zaitu, eta sartu, zure gurasoak beraren jabe izan ziraden lurrean, eta iritxiko dezu, eta emanik zuri bedeikazioa, ugarituko zaitu, zure gurasoak izan ziraden baño geiago.

        6. Eta zirkunzidatuko du zure Jaun Jainkoak zure biotza, eta zure jatorriaren biotza, maitatu dezazun zure Jaun Jainkoa zure biotz guzitikan, eta zure anima guzitikan, bizi zaitezkean.

        7. Eta itzuliko ditu madarikazio guzi oiek zure etsai guzien kontra, eta zu gorrotatu eta persegitzen zaituztenen kontra.

        8. Baña zu itzuliko zera, eta adituko dezu zure Jaun Jainkoaren boza: eta egingo dituzu nik gaur ematen dizkizudan aginte guziak.

        9. Eta zure Jaun Jainkoak ugaritu eragingo dizu zure eskuen lan guzietan, zure sabeleko semeetan, eta zure abereen frutuan, zure lurraren ugaritasunean, eta gauza guzien ugaritasunean. Zeren Jaunak berriz abegi onarekin begiratuko dizu, betetzen zaituela on guziakin, egin zuen bezela zuen gurasoakin.

        10. Aditzen baldin badezu zure Jaun Jainkoaren boza, eta zaitzen baldin badituzu bere aginte eta zeremonia, lege onetan eskribatuak daudenak, eta biurtzen baldin bazera zure Jaun Jainkoagana zure biotz guzitik, eta zure anima guzitik.

        11. Nik gaur ematen dizudan aginte au, ez dago zure gañean, ez jarria zugandik urrutian,

        12. Ez ipiñia zeruan, alako moduan non esan dezakezula: Gutatik zeñak igo dezake zerura, ekarri dezan gugana, aditu dezakegun, eta egin agindua dagoena?

        13. Ez da ere jarria itsasoaren beste aldamentetikan, aitzakiak ipiñi eta esan dezazun: Gutatik zeñak irago dezake itsasoa, eta ekarri guganaraño, aditu al dezakegun, eta egin agindua dagoena?

        14. Baizik zugandik txit aldean dago itza, zure aoan, eta zure biotzean, egin dezazun.

        15. Begira ezazu gaur jarri dedala zure aurrean bizitza eta ona, eta aurkez eriotza eta gaitza,

        16. Maitatu dezazun zure Jaun Jainkoa, eta ibilli zaitezen bere bideetatik, eta gorde ditzatzun bere aginteak, eta zeremoniak, eta erabakiak, eta bizi zaitezen, eta ugaritu zaitzan, eta bedeikatu, beraren jabe izateko sartuko zeran lurrean.

        17. Baña baldin zure biotza atzera biurtuko balitza, eta aditu naiko ez bazeneza, eta engañaturik iritzi txarrarekin adoratuko baziñitu jainko arrotzak, eta berak serbituko baziñitu,

        18. Lendanik esaten dizut gaur, galduko zerala, eta denbora gutxian biziko zerala, Jordan iragota, sartuko zeran lurrean beraren jabe izateko.

        19. Ots egiten diotet gaur testigutzat zeruari eta lurrari zuen aukeran ipiñi ditudala bizitza eta eriotza, bedeikazioa eta madarikazioa. Autatu ezazu bada bizitza, bizi zaitezen zu eta zure jatorria:

        20. Eta maitatu dezazun zure Jaun Jainkoa, eta obeditu dizaiozun bere bozari, eta itsatsi zakizkion berari (zeren bera da zure bizitza eta zure egunen luzeera) bizi zaitezen, Jaunak juramentuarekin zure guraso Abraham, Isaak, eta Jakobi eskeñi zioten lurrean, emango ziotela.

