SAN JUAN APOSTOLUBAREN APOKALIPSIS EDO AGERTUERIA
LELENGO KAPITULUBA
Erbesteturik San Juan Patmosko ugartian, aginduten jako eskribidu dagijuezala ikusi zituzan gauzak Asiako zazpi Elexai, iruditubai zazpi kandelerubetan, zeintzubekaz inguraturik ikusi eban gizonaren Semia. Erakusten dau ze iruditan agertu jakon.
1. Jesukristoren Agertueria, emon eutsana berari Jaungoikuak, agirijan iminteko bere serbitzarijai, laster egiñak izan biar daben gauzak: eta azaldau zituzan, bialdurik bere Aingerubaren bitartez bere serbitzari Juani,
2. Zeñek emon deutsan autorreria Jaungoikuaren berbiari, eta Jesukristoren autorreria, ikusi zituzan edozeintzuk gauzai.
3. Zorijonekua, irakurri ta entzuten dituzana etortekokizun onen berbak: eta gordetan dituzana,bertan eskribidurik dagozan gauzak: zerren denporia urrian da.
4. Juanek Asian dagozan zazpi Elexai. Grazija zubei, eta bakia aregandik, danagandik, zanagandik, eta etorriko dana gandik: eta bere jarlekubaren aurrian dagozan zazpi espiritubak gandik:
5. Eta Jesukristo <...> dan autorgilla leijala, illen <...>reko erregeen buruba, zeñek maitetu ginduzan, eta garbitu ginduzan geure pekatubetatik bere odolian.
6. Eta egin ginduzan erreiñuba, eta sazerdotiak Jaungoikuarentzat, ta bere Aitarentzat: berari glorija ta agintaritzia gizaldijen gizaldijetan. Alan izan dedilla.
7. Orra nun datorren odeijakaz, eta ikusiko dau begi guztijak, eta zulatu ebenak. Eta bularrak joko ditube bera ikusijaz lurreko etxadi guztijak: Alan izango da: Alan izan dedilla.
8. Ni naz alfa ta omega, asieria ta amaija, diño Jaun Jaungoikuak: danak, ta zanak, eta etorriko danak, Guztijalak.
9. Ni Juan zuben anaijia, ta partilla naibagian, eta erreinuban, eta erua-<...> -ren berbiagaitik, eta Jesukristoren autorreria gaitik:
10. Euki neban ikuskizun bat Domeka egun baten, eta entzun neban neure ondorik boz andi bat tronpetiarena lakua,
11. Ziñuanarena: Ikusten dozuna, eskribidu egizu liburuban: eta bialdu egijezu, Asian dagozan zazpi Elexai, Efesokuari, eta Esmirnakuari, eta Pergamokuari, eta Tiatirakuari, eta Sardiskuari, eta Filadelfiakuari, eta Laodiziakuari:
12. Eta biurtu nintzan ikusteko neugaz berba egiten eban boza. Eta biurturik ikusi nituzan zazpi kandeleru urrezkuak:
13. Eta zazpi kandeleru urrezkuen erdijan gizonaren Semiaren antzeko bat, soñeko luziagaz, eta loturik bularrak urrezko banda bategaz.
14. Bere buruba barriz, ta uliak ziran zurijak lana zurija legez, eta edurra legez, eta bere begijak suzko garra legez.
15. Eta bere oñak latoe piñaren antzekuak <...> laba ixiotuban eta bere boza ur askoren otsa lakua:
16. Eta eukazan bere eskuman zazpi izar: eta bere aotik urteten eban,alde bijetatik zorrosturiko ezpatiak: eta bere arpegijak argi egiten dau eguzkijak bere indarrian legez.
17. Eta ikusi nebanian, jausi nintzan bere oñen aurrian illik legez. Eta imiñi eban bere eskumia nire ganian, ziñuala: Ez zaite bildur izan: ni naz lelengua, ta azkenengua,
18. Eta bizija, ta izan nintzan illa, eta orra nun bizi nazan gizaldijen gizaldijetan, eta daukadaz erijotziaren, ta infernuko giltzak.
19. Eskribidu egizuz bada ikusi dituzuzanak, eta diranak, eta oneen ondoren egiñak izan biar dabenak.
20. Nire eskuman ikusi dituzun zazpi izarren ezkutapena, eta zazpi kandeleru urrezkuak: zazpi izarrak dira zazpi Elexetako Aingerubak: eta zazpi kandelerubak, zazpi Elexak dira.
BIGARREN KAPITULUBA
Aginduten jako Apostolu santubari adierazoteko gauza batzuk Efesoko, Esmirnako, Pergamoko, eta Tiatirako Elexai. Alabetan ditu artu ez ebenak Nikolaiten irakatsija, eta deituten deutse beste batzubei zemaijakaz penitenzijara: gorrotoz begiratuten deutsa gizon epelari, eta eskintzen deutse sarija garailarijai.
1. Eskribidu egijozu Efesoko Elexako Aingerubari: Oneek esaten ditu daukazanak zazpi izar bere eskuman, dabillenak urrezko zazpi kandeleruben erdijan:
2. Badakidaz zure egitadak eta zure lana, ta eruapena, eta ezin dituzula sufriu dongak: eta tentau zenduzala esaten dabenak, Apostolubak dirala eurak, ta ez diranak: eta aurkitu dituzu guzurtijak:
3. Eta daukazu eruapena, eta sufriu dozu nire izena gaitik, ta ez dozu ukatu.
4. Baña badaukat agiraka bat zuri egiteko, itxi dozula zeure lelengo karidadia.
5. Gomuta zaite bada nundik jausi zarian, eta egizu penitenzija, eta egizuz lelengo lanak: bada bestelan banatortsu, eta aldenduko dot zeure kandelerua bere lekutik, ezpadozu egiten penitenzija.
6. Baña an daukazu, gorroto deutsezula Nikolaiten egitadai, zeintzubei neuk bere gorroto deutsedan.
7. Belarrija daukanak, entzun begi zer esaten deutsen Espiritubak Elexai: Garaituten dabenari emongo deutsat jaten neure Jaungoikuaren atsegin lekuban daguan, bizitzako arbolatik.
8. Eta Esmirnako Elexako Aingeruari eskribidu egijozu: Oneek esaten ditu lelenguak, ta azkenenguak, ill zanak, ta bizi danak:
9. Badakit zure naibagia, ta zure ezeukija, baña zara aberatsa, eta deungaro esaten dabe zugaitik, Judegubak dirala diñuenak, eta ez dira, ezpada dira Satanasen batzaarra.
10. Ez egizu euki igaroko dituzun pena oneen bildurraren apurrik. Orra nun botako dituzan diabruak zeubetariko batzuk presondegira, izan zaitezen tentadubak: eta eukiko dozube naibagia amar egunian. Izan zaite leijala erijotzara giño, eta emongo deutsut bizitzako koroia.
11. Belarrija daukanak, entzun begi zer esaten deutsen Espiritubak Elexai: Goituten dabenari, ez deutsa kalterik egingo bigarren erijotziak.
12. Eta eskribidu egijozu Pergamoko Elexako Aingerubari: Oneek esaten ditu,daukanak alde bijetatik zorrozturiko ezpatia.
13. Badakit nun bizi zarian, nun daguan Satanasen jarlekuba: eta iraun eragiten deutsazu nire izenari, eta ez dozu ukatu neure fedia. Eta egun aretan Antipas neure autorgilla leijala, illa izan zana zeuben artian, nun bizi dan Satanas.
14. Baña badaukadaz agiraka gitxi batzuk zuri egiteko: daukazuzalako or, jarraituten deutsenak Balaamen irakatzijari, zeñek erakusten eutsan Balaaki iminten estropezua Israelgo semeen aurrian, jan egijen, ta aragizko pekatuban jausi zeitezen.
15. Alan daukazuz zuk bere jarraituten deutsenak Nikolaiten irakatsijari.
16. Penitenzija egizu bada: bestelan etorriko natxatsu laster, eta burruka egingo dot eurakaz neure aoko ezpatiagaz.
17. Belarrija daukanak, entzun begi dirautsana Espiritubak Elexai: Goituten dabenari emongo deutsat manna ezkutuba, eta emongo deutsat arritxu zuri bat, eta arritxuban izen barri bat eskribidurik, iñok ez dakijana, ezpada artuten dabenak.
18. Eta eskribidu egijozu Tiatirako Elexako Aingerubari: Oneek diñoz Jaungoikuaren Semiak, daukazanak suzko garra lako begijak, eta bere oñak latoe zurijaren antzekuak:
19. Badazaudaz zure egitadak, eta zure fedia, ta karidadia, eta zure biarra ta eruapena, eta zure azkenengo egitada, lelenguak baño geijaguak.
20. Baña badaukadaz agiraka gitxi batzuk zuri egiteko: laketuten deutsazulako Jezabel emakumiari, igarlia dala esaten dabenari, irakasten, ta engañetan nire serbitzarijak, aragizko pekatubak egiten, eta jaten idolo jakijak.
21. Eta emon neutsan denporia, penitenzija egiteko: eta ez dau gura damutu bere aragizko pekatubagaz.
22. Eta orra nun imiñiko dodan oeraturik: eta beragaz pekatu egiten dabenak, ikusiko dira naibage guztiz andijan, ezpadabe egiten euren pekatuben penitenzija.
23. Eta euren semiak illgo ditut erijotziagaz, eta jakingo dabe Elexa guztijak, neu nazala aztertuten ditudazana erraijak, eta bijotzak: eta emongo deutsat zubetariko bakotxari bere egitaden erara. Zubei barriz dirautsubet,
24. Eta Tiatiran zagozen enparaubai: Irakatsi oni jarraituten ez deutsen guztijak, eta ezagutu ez ditubezanak Satanasen sakontasunak, eurak deituten deutsen legez, ez dot imiñiko zuben ganian beste kargarik:
25. Alanbere gorde egizube daukazubena natorren artian.
26. Eta goituten dabenari, eta gordetan dituzanari azkeneragiño neure egitadak, emongo deutsat eskubidia jenteen ganian,
27. Eta zuzenduko ditu burdiñazko zigorragaz eta izango dira ausijak lapiko giñaren ontzija legez,
28. Neuk bere artu neban legez neure Aitagandik: eta emongo deutsat egunsentiko izarra.
29. Belarrija daukanak, entzun begi zer esaten deutsen Espiritubak Elexai.
IRUGARREN KAPITULUBA
Emoten deutsez irakatzi premiñazkuak Sardisko, Filadelfijako, ta Laodizeako Obispuai.
1. Eta eskribidu egijozu Sardisko Elexako Aingerubari: Oneek esaten ditu daukazanak Jaungoikuaren zazpi Espiritubak, eta zazpi izarrak. Badakidaz zure egitadak, izena daukazula bizi zariala, ta illik zagoz.
2. Izan zaite iratzarrija, eta sendatu egizuz, ilteko egozan beste gauzak. Zerren ez ditudaz aurkituten zure egitadak betiak neure Jaungoikuaren aurrian.
3. Euki egizu bada goguan zelan artu dituzun, eta entzun dituzun, eta gorde egizuz, eta penitenzija egizu. Baña baldin iratzarririk ez bazagoz, etorriko naz zugana lapurra legez, eta ez dozu jakingo ze orduten etorriko nazan zugana.
