LUZIEN BONAPARTE, INPERIAL IAUNARI
Iauna,
Omenik ederrena laster da goibeltzen
Ezbada garbi deino izkribuz ezartzen;
Hartako Napoleon eman dut pekotan,
Ezdadin arren ahantz Eskaldun herritan.
Lan hori egitean, ez nuen usteko
Bonapartik bazela gai eldengatzeko
Europan den mintzaira naski zaharrena,
Bainan ezkin batean gorderik zagona;
Bonaparten dohainak ez nakitzan ungi!
Ilhunbei badakite idekitzen argi.
Ezdire huzkur nihon khoroen biltzeko,
Bitoria gaitzenak dituzte meneko!
Iainkoak derautzula, Iauna, esku eman
Arintzeko bizia iakitaten zaman!
Eskaldunek badute kharra bihotzean,
Hek bezala mintzatzen zarela aitzean,
Gora dute burua orok altxatuko,
Eta zuk onhestean, nik lan prezatuko.
Bardoitzen egina Agorrilaren 5ean 1856an
J.M. Hiribarren
|