 

OGEITA AMAIKAGARREN KAPITULUA

        1. Joan zan bada Moises, eta esan ziozkan itz guzi oiek Israel guziari,

        2. Eta esan zioten: Eun eta ogei urtekoa naiz gaur, ezin naiz atera, ez sartu, eta batezere Jaunak esan didan ezkero: Ez dezu iragoko Jordan au.

        3. Alabada zure Jaun Jainkoa joango da zure aurrean, berak akabatuko ditu jende guzi oiek zure aurrean, eta izango zera beren jabe, eta Josue au iragoko da zure aurrean, Jaunak itz egin zuen bezala.

        4. Eta Jaunak egingo diote egin zioten bezala Sehon eta Og Amorreoen erregeai, eta beren lurrari, eta desegingo ditu.

        5. Eta ala oiek ere ematen dizkitzutenean, egingo diezute agindu dizutedana.

        6. Portatu zaitezte gizonkiro, eta sendatu zaitezte, etzaitezte beldur izan, ezta izitu ere beren aurrean, zeren zure Jaun Jainkoa bera da zure zuzentzallea, eta etzaitu utziko, ezta desanparatuko ere.

        7. Eta ots egin zion Moisesek Josueri, eta esan zion Israel guziaren aurrean: indartu zaite, eta izan zaite sendoa, zeren zuk sartuko dezu erri au, Jaunak beren gurasoai juramentuarekin emango ziotela eskeñi zioten lurrean, eta zuk suertean partituko diozu.

        8. Eta zuen zuzentzallea dan Jauna bera izango da zurekin, etzaitu utziko, etzaitu ere desanpatatuko, etzaite beldur izan, ezta izitu ere.

        9. Eskribatu zuen bada Moisesek lege au, eta eman zioten Lebien (sic) seme apaiz, Jaunaren elkartasuneko kutxa eramaten zutenai, eta Israelko zar guztiai.

        10. Eta agindu zioten esaten zuela, zazpi urte irago ezkero, barkazioko urtean, tabernakuloen jai andian,

        11. Biltzen zeratela Israelko guziak, agertu ditezten zure Jaun Jainkoaren aurrean, Jaunak aututzen duen lekuan, irakurriko dituzu lege onen itzak Israel guztiaren aurrean, aditzen dituztela berak,

        12. Eta bildurik erri guzia toki batean, bai gizasemeak, bai emakumeak, aurrak, eta zure ateen barrenen dauden arrotzak, aditurik berak, ikasi ditzaten, eta zuen Jaun Jainkoaren beldur izan ditezten, eta gorde ditzaten eta bete lege onen itz guziak.

        13. Baitaere beren seme, orain ez dakizkitenak, aditu ditzaketen: eta beren Jaun Jainkoaren beldur izan ditezten, Jordana iragota, iritxitera zoazten lurrean bizi diraden egun guzietan.

        14. Eta esan zion Jaunak Moisesi: Begira aldean daudela zure eriotzako egunak, ots egin zaiozu Josueri, eta zaudete testimonioko tabernakuloan, eman ditzadan aginteak. Joan ziraden bada Moises eta Josue, eta egon ziraden testimonioko tabernakuloan.

        15. Eta agertu zan Jauna an odeizko abean, zeñ gelditu zan tabernakuloaren sarreran.

        16. Eta esan zion Jaunak Moisesi: Begira, onezkero bazoazala atsedetera zure gurasoakin, eta erri au jaikirik joango da besteen jainkoen ondoren, bertan biziteko sartzera dijoan lurrean, an utziko nau, eta utsera botako du, berarekin egin dedan elkartasuna:

        17. Eta irazekiko da bere kontra nere aserrea egun artan: eta utziko det, eta ezkutatuko det nere arpegia beragandik, eta izango da iretsia, arkituko dute gaitz eta naigabe guziak, alako moduan non esango du egun artan: Egiazki Jaungoikoa nerekin ez dalako arkitu naute gaitz oiek.

