DOKTRINA KRISTIANEEN
ORAZINOAK
Guruze Santeen + señaleagaiti; geure arerioetarik + libradu gaguzuz; geure Jauna + da Jaungoikoa; Aitien, da Semien, da Espiritu Santuen izenean. + Amen Jesus.
KREDOA
Credo in Deum. Sinisetan dot Jaungoiko Aita guztiz poderosoagan, Zeuren, da Lurren Kriadoreagan: Da Jesu-Kristo bere Seme bakar geure Jaunagan, zein sortu zan Espiritu Santuagañik, da jaio zan Maria Birjineagañik: Padezidu eban Ponzio Pilatosen poderen bean: Izan zan kruzifikadua, ila, da sepultatua: Jasi zan Infernuetara; Da irugarren egunean erresuzitadu zan ilen arterean: Igo eban Zeruetara, da dago jasarririk Aita Jaungoiko guztiz poderosoen alde eskumatari: Arean etorriko da ilak, da biziak juzgaetan: Sinisetan dot Espiritu Santuagan, Elexa Santa Katolikea, Santuen Komunioa, Pekatuen pakazinoa, Aragien erresurrezinoa, da Sekulako bizitzea. Amen Jesus.
ARTIKULUAK
Fedeko Artikuluak diraz amalau; Lelengo zazpirak pertenezietan jakaz Jaunen Dibinidadeari, da beste zazpirak Kristoen humanidade Santeari: Dibinidadeari pertenezietan jakazanak diraz onek: Leleengoa sinistu, Jaungoikobaren guztiz poderosoagan. Bigarrena sinistu, dala Aitea. Irugarrena sinistu, dala Semea. Laugarrena sinistu, dala Espiritu Santua. Bostgarrena sinistu, dala Kriadorea. Seigarrena sinistu, dala Salbadorea. Zazpigarrena sinistu, dala Glorifikadorea.— Humanidadeari pertenezietan jakazanak diraz onek: Leleengoa sinistu, Jesu-Kristo geure Jauna, gizona zan partez, sortu zala Espiritu Santuen birtutez. Bigarrena sinistu, jaio zala Mari Birjiñeagañik, Donzella zala Semea jaio baño lenago, jaiakeran da jaio ezkero. Irugarrena sinistu, artu ebala pasinoa, da eriotza gu bekatariok salbetarren. Laugarrena sinistu, jasi zala Infernuetara, da atera zituzala arima Aita Santuenak, begira gozanak bere etorrera santuari. Bostgarrena sinistu, irugarren egunean bizitu zala ilen arterean. Seigarrena sinistu igo ebala Zeruetara, da abarririk dagoala Aita Jaungoiko guztiz poderosoen alde eskumatati. Zazpigarrena sinistu, etorriko dala Juizioko egunean, juzgaetan biziak, da ilak, onai emaiten bere gloria gorde zituezalako bere Mandamentuak, da gestoai sekulako penea ez zituzalako gorde. Amen Jesus.
PATER NOSTERRA
Pater Noster. Aita Gurea Zeruetan zagozana, santifikadu dila zure izena. Betor geugaña zeure Erreñua. Egin bidi zeure borondatea, zelan Zeruan, alan Lurrean. Geure ogi egunean eguneangoa egun iguzu. Parkatu egiguzuz geure zorrak, zelan geuk parketan deustegun geure zordunai. Itxi ez egiguzu jausten tentazinoan. Baia gagizuz Jauna gatxerean libradu. Amen Jesus.
ABE MARIA
Abe Maria, graziaz betea, Jauna da zugaz. Bedenkatea zara zu andra guztien artean. Da bendenkatua da zeure sabeleko frutua, Jesus. Santa Maria Jaungoikoaren amea, erregutu egizu gu bekatariokgaiti, orain, da geure eriozako orduan. Amen Jesus.
SALBE ERREGINA
Salbe Erregina, Erregina, da Ama miserikordiazkoa, bizizea, da dulzurea: Salbe esperanza geurea, zeure deiez gagoz Ebaren seme desterraduok, zeugaña gagoz zizpuruka, llantu, da negar egiten dogula negarrezko erri onetan. Ea bada Abogada geurea, biortu egizuz geugaña, zeure miserikordiazko begiok. Da desterrun irago ezkero, erakuskuzu Jesu-Kristo, zeure sabeleko frutu bedenkatua. O Klemenziazko Ama! O Piadosea! O Dulze beti Birjina Maria, Jaungoikoaren Ama Santea, erregutu egizu geugaiti, merezidu daiguzan Kristoen prometimentuak. Amen Jesus.