4. Baña badaukazuz lagun gitxi batzuk Sardisen, ez ditubezanak loitu euren soñekuak: eta ibilliko dira neugaz zuriz, duiñak diralako.
5. Goituten dabena, onelan izango da jantzija jantzi zuriz, eta ez dot kenduko bere izena bizitzako liburutik, eta autortuko dot bere izena neure Aitaren aurrian, ta bere Aingeruben aurrian.
6. Belarrija daukanak, entzun begi zer esaten deutsen Espiritubak Elexai.
7. Eta Filadelfijako Elexako Aingeruari eskribidu egijozu: Oneek esaten ditu Santubak eta Egijatijak, daukanak Dabiden giltza: idigiten dabenak, eta iñok itxiten ez dabenak: itxiten dabenak, ta iñok idigiten ez dabenak:
8. Badakidaz zure egitadak.Orra nun imiñi dodan zure aurrian idigirik atia, iñok itxi ezin dabena: birtute gitxi daukazulako, eta gorde dozu nire berbia, eta ez dozu ukatu nire izena.
9. Orra emen emongo dot Satanasen batzaarretik, esaten dabenak eurak dirala Judegubak, eta ez dira, ezpada guzurra diñue. Orra emen egingo dot eurak etorri ditezela, eta adorau dagijela zure oñen aurrian: eta jakingo dabe nik maitetu zaitudazala.
10. Gorde dozulako neure eruapenaren berbia, neuk bere gordeko zaitut, mundu guztira etorriko dan esetsiko ordutik, esesteko lurrian bizi diranai.
11. Begira laster natorrela: gorde egizu daukazuna, iñok artu ez dagijan zeure koroia.
12. Goituten dabena, abe egingo dot neure Jaungoikuaren Elexan, eta ez dau urtengo ostera kanpora: eta eskribiduko dot bere ganian neure Jaungoikuaren izena, eta neure Jaungoikuaren urijaren izena, Jerusalen barrijarena, jatzi zanarena zerutik neure Jaungoikuagandik, eta neure izen barrija.
13. Belarrija daukanak, entzun begi zer esaten deutsen Espiritubak Elexai:
14. Eta Laodiziako Elexako Aingeruari eskribidu egijozu: Oneek esaten ditu Amenak, autorgilla leijal ta egijatijak, Jaungoikuaren eginkijaren asieria danak.
15. Badakidaz zure egitadak: ez zariala otza, ez berua: arren bada bazina otza, edo berua:
16. Baña zarialako epela, eta ez otza, ez berua, asiko natxatsu errebesetan neure aotik.
17. Esaten dozulako: Aberatza naz, eta ondasunez betia, eta ez daukat iñoren premiñarik: eta ez dakizu zu zariala gizajua, ta errukarrija, ta ezeukija, ta itxua, ta billosa.
18. Kontzejetan zaitudaz erosi dagidazula neuri urre sutan garbituba, aberatza egin zaitian, eta soñeko zuriz jantzija izan zaitian, eta agertu ez dedin zure billostasunaren lotsarija, eta begira egijezu zeure begijai ikusi dagizun.
19. Nik agiraka egiten deutset maite ditudazanai, ta kastigetan ditut. Ixiotu zaite bada arimen gurarijan, ta penitentzija egizu.
20. Orra emen atian nago, eta ots egiten dot: baldin iñok entzuten badau nire berbia, eta idigiten badeust niri atia, sartuko naz beragana, eta apalduko dot beragaz, eta berak neugaz.
21. Goituten dabenari, jarri eragingo deutsat neugaz neure jarlekuban neuk bere goitu neban legez eta jarri nintzan legez neure Aitagaz bere jarlekuban.
22. Belarrija daukanak, entzun begi zer esaten deutsen Espiritubak Elexai.
LAUGARREN KAPITULUBA
Jaungoikuaren jarlekuba zeruban: ogeta lau Zaar Jaungoikua adoretan dabenak: eta lau abere begiz betiak alabetan dabenak.
1. Oneen ondoren begiratu neban: eta orra emen atia idigirik zeruban, eta entzun neban lelengo boza, neugaz berba egiten daben tronpetiarena lakua, ziñuala: Igon egizu ona, eta erakutsiko deutsudaz zertzuk izan biar daben egiñak oneen ondoren.
2. Eta beriala ikusi neban ikuskizun bat: eta orra emen jarleku bat eguan imiñirik zeruban, eta jarlekuaren ganian eguan bat jarririk.
3. Eta jarririk eguana, zan eretxijan arri nabarraren, ta arakar gorrijaren antzekua, eta ustarkua eguan jarlekuaren inguruan kolore berdiskiaren antzekua.
4. Eta jarlekuaren inguruan ogeta lau aulki: eta ogeta lau jarlekuben ganian zaarrak jarririk, jantzirik soñeko zurijakaz, eta euren burubetan urrezko koroiak:
5. Eta jarlekutik urteten eben oñaztubak, eta bozak, eta trumonotsak: eta jarlekubaren aurrian zazpi argiontzi ixioturik, zeintzubek diran Jaungoikuaren zazpi Espiritubak.
6. Eta jarlekuaren ikusbegijan biderijozko itxasua lakua kristalaren antzekua: eta jarlekuaren erdijan, ta jarlekuaren inguruan lau abere aurretik ta atzetik begiz betiak.
7. Eta lelengo aberia leoiaren antzekua, eta bigarren aberia idiskuaren antzekua, eta irugarren aberia, eukana arpegija gizonarena lakua, eta laugarren aberia, arrano egan dabillenaren antzekua.
8. Eta lau aberiak, euretariko bakotxak eukazan sei ego: eta inguruan, ta barruan dagoz begiz beterik: eta atsedenik ez euken egunaz ta gabaz, ziñuela: Santuba, Santuba,Santuba, Jaun Jaungoiko guztijala, zana, dana, ta etortekua.
9. Eta abere areek emoten eutsenian glorija, ta ondria, ta bendizinoia, jarririk eguanari jarlekuaren ganian, bizi zanari gizaldijen gizaldijetan.
10. Auzpaztuten ziran ogeta lau zaarrak jarlekuan jarririk eguanaren aurrian, eta adoretan eben bizi dana gizaldijen gizaldijetan, eta botaten zitubezan euren koroiak jarlekubaren aurrian, ziñuela:
11. Duin zara Jaun Jaungoiko geuria, artuteko glorija, ta ondria, ta birtutia: zerren zuk egin zenduzan gauza guztijak, eta zure borondatiagaitik ziran, ta izan ziran egiñak.
BOSTGARREN KAPITULUBA
San Juan negarrez eguan artian, iñok ezin ebalako idigi zazpi sillugaz itxirik eguan liburuba, idigi eban, len illa izan zan Bildotsak. Orregaitik lau aberiak eta ogeta lau zarrak Aingeruakaz kantau eutsezan alabantzak.
1. Eta ikusi neban jarlekuaren ganian jarririk eguanaren eskuman, liburu bat eskribidurik barrutik eta kanpotik, silluturik zazpi sillugaz.
2. Eta ikusi neban Aingeru sendua,ziñuala diadar andijagaz: Zein da, liburu au idigiteko, eta bere sillubak askatuteko duin?
3. Eta iñok ezin eban ez zeruban, ez lurrian, ez lurraren azpijan idigi liburuba, ez begiratu berari.
4. Eta nik negar asko egiten neban, ez zalako aurkitu iñor duiñik, liburuba idigiteko, ez berari begiratuteko.
5. Eta zaarretatik batek esan eustan: Ez egizu negarrik egin: orra nun goitu daben Judako etxadiko leoiak, Dabiden sustraijak, idigiteko liburuba, eta askatuteko bere zazpi sillubak.
6. Eta begiratu neban: eta orra jarlekubaren erdijan, eta lau abereenian, eta zaarren erdijan, bildotza oñen ganian illa legez, eukazana zazpi adar, ta zazpi begi: zeintzuk diran Jaungoikuaren zazpi Espiritubak mundu guztira bialdubak.
7. Eta etorri zan, eta artu eban liburuba jarlekuban jarririk eguanaren eskumatik.
8. Eta idigi ebanian liburuba, lau aberiak, eta ogeta lau zaarrak auzpaztu ziran bildotsaren aurrian, eukezala bakotxak kitarrak, eta urrezko ontzijak usaiñez betiak, zeintzuk diran santuben erregubak:
9. Eta kantetan eben kanta barri bat, ziñuela: Duin zara Jauna, artuteko liburuba, eta idigiteko bere sillubak: izan ziñalako illa, eta erosi genduzuzalako Jaungoikuarentzat zeure odolagaz etxadi, eta mintzoera, eta erri, eta erreiñu guztitik:
10. Eta egin gaituzu geure Jaungoikuarentzat erreinuba, eta Sazerdotiak, eta agintauko dogu lurraren ganian.
11. Eta begiratu neban, eta entzun neban Aingeru askoren boza jarlekuaren, eta abereen, eta zaarren inguruan: eta ziran eurak millen millaak,
12. Ziñuenak diadar andijagaz: Duin da Bildotsa illa izan zana, artuteko birtutia, eta Jaungoikotasuna, eta jakiturija, eta sendotasuna, eta ondria, eta glorija, eta bendiziñoia.
13. Eta zeruban, eta lurraren ganian, eta lurraren barruban, eta itxasuan, eta bertan dagozan guztijai: Diranai entzun neutsen ziñuela: Jarlekuban jarririk daguanari, eta Bildotsari: bendiziñoia, eta ondria, eta glorija, eta eskubidia gizaldijen gizaldijetan.
14. Eta lau aberiak ziñuen: Alan izan dedilla. Eta ogeta lau zaarrak auzpaztu ziran, eta adorau eben bizi dana gizaldijen gizaldijetan.
SEIGARREN KAPITULUBA
Idigiten dira lelengo lau sillubak: onegaitik zer jazoten dan lurraren ganian. Idigiten da bostgarrena: Martirijak eskatuten dabe bengaua izan dedilla euren odola. Idigiten da seigarrena: dongeen ikaria Bildotsaren aserreko egunian.
1. Eta ikusi neban Bildotsak idigi ebala zazpi sillubetatik bat, eta entzun neutsan lau abereetatik bati, ziñuala, trumonadiarena lako boz bategaz: Erdu, ta ikusi egizu.
2. Eta begiratu neban: eta orra zaldi zuri bat, eta bere ganian eguanak eukan uztaija, eta emona izan jakon koroia, eta urten eban garailari garaituteko.
3. Eta idigi ebanian bigarren silluba, entzun neutsan bigarren aberiari, ziñuala: Erdu, ta ikusi egizu.
4. Eta urten eban beste zaldi origorri batek, eta bere ganian eguanari emona izan jakon eskubidia, kenduteko bakia lurretik, eta alkar ill egijela, eta emona izan jakon berari ezpata andi bat.
5. Eta idigi ebanian irugarren silluba, entzun neutsan irugarren aberiari, ziñuala: Erdu, ta ikusi egizu. Eta orra emen zaldi baltz bat: eta bere ganian jarririk eguanak eukan pisuba bere eskuban.