        18. Eta nik ezkutatu eta estaliko det nere arpegia egun artan, egin zituen gaitz guziak gatik, jarraitu ziotelako besteen jaungoikoai.

        19. Orain bada eskribatu ezazute zuentzat kantatxo au, eta irakasi zaiezute Israelko semeai, buruz jakin dezaten, eta aoz kantatu, izan dakidan kantatxo au lekukotzat Israelko semeen artean.

        20. Zeren sartuko det bere gurasoai juramentuarekin eskeñi nien lurreznea (sic) eta eztia darionean. Eta jan, eta ase, eta gizendu ezkero, itzuliko dirade besteen jaungoikoetara, eta serbituko dituzte, eta gaizki esango dute nigatik, eta utsera jo eraziko diote nere elkartasunari.

        21. Gaitz eta naigabe askok bera arkitu ezkero, itz egingo du bere kontra lekukoa bezela kantatxo onek, zeñ egonik beren semeen aoan, ezin iñoiz aztuko da. Zeren badakizkit bere gogorazioak, gaur egingo duena, nik sartu dezadan baño lenago eskeñi diodan lurrean.

        22. Eskribatu zuen bada Moisesek kantatxoa, eta irakasi zioten Israelko semeai.

        23. Eta agindu zion Jaunak Josue Nunen semeari, eta esan zuen: indartu zaite, eta izan zaite sendoa, zeren zuk sartuko dituzu Israelko semeak eskeñi diedan lurrean, eta ni izango naiz zurekin.

        24. Eskribatu ezkero bada Moisesek lege onen itzak liburu batean, eta bukatu zuenean,

        25. Agindu zioten, Jaunaren elkartasuneko kutxa eramaten zuten Lebitai, esaten zuela:

        26. Artu itzatzute liburu au, eta jarri itzatzute zuen Jaun Jainkoaren elkartasuneko kutxaren aldamen batean, izan dedin an lekukoa zure kontra.

        27. Zeren badakit nik zure leikortasuna, eta zure lepo txit gogorra. Oraindikan ni bizitu nintzala eta zuekin itz egiten nuela, beti portatu ziñaten leiatikiro Jaunaren kontra, zenbat geiago ni il ezkero?

        28. Bildu itzatzute nere aurrean zuen tribuetako zar guziak, eta irakaslak, eta esango ditut guziak aditzen dituztela itz oiek, eta ots egingo diet beren kontra zeruari eta lurrari.

        29. Zeren badakit ni il ezkero txit gaizki portatuko zeratela, eta laister alde egingo dezutela agindu nizuten bidetik, eta etorriko zazkizute gaitzak atzenengo denboran, egiten dezutenean gaitza Jaunaren aurrean, aserretu erazitzeko zuen eskuen egiteak gatik.

        30. Esan zituen bada Moisesek, Israelko batzarre guziak aditzen zuela, kantatxo onen itzak, bere atzen eta bukaera raño.

 

OGEITA AMABIGARREN KAPITULUA

        1. Aditu itzatzute zeruak esaten ditudanak, aditu bitza lurrak nere aoko itzak.

        2. Azi bedi euria bezela nere doktriña, isuri bedi nere itza intza bezela, euria belarraren gañean bezela, eta bisutsa askiaren gañean bezela.

        3. Zeren ots egingo diot Jaunaren izen santuari: eman zaiozute anditasun goratu gure Jaungoikoari.

        4. Jaungoikoaren egiteak dirade osoz onak, eta bere bide guziak zuzentasuna, leiala da Jaungoikoa, eta gaiztakeriarik batere gabetanik, zuzena eta arteza.

        5. Bekatu egin zuten beraren kontra, eta etziraden izan bere semeak zikinkeriak gatik, jatorri gaiztoa eta biurria.

        6. Oiek itzultzen diozkazu Jaunari, erri txoro eta zentzun gabea? Ez al da bera zure aita, zure jabe izandu zana, eta egin zinduena, eta izatea eman zizuna?