AMAR MANDAMENTUAK
Jaungoikoaren legeko Mandamentuak, diraz amar. Leleengo irurak pertenezietan akaz Jaungoikoen honreari, da beste zazpirak proximoen probetxuari. Leleengoa, Jaungoikoa ametea gauza guztien ganean. Bigarrena ez Juramenturik egitea nezesidade baga. Irugarrena, Domekak, da Jaiak gordetea. Laugarrena, Aita, da Ama honretea. Bostgarrena, ez iñor iltea. Seigarrena, ez aragiazko pekaturik egitea. Zazpigarrena, ez iñori ezer onstutea. Zorzigarrena, ez falso testimoninorik iñori ezartea, ez guzurrik esatea. Bederazigarrena, ez iñoen senarrik, ez emazterik desietea. Amargarrena, ez iñoen gauzarik desietea. Amar Mandamentu oneek enzerretan diraz bitan, Jaungoikoa ametan gauza guztien ganean, da proximoa bere burua legez. Amen Jesus.
BOST MANDAMENTUAK
Ama Elexa Santen Mandamentuak diraz bost. Leleengoa, Meza osoa enzutea Domeketan, da Jaietan. Bigarrena, Konfesetea edolabere urtean bein, edo lenago eriozako pellibururik bada, edo komulgaduko bada. Irugarrena, Komulgetea Pasko Erresurrezinokoetan. Laugarrena barau egitea Ama Elexa Santeak aginetan dabenean. Bostgarrena, amarrenak, da primiziak pagetea. Amen Jesus.
ZAZPI SAKRAMENTUAK
Ama Elexa Santen Sakramentuak diraz zazpi. Leleenga, Bautismoa. Bigarrena, Konfirmazinoa. Irugarrena, Penitenzia. Laugarrena, Komuniñoa. Bostgarrena, Oleazinoa. Seigarrena, Ordea Sazerdotala. Zazpigarrena, Matrimonioa. Amen Jesus.
KRISTINAUEN SEÑALEA ZEIN DAN KURUZE SANTEA
Izanik Kristinauen señalea Kuruze santea, dalako Kristo Kruzifikaduen figurea, zeinetan erredimidu ginduzan bere odol preziobakoagaz, bear dau jakin egiten señaleau, zeñatuten dala, da santigetean dala ondo.
EXPLIKETAN DA ZEÑATUTEA, DA SANTIGETEA
P. Zer da Zeñatutea?
R. Egitea iru Kuruze eskumako eskuko orkoroagaz, da urrengo azagaz ifinirik kuruzez, beste iru azak geldietan diriala artez.
P. Nun eingo diraz iru Kuruzeok, da ze berbagaz?
R. Leleengoa, bekoki ganerik sur puntara, da bekokien ezkerreko alderik eskumakora, esaten dala; Kuruze Santeen + señaleagaiti: Bigarrena, sur puntarik okozera, da ahoen ezkerreko alderik eskumakora, esaten da; Geure arerioetarik, + libradu gagiguz: Da irugarrena, okozerik bularrera, da ezkerreko solbardarik eskumakora esaten dala; Geure Jauna, + da Jaungoikoa.
P. Zergaiti egiten diraz iru Kuruzeok bekokian, ahoan, da bularrean?
R. Bekokian, Jaungoikoak gorde gagizan pensamentu deungetarik; Ahoan, gorde gagizan berba deungetarik; da bularrean obra deungetarik.
P. Zer da Santigetea?
R. Egitea Kuruze bat, eskumako eskuko bost azakaz, ifinten diriala artez.
P. Nun eingo da Kuruzean, da ze berbagaz?
R. Bekokirik bularrera, da ezkerreko solbardarik eskumakora, esaten dala bekokian, Aitien; bularrean, da Semien; da ezkerreko solbardarik eskumakora, da Espiritu Santuen izenean. + Amen Jesus.
P. Nos egin bear da Kuruze Santeen señaleau?
R. Obra on bat asiten dogunean, nezesidade, tentazino, da pellibururen baten aurkietan garianean.
P. Nos geiago?
R. Etxun, da jaigi oerik egiten dogunean; sartu, da urten etxerik egiten dogunean; jan, da edaten asiten garianean; da Elexan sartuten garianean.
