|
ANDRA-MARIAREN EZKUTUA
Oneraskun onen goratasuna
Arima zerurakotua!
Ona emen Jaungoikuak irakatsi deustan ezkutu bat; eta liburu, ez zarrian, ez barrian, aurkitu ezin dodana.
Baña iru gauza onek egitekotaz: 1. Edozeñeri ez erakutsi, euren erregu, ukar (limosna), nekaldi, ezetsi (persecucion) ta buru-ukatze ta arima zaletasunagaitik zor jakenei izan ezik.
2. Santu ta zerutar izateko baño ez artu; eztalako agertzen ezkutu onen anditasuna, eskuartian erabilli ezik. Etzaitezala, gero, egon besuak auma dozuzala, biarrik egin barik; ba orduan nire ezkutu au lupu (bereno) biurtu ta zeure kalterako izango da.
3. Zor ez yatzun ezkutu au irakatsi deutzulako egunoro Jaungoikuari eskerrak egin.
Egunoroko zeure zeregiñetan zelan erabilli, alan ikusiko dozu, ezkutu onen sal-neurri ta goratasuna; ba lenengotan, zeure utsegin andi ta ugari ta ixilleko zeurekoitasunagaitik (amor propio), ez yatzu agertuko.
Egia ezagutzeko berez daukagun gurariaz ariñegi aurrera igaro baño lenago, esan gogoz, belauniko, Ave Maris Stella ta Veni Creator, Spiritus, ezkutu au ondo ezagutu ta beragana zaletuteko laguntasuna Jaungoikuari eskatuaz.
Asti gitxi daukagun ezkero, zuk irakurteko, ta nik idatzi (eskribitzeko), laburrian esango deutzut.
Santututia biarrekua da
Jaungoikuaren irudi bizi ta Jesusen Odol ederraz erosiriko arimiori! Jaungoikuak zugan nai dabena da zeure bizitza onetan, bera lez santua izan zaitiala, bera lez zoriondun izateko. Zure dei (bokaziño) ziurra Jaungoikuaren santutasuna zeuganatzia da; ara or nora zuzendu biar dozuzan zeure gogapen (pentsamentu), gurari, berba ta egitiak, zeure neke ta bizitzako zirkin guztiak; osterantzian Jaungoikuagaz aurrez zabiltz, eta eztozu beteten zu egin ta orain be zu iradautian (conservar) euki daben asmua. Autsa argi biurtzia, zatarreria garbitasun, pekatua santutasun; izaki (creaturia) irazalle (creadore), gizona Jaungoiko egitia: au egikizuna! Egikizun arrigarria, esan biar dot osterabe, baña gatxa; ta gure izatiari bakarrik bagayagokoz, ezin dana. Jaungoikua da bakarrik bere laguntasunaz, eta laguntasun ugari, ta oi dan baño andiaguaz, amai onera ekarri leikena; mundu osua egitia, utsa da egikizun onen onduan.
Santutasunerako bidiak
Eta zuk, zelan jaritxi? Jaungoikuak deituten deutzun tokira igoteko, zer egin? Santututeko artu biar diran neurriak, guztiak dakiez; Ebanjeliuan dagoz argi; gogo-artezlariak (aita espiritualak) irakatsi dabez. Salbau ta betetasun andina eldu nai dabenentzat, biarrekuak dira: biotzeko apaltasuna (umiltasuna), etenbako eskariak, gauza guztietan norbera ukatzia, Jaungoikuaren eskuetan iztia, ta bere guraria betetia.
Salbaziño ta santutasunerako neurri onek artzeko, Jaungoikuaren laguntasuna nai-ta-ezkua da, ta laguntasun geyago edo gitxiago edonori emoten yako; onetan eztago ezta-bai-darik. Geyago edo gitxiago esan dot; ba Jaungoikua neurri barik ona da, baña ezteutse guztiei laguntasun bardiñik emoten, bakotxari naikua dan bestekua emon arren. Arima sutsuak, laguntasun andiaz, egikune andia egingo dau; txikiagaz, txikia. Jaungoikuak emon eta arimiak artzen daben laguntasuna da, ba, orduan, geure egikunak goratu ta edertuten dabezana.
Egi onek ziurrak dira. Guztia dago, orduan, santutuko gaituzan laguntasun au jaristeko bide erraza aurkitzian. Ba, orain diñot, laguntasun ori aurkitzeko, Andra-Maria aurkitu biar dala.
Andra Manaren egikizun eta berarizko gorapenak
1. Andra-Maria da bakarrik Jaungoikuaren laguntasuna aurkitu dabena, beretzat ta gizon bakotxarentzat. Ez erkaba (patriarkak), ez igarlariak, ez lege zarreko beste santuak, eztabe aurkitu izan laguntasun au.
2. Bera da laguntasunaren Egilliari izatia ta bizia emon deutsazana, ta onegaitik deitzen yako laguntasunaren Ama, mater gratia.
3. Emokai ta laguntasun guztien iturburu, Jaungoiko Aitak, bere Semia emonaz, laguntasun guztiak emon deutsaz; ain ze, San Bernardok diñuan lez, beragan eta beragaz, Jaungoikuaren naimena (borondatia) be beretzat emon yako.
4. Jaungoikuak autu dau bere doyen emotzalletzat; augaitik bere emokai ta laguntasun guztiak, Andra Mariaren eskuetatik igaroten dira; ta eskubide onegaz, San Bernardok diñuan lez, emoten ditu Betiko Aitaren laguntasunak, Jesu-Kristoren ekanduon (birtutiak) eta Espiritu Santuaren doyak, nori-nai, zelan-nai, noiz-nai, zenbat-nai.