        7. Oroitu zaite anziñako denborakin, begiratu zaiezu banan banan gizaldiai, galde zaiozu zure aitari eta adiraziko dizu; zure asabai, eta esango dizute.

        8. Txit Altuak berezitzen zituenean jendeak, barreiatzen zituenean Adanen semeak, jarri zituen errien mugak Israelko semeen zenbataren araura.

        9. Baña Jaunaren zatia, bere erria: Jakob bere soroaren soka.

        10. Arkitu zuen lur eremuan, izi eta bakartasun andiko tokian: erabilli zuen inguruan, eta irakasi zion, eta zaitu zuen bere begiko ninia bezela.

        11. Agila bere umeak egan egitera zirikatu, eta beren gañean inguruan egan dabillana bezala, ala zabaldu zituen bere egoak eta artu zuen, eta eraman zuen bere solbardan.

        12. Jauna bakarrik izan zan bere zuzentzallea, eta etzegoan berarekin besteren jainkorik.

        13. Jarri zuen lur goratuaren gañean, jan zitzan kanpoetako frutuak, miazkau zezan eztia arritik, eta olioa aitz txit gogorretik.

        14. Beien guria, eta ardien eznea, Basanen azitako arkume eta ari gizenak, eta auntzarrak, gariaren muñarekin, eta edateko matsaren odol txit garbia.

        15. Gizendu zan maitea, eta bota zituzan ostikoak: gizendu, loditu, zabalduta, utzi zuen Jaungoiko bere egillea, eta alde egin zuen Jaungoiko bere salbagillea gandik.

        16. Aupadaka ari zitzaiozkan besteen jainkoakin, eta aserretu eragin zioten beren nazkagarriakin.

        17. Eskeñi ziozkaten doañak demonioai, ezagutzen etzituzten jainkoai, berri eta orañagokoak etorri ziran, beren gurasoak adoratu etzituztenak.

        18. Utzi zenduen sortu zinduen Jaungoikoa, eta aztu ziñan zure egille Jaunarekin.

        19. Ikusi zuen au Jaunak, eta aserrera mugitu zan, zeren bere semeak eta alabak aupadaka ari zitzaiozkan.

        20. Eta esan zuen: Ezkutatuko det nere arpegia berakgandikan, eta begiratuko diotet beren atzenai, zeren da jatorri txit biurria eta seme desleialak.

        21. Berak aupadaka ari zitzazkidaten Jaungoiko etzan hurarekin, eta aserretu erazi zidaten beren arrokeriakin, eta ni ere aupadaka ariko natzaie nere erria ez dan hurarekin, eta jende barbullarekin aserretu eraziko diotet.

        22. Sua izan da irazekia nere sumintasunean, eta egongo da izekia infernuaren ondarreraño, eta iretsiko du lurra beren landarekin, eta erreko ditu mendien zimenduak.

        23. Metatuko ditut bere gañera gaitzak eta botado diozkatet nere saeta guziak.

        24. Izango dirade desegiñak gosez, eta iretsiko dituzte egaztiak utsikiera txit mingoitzarekin, armatuko ditut beren kontra pistien ortzak, eta lurrean arrastaka eta biurka dijoazanen aserrea.

        25. Kanpoan desegingo ditu ezpatak, eta barrenen iziak, zalduna donzellarekin batean, aur titikoa eta gizon zarra.

        26. Esan nuen: Non dirade? Kenduko det bere oroipena gizonen artetik.

        27. Baña luzatu det etsaien arrokeria gatik, antustetu ez ditezten beren etsaiak, eta esan ez dezaten: Gure esku sendoak egin zituen gauza guzi oiek, eta ez Jaunak.

