MOISEN LEHEN LIBRIA JENESA DEITHIA
BÜRÜ I.
Nula mündia eta gizona eginik izan diren.
1. Hatsarrian Jinkuak egin zütien zelia eta lürra.
2. Lürra mulde gabe zen, eta pikarrai; ülhünpetan zaguen osina, eta Jinkuaren Izpiritia hurren gañen zabilan.
3. Jinkuak arren erran zien: Egin dadila argia: eta argia egin zen.
4. Jinkuak ikhusirik argia hun zela, berhezi zien argia ülhünpetik.
5. Argia deithü zien egüna, ülhünpia aldiz gaia; eta arratsetik eta goizetik egin zen lehen egüna.
6. Jinkuak erran zien orano: Egin dadila zelü gaña hurren erdian, eta berhez ditzala hurrak hurretarik.
7. Eta Jinkuak egin zien zelü gaña: eta berhezi zütien peko hurrak gañekuetarik. Eta hola egin zen.
8. Eta Jinkuak zelü gaña deithü zien zelia; eta arratsetik eta goizetik egin zen bi gerren egüna.
9. Jinkuak erran zien orano: Zelü pian diren hurrak bil ditiela ber lekhiala, eta lhü-idorra ager dadila. Eta hola egin zen.
10. Jinkuak lhü-idorra deithü zien lürra, eta hur algarretara bultatiak deithü zütien itxasuak. Eta ikhusi zien hori hun zela.
11. Jinkuak erran zien orano: Lürrak sorth ditzala belhar berde azidüna, eta zühañ bakhoitxa bere melgako frütü ekharliak, eta azia barnen ükhen dezela lürretik sorthzeko. Eta hola egin zen.
12. Lürrak arren sorthü zien belhar berde bere motako azi ekharle, eta zühañ frütü emaile bere melgako aziekilan. Eta Jinkuak ikhusi zien hori hun zela.
13. Eta arratsetik eta goizetik egin zen hirur gerren egüna.
14. Jinkuak erran zien ere: Argizko bolak egin ditiela zelü-gañen, egünaren gaietik berhezteko, marka ditzen denborak eta aruak, egünak eta urthiak:
15. Zelü-gañetik argi dezen lürra. Eta hola egin zen.
16. Jinkuak egin zütien arren bi argizale bola handi, handiena egüneko, eta txipiagua gaieko; izarrak ere bai.
17. Eta ezarri zütien zelü-gañen lürraren argitzeko,
18. Egünaz eta gaiaz, eta argiaren ülhünpetik berhezteko. Eta Jinkuak ikhusi zien hori hun zela.
19. Eta arratsetik eta goizetik laur gerren egüna egin zen.
20. Jinkuak erran zien orano: Hurrek sorth ditzela alimale igerikari biziak, eta txori lürrian, zelü pian hegaltariak.
21. Jinkuak egin zütien arren arrañ handiak, eta ihizi bizi eta igizale, bakhoitxa bere motako, hurrek sorthü zütienak oro, hegaltariak ere bai, motaren arabera. Eta Jinkuak ikhusi zien hori hun zela.
22. Eta benedikatü zütien, erraiten zeielarik: Handi eta hanitx zizte, eta beth'etzatzie itxasoko hurrak; eta txoriak ere hanitx ditiela lürrian.
23. Eta arratsetik eta goizetik bost gerren egüna egin zen.
24. Jinkuak erran zien orano: Lürrak sorth ditzala alimale biziak motaz mota, aberiak, herrestariak, eta motaz motazko basa ihiziak. Eta hola egin zen.
25. Jinkuak egin zütien arren basa ihizi motaz motazkuak, eta abere eta herrestari motaz motazkuak. Eta Jinkuak ikhusi zien hori hun zela.
26. Eta erran zien: Egin dezagün gizona gure itxura eta üdüripeniala, eta itxasoko arrañen, eta zelüko txorien, eta bas ihizien, eta lür güziaren, eta lürrian herrestaz igitzen direnen bürüzagi izan dadila.
27. Jinkuak egin ziren arren gizona bere itxurala eta üdüripeniala, eta egin zütien Jinkuaren üdüripeniala khotxo eta ürrüxa.
28. Jinkuak benedikatü zütien, eta erran zeien: Handi eta hanitx zizte; beth' ezazie lürra esküpian ezarten düzielarik, eta itxasoko arrañen, zelüko txorien, eta lürrian igitzen diren alimale güzien izan zizte bürüzagi.
29. Jinkuak erran zeien orano: Eman detzeitziet zien hazteko, lürrian azi ekharten tien belharrak oro, eta bere motako azia dütien zühañak oro:
30. Baita ere lürreko ihizier, zelüko txorier, lür gañen igitzen eta bizitzen dien orori, haz ahal ditien. Eta hola egin zen.
31. Ikhusi zütien Jinkuak egin zütienak oro, eta hun hun ziren. Eta arratsetik eta goizetik seigerren egüna egin zen.
BÜRÜ II.
Zazpigerren egüna. Lürreko Pharadüsia. Gizonari haizü etzena. Nula emaztia eginik izan zen.
1. Zelia eta lürra izan ziren arren eginik bere eigergallieki.
2. Zazpigerren egünian Jinkuak akabi zien bere lana, eta phausatü zen zazpi gerren egünian, bere lanak oro eginik.
3. Benedikatü eta santifikatü zien zazpigerren egüna, egün hartan baratü zelakoz langitetik.
4. Hola da zeliaren eta lürraren hatsarria, holaxet Jinko Jaunak egin zütien bata eta bestia,
5. Eta kanpoko lanthariak oro lürretik sorthü beno lehen, eta kanpoko belharrak ere oro lüzatzen hasi zien beno lehen. Jinko Jaunak etziren orano euri erazi lürriala, eta gizonik etzen orano laborantxan aritzeko.
6. Bena lürretik gora altxatzen zen üthürri bat lür axalaren bustatzeko.
7. Jinko Jaunak lür lohiz gizona egin unduan, begithartiala phütz bat iaurri zeion, eta gizona phiztü zen bizi bizia.
8. Jinko Jaunak hatsarre danik baratze gozagarri bat egin zien, eta egin zien gizona han ezarri zien.
9. Jinko Jaunak sorth erazi ere zütian mota orotako zühañ miragarri gozo huneko frütü ekharle eli bat, eta Pharadüsü erdian zen biziko zühaña hunkiaren eta gaizkiaren jakintarzüneko zühañarekilan.
10. Gozagarriko lekhü hartarik elkitzen zen ibai handi bat, Pharadüsiaren millikatzeko, laur arrollatarat.
11. Batak Fison deithürik, Hebilatheko ürhe sorth zale aldia üngüratzen dü;
12. Eta alde hartako ürhia hobenetarik da. Han ere bdellione eta oniz harria edirenten da.
13. Bigerren ibaiak, Jehon deithiak, Ethiopiako aldia üngüratzen dü.
14. Hirur gerrena, izenez Tigria, Asirienen herrialat hedatzen da. Ibai hoien laur gerrena Eüfrata da.
15. Jinko Jaunak gizona hartürik gozagarriko Pharadüsian ezarri zien, lanth eta begira lezan.
16. Eman zeion manü hau, eta erran: Jan ezazü Pharadüsüko zühañen frütü orotarik.
17. Bena eztezazüla jan hunkiaren eta gaizkiaren jakintarzünarenetarik. Ezi haietarik jaten dükezün bezañ sarri, egiazki hilen beitzirade.
18. Jinko Jaunak erran ziren orano: Ezpeita hun gizona ber bera egon dadin; egin dizogün ber'üdüriko lagün bat.
19. Jinko Jaunak arren, lohiz egin unduan lürreko ihiziak oro, eta zelüko txoriak oro, eraman zütien Adamen aitziniala, ikhusteko nula izentatüren zütien. Eta Adamek ihizi bakhoitxari eman zien izena egiazko izena da.
20. Adamek ihiziak oro, bakhoitxa bere izenaz, izentatü zütien, zelüko txoriak lürreko ihiziak bezala. Bena Adamek etziren ber'üdüriko lagünik.
21. Jinko Jaunak igorri zeion arren lo handi bat; eta lo zelarik saihets-exür bat ideki zeion, eta aragi buxi bat haren lekhian ezarri.
22. Eta Jinko Jaunak egin zien emaztia Adami ideki zien saihets-exürretik, eta eraman zien Adamen gana.
23. Ordian Adamek erran zien: Hau da ene ezürren ezürra, ene aragiaren aragia. Izentatürik date gizona markatzen dien izenaz, gizonetik idekirik delakoz.
24. Hortakoz gizona, ber'aita eta ama ützirik, lothüko da bere emaztiari, eta biga dirate aragi batian.
25. Adan eta haren emaztia pikarrai ziren eta etziren hatik ahalke-gorritzen.
BÜRÜ III.
Gizonaren erortzia. Ar'Eroslia hitzemanik da. Adan aldiz kaztigatürik.
1. Sügia Jinko Jaunak egin zütien ihizi ororen amarrütsiena zen lürrian. Eta emaztiari erran zeion: Zentako Jinkuak ezteizie haizürik eman Pharadüsian diren zühañ ororen frütütik jateko?
2. Emaztiak ihardetsi zeion: Hazten gütüzü Pharadüsian diren zühañ ororen frütiez:
3. Bena Pharadüsü erdian den zühañeko frütütik, erran diküzü Jinkuak ezkinezan jan, ez hunki, hil ezkitien.
4. Sügiak erran zeion: Etzizteie ez hilen.
5. Badakizü Jinkuak frütü hortarik jan dükezien bezañ sarri, begiak zabaltüren zaitziela, eta Jinkuak bezala ziraztela, hunaren eta gaizkiaren ezagützez.
6. Emaztiak ikhusi zien arren zühañ hartako frütia jateko hun zela; eder eta gozagarri zela: eta hartü zien eta txesta, eta senharri eman; hunek ere jan.
7. Ordü berian, begiak bier zabaltürik, ezagütü züten pikarrai zirela; eta phik'ostuak algarri josirik, bestitü ziren.
8. Eta Jinko Jaunaren, aristiriko iphararen hartzen Pharadüsian ari zenaren mintzua entzünik, Adan eta haren emaztia Jinko Jaunaren begietarik gorde zien Pharadüsüko zühañen artian.
9. Eta Jinko Jaunak Adami oihü eginik, erran zeion: Nun zia?
10. Adamek ihardetsi zeion: Enzün dit zure mintzua Pharadüsian, eta pikarrai nintzalakoz lotsatürik, gorde nüzü.
11. Jaunak erran zeion: Nulaz dakizü pikarrai zirela, jan ezpalin badüzü haizürik eman eneizün zühañeko frütütik?
12. Adamek ihardetsi zeion: Lagüntako eman deitadazün emaztiak eskentü ditazüt zühañ hartako frütütik; eta jan dit.
13. Jinko Jaunak emaztiari erran zeion: Zertako egin düzü hori? Ihardetsi zeion: Sügiak inganatü nizü; eta jan dit.
14. Eta Jinko Jaunak sügiari erran zeion: Hola egin dialakoz, maradikatürik iz lürreko alimale eta ihizi ororen artian: sabel gañen herrestatüko iz, eta lür janen dük biz'izan egün oroz.
15. Etsaigua ezarrien diat hire eta emaztiaren artian, hire eta haren undokuen artian. Büria zaphatüren deik, eta iseiatüko hitzaio aztaletik usikitzera.
16. Emaztiari ere erran zeion: Igorriko deitzüt min handiak izorra denboran; haurrak minekin sorthüren tüzü; gizonaren esküpian zirate, eta zure bürüzagi dükezü.
17. Eta Adami erran zeion: Behatü zielakoz zure emaztiari, eta jan düzülakoz haizü eman eneizün zühañeko frütütik, maradikatürik dükezü lürra zure gatik; nekez idokiren derozü bizitzeko hazkürria.
18. Emanen deitzü ilhorriak eta khaparrak, eta haziren zira lürreko belharrez.
19. Ogia janen düzü belarreko izerdiaren khostüz, ützül zitien artino eginik izan zien lürrialat: erhauts beitzira, erhautstüren zira.
20. Eta bere emaztia Adamek deithü zien Eba, bizi diren ororen ama izan behar zielakoz.
21. Larrüzko arropak eginik, Jinko Jaunak bestitü zütien Adan eta haren emaztia.
22. Eta erran zien: Hau dügüla Adan gü bezalakoxtürik, hunaren eta gaizkiaren jakintsütürik. Eztezala orai eskia eraman biziko zühañiala, ez haren frütütik har, hartarik jan eta bethi bizi eztadin.
