SASILETRAU BATEN ZIRIA
—Ai, ai! Oraiñ ere ari zerate emakumetxuak? Zuen mingañak izan baziran guraizak, kras... kras... ederki ebakiko zuten oialik lodiena're.
—Eta zure mingaa izan bazan, jostorratza, zorrotza izango zan, ezurrak ere igaro eta animaraño sartzeko duiñekoa.
—Eta zergatik alkate gizajoari deitzen diozute Burduntzi?
—Berak ala nai dualako eta guk ere bai. Eztiozu askotan aditu izan: a mí me gusta justicia, alkate es kalte, si no es zuzen, como burduntzi?
—Egia esateko, neskazarren gaitza daukala uste det jaun orretxek.
—Aaaavemaria puriiiiisima! Zer aditu bear ote degu?
—Zer? Eztakizute zer dan neskazarren gaitza?
—Oraiñ jakingo degu zure aotik.
—Ai, ta izan ere, nere burua nola dabil! Zuek oraindik umeak zerate; gazteenak ogei urte gerra amaitzean; andik onera igaroak beste ogei, orra nun diran bi ogeiko... ogei ta bi zuzen-zuzen.
—Bi ogei errealekogatik emango genizkitzu ba ogei ta bi erreal, eta gañera kape bat.
—Eskarrik asko: naiago det egiñ obra miserikordiazko bat, eztakianari irakutsiaz. Neskazarraren gaitza da edertu nai ta eziña; zeinbat eta apañago, ainbat eta itxusiago. Gure alkatea berriz or dabil erdaldundu nairik; eta zeinbat eta erdara geiago, orduantxe ta barregarriago.
—Ixillik zaude; orain-aldian badu aurreragoko lanik, bere txakoliña goratu eziñez. Tripot eta biak auzitan, bezela or dabiltza, zeiñek baño zeiñek txakolin obea, bakoitzak berea goratu eziñez.
—Sasietak dionez, biak dira obeak, ozpiñetarako, txakolintzat baiño.
—Sasieta diozu? Aterako diozkala uste det alkatiak sasiletraukeriak, eta ala bear ere, gabaz ardoz bete-bete eta moskor-moskor eginta, erriko etxepeko parola apurtzen duanak.
—Ardura dio... bost... Sasietari alkateagatik.
—Ezetz? Denborak erakutsiko du.
—Agur ba, ta ordu-arteraiÑo.
—Zuaz milla aingerurekin.
II
OPICIO
Habiendo enteniro notisia que domingo en noche en la una hora del lunes marujada trempano estaba uste con un moscor manumantal y errompido parol de ,consejupe, se presentará usté a mi delante de hoy en tarde en las cuatro punto. Si está uste amoscorrao, hay está cársel; y si está uste loco, allí está en Saragosa Manicordio, para entrar juisio; pues justisia es zuzen como burduntzi. A Dios; guarde uste muchos años.=Mendiondo 4 de Prébero de 1896=Juane Aitzgorri, Alkate=Sr. D. Praisco Sasieta.
III
—Tan... tan... tan...
—Adelante.
—(Orain ere erdaraz? Andia dek)... Dan... dan... dan... drun... drun... drun...
—Adelante.
—(Adelante ez, baña Sasieta bai)... Aaaaup!
—Aurrera, gizona, aurrera.
—(Ordua dek, euskera aditzeko nozpait ere). Emen nator, alkate jauna, bedorren agindua egitera, burduntzia bera baiño ere zuzenago.
—Bai, bai, Sasieta; atoz gizajori; puska bateko kerizpea artu bear didazu. Zuk egin dezun gaiztakeriak, badakizu zer merezi duen? Lenbizi urkamendia, eta gero zazpi urteko presondegia, eta badakizu naizena burduntzia bezin zuzena bakoitzari berea ematen.
—Bai, jauna, bai; bedori baio zuzenagorik lurrak gaiñean eztauka eta aditu bitza mesedez itztxo bi.
—Baita bi milla ere, nai badezu; baña sasiletraukeriarik esan gabe.