        28. Zentzun eta zurtasun gabeko jendea da au,

        29. Arren bada balituzte jakinduria eta ezauera, eta lendikan ikusiko balituzte atzenak!

        30. Nola batek bakarrik persegitu dizaioke millari, eta bik iges erazi amar millari? Ez al da au beren Jaunak saldu zituelako, eta Jaunak itxian jarri zituelako?

        31. Zeren ez da gure Jaungoikoa beren jaungoikoak bezelakoa: eta gure etsaiak dirade juezak.

        32. Sodomako mastia da bere mastia, eta Gomorrako iriaurketakoa: bere matsak, beazunezko matsak, eta bere mordoak txit mingoitzak.

        33. Sugulmen beazuna bere ardoa, eta suge lotarien pozoi sendaeziña.

        34. Ez al dauzkat nik gauza guzi oiek gordeak eta sillutuak nere gordairuetan?

        35. Nerea da benganza, eta nik emango diotet saria bere denboran, beren oñak labañ egin dezan, aldean da bere galmeneko eguna, eta epea arin dator.

        36. Jaunak juzgatuko du bere erria, eta izango da urrikaritsua bere serbitzariakin, ikusiko du bere eskua erbaldu dala, eta zarratuak ere indargatu diradela, eta gañerakoak desegiñak izan diradela.

        37. Eta esango du: Non dirade beren Jaungoikoak, zeñatan zeukaten itxedopena?

        38. Zeñaen eskeñtzetatik jaten zituzten gantzak, eta edaten zuten beren libazioetako ardoa, jaiki bitez eta lagundu bitzatzute, eta premian anparatu zaitzatela.

        39. Begira ni naizala bakarra, eta ez dala beste Jaungoikorik ni baño: nik ilko det, eta nik piztu eraziko diot, zaurituko det, eta sendatuko det, eta ez da nere eskutik libratu dezakenik.

        40. Altxatuko det nere eskua zerura, eta esango det: Ni bizi naiz betiko.

        41. Zorrozten baldin badet oñaztarria bezela nere ezpata, eta nere eskua armatzen baldin bada juizioa egiteko, itzuliko diotet benganza nere etsaiai, eta emango diotet ordaña gorrotatzen nautenai.

        42. Ordituko ditut nere saetak odolean, eta nere ezpatak iretsiko ditu aragiak illen odolean, eta katiberioan buru utsik dauden etsaiena.

        43. Alabatu ezazute jendeak bere erria, zeren bengatuko du bere serbitzarien odola, eta itzuliko diote benganza bere etsaiai, eta izango du biotz beraa bere erriko lurrarentzat.

        44. Etorri zan bada Moises, eta esan zituen kantatxo onen itz guziak erriak aditzen zituela, berak eta Josue Nunen semeak.

        45. Eta bukatu zituen itz guzi oiek, itz egiten ziola Israel guziari.

        46. Eta esan zioten: Jarri itzatzute zuen biotzetan gaur, nik esaten dizkizutedan itz guzi oiek, agindu dizaieztezuten zuen semeai zaitu eta egiteko, eta betetzeko lege onetan eskribatuak dauden gauza guztiak.

        47. Zeren ez zatzute izan aginduak alferrikan, baizik bakoitza bizi zaitezten berakin, zeñak egiñik egon zaitezten denbora luzean, beraren jabe izateko sartzera zoazten lurrean, iragota Jordana.

        48. Eta itz egin zion Jaunak Moisesi egun huratan beratan, esaten zuela:

        49. Igo zaite Abarim mendi onetara, au da, irago tokiena, Nebo mendi, Moabko lurrean Jerikoen aurkez dagoanera, eta ikusi ezazu Kanaango lur, nik Israelko semeai beraren jabe izateko emango diotedana, eta il zaite mendian.

        50. Zeñaen gañera igotzen zeranean, izango zera bildua zure erriakin, il zan bezela zure anaia Aaron Hor mendian, eta batua bere erriakin.

        51. Zeren ausi zenduten fedea nere kontra Israelko semeen erdian kontradikzioko Uretan Kadesen Singo eremuan, eta ez ninduzuten santutu Israelko semeen artean.