23. Jinko Jaunak elkh' erazi ziren gero gozagarriko Pharadüsütik, lanth lezan eginik izan zen lürra.
24. Hantik kanpo igorri zienian Adan, ezarri zien aingürü bat eta süzko ezpata distiazale bat gozagarriko baratze aitzinian, begira lezen biziko zühañialat zuan bidia.
BÜRÜ IV.
Kainek erhaiten dü bere anaia. Kainen undokuak. Sethen sorthzia.
1. Adamek ezagütü zien Eba bere emaztia, hunek aldiz izorratü zenian, sorthü zien Kain, ziuelarik: Jinkuari esker, gizon bat badüt.
2. Orano ere sorthü zien Abel hunen anaia. Abel artzañ izan zen, Kain aldiz laborari.
3. Denbora hanitxen bürian heltü zen nula Kainek lürreko frütiak eskentzen zütiela Jinkuari.
4. Abelek ere eskentzen zeitzon ardi saldoko lehen hüme gizenenak. Eta Jinkuak so gin zien Abeli eta haren dohañer.
5. Etziren aldiz kasürik egin Kaini, ez eta ere haren dohañer. Hortakoz Kain, begithartia ülhüntürik, khexü handitan zaguen.
6. Eta Jaunak erran zeion: Zentako khexü zira? eta zentako ülhüntü zaizü begithartia?
7. Untsa egiten badüzü, eztüzia ükhenen ordaria? eta gaizki egiten badüzü, gaizkia eztatia behala zure borthan? Bena goithüko eta garhaitüko düzü zure nahia.
8. Kainek Abel bere anaieri erran zeion: Hots kanpoalat. Eta alhorretara heltü unduan, Kainek, joka hasirik, erho zien Abel bere anaia.
9. Eta Kaini Jaunak erran zeion: Nun da Abel zure anaia? Ihardetsi zeion: Eztakit: ene anaia zain niza, ni?
10. Jaunak erran zeion: Zer egin düzü? Zure anaie odola oihüz diagozü lürretik ene ganat.
11. Orai maradikatürik zirate lür ahua zabaltü dien huntan anaie odol ixurri düzünaren hürrüpatzeko.
12. Lanthü dükezünian ezteizü ekhoitzik emanen, tzirtziltürik ebilieren zira ihesi lürrian.
13. Kainek Jaunari ihardetsi zeion: Egin düdan gaizkia handiegi düzü nik pharkamentü ükheiteko.
14. Ohilterazten naizü lürretik, gorderen nüzü zure bixtatik. Ihes eta tzirtzil nükezü lürrian, edirenen naienak arren erhoko nizü.
15. Jaunak erran zeion: Eztükezü, ez, hola; Kainen erhailia zazpitan haboroago zehatürik dükezü. Eta Jaunak Kaini keñü bat ezarri zeron, harekin bürü egilek erho elezen.
16. Kain, Jaunaren aitzinetik hürrüntürik, ihes zabilan lürrian, eta egon zen Edeneko ekhia jaikitzen den aldian.
17. Kainek hatik ezagütü zien bere emaztia, eta izorratü zenian hunek, sorthü zien Henok. Egin zien gero hiri bat, izentatü ziena Henokh, bere semiaren izenaz.
18. Henokhek egin zien Irad; Iradek Mabiael; eta Mabiaelek Mathüsael; eta Mathüsaelek Lamekh.
19. Lamekh bi emazterekin ezkuntü zen: bata Ada, bestia Sella deithiak ziren.
20. Adak sorthü zien Jabel, oihalezko olhetan egoiten direnen, eta artzañen aita.
21. Hunen anaia deithzen zen Jübal, soñü egilen aita.
22. Sellak ere sorthü zien Tübalkain martellükaria, lethu xurizko eta bürdüñazko lan süerte orotan trebe eta abill zena. Noema Tübalkainen arreba zen.
23. Lamekhek Ada eta Sella bere emazter erran zeien: Lamekhen emaztiak, beha zizte ene elher, entzün ezazie erraitera nuaiziena: Ene kolpiaz erho düt gizon bat, eta beste kolpü batez ere muthiko gazte bat.
24. Zazpitan mendekatürik date Kainen heriotzia, Lamekhena aldiz hirurtan-hogei ta hamar aldiz zazpitan.
25. Adamek bere emaztia orano ere izorratü zien, eta hunek sorthü zien seme bat, izenez Seth, erraiten zielarik: Jaunak eman deit beste seme bat Abel Kainek erho dienaren ordari.
26. Sethi ere sorthü zeion seme bat Enos deithia. Hau hasi zen Jaunari othoitze egiten.
BÜRÜ V.
Adamen undokuak Sethik Noe gan artino.
1. Hau da Adamen undokuen khuntia. Jinkuak gizona egin zien egünian, bere üdüripeniala egin zien.
2. Khotxo eta ürrüxa egin zütien, eta benedikatü zütien, eta deithü Adan, egin zütien egünian.
3. Ehün eta hogei-ta-hamar urtheren bürian, Adamek egin zien seme bat ber'itxur' eta üdüripeneko, eta izentatü zien Seth.
4. Seth eginez geroztik, Adan biz'izan zen zortzi ehün urthez, eta egin zütien seme eta alhaba eli bat.
5. Bederatzü ehün eta hogei-ta-hamar urthez bizi unduan, Adan hil zen.
6. Sethek ere, ehün eta bost urthez bizi unduan, egin zien Enos.
7. Eta, Enos eginez geroztik, Seth biz'izan zen zortzi ehün eta zazpi urthez, eta egin zütien seme eta alhaba eli bat.
8. Bederatzü ehün eta hamabi urthez bizi unduan, Seth hil zen.
9. Enosek laurtan hogei-ta-hamar urthez bizi unduan, egin zien Kainan.
10. Kainan sorthüz geroztik, biz'izan zen zortzi ehün eta hamabost urthez, eta egin zütien seme eta alhaba eli bat.
11. Eta bederatzü ehün eta bost urthez bizi unduan, Enos hil zen.
12. Kainanek hirurtan hogei-ta-hamar urthez bizi unduan, egin zien Malaleel.
13. Malaleel sorthüz geroztik, biz'izan zen zortzi ehün eta berrogei urthez, eta egin zütien seme eta alhaba eli bat.
14. Eta bederatzü ehün eta hamar urthez bizi unduan, Kainan hil zen.
15. Malaleelek hirurtan hogei-ta-bost urthez bizi unduan, egin zien Jared.
16. Eta, Jared eginez geroztik, Malaleel biz'izan zen zortzi ehün eta hogei-ta-hamar urthez, eta egin zütien seme eta alhaba eli bat.
17. Eta zortzi ehün eta laurtan hogei-ta-hamabost urthez bizi unduan, Malaleel hil zen.
18. Jaredek hirurtan hogei-ta-bi urthez bizi unduan, egin zien Henokh.
19. Eta, Henokh eginez geroztik, biz'izan zen zortzi ehün urthez, eta egin zütien seme eta alhaba eli bat.
20. Eta bederatzü ehün eta hirurtan hogei-ta-bi urthez bizi unduan, Jared hil zen.
21. Henokhek hirurtan hogei-ta-bost urthez bizi unduan, egin zien Mathüsala.
22. Henokh Jinkuari jarraiki zen, eta Mathüsala eginez geroztik, hirur ehün urthez biz'izan zen, eta egin zütien seme et alhaba eli bat.
23. Eta hirur ehün eta hirurtan hogei-ta-bost urthez bizi unduan lürrian, Henokh hil zen.
24. Jinkuari jarraiki beitzen, etzen haboro agertü, Jinkuak eraman beitzien.
25. Mathüsalak ehün eta laurtan hogei-ta-zazpi urthez bizi unduan, egin zien Lamekh.
26. Eta, Lamekh eginez geroztik, biz'izan zen zazpi ehün eta laurtan hogei-ta-bi urthez, eta egin zütien seme eta alhaba eli bat.
27. Eta bederatzü ehün eta hirurtan hogei-ta-bederatzü urthez bizi unduan, Mathüsala hil zen.
28. Lamekhek, ehün eta laurtan hogei-ta-bi urthez bizi unduan, egin zien seme bat,
29. Izentatü ziena Noe, ziuelarik: Hunek konsolatüren gütü gure akhit-lanetan, eskiez egin behar direnetan, Jinkuak maradikatü dien lürrian.
30. Lamekh, Noe eginez geroztik, biz'izan zen bost ehün eta laurtan hogei-ta-hamabost urthez, eta egin zütien seme eta alhaba eli bat.
31. Eta zazpi ehün eta hirurtan hogei-ta-hamazazpi urthez bizi unduan, Lamekh hil zen. Noek bost ehün urthe bethe unduan, egin zütien Sem, Kham eta Jafeth.
BÜRÜ VI.
Gizonak hiotzen dira. Arkha egiten da.
1. Gizonak hanitxten lürrian hasi unduan, eta alhabak egin zütienian,
2. Jinkuaren semek, gizonen alhabak eder zirela ikhusirik, emaztetako hartü züzten agrada zeitzenak oro.
3. Eta Jinkuak erran zien: Ene izpiritia ezta bethi egonen gizonarekilan, aragi delakoz; eta oraidanik haren bizi denborak eztüke seitan hogei urthe beno haboro.
4. Ordü hartan jigant eli bat baziren lürrian: Jinkuaren semiak ezkhuntüz geroztik gizonen alhabekin, hoiek sorthü züzten gizon ahal handiko lehen famatü hurak.
5. Ikhusirik gizonen malizia lürrian handi zela, eta memen oroz gogua gaizkiari josirik zütela,
6. Jinkua dolütü zen egin zielakoz gizona lürrian. Eta bihotz min handitan
7. Erran zien: Arrabaskatüko tüt oro egin düdanetan gizonetik alimaletarano, herrestaz ebilzaletarik zelüko txorietarano; dolü beniz egin dütüdalakoz.
8. Noek hatik pharkamentü ediren zien Jaunaren aitzinian.
9. Hoiek dira Noek egin zütien haurrak: Noe gizon xüxen eta beth'egin bat zen denbora hartako gizonen artian: Jinkuari jarraiki zen;
10. Egin zütien hirur seme, Sem, Kham eta Jafeth.
11. Lürra hatik hiotü zen Jinkuaren aitzinian, eta gaixtokeriaz bethe.
12. Jinkuak ikhusi zienian lürra hiotü zela (gizonek bizi gaixtua erabilten beitzüten),
13. Noei erran zeion: Goguan dit aragi ororen gal eraztia; gaixtokeriek lürra bethe beitüte, gal eraziko ditit lürrarekila.
14. Taula aphaintiekin egin ezazü arkha bat: han thegitto eli bat eginen tüzü, eta barnetik eta kanpotik bitümez berekatüko düzü arkha.
15. Eta hola eginen düzü: Arkhak badikezü hirur ehün khamilata lüzetarzünian, berrogei-ta-hamar largotarzünian, eta hogei-ta-hamar goratarzünian.
16. Arkhan eginen düzü khamilata bat gora datien leiho bat. Saihetsian ezarriko düzü arkhako bortha, eta zolatik hasirik eginen tüzü hirur selauri.
17. Ühaldia gaintieraziko dit lürriala, aragi hats hartzen eta zelü pian direnak oro hileraz ditzadan; eta lürrian direnak oro arrabaska ditien.
18. Ene adixkidegua eginen dit zurekin; eta Arkhan sarthüren zireie, zü eta zure semiak, zure emaztia eta zure semen emaztiak.
19. Eta sareraziko dütüzü Arkhan mota güzietarik bi alimale, kotxua eta ürrüxa, bizi ahal ditien zurekilan.
20. Txori mota güzietarik bia; ihizi mota güzietarik bia; herrestaz ebiltzale mota güzietarik bia; mota güzietarik bia zurekila han sarthüren dira, bizi ahal ditien.
21. Hartüko düzü arren zurekin bazka behar den orotarik, eta Arkhalat eramanen, zure eta alimale ororen hazteko.
22. Eta Noek Jinkuak manhatü zeitzonak oro egin zütien.
BÜRÜ VII.
Noe Arkhan sartzen da. Ühaldiak lürra gaintitzen dü.
1. Eta Jaunak Noei erran zeion: Sar zizte Arkhan, zü eta zure etxekuak oro; bizi dien hoien artian, ene eretzian xüxen egon zirela ikhusi beitüt.
2. Har etzatzü zazpi khotxo eta zazpi ürrüxa alimale xahü dienetarik, eta bi khotxo eta bi ürrüxa alimale xahü eztienetarik.
3. Zelüko txorietarik ere har etzatzü zazpi ar eta zazpi ama; haien arraza lür gañen begira dadin.
4. Oraidanik zazpi egünen bürian, euri eraziko dit lürriala berrogei egünez eta berrogei gaiez; eta egin dütüdanak oro arrabaskatüko lür gañetik.
