LEHENIK BI HITZ IRAKURTZALEARI:
—Liburu hunek dauzkan mintzaldi gehienak ezarririk ukanak ditugu Eskualduna derizan orok dakiten berrikarian.
Eskerrak diozkagu hemen haren egileetarik bati, zeren xuxendu dauzkigun, berrikarian sarthu aitzinetik, bere nahitara eta oneziaz, atzartasun eskasak bezenbat eskuararen ez ontsa jakinak makur utzaraziak zauzkigun hitz zenbeit.
—Han hemenka baditugu hitz batzu, hunenbertzeko batekin (bateko, biko, hiruko edo laukoa) sahetsaren gaineko aldetik. Beheraxago, datxizkon osto alderdiaren zolan, emaiten dugu, frantsesez behin, gero españolez, zer duten erran nahi.
J.E.
Aldudan egina 1909.ko urrian.
BURUXKAK.
|