P. Zegaiti ainbat bider?
R. Zegaiti beti, da leku guztietan jarraituten jakuzan gatxerako geure arerioak.
P. Zeintzuk diraz geure arerioak?
R. Demoninoa, Mundua, da Aragia.
P. Da zelan adoretan da Kuruze Santea?
R. Onelan; Adoretan da, bedenketan zaitudaz Kuruze Santea, Jesu-Kristo geure Jaunak, zeugan artu ebalako eriozea mundu guztia erredimietarren.
DOKTRINA KRISTIANEEN EXPLIKAZINOA BERE LAU PARTEAKAZ
Doktrina Kristianea ezta beste gauzarik, ezpada Jesu-Kristo geure Jaunak itxi kuskuzan misterio andiak, erakusteko geuri Zeruko bidea; da alan datorrenean Kristinaua errazoien ezauarira, bear dituz jakin lau gauza: Leleengoa, zer sinistu bear daben; Bigarrena, zer efektu bear daben; Irugarrena, zer egin bear daben; Laugarrena, zer artu bear daben.
LELENGO PARTEA
Leleengo gauza bear dabena jakin Kristinauak da, zer sinistu bear daben, da au jakiten da, jakinaz Kredoa, edo Fedeko amalau Artikuluak.
EXPLIKETAN DIRAZ DIBINIDADEKOAK
Leleengoa sinistu, Jaungoiko baten guztiz poderosoagan.
P. Zer da Jaungoikoa?
R. Jaungoikoa da, gorpuzbako Espiritu bat, gauza ain admiretakoa, zein ezin pensadu leian nolangoa dan, Jaun bat finbagarik poderosoa, Santua, Sabioa, perfekzino guztien jabea, da gauza guztien [...], da prinzipioa.
P. Nun dago Jaungoikoa?
R. Zeruan, Lurrean, da leku guztietan.
P. Zelan da Jaungoikoa guztiz poderosoa?
R. Bere borondateagaz, egiten dabelako gura daben guztia.
P. Zeinbat Jaungoiko diraz?
R. Bat Jauna.
P. Zeinbat Persona?
R. Iru Jauna.
P. Zelan deretxe?
R. Aita, Semea, da Espiritu Santua.
P. Diraz iru Personak iru Jaungoiko?
R. Ez Jauna, ezpada Jaungoiko egiazko bat.
P. Zein da iru Personetarik, gazteago, zarrago, edo lenago?
R. Ez bata, ez bestea Jauna; ezpada irurak bat, da berdinak gauza guztietan.
Bigarrena sinistu, dala Aita.
P. Aitea Jaungoikoa da?
R. Bai Jauna.
P. Aitea nogañik dau izaitea?
R. Ez inogañik Jauna; ezpada beragañik.
Irugarrena sinistu, dala Semea.
P. Semea Jaungoikoa da?
R. Bai Jauna.
P. Semeak nogañik dau izaitea?
R. Aiteagañik Jauna.
Laugarrena sinistu, dala Espiritu Santua.
P. Espiritu Santua, Jaungoikoa da?
R. Bai Jauna.
P. Espiritu Santuak nogañik dau izaitea?
R. Aiteagañik, da Semeagañik Jauna.
Bostgarrena sinistu, dala Kriadorea.
P. Zelan da Jaungoikoa Kriadorea?
R. Egin zituzalako gauza guztiak ezer[...] bere ezereanik.
Seigarrena, sinistu, dala Salbadorea
P. Zelan da Jaungoikoa Salbadorea?
R. Emaiten dabelako grazia, da parkatuten dituzalako pekatuak.
Zazpigarrena, sinistu, dala Glorifikadorea
P. Zelan da Jaungoikoa Glorifikadorea?
R. Emaiten dabelako gloria bere grazian ilten dirianai.
P. Zeinbat Salbadore diraz?
R. Bat Jauna.
P. Zeinbat Glorifikadore diraz?
R. Bat Jauna.
Kriadore bat, Salbadore bat, da Glorifikadore bat.
EXPLIKETAN DIRAZ HUMANIDADEKOAK
Leleengoa sinistu, Jesu-Kristo geure Jauna, Gizona zan partez, sortu zala Espiritu Santuen birtutez.
P. Nun sortu zan Jesu-Kristo geure Jauna?
R. Maria Birjinen sabel santan Jaunan.
P. Iru Personetarik, zein egin zan Gizon?
R. Bigarrena Jauna, zein dan Semea, zeini Gizon eginik, deretxan Jesu-Kristo, Jaungoiko, da Gizon egiazkoa.
P. Nolan sortu zan Birjinen sabel santan?
R. Ez Gizonen obraz Jauna; ezpada egin eban Jaungoikoak Birjinen odol garbiagaz gorpuz bat, da kriadu eban arima perfekta bat, da gero Trinidadeko bigarren Personean batu, edo bat egin zan gorpuz, da arima onegaz, geretan zala leen Jaungoiko zana, Gizon bere eginik.