5. Noek egin zütien arren Jaunak manhatü zeitzonak oro.
6. Sei ehün urthe bazütien ühaldiak lürra gaintitü zienian.
7. Noe Arkhan sarthü zen bere semekin, bere emaztiarekin, eta bere semen emaztekin, ühaldia gatik.
8. Alimale xahü zienak eta etzienak, eta txoriak, eta lürrian igitzen zirenak oro
9. Biaka, ara eta ama, sarthü ziren Arkhan, Jaunak Noei manhatü zien bezala.
10. Zazpi egünak igaran unduan, ühaldiko hurrak gaintitü zien lürriala.
11. Noeren adineko sei ehüngerren urthian, bigerren hilabetheko hamazazpigerren egünian, osin handiko üthürriak oro lehertü ziren, eta zelüko ühaitzak ere zabaltü;
12. Eta euria erori zen lürriala berrogei egünez eta berrogei gaiez.
13. Egüna agertü zen bezañ sarri, Noe sarthü zen Arkhan, Sem, Kham eta Jafeth, bere semekin, bere emaztiarekin, eta bere semen hirur emaztekin.
14. Han sarthü ziren basa ihiziak oro, bere motaren arabera; abere mantsuak oro, bere motaren arabera; lür gañen igitzen zirenak oro, bere motaren arabera; hegaltariak oro, bere motaren arabera; txoriak oro, eta hegaltariak oro,
15. Biaka, aragi zienak oro Arkhan sarthü ziren Noeekilan.
16. Eta sarthü zirenak oro, ar eta ama ziren, motaren arabera, Jinkuak manhatü zeion bezala; eta Jaunak kanpotik zerratü zien Arkha.
17. Üholdia hedatü zen lürrian berrogei egünez; eta hurrek, handitürik, altxatü züten Arkha lürretik goiti.
18. Bazter orotarat gaintitürik, lür güzia gorde züten: Arkha hatik hurren gañen zabilan.
19. Izigarriki hurrak handitü, eta goratü ziradien lürrian, eta gordatü züzten zelü pian diren mendi gorenak.
20. Mendi thini gordatü zütienak beno gorago, hamabost khamilatara eraiki zen hurra.
21. Lür gañen igitzen zirenak oro, hegaldünak oro, alimaliak oro, ihiziak oro, herrestaz ebilzaliak oro;
22. Gizonak oro, bizia eta hats zütienak oro, hil ziren.
23. Lürrian bizi zirenak oro, gizonetik ihizietarano herrestaz ebiltzaliak, aidian hegaltariak bezala, oro arrabaskatürik izan zien lürretik. Noe ber bera baratü zen, harekin Arkhan zirenekilan.
24. Eta hurrek gordatü züten lürra berrogei-ta-hamar egünez.
BÜRÜ VIII.
Hurrak barneat sartzen dira. Noe Arkhatik elkitzen da.
1. Noeez, eta Arkhan harekin ziren basa ihiziez, eta abere mantsuez ohartürik, Jinkuak igorri zien aize bat lür gaña hurren ethereraztera.
2. Zerratü ziren osineko üthürriak, eta zelüko ühaitzak, eta baratü zelüko euriak erortetik.
3. Bazterretarik bulltatürik, barneat sarthü ziren hurrak; eta ethertzen hasi ziren ehün eta berrogei-ta-hamar egünen bürian.
4. Eta zazpi gerren hilabetheko hogei-ta-zazpi gerren egünian Arkha baratü zen Armeniako mendi gañetan.
5. Hurrak hatik ethertzez bazuatzan hamar gerren hilabethialano: hilabete horren lehen egünian mendi thiniak agertzen hasi ziren.
6. Eta berrogei-ta-hamar egünen bürian, Noek Arkhako leihua zabaltürik, hegaltatzera ützi zien bele bat.
7. Kanpua hartürik belia etzen ützüli lürreko hurrak idor artino.
8. Ürzo bat ere beliaren undotik igorri zien kanporat, jakiteko eia hurrek gordatzen zütienez orano lürra.
9. Bena ürzua, ediren etzielakoz nun phausa aztaparra, lürra hurrez estalirik beitzen, ützüli zen, eta Noek, eskia hedatürik, hartü zien eta Arkhan ezarri.
10. Zazpi egünez orano ügürüki unduan, kanporat igorri zien harzara ürzua.
11. Arratsen ützüli zeion, erramü osto berde bat moskuan. Ordian ezagütü zien Noek hurrak lürretik juan zirela.
12. Nahi bada ere zazpi egünez egon zen orano haidürü; eta igorri zien ürzua etzeion haboro ützüli.
13. Noeren adineko sei ehün eta bat urtheren bürian, lehen hilabetheko lehen egünian, lür gañen ziren hurrak barneat sarthü ziren eta Noek, Arkhako hegatza xilatürik, so gin ziren, eta ikhusi lürra idortürik zela.
14. Bigerren hilabetheko hogei-ta-zazpigerren egünian lürra idor idortü zen.
15. Minzatü zen Jinkua Noei, erraiten zeiolarik:
16. Jalkh zizteie Arkhatik, zü eta zure emaztia, zure semiak eta zure semen emaztiak.
17. Eraman itzatzü hantik zurekilan zien alimaliak oro, motaz mota, txoriak eta ihiziak, eta herrestaz ebilten direnak: eta sar zizteie lürrian: han handi eta hanitx zizteie.
18. Noe elkhi zen arren Arkhatik bere semekin, bere emaztiarekin, eta bere semen emaztekin.
19. Basa ihiziak oro, abere mantsuak, eta herrestaz ebilten zirenak oro, motaz mota, elki ziren hantik.
20. Noek, althare bat Jaunari altxatürik, althare gañen eskentü zeitzon errerik hartü zütien alimale eta txori xahü eli bat.
21. Jaunak dohañ horri hunki-jin egin zeion, üsañ gozogarri bati bezala, eta erran zien: Haboro eztüt ene madarikhua lür gañen iauriko gizonen gatik: gaztaro danik gizonen izpiritia eta gogokak gaitziala duatzalakoz. Eztüt arren joko, egin dütüdan bezala, bizi dienak eta hats hartzen dütienak.
22. Lürra irañen den bezañ beste, zorhitzia aziari, berua hotzari, negia üdari, egüna gaiari, bethi ere jarraikiko dia.
BÜRÜ IX.
Jinkuaren adixkidegua Noeekilan. Noek benedikatzen tü Sem eta Jafeth, madarikatzen aldiz Khanaan.
1. Eta Jinkuak benedikatü zütien Noe eta Noeren semiak, eta erran zeien: Handi eta hanitx zizteie, eta lürra beth'ezazie.
2. Lürreko alimaliak oro, eta zelüko txoriak oro, izi eta ikhara ditiela ziren aitzinian, herrestaz lürrian ebilten diren güziekin: itxasoko arrañak oro ezarri deitziet eskietan.
3. Bizitzen eta igitzen direnak oro hazkürritako dütükezie: eman beteitziet baratzeko eta kanpoko belharrak bezala.
4. Eztüt hatik nahi jan dezazien odolian nahasi aragirik.
5. Mendekatüko niz ihizi odola ixurten deitzienez; mendekatüko niz gizonari bizia idokiten gizonaz, anaiaz edo atzeaz.
6. Nurk ere gizonari odola ixuriko beitü, bere odola ixuririk düke: gizona eginik beita Jinkuaren üdüripeniala.
7. Handi zizteie arren, eta hanitx; sar zizteie lürrian, eta beth'ezazie lürra.
8. Jinkuak erran zeien orano Noei eta harekin haren semer:
9. Adixkidegua eginen düt zirekilan, eta ziren undoko aziarekilan;
10. Eta ihizi zirekin bizi diren güziekilan, txoriekilan, alimale mantso eta basa Arkhatik elkhi direnekilan, eta lürreko ihizi güziekilan.
11. Eginen dit ene adixkidegua zirekin, eta aragi bizi datiena heben danik harat eztüzü ühaldiko hurretan ithoko; ezpeitate haboro ühaldirik lürra arrabaskatüren dienik.
12. Jinkuak erran zien: Hau da ene eta ziren artian, eta zirekilan bizi diren alimalen artian ezarten düdan kheñia.
13. Ene Adarra ezariko düt odeietan, eta lürrarekin egin düdan adixkideguako kheñia date.
14. Eta zelia odeiez übeltü dükedanian, en' Adarra agertüko da odeietan;
15. Eta ohartüko niz zirekilan eta bizi eta hats dütien güziekilan egin düdan adixkideguaz, eta eztateke haboro ühaldirik aragi düteienen arrabaskatzeko.
16. En' Adarra odeietan dateke, eta ikhusiko düt, eta ohartüko niz Jinkuaren eta lürrian bizirik hats hartzen diren ororen artian eginik den adixkideguaz.
17. Eta Noei Jinkuak erran zeion: Hori dükezü lürrian bizi diren güziekin egin düdan adixkideguako kheñia.
18. Arkhatik elkhi ziren Noeen semiak, Sem, Kham eta Jafeth zien. Kham Khanaanen aita da.
19. Hoiek dira Noeen hirur semiak: eta hoietarik elkhi da lürreko gizonen arraza oro.
20. Noe laboraria hasi zen lürraren lantzen, eta lanthatü zien aihena.
21. Eta ardu edanik, orditü zen, eta pikarraitü bere oihalezko olhan.
22. Kham, Khanaanen aita, gordallian egon behar zien aitaren ahalkegarriak ageri ziela ikhusirik, elkhi zen kanpulat bere bi anaier ikhusi zienaren erraitera.
23. Bena Sem eta Jafethek estalgi bat biek suñian hartürik, gibeltzez juaitez, aitaren gordallian egon behar zien ahalkegarriak estali zütien. Begithartia beste aldialat ützülirik beitzüten, aitaren ahalkegarriak etzüzten ikhusi.
24. Bere ardutik iratzartzian, eta jakin unduan bigerren semiak zer egin zien, Noek
25. Erran zien: Madarika dadila Khanaan: izan dadila bere anaien mithilen mithila.
26. Erran zien orano ere: Benedika dadila Semen Jinko Jauna, eta Khanaan izan dadila haren mithil.
27. Jinkuak hanitx eraz dezala Jafethen azia, eta Semen oihalezko olhetan egon dadila, eta Khanaan izan dadila haren mithil.
28. Ühaldia jinez geroztik, Noe biz'izan zen orano hirur ehün eta berrogei-ta-hamar urthez.
29. Eta bederatzü ehün eta berrogei-ta-hamar urthez bizi unduan, hil zen.
BÜRÜ X.
Noeen hirur semen leñhüra.
1. Hau da Noeen semen, Sem, Kham eta Jafethen, ühaldiaren undotik sorthü zeitzen haurren leñhüra.
2. Jafethen semiak ziren Gomer, Magog, Madai, Jaban, Thübal, Mosokh eta Thiras.
3. Gomerenak: Aszenas, Rifat eta Thogorma.
4. Jabanenak: Elisa, Tharsis, Zethim eta Düdanim.
5. Algarren artian phartitü zütüzten nazionen ühartiak, egongia egiten zütelarik hanitx lekhütan, eta bakhoitxak han bazien bere mintzajia, bere familia eta bere popülia.
6. Khamen semiak ziren: Khüs, Mesraim, Thüth eta Khanaan.
7. Khüsenak: Saba, Hebila, Sabatha, Erregma eta Sabatakha. Erregmarenak: Saba eta Dadan.
8. Khüsek egin zien Nemrod lürrian ahaltsü izaten hasi zena.
9. Jinkuaren aitzinian ihizlari handi bat beitzen; zaharrek erraiten züten: Jaunaren aitzinian Nemrod bezalako ihizlari handi.
10. Hunen erresumak hatsarre hartü zien Babilonan, Arakhen eta Akhaden eta Khalannen, Sennaareko lürrian.
11. Alde hortarik elkhi zen Asür, Ninibako hiri eta kharrika, khalekua ere egin zütiena.
12. Eta Niniba eta Khaleen artian egin zien Erreseneko hiri handia.
13. Mesraimen seme ziren Lüdim, eta Araniim, eta Laabim, eta Neftüim,
14. Eta Fetrüsim, eta Khaslüim, zuñetarik elkhi beitirade Filistinak eta Kaftorinak.
15. Khanaanek egin zütien Sidon, haren primia, Ethe,
16. Jebüseus, Amorheus, Jerjeseus,
17. Hebeus, Arazeus, Sineus,
18. Eta Aradius, Samareus, eta Amatheus; eta hoietarik elkhi dirade Khananeako jentiak.
19. Kanaaneko zedarriak hedatzen dirade Sidonetik, Jerarat baduan bide aldetik Gazal'artino, eta Sodoma, Gomorha, Adama eta Seboim hegitik Lesal'artino.
