LEHEN EKITALDIA
Mendito baten gainean Galtxagorri benta. Muga-mugan, Sara ta Zugarramurdi artean. Etxea Eskual-Herriaren bihotzean dagoelarik aintzin atea Espainian du; gibelaldea berriz Frantzian.
Irudian Galtxagorri ager bedi lau aritz aundiren erdian. Ate nagusia ta sukalde leioa zabalik ditu.
Udako egun eder batez. Goiza da. Giroa «elizanburutiarra»...
LENENGO AGERRALDIA
Iñaxi ta Batixta
(Iñaxi etxe lanak utzirik atadian dago norbaiten begira. Une artantxe Batixta etortzen da: izerditan, eskuan makila, maripulisa bizkarrean ezarria):
IÑAXI: To, elduki? Batixta zu zinen? Oren tzarrean zatoz. Eta bertzeak?
BATIXTA: No. Zu egoki? Eta zertako da oren tzarra? Emen gire guztiok. Beti egiten diguzu begitarte on, aterbe ta bazkaria eskeñiaz. Zer gertatzen da egun? Inoiz baino unatuago ta gosetuxeago. Mendian itsuski ibiliak gaituzu. Eta zu noren begira zaude ba?
IÑAXI: (Larri) Gaisoak. Beharko duzue geiago ibil oraino. Bazoazi iges emendik. Laister gainera. Fite. Instantean unat etortzekoak baitire mugazainak Sarako jaun auzapeza buru dutela; ta okerrena dena, Arantxipi, Zugarramurdiko Endorea karabineroakin.
BATIXTA: (Arriturik) E?
IÑAXI: Jende hekien adiskide ez ziranez geroz bazoazke bertze nonbait aterbe ta jan bila. Atzematen al zaitue bertzenaz. Eta gu zurekin.
BATIXTA: Karabineroak? Nun dira urde zikinak? Ez digute bizitzen uzten. Al...
IÑAXI: Laister emen dirala uste dut.. Baita ezpada Marixume gain ortarat igorria dut nortzuek datozen ikusterat.
BATIXTA: Zu ez zaitue ustegabean ez mugazain ta ez karabineroek izi arazten. Bideak zainduagatik, ni zure etxerat oartzeke eldu naiz ordea.
IÑAXI: Bidexkari lotuz, bai. Zu ere mugatiarra izaki.
BATIXTA: Errazu ba egi osoa. Hunela ama alabak bideen begira egoteko, zerbait gertatzen da emen. Zertarako etorri behar dute, bertzenaz, elgarrekin, mugazain, auzapez, karabinero eta gaineratekoak?
IÑAXI: Bai baitire beti zenbait ardi, zikiro eta behor galduak erri bietarik, eta badakizu kantrabando istorioren bat ere ba, tartean, bertze zenbait bezala.
BATIXTA: Ez erran, bai erran... anitz adituz dela anitz ikasten.
IÑAXI: Itzulia ongi egin duzue?
BATIXTA: Arras ongi. Zure jauna emen da puska pulitekin. Guzientzat irabazia izanen da. Egon lasai. Gose ta egarri naiz.
IÑAXI: Ori behar dugu ba. (Posik) Jarri zaite jarri. Xorta bat arno ematen al dizut, beldur naiz baino.
BATIXTA: Zaude lotsik gabe. Dezagun jan ta edan, azken ilak arauz zorrak ordainduko ditu. (Esertzen da esku gibelaz izerdia idortuaz).
IÑAXI: (Etxe barnetik arno, gasna ta ogiaz itzulirik eta orma kontrako alkian utzirik) Artu ba Batixta. Nik uste mugazainak ez direla bat batean etortze ahal.
BATIXTA: Saratarrak badugu beti astia. Izanen ahal dugu iges egiteko (Edanez). Ez nuke maite alimale orien eskuetan erortzea.
IÑAXI: Eta ustegabean balin badatoz norat jo behar duzu? Ez sar, otoi, gure etxean. Galduak gintazke.
BATIXTA: Karabineroak badire Praintziako aldean gordetzen ahal naiz, eta aitzitik, mugazainak badire Espainian.
IÑAXI: Eta denak batera badatoz?
BATIXTA: (Bertze xorta bat edanez) E? Ba, zuen etxe gibelean badituzue iratz multsoak. Bada or ni kokatzeko ainbat leku. An oberenik muga-mugan.
IÑAXI: Zer nolako irriskuetan zabiltzan, ibil. Karabineroak ez badire mugazainak; eta zu biekin gaizki.
BATIXTA: Ardura guti. Batzuentzat desertore omen; bertzeentzat berriz muga lapur. Berak ohoinak, guri ebatsi bait digute Eskual-Herrian menditik mendirat libroki ibiltzeko eskua.
IÑAXI: Gaisoa. Mintzaira ori ez dute arrotzek konprenitzen, eta gizon oriek ager badire, obe duzu lehenbaitlen igesi gan.