Bigarrena sinistu, jaio zala Mario Birjinagañik, Donzella zala Semea jaio baño lenago, jaiakeran, da jaio ezkero.
P. Bauko Jesu-Kristok Aitarik, Gizona dan partez?
R. Ez Jauna; ezpada Ama, zein da Maria Santisimea.
P. Bauko Jesu-Kristok Amarik, Jaungoiko dan partez?
R. Ez Jauna; ezpada Aita, zein dan Aita Eternoa.
Irugarrena sinistu, artu ebala pasinoa da eriozea gu bekatariok salbatzearren
P. Nun artu eban pasinoa, da eriozea?
R. Kuruze Santan Jauna.
P. Il bazan Jesu-Kristo Jaungoiko zan partez?
R. Ez Jauna; ezpada Gizona dan partez.
Laugarrena sinistu, jasi zala Infernuetara, da atera zituzala arima Aita Santuenak, begira egozanak bere etorrera santuari
P. Ze Infernutara jasi zan il ezkero Jesu-Kristo?
R. Linbora Jauna, non egozan Aita Santuen arimak.
P. Bere arimea, ala gorpuza jasi zan Linbora?
R. Arimea Jauna, bere Dibinidadeagaz baturik.
P. Nun geratu zan bere gorpuza?
R. Sepulturan Jauna, bere Dibinidadeagaz baturik.
Bostgarrena sinistu, irugarren egunean bizitu zala ilen arterean
P. Zelan bizitu zan Jesu-Kristo geure Jauna?
R. Biortuten zala bere arima santea, bere gorpuzera, ez geiago ilteko.
Seigarrena sinistu, igo ebala Zeruetara, da jasarririk dagoala Aita Jaungoiko guztiz poderosoen alde eskumatati
P. Zelan igo eban Jesu-Kristo geure Jaunak Zeruetara?
R. Bere poderio, da birtutez Jauna.
P. Zegaiti esaten da, dagoala jasarririk Aita Jaungoiko guztiz poderosoen alde eskumatati?
R. Jaungoiko dan partez, daukalako Gloria bardina Aiteagaz, da Espiritu Santuagaz; da Gizona da partez, beste Kriatura guztiak baño geiago.
Zazpigarrena sinistu, etorriko dala Juizioko egunean juzgaetan biziak, da ilak, onai emaiten bere Gloria, gorde zituezalako bere Mandamentuak, da gestoei sekulako penea, ezituezalako gorde
P. Juizioko egunean guztiok biortuko gara bizi izaitera?
R. Bai Jauna; orain daukaguzan gorputz, da arimakaz.
P. Zetarako bizituko gara egun onetan?
R. Kontu emaiten Jauna, pensadu, esan, da egingo doguzan gauza guztien.
P. Onezaz osteranzean, zer sinistu bear da?
R. Ondoan dagozan gauza bi, zeinzuk dirian; dagoala Elexa Santa Katolikea, da Santuen Komunioa.
P. Zer da Elexa Santea?
R. Kristinau fiel guztien gorpuz bat, zeinen burua Zeruan, da Jesu-Kristo; da Lurrean bere Bikarioa legez Aita Santu Erromakoa.
P. Zer da Santuen Komunioa?
R. Dagozala Elexan Santuak, da grazian idaraiten dirianak daukela parte mundu guztian egiten dirian obra on guztietan.
BIGARREN PARTEA
Bigarren gauza bear dabena jakin Kristinauak, da zer eskatu bear daben; da au jakiten da, jakinaz Pater Nosterra, da beste orazinoak.
PATER NOSTERREN EXPLIKAZIOA
Leleengo petizinoa da, santifikadu dila zeure izena
P. Zer eskatuten da petizino onetan?
R. Jaungoikoen izena izan daiezala[...] ezauna, da amadua mundu guztian.
Bigarrena, betor geugaña zeure Erreñua
P. Zer eskatuten da petizino onetan?
R. Egon deiteala ain Magestadea geugan graziaz, da gero emon deigula bere Gloria.
Irugarrena, egin bidi zeure borondatea, zelan Zeruan, alan Lurrean.