20. Hoiek dirade Khamen semiak bere askaziguen, mintzajen, undokuen, egongien eta popülien arabera.
21. Heberen undoko güzien aitak, Jafeten anaie gehienak, Semek ükhen zütien haur eli bat.
22. Semenak ziren: Elam, Asür, Arfatsad, Lüd eta Aram.
23. Aramenak: Üs, Hül, Jether eta Mes.
24. Arfatsadek egin zien Sale, Heberen aita.
25. Heberek ükhen zütien bi seme: bata deitzen zena Faleg, hunen bizi denboran phartitürik izan zelakoz lürra: bestia aldiz, Jektan.
26. Jektanek ükhen zütien Elmodad, eta Salef, eta Asarmoth, eta Jare,
27. Eta Adüram, eta Üzal, eta Dekla,
28. Eta Ebal, eta Abimael, Saba,
29. Eta Ofir, eta Hebila, eta Jobab: hoiek oro, Jektanen haurrak.
30. Hoien egongiak hedatzen ziren Mesatik Sefareko ekhi ürratziari soz daguen mendia artino.
31. Hoiek dirade Semen haurrak bere askaziguen, mintzajen, egongien eta popülien arabera.
32. Hoiek dirade Noeen undokuak bere popülien eta nazionen arabera. Hoietarik elkhi ziren, ühaldia jinez geroztik lürreko nazione güziak.
BÜRÜ XI.
Babeleko thorria. Semen undokuak Abrahamer' artino.
1. Ordian lürrak mihi bat, eta mintzaje ber ber bat baizik etziren.
2. Eta gizonek, goiz aldetik abiatürik, ediren züten güne bat Senaareko aldian, eta han egon ziren.
3. Eta batek bester erran züten: Tziauzte, egin ditzagün teillak, eta erra ditzagün süian. Harritako teillak, eta latsüntako bithüma ükhen züten:
4. Eta erran züten: Tziauste, egin dezagün hiri bat, eta zelia bezañ gorako thorre bat; eta fama dadila gure izena, gü bazter güzietarat barreiatü beno lehen.
5. Jinkua hatik erraitsi zen Adamen haurrek egiten züten hiriaren eta thorriaren ikhustera.
6. Eta erran zien: Giza saldo hunek ber mihia beitü; lan hasi dien hori ürhent artino, eztükete beste gogorik.
7. Tziauste arren, erraits gitien, eta nahas dezagün hoien mintzajia, algar enthelega ahal eztezen.
8. Eta holaxet Jaunak barreiatü zütien güne hartarik bazter orotarat, eta hiriaren egitetik baratü zien.
9. Eta hortakoz güne hura deithü zen Babel, han lürreko mintzajia oro nahastekatürik izan zelakoz: eta hantik Jaunak barreiatü zütien gizonak bazter güzietarat.
10. Hau da Semen haurren leñhüra: ehün urthe bazütien Semek, Arfatsad egin zienian, ühalditik bi urtheren bürian.
11. Eta Arfatsad eginez geroztik, bost ehün urthez biz'izan zen, eta egin zütien seme eta alhaba eli bat.
12. Arfatsadek, hogei-ta-hamabost urthetan, egin zien Sale.
13. Eta, Sale eginez geroztik, biz'izan zen hirur ehün urthez, eta egin zütien seme eta alhaba eli bat.
14. Salek, hogei-ta hamar urthetan, egin zien Heber.
15. Eta Heber eginez geroztik, biz'izan zen laur ehün eta hirur urthez, eta egin zütien seme eta alhaba eli bat.
16. Heberek, hogei-ta-hamalaur urthetan, egin zien Faleg.
17. Eta, Faleg eginez geroztik, biz' izan zen laur ehün eta hogei-ta-hamar urthez, eta egin zütien seme eta alhaba eli bat.
18. Falegek, hogei-ta-hamar urthetan, egin zien Erreu.
19. Eta, Erreu eginez geroztik, biz'izan zen berrehün eta bederatzü urthez, eta egin zütien seme eta alhaba eli bat.
20. Erreuk, hogei-ta-hamabi urthetan, egin zien Sarüg.
21. Eta, Sarüg eginez geroztik, biz'izan zen orano berehün eta zazpi urthez, eta egin zütien seme eta alhaba eli bat.
22. Sarügek, hogei-ta-hamar urthetan, egin zien Nakhor.
23. Eta, Nakhor eginez geroztik, biz'izan zen berrehün urthez, eta egin zütien seme eta alhaba eli bat.
24. Nakhorek hogei-ta-bederatzü urthetan, egin zien Thare.
25. Eta, Thare eginez geroztik, biz'izan zen ehün eta hemeretzü urthez, eta egin zütien seme eta alhaba eli bat.
26. Tharek, hirurtan hogei-ta-hamar urthetan, egin zütien Abram, eta Nakhor, eta Aran.
27. Hoiek dirade Thareen undokuak: Tharek egin zütien Abram, Nakhor eta Aran. Aranek egin zien Lot.
28. Thare, haren aita beno lehen, Aran hil zen bere sorth lekhian, Üren, Khaldeako aldian.
29. Abram eta Nakhor ezkhuntü ziradien: Abramen emaztia deithzen zen Sarai, Nakhorena aldiz Melkha, Aranen alhaba; Aran Melkharen eta Jaskharen aita beitzen.
30. Saraik hatik, behota beitzen, etzian haurrik.
31. Tharek arren Ür Khaldeakotik eraman zütien Abram, bere semia, Lot bere semeñia, Aranen semia, eta Sarai, ber'alabaizüna, Abramen emaztia, Khanaaneko aldialat: eta Haranera heltü unduan, han egon ziradien.
32. Eta Thare, berrehün eta bost urthez bizi unduan, hil zen.
BÜRÜ XII.
Abrahamen deia. Kanaaneko aldialat badua, eta eraisten da Ejiptuala.
1. Jaunak erran zien gero Abrami: Ütz ezatzü zure herria, zure etxekuak, zure aitaren etxia, eta tziauri nik erakhutsiko deizüdan lürriala.
2. Eginen zütüt jente hanitxen aita, benedikatüren zütüt; zure izena handi' raziren dit, eta benedikatürik zirate.
3. Benedikatüko tit benedikatüren züztenak, madarikatüko ere madarikatüren züztenak, eta lürreko nazioniak oro benedikatürik dütükezü zütan gañen.
4. Abram elkhi zen arren, Jaunak manhatü zeion bezala, eta Lot juan zen harekilan: Hirurtan hogei-ta-hamabost urthe bazütien Abramek elkhi zenian Haranetik.
5. Eta eraman zütien berekilan Sarai bere emaztia, eta Lot bere anaiaren semia, eta zütien hatiak oro, eta Haranen sorthü zeitzenak oro: eta elkhi ziren hantik Khanaaneko aldialat juaiteko. Eta hara heltü zirenian,
6. Abram aitzinago juan zen Sikheneko günial'artino, naballa famatial'artino. Ordü hartan Khananearrak ziren aldi hartako nausiak.
7. Jauna agertü zen Abrami, eta erran zeion: Zure aziari emanen dit güne hau. Eta han agertü zeion Jaunari althare bat egin zeion Abramek.
8. Eta hantik Bethel beno goizago den mendi batetara igaranik, han hedatü zien bere oihalezko olha, Bethel zaguelarik arratseko aldian, Hai aldiz goizeko aldian: Güne hartan ere althare bat altxatü unduan, oihü egin zien Jaunari.
9. Aitzinagotzez juan zen Abram ügerdiko aldialat.
10. Bena gosete bat alde hartara heltürik, Abram eraitsi zen Ejiptuala han arrotz bezala egoiteko, gosetia handi zelakoz.
11. Eta Ejiptuan sartzera zuatzalarik, Sarai bere emaztiari erran zeion: Badakit emazte ederra ziela:
12. Baita ere Ejiptuarrek, ikhusi zütükienian, erranen dütela: Gizon hunen emaztia da: eta erhoko nizie zure begiratzeko.
13. Errezü arren, othoi, ene arreba zirela: hunki-jin egin deizaden zure gatik, eta bizia begira deizaten.
14. Ejiptuan sarthü zenian Abram, Ejiptuarrek ikhusi züten emaztia ederrenetarik ziela.
15. Eta aitzindariek, berri emanik Farauni, emaztia haren aitzinian laidatü züten, baita altxatü eta eraman Faraunen etxerat.
16. Haren gatik Abrami hunki-jin egin züten: eta ükhen zütien ardi, idi, asto, mithil eta neskato, ast'ama eta khamelü eli bat.
17. Bena Jaunak zauri handi eli bat igorri zütien Farauni eta haren etxekuer, Sarai Abramen emaztia, zela kausa.
18. Jinerazirik bere gana Abram, Faraunek erran zeion: Zertako hola egin deitazüt? zertako ezteitazüt erran zure emaztia zela?
19. Ezteiküzia erran zure arreba zela, nik emaztetako har ahal nezan? Hor düzüia orai zure emaztia; har ezazü, eta zuaza.
20. Faraunek bere jenter manhatürik, kanporat lagüntü züzten Abram bere emaztiarekilan, eta bere hatü güziekilan.
BÜRÜ XIII.
Abraham eta Lot algarganik hürrüntzen dira. Jinkuak bere hitz emana araberritzen deio Abrahami.
1. Abraham Ejiptotik elkhi unduan bere emaztiarekin, bere huntarzünekin, eta Lotekilan, juan zen ügerdiko aldialat.
2. Aberats aberatsa zen, ürhe eta diharü hanitx beitzien.
3. Eta ügerdiko aldetik Bethelerat ützüli zen, jin zen bidiaz, bere oihalezko olha hedatü zien güniala, Bethelen eta Haien artiala,
4. Altharia lehen egin zien güne hartara, eta han oihü egin zien Jaunaren izenari.
5. Lotek ere, Abramekin zenak, bazütien ardi eta idi salduak, eta oihalezko olhak.
6. Lekhia birentako hersiegi zen, aberatstarzün handiak zütielakoz, eta etzitien algarrekilan egon ahal.
7. Hortakoz arren aharra handi bat eraiki zen Abramen eta Loten artzañen artian. Denbora hartan ere Khananearrak eta Feresearrak egoiten ziren alde hartan.
8. Abrahamek erran zien arren Loti: Eztadila, othoi, aharrarik izan zure eta ene artian, ez eta ere zure eta ene artzañen artian, anaie beikirade.
9. Lürra oro zure aitzinian düzü; ene ganik hürrünt zite, othoi: eixkerrialat hartzen badüzü, juanen nüzü ni esküñialat; esküñeko aldia berhezten badüzü, eixkerrekualat juanen nüzü.
10. Lotek arren, büria altxatürik, begiztatü zien Jordane undotik Segorerano hedatzen zen güne güzia; Sodoma eta Gomorha Jaunak arrabaskatü beno lehen, güne harek hurrez millikatürik üdüri beitzien Jaunaren baratzia eta Ejiptua.
11. Eta Jordane khantian berhezirik bere egongia, Lot goizeko aldetik hürrüntü zen: Holaxet bi anaiak algarretarik phartitü ziren.
12. Abraham egon zen Khanaaneko lürretan, eta Lot aldiz Jordane khantian ziradien hirietan, eta egon zen Sodoman.
13. Sodomarrak hatik gizon gaixto eta gaizki egile handiak ziren Jaunaren aitzinian.
14. Eta Jaunak Abrami erran zeion, Loten ganik hürrüntü zenian: Altx'itzatzü begiak, eta orai zü zien lekhü hortarik, negü eta ügerdi aldialat, goiz eta arrats aldialat.
15. Ikhusten tüzün lürrak oro emanen deitziet zuri eta zure undokuer egün eta bethiko.
16. Zure leñhüra hanitxtüko düzü lürreko erhautsa bezañ. Lür erhautsa khunta ahal balin bada, zure leñhüraren belhañak ere khunt ahal ditaketzü.
17. Jaiki zite, eta ürhats egizü güne horen lüzetarzünian eta largotarzünian; güne hori emanen beteizüt.
18. Bere oihalezko olha eraikirik Abram, egoitera jin zen Manbreko naballa unduala, Hebroneko aldiala; eta han Jaunari altxatü zeion althare bat.
BÜRÜ XIV.
Bost hirietako erregen gerla. Melkhisedekek benedikatzen dü Abraham.
1. Denbora hartan hatik Amrafel Sennaareko erregek, Ariokh Ponteko erregek, Khodolahomor Elamiten erregek, eta Thadel Nazionen erregek,
2. Gerla eman züten Bara Sodomako erregeri, Bersa Gomorhako erregeri, Sennaab Adamako erregeri, Semeber, Sodoimeko erregeri, eta Bela, Segor deneko erregeri.