BATIXTA: Segurki. (Jan edanean jarraitzen dun bizkitartean isil unetxoa).
IÑAXI: (Larritzen asia; zakurrek eiza bezala mugazainak urrundik usainduaz). Ez dakit ene jauna zer ari den egiten agertu gabe. Berantetsirik nago. Emen behar zuen aspaldixko.
BATIXTA: Zama andiskoa baitu, astia behar unat etortzeko. Nolanai laister duzu emen.
IÑAXI: Ez nuke nahi etxekoak ez direnak ikus dezaten lan ortan. Gutiago ere gogo nuke. Zugarramurdiko eta Sarako jaunak emen daudelarik etortzea... Ahalkegarri litake.
BATIXTA: Ez izan lotsik, alaba ez duzu igorri ba bideak begira ditzan? Kasu egiterat?
IÑAXI: Itzuli behar zuen onezkero. Solasean ariko da or nunbait... ni bakarrik utzirik etxe lanen egiten.
BATIXTA: Zer ba? Neskatxek bozkario zerbait behar dute. Adiskidea or baitu gainera.
IÑAXI: (Addi belarria emanaz). Adiskidea? Adiskideak ez ezik ez dakit etsaiak ez ote datozen? Entzuten duzu?
BATIXTA: Ba. Jendea da.
IÑAXI: Ezkuta zaitez bataezpada. (Bide alderat ainzinaturik), (Batixtari ozenki) Marixume ta Zugarramurdiarrak dire. Bazoazke.
BATIXTA: (Lasa) Orduan karabineroak. Banoa Frantziarat (Abiaturik) Sarri artio.
IÑAXI: Ez gan bide ortarik, zeren mugazainak kausitzen ahal dituzu.
BATIXTA: (Itzuliaz) Ez uste, ez dut ibiltzeko gogo aundirik. Etxe gibelean gordetzen ahal nain ta lo egin iratz tartean.
IÑAXI: (Etxe gibeleruntz bultz eginaz) Ori oberenik eta ez atzarri nik deitzen zaitudan artio. (Iñaxi unetxo battez etxe barnerat sartzen da arno, ontzi, gasna ta ogia berakin eramanik).
BIGARREN AGERRALDIA
Iñaxi, Marixume, A rantxipi ta bi Karabinero
MARIXUME: (Eun bat metra aintzina etorriaz) Ama. Zugarramurdiko jaun auzapeza ta karabineroak ditugu emen.
IÑAXI: (Atadian agertuaz) Obe zendun lehentxeago etorri. Eta gure gizonak nun dire?
MARIXUME: Ez datoz bide ortarik.
IÑAXI: Bertzeari kasu egin ba. Eman or.
MARIXUME: Ez kezkik izan ama. Begiratzen al ditut ongi bideak.
IÑAXI: Zaude ixil. Arantxipi jauna eldu bait zaigu (Ezpainen irria duela ongi etorria egiterat joanaz).
ARANTXIPI: (Karabineroak gibelxeago utzirik etxekoanderea agurtzerat urbiltzen da) Agur andre. Ongi zaizte guziok? (Eskua emanez):
IÑAXI: Arras ongi, mila esker: eta zuek?
ARANTXIPI: Zuk ikus. Gure adinean gain untarat igotzeko behar du ongi izan.
IÑAXI: Ez arrangura, ez zira xaharra oraino.
ARANTXIPI: Sobera, Iñaxi. Gureak egin du. Ez dire Sarako auzapeza ta lagunak eldu?
IÑAXI: Badakizu Saratarrak astia saltzen dutela. Baina, jarri zaite, jarri. Unela obekiago itxoegiten al duzu ta pausatzen ziran bizkitartean ogi gasna arno pitarekin artuko duzu. Eta bai zure lagunak ere. Serbi zaiezu, Marixume.
ARANTXIPI: Bai, gogoz, egarri bait naiz. (Jarriaz, karabineroeri) Vengan ustedes a tomar un trago que ya tendrán sed.
I KARABINEROA: (Urbilduaz) Se agredece, señor alcalde; y a ud señora (Etxekoandrearengatik).
II KARABINEROA: Muy buenas, patrona. (Marixume ogi, gasna, ta arnoaz sartzen da. Iñaxi ta Arantxipi alde batean gelditzen, karabineroak bertze bazterrean jartzen diralarik).
MARIXUME: (Arnoa serbituz geroz) Gasna emen duzue, nagusiak. (Ulertzen ez diotela ikusirik) Du formage, messieurs.
II KARABINEROA: Merci «mademuasel». (Lagunari) Buena moza.
I KARABINEROA: Tú que sabes francés dila algo, a ver si la camelas.
II KARABINEROA: No ves que estas de la frontera hablan el «dialezto»?
I KARABINEROA: No. Te vamos a traer a ti una de Paris de Francia. Pues no te pide nada el cuerpo. Ahi la tienes.
II KARABINEROA: Déjala, hombre, y bebamos este vinillo que entra bien.