5. Umiak, izatez, aita bat eta ama daukezan lez; baita izatez-ganetik be Eleizako benetako semiak, Jaungoikua euki biar dau aitatzat, ta Andra Maria amatzat; eta Jaungoikua aitatzat daukala-ta, poztu baleike, Andra-Maria amatzat euki barik; diabrua aitatzat daukan iruzurturiko (engañauriko) bat baño ezta.
6. Andra-Mariak zerurakotuen buru, Jesu-Kristo, tayatu (formau) daben ezkero; berari yagoko buru onen zatiak, beste Kristiñauak tayatutia be; ba ama batek eztau egiten bururik beste zati barik; ez beste zatiak, buru barik. Orduan, Jesu-Kristoren zati izan nai dabenak, Andra-Mariagan tayatua izan biar dau Jesu-Kristoren graziaz; ba orretarako artu dau Andra-Mariak graziaren betetasuna, Jesu-Kristoren zati ta benetako santuei emoteko.
7. Espiritu santuak Andra Mariagaz batuta, beronegan, beronen bidez, ta beronegandik egin eban bere egikune nagosia, Jesu-Kristo, Jaungoiko-gizondua. Baña iñoiz oindiok itxi eztaben lez Andra-Maria, beti dago, beronegan eta beronen bidez, ezkutuan, baña benetan, zerurako autatuak egiten.
8. Andra-Mariak Jaungoikuagandik berarizko eskubidia artu dau, arimak Jaungoikuagan janaritu ta azteko. San Agustinek diño, zerurakotu guztiak Andra-Mariaren errayetan sartzen dirala, ta eztirala urteten, Ama maitalari onek betiko bizitzarako argitaldu nai dabezanian baño. Orduan, ba, umiak euren janaria amagandik euren erara ateraten daben lez; baita zerurakotuak be Andra-Mariagandik ateraten dabe euren janari ta indarra.
9. Andra-Mariari Aitiak esan deutso: «In jacob inhabita» «ene alabia, zeure bizitokia Jakobegan, au da, neuriakan ipiñi egizu». Semiak barriz ezan deutso: «In Israel hereditare, zeure jaubegeitasuna (erentzia) Israelen, au da, zerurakotuetan ipiñi egizu». Azkenez Espiritu Santuak esan deutso: «In electis meis mitte radices» bota sustarrak, ene maitiorrek, neure autatuetan. Edozein autatuk dauko, orduan, Andra-Maria bere etxe-laguntzat, au da, bere ariman dauko, ta an botau eragiten deutsaz apaltasun sakon, maitetasun gartsu ta beste ekanduon (birtute) guztien sustarrak.
Andra-Mariak zelan sortzen daben gugan Jesus
San Agustinek deitzen deutso Andra-Mariari, forma Dei, Jaungoikuaren orke (molde) bizia; baita izan be; ba bere barruan egin zan Jaungoiko-gizona, ta Jaungoikotasun oso-osuaz, gauzarik txikienian utsik emon barik, egin zan. Ba, orduan, gizona be bere barruan, al dan lez, Jesusen laguntasunagaz Jaungoikotuta geratuko da.
Irudigilliak era bitara atara leike irudia: 1. Bere alegiñez; bere indar, jakituri ta erremintakaz. 2. orke (moldian) atarauta. Lenengua lan luzia ta gatxa da; ta, ganera, txarto emoniko mallukada bategaz, dana galdu leike.
Bigarrena barriz ariña, erreza, biguna, biar ez domu (koste) bakua, orke (moldia) ona, ta atera biar dan gauziaren antzekua, geya barriz samurra ta eskuan erabilten erreza izan ezkero.
Jaungoikuaren orke (molde) andia, Espiritu Santuak egiña, Andra-Maria da: antxe egin zan, notiñezko batzakuntziaz (Union hipostatica), Jaungoiko-gizona. Ba antxe bertan, graziaz, Gizon-Jaungoikua be tayatzen (formaten) da.
Orke (molde) onetan eztago utsunerik; bertara bota ta orketuten (moldaten) izten dan guztiak, Jesu-Kristoren antza artzen dau; ta artzen dau gozaro, ta gizonen makaltasunari yagokan lez, estutasun ez neke andi barik; artzen dau ziur ta iruzur edo engañuen bildur barik, ez daukalako diabruak sartokirik Andra-Mariagan; da azkenez artzen dau santutasun eta garbitasun andia pekatu txikienaren gerizarik be barik. A ze bardineztasuna dagon, geyenak oi daben antzera, euren jakituri ta indarrei jagita, Jesusen antzeko egiten dirianen artian; eta bigun-bigun eginda, urtuta, norberaren eretxitasun barik, Andra-Mariagan jaurti, eta bertan, Espiritu Santuari erabilten itxiaz, biar eder ori egiten dabenen artian. Zenbat loi, zenbat utsune, zenbat illuntasun, zenbat iruzur (engañu) zenbat izakeri (defectos naturales) zenbat gizakeri (defectos humanos) lenenguetan: bestiak barriz, ze garbi, ze Jaungoikozkoi, ze Jesusen antzeko!