3. Hoiek oro algar gana jüntatü ziren Oihaneko naballan, orai itxaso gazia den günian.
4. Hamabi urthez Khodolahomorren eskü pian egonik, hamahirur gerrenian haren manü petik elkhi ziren.
5. Hamalaur gerren urthian arren Khodolahomor jin zen hari jüntatü ziren erregekin, eta goithü zütien Astaroth Kharnaimen Errafaimtarrak, eta hoiekin ziren Züzimarrak. Goithü zütien ere Emimtarrak Sabe Kariathaimian,
6. Eta Khorreatarrak aldiz Seireko mendietan Faraneko desertian den kanpuetarano.
7. Hantik ützültzian, jin ziren Misfateko üthürriala, Kadeseko günian deniala, eta arrabaskatü züzten Amalezitarren eta Amorheentar Asasonthamarren zaudenen bazterrak oro.
8. Eta Sodomeko, Gomorheko, Adamako, Seboimeko, eta Bela, Segor deneko, erregek, kanporat elkhirik güdükan aritzeko, herrokaka hedatü züzten bere gizon salduak Oihanetako naballan, errege haier bürü egiteko:
9. Erran nahi beita Khodorlahomorri, Elamitarren erregiari, Thadali, Nazionen erregiari, Amrafeli, Sennaartarren erregiari, eta Ariokhi, Ponteko erregiari; laur errege bosten kuntra.
10. Oihaneko naballak bithümezko phützü hanitx bazütien. Sodomatarren eta Gomorheko erregek ihes egin züten, eta han goithürik izan ziren, eta salbatü zirenak aldiz mendietan gora juan ziren.
11. Eta Sodomako eta Gomorheko huntarzünak eta jakiak oro hartürik, goithzaliak hürrüntü ziren hantik.
12. Berekilan eramaiten züztelarik Lot, Abramen anaiaren semia, eta haren hatü güziak, Sodomen egoiten beitzen.
13. Eta salbatü ziren haietarik bat berri hori ekharri zien Abram Hebrearari, Manbre Amorheararen, Eskolen eta Aneren anaiaren naballan, zaguenari: hoiek adixkidegua egin beitzüten Abramekin.
14. Abramek, entzün unduan atzaman zütela Lot haren illoba, bere mithil gothorrenetarik berhezi zütien hirur ehün eta hamazortzi, eta lasterkatü zütien errege huak Dan artino.
15. Bere lagünak phartitürik, gaiaz errori zen etsaien gaña, zaflatü zütien, baita ere lasterkatü Hoba, Damasen eixkerrian den günialano.
16. Eta eraman zeitzen hartü zütienak oro, Lot bere anaia, eta hunekin zirenak, emaztiak eta popülia.
17. Eta ützültzen zelarik, garhaitü unduan Khodorlahomor eta hunekilan ziren erregiak, Sodomako erregia aitziniala elkhi zeion Sabeko naballala, errege naballala.
18. Melkhisedekhek, Salemeko erregiak, ogi eta ardu eskentzen zeitzolarik, Jinko gain gainkuaren apheza beitzen,
19. Benedikatü ziren Abram, erraiten zeiolarik: Jinko gain gainkuak, zelia eta lürra egin dütienak, benedika zitzala:
20. Eta Jinko gain gainkua benedika dadila, lagüntü beitzüte zure etsaien garhaitzen. Eta Abramek eman zeion bildü zütienen detxima.
21. Sodomako erregek erran ziren hatik Abrami: Eman itzadatzü jentiak, eta beste gaizak oro begir'itzatzü zuretako.
22. Abramek ihardetsi zeion: Besua goititzen dit Jinko Jaun gain gainekua ganat, zeliaren eta lürraren bürüzagia ganat,
23. Nula eztüdan deusik hartüren, bilbe haritik oski ligetar' artino, zuriak dienetarik, erran ahal eztezazün: Nik aberatstü düt Abram;
24. Mithilek jan dütena salbü, eta enekin jin diren gizonen, Aneren, Eskolen eta Manbreren phartia salbü: hoiek hartüko dizie zor zaien phartia.
BÜRÜ XV.
Jinküa agertzen da Abrahami. Seme bat hitzemaiten deio. Jinkuak Abrahamekin bakiak egiten tü.
1. Hoiek hola igaran unduan, Jauna agertzen zeiolarik, mintzatü zen Abrami, eta erran zeion: Abram, etzitiela lotsa, zure althe beniz, dohañ handiak dütükezü zük.
2. Abramek ihardetsi zeion: Jinko Jauna, zer emanen deitazüt? Haurrik gabe hilen nüzü, bena Eliezer Damaseko ene etxeko aitzindariaren semia.
3. Azirik eman ezpeiteitadazüt, ene mixkandia diket primütako.
4. Eta behala Jaunak erran zeion: Eztükezü, ez, hori zure primia; zure zañetarik elkhiren den bat dükezü primütako.
5. Eta kanporat eraman zirenian, erran zeion: Gor'itzatzü begiak, eta ahal batützü, khunt'itzatzü zelüko izarrak: hola hola dükezü zure azia.
6. Abramek sinhetsi zien Jinkua, eta agradatü zeion.
7. Eta Jinkuak erran zeion: Ni nüzü Khaldeako Üretik idoki zütien Jauna lür hunen zuri emaiteko, zuria izan ahal zadin.
8. Abramek ihardetsi zeion: Jinko Jauna, nula dakiket ükhen düdala?
9. Jaunak erran zeion: Har itzatzü hirur urthetako behi bat, hirur urthetako ahüntz bat, eta hirur urthetako ahazartz bat, ürzaphal bat eta ürzo bat.
10. Abramek abere hoiek hartürik, erdiz erdi trenkatü zütien, eta trenkatü bi zathiak algarren eretzian ezarri: Etzütien hatik zathikatü ürzaphala eta ürzua.
11. Txoriak hegaltaz horra ziren aragi hiliala, eta Abramek ohiltzen zütien.
12. Ekhia etzatera zuelarik, lo handi batek hartü zien Abram, eta harritü zen beldürrez ülhünpian zelakoz.
13. Eta elhe hoiek entzün zütien: Jakin ezazü geruan zer heltüren zaion zure leñhürari; egonen düzü atzeguan besteren lürretan, mixkandi dükezü, minez lehertürik, laur ehün urthez.
14. Nahi bada ere, nik hatik jüjatüren dit zure undokuen nausi datien popülia, eta elkhiren tüzü aberatstürik.
15. Zü aldiz bakian zure aitasuen ganat juanen zirade, ehortzirik zahartarzün hun batetan.
16. Zure laur gerren belhañeko undokuak hunat ützüliren tüzü: Amorhetarren gaixtokeriak ezpeitira orano mükhürri.
17. Ekhia etzan unduan, ülhünpe beltz beltz bat egin zen, eta sügarretan zen khezko labe batetarik sütü bat igaran zen zathikatürik ziren ihizien erditik.
18. Eta egün hartan Jaunak egin ziren axkidegua (sic) Abramekilan, erraiten zeiolarik: Zure undokuer emanen dit Ejiptoko ibaietik Eüfratako ibai handialano hedatzen den güne güzia,
19. Zinetarren, Zenezetarren, Zedmonetarren,
20. Ethetarren, Feresetarren, eta Errefaitarren,
21. Eta Amorhetarren, eta Khananetarren, eta Jerjesetarren, eta Jebüsetarren herriak orai han beitira.
BÜRÜ XVI.
Abrahamek hartzen dü Agar emaztetako. Ismael sorthzen da.
1. Saraik, Abramen emaztiak, etziren arren haurrik egin; bena nula beitziren Ejiptutar neskato Agar deithü bat,
2. Bere senharrari erran zeion: Jaunak kherestatü nizü haurrik egin ahal enezan: zuaza arren ene neskatua ganat, jakin dezadan eia eginen deitadanez haurrik. Eta Abramek bai erran zeionian,
3. Saraik hartü ziren neskato Agar Ejiptutarra, eta eman emaztetako bere senharrari hamar urtheren bürian Khanaanen egoiten hasi zirenaz geroztik.
4. Abram neskatua gana ebili zen; eta Agar, izorra zela düdatürik, ber'etxek' anderiaren ihikistatzen hasi zen.
5. Eta Saraik Abrami erran zeion: Gaizkiz ari zitzait; nik eman deizüt ene neskatua emaztetako; eta, izorra delakoz, ihikistatzen nizü. Jaunak izart gitzala zü eta ni.
6. Abramek erran zeion: Zure eskietan düzü neskatua; egin izozü nahi düzüna. Eta Saraik zaflatü zirenian, Agar ihesi juan zen.
7. Eta Jaunaren aingüriak, ber bera ediren zirenian desertian, Sürerat duan bideko üthürri khantian,
8. Erran zeion: Agar, Saraien neskatua, nuntik horra zira? eta nuat zuaza? Eta ihardetsi zeion: Sarai ene etxek' anderiaren begietarik hürrüntzen nüzü.
9. Jaunaren aingüriak erran zeion: Ützül zite zure etxek' anderiaren ganat, eta haren eskü pian belharika zite.
10. Eta zure azia hañ hanitxtüko dit nun ezpeitateke khunta.
11. Erran zeion orano ere: Izorra beitzirade sorthüko düzü seme bat, Ismael deithüren düzün bat, Jaunak entzün dielakoz zure bihotz-mina.
12. Gizon harro eta basa bat dükezü, eskia gora dükiena ororen kuntra, orok ere hunen kuntra: Oihalezko-olhak altxatüko ditizü bere anaienen eretzian.
13. Ordian Jaun mintzo zeionaren izena deithzez, Agarek erran zeion: Zü zirade Jinko ni ikhusi naizüna. Erran beitzien: Segürki gibeletik ikhusi düt ikhusi naiena.
14. Hortakoz deithü zien phützü hura, bizi denaren eta ikhusten naienaren phützia. Kadesen eta Baraden artian den phützia da.
15. Agar erdi zen gero seme batez, Ismael izentatü zienaz Abramek.
16. Agarek sorthü zeionian Ismael, bazütien Abramek laurtan hogei-ta sei urthe.
BÜRÜ XVII.
Jinkua Abrahami agertzen da. Izena khanbiatzen deio eta seme bat hitzemaiten. Zirkonzisionia.
1. Abram sarthzen zelarik laurtan hogei-ta himeretzü gerren urthian, Jauna agertü zeion, eta erran zeion: Ni nüzü ahalorotako Jinkua: ebil zite ene aitzinian ogenik egin gabe.
2. Zurekilan eginen dit ene adixkidegua, eta hanitx hanitxeraziko zütüt.
3. Ahozpez lürriala jarri zen Abram.
4. Eta Jinkuak erran zeion: Ni nüzü; zurekilan ene adixkidegua eginen dit, eta nazione hanitxen aita zirate.
5. Etzirade haboro deithüren Abram; deithüko zirade Abraham, hartü beitzütüt nazione salduen aita izan zitien.
6. Hanitx hanitxeraziko dit zure azia; ezarriko zütüt nazione bürü, eta zütarik elkhiren tüzü erregiak.
7. Zurekilan eginen dit ene adixkidegua, eta zure undokuekin, bethiko üztarri batez: izan nadin zure Jinkua, eta, belhañez belhañ, zütarik landan, zure undokuen Jinkua.
8. Eta emanen deiziet, zuri eta zure undokuer, orai, atze gisan, egoiten zien lürra, bethiko ükhen dezen zure undokuek; eta haien Jinkua nükezü.
9. Abrahami erran zeion orano Jinkuak: Ene adixkidegua begiratüren düzü zük ere, zure undokuek ere begiratüko dizie belhañez belhañ.
10. Hau düzü zurekilan egiten düdan üztarria: Begira dezazien ziek eta zure undokuek: ziren artian khotxo direnak oro zirkonzisitürik izan ditiela:
11. Aragi mutxtüra hori izan dadin zirekilan egiten düdan adixkideguako kheñia.
12. Zien zortzi egünetako haurra zirkonzisitürik date, eta, belhañez belhañ; undotik sorthüren zaitzienak oro, mixkandi ziren etxen sorthiak, erosi dütükezienak bezala, eta ziren odoletik eztiratekienak ere zirkonzisitüko dirade.
13. Eta bethiko zurekin egiten düdan adixkideguako kheñia zure aragi gañen dükezü.
14. Khotxo zirkonzisitürik eztatiena, galdüren da bere popüliaren erditik, ene üztarria mesperetxatü beitüke.
15. Abrahami Jinkuak erran ziren orano: Eztüzü gehiago deithüren zure emaztia Sarai, bena bai Sara.
16. Eta benedikatüren dit, eta emanen deizüt harek sorthürik benedikatüko düdan seme bat; nazione hanitxen büria beitate, eta haren ganik erregiak elkhiren beitirade.
