www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren ebanjelio saindua
Joanes Haraneder
1740, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren evangelio saindua, Ioannes de Haraneder (Patxi Altunaren edizioa). Euskaltzaindia, 1990

 

 

  hurrengoa

AITZIN SOLHASA

 

        Elizako Aitek ohi diotena Eskritura Saindua eta guziz Testament berria daritzana, zeiñek zarratzen baiditu Jesukristoren Ebanjelio Saindua eta Apostoluen Egiñkariak, buthunak eta eskribuak, da Jesukristok bere haurrei utzi izan daroen Testamenta, Jainkoaren umeen bazka eta ogia, Jainkoaren izpirituak miragarriki guziei aphaindu izan daroena; guziak hel ahal dakizkeio, eta denbora berean guzien hel-ahalak ditu ixitzen, zeren misterio batzu baiditu zarratzen argituenak konzebi ahal baiño goragokoak, eta egia batzu baiditu erakusten gutien jakintsun direnak ere hazteko propi direnak.

        Baiñan ezin akhabatuzko lana liteke Elizako aitek liburu jainkozko hunen laudoriotan eta hau maiz eta behar den izpirituarekien irakurtzetik heldu diren probetxuen gaiñean atxeki izan ohi dituzten solhaz ederrak hemen aiphatzea. Aski da erratea Jainkoaren hitza dela. Berdin hunen abantailletan erran ahal daitezken guziek ezin hain ungi sentiaraz dezakete hunen prezagarritasuna, nola baidezakete senti irakurtzen dutenek berek, baldin izpiritu ethorkor eta bihotz humill batekien irakurtzen badute, bethiere zinki datxeizkolarik Elizaren ganako sumisioneari eta obedientziari.

        Horri dagokala lehiatu ere dire Franziako Aphezpikuak liburu sakratu hau franzesezko lengoaiarat itzulia bere diozesetako fidelen eskuetan ematerat, nahiz Jainkoaren ume guziek jakin dezaten bere Aitaren Testamenta eta guziak ditezen haz bere Aitak eman izan daroen ogitik. Baiñan Jainkoak haiñitz grazia bereziz seiñalatu izan dituen arren eskaldunak bere haur maiteenetarik batzu bezala, ondikoz orai arterainokoan nihor ez da izatu irakurtzerat eman izan daroenik bere Aita onaren Testamenta, eskararat, eskaldun guziek adi dezaketen lengoaiarat, itzulia; nihor ez da izatu bere Aita amulsuak utzi izan daroen ogia eskurat eman daroenik. Egia da bada Joanes Leizarraga zeritzan Berakoizko aphez edo erretor zen batek noizbeit aspaldi inprimarazi izan zuela Testament berriko liburua, berak eskararat itzulirik; baiñan nola dohakabe hura, errelijione katholika eta egiazkoa utzirik ordukotz ja itzulia baitzen bera Kalbiñen sekta izurriztaturat eta haren heresia pozoatuaz kutsatua, ezin gelditu da bere obrari iretxeki gabe zenbeit lekhutan berak hartu izan zuen izurritik eta iretsi izan zuen pozoinatik; eta hala, beldurrez ezen, zenbeit arima fidelek bere gose izpiritualean liburu khutsatu hura azarkaturik, jan ustean bere Aitaren ogi phurutik, jan ez dezan gizon etsai eta dohakabe hark han barraiatu izan duen pozoatik ere, gure jaun Aphezpikuak, bere ardien salbamenduarentzat duen griñaz eta hek bazka on eta sainduetan erabiltzeko duen arduraz, desiraturik diozesa huntako zenbeit aphezek Testament berriko liburu sakratu hau eskararat garbiki eta fidelki itzul dezaten, entseiatu izan gare gure egin ahal guziaz haren handitasunaren xedea bethetzerat; eta hortarakotz, iretxeki izan gaizko lehia handi batekien Eliza Ama Sainduaz beregainki aprobatua Vulgata daritzan textuaren ez xoilki sensuari, baiñan oraiño egin ahal bezanbat letrari berari; eta letrari zorrotxki eta urratsez urrats jarraikiz, sensua gure lengoaian ezin ungi azarka daiteken lekhuetan, ez gare atrebitu gere burutarik deusere ematerat; aitzitik baliatu izan gare Jaun Maitre De Saci eta Alta Bouhours textu hura bera franzeserat itzuli izan duten bi author aprobatuen baithan aurkhitu dugun laguntzaz, batean batari, bertzean bertzeari garraizkola, textu sakratu haren sensu garbia eta naturala gure lengoaian atzemateko gaitzenik diren lekhuetan batak edo bertzeak bide zelhaiena erakutsi izan darokun arauera.

        Har zazue beraz, gure herritar jainkotiarrak, eta jan zazue lehia handirekien zuen Aita onak eman izan darotzuen ogitik, eta frogatuko duzue janari salbagarri horrek, lehenago Elias Profetari gerthatu zitzaion bezala, emanen darotzuela indarra Jainkoaren mendiraiño heltzeko, baldin bihotz garbi eta xuxen batekien hartzen baduzue.

        Irakurazue zuen Aitaren Testamenta eta ahal bezanbat gogoz har ere zazue, hortan ikhasteko Aita amulsu hark destinatu darozkitzuen ontasun eternalak, hetarat heltzeko irakasten darozkitzuen bideak, eta hek ardiesteko berak ematen darozkitzuen laguntzak. Frogatuko duzue zenbat konsolazione atherako duzuen, miseriazko haran huntan batzen zaizkigun atsekabeen artean, irakurtza horrek geroko deskansu eternalaz ematen darokun esparantzatik; zenbat indar, mundu huntan jasan behar ditugun guduen artean gure Aita guziz botheretsuak agindu darozkigula erakusten darozkigun laguntzen igurikitzetik; zenbat argi, mundu illhunbetsu huntako errebelamenduen artean Nausi dibino haren beraren partez presentatzen darozkigun erakuspenetarik; gerthuki ezen arima fidelek liburu Jainkozko huntan dituzte aurkhituko, bizitze huntako gerthakari guzietan nola konportatu behar duketen irakatsiko darozten erregela segurak eta salbagarriak.

        Noiz ere ordean bathuko baitzaitzue, liburu Sakratu hau irakurtzean, zenbeit gauza aditzen ez duzuenik, zakizkote argitako Aitari, izpiritu humill batekien galdetzen diozuelarik, arren adiaraz diekazuen zuen salbamenduarentzat nezesario ditekena; zohazkote Elizako arzainei eta aphezei, othoitz egiten diozuelarik explika dietzatzueten jakitea probetxu duketzuen gauzak; eta hori ardiets ahal dezakezuen bizkitartean, sinhetsazue, adora zazue, humilia zaitezte, bazka zaitezte klarki adituko dituzketzuen egiez, eta lehia zaitezte, aditzen ditutzuen egia hek leialki begiratuz, merezitzerat oraino aditzen ez ditutzuekenen ungi aditzeko grazia. Disposizione horiekien jartzen bazarete liburu saindu hunen irakurtzerat, ignorant zaretenek edirenen duzue hemen egiazki jakintsun izateko aski dena; pobre zaretenek, dohatsu izateko behar den egiazko aberatstasuna; aflijituak zaretenek, deskansua; arima eria duzuela dakusazuenek, osasuna; bekhatuan hiltzeko beldur zaretenek, ziñezko bizitze berrian sartzeko bidea.

HALABIZ

 

  hurrengoa