Ez ditu iñun agertu Jaungoikuak, ezta agertuko be, Andra-Mariagan baizen ondo bere barruko ta ateko (kanpoko) edertasun eta betetasunak. Andra-Maria Jaungoikuaren atsegintegi (paraixua) ta bere ezinesanalako mundua da; mirariak egiteko, bera zaintzeko ta bertan atsegintzeko, sartu zan Andra-Mariagan Jaungoikuaren Semia. Mundu bat egin eban Jaungoikuak gizon bideztiarentzat, geu bizi gariana; beste mundu bat egin eban gizon zoriondunentzat, zerua; baña beretzat egin eban beste bat, eta izentau eban Maria, mundu ez ezaguna lur onetako geyenentzat; ulertu ezin-dakua, zeruko aingeru ta zorionekuentzat be: onek ikusten dabenian Jaungoikua ain goi, eurakandik ain urrunduta, bere mundu Mariagan ain ezkutauta, geratu barik diadar egiten dabe: santua, santua, santua!
Zorionekua, ta milla bidar zorionekua lurrian, Espiritu Santuak Andra-Mariaren ezkutua, ezagutzeko, agertzen deutsan gizona; baratz (ortu) itxi au, sartzeko, zabaltzen deutsana; ta iturri ezaupide (selluaz) itxia edegiten deutsana, grazizko ur biziak atera ta ao-betian edateko.
Gizon onek Jaungoikua bakarrik, izaki (criatura) barik, aurkituko dau izaki maitegarri onetan; Jaungoiko neurri barik saritua ta goratua, ori bai; baña bat batera geure gurariak bete nairik dabilllena, geure argaltasunentzat guztiz egokia. Jaungoikua toki guztietan dago; orregaitik toki guztietan aurkitu leiteke; baña Andra-Mariagan baizen errez eta geure argaltasunentzat egoki, iñun be ez; orretarakoxe beragana jatsi da-ta. Alde guztietan da Jaungoikua senduen eta aingeruen ogia; baña Mariagan umien ogia da.
Eztegiala, ba, iñok uste izan, argituak eritxuen ziñestausle (eregiak) lez, Andra-Maria izakia (criaturia) izanik, Jesusegaz bat egiteko eragozpena dala. Ezta Andra-Maria bera, bizi dana; Jesu-Kristo bakarrik, Jaungoikua bakarrik bizi da beragan. Berak daukan Jaungoiko-antzak San Paulo ta beste santuenari, zeruak lurrari egiten deutsan aldia baño andiago egiten deutso. Bakarrik Jaungoikuarentzat egin zan Maria; ta arimak beragaz lotuta euki barik, artu ta Jaungoikuagana jaurti ta beronegaz bat egiten ditu: zenbat beragaz batuago, Jaungoikuagaz be estuago. Andra-Maria oyartzun (eco) arrigarria da; Maria diadar egin dakuan, Jaungoikua baño eztau erantzuten, zorionekua deitzen jakonian, S. Isabelek egin eutsan lez, Jaungoikua bakarrik andiesten (alabaten) dau. Guzurrezko argituak, eskarietan euretan diabruak iruzurtu (engañau) ebazanak, etzirian, ez, ain bildurgarriro jausiko, Andra-Maria billatu balebe, ta Andra-Mariaren bitartez Jesusegana, ta Jesusen bitartez Jaungoikuagana eldu bazirian: Andra-Maria aurkitu dabenak, ta bere ta Jesusen bitartez Jaungoikua, on guztiak aurkitu ditu, diñue santuak, Inventa etc: Guztia diñuanak, bat be ez dau izten, laguntasun guztia, Jaungoikuagan adizkidetasun guztia, Jaungoikuaren areriuei jarkiteko ziurtasun guztia; guzurrari ezesteko egi guztia; salbaziñoko eragozpenetan, erreztasun eta menderatze guztia; guztia, gozotasuna, guztia poza bizitzako mingoztasun eta atsekabietan.
Ezta esan nai, egizko oneraskunaz Andra-Maria aurkitu dabena, kurutze barik, atsekabe barik biziko dala. Bai geiyago eukiko ditu; ba Andra-Mariak, bizien ama izanik, bizitzako zugatz-(arbola)zatiak, kurutze-zatiak, emoten deutsez bere umiei. Baña gertatzen dana ba, kurutziak emoten deutsezenian, iraupen eta gozotasunez eruateko laguntasuna be emoten deutse; ta onan beriei emoten deutsezan kurutziak, gozozko kurutziak, edo kurutze gozatuak, geyago dira, garratzak baño. Eta iñoizko aldian edontzi (kaliziaren) garraztasuna asmaten (sentitzen) badabe, Jaungoikuaren adizkidiei nai-ta-nai-ez gertatu biar jaken lez, atsekabe-ostian Ama onek dakarren atsegin eta gozotasunak, kurutze aztunaguak eta garratzaguak eruateko, neurri barik azkorrituta (animauta) izten ditu. Grazi ugaria aurkitzeko, Jaungoikozko Andra-Maria benetan aurkitzian; ortxe dago untzia. Gauza guztien jaube izanik Jaungoikua, emon lei berak berez, geyenian Andra-Mariaren bitartez baño emoten eztabena; ta egiten eztabela be, azarkeri (atrevimiento) barik ezin esan lei. Baña Jaungoikuaren jakituriak erabagita daukanez, graziazko gauzetan eztauko geyenian gizonakin artu-emonik, Andra-Mariaren bitartez izan ezik, diño Akinotar S.to Tomasek: Jaungoikuagana igon eta beragaz batzeko, naita-ez artu biar da bitarteko, berak gugana jatziteko, guri graziak ekarteko artu ebana. Ba bitarteko au Andra Mariaganako benetako eraskuna da.