17. Ahoz petü zen Abraham, eta erri egin zien, goguan ziolarik: Ehün urthetako gizonak ükhen liua seme bat? Eta Sara erdi laitia laurtan hogei-ta hamar urthetan?
18. Eta Jinkuari erran zeion: Bizi dadila Ismael zure aitzinian.
19. Eta Abrahami Jinkuak erran zeion orano: Sara zure emaztiak sorthüren deizü seme bat, deithüren düzüna Isaak, eta bethiko adixkidegua bat eginen dit harekin, eta haren undokuekin.
20. Othoitü naizün bezala, eginen dit Ismaelen; benedikatüren dit, eta emanen diot undotze handi eta hanitx bat: hamabi printzeren eta popülü handi baten aita dükezü.
21. Bena ene üztarria Isaakekila eginen dit, egün huntarik urthe bürian sorthüren deizü Sarak.
22. Abrahamekilan bere solaza ürhentürik, Jinkua gora juan zen.
23. Abrahamek hartü zütien Ismael, eta etxen sorthü zeitzon mixkandiak oro, eta erosi zütienak oro, haren etxen khotxo zirenak oro, eta behala, egün berian, zirkonzisitü zütien, Jinkuak manhatü zeion bezala.
24. Laurtan hogei-ta-hemeretzü urthe bazütien Abrahamek zirkonzisitü zenian.
25. Eta Ismaelek hamahirur urthe bethe zütien zirkonzisioneko denboran.
26. Ber egünian Abraham eta Ismael zirkonzisitürik izan ziren.
27. Eta etxen sorthü khotxo mixkandiak oro, eta lür atzetan sorthürik zirenak oro, zirkonzisitürik izan ziren.
BÜRÜ XVIII.
Hirur aingürü agertzen dira Abrahami. Sodomako arrabaskia.
1. Abrahami Jauna agertü zeion Manbreko naballan, jarririk zelarik ügerditan oihal-olhako athalazian.
2. Begiak eraiki zütienian, hirur gizon khantian agertü zeitzon, eta ikhusi zütienian lehian aitziniala juan zeien, eta belharikatürik,
3. Erran zeien: Jauna, grazia ediren badüt zure aitzinian, etzitiela igaran heben baratü gabe.
4. Ekharriko deiziet hur txorta bat zankhuen ükhüzteko; eta phausa zizteie zühañ pe huntan.
5. Eta emanen deiziet ogi buxi bat, indarren altxatzeko, eta igaranen zizte gero: hortakoz jin beitzireie ziren zerbütxaria gana. Ihardetsi zioien: Egizü erran düzüna.
6. Abraham lehian sarthü zen etxen, eta Sarari erran zeion: Ohatzazü fite hirur irin izarri, eta err'etzatzü ophilak hauts pian.
7. Ordü berian juan zen bere azindala, eta aretxe gizen hun bat hartürik, eman ziren bere mithil bati erra lezan.
8. Zenbera eta ezne eman zeien jatera aretxe erriaekin, eta bera txüti zaguen zühañ pian, haien khantian.
9. Eta jan unduan galthatü zeioten: Nun da Sara, zure emaztia? Ihardetsi zeien: Oihal-olhan.
10. Batek Abrahami erran zeion: Urthe bürian bizi baniz, ikhustera jinen nitzaizie, eta Sara zure emaztiak badikezü seme bat. Hori entzünik, oihal-olhako bortha gibeletik erriz hasi zen Sara.
11. Biak zaharrak eta adin handikuak zielakoz, eta Sarak galdü zütielakoz emazten hilabethe liliak.
12. Erri egin zien arren ixil ixila, ziuelarik: Zahartürik nizalarik, eta ene Jauna ere zaharskatürik denian, ezkhunt lanetan ari nintake?
13. Jaunak hatik Abrahami erran zeion: Zentako erri egin dü Sarak, erraiten zielarik: Zahartü unduan ükhen nioke haur bat?
14. Jinkuarentako badeia mügarik? urthe bürian, hitzeman deizüdan bezala, bizi baniz, jinen nitzaizü ikhustera, eta Sarak badikezü seme bat.
15. Sarak, beldürtürik, ükhatü zien, ihardetsten zielarik: Eztit erri egin. Eztiozü egia, erran zeion Jaunak, erri egin düzü.
16. Txütitü unduan gizon haiek Sodomako alderat so gin züten; eta Abrahamek egin zeien lagüntze.
17. Jaunak erran zien: Gorda niokia Abrahami egitera nuana?
18. Izan behar beitü handi eta gothor baten aita, eta hunen gañen lürreko nazioniak oro benedikatürik beitirate.
19. Beitakit bere haurrer, eta etxekuer manhatüren direla Jaunaren bidian egon ditien eta xüxen xüxena ebil ditien, Jaunak egin ahal lezan Abrahami hitzeman tienak oro.
20. Jaunak erran zien arren: Sodomako eta Gomorhako oihia goratü da, baita hanko gaixtokeria ere mügatik gaintitü.
21. Eraitsiko niz, eta ikhusiren düt eia haien eginek ihardetsten direnez ene gana heltü den oihiari; badakiket hola datienez, ala ez.
22. Gizon haietarik biga hantik Sodomara juan ziren: Abraham egon zen orano Jaunarekilan.
23. Eta, hüllantzen zelarik, erran zeion: Galdüren düzia xüxena gaixtuarekilan?
24. Berrogei-ta-hamar jente xüxen baliade hiri hortan, galeraziko tüzia bestiak oro bezala? Eztüzia lehenago pharkatüko hiriari berrogei-ta-hamar jente xüxenen gatik, edireiten balin badia han?
25. Arauz eztüzü hola egin nahi: eztüzü galdü nahi xüxena okher denarekin, ez eta ere hun dena gaixtuarekin, ezpeita holako zure egitatia: lür güziari züzena emaiten beitüzü, etziteke hola ari.
26. Jaunak ihardetsi zeion: Sodomako hirian edireiten badütüt berrogei-ta-hamar jente xüxen, hoien gatik pharkatüko dit hiri güziari.
27. Abrahamek erran zeion: Behin hasiz geroztik, mintzatüko nüzü ene Jaunari, nahi bada enizan hauts eta erhauts baizik.
28. Zer egin ziniro, bost jente xüxen falta baliade berrogei-ta-hamarren egiteko? Gal eraz ziniua hiria berrogei-ta-bost baizik eliatielakoz? Jaunak ihardetsi zeion: Berrogei-ta-bost jente xüxen edireiten badirade, eztit arrabaskatüko hiria.
29. Abrahamek erran zeion orano: Bena berrogei baizik ezpalinbadirade, zer eginen düzü? Ihardetsi zeion: Han berrogei jente xüxen edireiten badirade eztit arrabaskatüko hiria.
30. Eztezaizüla, othoi, gaitz orano ere mintzatzen baniz ene Jaunari: Hogei-ta-hamar baizik ezpalirade han, zer egin ziniro? Jaunak ihardetsi zeion: Han hogei-ta-hamar jente xüxen badirade, eztit hiria arrabaskatüko.
31. Behin hasi nizanaz geroz, mintzatüren nüzü ene Jaunari: Zer egin ziniro hogei baizik ezpalinbadira? Hogei balinbadira, eztit hiria arrabaskatüko.
32. Jauna, etzitiela, othoi, khexa, orano ere mintzazen banitzaizü: hamar baizik ezpalinbadirade, zer eginen düzü? Hamar jente xüxen han edireiten badüt, eztit hiria arrabaskatüko.
33. Solaza ürhentürik, Jauna hürrüntü zen; eta Abraham ere ützüli zen etxerat.
BÜRÜ XIX.
Sodomatarren gaizki eginak. Sodoma garretan. Moab eta Ammon sorthzen dirade.
1. Arrats aldian, bi aingüriak heltü ziren Sodomara, Lot hiriko portalian jarririk zelarik. Ikhusi zütienian, txütitü zen, eta aitziniala juan zeien; eta othoitü zütien büria aphaltürik,
2. Erraiten zeielarik: Tziauste, othoi, Jaunak, ziren zerbütxariaren etxerat, eta han egon ziteie: zankhuak ükhüz etzatzie, eta bihar goizan hartüren düzie zien bidia. Ihardetsi zioten: Ez, ez, plazan egonen gütüzü.
3. Arakhümitatü zütien lehia handitan eta bortxaz ere bere etxerat eraman zütien. Han sarthü zirenian, apairü bat eman zeien, ophil altxatür'azi gabe errerik; eta aihaltü ziren.
4. Bena etzatera juan ziren beno lehen, hiritarrek, haur txipiek, gizon zaharrek, popülü güziak etxia üngüratü zütien.
5. Eta Lot deithürik, erran zeioen: Nun tüzü gaur heben sarthü diren gizonak? Elkh eraz itzatzü kanporat, ezagüt ditzagün.
6. Lotek, kanporat elkhirik, gibeletik bortha zerratü unduan, erran zeien:
7. Eztezaziela, othoi, ene lagünak, eztezaziela holako gaizkirik egin.
8. Bi alhaba beitütüt, orano gizonik ezagütü eztütienak, hunat ekharrien deitziet; nahi düziena egin ezezie, gaizkirik eztezazien behin egin en'etxen, ostatü segür batetan bezala, sarthü diren gizon hoier.
9. Bena ihardetsi zeioten: Zuaza hebentik. Eta erran zeioten: Atze bezala jin zinatia gütarat gure jüjatzeko? Zihauri ere haier beno gaitz haboro eginen deizügü. Eta joka hasi zeitzon: Eta borthen hautstera zuatzalarik,
10. Barnen ziren bi gizonek, eskia emanik Loti, etxen sar erazi züten, baita ere bortha zerratü.
11. Eta kanpuan zirenak oro ütsütü züzten, txipienetik handienialano, hala nula ezpeitzioten bortha ediren.
12. Eta erran züten gero Loti: Badüzia heben zunbait askazi, sühi, seme edo alhaba? Elkh eraz itzatzü hiri huntarik zuriak direnak oro.
13. Güne hunen arrabaskatzera guatza, hiritar hoien gaixtokerien oihia gora goratzez heltü beita Jauna gana, eta igorri beikütü hoien gal eraztera.
14. Lot arren kanporat elkhi zen, eta minzatü bere sühi alhaben senhar geier, erraiten zeielarik: Jaiki eta elkh zizte güne huntarik, Jauna hiri hunen arrabaskatzera beitua. Bena uste ükhen züten haiez trüfatzen zela.
15. Eta argi hastian aingüriak lehiatü ziren Loten kanporat elkh eraztera, erraiten zioielarik: Txüti zite, eta eraman etzatzü zure emaztia eta zure bi alhabak, hil etzizteien hiri huntako arrabaskian.
16. Eta nula ere berantzen beitziren, eskütik hartü züzten Lot, haren emaztia eta bi alhabak, Jaunak salbatü nahi zütielakoz.
17. Elkh erazi unduan, lagüntü züten hiritik kanpo: eta holaxet mintzatü zeitzon: Ihes egizü, eztezazüla gibelialat so gin; etzitiela nihun ere, üngürü huntan, bara: bena mendietalat ihes zuaza, bestekilan etzitien hil.
18. Lotek ihardetsi zeien: Jauna, othoi,
19. Zure aitzinian zure mixkandiak grazia ediren direnaz geroztik, eta ürrikal hañ handia düzünaz geroztik haren salbatzeko, ikhus ezazü eztiodala ihes egin mendialat, hara heltü beno lehen heriuak atzaman enezan.
20. Hebentxet badüzü hiri bat, zuñtarat ere ihes egin ahal beitiot. Txipi beita han gorda nintezü. Ikhusten düzü txipiñi dela, eta bizirik begiratüren naiela.
21. Aingüriak ihardetsi zeion: Zure othoitziari ere behatü nahi dit orano, mintzatzen zaiztadan hirittua eztit arrabaskatüko.
22. Harat ihes egitera lehia zite, zü han sar artino ezpeitiot deusik egin ahal. Hortakoz hiri hura Segor izentatürik izan zen.
23. Ekhia jaiki zen, Lot Segoren sarthzen zelarik.
24. Zelütik eraitserazi zien Jaunak Sodoman eta Gomorhan gaña sofrezko eta süzko euri erauntsi bat:
25. Eta arrabaskatü zütien hiri hoiek, eta hoien üngürüko aldiak oro, eta hiritarrak oro, eta lanthariak oro.
26. Loten emaztia, gibelialat so gin zielakoz, gatz khürsotü zen.
27. Abraham hatik goizik jaikirik, jin zen Jaunarekila lehenago egon zen güniala,
28. Sodomara eta Gomorhara, eta üngürüko bazter orotara so ginik, sü ilhañak goratzen, labeko khia bezala, ikhusi zütien.