6. Eta entzun neban boza lako bat lau abereen erdijan ziñuenenian: Libra bi gari errial bijan, eta iru libra garagar errial bijan, eta ez egijozu kalterik egin ardauari ta orijuari.
7. Eta idigi ebanian laugarren silluba, entzun neban laugarren aberiaren boza, ziñuanarena: Erdu, ta ikusi egizu.
8. Eta orra zaldi zurbil bat: eta bere ganian jarririk eguanak eban izena Erijotzia, eta infernubak jarraituten eutsan, eta emona izan jakon eskubidia lurreko lau aldeen ganian, ilteko ezpatiagaz, gosiagaz, eta erijotziagaz, eta lurreko pistijakaz.
9. Eta idigi ebanian bostgarren silluba, ikusi nituzan altariaren azpijan, illak izan ziranen arimak Jaungoikuaren berbiagaitik, eta euken autorreria gaitik,
10. Eta diadarrak egiten zitubezan, ziñuela: Noz artian Jauna, santuba, ta egijatija, ez dozu juzgetan, ta ez dozu bengetan gure odola, lurrian bizi diranetatik?
11. Eta emonak izan jakezan euretariko bakotxari soñeko zurijak: eta esan jaken, atseden egijela oraindik denpora labur baten, bete artian euren serbitzari lagunena, ta euren anaijena, illak izango ziranena eurak legez.
12. Eta begiratu neban idigi ebanian seigarren silluba: eta orra nun egiña izan zan luikara andi bat, eta eguzkija baltzitu zan zurdazko euna legez, eta illargija guztija biurtu zan odola legez.
13. Eta zeruko izarrak jausi ziran lurraren ganera, pikuak jausten itxiten deutsen legez piko eldu bagai, axe andijak eragiten deutsanian.
14. Eta zeruba batu zan, jiran imiñiriko liburuba legez; eta mendi guztijak, eta ugartiak izan ziran aldendubak euren lekubetatik.
15. Eta lurreko erregiak, eta lenenak, eta gordetzallak, eta aberatzak, eta senduak, eta menpeko ta askatu guztijak ezkutau ziran lezetan, eta mendijetako atxetan.
16. Eta dirautse mendijai, ta atxai: Jausi zaiteze gure ganera, eta ezkutau gagizubez jarleku goratuban jarririk daguanaren ikusbegitik, eta Bildotsaren aserretik.
17. Zerren elduba da euren aserriaren egun andija: eta nor da zutunik egon deitekiana?
ZAZPIGARREN KAPITULUBA
Aginduten jake lau Aingeru, lurra arrasetara datozanai, ez dagijuela ukuturik egin aurkituten ditubezanai bekokijak silluturik: au aditzen da, nai izan Judegubak, nai Jentillak. Zeintzuk diran soñeko zurijakaz jantzirik duazanak.
1. Oneen ondorik ikusi nituzan lau Aingeru egozala lurraren lau egaletan, eukezala lurreko lau axiak, ez egijen putzik egin lurraren ganian, ez itxasuaren ganian, ez arbola batera bere.
2. Eta ikusi neban beste Aingeru bat igoten ebala eguzkijaren urteeratik, eukana Jaungoiko bizijaren ezagungarrija: eta esan eutsen diadar andijagaz lau Aingeru, emon jakenari eskubidia kalte egiteko lurrari, ta itxasuari,
3. Ziñuala: Ez egijezube kalterik egin lurrari, ez itxasuari, ez aritxai, sillutu dagiguzan artian geure Jaungoikuaren serbitzarijak euren bekokijetan.
4. Eta entzun neban zirala markaubak, eun eta berrogeta lau milla sillutu, Israelgo semeen Etxadi guztijetatik.
5. Judaren etxaditik, amabi milla sillutu: Rubenen etxaditik, amabi milla sillutu: Gaden etxaditik, amabi milla sillutu.
6. Aserren etxaditik, amabi milla sillutu: Neptaliren etxaditik, amabi milla sillutu: Manaseren etxaditik, amabi milla sillutu.
7. Simeonen etxaditik, amabi milla sillutu: Lebiren etxaditik, amabi milla sillutu: Isakarren etxaditik, amabi milla sillutu.
8. Zabulonen etxaditik, amabi milla sillutu: Joseren etxaditik, amabi milla sillutu: Benjaminen etxaditik, amabi milla sillutu.
9. Oneen ondorik ikusi neban aldra andi, iñok zenbatu ezin eikian bat, erreiñu, eta etxadi, eta erri, eta izkuntza guztijetatik: egozala zutunik jarlekubaren aurrian, eta Bildotsaren ikusbegijan, estaldurik soñeko zurijakaz, eta palmak euren eskubetan.
10. Eta egiten zitubezan diadar andijak, ziñuela: Osasuna gure Jaungoiko, jarririk daguanari jarleku goijaren ganian, ta Bildotsari.
11. Eta Aingeru guztijak egozan zutunik jarlekubaren, ta zaarren, ta lau abereen inguruban: eta auzpaztu ziran jarlekubaren ikusbegijan, eta adorau eben Jaungoikua,
12. Ziñuela: Alan izan dedilla. Bendiziñoia, eta argitasuna, eta jakiturija, eta eskerrak, ondria ta birtutia, eta sendotasuna gure Jaungoikuari gizaldijen gizaldijetan. Alan izan dedilla.
13. Eta asirik berbetan zaarretatik bat, esan eustan: Oneek soñeko zurijakaz estaldurik dagozanok, zeintzuk dira? eta nundik etorri ziran?
14. Eta esan neutsan: Neure Jauna, zuk dakizu. Eta esan eustan: Oneek dira etorri ziranak naibage anditik, eta garbitu zitubezan euren soñekuak, eta zuritu zitubezan Bildotsaren odolian:
15. Orregaitik dagoz Jaungoikuaren jarlekubaren aurrian, eta dirauntse bera adoretan gau ta egun bere elexan: eta jarlekuban jarririk daguana biziko da eurakaz.
16. Ez dabe eukiko geijago goserik, ez egarririk, ez da jausiko euren ganera eguzkirik, ez beruaren apurrik.
17. Zerren jarlekubaren erdijan daguan Bildotsak, zuzenduko ditu, eta eruango ditu bizitzako uren iturrijetara, eta sikatuko dau Jaungoikuak malko guztija euren begijetatik.
ZORTZIGARREN KAPITULUBA
Idigiten da zazpigarren sillua, eta eskintzen dira Santuben erregubak usain gozuakaz. Agertuten dira zazpi Aingeru tronpetakaz: joten ditube lelengo laubak bakotxak beria. Jausten da sua, itxasua andituten da, urak samiñak biurtuten dira, eta izarrak galduten dabe euren argitasuna.
1. Eta idigi ebanian zazpigarren silluba, ixillik gelditu zan zerua, ordu erdi lako baten.
2. Eta ikusi nituzan zazpi Aingeru egozala zutunik Jaungoikuaren aurrian: eta emonak izan jakezan zazpi tronpeta.
3. Eta beste Aingeru bat etorri zan, eta gelditu zan altariaren aurrian, eukala urrezko intzentzonarijua: eta emonak izan jakozan usain gozoko intzentzo asko, imiñi egizan santu guztijen erregubetatik, Jaungoikuaren jarlekubaren aurrian daguan altariaren ganian.
4. Eta igon eban santuben erreguben intzentzuen keiak Aingerubaren eskutik Jaungoikuaren aurrera.
5. Eta artu eban Aingerubak intzentzonarijua, eta bete eban altarako subagaz, eta bota eban lurrera, eta egiñak izan ziran trumonadak, eta bozak, eta oñaztubak, eta luikara andija.
6. Eta zazpi Aingeru, zazpi tronpeta eukezanak, prestau ziran tronpetak joteko.
7. Eta lelengo Aingerubak jo eban tronpetia, eta egiña izan zan txingorra, eta suba, odolagaz naastauba, eta jaurtigija izan zan lurrera, eta lurraren irugarren zatija izan zan erria, eta zugatzen irugarren zatija izan zan kiskaldua, eta bedar berde guztija izan zan erria.
8. Eta bigarren Aingerubak jo eban tronpetia, eta jausi zan itxasuan mendi andi,suz ixiotuba lako bat, eta itxasuaren irugarren zatija odol biurtu zan.
9. Eta ill zan, itxasuan bizija euken patarijen irugarren zatija, eta ontzijen irugarren zatija galdu zan.
10. Eta irugarren Aingerubak jo eban tronpetia: eta jausi zan zerutik izar andi bat, ixiotuba zuzija legez, eta jausi zan ibaijen irugarren zatijan, eta urezko iturrijetan.
11. Eta izarraren izena esaten da Asentzijua: eta uren irugarren zatija asentzijo biurtu zan: eta gizon asko ill ziran urakaz, mingotx biurtu ziralako.
12. Eta laugarren Aingerubak jo eban tronpetia: eta zaurituba izan zan eguzkijaren irugarren zatija, eta illargijaren irugarren zatija, eta izarren irugarren zatija, ain modutan ze, illundu zan euren irugarren zatija, eta ez eban argirik egiten egunaren irugarren zatijak, ta gabarenak bardin.
13. Eta ikusi neban, ta entzun neban, zerubaren erditik egan ebillen arrano baten boza, ziñuala diadar andijagaz: Ai, ai, ai, lurrian bizi diranen errukarrijak, tronpetia jotera juazan iru Aingeruben beste bozak gaitik.
BEDERATZIGARREN KAPITULUBA
Bostgarren Aingerubak joten dau bere tronpetia. Jausten da izar bat zerutik: urteten dabe langostak dongai miñ emoten deutsenak. Seigarren Aingerubak joten dau bere tronpetia: dira askatubak lau Aingeru, zeintzubek zaldizko gizon aldra bategaz amaituten dabe gizonen irugarren zatija.
1. Eta bostgarren Aingerubak jo eban tronpetia: eta ikusi neban izar bat jausi zala zerutik lurrera, eta emona izan jakon lezako pozuko giltza.
2. Eta idigi eban lezako pozua, eta igon eban pozuko keiak, laba andi bateko keiak legez: eta illundu zan eguzkija, ta airia pozuko keiagaz.
3. Eta pozuko keetik urten eben langostak lurrera: eta emon jaken eskubidia, dauken legez eskubidia lurreko lupuak.
4. Eta agindu jaken ez egijuela kalterik egin lurreko bedarrari, ez gauza berderi, ez aretx bati: ezpada bakarrik, euren bekokijetan Jaungoikuaren ezagungarrija ez euken gizonai:
5. Eta emon jaken ez ilteko: ezpada min emoteko bost illabetian: eta euren miñak lupuaren miñak lakuak zaurituten dabenian gizona.
6. Eta egun aretan billatuko dabe gizonak erijotzia, eta ez dabe aurkituko: eta ill gurako dabe, eta erijotziak iges egingo dau eurak gandik.
7. Eta langosten irudijak ziran gudarako prestaurik dagozan zaldijen antzekuak: eta euren buruben ganian koroiak lakuak urriaren antzekuak: eta euren arpegijak gizonen arpegijak lakuak.
