ITZAURREA
Antzerki-alai bat eskatu zidaten, errez, xaloa, nexka-mutillen giñokoa.
Bide ta bidexka askotatik jo diteke elburu ori irixtearren. Neri barrenak agindu-ta, nexka-mutillak egokien ta zuzenen, eskolan arki ditezkela iruditu zait. Ta eskolan bertan, egunik pozkarriena, alaiena, noski, eskola-jardunik gabekoa: au da, osteguna. Ostegun guzien artean, berriz, aundiena zein dan ez dakin aurrik, ba ote da?
Ona emen, bada, nere aukeraren zergatia ta izena: «OSTEGUN GIZENA».
Antzerkitxo onen izkera ta zuta-zearra umeen adimenaren neurriko egiñak izan dira naiz eta orretarako, sarritan, erderakada ta umekeri zenbaitzuek erabilli bear izan baditut ere.
Umeen par-eragille bizkorrenak itzen joku ta izkirimiriak omen dira. Au Freud-ek esana da ta izan ere onela dala derizkiot. Ta lagun urkoaren utsegite ta markukeriak —norberak ditugu gereak— umeengan sortzen ornen ditu pozkario ta par-zantzo erosoenik.
Orregatik, ez beza iñork gaizki artu, ez bazaie gordetzen, antzerkitxo onetan agertzen diran maisu-maistrari, bestela zor zaien ta dagokien itzal ta begirunea.
«OSTEGUN GIZENA» ez du irakaslaria izan nai, alai ta irritsua baño. Ez aztu au rrek berak sasi maisu-maistra egiñik azaldu bear dutela.
Aolku zarra da: «misce stultiam consiliis brevem». Esanak esan naikoa ote dan nago.
Lan txikarrari itzaurre laburra.
Egilleak
|