Bertso berriak
1
Gure aurreko guraso zarrak
aspaldi samar il zian,
guk ainbat biar faltatu gabe
fede santuko itzian;
izar tartetik or daude beida
jendia nola bizi'an,
negar-malkuak dakazkitela
fueruak ofenditzian;
zer kontatua izango dute
Josafatera biltzian.
2
Kantabriya da ibai eder bat
guziya arraiz betia,
eta geiena jenero fiñak,
bastuak banakak tia;
beste erriyo zatar batzuek
artu ziguten partia,
fortunatzen da gaiztuak ona
bentzutu edo jatia,
beragatikan dago asarre
ur onen ama maitia.
3
Nola etxian esposatuta
nagusitzen dan morroya,
alaxen dago ibai on ontan
gaiztuetako arraya;
egiten asi giñadenian
airi ongi-etorriya,
galdu giñuen bizi-lekua,
barriyua eta erriya;
euskaldunentzat au izandu zan
egun goguangarriya.
4
Zori gaiztozko gerra zibilla
sortu zalako meriyo,
lau probentziyak gelditu giñan
fetxaz beteta seriyo;
egun batian lur jo genduben,
ezin giñazke gora iyo,
berriz altxako ote geraden
ere ez naiz oso fiyo;
erdara etzan bakarrik kapaz,
euskarak lagundu diyo.
5
Gau eta egun antzika dago
gure Kantabri ederra,
alde batera naiago nuke
ezpanitz emengotarra;
mundu guziyak aditutzen du
euskaldunaren negarra,
enpeñatzia ezpada libre
alperrik degu indarra,
au da txoriyak gari tartian
gosiak egon biarra!
6
Abilan barrena zijualarik
Frantziya'tikan pasuan,
usu eder bat deskuidatu zan
Urbieta'ren lazuan;
golpe gaiztorik etziyon eman
ta artu zuban besuan,
maitatu eta festak egiñaz
aiñ modu kuriosuan,
lau probentziyak kintatik libre
Don Juanek eskatu zuan.
7
Lenengo etsaiak erromatarrak,
bigarren txandan jentillak,
ta gero berriz frantzesarekin
izugarrizko batallak;
gure aurreko aitona zarrak
asko dira gerran illak;
mundu guziya bildurtzen zuten
Kantabriya'ko mutillak,
oraingo mauser ainbat baziran
orduko lizar-makillak.
8
Baldin egiya esaten badu
libruan dagon fediak,
isla asko ta onak zituen
len Españiya'k beriak,
ta geienetan agintzen zuten
euskarazko aguriak;
orain geienak galdu ditugu,
iya egin du guriak,
Zeruko Aita, zuzen gaitzazu
nola baikeran zuriak.
9
Lengo San Tomas egun batian
zazpi t'erdiyak aldian
aitona bati begira egon naiz
Zurriola'ko parian;
dudarik gabe dabil fueruak
ekarritzeko idian,
oso kontentu apenas dagon
atzerritarren mendian,
ezpatarekin erakusten du
euskal mendiyak nun dian.
10
Garai batian Kantabri on au
erregalotan bizi zan,
ta orain berriz jarri gaituzte
miserablearen gisan,
ez ain eskasak geradelako
gerran edo gudaritzan;
Tubalen kasta nunbait oin-pian
ikustia komeni zan,
Urbieta'ren pausu tristiak
etziran alperrik izan!
11
Alegre bizi banitzan ere
nago tristetzen asiya,
atzerritarrak egin digute
iya nai duten guziya;
juan dan ogei ta amar urtian
auxen da diferentziya!
Arrazoi gabe kendu ziguten
aurreko eredentziya,
gu emen ondo ekustiâtik
guraso zarrak utziya.
12
Lekobide zan euskalduntarra,
gerrero izugarriya,
Erroma'ri ta beste askori
artu ziyoten neurriya;
ta Otsobalek egiten ziyon
aldamenetik guardiya,
irugarrena Lartaun gaztia
seme-orde ekarriya;
gaur Kantabriya'n badago alako
kuadrilla baten premiya!
13
Gure arbola maitagarriyak
etzuen ori merezi,
otsolarrak eta aien nastuak
jarri zaizkiyo nagusi;
euskaldun danak lagun zaiegun,
ez iñor galtzera utzi;
Kantabriya'ko lastima au zer dan
orra nik adierazi,
paper bakoitza amar zentimo
nai ditubenak erosi.
[1906]
|