—Bai, jauna; promal itz egingo det. Lenagoko jaietan joan izandu naiz Tripoten txakolindegira, ta nai-al-guzia edanta're, ez nion igartzen txakoliña ala porrusalda zan.Baiña joan dan jaian, zorionean edo zorigaiztoan, joan nintzan bedorren txakolindegira; zerbait edan nuela gogoan det, baiña ganerontzean, ondorengo ogei ta lau orduetan, zer igaro zan, nik eztakit. Bigaramonean nere ustez, astelena zalakoan jaiki nintzan, eta esan zidaten asteartea zala; ezin sinistu izan det gaurko goiz arteraiño, eta bedorren opizioa artzean, antz eman diot zerbait ere badala. Bedorren txakoliñak goñakak ainbat indar badu, baiña nik ez nekian, eta beragatik nik ainbat erru badu txakoliñ saltzailleak, au da, bedorrek... ez... baiña... bai, beeedor...
—Egiaz, uste det zerbait arrazoi ere badezula; Tripoten txakoliña txixa eragiteko ona; gaiñerakoan ur epela bezela da; baiña nerea zuk dakizu ondo nolakoa dan.
(Ekustean Sasietak argituaz zijoala alkate jaunaren bekoki illuna, bere txakoliñaren abonuak aditzean, esan zuan bere artean: Etziok urkamendirik; eta auzia irabazi diagu; ziria ondo zijoak sartuaz).
—Zuk ondoen egingo dezuna —esan zion alkateak Sasietari— jai-arratsaldetan etxean egon, eta nik bialduko dizut zuk bear dezun txakoliña, bete-bete egi eta lotara joateko.
—Bai, jauna; urkamendia baiña obe da ori. Edango det, baiña urarekiñ nasturik, indar geiegia kentzeko. Orain banua ba, baiña alegia, beste gauza bat esan bear diot.
—Esan ezazu bada.
—Bedorren opizioa irakurri erazi diot erretore jaunari, eta ikaraturik gelditu da ikustean bedorren erdera aiñ ederra; manikórdio... manikórdio... esaten zuan, bere eskuko beatzekin maia joaz.
—Ondo kostata ikasia det nik erdara; bai kosta, baiña bai ikasi ere, eta dakidan guzia azalduko banu, orduantxe bai ikaratuko nukela mundurik erdia; baiña begira: orain eztet ezertarako ere astirik eta banoa: ekartzu bosteku ori ta agur.
—Bai, jauna; milla esker eta ondo bizi bedi.
IV
Gizon jakintsuena
Erdaraz Burduntzi,
Guzioi nai digu
Erdara erantsi;
Gizonak eztu bear
Izan aiñ itzontzi,
Sasietaren partez
Bi milla gorantzi.
Ona konsejutxo bat
Nere aiskidia:
Manikordiorako
Ez egin bidia.
Zu otsua bazera,
Ni naiz aizeria;
Ezta makala sartu
Didazun ziria.
—Nor da, Matxalen, kantari dijoan ori?
—Sasieta, emakumea! Orain ere len bezela; eten gabeko moskorra darabil egun auetan, Burduntziren lepotik.
—Burduntziren lepotik? Alkate jaunarenetik? Orixe polita izango litzake!
—Alkate jaun Burduntziren lepo-lepotik.
—Zer gertatzen da ba?
—Utsa, ezer ere ez. Sinistu erazi dio jaun orri Sasieta sasiletrauak eztagoala eguzkiaren azpian aren txakoliña berdintzekorik; erdizka urarekin nastuta ere Tripotena baiño askoz obea izango dala; erdaraz berriz bera (alkatea) dala onena, eta itz bakoitzean bi gezur esan eta iru sinisteraziaz. Alkate jaunak biali dio erregalo, isilik eta gabaz, barrika bat txakoli. Bere txakoliñari ura ugari nastu dio, eta oraiñ? Sasietak txakoliña etxean, eta alkatiak ozpia; Sasietak moskorra eta Burduntzik tripako miñak.
—Eta bart, zer gertatu da?
—Eztakit; baiña gaur goizean agiri ziran bi letrero: Bat alkatearen atean: Se vende biñagre; bestea Sasietaren atean: Txakoliña merke.
—Aaaai! Ooooi! Uuuui! Orixen den bai orixe: Sasi-letrauaren Ziria!
P. M.
«Euskalzale» 1897, Irailla, 23.
|