Andra-Marlaganako benetako eraskuna
Andra-Mariaganako benetako eraskun asko dagoz, ba guzurrezkuatzaz eztot nai emen ezer esan. Lenengua da norberaren egin-biarrak betetia, pekatu aztuna itxita; maitetasunez, bildurrez baño geyago, egin; eskatu noizian-bein Andra Mariari; ta, Jaungoiko-ama lez, goratu, al dan bestian.
Bigarrena dago Andra-Mariaganako gorapen, maitetasun, itxaropen, eta gurkunezko (adoraziñoko) biozketa (sentimentu) goratuaguak eukitian. Au daukana, zaletzen da agurtzako (errosarioko) anaidi (cofradian) nai karmenguan sartzen, Andra-Mariaren irudi ta altarak gurtzen (adoraten) ditu, bere gorespenak (alabantzak) zabaltzen ditu, ta emoten dau izena bere eleizbatzarretarako be. Santua ta goragarria da oneraskun au, pekatu aztunetik aldentzen dabenian; baña ezta urrengua baizen osua, ez arimak izaki (kriaturetatik) aldentzeko ain egokia, ezta norbera bere buruagandik kendu, ta Jesusegaz batzeko be.
Irugarren Andra Mariaganako oneraskuna, guztiz gitxik ezagutu ta betetan dabena, nik zuei, arima zerurakotuoi, erakutsi biar deutzuedana da. Eta dago Andra Mariari, ta Andra Mariaren bidez Jesusi, dana, jopu (esclavo) antzera, emotian; eta, ganera, gauza bakotxa MARIAGAITIK, MARIAGAZ, MARIAGAN, eta MARIARENTZAT egitian. Berba onek azaldu biar dodaz.
Egun izentau bat artu biar da, guztia emon eta beretzakotu gaitezan; eta au egin biar da gogo osoz, maitetasunez, bildur barik, oso-osorik, zekenkeri barik (ezer itxi barik): gorputz eta arimia, ateko (kanpoko) ondasunak, au da, etxia, sendi (famelia) ta ogasuna (azienda); arima-barrukuak, eta dira irabazki (merituak), esker (graziak), ekanduon (birtutiak) ta kitubide (satisfación), guzti-guztia emon eta ipiñi biar da Andra-Mariaren eskuetan.
Begiratu begike, oneraskun onegaz gizonak geyen maite dabena, lekaide (erlijiosuak) eurak emoten ez dabena, Jesusi Andra-Mariaren bidez emoten yakala, au da norberak bere eskari, ukar (limosna), nekaldi, ta kitubidiakaz (satisfación) nai dabena egiteko daukan eskubidia; itxirik dana Andra-Mariaren eskuetan, berak nai dabenari, Jaungoikuaren goratasun andienerako, emon dagion.
Emoten yako, ba, gure egikizun on guztien kitakortasun eta jariskortasuna, baña ezkintza (boto) barik; eta augaitik, eskintze au eginda gero, ez gara geure egite onen jaube: Andra-Mariak zuzendu leikez, nai dala garbitokiko arima bat aterateko, nai dala pekatari errukarriren bat biurtzeko. Geure egite onen sarikortasuna egia da ezin iñorentzat emon geinkela; baña geure irabazki guztiak be Andra-Mariaren eskuetan ipinten doguz, berak zaindu, geitu ta edertu dagizan.
Emon ezkero, ba, geure egite on guztiak, garbitokiko arima bati lagundu nai badeutsagu, edo pekatariren bat zuzendu, edo adizkideren bat sendotu, Andra-Mariari apal-apal eskatu biar deutsagu, ta berak egiten dabenagaz naikotu; ba gure egite onen irabazkiak Andra Mariaren eskuetan (da esatia, Jaungoikuak bere doyak zabaltzeko artu dabezan eskuetan) egon ziur, eztira galduko.
Oneraskun au jopu (esclavo) antzera Andra-Mariari dana emotian dagoala, esan dot. Iru eratakuak dira jopuak, lenengo izatez; olan, onak eta deungak guztiok gara Jaungoikuaren jopuak. Bigarren naita-ezian, diabru ta kondenau guztiak diran lez. Irugarrena da maitetasun eta gogozko joputasuna. Ba onetaraxe emon! biar gayakoz Jaungoikuari Andra-Mariaren bidez, izaki (kriatura) bat bere egilliari emon leikion onduen eta osuen.
Begiratu begike, ganera, jopu ta otseiñaren artian dagon aldia; otseiñak bere egikizunagaitik irabazia nai dau, jopuak ez. Otseiñak nai dabenian itxi leike ugazaba; jopuak ugazabarik ezin itxi lei, beti dago berari lotuta. Otseiñak ezteutso emoten ugazabari bere bizi ta eriotziaren gañian jaubetasunik; jupua barriz bere jaubiak il be egin leike, bidebagetasun barik.
Gogorregia da joputasun au gizartian egoteko. Jaungoikuagaz bakarrik yagoko ondo gizotiari eukitia; orregaitik, kristar-artian ez dago; turko eta beste siñezbakuetan baño ez da aurkitzen. Zorionekua, ta milla bidar zorionekua, maitetasunez jopotuta, diabruaren joputasun gogorra batiuan jaurtita, Andra-Mariaren bitartez Jesusi oso-osorik emoten jakan arimia!