8. Eta eukezan uliak emakumeen uliak lakuak. Eta euren agiñak, leoien agiñak lakuak ziran.
9. Eta eukezan loariak burdiñazko loariak lakuak: eta euren egüen otsa zaldi askoren burdijen gudara arin duazanen otsa lakua.
10. Eta eukezan buztanak lupuen antzekuak, eta eukezan eztenak euren buztanetan: eta euren ala kalte egiteko gizonai bost illa betian: eta eukezan euren ganian.
11. Erregetzat lezako Aingeruba, deritxana Hebreon Abaddon, Grijeguan Apollion, eta Latinian izena eukana Exterminans, Euskeraz Ondatzallia.
12. Ai bat igaro zan, eta orra nun datozan oraindik ai bi jazoera oneen ondorik.
13. Eta seigarren Aingerubak jo eban tronpetia: eta entzun neban boz bat, Jaungoikuaren begijen aurrian daguan urrezko altariaren lau aldetatik,
14. Zirautsana seigarren Aingeru tronpetia eukanari: Askatu egizuz, Eufrates ibai andijan loturik dagozan lau Aingerubak. 15. Eta askatubak izan ziran lau Aingeru, prestaurik egozanak ordurako, ta egunerako, ta illerako, ta urterako: ill egijen gizonen irugarren zatija.
16. Eta zaldizkuen aldria ogei milla bidar amar bidar milla. Eta entzun neban zenbat ziran eurak.
17. Eta onelan ikusi nituzan zaldijak ikusmenian: eta euren ganian jarririk egozanak, eukezan loarika suzkuak, eta moredin kolorekuak, eta sufrezkuak: eta zaldijen burubak ziran leoien burubak lakuak: eta euren aotik urteten dau subak, eta keiak, eta sufriak.
18. Eta iru izurri onekaz ill zan gizonen irugarren zatija, euren aotik urteten eben subagaz, eta keiagaz, eta sufriagaz.
19. Zerren zaldijen ala dago euren aüan, ta euren buztanetan. Bada euren buztanak burubak daukezan sierpeen irudikuak: eta eurakaz kalte egiten dabe.
20. Eta beste gizon, illak izan ez ziranak izurri oneetan, ta ez ebenak penitenzija egin euren eskuben egitadak gaitik, ez adoretako demonioak, eta urrezko, ta zidarrezko, ta metalezko, ta arrizko, ta zurezko irudijak, ezin dabenak ikusi, ez entzun, ta ezin diranak ibilli.
21. Eta ez eben egin penitenzija eurak ill zitubezan gizonak gaitik, ez euren sorginkerijak gaitik, ez euren aragizko pekatua gaitik, ez euren lapurretak gaitik.
AMARGARREN KAPITULUBA
Agertuten da beste Aingeru bat, odei bategaz inguraturik liburu bat idigirik eskuan ebala. Aingerubak juramentu egiten dau ez dala izango geijago denporarik; ezpada zazpigarren Aingerubak bere tronpetia joten dabenian, bete izango da ezkutapen guztija. Zeruko berba batek aginduten deutsa Juani, artu dagijala liburuba, ta iruntzi dagijala.
1. Eta ikusi neban beste Aingeru sendua, jatziten zala zerutik odeijagaz estaldurik, eta ustarkuba bere buruban, eta bere arpegija zan eguzkija lakua, eta bere oñak suzko abia lakuak.
2. Eta eukan bere eskuban liburutxu bat idigirik: eta imiñi eban bere eskumako oña itxasuaren ganian, ezkerra barriz lurraren ganian.
3. Eta egin eban diadar andi bat, leoiak orrua egiten dabenian legez. Eta diadar egin ebanian, zazpi trumonadak asi ziran berbetan euren bozakaz.
4. Eta berba egin ebenian zazpi trumonadak euren bozakaz, ni niñoian eskribietara, eta entzun neban zerutik boz bat ziraustana: Maskau egizuz zazpi trumonadak esan ditubezan berbak, eta or egizuz eskribidu.
5. Eta itxasuaren ganian, ta lurraren ganian eguala ikusi neban Aingerubak, jaso eban bere eskuba zerura:
6. Eta juramentu egin eban gizaldijen gizaldijetan bizi zana gaitik, zeñek egin eban zeruba, eta bertan dagozan gauzak: eta lurra, eta bertan dagozan gauzak: eta itxasua, eta bertan dagozan gauzak: Ez dala izango geijago denporarik.
7. Ezpada zazpigarren Aingerubaren bozaren egunetan, asiten danian tronpetia joten, amaituba izango da Jaungoikuaren ezkutapena, aurrez adierazo eban legez bere serbitzari Igarlen bitartez.
8. Eta entzun neban boza zerutik barriro berba egiten ebana neugaz, eta ziraustana: Zuaz, eta artu egizu liburu idigija, itxasuaren ganian ta lurraren ganian daguan Aingerubaren eskutik.
9. Eta juan nintzan Aingeruba gana, nirautsala, emon egidala liburuba. Eta esan eustan: Artu egizu liburuba, eta iruntzi egizu: eta egingo dau mingoztuba izan dedilla zure sabela, baña zure aüan izango da gozua eztija legez.
10. Eta artu neban liburuba Aingerubaren eskutik, eta iruntzi neban: eta zan nire aüan ezti gozua lakua: eta iruntzi nebanian, izan zan mingoztuba nire sabela.
11. Eta esan eustan: Barriro predikau biar deutsezu jente askori, eta errijai, eta mintzoerai, ta erregiai.
AMAIKAGARREN KAPITULUBA
Aginduten jako Juani, neurtu dagijala Jaungoikuaren Elexia. Jaunak bialduten ditu autorgilla bi: zatituten ditu itxasotik urteten daben pistijiak: Jaungoikuak biztuten ditu, ta daruaz zerura. Luikara batek kenduten deutse bizitzia zazpi milla laguni. Zazpigarren Aingerubak joten dau tronpetia. Ziatz azaldetan da illen biztueria, ta azkenengo juizijua.
1. Eta emon jatan kañabera bat zigorraren irudikua, ta esan jatan: Jagi zaite, eta neurtu egizu Jaungoikuaren elexia, eta altaria, eta an adoretan dabenak.
2. Baña elexiaren kanpotik daguan ataija, bota egizu kanpora, eta ez egizu neurtu: zerren emona izan jake Jentillai, eta zapalduko dabe uri santuba berrogeta bi illa betian:
3. Eta emongo ditut neure autorgilla bijak, eta predikauko dabe milla berreun ta irurogei egunian, soñeko max ta latzakaz estaldurik.
4. Oneek dira olibo bi, ta kandeleru bi, lurreko Jaunaren aurrian dagozanak.
5. Eta baldin iñok kalterik egin gura baleutse, subak urtengo dau euren aotik, eta iruntziko ditu euren arerijuak: eta iñok gura baleutse eurai kalterik egin, onelan izan biar dau illak berak.
6. Oneek dauke eskubidia itxiteko zeruba, euririk ez dagijan egin euren erakutsijaren egunetan: eta eskubidia dauke uren ganian odol biurtuteko, eta zaurituteko lurra izurri guztijagaz nai daben guztijan.
7. Eta amaituten dabeenian euren autorreria, burruka egingo dau eurakaz lezatik igoten daben pistijiak, eta goituko ditu, eta illgo ditu.
8. Eta euren gorputzak egongo dira etzunik, uri andi, ezizenez Sodoma, eta Ejipto deritxanaren plazetan, nun euren Jauna bere izan zan kurutzian josija.
9. Eta etxadijetakuak, eta errijetakuak, eta mintzoeretakuak eta erreiñubetakuak ikusiko ditube euren gorputzak iru egun ta erdijan: eta ez dabe itxiko euren gorputzak izan ditezela imiñijak obijetan.
10. Eta lurrian bizi diranak poztuko dira euren erijotziagaitik, eta gozatubak izango dira: eta oparijak bialduko deutsez alkarri, zerren Igarla bi oneek minduten zitubezan lurraren ganian bizi ziranak.
11. Eta iru egun ta erdiren ondorik, Jaungoikuak sartu eban euretan bizigeija. Eta jarri ziran zutunik euren oñen ganian, eta bildur andi bat jausi zan, eurak ikusi zitubezanen ganera.
12. Eta entzun eben boz andi bat zerutik, zirautsela: Igon egizube ona. Eta igon eben zerura odeijan: eta euren arerijuak ikusi zitubezan.
13. Eta ordu atan egiña izan zan luikara andi bat, eta jausi zan urijaren amargarren zatija: eta illak izan ziran luikaran zazpi milla gizonen izenak: eta enparaubak bildurtu ziran, eta emon eutsen glorija zeruko Jaungoikuari.
14. Ai bigarrena igaro zan: eta orra ai irugarrena etorriko da laster.
15. Eta zazpigarren Aingerubak jo eban tronpetia: eta izan ziran boz andijak zeruban, ziñuela: Mundu onetako erreiñuba biurtuba izan jako geure Jaunari, ta bere Kristuari, eta agintauko dau gizaldijen gizaldijetan: Alan izan dedilla.
16. Eta ogeta lau zaar, jarririk dagozanak euren jarlekubetan Jaungoikuaren aurrian, auzpaztu ziran, eta adorau eben Jaungoikua ziñuela:
17. Eskerrak emoten deutsuguz Jaun Jaungoiko guztijaala, zariana, ziñana, eta etorriko zariana: artu dozulako zeure eskubide andija, eta agintau dozulako.
18. Eta aserratu jake Jentiai, eta etorri da zure aserria, eta illak juzgaubak izateko denporia, eta emoteko sarija zeure serbitzarijai igarlai ta santubai, eta zeure izen santubaren bildur diranai, txikitxubai, ta andijai, eta erbestetuteko loitu ebenak lurra.
19. Eta idigi zan Jaungoikuaren elexia zeruban: eta ikusija izan zan testamentuko utxia bere elexan, eta egiñak izan ziran oñaztubak, eta bozak, eta luikaria eta arri andija.
AMABIGARREN KAPITULUBA
Emakume bat eguzkijaz jantzirik, argitara emoten dabena seme bat. Dragoiak badarua bere alliagaz, zeruko izarren irugarren zatija. Aingeru oneen ta dongen gudia. Dragoia da jaurtigija zerutik lurrera: esesten deutsa emakumiari: errebesetan dau beraganuntz urezko ibaija lako bat.
1. Eta ikusgarri andi bat agertu zan zeruban: Emakume bat eguzkijagaz estaldurik, eta illargija bere oñen azpijan, eta bere buruban amabi izarrezko koroia.
2. Eta seindun egonik, diadar egiten eban seiña egiten jardunaz, eta lerr egiten eban miñez seiña egiteko.
3. Eta ikusija izan zan beste ikusgarri bat zeruban: eta orra emen dragoe andi gorri bat, eukazana zazpi buru, ta amar adar: eta bere burubetan zazpi zinta zuri zabal.
4. Eta bere alliak erakarren zeruko izarren irugarren zatija, eta bialdu zituzan lurrera: eta dragoia gelditu zan seiña egingo eban andriaren aurrian: seiña egiten ebanian, iruntziteko bere semia.
