Batasuna
Jakin nayian zein dan munduko
Izkuntzarikan zarrena,
Au da jakintsu askok zentzuba
Nekaturik dakarrena:
Len azaletik ibiltzen ziran,
Badatoz sartzen barrena
Ta gaur geyenak aitortzen dute,
Euskera zala aurrena.
Geroztik sortu ta indarturik
Zenbat izkuntza ez da ill,
Gelditurikan lurperaturik
Betiko mutu ta ixill!
Euskera galtzen sayatu arren
Asko berritxu ta zirtzill,
Indar berriyak artzen ari da,
Gazte bat bezela dabill.
Mundu guztiyan arkitzen diran
jakintsurik aundiyenak,
Ta batez ere, orain Londres-en
Eta Berlin-en daudenak,
Eman dituzte Euskeragatik
Albisterikan onenak;
Burlatzen duten ergelak dira
Ezagutzen ez dutenak.
Bañan, aldebat utzi ditzagun
Ezjakiñen txarkeriyak,
Ta euskaldunak izan gaitezen
Prestubak eta aundiyak.
Zer egingo du, maisu zitalak
Agintzen duten erriyak?
Illuntasunak kenduko ditu
Datorren egun berriyak.
Bidasoaren bi aldeetatik
Anayak deika elkarri,
Ari-dirala, jakindu degu
Ta bilduko dira sarri,
Lengo oitura onak ostera
Nai lituzteke ezarri,
Ta «batasunak» bakarbakarrik
Litzake oyek ekarri
Gure Euskal-lur eder maitean
Bizi diraden anayak,
Elkarganatu ditu odolak
Ta «denak bat» izan nayak;
Buenos Aires-en bildubak daude
Euskera indartzeko gayak;
Poztu gaitezen. O, euskaldunak!
Badatoz egun alayak.
«Denak.bat» egin, eta sayatu
Gaitezen alegiñian;
Gure izkuntza eta oiturak
Ipintzen beren oñian
Guztiyok egiñ gentzake zerbait,
Bakoitzak aldun añian,
Jaungoikua ta Euskera jartzen
Gauza guztiyen gañian.
Batek egiñ nai luken guztiya
Nola ezdaukan aukeran,
Borondatia badaukat baiño,
Asko eznezake eman:
Liburutxo bat izkribatu dot...
Gipuzkoa-ko izkeran,
Zuek esango dezute, ondo
Edo gaizki egin deran;
Irakurliak, barka zazute,
Ezbadago txit naieran,
Eta lagundu dezagun alkar,
Ia indartutzen geran.
|