Emote onek dakarzan onak
Argi asko biarko neuke egikizun onen goratasuna adierazoteko; bakarrik esango dot azaletik.
1. Jesusi Andra Mariaren bidez emotia, Aita Jaungoikuak egin ebanaren antzekua da; ba Andra-Mariaren bidez bere Semia emon deusku, ta, bere bidez izan ezik, laguntasunik be ez deusku emoten. Seme Jaungoikuaren antzekua be bada; ba lurrera Andra-Mariaren bidez etorri zan; onegaz erakusten deuskula, bera guganatu zan bidetik, geu beragandu biar gariala. Azkenez Espiritu Santuaren antzekua izatia da; ba berak be, Andra-Mariaren bidez izan ezik, ez deuskuz emoten bere laguntasun eta doyak. «Ez ete-da egokia, diño San Bernardok, etorri jakun bidetik eskerra (grazia) bere egilliari biurtzia?».
2. Andra Mariaren bidez Jesusegana eldutia, Jesu-Kristo goratzia da; ba orregaz adierazoten dogu, ez gariala iñor, geure pekatuagaitik, beragana zuzen eltzeko, ta bere Ama biar dogula bitarteko ta laguntzalletzat. Ganera, olan ez bakarrik geure bitarteko ta anaye Jesusegana urreratzen gara, baita auziepalliaren aurrian be beeratzen gara: auxe da Jaunari biotza ostuten deutsan apaltasuna bete-betian geuganatzia.
3. Andra-Maria bitarteko dogula Jesuseganatzia, geure egikune guztiak geure Ama onen eskuetan ipintia da. Gure egikunak, onak dirudienian be, askotan loituta dagoz, eta izarretan euretan loya aurkitzen daben Jaungoikuak, artu ez eze begiratzia be ez jake zor. Eskatu dagiogun, ba, geure Ama ta Jaube onari, geure eskintzari ezerezok artuta gero, berak garbitu, santutu, goratu ta edertu dagizala, Jaungoikuaren aurrian agergarriak izan dagizan. Zer izango ete-litzake, maistar (errenteruak) erregeri, urtekua ordaintzeko, ardun sagar bat emongo baleuskio? Ba gitxiago dira gure arimako ondasun guztiak Jaungoiko gure ugazabaren aurrian. Zer egingo leuke gixaiso arek, burua eukiteran, Erregiñagaz sarlekurik baleuko. Ezleukio kenduko arjua ta ustela, ta urrezko platerian lora-artian agertuko? Eta erregek eleuke artuko iguin (repugnancia) barik, pozik, emokaya, ain maite daben erregiñaren eskuetatik? Ba, diño San Bernardok: «Modicum quid offerre desideras? Manibus Mariae tradere cura, si non vis sustinere repulsam». Zer-edo-zertxu eskiñi nai dozu? Andra-Mariaren eskuz emon egizu, atzera botatia nai ez pa-dozu? Ai, Jaungoiko maitia! ta, ze ezer-eza dan egiten dogun guztia! Baña oneraskun onegaz Andra-Mariaren eskuetan ipiñi dagigun. Al dogun lez, guztia bere gorapenerako itxita, oso-osorik emoten bagayakoz: berak, neurri barik esku-zabalagua izanik, baten ordez, eun emongo deuzkuz; bera batuko da gure irabazki ta ekanduon edo birtutiakaz, berak ipiñiko ditu geure ezkintzariak bere maitesunezko urre-platerian; berak, Rebekak Jacob lez, jantziko gaitu, beragan daukazan bere lenseme ta bakar Jesu-Kristoren soñeko ederrakaz; eta olan, beragaitik geure gauza guztietatik billoiztu garian ezkero, bere jopu ta etxekuak lez, bere soñeko bikotxakaz jaintziko gaitu: Omnes domestici ejus vestiti sunt duplicibus. Jesus eta Mariaren soñeko, bitxi, usain-gozo, irabazi ta ekanduon (birtute) guztiak, dan-dana izango de Jesus eta Mariaren jopuentzat.
4. Orretara Andra-Mariaganatzia, lagun urkuen aldez maitetasunik goriena eukitia da; geuk gauzarik andienentzat daukaguna, Andra-Mariari bizi ta illen aldez emoten deutsagulako.