I KARABINEROA: Como que tenemos el gaznate seco.
ARANTXIPI: (Karabineroengana urbilduaz) Parece que las de Sara van a tardar aún.
I KARABINEROA: Eso, siempre.
ARANTXIPI: Entonces es mejor que suban ustedes antes. Yo iré con ellos luego.
I KARABINEROA: A sus órdenes, señor alcalde, (Jeikiaz) Pues nada, subiremos al cerco y nos guardaremos en el puesto, por si acaso.
II KARABINEROA: (Igiturik) Ya tengo gana de echar el guante a uno de esos contrabandistas. Sobre todo al Batista ese.
I KARABINEROA: En marcha, Gutierrez; ya caerá.
II KARABINEROA: Yo ya estoy dispuesto.
I KARABINEROA: (Abiturik) Hasta luego.
ARANTXIPI: Sí, pronto nos tienen allá.
II KARABINEROA: (Doalarik) Bonjour.
IÑAXI ta MARIXUME: Agur jaunak. (Karabineroak badoaz. Marixumek ogi, gasna, arno ontzi, azpil eta bertze puskak etxera bitza).
IRUGARREN AGERRALDIA
Iñaxi, Marixume ta Arantxipi
IÑAXI: (Larrituxe) Bainan norat igorri dituzu karabinero oriek?
ARANTXIPI: Gaineko leporat, an egon ditezen gu gaten garen artio. Emen gaizki bait zeuden.
IÑAXI: A, gaisoa. Ederra egin duzu. Nere jauna segur naiz atzematen al dute, arestian bide ortarik etortzekoa baita zenbeit puskekin.
IÑAXI: Galduak gira.
ARANTXIPI: Mixelek badaki zer bide ta bideskatik ibil. Ez du lehen aldia izanen nik uste.
IÑAXI: Emen behar zuen aspaldisko, ordea. Ni etxean berriz istutasun denak jasaiten. Obe ginuke zergak ordaindu hunela ibili baino.
ARANTXIPI: Laketurik zaude ontarat Iñaxi. Zer nahi duzu. Mugan bizi bait gira.
IÑAXI: (Lasaiago) Hunela da ba. (Alabari) Marixume; kasu egiozu sua ta eltzekariari, eta karabineroak gan direlarik erraiozu etxe gibelean dagon Batixtari ager dadiela.
MARIXUME: Bai ama.
ARANTXIPI: Aranberriko Batixta emen al dugu? aren bila dabiltza ba karabinero. Orain ere arek sortu bait ditu kalapita guziak erri bien artean. Artaldea mendiz aldatua du baimenik gabe; behorrak naiz zangoak egurrekin izan mugaz bertzalde eramaiten ditu. Berdin dabil, bei, txerri, ta bertze aziendekin, ta jakina, buruzagiek, bahitzeko manua eman digute.
IÑAXI: Karabineroak usaindu orduko gorde da; ez dute erraz atzemanen.
ARANTXIPI: Nik ez diot gaitzik opa, Batixta nere aspaldiko laguna baita; eta maite dut. Alabainan Zugarramurdiko endore naizan aldetik ixtutasun nardagarrian emanen nau. Kontrabando zenbeit egitea, puska batto ala bertze astero bederen etxeratzea ez da oben andi, naski, bainan...
IÑAXI: Ori bera erraten diot nik ere.
ARANTXIPI: Gizon ardita ta ausartegia da. Eta aren kariaz erri biek asarre ta auzietan dabiltza. Ortakotz agindariek jarraiki zaizkio: Espainiarat ezin gan da, eta Frantzian ez da sartzen al. Beraz...
IÑAXI: Ez da sobera larritzen. Or dago, etzinda, loak arturik iratze multso artean. Ori omen bere eskualdea..
MARIXUME: (Etxetik ateratzen da pegarra buru gainean dualarik) Atzarria da Batixta; laister duzue emen. Ni urketarat noa ama, ta saratarrak oartzen ditudalarik osegingo dautzut.
IÑAXI: Aguro ibil ba. Bazkari prestatzeko sukaldean ba-bait duzu lan.
MARIXUME: Bai, ama. (Aienatuaz).
ARANTXIPI: Alaba prestu ta panpina duzu Iñaxi.
IÑAXI: Hunela da jauna. Ez da alaba dudalakotz bainan «erle bat da etxe barnean gaiso maitea; eta baratzean den lore pulitena».
ARANTXIPI: Elizanbururen kanta arabera (Abestuaz).
«Errege baldin banitz, a, zer erregina».
IÑAXI: Errango nuke. (Irriz) Errege behar.
ARANTXIPI: Haatik senargeia baduala jakin dut, eta ez nolanaikoa, ederki hautatua baizik: Koxejuan, mutil azkar, zalhu ta prestua.
IÑAXI: Kontent gare ba. Gizon gazte bat behar ginuen etxean eta Jainkoari esker ezin obea eltzen zauku. (Oroituaz) Semeen orde zerbait behar; Ain urrun daude gaisoak. Kalifornian.