P. Zer eskatuten da petizino onetan?
R. Egin daigula Jaungoikoen borondatea lurrean gagozanok, egiten dabena legez Zeruan dagozanak.
Laugarrena: Geure ogi egunean eguneangoa, egun iguzu
P. Zer eskatuten da petizino onetan?
R. Emon deigula gorpuzerako ogia, da arimarako grazia, da Sakramentuak.
Bostgarrena, parkatu egiguzuz geure zorrak, zelan geuk parketan deustegun geure zordunai
P. Zer eskatuten da petizino onetan?
R. Parkatu deiguzala Jaungoikoak geure pekatuak, zelan geuk parketan deustegun gatx egiten deuskuenai.
Seigarrena, itxi ez egiguzu jausten tentazinoan
P. Zer eskatuten da petizino onetan?
R. Eztegigula itxi jausten tentazinoan, ez konsentietan pensamentu deungetan, zeinzukaz gura daben demoninoak jausi gaitezan pekatuan.
Zazpigarrena, gagiguz Jauna gatxerean libradu
P. Zer eskatuten da petizino onetan?
R. Libradu gagizala gatx, da pelliburu guztietarik, alan arimakoetarik, zein gorpuzetakoetarik.
P. Zeinzuk diraz beste orazino jakingo dirianak?
R. Abe Maria, da Salbea, egiteko orazino Birjina Santisimeari, da mesedeak eskatuteko.
P. Abe Maria, da Salbea esaten doguzanean, nogaz egiten dogu berba?
R. Birjina Santisimeagaz.
P. Nor da Birjina Santisimea?
R. Jaungoikoen Ama Santea, grazia, da birtutez betea, da Zeruko Erregina.
IRUGARREN PARTEA
Irugarren gauza bear dabena jakin Kristinauak da, zer egin bear daben, da au jakiten da, jakinaz Jaungoikoen legeko amar Mandamentuak, da Elexako bostak.
AMAR MANDAMENTUEN EXPLIKAZINOA
Leleengo Mandamentua da, Jaungoikoa amatea, gauza guztien ganean
P. Nor doa Mandamentu onen kontra?
R. Jaungoikoa ametan eztabena, beragan sinistuten eztabena, Jaungoiko falsoetan sinistuten dabena, da sorginkeria, da etxizerietan dabilean.