5. Oneraskun onegaz geure esker (grazia), ekanduon ta irabazkiak indarbidiak, tokirik ziurrenian ipinten doguz, Andra-Maria guztien gordetzalle egiñaz; esango bageunskio lez: Artu, neure jaube maitiorrek; orra zeure semiaren laguntasunaz egin dodan ona; makala naz eta iraupen bakua, gau ta egun ezesten naben areriuak barriz asko ta gaiztuak. Ez naz gauza gordeteko. Libanoko zugatz-(arbola)tantayak egunero dakuskuz basatzan ondatuta, ta eguzkiraño igoten ziran arranuak, gau-txori biurtuta. Milla gizon on jausten dira neure eskerretara, eskumatara barriz amar milla. Baña zuk, altsua baño altsuago zarian neure Erregiña orrek, eutsi ni, jausi ez nadin; zaindu nire ondasunak, oztu ez dagidezan; zeure zainpian (deposituan) izten ditudaz neure aberastasun guztiak. Depositum custodi... Scio cui credidi... Ezagutzen zaitudaz, orregaitik betebetian zugan ziñesten dot (fietan naz). Jaun goikua ta gizonakanako zintsua zara, ta zure zainpian ipinten dan gauzarik, eztozu galtzen itxjko; altsua zara, ta ezin iñok gatxik egin leikezu, ez arrapau eskuetan daukazunik. Ipsam sequens, non devias (bere jarrayan, eztago galbiderik); ipsam rogans, non desperas (berari eskatuta, etzara ustegalduko (desesperauko); ipsam cogitans, non erras (bera gogoratuta, eztozu utsik egingo); ipsa tenente, non corruis (berak eutsita, ez zara jausiko); ipsa protegente, non metuis (berak lagunduta, eztaukazu bildurrik); ipsa duce non fatigaris (berak zuzenduta, eztaukazu nekerik); ipsa propicia, pervenis (beragazkua eukita, elduko zara —kaira, portura—). Eta beste toki baten: Detinet Filium, ne percutiat (geratzen dau Semia, zigortu eztegian); detinet diabolum, ne noceat (geratzen dau diabrua, kalterik egin ez dagian); detinet virtutes, ne fugiant (geratzen ditu ekanduon edo birtutiak, iges ez dagian); detinet merita, ne pereant (geratzen ditu irabaziak, galdu ez dagizan); detinet gratias, ne effluant (geratzen ditu laguntasunak, iges ez dagizan). San Bernardonak dira berba onek, esan nai dodana ondo azaltzen dabenak. Jaungoikuaren esker (grazia) ziur zaindu ta geitutia baño besterik ezpa-lego be eraskun onetan, naikua litzake gogorik beruenaz artzeko.
Eraskun onek arimia Jaungoikuaren semien azkatasunaz azkatatu ipinten dau, Andra-Mariaganako maitatasunaren jopu egiten dalako.
Andra maite onek, ordiaz, zabaldu ta anditzen deutso biotza, ta ganbelua baizen arin darua Jaunaren aginduetako bidian; kentzen dau mingoztasuna, illuntasuna ta keskia. Eraskun auxe irakatsi eutsan Jaungoikuak Jesusen Iñes-i bere atsekabe ta ezta-baida andietatik urteteko. «Egin zaite, esan eutsan, neure amaren jopu». Egin eta batian, kendu yakazan bere atsekabiak.
Eraskun au goratzeko, ekarri leikez Aita Santuak emon deutsezan parkapenak, obispuen erabagiak, asmau diran Eleiz-batzarrak, eta artu ta bete daben santu ta beste gizon andien erakutsiak (ejenpluak). Baña ixillian izten dot guzia.
Oneraskun onen barruko egikizuna
Esan dot oneraskun au dagola, gauza guztiak Andra-Mariaren bidez, Andra-Mariagaz, Andra-Mariagan eta Andra-Mariarentzat egitian.
Ezta naikua Andra-Mariari joputzat bein bakarrik emotia, ezta au illero ez aztero egitia be. Igarokorra izango litzake oneraskun au, ta eleuke gizona al daben bestian goratuko.
Ezta ain gatxa Eleiz-batzar baterako norberaren izena emotia; ezta oneraskun au artu, ta aginduriko eskari batzuk egitia be: gatxa dana da oneraskun onen barruan, bere izakeran, sartzia; au da, arimia Andra-Mariaren jopu ta bere bidez Jesusena be izatia; euron menpian beti bizitia. Asko ezagutu ditudaz garrik andienaz oneraskun onen azaleko egikizun batzuetan jardun dabenak; baña gitxi bere barruan, bere gun-gunian sartu diranak; gitxiago arturikuan iragon dabenak.
1. Oneraskun au dago gauza guztiak ANDRA MARIAREN BIDEZ egitian. Andra-Mariaren bitartez izan ezik, ez gara Jesusegana eldu biar; bein be ez eskatu bakarrik.
2. Nai-ta-ezkua da gauza guztiak ANDRAMARIAGAZ egitia; au da, egiteko guztietan izpillotzat artu biar dogu Andra-Maria. Augaitik gauza bakotxa egin baño lenago, geu ta geure eritxirik onenak itxi; ezereztuta agertu Jaungoikuari, zerurako gauza dan ezer geurez ezin dogulako egin; eldu Andra-Mariagana, ta batu bere asmuakaz eta bere bidez Jesusen asmoakaz be; geratu Andra-Mariaren eskuetan gugaz eta gugan berak nai dabena Jesusen eta bere Aitaren gorapenerako egin dagian; ez dedilla geratu ezer arima-barruen, ezta egin be Andra-Mariaren menpian izan ezik.
3. Gauza guztiak ANDRA-MARIAGAN egin biar dira. Esan nai da, oitu egin biar gariala, geure barruan Andra-Mariaren irudi bat asmaten. Irudi au izango da arimiarentzat otoiz-gela (oratoriua), bere otoitz (errezuak) ez entzun egiteko bildur barik, Jaungoikuari zuzentzeko; Dabiden torria, areriuetatik ziur egoteko; argiontzi (lampara) iziotua, arima barrua argitu, ta Jaungoikuaren maitetasunian sututeko; toki santua, beragan ta beragaz Jaungoikua ikusteko. Andra-Maria azkenez izango da arima onentzat gauza guztietan bere gordelekua ta bere dana. Eskatzen badau, Andra-Mariagan eskatuko dau; jaunartzen badau, Andra-Mariagan sartuko dau, antxe euki dagizan bere atsegiñak. Ezer egiten badau, Andra Mariagan egingo dau, ta alde ta gauza guztietan bere burua ukatuko dau.
