 |
BERNARDO JAUNARI
Arkangoitzko Jauregiko seme, Iriburuko Alkate,
Baionako batzarre andian esertzen dan
Bernardo Jaunari:
Bernat, joan dan neguan,
biok geundenean
ederki apaldurik
suaren aldean,
egin oi zenduen maiz
eztanda irriaz,
ipui oiek arturik,
zuk irakurriaz.
Nola zerez bait-dezu
belarria fiña,
eta gustoa berriz
da gauza jakiña,
bein baño geiagotan
zure esanakiñ
ipui oiek berriro
oi nituen egiñ.
Ala, onak badira,
zuri zaizkitzu zor,
ez dute, ez, zu beste
jaberika iñor;
egiten dizut bada
beren eskañia,
faltarik badute da
nerea guztia.
Gañera nik izanik
zu adiskidea,
besteri ez liteke
eder eskaintzea.
Bernat, zuk eskañi au
artzen badirazu,
txit mesede andi bat
egingo dirazu,
zeren len adiskide
andiak bagera,
gero andiagoak
gu izango gera.
|
 |