Bigarrena, ez juramenturik egitea nezesidade baga
P. Nor doa Mandamentu onen kontra?
R. Jaungoikoa testiguzat dakarrena, egia baga, justizia baga, da nezesidade baga.
Irugarrena, Domekak, da Jaiak gordetea
P. Nor doa Mandamentu onen kontra?
R. Meza osoa enzuten eztabena, da nezesidade baga bearra egiten dabena.
Laugarrena, Aita, da Ama honretea
P. Nor doa Mandamentu onen kontra?
R. Gurasoa obedezidu, sokorridu, da erreberenzietan eztabena, da nagusiagoak edadean, da dignidadean.
Bostgarrena, ez iñor iltea
P. Nor doa Mandamentu onen kontra?
R. Proximoari gatx egiten deustana[...] berbeagaz, obreagaz, da deseoagaz.
Seigarrena, ez aragiazko pekaturik egitea
P. Nor doa Mandamentu onen kontra?
R. Garbi eztana obretan, berbetan, da pensamentuetan.
Zazpigarrena, ez iñori ezer onstutea
P. Nor doa Mandamentu onen kontra?
R. Iñoen haziendea keduten dabena, daukana, da gura dabena jaubien borondatien kontra, da estalduten dabena.
Zortzigarrena, ez falso testimoninorik iñori ezartea, ez guzurrik esatea
P. Nor doa Mandamentu onen kontra?
R. Honrea kenduten dabena, gauza ixila agertuten dabena, da guzurra esaten dabena.
Bederatzigarrena, ez iñoen senarrik, ez emazterik desietea
P. Nor doa Mandamentu onen kontra?
R. Deseo loiak daukazana iñoen senar, da emazteakaz.
Amargarrena, ez iñoen gauzarik desietea
P. Nor doa Mandamentu onen kontra?
R. Desietan dabena iñoen haziendea, da kontentetan eztana daukanagaz.
BOST MANDAMENTUEN EXPLIKAZINOA
Leleengo Mandamentua da, Meza osoa enzute Domeketan, da Jaietan
P. Zer da Mezea?
R. Jesu-Kristo geure Jaunen biziza, pasino, da eriozen memoria bat.
P. Zelan enzun bear da Mezea?
R. Atenzino, da debozino andiagaz.
Bigarrena, Konfesetea edolabere urtean bein, edo lenago eriozako pellibururik bada, edo Komulgatuko bada
P. Zer da Konfesetea?
R. Pekatu guztiak konfesetea bat bere itxi baga, biozeko damuariagaz, da propositu firmeagaz, ez geiago egiteko.
Irugarrena, Komulgetea Pazko Erresurrezinokoetan
P. Komulgetan danak zer artuten dau?
R. Jesu-Kristo Jaungoiko, da Gizon egiazkoa, bere gorpuza, odola, arimea, da Dibinidadea.
Laugarrena, barau egitea Ama Elexa Santeak aginetan dabenean
P. Norzuk dauke obligazinoa barau egiteko?
R. Ogetabat urteoso daukenak, irurogei urtegino.
P. Norzuk eztauke obligazinoau?
R. Gezorik dagozanak, da bearra egiten dabenak.
Bostgarrena, amarrenak, da primiziak pagetea
P. Zelan pagaduko diraz amarren, primiziak?
R. Artuten diriana legez, onerik, da deungarik.
LAUGARREN PARTEA
Laugarren gauza bear dabena jakin Kristinauak, da zer artu bear daben, da au jakiten da[...], jakinaz Elexako zazpi sakramentuak.
ZAZPI SAKRAMENTUEN EXPLIKAZINOA
Leleengo Sakramentua da, Bautismoa
P. Zer da Bautismoa?
R. Kenduten dabena pekatu orijinala, da mortal idaraiten dirianak Bautizetan danean.
Bigarrena, Konfirmazinoa
P. Zer da Konfirmazinoa?
R. Emaiten deuskuna indarra Fedean, zein artu genduan Bauptismoan.
Irugarrena, Penitenzia
P. Zer da Penitenzia?
R. Kenduten dituzana pekatu mortal, da benial, eginak bauptizadu ezkero.
Laugarrena, Komuninoa
P. Zer da Komuninoa?
R. Arimako jatekoa, emaiten dabena biziza betikoa.
Bostgarrena,
Oleazinoa
P. Zer da Oleazinoa?
R. Kenduten dituzana pekatu parkatuen, mantxak, ematen dabena indarra demoninoen tentazinoen kontra, da gorpuzeko osasuna bear bada.
Seigarrena,
Ordea Sazerdotala
P. Zer da Ordea Sazerdotala?
R. Emaiten dabena podere, da grazia Sazerdoteari konsagretako, da absolbietako pekatuetarik.
Zazpigarrena, Matrimoninoa
P. Zer da Matrimoninoa?
R. Emaiten dabena grazia ezkonduai, alkarregaz ondo biziteko, da Semeak Zerurako aziteko.
Oneek diraz Doktrina Kristianeen lau gauzak, zeinzuk bear dituzan jakin Kristinauak, datorrenean bere errazoien ezauarira, da ezpadakiz bere erruz, da ikasi ezpadagiz joango da Infernura.
SAKRAMENTU SANTU KONFESINOKOEN GANEAN
Itxi eskun Jesu-Kristo geure Jaunak Elexa Santan, Sakramentu Santu Konfesinokoa, parkatuteko pekatu guztiak, konfesietan diriala ondo; da Konfesino egiazko batek, bear dituz euki iru gauza; Leleengoa, ahoko Konfesinoa; Bigarrena, biozeko Kontrizinoa; Da irugarrena, obrien satisfazinoa; da ezpadaukaz iru gauzok, Konfesinoa izango da deungea.
EXPLIKETAN DIRAZ
Leleengoa da, ahoko Konfesinoa
P. Zer da ahoko Konfesinoa?
R. Konfesetea pekatu guztiak bat bere itxi baga, eurak diriana legez, euren zirkunstanzia guztiakaz, egiten dala lenago konzienziako examina bear dana.
P. Zer da konzienziako examinea?
R. Ekartea memoriara egin direan pekatu guztiak azkerengo Konfesinorik, pensetan dala Mandamentuetati, ze lekutan egon dan, ze persona gozaratu[...] daben, da ze ofizio euki daben.
P. Zeinbat denpora bear da egiteko?
R. Sarri konfesetan danendako gutxiako, berandu konfesetan danendako baño.
Bigarrena da,
biozeko Kontrizinoa
P. Zer da bizozeko Kontrizinoa?
R. Biozeko damuari bat ofendidu dalako Jaungoikoa.
P. Zeinbat diraz damuariok?
R. Bi; Kontrizinokoa, da Atrizinoa.
P. Zer da Kontrizinoa?
R. Pekatuen damuari bat ofendidu dalako Jaungoikoa, izanik ain ona.
P. Zer da Atrizinoa?
R. Pekatuen damuari bat ofendidu dalako Jaungoikoa, da ezarri leialako Infernura.
P. Damuari bioetarik, zein bear da konfesinorako?
R. Onena da Kontrizinokoa, baia asko da Atrizinokoa, propositu firmeagaz, ez geiago ofendietako Jaungoikoa, apartetan dala pekatuen okasino guztietarik, da pelliburo guztietarik.