29. Alde hartako hirien arrabaskatzian, Jinkua orhitü zen Abrahamez, eta begiratü ziren Lot egon zen hirien arrabaskatik.
30. Segoratik gora juan zen Lot, eta [...] gañen egon zen, bere bi alhabekilan; (egoitea beldür zelakoz Segoran), eta egon kharbe batetan bere bi alhabekin.
31. Eta ahizpa gehienak gaztenari erran zeion: Aita guria zahar düzü, eta eztüzü haboro baratü gizonik lürrian gure ganat hüllant ahal denik mündü güziko legiaren arabera.
32. Tziauri, ordieraz dezagün aita arduz, eta lo gin dezagün harekilan, giz'azia begira ahal dezagün aita ganik.
33. Gai hartan aitari ardu edatera eman zeioen; eta primak lo egin ziren harekila; aitak hatik etzien senditü nuiz etzan eta jaiki zen alhaba.
34. Biharamenian primak gaztenari erran zeion: Barda nik lo gin dit aitarekilan, gaur ere eman dezogün edatera ardu, eta zük lo eginen düzü harekin, begira ahal dezagün giz'azia aita ganik.
35. Gai hartan ere arren eman züten aitari ardu edatera, eta etxek' alhabak harekin lo egin zien, aitak senditü gabe alhaba nuiz etzan eta jaiki zen.
36. Bi alhabak Lot aita ganik izorra ediren ziren.
37. Primak, seme bat sorthürik, izentatü zien Moab, Moabitar orai dano dieien aita.
38. Etxek' alhabak ere sorthü zien seme bat, Ammon deithü ziena, erran nahi da, ene popüliaren semia, Ammonitar orai dano direnen aita.
BÜRÜ XX.
Abimelekhek Abrahami Sara ebasten deio. Hortakoz kaztigatürik da.
1. Güne hartarik elkhirik ügerdiko aldialat juaiteko, Abraham egon zen Kadesen eta Süren artian, eta Jeraran, atze bezala, ebili zen.
2. Eta erran zien Sara haren arreba zela. Eta hortakoz Abimelekhek, Jerarako erregeak altx erazi zeion Sara etxetik.
3. Bena Jinkuak, gai batez ametsetan jinik Abimelekhen gana, erran zeion: Hilen zirade ebatsi düzün emaztia dela gatik; senharra beitü.
4. Abimelekhek, ezpeitzien emaztia hunki, ihardetsi zeion: Hil eraziren dütüzia ogenik eztien jentiak?
5. Gizon horrek ezteita erran: Ene arreba düzü? eta emaztiak aldiz: Ene anaia düzü? Gaitzki hori egin dit, eskiak xahürik, eta ene enüxentkerian.
6. Jinkuak erran zeion: Badakit enüxentkerian egin düzüla: eta hartakoz begiratü zütüt eni ogen egitetik, ezpeteizüt huntkitzera ützi emaztia.
7. Ützül ezazü arren orai emaztia bere senharrari, profeta beita: eta othoitüren dizü zuretako, eta biziren zirade. Ützüli nahi ezpalinbadüzü aldiz, jakin ezazü heriuak joko züztela zü eta zure direnak oro.
8. Abimelekh gai erditan jaiki zen behala, eta, mixkandiak deithürik, entzün zütienak erran zeitzen eta oro harritü ziren.
9. Abimelekhek, Abraham jin erazirik, erran zeion: Zer egin deiküzü? zer gaitzki egin geneizünen, ene eta ene erresumaren irallerazteko holako bekhatü handiala? Egin behar etzeneikiena egin deiküzü.
10. Orano ere khueintatzen zelarik, erran zeion: Zer ikhusi zeneikün, guri hola egiteko?
11. Abrahamek ihardetsi zeion: Ene goguan erran nizün: behar bada güne huntan ezta Jinkuaren beldürrik; eta erhoko naie ene emaztiaren ükheiteko:
12. Bizkitartian ere ene arreba düzü egiazki, ene aitaren alhaba delakoz, bena ez ene amarena, eta hunekilan ezkhuntü nüzü.
13. Jinkuak elkh erazi gütienian ene aitaren etxetik, erran niozün: Juanen giren bazter orotan diket erran dezazün zure anaia nizala.
14. Abrahami eman zeitzon arren Abimelekhek ardi, idi, mithil eta mixkandi eli bat, eta Sara, bere emaztia, ützüli zeion,
15. Eta erran zeion: Aitzinian düzü lürra; laket ziraten günetan, egon ziteie.
16. Sarari erran zeion gero: Mila zilhar buxiak eman ditit zure anaieri, eros dezazün begi aitzineko belatto bat, nuat nahi zuaztekienian ekhar dezazün zurekilan diratekienekin; eta orhit ahal zitien ebatsirik izan zirela.
17. Abrahamek, Jinkua othoitürik, Abimelekh, haren emaztia eta mixkandiak sendotü ziren, eta erditü ziren:
18. Jinkuak behot erazi beitzütien Abimelekhen etxenko ürrüxak oro, Sara Abrahamen emaztia zela kausa.
BÜRÜ XXI.
Isaaken sorthzia. Agar eta Ismael ihes duatza. Abimelekhen eta Abrahamen adixkidegua.
1. Hitz eman ziren bezala hatik, Jauna jin zen Sararen ikhustera, hitz emana etxekirik.
2. Izorratürik, Sarak sorthü zien seme bat, Jinkuak erran zeion denboran.
3. Eta Sarak sorthü zeion semia Abrahamek deithü zien Isaak.
4. Eta zortzi gerren egünian zirkonzisitü ziren, Jinkuaren maniaren arabera.
5. Ehün urthetan Isaaken aita izan zen.
6. Eta Sarak erran zien: Jinkuak eman deit alagranziazko seme bat; berri hori dakikiena ere alageratüko da.
7. Eta erran ziren orano ere: Nurk sinhetsi lükien behin ere Abrahamek erranen ahal ziela: Sarak hazten dü ene zahartarzünian egin deitan semia?
8. Gothortü zen arren haurra, eta, thitia ützi zienian, Abrahamek apairü handi bat eman zien.
9. Sarak, Agar Ejiptarraren semia txostatzen ikhusirik Isaak bere semiarekilan, erran zien Abrahami:
10. Kanpuan ezartzü mixkandi hori eta horen semia: mixkandiaren semiak ezpeitü behar izan gur' etxeko seme Isaak eniarekin.
11. Elhe hoiek latztü züten Abraham, semia zela kausa.
12. Jinkuak erran zeion: Etzitiela latz zure mixkandia eta semia dielakoz; beha zite Sarari erranen deizün orotan: Isaaken ganik elkhiren beita zur'izeneko azia.
13. Bena mixkandiaren semia ere, zure azitik delakoz, ezarriko dit popülü handi baten aita.
14. Argi hastian arren jaiki zen Abraham, eta anhua eta hur xahako bat, suñian ezarri zeitzon Agari, eta, semia eman zeionian, etxia hüts erazi zeion. Agar, bidia galdürik, Bersabeeko desertian herratürik zabilan.
15. Eta xahakoko hurra agortü zeionian, ützi ziren bere haurra hanko zühañ pe batetan.
16. Eta hürrüntü zen kürkürü tiro baten bidiaz, baita ere jarri haurraren eretzian, ziuelarik: Hiltzen ezpeitüt ikhusiko; eta, mintzua goratürik, nigar egin zien.
17. Jaunak hatik haurraren oihia entzün zien: eta Jinkuaren aingüriak, zelütik Agari oihü eginik, erran zeion: Agar, zer ari zia? Etzitiela lotsa: Jaunak entzün beitü haurrak den günetik egin deion oihia.
18. Jaiki zite, har zazü haurra, eta emozü eskia: popülü handi baten aita eginen beitüt.
19. Eta Jinkuak zabaltü zeitzon begiak, eta Agar, hurrez betherik zen phützü bat ikhusi unduan, hartara juan zen xahakuaren bethatzera, eta haurrari edatera eman zeion.
20. Jinkuak lagüntzez, haurra handitü zen desertian, eta egin zen gizon gazte flexari trebe bat.
21. Faraneko desertian egon zen, eta amak ezkhunt erazi zien Ejiptar emazte batekilan.
22. Ber denboran Abimelekh, Fikol, bere armadako aitzindariarekin, jin zen Abraami erraitera: Jinkuak lagüntzen zütü egiten tüzün orotan.
23. Jinkuaz zin egin izadazüt arren nula ezteiküzün gaitzik eginen eni, ene undokuer, edo ene aziari, bena nula eginen deiküzüla eni, eta atze bezala egon ziren güne huni, nik egin deizüdan bezala.
24. Abrahamek ihardetsi zeion: Zin egiten dit.
25. Eta khueintatü zen Abimelekhi hunen mithilek bortxaz phützü bat hartü zeioelakoz.
26. Abimelekhek erran zeion: Eztakit nurk egin deizün gaizki hori: zihauk ere deusik ezpeitadazü erran, orai dano eztit entzün hortzaz mintzatzen.
27. Abrahamek arren ekharri zütien ardi eta idi eli bat, baita ere eman Abimelekhi: eta egin züten adixkidegua.
28. Abrahamek, saihetsialat ezarri unduan zazpi antxü arres saldotik berhezi zütianak,
29. Abimelekhek galthatü zeion: Baztertü dütüzün zazpi antxü hoiek zer erran nahi die?
30. Abrahamek ihardetsi zeion: Ene eskütik hartüko tüzü zazpi antxü hoiek, jakile izan ditien nula nik egin düdala phützü zilo hua.
31. Eta güne hua Bersabee deithü zen, han biek zin egin zielakoz
32. Eta bakia egin zütelakoz zineko phützian.
33. Jaiki ziren Abimelekh eta Fikol, haren armadako aitzindaria, eta ützüli ziren Filistintarren aldialat. Abrahamek hatik, oihan [...] Bersabeean lanthatürik, Bethiko Jinko Jaunari deith egin zeion.
34. Eta hanitx denboraz egon zen Filistintarren güne hartan.
BÜRÜ XXII.
Abraham badua Moriako mendi gañiala. Isaaken hiltzea. Jinkuak Abrahami hitzemanak. Nakhorren azia.
1. Hoiek hola igaran zirenian, Jinkuak herritatü zien Abraham, eta erran zeion: Abraham, Abraham? Abrahamek ihardetsi zeion: Heben nüzü.
2. Jinkuak erran zeion: Har zazü Isaak zure seme maitia, eta zuaza gogoz ikhusgarriko lürriala, eta han erakhutsiko deizüdan mendi gañian errerik eskentüko deitadazü.
3. Argitü beno lehen jaiki zen Abraham, eta astua adelatü unduan, hartü zütien berekin bi mithil gazte eta Isaak bere semia: eta err'erazteko behar ziren egürra mutztürik, juan zen Jinkuak manhatü zeion güniala.
4. Hirur gerren egünian, begiak eraikirik, günia ikhusi ziren hürrünetik:
5. Eta bere mithiler erran zeien: Ügürüki nezazie heben astuarekin; ni eta haurra, haraxet heltü unduan, eta othoitze egin dükegünian, ützüliren girade ziren ganat.
6. Erratzeko egürra hartürik, bere semiari bizkarrian ezarri zeion: eta berak eskietan eramaiten zien süia eta ganibeta. Algarrekin bazuatzalarik,
7. Isaakek aitari erran zeion: Aita? Abrahamek ihardetsi zeion: Zer nahi düzü, ene semia? Isaakek erran zeion: Badizügü süia eta egürra: nun da errerik izan behar dena?
8. Abrahamek ihardetsi zeion: Ene semia, Jinkuak berak igorriko diküzü errerik eskentü behar zaiona: Algarrekin bazuatzan arren.
9. Jinkuak erakhutsi zeion güniala heltürik, han Abrahamek eraiki ziren althare bat, hartan gañen egürrak adelatü zütien, baita ere althareko egürren gañen Isaak ezarri estekatürik.
10. Eskia hedatü zien, eta hartü ganibeta bere semiaren erhaiteko.
11. Ordü berian Jaunaren aingüriak oihü egin zeion zelütik, erraiten zeiolarik: Abraham, Abraham? Ihardetsi zeion: Heben nüzü.
12. Aingüriak erran zeion: Eztezazüla haurran gaña heda zure eskia, eztezozüla minik egin. Bazakit orai Jinkuaren beldür zirela, ene maniaren egiteko ezpeitüzü zure seme bakhoitxari pharkatü.