ARANTXIPI: Baduzu berririk? Ongi izanen dire naski?
IÑAXI: Arras ongi omen. Oraintsu, orai letra bat igorri dauku gazteenak. Aziendeentzat urte ona dutela dio.
ARANTXIPI: Orduan laister emen ditugu aberasturik aitama loriatzerat.
IÑAXI: Zaharrena ezkondua danetz eta aurrekin ez da errez izanen. Ez dugu aspaldi aren berririk. Bainan gaztea bai, espero dut urte gutiren buruan etxean ikustea. Erran bai zidan partitzerakoan: Ama, behorra karrosari lotuta erriz-erri kurritzeko aina diru irabazten dutanean orduantxe itzultzen al naiz Ameriketatik.
ARANTXIPI: Behorra ta karrosan ezik automobilean eltzen al zaizu, gutiena uste duzunean.
IÑAXI: Eltzekotan, beti eginen diogu ongi etorria, naiz oinez etorri eta gure etxe zaharrean beti izanen du leku.
ARANTXIPI: Ez zuen berak ahantziko kopla maite ura: (Erdika oroituaz):
«Naiz ez den gaztelua
Maite dut, nik sorlekua
Aiten-aitek autatua».
LAUGARREN AGERRALDIA
Lehengoak eta Batixta
BATIXTA: (Agertuaz) Agur, jaun-andre. Emen aldarte oneko jendea dagoala dirudi. Ala obe.
IÑAXI: Aldi gutirako. Gure pozak ez du irauten.
ARANTXIPI: A, Batixta; asarrea ere batzuetan soinuz eta kantuz iraungi arazten baita.
BATIXTA: Inoiz lan pita bat eman ohi dizuet bainan... Ez zira nerekin asarre izanen ba, jaun auzapeza.
ARANTXIPI: Norekin ba? Orai ere auzi gaitza sortu ezpadiguzue. Ez dut dudarik tartean izanen zirela. Bat da kontrabando xehea...
IÑAXI: Ogi, arno, gatz, tota apur bat eta hunelako puskak etxeratzea...
ARANTXIPI: Jakina. Eta zuek egin bidegabekeriak bertze. Zer nahi gauza: arnoa zaharagika; aziendek andanaka; ots; tabakoa ausarki.
IÑAXI: Zer ba obe da pipakada batto ekartzea baino.
ARANTXIPI: Ikusten al duzu ikus. Karabinero ta mugazainek negurri latzgarriak artzerat doaz eta gaizki ibili beharrak zerate.
BATIXTA: Atzematen bagaitue bai. Badakigu hori. Ortarakotz ez nuke aien eskuetan erori nahi. Haatik karabineroak urbilduxe direnean Frantziarat iragaiten naiz; eta guarda frantzesak badire Espainiarat: Enetzat orobat baita. Eskual-Herria.
IÑAXI: Nahi duenak berra nahi duena. Hunela solasean aritzeko eta nehork ikus ez zaitzaten obe duzue etxe barnerat sar. Lasago egoiten al zaizte ta nik sukaldeari begiratzen al diot. Antola behar baitut bazkaria. (Abiturik).
ARANTXIPI: Itzaren ederra. Hortan ez dugu gibelarazteko gogorik. Bagoazi barnerat.
BATIXTA: Ni ere etxekoandrearen arabera nago.
ARANTXIPI: (Sartuaz) Batixta ene aholkua entzun zazu, ez bada berant: Sarako auzapez Erremundegibehere jaunak derasanez jabetzen ahal gera lehenik. Nola nai den ez dakit ongi ateratzen ote ziran auzi oritarik. (Doaz)
BORTZGARREN AGERRALDIA
Marixume ta Mugazainak. Erremundegi
(Marixume ta Erremundegi lehenik Bertzeak gibelxeago).
MARIXUME: (Pegarra urez gainezka buruan dualarik). Zugarramurdiarrak etorriak dire ba. Arantxipi jauna emen gelditua da, etxe barnean izainen da, eta karabineroak gaineko leporat igorriak ditu, an itxoin dezaten.
ERREMUNDEGI: Nik gauza bera egin beharko dut. Goiz eldu dire haatik zugarramurdiarrak.
MARIXUME: Berritz errainen dute saratarrek astia badutela, jaun auzapeza.
ERREMUNDEGI: Aspaldiko omena dugu. Hunela obe, alare sasoiz el bait gera. Urketatik zatozenez ur freskoagorik ez dugu sekulan erdietsen al. Gogotik jastatzen al dut, sapa dago ta zintzurra busti ta egarria kentzeko maitatzenago bai dut mendi iturriko ur xorta bat bertze edozein edari baino.
MARIXUME: Pozik emainen dizut, hunen nago galdez. Fresko freskoa. Zaude, beiraren bila noa. (Etxerat sar aintzina mugazainei mintzaturik) Jaun oriek bertze zerbait gogoko izanen dutela nik uste (Doalarik).
