www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste olerkiak
Salbatore Mitxelena
1933-1955, 1977

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AGEDA DEUNEKO ESKEA

 

Izotzik dauden mendiak zear

ukar eske gatozkizu;

ukar eske biotz atarian

atejoka gagozkizu.

Euskotar: Aberriaganako

maitasun ukarra iguzu!

Euskotar: Aberriaganako

maitasun ukarra iguzu!

 

Euzkirik ez du mendi gañeko

asaba zarren gurutzak.

Zuri-gorri-berdezko Abenda

gaindu du atzerri izotzak...

 

Noiz arte Euskal Aberri orrek

izozpean diraukezu?

Euskotar: Aberriaganako

maitasun ukarra iguzu!

1937-Ilbeltza

 

aurrekoa hurrengoa