 |
Iruñeko bestak 1845
Izan haiz, Chaho, Iruñian,
Iraila zenian lauian.
Bada zer dukan han kaustu?
Zertako ez duk kondatu?
Egotu nauk beira gosia
Noiz, egorriz behin asia,
Hik, Ariel aberatsa
Ezkiltzen huen hatsa.
Ah! ez dakik bada othe
Jendek zenbat hauten maite,
Jainkua utziz elizekin,
Mintzo bahiz gizonekin?
Paristarren koplak utziz
Hitan, baduk bethi untziz,
Eltze ustelian iraki,
Izpiritua ausarki.
Paristarrak gatzik eztik,
Emaguk beraz hiretik.
Errak: gazen Iruiñerat,
Hango besten ikusterat.
Bigarren egunian horra
Non ginen zaldian gora,
Urdazuriko patarrian
Mendiz eramanak airian.
Irailaren lauian horra
Non ginen zaldian gora
Urdazuriko patarrian
Mendiz eramanak airian.
Lehen bizkarren puntatik,
Lapurdi galtzian bixtatik,
Pisu bertzalderat jaustian,
Baztan hedatu zen lezian
Han Moya eta Arizkun
Urak elkharrekin lagun,
Ikusten dire herrunan
Sorroz ferdatzen errekan;
Etxe hazkarrekin naski,
Bainan beltzak ere aski;
Xutik utzi behar dire
Gustu zaharrian baitire.
Arthaldiak bi alderditan
Alha dire mendietan;
Inguru nasaiki sasi,
Hetan otsua bethi nausi;
Idatze, othe, erreka,
Non nahi sortzen metaka;
Eremu hoietan doana
Bihotzian niaiz da ilhuna.
Elizondo zelhai batian
Garbi jauntzia ikustian,
Bihotza zaizu arintzen,
Arraizia gaindik sortzen,
Iduri du dioela,
Oihian igeri dagola.
Hauzuak, beira ungi niri,
Non da herri ni iduri?
Landan badu artho, harbi;
Lurrak ekhartzen zer nahi;
Lagun maite ostatuko,
Errak hik ezetz, Patxiko?
Ez da eskas haragirik,
Ez zikhiro gizendurik;
Diru duna sakoletan
Ungi heltzen ostatutan.
Emaztiak dire jakinak
Nola atzeman arrainak,
Saltoz bere hoberenian
Jauztian hekin etxen aldian:
Sarian dituzte baratzen,
Amuz direnian trufatzen;
Harri azpitan aingira
Gizentzen trenxoinen beira.
Aitzinat, haurrak, aitzinat;
Laster Maringo zubirat,
Zubi ozar eta, haltua:
Ez egin behiti saltua.
Bi menditan ukiz zangoz,
Nonbait da erdian hondoz;
Berri-berritan egina,
Segurian dua beldur dena.
Barnia sudun edariaz
Ukiz izari handiaz,
Loth arimaz Belateri,
Higan mihia ageri,
Higan, higan, bethi higan,
Makhur, zutik, itzulikan,
Oihanak handi orotan,
Fagoz dire patar hartan.
Baldin denboraz Belaten
Zenbat herio egin den
Nihor kantaz hasten bada,
Gorraren egitia on da
Aitzian mendi horren leziak
Lehen gorde heriotziak,
Bada lazteko beldurrez
Eta urtzeko nigarrez.
Harria bezain borthitza
Izanik ere bihotza,
Ez gal denbora solasen,
Nola bazine Parisen;
Mendia bezin handiak
Hemen obratu gaizkiak;
Ez da nihon izan lurrik
Hain odol garbiz bustirik.
Mendiz hiru oren huntan,
Utz dezagun orai Baztan,
Erratzu ezker haranian,
Ultzama berriz eskunian;
Zuazte ahalaz airetan
Bideko bi herrixketan,
Ez baituzu gustuz segur
Janen, nahiz duzun agur.
Behin han jaten banago;
Hirriak bazuen gogo,
Hirugarren zerbitzuan
Ethortzian zopa kaikuan;
Garbantzotik zikhirorat,
Oliotik azetarat,
Behar zen gan hastamuka
Beldurrez nausia xoka.
|
 |