I MUGAZAINA: Ez da galdegin beharrik gazte (Ojukatuaz)
«Zerik othe den nik jakin nahi»
II MUGAZAINA: (Lagunari) Tu chantes, toi?
I MUGAZAINA: Tiens,, elle nous demande si nous voulons bien boire un coup.
II MUGAZAINA: C'est pas de refus, bien sûr; on a le gosier sec.
ERREMUNDEGI: Mais elle vous offre de l'eau. C'est ce qui a de mieux pour rafraîchir et ôter la soif.
II MUGAZAINA: Vous plaisantez, monsieur le maire. Pour l'eau nous en avons assez avec la pluie qui tombe tout le temps dans ce pays. Je préfère l'arnoa...
I MUGAZAINA: Arnoa, arnoa, naparra gainera. Il connaît déjà l'article aussi bien que le tarif d'arancel.
ERREMUNDEGI: Et même il a appris le mot basque. C'est que, monsieur le garde, le vin est périlleux. On ne sait pas s'il est de contrebande.
II MUGAZAINA: Vous savez, au bon vin il ne faut jamais lui demander ses papiers. Il y a des choses bien plus importantes qu'on devrait plutôt surveiller et poursuivre et ne pas nous laisser tromper par ces types.
ERREMUNDEGI: Certainement. Pour ça on devrait mieux garder tous les chemins de montagne. Baduk lan.
II MUGAZAINA: Ah, si on pouvait tirer sur ces brigands avec un fusil comme font les «carabineros» ça serait une autre histoire, je vous dis.
I MUGAZAINA: (Marixume eltzen dela ikusiaz) Laisse de côté ces soucis. Ne t'inquiète pas. Ça ne vaut pas la peine. Voici Marixume qui arrive, et à ce qu'on voit on va casser la croûte. (Marixumeri) Utzi emen, Marixume. Gasna ogi ta txingarra ere badugu, arnoa ezik.
MARIXUME: Zer ba? arnoa jaun andi baita laguntzalle gaberik. (Ontzia ta, puskak mai gainean uzten dituala, mugazaineri). Jarri zuek emen. (Erremundegiri) Emen dator ama ur pitxarrarekin, jaun auzapeza.
ERREMUNDEGI: Ez da presarik, millesker.
MARIXUME: Lehen etortzen al zen. Ain lanpeturik dago supazterrean finkatuta. Beharrik... Aspaldiko lagun xaharrak gira zure ama ta ni.
SEIGARREN AGERRALDIA
Lehengoak eta Iñaxi
IÑAXI: (Agertuaz) Agur, jaunak. (Erremundegiri) Ongi etorri jaun auzapeza. Etxean ontsa zaizte beti?
ERREMUNDEGI: Badugu osasuna Iñaxi, eskermilla anitz, eta zuek?
IÑAXI: Gu ere azkar gaude Jainkoari esker. Ezta gutti. (Pitxar bat ur, ontzi ta azpilla Erremundegiri aintzinean ezarriaz) Emen duzu ur frexkoa. Alabak erran bait nau egarrituxea eldua zinela.
ERREMUNDEGI: Hunela da ba (Edanez) Ederki sartzen da. Izardituaz geroz ez da au ainbatekorik.
IÑAXI: Bada ortarik ausarki, iturria idortu deino. Ez da kario. Gogo baduzu geiago edan? Arno ala sagarnotarik?
ERREMUNDEGI: Aski dut oraikotz. Geroxeago. Ez da geiegi edatea komeni.
IÑAXI: Nahi duzun bezala. (Mugazainai begiratuaz) Badakizu Zugarramurdiarrak emen ditugula?
ERREMUNDEGI: Badakit ba.
IÑAXI: Hekien antzinean ezin gira mintzo altoki bainan... or barnean daude Aranttipi jauna eta... (Isilago) Batixta.
ERREMUNDEGI: Gizon orrek galdu behar gaitu. Atxeman dezaten al dabil edo zer?
IÑAXI: Ori erraten diot nik: karabineroak inguruan, mugazainak urbil, buruzagiak etxe barnean eta bera emen geldi. Etxetiarrentako ere ertsura gaitza baita.
ERREMUNDEGI: Haatik mugazainak leenbaitlen igortzerat noa, bertzenaz...
IÑAXI: Doazila ba Arretxolako bizkarrerat. Hori ontsa. Karabineroak an baitire aspaldixko. (Mintzatzen jarrai bezate bertze ertzean Marixume eta mugazainak diardurlarik).
II MUGAZAINA: Ardi gasna au arras ona da. Etxean egina duzue?
MARIXUME: Bai jauna, ba. Jan zazue geiago, ez da gasnik falta gure etxean.
I MUGAZAINA: (Puska bat lagunari eskeniaz). C'est pas mal ce petit fromage. En veux-tu davantage?
II MUGAZAINA: C'est pas «méchant», je l'accepte. On ne mange pas du pareil tous les jours, même chez nous en Auvergne où il y a du bon fromage et des belles filles.