Irugarrena da, obrien satisfazinoa
P. Zer da obrien satisfazinoa?
R. Pagetea mundu onetan Konfesoreak emaiten daben penitenziagaz, pekatu parkatuen pena zor dana bestean.
P. Nos egin bear da penitenzia?
R. Nos aginetan daben Konfesoreak, da ezpabere ainbat lasterren.
P. Da zer egin bear da Konfesinoko egunean?
R. Gauzaren batzuk, da guztiak errazak.
EXPLIKETAN DIRAZ
P. Leleengo zeintzuk?
R. Oneek Jauna: Janzirik garbitasun, da dezenziagaz joan Elexara, da belauniko esan orazinoan debozino andiagaz.— Jaun, da Jaungoiko guztiz poderosoa, da gura dozuna guztien salbazinoa; erregututen deusut humildade andiagaz, emon deidazula entendimentuko argia, ezautu daidazan neure kulpa, da pekatu andiak, konfesetako guztiak bat bere itxi baga biozeko damuari andiagaz, da egiteko eurakgaiti zispuru, negar, da penitenzia. Alan itxaraiten dot Aita miserikordiaz betea; da zeure Seme, Jesu-Kristo, geure Jaunen merezimentu andiakgaiti, zein il zan Kuruzean guztiok salbetarren, alkanzaduko dodala guztien parkazinoa.
P. Bigarrengo zeinzuk?
R. Oneek Jauna: Egin ezkero konzienziako examinea, joan Konfesorien oñetara, da belauniko egin Kuruze Santeen señalea; esan Konfesinoa, Ni bekatariau, &c. konfesadu pekatu guztiak bat bere itxi baga, losarik, bildurrez, ez maliziaz, euren zirkunstanzia guztiakaz, da damuari, da propositu firmeagaz, ez geiago ofendietako Jaungoikoa; da gero artu borondate osoagaz, Konfesoreak emaiten deusan penitenzia; da absoluzinoa arzen daben artean, egin biozetik Akto Kontrizinokoa. Neure Jesu-Kristo Jauna, &c.
P. Irugarrengo zeinzuk?
R. Oneek Jauna: Jaigirik Konfesorien oñetarik, esan belauniko orazinoau debozino andiagaz.— Neure Jaungoiko, Kriadore, da Erredenptorea, bizien, da ilen Juez arteza, zeure merezimentu andiakgaiti, erregututen deusut humildade andiagaz, Konfesino egin dodanau, artu daizula zeure grazian, da egin ezpadot bear dana legez, neure memoria laburragaiti, edo biozeko damuari gitxiagaiti parkatu deidazula, bada gura neuke izan baliz guztiz ona; da itxaraiten dut zeure miserikordia andian, geratu nasala, neure pekatu guztien parkazinoagaz: Da emaiten deusudaz grazia andiak, emon deustazulako denporea konfesetako, da orain emon egidazu grazia, ez geiago zaidazan ofenditu.
SAKRAMENDU SANTU KOMUNINOKOEN GANEAN
Sakramentu Santu Altarakoan ifini zituzan Jesu-Kristo geure Jaunak, bere amudioen ondasun guztiak; da beste Sakramentuetan emauten baiaku bere grazia emen grazien jaubea bera, Jesu-Kristo geure Jauna.