4. Azkenez gauza guztiak egin biar dira ANDRA MARIARENTZAT; da esatia, Erregiña goratu onen jopuak izanik, guztia egin biar dogula bere onerako, bere gorapenerako lenengo ta Jaungoikuenerako guenian. Ukatu egin biar dau arima onek gauza geyenetan, uzte be ez dogula, sartzen yakun burukoitasuna (amor propio), ta esan sarritan biotz-barruan: zeutzat, Ama maitiori, egiten dot au; edo nua ara edo ona, igaroten dot min nai bidebagatasun a edo bestia.
Egikun-itunak (consejos prácticos)
Ez ziñestu, arima zerurakotuorrek, onena dala Jesusegana, Jaungoikuagana, zuzen juatia. Zure asmua, zure egikunia, eta gauza andia; baña Andra-Mariaren bidez badua, ezta izango zuria, Andra-Mariarena zeugan izango da; ta orregaitik goratua, Jaungoikuari agertu leikiona.
Ez indarrik egin, esan eta egiten dozuzari gauzetan arimako atsegiñik artzeko; esan eta egin dana Andra-Mariak lurrian euki eban ziñesmen biziaz, eta berak zuri gero emongo deutzunaz. Itxi, joputxu orrek, zeure Erregiñarentzat Jaungoikua argi ikustia, arima-goraldiak (transportes), gozotasunak, atsegiñak, aberastasunak; eta zutzat ziñesmen utsa baño ez artu, bere samintasun, banataldi (distracción), gogait eta liortasunaz. Zure Erregin, Andra-Mariak, zerutik egiten deutzun guztiari, esan: Amen, onan izan bedi. Gauza oberik ezin egin zeinke oindiok. Ez mindu, Andra-Mariaren aurkezkunde (presentzia) gozua, ain arin asmau (sentidu) ez arren. Ezta au guztiena, ta Jaungoikuak bere errukitasun andiaz emoten dabenian be, laster galtzen da, norberen barruan sarri sartu ezik. Ezbiar au etorten bayatzu, biurtu zaite bigun-bigun zeure Erregiñagana, ta autortu zeure errua.
Oneraskun onen ekarriak (frutuak)
Ekintziak (esperientziak) erakutsiko deutzu emen dirautzudana baño asko be geyago; ta irakatsi deutzudazanetan zintsua bazara, ekintza onek ekarri deutzuzan onak ikusitakuan, arritu ta pozez zoratuko zara. Ekin dagiogun, ba, ta sayatu gaitezan oneraskun au zintso eruanda Andra-Mariaren gogua geugaz izan dedin, geure salbagille Jaungoikuagan poztu gaitezan. San Anbrosiorenak dira berba onek: «Sit in singulis anima Mariae, ut magnificet Dominum». «Bego bakotxagan Andra-Mariaren gogua (arimia) Jaungoikua goretsi dagian». «Ez uste atsegintegi (paraixua) deitu yakon Abrahamen egolekua, Andra-Mariaren barrua baño gozatsuago zala». Ori diño Gerriko, Abat jakitunak. Ezin esanala ekarri (frutu) eder datoz arimara oneraskun onen bidez, zintso eruan ezkero; baña nagosiena da Andra-Maria norberaren barruan bizitia; ain ze, eztirudi norbera bizi dala, Andra-Maria norberagan baño; ba esan leike Andra-Mariaren arimia norberen arima egiten dala. Eta Jaungoikuaren esker (grazia) andiz, Andra-Maria gure arimako Erregiña egin ezkero; ze gauza arrigarriak eztitu egingo? Mirarigille andia izanik, batezbe biotz-barruetan, antxe biar egiten dau, arimiaren beraren ixillik egin be; ba arimiak egikune onen barri jakiñaz beste barik, muskildu ta loitu egingo leukez.
Garbia, baña ugarikorra (fecunda) da-ta, bera bizi dan arimara ernazariten ditu (erne eragin) biotz eta gorputzeko garbitasuna, baita asmo edo intentziñuetakua be, ta egikune onak ugari. Ez uste, izanik Andra-Maria izaki uts (pura criatura) guztietan ugarikorrena, Jaungoiko-gizona bera egin dabena, arima zintsuagan ezkutauta egongo dala. Oeratu barik bizi eragingo deutso Jesusegan eta Jesusi beragan. Filioli mei, quos iterum parturio, donec formetur Christus in vobis (Gal. V. 19). Jesus jayo zanian, Andra-Mariaren ekarri (frutua) izan bazan; bere ekarria izaten da, arima bakotxian jayoten danian be. Andra-Maria bizi dan arimetan, Jesus da bere egikune ta ekarria. Azkenez, arima onentzat, Jesusen ondoren, Andra-Maria da guztia: Berak argitzen ditu euren adimenak bere ziñesmen garbiaz; Berak anditu ta sututen ditu bere maitetasunaz; garbitzen ditu bere garbitasunaz; goratu ta zabaltzen ditu bere amatasunaz. Baña nora joten dot? Ikusi barik, ezin esan leikez Andra-Mariaren mirari onek, mirari ziñestu ezindakuak jakitun arruentzat; baita gizonesko ta emakume gogotsu (devoto) geyenentzat be.