I MUGAZAINA: (Irriz). Les Auvergnates ne valent pas cette Basquaise.
II MUGAZAINA: Pour ça, c'est question de goût, tu sais.
I MUGAZAINA: Atsegin zaizu gaskoin bau, Marixume?
MARIXUME: Ez dut orren beharrik, onetako aina bait baitut emen.
II MUGAZAINA: (Marixumeri begiretuaz). Qu'est-ce que vous débitez?
I MUGAZAINA: Elle dit qu'elle est contente de son fiancé.
II MUGAZAINA: Mais tant mieux. Nous allons boire à leur santé. (Edanez). A la vôtre.
ERREMUNDEGI: (Mugazainei) Pausatu bazaizte bideari berriz lotzeko sasoina da.
ERREMUNDEGI: (Jarrai) Karabineroak Arretxolako bizkarrean dauzkagu zai.
I MUGAZAINA: Azken tragoa egiten ari giren jaun auzapeza. Bagoazi. (Jeikiaz) (Lagunari). Ecoute. On va partir puisque les carabineros nous attendent au col.
II MUGAZAINA: En marche donc. (Zutiturik). Il ne faut pas que les Français attendent. La ponctualité est la plus nécessaire des politesses; une vertu militaire (Doalarik). Allons-y..
I MUGAZAINA: Et la gratitude la première de toutes... Pour ça n'oublions pas de remercier pour le petit déjeuner qu'on nous a offert dans cette maison. Milleaker anitz, etxekoak. Sarri artio.
IÑAXI: Aipatzea ere. Ez da fitxik. Bazoazi trankil.
II MUGAZAINA: Ça bien entendu nos remerciements, mesdames. (Auzapezari) Au revoir, monsieur.
ERREMUNDEGI: A tout à l'heure, j'irai vous rencontrer tout de suite.
I MUGAZAINA: Emen geldi nahi badu ere eginen dugu itzulia. (Abiatuaz).
ERREMUNDEGI: Gerora ikusi behar...
IÑAXI: Etorkizuna ez baita gure.
MARIXUME: Agur jaunak (Doaz mugazainak):
ZAZPIGARREN AGERRALDIA
Iñaxi, Marixume eta Erremamdegi
IÑAXI: Abitu direnean ez naiz asarre. Ezpadituzte haatik bide hekietan gure gizonak kausitzen. Ez zuen bart arratsean pusken bila ateratu behar egun zer zen jakinik.
ERREMUNDEGI: Hortarat usatuak daude. Zer nauzu laister itzultzen al dire.
IÑAXI: Aspaldixko behar zuten emen. Bizkitartean Batixta agertu da gure Mixel nunbeit galdurik utzirik. Hori egiten du orrek. Bera etor irabaziak beretako ta mutilak mendirako.
ERREMUNDEGI: Ez dire urrun izanen. Geiegi maite bait ditu mutilak eta puskak hunela nulanai galtzen uzteko. Esku zabal da ta bere burua bezenbat maite du bertzeena.
MARIXUME: Ama, sobera ezagutzen duzu Batixta, leial jokatzen duela jakiteko.
IÑAXI: (Urduri). Zu zaude ixilik, baduzu lan etxe atadi au txukuntzen. Gainera lur-sagar batzuek oraino zuri beharrak dituzu, eta baratzetik txilar batzuek atzematen. Eta... bidenabar erran zaiezu barnekoei mugazainak aina dirala.
MARIXUME: Bai, ama. Bainan ez egon kezketan. Ez alferretan naigabetu. Guzia antolatzen al da garaiz. (Bonbil, azpilgasna ta abar barnerat bitza).
ERREMUNDEGI: Hunelako alabaz baduzu laguntza ederrik Iñaxi. Pausa gaitezke.
IÑAXI: Ez uste, badago denontzako lan: sukaldean dela, garbiketan baratzean sorroan. Egia aitortu behar dizut jaun auzapeza. Kontrabandoaren kariaz, gure gizonek estakuru, mestakuru etxe lan larrienak doi doi egiten dituztela. Orobat emen eta beste Sarako bordetan. Eta sos batzuek irabazteagatik mendia kurrituaz, irrixku artean, urrats latzgarrietan, zenbait ez ote ditugu galtzen gure eremuak behar bezela ez artatuz.
ERREMUNDEGI: Hori bera erraten ari nauzu aspaldian eta ez naute aintzakotzat artzen eta damurik mendia ari da laborantza gainditzen othe ta sasiz. Nik ez dakit kontrabandisten gorde leku ala...
IÑAXI: Zuzen mintzatzen zira, onela diot nik ere ene gogoari bainan bertzalde ain mozkin urria ematen du lurrak eta lana ain da gogorra, zerbeit behar gure bizia arintzeko eta ustegabean sos batzuek irabazteko.
ERREMUNDEGI: Kisua ta ongarria obe litzake lurrarentzako kontrabandoa baino.