5. Eta egin eban seme arra, zuzenduko zituzana jente guztijak burdiñazko zigorragaz: eta indarrez artuba izan zan bere semia Jaungoikuarentzat, eta bere jarleku goraturako.
6. Eta andriak iges egin eban eremura, nun eukan Jaungoikuak lekuba prestaurik, an jaten emon egijuen milla berreun ta irurogei egunian.
7. Eta izan zan guda andi bat zeruban: Migelek ta bere Aingerubak ziarduben gudan dragoiagaz, eta dragoiak ziarduban gudan, ta bere Aingerubak:
8. Eta oneek ez ziran geijago izan, eta euren lekurik ez zan aurkitu geijago zeruban.
9. Eta jaurtigija izan zan arako dragoe andija, antxiñako sierpia, deritxana diabruba, eta Satanas engañetan dabena mundu guztija: eta jaurtigija izan zan lurrera, eta bere Aingerubak beragaz izan ziran bialdubak.
10. Eta entzun neban boz andi bat zeruban ziñuana: Orain izan da betia osasuna, ta birtutia, eta geure Jaungoikuaren erreiñuba, eta bere Kristoren ala: jaurtigija izan dalako geure anaijen salatzallia, salatuten zituzana geure Jaungoikuaren aurrian egunaz, ta gabaz.
11. Eta eurak goitu eben Bildotsaren odola gaitik, eta bere autorreria gaitik, eta ez zitubezan maitetu euren arimak erijotzara giño.
12. Orregaitik poztu zaiteze zerubak, eta euretan bizi zarenak. Ai lurraren, ta itxasuaren zorigaistokua, zerren jatsi da diabruba zubek gana, aserre andijagaz, jakiñik denpora gitxi daukala.
13. Eta ikusirik dragoiak, jaurtigija izan zala lurrera, esetsi eutsan, seme arra egin eban emakumiari.
14. Eta emonak izan jakozan emakumiari ego bi agila andijarenak, egan egijan eremura bere lekura, nun daguan gorderik denporan, ta denporetan, eta denporiaren erdijan, sierpiaren ikusbegitik.
15. Eta bota eban sierpiak bere aotik emakumiaren ondorik, ura ibaija legez, ibaijak erakarri egijan.
16. Eta lagundu eutsan lurrak emakumiari eta idigi eban lurrak bere aüa, eta zurrut egin eban, dragoiak bere aotik bota eban ibaija.
17. Eta aserratu zan dragoia emakumiagaz: eta juan zan gudan egitera bere jatorriko enparaubakaz, Jaungoikuaren agindubak gordetan ditubezanakaz, eta Jesukristoren autorreria daukenakaz.
18. Eta gelditu zan zutunik itxasoko ondarraren ganian.
AMAIRUGARREN KAPITULUBA
Itxasotik urteten daben pistijia, daukazana zazpi buru eta amar adar amar zinta zuri zabalez apaindubak, eta diardu erneguzko berbak esaten Jaungoikuagaitik, eta santubak gaitik, eta gizonak adoretan dabe. Jagiten da lurretik beste pistija bat adar bigaz, emoten deutsazana lelenguari indarra ta sendotasuna.
1. Eta ikusi neban urteten ebala itxasotik pistija batek, eukazanak zazpi buru ta amar adar, eta bere adarren ganian amar zinta zuri zabal, eta bere buruben ganian erneguzko berben izenak.
2. Eta ikusi neban pistijia zan leoe arriaren antzekua, eta bere oñak artzarenak lakuak, eta bere aüa leoiaren aüa lakua. Eta emon eutsan dragoiak bere indarra, ta eskubide andija.
3. Eta ikusi neban bere burubetatik bat illa legez erijotzaraño: eta bere erijotzako zaurija osatuba izan zan. Eta miraritu zan lur guztija pistijiaren ondorik.
4. Eta adorau eben dragoia, emon eutsana ala pistijiari: eta adorau eben pistijia ziñuela: Zein pistijiaren antzekua? eta nok gudan jardun leike beragaz?
5. Eta emona izan jakon aüa esaten zituzana arrokerijak, eta ernegubak: eta emona izan jakon berari egiteko eskubidia berrogeta bi illa betian.
6. Eta idigi eban bere aüa erneguzko berbakaz Jaungoikuagaitik, ernegetako bere izena gaitik, eta bere bizilekuba gaitik, eta zeruban dagozanak gaitik.
7. Eta emona izan jakon berari gerra egitia santubakaz, eta eurak goitutia. Eta emona izan jakon eskubidia etxadi, eta erri, eta mintzoera, eta erreiñu guztijaren ganian:
8. Eta adorau eben lurrian bizi diran guztijak: zeintzuben izenak ez dagozan eskribidurik Bildotsaren bizitzako liburuban, illa izan zanarenian mundubaren asieratik.
9. Iñok baldin badauka belarririk entzun dagijala.
10. Katigarijora daroiana, katigarijora juango da: ezpatiagaz illten dabenak, izan biar dau berak ezpatiaz illa. Emen dago eruapena, ta santuben fedia.
11. Eta ikusi neban beste pistija bat igoten ebala lurretik, eta eukazan adar bi Bildotsaren antzekuak, eta berba egiten eban dragoiak legez.
12. Eta lelengo pistijiaren eskubide guztija egiten eban bere aurrian: eta egin eban lurrak, eta bertan bizi ziranak adorau egijela lelengo pistijia, zeñen zauri illgarrija izan zan osatuba.
13. Eta egin zituzan mirari andijak, zerutik lurrera subari jatsi eragiteraño gizonen ikusbegijan.
14. Eta engañau zituzan lurrian bizi ziranak, pistijiaren ikusbegijan egiten laketu jakon mirarijak gaitik, esanaz lurrian bizi ziranai, egijela pistijiaren irudija, daukanarena ezpatiaren zaurija, eta bizi izan zan.
15. Eta emona izan jakon emon egijola bizigeija pistijiaren irudijari, eta berba egijala pistijiaren irudijak: eta egijala pistijiaren irudija adoretan ez eben edozeintzuk, illak izan ditezela.
16. Eta egingo dau euki dagijela guztijak txikijak, eta andijak, eta aberatsak, eta ezeukijak, eta askatubak eta menpekuak marka bat euren eskumako eskuban, edo euren bekokijetan.
17. Eta ezin daikiala iñok erosi edo saldu, ezpada daukanak pistijiaren markia, edo izena, edo bere izenaren zenbata.
18. Emen jakiturija dago. Adiña daukanak, atera begi pistijaren zenbata. Zerren gizonaren zenbata da: eta bere zenbata seireun eta irurogeta sei.
AMALAU GARREN KAPITULUBA
Bildotsa Siongo mendijaren ganian. Gizadonzellak kantubetan jarraituten deutse doian leku guztira. Iru Aingeruben iru berbak. Pistijia ta bere irudija adorau ebenen kastiguba. Santuben eruapena. Beste Aingeru bi igitaijakaz: batak ebagiten dau garija, ta bestiak batu maatsa.
1. Eta begiratu neban: eta orra emen Bildotsa eguan oñaz Siongo mendijaren ganian, eta beragaz eun eta berrogeta lau milla, eukenak bere izena, eta bere Aitaren izena eskribidurik euren bekokijetan.
2. Eta entzun neban boz bat zerutik ur askoren boza lakua, eta trumonada andi baten boza lakua: eta entzun neban boza zitararijena lakua zitarak joten zitubezanena euren zitarakaz.
3. Eta kantetan eben kanta barrija lakua jarlekubaren aurrian, eta lau abereen, ta zaarren aurrian: eta iñok ezin esan eban kantia, ezpada eun eta berrogeta lau milla areek, erosijak izan ziranak lurretik.
4. Oneek dira ez ziranak izan loitubak emakumiakaz: zerren dira donzellak. Oneek jarraituten deutse Bildotsari joian edozein lekutara. Oneek izan ziran erosijak gizonetatik lenenak Jaungoikuarentzat, eta Bildotsarentzat:
5. Eta euren aüan ez zan aurkitu guzurrik: zerren orbanik baga dagoz Jaungoikuaren jarlekubaren aurrian.
6. Eta ikusi neban beste Aingeru bat egan ebillela zerubaren erditik, eukana betiko Ebanjelijua, erakusteko lurrian bizi ziranai, eta erreinu, eta etxadi, eta miin, eta erri guztijari:
7. Ziñuala diadar andijagaz: Izan zaiteze Jaunaren bildur, eta emon egijozube berari ondria, zerren eldu da bere juizijoko orduba: eta adorau egizube, egin zituzana zeruba, ta lurra, itxasua, eta urezko iturrijak.
8. Eta beste Aingeru batek jarraitu eutsan ziñuala: Jausi da, jausi da arako Babilonija andija: emon eutsena edaten jente guztijai bere aragizko pekatubaren aserreko ardaotik.
9. Eta irugarren Aingerubak jarraitu eutsen ziñuala diadar andijagaz: Baldin iñok adoretan badau pistijia, eta bere irudija, eta artuten badau ezagungarrija bere bekokijan, edo bere eskuban:
10. Onek bere edango dau Jaungoikuaren aserreko ardaotik, naastaurik dagoanetik ardao utsagaz berberaren aserreko ontzijan, eta izango da penauba subagaz, ta sufriagaz Aingeru santuben aurrian, ta Bildotsaren aurrian.
11. Eta euren oñazen keiak igongo dau gizaldijen gizaldijetan: ez dauke bere atsedenik egunaz, ez gabaz, adorau ebenak pistijia, ta bere irudija, eta baldin iñok artuten badau bere izenaren markia.
12. Emen dago santuben eruapena, gordetan ditubezanena Jaungoikuaren agindubak, eta Jesusen fedia.
13. Eta entzun neban boza zerutik, ziraustana: Eskribidu egizu: Zorijonekuak illak, Jaunagan ilten diranak. Oraindixek geijago diño Espiritubak atseden dagijela euren biarretatik: zerren euren egitadak jarraituten deutse.
14. Eta begiratu neban, eta orra emen odei zuri bat: eta odeijaren ganian jarririk gizonaren Semiaren irudiko bat, eukana bere buruban urrezko koroia, eta bere eskuban igitai zorrotza.
15. Eta beste Aingeru batek urten eban elexatik, zirautsala diadar andijagaz jarririk eguanari odeijaren ganian: Beeratu egizu zeure igitaija, eta ekin egijozu ebagiten, igarturik dagualako lurreko ebagi geija.
16. Eta jarririk eguanak odeijaren ganian beeratu eban lurrera bere igitaija, eta izan zan ebagija lurreko ebagi geija.
17. Eta beste Aingeru batek urten eban elexatik, zeruban daguanetik, eukala berak bere igitai zorrotza.
18. Eta altaratik urten eban beste Aingeru batek, eukanak eskubidia subaren gañian: eta diadar egin eutsan boz andijagaz eukanari igitai zorrotza, zirautsala: Sartu egizu zeure igitai zorrotza, eta batu egizuz lurreko maastiko morduak: zerren bere maatsak eldurik dagoz.
19. Eta sartu eban Aingerubak bere igitai zorrotza lurrian, eta mindemiñau eban lurreko maatsa, eta bota eban mindemiñia Jaungoikuaren aserreko pozu andijan.