        52. Aurkez ikusiko dezu, Israelko semeai nik emango diedan lurra, eta etzera beratan sartuko.

 

OGEITA AMAIRUGARREN KAPITULUA

        1. Au da bedeikazioa, zeñarekin bedeikatu zituen Moises Jaungoikoaren semeak, Israelko semeak bera il baño lenago.

        2. Eta esan zuen: Jauna etorri zan Sinaitik, eta Seirtik jaio zan guretzat, agertu zan Farango menditik, eta berarekin santuen millak. Bere eskuiean suzko legea.

        3. Maitatu zituen erriak, santu guziak daude bere eskuan: eta bere oñetara alderatzen diradenak, artuko dute bere irakasitik.

        4. Moisesek agindu zigun legea, Jakoben taldearen primezatzat.

        5. Izango da txit zuzenaren erregea, erriaren buruak daudenean bilduak Israelko tribuakin.

        6. Bizi bedi Ruben eta ez bedi il, eta izan bedi txikia zenbatean.

        7. Au da Judaren bedeikazioa: Aditu ezazu Jauna Judaren boza, eta sartu ezazu bere errian, bere eskuak gudan ariko dirade beragatik eta izango da gordetzallea bere etsaien kontra.

        8. Lebiri ere esan zion: Zure onosotasuna eta zure irakasia zure gizon santu, probatu zenduenarentzat tentazioan, eta juzgatu zenduenarentzat kontradikzioko uretan.

        9. Zeñak esan zioten bere aitari, eta bere amari: Etzaituztet ezagutzen; eta bere anaiai: Ez dakit nor zeraten. eta etzituzten ezagutu beren semeak. Oiek zaitu zuten zure itza, eta gorde zuten zure elkartasuna,

        10. Zure erabakiak o Jakob, eta zure legea o Israel, jarriko dute inzensoa zure sumintasunean, eta holokaustoa zure aldarearen gañean.

        11. Bedeikatu ezazu Jauna bere sendotasuna, eta artu itzatzu bere eskuen egiteak. Zauritu itzatzu bere etsaien bizkarrak, eta gorrotatzen dutenak ez bitez jaiki.

        12. Eta Benjamini esan zion: Jaunaren txit maitea bizituko da bertan itxedopenarekin, egongo da eztoian bezela egun guztian, et atsedengo du bere solbarden artean.

        13. Joseri ere esan zion: Bere lurra Jaunaren bedeikazioz, zeruko frutuz, eta intzez, eta lurraren azpiko urez betea,

        14. Eguzkiak eta illargiak egiten dituzten frutuz.

        15. Anziñako mendien erpiñez, betiko muñoen frutuz,

        16. Lurreko frutuz eta bere betetasunez. Sasian agertu zitzaionaren bendizioa, etorri bedi Joseren buruaren gañera, eta nazareoaren buruaren gaiñera bere anaien artean.

        17. Bere edertasuna zezenaren lenbizisortuarena bezelakoa, bere adarrak rinozerontearen adarrak bezelakoak, berakin aizatuko ditu jendeak lurraren atzeneko mugetaraño. Oiek dirade Efraimen taldeak. Eta oiek Manassesen millak.

        18. Eta Zabuloni esan zion: Gozatu zaite Zabulon zure irteeran, eta Isakar zure txaolatxoetan.

        19. Deituko dituzte erriak mendira, an eskeñiko dituzte zuzentasuneko doañak. Zeñak miazkauko dute eznea bezela itsasoko aberastasuna, eta ondartzetako gordairu ezkutuak.

        20. Eta Gadi esan zion: Bedeikatua Gad zabaleran: leoiak bezela atseden zuen, eta arrapatu zuen besoa eta buruaren gaiña.

