EGUBERRI OPARIA
Zer eskeiniko diot Jesusi
Eguberri egunotan?
Opari gabe nezake utzi
maitatzen badet benetan?
Ez nere zorrak ordaindutzeko
—ori ezin ledike— baizik
maite detala adierazteko
zer eskeiniko diot nik?
* * *
Iru Errege izar bidean
bata bestien atzetik
estalperontza gurtu naiean
datozkio urrez beterik.
Artzaiak ere ardi bana artu
ta arin datoz Beragana.
Arkume gixen ta ile kixkurtu
polit oitako ardi otxana
artzai bakoitzak opa diote
ain beartsu diralarik!
Danak zuretzat, zerbait badute:
ta, gaxo!..., ezertxore ez nik!
Onek ze eskeini ezer ez duta
ez bada asmo sendoa?
Jesus umetxo: maite zaut eta
tori, maiteño, bioztxoa!
Foru, 1933.
Egileak hamalau urte zuela.
|