20. Eta zapalduba izan zan pozuba uritik kanpora, eta urten eban odolak pozutik zaldijen frenuetara giño milla ta seireun estatuban.
AMABOST GARREN KAPITULUBA
Moisesen ta Bildotsaren kanta, garailarijak kantetan dabena. Emoten jakez zazpi Aingeruri zazpi edaontzi Jaungoikuaren aserrez betiak.
1. Eta ikusi neban beste ikusgarri bat zeruban andija ta miragarrija, zazpi Aingeru eukezanak azkenengo zazpi plagak: zerren euretan da osotuba Jaungoikuaren aserria.
2. Eta ikusi neban biderijozko itxasua lako bat subagaz nastauba, eta goitu ebenak pistijia ta bere irudija, eta bere izenaren zenbata, egozala zutunik biderijozko itxasuaren ganian, eukezala Jaungoikuaren zitarak.
3. Eta kantetan ebela Moisesen Jaungoikuaren serbitzarijaren kantia, eta Bildotsaren kantia, ziñuela: Andijak eta miragarrijak dira zure egitadak, Jaun Jaungoiko Guztijala: zuzenak ta egijazkuak dira zure bidiak, gizaldijen erregia:
4. Nor ez da zure bildur izango, Jauna, eta nok ez dau goratuko zure izena? zerren bakarrik zara bijotz bigunekua: zerren jente guztijak etorriko dira, eta belaunikotuko dira zure aurrian, zure juizijuak agertu diralako.
5. Eta oneen ondorik begiratu neban, eta orra idigirik zeruban autorrerako bizilekuko elexia.
6. Eta urten eben elexatik zazpi Aingeruk, eukezanak zazpi ondamendi, liño garbijagaz ta zurijagaz jantzirik, eta loturik euren bularrak urrezko zinta zabalakaz.
7. Eta lau abereetatik batek emon eutsezan zazpi Aingerubai zazpi edontzi urrezko, Jaungoikuaren gizaldijen gizaldijetan bizi danaren aserrez betiak.
8. Eta keez bete zan elexia Jaungoikuaren itzalez, eta bere birtutez: eta iñor ezin zatekian sartu elexan, amaitubak izan ziran artian zazpi Aingeruben zazpi plagak.
AMASEI GARREN KAPITULUBA
Zazpi Aingerubak utzituten ditubez euren urrezko zazpi edontzijak, eta ikusten dira munduban plaga mueta asko.
1. Eta entzun neban boz andi bat elexatik, zirautsena zazpi Aingerubai: Zuaze, eta isuri egizubez lurraren ganian Jaungoikuaren aserriaren zazpi edaontzijak.
2. Eta juan zan lelengua, eta isuri eban bere edontzija lurraren ganian: eta egin jaken zauri gogor ta guztiz donga bat, pistijiaren ezagungarrija euken gizonai: eta bere irudija adorau ebenai.
3. Eta bigarren Aingerubak isuri eban bere edontzija itxasuan, eta biurtu zan illarena lako odol: eta arima bizi guztija ill zan itxasuan.
4. Eta irugarrenak isuri eban bere edontzija ibaijen ganian, eta urezko iturrijen ganian, eta odol biurtu ziran.
5. Eta entzun neutsan uretako Aingerubari ziñuala: Zuzena zara, Jauna, zariana, ta ziñana santuba, oneek erabagi dituzana:
6. Isuri ebelako santuben, ta igarlen odola, zeuk bere emon deutsezu edaten odola: zerren duiñak dira.
7. Eta entzun neban beste batek altaratik ziñuala: Baita, Jaun Jaungoiko Guztijala, egijazkuak, ta zuzenak zure erabagijak.
8. Eta laugarren Aingerubak isuri eban bere edontzija eguzkijan, eta emona izan jakon atsakabetutia gizonak beruagaz ta subagaz.
9. Eta berotu ziran gizonak bero andijagaz: eta deungaro esan eben Jaungoikuaren izena gaitik, eukana gaitik eskubidia plaga oneen ganian, eta ez eben egin penitenzijarik emoteko berari glorija.
10. Eta bost garren Aingerubak isuri eban bere edontzija pistijiaren jarlekubaren ganian: eta egiña izan zan bere erreiñuba illuna, eta jan zitubezan euren miiñak miñez.
11. Eta deungaro esan eben zeruko Jaungoikua gaitik, euren miñen ta zaurijen indarrez, eta ez eben egin penitenzija euren egitadak gaitik.
12. Eta seigarren Aingerubak isuri eban bere edontzija arako Eufrates ibai andijan: eta sikatu eban bere ura, prestetako bidia eguzkijaren urteerako erregiai.
13. Eta ikusi nituzan urteten dragoiaren aotik, eta pistijiaren aotik, eta igarla guzurrezkuaren aotik iru espiritu loi ugarasijuen gisan.
14. Zerren dira demonioen espiritubak egiten ditubezanak mirarijak, eta duaz mundu guztiko erregeetara batutera gudarako, Jaungoiko guztijalaren egun andirako.
15. Orra banator lapurra legez. Zorijonekua iratzarririk daguana, eta gordetan dituzana bere soñekuak, billosik ibilli ez dedin, eta ikusi ez dagijen bere ezaintasuna.
16. Eta batuko ditu, Hebreoz Armagedon deritxan lekuban.
17. Eta zazpigarren Aingerubak isuri eban bere edontzija airian, eta urten eban boz andi batek elexatik jarlekutik, ziñuala: Au egiña da.
18. Eta egiñak izan ziran oñaztubak, eta bozak, eta trumonadak, eta luikara andi bat egiña izan zan, lurraren ganian gizonak diran ezkero iñoz izan ez dana lakua: alako luikara ain andija.
19. Eta uri andija izan zan zatituba iru zatitan: eta jenteen urijak jausi ziran, eta Babilonija andija etorri zan gomutan Jaungoikuaren aurrian, emoteko berari bere aserre sumiñaren ardaozko ontzija.
20. Eta ugarte guztijak iges egin eban, eta mendijak ez ziran izan aurkitubak.
21. Eta arri andija bakotxa eun eta ogei librakua jausi zan zerutik gizonen ganera: eta dongaro esan eben Jaungoikuagaitik gizonak arrijaren plagia gaitik: zerren izan zan guztiz andija.
AMAZAZPI GARREN KAPITULUBA
Martirijen odolagaz orditu zan emakume galduba, jarten da zazpi buruko, ta zazpi adarreko pistijiaren ganian. Aingerubak azaldetan dau emakume onen, ta ganian jarririk daguanaren ezkutapena.
1. Eta etorri zan zazpi Aingerubetatik bat, eukezanetatik zazpi edontzi, eta berba egin eban neugaz, ziñuala: Erdu, erakutziko deutsut emakume galdu andijaren, ur askoren ganian jarririk daguanaren galdumendija.
2. Zeñegaz egin eben aragizko pekatuba lurreko erregiak, eta orditu ziran lurrian bizi ziranak bere nasaikerija agiriko ardaüagaz.
3. Eta eruan ninduban espirituban eremura. Eta ikusi neban emakumia jarririk, pistija gorrijaren ganian Jaungoikua gaitik esaten zituzan izen gaistoz betia, eukazala zazpi buru ta amar adar.
4. Eta emakumia eguan inguraturik purpuraz ta eskarlataz, eta apaindurik urrez, eta arri balijotzuz, eta perlaz, eukala bere eskuban urrezko edontzi bat beterik izugarriz, ta bere aragizko pekatubaren zikinkerijaz.
5. Eta bere bekokijan eskribidurik: Ezkutapena: Babilonija andija, aragizko pekatuben ta lurreko izugarrijen ama.
6. Eta ikusi neban emakumia orditurik santuben odolagaz, eta Jesusen martirijen odolagaz. Eta miraritu nintzan ikusi nebanian mirari andijagaz.
7. Eta esan eustan Aingerubak: Zergaitik mirarituten zara? Neuk esango deutsut emakumiaren, eta bera darabillen pistijiaren zazpi buru ta zazpi adar daukazanaren erakuspena.
8. Ikusi zenduban pistijia, bazan, ta ez da, eta igongo dau lezatik, eta erijotzara juango da: eta mirarituko dira lurrian bizi diranak, zeintzuben izenak ez dagozan eskribidurik bizitzako liburuban mundubaren asieratik, ikusten dabenian, bazan, ta ez dan pistijia.
9. Eta emen badago, jakiturija daukan ezagüeria: zazpi burubak zazpi mendi dira, zeintzuben ganian emakumia daguan jarririk, eta zazpi errege dira.
10. Bost ill ziran, bat bada, eta bestia ez da etorri: eta datorrenian, iraun biar dau berak denpora laburrian.
11. Eta pistijia zana, ta ez dana: eta bera zortzigarrena da: eta da zazpiretatikua, eta galdumendira dua.
12. Eta amar adar ikusi dituzunak, amar arrege dira: zeintzubek ez eben artu erreinuba, ezpada artuko dabe eskubidia erregiak legez ordu batian pistijiaren ondorik.
13. Oneek asmo bat dauke, eta emongo deutse pistijiari bere indarra ta eskubidia.
14. Oneek burruka egingo dabe Bildotsagaz, eta Bildotsak goituko ditu: zerren da Jaunen Jauna, ta erregeen erregia: eta beragaz dagozanak, dira deitubak, autubak, eta leijalak.
15. Eta esan eustan: Ikusi dituzun urak, nun daguan jarririk emakume galduba, errijak dira, eta jentiak, eta miiñak.
16. Eta amar adarrak, ikusi dituzunak pistijiagan, oneek gorroto izango deutse emakume galdubari, eta egingo dabe solla eta billosa, eta bere aragijak jango ditube, eta subagaz erreko dabe.
17. Zerren Jaungoikuak imiñi dau euren bijotzetan, egin dagijela berari deritxana: emon dagijuen bere erreiñuba pistijiari bete ditezen artian Jaungoikuaren berbak.
18. Eta ikusi dozun emakumia, da uri andija, agintaritzia daukana lurreko erregeen ganian.
AMAZORTZI GARREN KAPITULUBA
Kontubak artuten jakoz Babilonijari: Jaunaren aserria bere ganian: bere ondamendija: bere jarraitzallak eurak egiten ditube negar mingotxak bere ganian: barriz santubak koruban kantauko ditube garaitzak.
1. Eta oneen ondorik ikusi neban beste Aingeru bat jatziten zala zerutik, eukana al andija: eta lurra izan zan argituba bere glorijaz.
2. Eta sendo diadar egin eban, ziñuala: Jausi zan, jausi zan arako Babilonija andija: eta biurtu da demonioen bizileku, eta espiritu loi guztijaren igesleku, eta egazti loi ta gorrotagarri guztijaren igesleku:
3. Zerren jente guztijak edan eben bere aserreko aragizko pekatubaren ardaotik: eta lurreko merkatarijak aberastu dira bere atsegiñen indarragaz.
4. Eta entzun neban beste boz bat zerutik ziñuana: Urten egizube beratatik, neure errija, izan ez zaitezen bere gaistakerijen partill, eta artu ez dagizuben bere plagetatik.
