|
IRAKURLEARI
Begi begiko irakurle ori, ainbeste garren urtean emen natorkizu agur gozo bat egiten.
«Biotza Abeslari» ta «Lili Txingar»-eri ere arrera ona egin ziozun, euren errasturik ere, aspaldiko urte oetan ezin da arkitu. Erre gaberik, arrera onez saldu ziraden ta orain dator ludi onetara TXINDOR EGADAK, urteak joan, urteak etorri, luzaroan begira egon da.
TXINDOR-EGADAK, «Biotza Abeslari» ta «Lili-Txingar»-en anaya da. Eta euren egille edo eurekaitik orra zer diñoen bere idazti berdin gabean «Milla Euskal Olerki» ederrean, euskal olerki ta euskerari dagokion arazoetan punterengo dan Oinandia Aba karmeldarrak: «Olerkari bikaña, bulkoz jagi ta biotzondoz ezti. Igon minez dager beti uso zuri antzera Zeru-azpiz ega luzean biraka. Usein gozoz lurrindu ditu bertsoak, joran, kili-kili ta txingar bizi diranak».
«Biotza Abeslari», laixter bigarrenez argitaratuko da. «Lili-Txingar» laixter bigarrenez argitaratuko da. Arren bada arrera ona egin iru anayari.
Eskerrik asko.
|
|