IÑAXI: Hau ez bait dugu nagusiekin erdibana behar. Ezagun da ez zirela maister. Bakoitzak daki nula emendatu etxea. Nere jauna ager baledi beiak bazkatzera igortzen al nuke, lehenik eta gero...
ERREMUNDEGI: Hori ere ez. Ez zazu leher araz senarra.
IÑAXI: Merezi baitu ez delakotz tenorez itzuli.
ERREMUNDEGI: Ez duzu, naski, alargun geldi nahi?
IÑAXI: Jainkoak nauzan errukarri. Zinak eta minak eta bortz kalapita ikusi behar baditut ere ene senarrarekin izan ditezela. Gaisoa.
ERREMUNDEGI: Marixumek ere ekartzen al dizute laister etxerat indar berria. Amatxi izateko gogotan ote zaudentz.
IÑAXI: Laisterregi zoazi.
ZORTZIGARREN AGERRALDIA
Lehengoak, Arantipi ta Batixta
ARANTIPI: (Agertuaz eta agurtuaz) Nola zaude Erremundegibehere?
ERREMUNDEGI: Nere izena errateko behar da lehenik gosaldu. Ontsa millesker. Eta zu Arantipi?
ARANTIPI: Hori ere egina dugu. (Eskua estutuaz) Arras ongi, zuei begiratzen saratarrek astia saltzen baituzue.
ERREMUNDEGI: Eta sorgin errikoek erosten. Sara eta Zugarramurdi: Erri biek elgarren begira daude eta adiskide bizitzeko sortuak dire. Ezta hunela, Batixta? (Bigak solasean darraite).
BATIXTA: Ba, mugarik ezpalitz.
IÑAXI: Zuri mugazainengatik zaizu axola ta ez mugarengatik.
BATIXTA: Ezta andrearengatik; ere ez bai dut!
IÑAXI: Ezkondu izan bazinauzten fini zenduen kontrabandoa, eta gure etxean ere bake geiago genukean.
BATIXTA: To, zure jauna xeede hekietan badabila zer nahuzu?
IÑAXI: Bai; oren huntako etxean behar zuen. Goiz erdi. Ahalkegarri baita egun argiz urhats hekietan nehork ikustea. Eta guttiago erri buruzagiek emen direlarik. Gauez ez duzue aski ehia.
BATIXTA: Zu, Marixume. Ezkon aitzina antola itzatzu zure maitearekin xehetasun eta goiti beihiti oro. Zer orenetan gibelaraz behar diozun mendirat gatea. Egunez ala gauez dela; ilargi berritan ala betean... Bertzenaz asarretzen ahal zaizte usu.
MARIXUME: Ene aitak aizu duana ez diot senargeiari eragozten al. Ez gerorat ezkonduz geroz ere.
IÑAXI: Obe duzu ba bethi mutilzar geldi. Alferretan mintzatzen ari naiz. Noan.
ARANTIPI: (Batixtari urbilduaz) Andrerik ez duzunez, Batixta, kontuen artzeko gu lañoki mintza behar gira elgarrekin. Badakizu zertako.
BATIXTA: Orai da zuen txanda? Asi ba.
ERREMUNDEGI: Obe litake gehi ortaz bideari lotuz jardukitzea.
IÑAXI: (Marixumerekin etxe barnerat doazelarik) Uzten zaituegu libroki rnintzatzen, bai baitugu atxiki aña lan barne ortan. Gauza bat galdetzen dizuet: ethor zaiztela tenorez bazkaritarako eguardi-eguarditan. Ordurako ene jauna ere etxeratua izanen ahal da.
ARANTIPI: Hazkurri orenerako denak izanen gira emen prestu-prestu. Baita saratarrak ere.
ERREMUNDEGI: Beharrik.
BATIXTA: Txerri goseak ezkurra amets.
IÑAXI: Bazoazi «muthil zaharra kanporat eta oilo zaharra etxerat». Sarri artio.
ERREMUNDEGI: Arantipi... (Irriz) Hori, hori.
BATIXTA: Zuentako. Nik aski dut salda.
BEDERATZIGARREN AGERRALDIA
Arantipi, Erremundegi ta Batixta
ARANTIPI: Errazu, Batixta, orai ere falta dire bazterretan nik ez dakit zenbat zikiro, behor; eta hazienda hekion buruz buru urhats alferrik ez dezagun egin, behar diguzu aitor itzul-inguru guztiak. Naparroko Diputazioneak erri aziendak lerroz-lerro agertzeko agindua eman baitigu.
BATIXTA: Dakienak daki...
ERREMUNDEGI: Jaun prefetak gauza bera manu digu: kadastroen egitea. Eta ez dugu xehetasun garbirik atheratzen ahal zuek abereak batetik bertzera baimenik gabe dabilzkitzuelarik.
BATIXTA: Hala da, jaunak. Aurten belar guttisko baita eta azienda berez-ber larre berrien bila dabil. Zer nauzue, muga guzian ez bait diteke ezarri itxiturik.