5. Zerren bere pekatubak eldu dira zeruragiño, eta gomutau da Jauna bere gaistakerijakaz.
6. Biurtu egijezube berari, berak bere zeubei emon deutsuben legez: eta pagau egijezube berak emonagaz ta beste ainbeste geijagogaz bere egitaden erara: berak edaten emon eutsuben ontzijan, emon egijezube berari ainbeste ta beste ainbeste.
7. Zenbat gozatu zan, eta atsegiñetan egon zan: ainbeste oñaz ta negar emon egijezube: zerren bere bijotzian diño: Jarririk nago erregiña: eta ez naz alarguna: eta ez dot ikusiko negarrik.
8. Orregaitik egun batian etorriko dira bere plagak, erijotzia, eta negarra eta gosia, eta subagaz erria izango da: zerren sendua da, berari kontubak artuko deutsazan Jaungoikua.
9. Eta negar egingo dabe, eta emongo deutsez otsak bularrai bere ganian lurreko erregiak, beragaz aragizko pekatuban jausi ziranak, eta gozotasunetan bizi izan ziranak ikusten dabenian bere garren keia:
10. Urrin dagozala bere oñazen bildurragaitik diñuela: Ai, ai arako Babilonija uri andijaren, arako uri senduaren errukarrija: zerren ordu batian etorri zan zure galdumendija.
11. Eta lurreko merkatarijak negar egingo dabe ta uluka jardungo dabe bere ganian: zerren iñok ez ditu geijago erosiko euren merkaderijak.
12. Eta urrezko, ta zidarrezko, ta arri balijotzuzko, eta perlazko, eta sedazko, ta granazko merkaderijak, eta zur usaintsu guztija, eta marfilezko ontzi guztijak eta arri balijotzuzko eta kobrezko, eta burdiñazko, eta marmolezko ontzi guztijak,
13. Eta kanelia, eta usaiñezkuak, eta ujentuazkua, eta intzentzozkua, eta ardaozkua, eta orijozkua, eta urun lorazkua, eta garizkua, eta kargako aberezkua eta ardizkua eta zaldizkua, eta kotxezkua, eta mendekozkua, eta gizonen arimazkua.
14. Eta zure arimiaren gurarijaren frutak alde egin eben zugandik, eta gauza gizen ta eder guztijak iges dabe zugandik, eta onezkero ez dituzu geijago aurkituko.
15. Eta gauza oneen merkatarijak, aberastu ziranak, beragandik urrin egongo dira bere oñazen bildurra gaitik, negarrez, ta uluz,
16. Eta diñuela: Ai, ai, uri andi aren errukarrija, estaldurik eguanarena liño piñez, eta eskarlataz, eta granaz, eta urreturik eguana urrez, eta arri balijotzuz, eta perlaz.
17. Zerren ordu batian alde dabe ainbeste ondasunek. Eta gobernari guztija, eta itxasuan dabillen guztija, eta itxas gizonak, eta itxasoz saldu erosijak daukezanak, urrindik egon ziran.
18. Eta ikusirik bere garraren lekuba diadar egin eben ziñuela: Zein uri andi onen antzekua?
19. Eta bota eben autsa euren buruben ganera, eta diadarrak egin zitubezan negarrez ta uluz, ziñuela: Ai, ai uri andi aren errukarrija, zeñetan aberastu ziran, itxasuan ontzijak eukezan guztijak, bere prezijuakaz: zerren ordu batian izan da arrasauba.
20. Poztu zaite bere ganian zeruba, eta Apostolu santubak, eta Igarlak: zerren juzgau dau Jaungoikuak zuben juizijua beragandik.
21. Eta jaso eban Aingeru sendo batek arri bat errota arri andi baten gisakua, eta bota eban itxasora, ziñuala: Onelako bultzakadiagaz izango da botia arako uri andija, eta ez da onezkero geijago aurkituko.
22. Eta ez da iñoz zugan entzungo zitararijen boza, eta soñularijena, eta txillibituba joten dabenena, eta tronpetia: eta langilla guztijen irakaslarik ez da aurkituko zugan geijago: eta errota arrijen otsik ez da entzungo zugan geijago:
23. Eta argijaren argik ez dau argi egingo geijago zugan: eta ezkonbarrijen bozik ez da izango entzuna onezkero zugan: zerren zure merkatarijak ziran lurreko andikijak: zerren zeure sorginkerijetan uts egin eben jente guztijak.
24. Eta beratan izan da aurkituba igarlen ta santuben odola: eta lurrian illak izan diran guztijena.
EMERETZI GARREN KAPITULUBA
Santuben garaitza ta kantia Babilonijaren ondamendija gaitik, Jaungoikuaren erreinuba gaitik, eta Bildotsaren eztegubak gaitik. Jaungoikuaren semia zaldi zuri baten ganian, zeruko aldrak jarraituten deutsela. Pistijiaren ta Jaungoikuaren Semiaren gudia.
1. Oneen ondorik entzun neban aldra askoren boza lakua zeruban, ziñuenena: Osasuna, ta glorija, ta indarra gure Jaungoikuarentzat da.
2. Zerren bere erabagijak dira egijazkuak, ta zuzenak, zeñek kondenau daben bordion andija, gaistotu dabena lurra bere nasaikerija agirijan eta bengau daben bere serbitzarijen odola bere eskubetatik.
3. Eta bigarrenez esan eben: Alleluia. Eta bere keiak igoten dau gizaldijen gizaldijetan.
4. Eta auzpaztu ziran ogeta lau zaarrak, eta lau aberiak, eta adorau eben Jaungoikua jarririk eguana jarlekubaren ganian, ziñuela: Amen: Alleluia.
5. Eta bozak jarlekutik urten eban, ziñuala: Alabantzia esan egijezube gure Jaungoikuari bere serbitzari guztijak: eta bere bildur zareenak, txikijak ta andijak.
6. Eta entzun neban aldra andi baten boza lakua, eta ur askoren boza lakua, eta tromonada andijen boza lakua, ziñuenena: Alleluia: zerren agintau dau gure Jaungoiko guztijalak.
7. Poztu gaitian, eta goratu gaitian, eta emon dagijogun glorija berari: zerren etorri ziran Bildotsaren eztegubak, eta bere ezkongeija apaindu da.
8. Eta emona izan jakon, estaldu dedilla liño argitsu ta zurijagaz. Zerren liño argitsu au santuben birtutiak dira.
9. Eta esan eustan: Eskribidu egizu: Zorijonekuak Bildotsaren eztegubetako aparira deitubak izan diranak, eta esan eustan: Jaungoikuaren berba oneek egijazkuak dira.
10. Eta auzpaztu nintzan bere oñetan, bera adoretako. Eta esan eustan: Begira, ez dagizula egin: naz zure serbitzari laguna, eta zure anaijena, daukenena Jesusen autorreria. Jaungoikua adorau egizu. Zerren Jesusen autorreria da profezijako espirituba.
11. Eta ikusi neban zeruba idigirik, eta orra zaldi zuri bat, eta bere ganian jarririk eguanari eritxan: Berbakua, ta Egijatia, eta zuzentasunagaz juzgetan dau, eta diardu gudan.
12. Bere begijak barriz suzko garra lakuak, eta bere buruban zinta zuri zabal asko, eta eukan izen bat eskribidurik iñok ezagutu ez dabena ezpada berak.
13. Eta jantzirik eguan odol txipristiñez beteriko soñekuagaz: eta deituten jako bere izena Jaungoikuaren Semia.
14. Eta zeruban dagozan aldrak, jarraituten eutsen zaldi zurijetan, jantzirik liño piñ zuri ta garbiz.
15. Eta bere aotik urteten eban alde bijetatik zorrozturiko ezpata batek: beragaz zaurituteko jentiak. Eta berak zuzenduko ditu burdiñazko zigorragaz, eta berak zapalduten dau Jaungoiko guztijalaren aserreko sumintasunaren ardaüaren dolaria.
16. Eta dauka soñekuan eta bere istarrian eskribidurik: Erregeen erregia ta agintetan dabenen Jauna.
17. Eta ikusi neban Aingeru bat eguala eguzkijan, eta egin eban diadar andi bat, zirautsela zerubaren erditik egaan ebiltzazan egazti guztijai: Erdube, ta batu zaiteze Jaungoikuaren apari andirako:
18. Jan dagizubezan erregeen aragijak, eta uri gordetzallen aragijak eta senduen aragijak, eta zaldijen ta euretan jarririk dagozanen aragijak, eta guztijen aragijak, askatuben ta mendekuen, ta txikijen ta andijenak.
19. Eta ikusi neban pistijia, eta lurreko erregeak, ta euren gudaritegijak gudan egiteko zaldi ganian jarririk eguanagaz ta bere gudaritegijakaz.
20. Eta atrapaüba izan zan pistijia, eta beragan igarla guzurrezkua: egin zituzana bere aurrian ezagungarrijak, zeintzubekaz engañau zituzan, artu ebenak pistijiaren markia, eta adorau ebenak bere irudija. Bizirik izan ziran jaurtigijak oneek bijok sufrez ixioturik daguan suzko lekuban.
21. Eta enparaubak illak izan ziran, zaldijaren ganian jarririk eguanaren ezpata, bere aotik urteten dabenagaz: eta egazti guztijak ase ziran euren aragijakaz.
OGEI GARREN KAPITULUBA
Aingerubak lotuten dau kateiagaz Satanas milla urterako, eta askaturik gero, zirikatuten ditu Gog eta Magog esesteko uri maitiari: baña Jaunaren kastigubak gelditu eragiten deutsa euren azarkerijari. Gero idigiten dira liburubak, zeintzubetatik artuko deutsezan kontubak guztijai euren egitaden erara, jarririk daguanak jarlekubaren ganian.
1. Eta ikusi neban Aingeru bat jatziten zala zerutik, eukana lezako giltza, eta kateia andi bat bere eskuban.
2. Eta eldu eutsan dragoiari, antxiñako sierpiari, zein dan diabruba ta Satanas, eta lotu eban milla urterako:
3. Eta sartu eban lezan, eta itxi eban, eta sillutu eban bere gania, ez egizan engañau geijago jentiak, bete artian milla urte: eta oneen ondorik askatubak izan biar dau denpora gitxijan.
4. Eta ikusi nituzan jarlekubak, eta jarri ziran euren ganian, eta emon jaken kontubak artuteko eskubidia: eta Jesukristoren autorreria gaitik, eta Jaungoikuaren berbia gaitik samiak ebagijak izan jakezanen arimak, eta ez ebenak adorau pistijia, ez bere irudija, ta ez ebenak artu bere markia bekokijetan, edo euren eskubetan, eta bizi ziran, eta agintau eben Kristogaz milla urtian.
5. Illen enparaubak ez ziran sartu bizitzan, bete artian milla urte. Au da lelengo biztuera barrija.
6. Zorijonekua ta santuba partill dana lelengo biztuera barrijan: oneek gan bigarren erijotziak ez dauka eskubiderik: ezpada izango dira Jaungoikuaren ta Kristoren Sazerdotiak, eta agintauko dabe beragaz milla urtian:
7. Eta amaitubak diranian milla urtiak, askatuba izango da Satanas bere presondegitik, eta urtengo dau, eta engañauko ditu lurraren lau egaletan dagozan jentiak, Gog eta Magog, eta batuko ditu gudarako, zeintzuben zenbata da itxasoko ondarra legez.