EXPLIKETAN DA
P. Zer dago Sakramentu Santu Eukaristiakoan?
R. Jesu-Kristo Jaungoiko, da Gizon egiazkoa.
P. Nos ifinten da Jesu-Kristo, hostian, da kalizan?
R. Sazerdoteak berba konsagrazinokoak esan daizanean.
P. Hostia konsagrauan bago Jesu-Kristoen gorputza?
R. Bai; da dana legez gorpuz bizia, dago bere odola, arimea, da Dibinidadea.
P. Kalizan bago Jesu-Kristoen odola?
R. Bai; da dagoana legez baturik gorpuzagaz, dago bere gorputza, arimea, da Dibinidadea.
P. Hostian, edo Kalizan bago ogirik, edo ardaurik?
R. Bapere ez, Sazerdoteak konsagrau ezkero.
P. Partietan danean Hostia, partietan da Jesu-Kristo?
R. Ez; da ain osorik dago parterik txikarrenean, zein andienean.
P. Hostia andia, edo txikarra artuten dabenak, artuten dau grazia geiago?
R. Biak bardin; bada Hostia andian, zein txikarrean, dago Jesu-Kristo bera.
P. Zer bear da Komulgetako bear dana legez?
R. Arimako garbitasuna, da gorpuzeko dezenzia.
P. Komulgetan danak ondo, zer artuten dau?
R. Betiko bizizea.
P. Komulgetan danak deungaro, zer artuten dau?
R. Betiko eriozea.
P. Da zer egin bear da komulgauko dan egunean?
R. Gauzaren batzuk, da guztiak errazak.
EXPLIKETAN DIRAZ
P. Leleengo zeinzuk?
R. Oneek Jauna; janzirik garbitasun, da dezenziagaz, da baraurik joan Elexara, da belauniko esan orazinoau debozino andiagaz.— Neure Jauna, da Jaungoikoa: Izan arren bere neure atrebimentua andia, elzen zeu errezibietan, izanik zeu zareana, da neu nasana, eldutenas dakidalako gura dozula zeuk, da humildade, da bildur santu bear dana ezpadaukat, asistidu egidazu guztiagaz, bada gura neuke euki neure bioza, ain garbi, zein Maria Santisimeak, zeu errezibietarako; Da alan, erreguten deusudana legez itxaraiten dot, artuko dodala Sakramentu onegaz bere grazia, da birtutea, da ikusiko zaitudazala Zeruan, adoretan zaituzala Kriatura guztiak.
P. Bigarrengo zeinzuk?
R. Oneek Jauna; Konzienzia garbiagaz, pekatu mortal baga joan komulgetan, errezibidu Jaun Sakramentadua debozino, da bildut santuagaz, gelditu emaiten grazia andiak Jaungoikoari egin deusan mesede andiagaiti, da esan orazinoau debozino andiagaz.— Grazia, da alabanza andiak emaiten deusudaz neure Jesu-Kristo Jauna, bada izan arren bere neu ain bekatari andia, euki dozu onzat neuk errezikietea merezidu baga zeure gorpuz santua: Supliketan deusut neure Jauna, da Jaungoikoa, eztaiteala izan Komuninoau neure erruz, neure kondemnazinorako, ezpada zeure miserikordia andiagaiti, neure pekatu guztien parkazinorako, neure mantxak garbietako, neure kulpen emiendarako, da neure kostunbre deungak mudetarako: Alan itxaraiten dot Jaun piedadez betea, da gaurrik ofrezietan dodaz zeure serbizio santuan, neure bioza, arimea, potenziak, da sentidu guztiak.
KONFESINOA
Ni bekatariau, konfesetan naiako Jaungoiko guztiz poderosoari, Santa Maria beti Birjineari, San Migel Arkanjeluari, San Juan Bauptisteari, San Pedro, da San Pablo Aprostuai, Santu guztiai, da zeuri Aita espirituaorri, zegaiti egineban pekatu grabemente pensamentuagaz, berbeagaz, da obreagaz, Jauna enea da errua, enea da errua, enea da erru guztia; Da onegaiti erregututen deusat Santa Maria beti Birjineari, San Migel Arkanjeluari, San Juan Bauptisteari, San Pedro, da San Pablo Aprostuai, Santu guztiai, da zeuri Aita espiritualorri erregutu deiozula neugaiti Jaungoikoari. Amen Jesus.
AKTO KONTRIZINOKOA
Neure Jesu-Kristo Jauna, Jaungoiko, da Gizon egiazkoa, neure Kriadore, da Erredenptorea, izanik zareana, da ametan zaitudazalako bioz guztirik, gauza guztien ganean; Damu dot Jauna, zaitudazalako ofenditu, baia proponietan dot onerik aurra, ez pekatu geiago egiteko, konfesetarako, da emon deiden penitenzia kunplietako, da zeure ofensako okasino guztietarik apartetako: Ofrezietan deuzudaz Jauna, neure bizizea, obrak, da trabajuak, neure pekatuen parkazinorako, da erregututen nagozuna legez, itxaraiten dot zeure miserikordia andian parkatuko deustazuzala neure pekatuak, emongo deustazula zeure grazia emendetako neure bizibidea. Amen Jesus.
Ad maiorem Gloriam Dei
|