ARANTIPI: Ba guk azienda ori bahitzeko agindua dugu. Onez onean erraten dizut, bertzenaz...
BATIXTA: Ez naiz bakarrik izanen. Nasaiki gire erri bietan mugalariak... muga ohoinak nai baduzue. Agian erriko handi-mandi eta buruzagietarik. Orobarne. Eha baden nehor ez duanik egin kontrabandorik.
ARANTIPI: Ezta ori auzia. Zoritzarrik danori gerta ez dakigun ordea, aginduak bete ditzagun.
ERREMUNDEGI: Mugazain eta karabineroak urbil dire gainera ta atxeman zinukete. Hobe duzu ikus ez zaitzaten.
BATIXTA: Lehenago ikus baititut heik ni baiño. Damurik ez naiz gazte. Haatik aski zalhui naiz oraino eta eskualdun gaskoinen eskuetan ez erortzeko. Naiz egun sei oreneko bidean ibilia banaiz.
ARANTIPI: Beha, Batixta. Ez gatozkitzu zelatari bezala, adiskidetik adiskiderat mintzatzerat baizik. Asarretzeke zer nulak antola ditezkela uste baitugu. Zuri buruz erran-merranak badabiltza. Guk ez jakin iduri egiten dugu. Ez gire aietaz jabetzen.
BATIXTA: Ez nik ere ez ditut sinesten entzundako guziak. Ez ditut ba ordaintzen petxa, zerga eta kontribuzione oro? Bada mandoa lehertzeko aña zama. Hortik landa zer zaie axola mihi-zorrotxai nundik norat hikiltzen naizen? Nerea da nekea ez bere.
ERREMUNDEGI: Eta zureak irabazi osoak. Nola nai den errien kastu eta kargak gainditzen doaz bethi. Gobernamenduak dirua geroz eta geiago galdetzen dauku eta nunbait sortu behar.
ARANTIPI: Eta egunetik egunerat gure errietan azienda guttiagotzen, paperean bederen...
ERREMUNDEGI: Mugan galtzen baitira.
BATIXTA: Jakina artaldeak ez ohi dira paperez bazkatzen eta bai larra janez mendian. Bada anhitz mutil iri handietako bulegotan. Ethor daitezela eremuz-eremu azienda buruen kondatzea. Ikhus nahi nituke mendi pattar gora lehertzen, gure bizkar jaten bizi baitira. Ez da aski muga paperetan ematea.
ERREMUNDEGI: Gure Biltzar zaharra balitz nagusi lehen bezala, ez litake hori gertatzen ahal, bainan hura izan zanez geroz ez dezakegu haren zai astia gal.
BATIXTA: Ez, ez; ni Mixelen begira nago, or konpon gainerakoak. Enetako puska baliosak bait dakarzki ez nituzke mendi bazterrean utzi nahi; Mugan geldi behar dut finkatua hekiek eskura ditudeño. Luzeitzirik nago.
ARANTIPI: Hala delarik eta lasago egon zaitezen bakarrik uzten zaitugu. Gu Arretxaldeko leporat berma bearrean gira lekuko izaterat: eta lehenbaitlehen gatea obe. Itzulitakoan ukhanen ahal dugu gogo bezenbat asti elgarrekin mintzatzeko.
ERREMUNDEGI: Bagoazi ba orduan.
ARANTIPI: (Batixtari) Bazkaltzen emen izainen zira naski?
BATIXTA: Ez dakit ba. Etxekandreak eskeintzen badit bazkari eta mugazainak ez badaute gibelarazten ez nuke bertze ostaturik gutizi.
ERREMUNDEGI: Aldi batetik zuretako ama jaki izainen da eta... bertzeak ez zaitue izitzen loa eta gosea kentzeraino.
ARANTIPI: Huntan malurik gerta ez dakion, bataezpada, on degu bizkarrerat igotea. Mugazain eta karabineroak andik aizatzen ahal ditugu. Oren baten buruan egina dugu itzulia. (Gan-jina) eta bazkal ondoan jarraitzen ahal dugu solasa aspertu ala.
BATIXTA: Ederki, ni bizkitartean etxe gibeleko iratze multzuan etziterat noa. Ehia lokartzen nauen. Loa gozo baita logale denean; eta jan edana ez denean ase...
ERREMUNDEGI: A zu. Piztien arabera da ori.
BATIXTA: Ba, eiki. Zikiroak maite dute eguerdi aitzineko lo kuluxka eta noiz nai bazka lodia. (Doalarik nagiak ateriaz) Noan oatzerat berant gabe. Agur jaunak.
ARANTIPI: Sarri artio.
ERREMUNDEGI: Gizonaren laxoa.
ARANTIPI: Bagoazi. (Batixta eskuta den lekurat burua itzuliaz eta beha). Alimale gaitza. Larre gizona. Are geiago: muga-gizona. Ez aute errez atzemaiten karrika aurrek.
ZAPIA
|