Jaungoikua Andra-Mariaren bidez lenengo lurreratu zanian, apaltasun eta ezerreztasunaz etorri zan. Eleiz-amak ziñestzen dabenez, mundu osuan agindu-ta gero, bizi ta illak erabagitera bigarrenez datorrenian be, Andra-Mariaren bidez ez al da etorriko? Zelan etorriko ete-da? Noiz? Nok daki! Baña nik ondo dakit, egia bada, dan lez, Jaungoikuaren eta, geure asmuen artian, zeru ta lurraren artian dagon aldia baño andiago dagola: etorriko da gizonik jakitunenak eta Liburu Santuetan aituenak (ba liburu santuak illun dagoz onetan) gitxien uste dabenian eta gitxien uste daben eran. Alan da guzti be ziñestu biar da, askenengo aldian, eta onenian uste dan baño lenago, Jaungoikuak bialduko dabezala Espiritu Santu eta Andra-Mariaren izakeraz (espirituz) beteriko gizonak, eta euren bidez Erregin altsu onek miraririk andienak egingo dabezala, pekatua kendu ta mundu zatar onen ganian bere seme Jesu-Kristoren aginpidia (erreñua) jazoteko: guztia jaritsiko dabe gizon santu onek, neure ezerezagaz txatxartuta erakusten nagon oneraskun onegaz.
Oneraskun onen ateko (kanpoko) egikizunak
Eraskun onen barruko egikizunen ostian, ateko (kanpoko) batzuk be badagoz, ez itxi,.ez gitxitan euki ezin leikezanak.
1. Egun izentau baten geure Jaube Andra-Mariaren bidez garian guztiau emon Jesusi, eta, jaunartu, eta otoizketan igaro egun ori. Ondo litzake emote (kontzagraziño) au gitxienez urtero barriztetia, egun atan bertan.
2. Jopuak egin oi daben lez, urtero egun orretan eskiñi zerga (tributo) bat Andra-Mariaren joputasunaren ezaupidetzat. Zerga ori izan leike nekekizun (mortifikaziño), diruemote, bidaldi nai otoitz (errezu) batzuk egitia. Zoriondun Marinek, bere anaye San Pedro Damianok diñuan lez, urtero artzen eban egun onetan astinaldi (disciplina) bat Andra-Mariaren altara aurrian. Ez dot nik ainbesterik eskatzen; baña Andra Mariari asko emoten ez bayako, beintzat emoten jakana biotz apal eta esker onekuaz emon bekio.
3. Ospatu (zelebrau) urteoro, al dan jayerarik andienaz Andra-Mariari Deikundia (Anunciación, epalla edo martiaren 25.a); ba egun auxe da oneraskun onen jai nagosia, Jaungoiko Semiak gure maitetasunarren artu eban menpetasuna goratu ta iruditzeko ipiñirikua.
4. Egin egunero, pekatu-beyan lotu barik, Andra-Mariaren Agurtzatxua, iru Aita-gure ta amabi Agur-Maria esanaz. Baita «Magnificat» be; auxe dalako Andra-Mariaren abesti (kantu) bakarra, Jaungoikuagandik arturiko onakaitik eskerrak egin, eta barriak eskatzeko. Beintzat ez esan barik itxi jaunartu ezkero, eskerrak egiteko: olan, diño Gersonek, Andra-Mariak berak egin oi ebala.
Onagiñokua da Z. Grignion-en Ezkutua.
Baña ondo etorriko da berak Andra-Mariari emoteko (kontsagrateko) egin eban urrengo eskintzia ipintia; ganeratuaz ezarten dabezan uarrak (abertentziak), eta dira onek:
Artu egizuz iru aste, Andra-Mariari eskintzia egiteko gertu (preparau) zaitezan: lenengo, asteko eskari ta egikune on guztiak zeure burua ezagutu ta gorrotatzeko zuzenduko dozuz, barruko apaltasuna (umiltasuna) jaritsi dagizun: Suge, sapo nai osterantzeko patari iguingarri bati lez begiratuko deutsazu zeure buruari; ta eskatu argia esanaz pitian-pitian Ebangelioko itsuaren antzera: «Jauna ikusi dagidala». Esan Andra-Mariaren arrentzak (letañak) be.
Bigarren astian eskari ta egikune on guztiak Andra-Maria zein dan ezagutu ta maitatzeko eskiñiko dozuz: egin lenengo asteko otoitz (erreguak) ta agurtza (errosariua).
Irugarren astia Jesus ezagutzen emongo dozu. Esan sarritan, «ikusi dagidala», ta esan Salbia.
Gero, autortu ta jaunartuta, egin urrengo eskiñtzia. Ondo izango da eskintza au Andra-Mariaren egun bakoitziari barriztetia, esan doguzan iru astien ordez, iru egun gertuten emonda.
Jesukristori, Andra-Mariaren bitartez, eskintzia
Ene Jesus, Jaungoikuaren jakituri gizondua! Nik, pekatari zintso-ez onek, zeure eskuetan barriztetan dodaz nire batio santuko eskintzariak. Uko egiten deutsat betiko, Satanas eta bere asmo ta egikizun gustiei; eta Jesukristo jakituri gizonduari, oso-osorik emoten nayako neure kurutzia bere atzian neure bizitza guztian, eruateko eta orain-arte baño zintsuago izan nadin. Artzen zaitut gaur, o Maria, neure Ama ta Jaubetzat, zerutar guztien aurrian. Neure gorputz eta arimia, barruko ta kanpoko ondasunak, lengo, oriñgo ta geroko neure egite on guztiak, dana eskintzen deutzut; emoten deutzudala eskubide oso ta betia nigaz eta nire gauza guztiakaz, bat itxi barik, Zeuk nai dozuna, Jaungoikuaren goratasunerako, oiñ eta beti, egiteko.
|
|