8. Eta igon eben lurraren zabaleriaren ganera, eta inguratu zitubezan santuben gudalekubak, eta uri maitatuba.
9. Eta jatzi zan suba Jaungoikuagandik zerutik, eta iruntzi zituzan: eta diabrua, eurak engañetan zituzana, izan zan sartuba suzko ta sufrezko lekuban: nun pistijia bere,
10. Eta guzurrezko igarlia izango dira penaubak gau ta egun gizaldijen gizaldijetan.
11. Eta ikusi neban jarleku andi bat zurija, eta bat jarririk bere ganian, zeñen ikusbegitik iges egin eban lurrak eta zerubak, eta lekurik ez zan aurkitu eurenik.
12. Eta ikusi nituzan illak, andijak eta txikijak, egozala zutunik jarlekubaren ikusbegijan, eta liburubak izan ziran idigijak: eta beste liburu bat izan zan idigija, zein dan bizitzakua: eta juzgaubak izan ziran illak liburubetan eskribidurik egozan gauzeetatik, euren egitaden erara.
13. Eta emon zituzan itxasuak beragan egozan illak: eta erijotziak eta infernubak emon zitubezan euretan egozan euren illak: eta euretariko bakotxaren juizijua izan zan egiña euren egitaden erara.
14. Eta infernuba eta erijotzia izan ziran jaurtigijak suzko lekura. Au da bigarren erijotzia.
15. Eta aurkitu ez zana bizitzako liburuban eskribidurik, izan zan jaurtigija suzko lekura.
OGETA BAT GARREN KAPITULUBA
Oneen azken ta egoera zorijonekua, eta dongen errukarrija juizijuaren ondorik. Zelakua dan Jerusalen zerukua, Bildotsaren laguna. Jaungoikua da bere elexia: Bildotsa bere eguzkija. An ez dago gaurik, ez da sartuko garbija ez dan gauzarik.
1. Eta ikusi neban zeru barrija ta lur barrija. Zerren lelengo zeruba ta lelengo lurra juan zan, eta itxasua ez da onezkero.
2. Eta nik Juan ikusi neban uri santu Jerusalen barrija jatziten zala zerutik Jaungoikua gandik, prestaurik, andra ezkonbarri apainduba bere senarrarentzat legez.
3. Eta entzun neban boz andi bat jarlekutik ziñuala: Orra emen Jaungoikuaren egolekuba gizonakaz, eta biziko da eurakaz. Eta eurak, bere errija izango dira: eta Jaungoikua bera eurakaz izango da euren Jaungoikua:
4. Eta garbituko dau Jaungoikuak malko guztija euren begijetatik: eta erijotzarik ez da geijago izango: ez negarrik ez diadarrik, ez miñik izango da geijago, zerren lelenguak igaro ziran.
5. Eta esan eban jarlekuban jarririk eguanak: Orra emen barrijak egiten ditudaz guztijak. Eta esan eustan: Eskribidu egizu, zerren berba oneek guztiz ziurrak dira ta egijazkuak.
6. Eta esan eustan: Egin zan: Ni naz, alfa eta omega: asieria ta amaija. Nik egarri danari emongo deutsat bizitzako ureko iturritik duarik.
7. Goituten dabenak, eukiko ditu oneek, eta izango natxako Jaungoikua, eta bera izango da niretzat semia.
8. Barriz koldarrentzat, eta siniste bagentzat, eta madarikatubentzat, eta erallentzat, eta nasaijentzat, eta sorgiñentzat, eta idoluak adoretan ditubezanentzat, eta guzurti guztijentzat, eurak partill izango dira suz ta sufrez ixioturiko lekuban: zein dan bigarren erijotzia.
9. Eta etorri zan zazpi Aingerubetatik bat, eukezanetatik edontzijak, zazpi azkenengo plagaz betiak, eta berba egin eban neugaz, ziñuala: Erdu ta erakutsiko deutsut andra ezkonbarrija Bildotsaren emaztia.
10. Eta eruan ninduban adiñez mendi andi ta altu batera, eta erakutzi eustan Jerusalen uri santuba jatziten zala zerutik Jaungoikuagandik,
11. Eukana Jaungoikuaren argitasuna: eta bere argija arri balijotsubaren irudikua, jaspezko arrija lakua, kristalaren gisakua.
12. Eta eukan moralla andija ta altuba, eukazana amabi ate: eta atetan amabi Aingeru, eta izenak eskribidurik, zeintzuk diran Israelgo semeen amabi etxadijen izenak.
13. Urteeratik iru ate, eta Ifarretik iru ate, eta Egoetik iru ate, eta Sarreratik iru ate.
14. Eta urijaren morallia, eukazana amabi zimentarri, eta amabi oneetan Bildotsaren amabi Apostoluen izenak.
15. Eta berba egiten ebanak nigaz eukan neurri bat urrezko kañaberazkua, neurtuteko urija, ta bere atiak ta morallia.
16. Eta urija lau alde bardiñetakua da, eta bere luzeeria ainbeste da, zenbat bere dan zabaleria: eta neurtu eban urija urrezko kañaberiagaz amabi milla estadu: eta bere luzeeria, ta altueria, ta zabaleria bardiñak dira,
17. Eta neurtu eban bere morallia eun eta berrogeta lau beso, gizonaren neurrikua, zein dan Aingerubarena.
18. Eta bere morallia zan arri nabarrezkua: urija bera barriz urre garbija, biderijo garbijaren antzekua.
19. Eta uriko moralliaren zimendubak, arri balijotsu guztijaz apaindubak. Lelengo zimenduba arri nabarra: bigarrena zeruarrija: irugarrena arri urdiña: laugarrena berdizkia.
20. Bostgarrena arrigorrija: seigarrena zurizkia: zortzigarrena berde argija: bederatzi garrena berde orija: amargarrena berde illuna: amaikagarrena berde zurija: amabigarrena morauba.
21. Eta amabi atiak amabi perla dira, bakotxian bat: eta ate bakotxa zan perla bakotxekua: eta uriko plazia urre utsa, biderijo argitsuba lakua.
22. Eta elexarik ez neban ikusi bertan. Zerren Jaun Jaungoiko guztijala da bere elexia, ta Bildotsa.
23. Eta urijak ez dauka eguzkijaren, ez illargijaren premiñarik, argi egiteko bertan: zerren Jaungoikuaren argitasunak argitu eban, eta bere argija da Bildotsa.
24. Eta ibilliko dira jentiak bere argijan: eta lurreko erregiak ekarriko dabe bertara euren glorija ta ondria.
25. Eta bere atiak ez dira izango itxijak egunaz: zerren gaurik ez da izango an.
26. Eta bertara eruango dabe erreinuben glorija ta ondria.
OGETA BI GARREN KAPITULUBA
Ur bizizko ibai, Jaungoikuaren jarlekutik urteten dabena. Aingerubak ez dau gura izan adorauba. Zorijonekua garbituten dana Bildotsaren odolian. Jesusek emoten dau liburu onen autorreria, eta diño laster etorriko dala. Emakume lagunak ta San Juanek gura dabe etorri deitiala.
1. Eta erakutzi eustan ur bizizko ibai bat, argija kristala legez, urteten ebala Jaungoikuaren ta Bildotsaren jarlekutik.
2. Bere plaziaren erdijan eta ibaijaren alde bijetatik bizitzako arbolia, ekazana amabi frutu, emoten dabena ill bakotxian bere frutuba, eta arboliaren orrijak jenteen osasunerako.
3. Eta madarikaziñoiaren kimetzik ez da an izango geijago: ezpada Jaungoikuaren ta Bildotsaren jarlekubak egongo dira an, eta bere serbitzarijak serbiuko dabe.
4. Eta ikusiko dabe bere arpegija: eta bere izena euren bekokijetan.
5. Eta gaurik geijago ez da izango, eta ez dabe eukiko zuzijaren argijaren, ez eguzkijaren argijaren premiñarik: zerren Jaun Jaungoikuak argi egingo deutse, eta agintauko dabe gizaldijen gizaldijetan.
6. Eta esan eustan: Berba oneek guztiz ziurrak dira ta egijazkuak. Eta Igarlen espirituben Jaun Jaungoikuak bialdu eban bere Aingeruba agertutera bere serbitzarijai, laster egiñak izan biar daben gauzak.
7. Eta ona nun natorren guztiz arin. Zorijonekua gordetan dituzana liburu onen geroko barrijen berbak.
8. Eta ni Juan, entzun nituzana ta ikusi nituzana oneek. Eta entzun ta ikusi ezkero, auzpaztu nintzan, oneek erakusten eustazan Aingerubaren oñetan, bera adoretako:
9. Eta esan eustan: Begira ez dagizula egin: zerren naz zure serbitzari laguna, eta zeure anaija igarlena, eta liburu onen etorkizunen barrijaren berbak gordetan ditubezanena: Jaungoikua adorau egizu.
10. Eta esan eustan: Ez egizuz sillutu liburu onen etorkizunen barrijen berbak: zerren denporia urrian da.
11. Kalte egiten dabenak, kalte egin dagijala oraindik: eta loikerijetan daguana, loitu dedilla oraindik: eta justuba dana, justutu dedilla oraindik: eta santuba, santutu dedilla oraindik.
12. Orra nun nator laster, eta nire sarija neugaz da, biurtuteko bakotxari bere egitaden erara.
13. Ni naz alfa eta omega, lelengua ta azkenengua, asieria ta amaija.
14. Zorijonekuak, garbituten ditubezanak euren soñekuak Bildotsaren odolian izan ditezen eurak partill bizitzako arbolan, eta ateetatik sartu ditezen urijan.
15. Kanpora txakurrak, eta sorgiñak, eta nasaijak, eta erallak, eta idoloen serbitzarijak, eta guzurra maitetu, ta egiten daben guztija.
16. Nik Jesus bialdu dot neure Aingeruba, adierazotera zubei oneek elexetan. Ni naz sustraija, eta Dabiden jatorrija, izar argitsuba ta goxekua.
17. Eta Espiritubak eta Lagunak diñue: Erdu. Eta entzuten dabenak esan begi: Erdu. Eta egarri dana, betor: eta gura dabenak, artu begi bizitzako ura duarik.
18. Zerren dirautsat liburu onen etorkizunen barrijaren berbak entzuten dituzan guztijari: Baldin iñok irakasten badeutse eurai ezer, imiñiko dituzala Jaungoikuak bere ganian, liburu onetan eskribidurik dagozan plagak.
19. Eta baldin iñok gitxituko balitu etorkizunen barri onen liburuko berbak, kenduko dau Jaungoikuak bere partiltasuna bizitzako liburutik, eta liburu onetan eskribidurik dagozan gauzetatik.
20. Diño oneen autorreria emoten dabenak: Egijaz banator laster. Alan izan dedilla. Erdu, Jaun Jesus.
21. Jesukristo gure Jaunaren grazija zubekaz guztijokaz. Alan izan dedilla.
|