        21. Eta ikusi zuen bere nagusitasuna, bere partean zetzalako irakaslea, zeñ joan zan erriko prinzipeakin, eta egin zituen Jaunaren zuzentasunak, eta bere erabakia Israelekin.

        22. Dani ere esan zion: Dan leoiaren humea, eta zabalduko da asko Basandik.

        23. Eta Neptaliri esan zion: Neptali gozatuko da ugaritasunean, eta izango da Jaunaren bedeikazioz betea, izango da itsasoaren eta Egoealdearen jabe.

        24. Aserri ere esan zion: Bedeikatua Aser semeen artean, izan bekiote oniritzia bere anaiai, eta busti beza olioan bere oña.

        25. Burnia eta kobrea bere oñetakoa. Zure gazte denborako egunak bezela, ala zure zartza ere.

        26. Ez da beste Jaungoikorik txit zuzenaren Jaungoikoa bezelakorik. Zeruen gañean eseria dagoena da zure bitartekoa. Bere anditasunagatik dijoaz korrika odeiak aldamen batetik bestera,

        27. Bere bizilekua goian, eta emen bean bere beso betikoak, aurtikiko du zure aurretikan etsaia, eta esango du: Gelditu zaite puskatua.

        28. Bizituko da Israel itxedopenarekin eta bakarrik. Jakoben begia gari eta ardozko lurrean, eta zeruak illunduko dirade intzarekin.

        29. Doatsua zera zu Israel. Zeñ zure antzekorik o erri, Jaunak salbatua zerana? Bera da zure laguntasunaren ezkutua, eta zure gloriaren ezpata. Zure etsaiak etzaituzte ezagutu naiko, eta zuk zapatuko dituzu beren lepoak.

 

OGEITA AMALAUGARREN KAPITULUA

        1. Igo zan bada Moises Moabko landaetatik Nebo mendiaren gañera, Fasgaren erpiñera Jerikoren aurkez, eta erakusi zion Jaunak lur guztia Galaadtik Daneraño,

        2. Eta Neptali guztia, eta Efraimen eta Manassesen lurra, eta Judako lur guztia atzeneko itsasoraño,

        3. Eta egoeko aldamena, eta Jerikoko, palmen erriko kanpoaren zabalera Segorreraño.

        4. Eta esan zion Jaunak: Au da lurra zeñgatik juramentu egin zioten Abraham, Isaak eta Jakobi, esaten zuela: Zure jatorriari emango diot. Ikusi dezu zure begiakin eta etzera iragoko beratara.

        5. Eta il zan an Moises Jaunaren serbitzaria Moabko lurrean Jaunak agindurik.

        6. Eta obiatu zuen ibarrean Moabko lurrean Fogorren aurkez, eta etzuen ezagutu gizonek bere obia gaurko eguneraño.

        7. Moises zan eun eta ogei urtekoa il zanean, bere begia etzan illundu, eta bere ortzak ere etziraden mugitu.

        8. Eta negar egin zuten beragatik Israelko semeak Moabko landetan ogei ta amar egunean, eta bete ziradenean oiek, bukatu zan Moises gatik negar egiten zutenen progua.

        9. Eta Josue Nunen semea izan zan jakinduriako doaiez betea, zeren Moisesek jarri zituen bere eskuak bere gañean. Eta obeditu zioten Israelko semeak, eta egin zuten Jaunak Moisesi agindu zion bezela,

        10. Eta etzan jaiki berriz Israelen profetarik Moises bezelakorik, zeñarekin Jaunak itz egin zuen arpegiz arpegi,

        11. Señale eta arrigarri mot guzietan, zeñak egin zituen bere bitartez, Ejiptoko lurrean, zeñak egitera bidaldu zion Faraoni, eta bere serbitzari guztiai, eta aren lur guztiari.

        12. Eta esku sendo guztia, eta mirari andi, Moisesek egin zituenak Israel guztiaren aurrean.

 

aurrekoa hurrengoa