13. Abrahamek begiak altxatürik, ikhusi zien ahazartz bat khapar bati adarretarik lothürik, eta ahazartz hua hartürik, erre unduan eskentü ziren bere semiaren lekhian.
14. Eta güne hua izentatü zien: Jaunak ikhusten dü; eta hortakoz orai dano erraiten da: Jaunak [...], ikhusiko dü.
15. Jaunaren aingüriak zelütik oihü eginik, Abrahami erran zeion:
16. Nihauz zin egin dit, dio Jaunak; gaiza hori egin düzülakoz, eta zure seme bakhoitxari eztüzülakoz ene maniaren egiteko. 17. Benedikatüren zütüt, eta zure azia hanitx eraziren dit, zelüko izarrak eta itxas bazterreko hariñak bezala: zure aziak ber'etsaien portaliak hartüko tizü,
18. Eta zure azi gañen benedikatürik dütükezü lürreko nazione güziak, jarraiki zielakoz ene maniari.
19. Abraham ützüli zen bere mithiletarat, eta oro algarrekilan jin ziren Bersabeerat, eta han egon zen.
20. Hoiek hola igaran zirenian, berria jin zeion Abrahami Nakhor haren anaiak ükhen zütiela haur eli bat Melkha bere emaztia ganik,
21. Hüs primia, eta Büz hunen anaia et Kamüel Siritarren aita,
22. Eta Kased, eta Azau, Feldas ere bai, eta Jedlaf,
23. Eta Bathüel, Errebekaren aita: Hoiek dira Nakhor, Abrahamen anaiaren, eta Melkha, haren emaztiaren haurrak.
24. Haren [...] Erroma deithiak, sorthü zeitzon Sabee, Gaham, eta Tahas, eta Maakha.
BÜRÜ XXIII.
Sara hiltzen da. Abrahamek alhor bat erosten dü Sararen hartan ehortzteko.
1. Sara, ehün eta hogei-ta-zazpi urthez bizi unduan,
2. Hil zen Arbeeko hirian, zuñ beita Hebron, Khanaaneko aldian: eta Abrahamek nigarretan dolia hartü zien.
3. Eta, hiler egin behar dienak egin unduan, jaikirik mintzatü zen Hethen semer, eta erran zeien:
4. Ziren artian bidejant eta atze bat bezala beniz, [...] othoi, ziren herrian ehortzteko züzena, ehortz ahal dezadan hil zaitana.
5. Hethen semek ihardetsi zeioen:
6. Beha zakizkü, Jauna, gure artian Jinkuaren printze handi batentako igaraiten beitzira; ehortz ezazü hil zaizüna gure hobi ederrenetan: Gütarik batek ere etzütü enphantxatüko haren hobian hil zaizünaren ehortztetik.
7. Txütitü zen Abraham, eta gür egin aldi hartako ekhoiliarer, Hethen semer;
8. Eta erran zeien: Laket bazaizie ehortz dezadan hil zaitana, beha ziztadeie; othoizazie enetako Efron, Seoren semia,
9. Eman dizadan bere alhor bazterrian dien kharbe doblia; behar den dihariaren ordari, ziren aitzinian, enia izan dadin, han egin ahal dezadan hobi bat.
10. Efron hatik Hethatarren artian zen; eta, orok entzüten zütelarik hiriko portaletarik sarthzian, Abrahami ihardetsi zeion, eta erran:
11. Ez, ez, ene Jauna, eztükezü hola; bena untsa beha zite erraitera nuazünari: emaiten deizüt alhorra eta han den kharbia, ene herritarren aitzinian; han ehortz ezazü hil zaizüna.
12. Abraham, gür eginik, aphaltü zen herritarren aitzinian.
13. Eta hoien erditik Efroni erran zeion: Beha zakitzat, othoi; emanen deizüt alhorrak balio dien diharia, har ezazü saria, eta han gero ehortziko dit hil zaitana.
14. Efronek ihardetsi zeion:
15. Ene Jauna, beha zite: galthatzen detazün lürrak balio dizü laur ehün zilharrezko sikla; zure eta ene artian balio hortako düzü. Bena zer da hori? ehortz ezazü hil zaizüna.
16. Solaz hori entzün unduan, Abrahamek phezerazi zien, Hetarrak jakile zirelarik, Efronek galthatü zeion diharia, laur ehün zilharrezko siklak, oro zilhar hunekuak.
17. Holaxet arren Efronen alhorraz, Manbreko aldialat soz zaguenaz, eta kharbe dobliaz jabetü zen, bai eta ere alhorraren eta kharbiaren üngürian ziren zühañez.
18. Hoietzaz jabetü zen Abraham, Hetheko haurren eta hiriko borthan bilkhüra egiten ziren ororen aitzinian.
19. Abrahamek ehortzi ziren arren Sara, bere emaztia, alhorreko kharbe doblian, Manbreko aldialat soz daguenian, nun ere beita Hebron, Khanaaneko aldian.
20. Hethtarrek jab'erazi züten Abraham alhorraz eta hartan zen kharbiaz, ükhen letzan bere ilherritako.
BÜRÜ XXIV.
Abrahamek ezkhunt erazi nahi dü Isaak. Bere gogua Jinkuak erakhusten dü. Isaak ezkhuntzen da Errebekkaekilan.
1. Zahar zen Abraham eta adin handitan, eta Jaunak gaiza orotan benedikatü ziren.
2. Eta mithil zaharrenari, bere etxeko aitzindariari, erran zeion: Ezarzü zure eskia ene azpi gañen,
3. Zin egin dizadazün zelüko eta lürreko Jaunaz, eztüzüla zük Khanaaneko hoiekin egoiten nizan neskatiletarik bat ere hartüko ene semiaren emazte;
4. Bena juanen zirela ene etxekuen herriala, emazte baten bilha Isaak, ene semiarentako.
5. Mithilak ihardetsi zeion: Neskatilak ezpalin badüke nahi jin enekilan alde huntarat, behar düketa eraman zure semia zure sorth lekiala?
6. Abrahamek erran zeion: Begira zite behin ere ene semiaren alde hartarat eramaitetik.
7. Zelüko Jinko Jaunak, ene aitaren etxetik eta ene sorth lekhütik ideki naienak, mintzatü zaitanak, eta zin egin deitanak, erraiten zeitalarik: Zure aziari emanen dit alde hau, igorriko dizü bere aingüria zure aitzinian, alde hartan bilha ahal dezazün emazte bat ene semiarentako.
8. Neskatila ezpalin bazaizü jarraiki nahi, zure zinetik solt zinateke; bena behin ere eztezazüla alde hartarat ene semia eraman.
9. Mithilak arren eskia ezarri ziren Abrahamen, ber'etxeko Jaunaren, azpi gañen, eta zin egin zeion harek manhatü bezala eginen zirela.
10. Eta bürüzagiaren saldotik hartü zütien hamar khamelü, huntarzün parrasta bat ere, eta bidian jarririk, juan zen Mesopotamiala, Nakhorren hiriala.
11. [...] undo batetan, hiri khantian, bere khameliak phausatzera ützirik arrats aldian, emaztiak hur txerkhara duatzan tenorian, erran zien:
12. Abraham ene nausiaren Jinko Jauna, egün helt zitzaiztela, othoi, eta [...].
13. Eta üthürri hunen khantian niagozü, eta hiritar hoien neskatilak jinen dütüzü hur txerkhara.
14. Arren neskatila, nik erranen düdanari: Eraits ezazü zure untzia, edan dezadan, eta ihardetsiren deitadanak: Edan ezazü, zure khamelier ere edatera emanen diet, izan dadila Isaak zure mixkandiarentako begiratzen düzün emaztia: Badakiket gero ürrikaltü zirela ene bürüzagiarekilako.
15. Hitz hoiek goguan ürhentzen zütielarik, agertü zeion Errebekka, Bathüelen alhaba, untzi bat suñian. Bathüel Melkharen eta Nakhor, Abrahamen anaiaren semia zen.
16. Neskatila hori püierian eginik, ederrenetarik zen, eta phüntzela; üthürriala eraitsi zen, eta untzia betherik, etxerat ützültzen zen.
17. Aitzinia mithila elkhi zeionian erraitera: Ekharten düzün hur hortarik indazü edatera txorta bat.
18. Ihardetsi zeion: Edan ezazü, ene Jauna; eta suñetik besuala behala eraitsirik untzia, eman zeion edatera.
19. Eta edan zirenian, erran zeion: Zure khamelier ere idokiko diet hur, orok edan dezen.
20. Eta untziko hurra asketara hüstürik, lehia handitan juan zen phützütik hur idokitera eta khamelü güzier eman zeien edatera.
21. Ixil ixila soz zaguen mithila, jakin nahi zielakoz eia Jinkuak bidaje hun egin erazi zeion, bai, ala ez.
22. Khameliek edan zütenian, ürhezko behar undoko eli bat, bi sikla phezatzen zütenak, [...] [...] idoki züten, baita ere ükharai esteka eli bat, hamar sikla phezatzen zütenak.
23. Eta erran zeion: [...] nuren alhaba ziren: badeia zure aitaren etxen ostatatzeko lekhürik?
24. Ihardetsi zeion: Bathüelen, Melkha eta Nakhorren semiaren, alhaba nüzü.
25. Gur' etxen badüzü lasto, belhar eta lekhi hanitx ostatatzeko.
26. Gizonak büria aphaltü zien, eta Jaunari othoitze egin,
27. Erraiten zielarik: Benedika dadila Abraham, ene nausiaren, Jinko Jauna, ürrikaltü zaiolakoz, eta bide xüxenaz eraman naielakoz ene nausiaren anaieren etxera.
28. Neskatila hatik amaren etxera lehiatan juan zen, entzün zütenen erraitera.
29. Errebekkak bazien anaie bat, izenez Laban, etxetik elkhi zena gizonaren aitziniala, üthürri khantialano.
30. Arrebaren eskietan ikhusi beitzütien behar undokuak eta ükharai estekak, baita ere entzün gizonak erran zütienak: haren gana jin zen arren khameliekin üthürri khantian zaguelarik:
31. Eta erran zeion: Barneat zite, zü Jinkuaz benedikatürik zirena; zertako zaude kanpuan? Etxen adelatü dit zure khamelientako lekhü bat.
32. Eta sar erazi zien etxen; khameliak deskargatürik, eman zeien lasto eta belhar eta hurra ekharri, zankhuak ükhüz zitzen harek eta harekilan zirenek.
33. Eta ogia aitzinian ezarri zeion. Bena mithilak erran zeien: Eztit janen zier, erran behar deiziedana, erran beno lehen. Mintza zite, ihardetsi zeion Labanek.
34. Eta hola mintzatü zen: Abrahamen mithila nüzü:
35. Eta Jaunak benedizionez eta huntarzünez bethe dizü ene nausia: eman beteitzo ardi, idi, zilhar eta ürhe, mithil et mixkandi, khamelü eta asto hanitx.
36. Sarak, ene nausiaren emaztiak, bere zahartarzünian sorthü diozü seme bat, eta aitak dütien huntarzünak oro eman ditzotzü semiari.
37. Eta ene nausiak zin egin erazi ditazüt, erraiten zeitalarik: Eztüzü hartüko ene semiaren emaztetako Khanaaneko, ni egoiten nizan aldeko, neskatiletarik bat ere;
38. Bena juanen zira en'aitaren etxera, eta ene askazietarik hartüko düzü emazte bat ene semiarentako.
39. Nik hatik ene nausiari ihardetsi neion: Bena neskatilak ezpalin badü nahi jin enekilan?
40. Eta erran deit: Jaunak, zuñen aitzinian banabila, igorriko dizü bere aingüria zurekilan, erakhuts dizazün bidia: eta hartüko düzü ene semiarentako ene askazi, eta ene aitaren etxetik datien emazte bat.
41. Ene azkazietara heltü unduan, eztatzen bazüte, zük eztükezü ogenik, eta zure zinetik solt zirateke.
42. Egün arren heltü niz üthürri khantiala, eta erran düt: Abraham ene nausiaren Jinko Jauna, zük lagüntü banaizü orai artino ebili nizan bidian,
43. Üthürri hunen khantian niagozü; hurkara elkhiren den neskatila, zuñi ere erranen beitüt: Zure untzian den hurretik indazüt txorta bat edatera,
44. Eta ihardetsiren deitana: Edan ezazü, zure khamelier ere edatera emanen diet, izan dadila Jaunak ene nausiaren semiarentako begiratü dien emaztia.
45. Holako gogokan nintzalarik, Errebekka ikhusi düt horra zela hur untzi bat suñian: eraitsi da üthürriala, eta bethe dü untzia; eta erran deiot: Emadazü edatera hur txorta bat.
46. Lehian untzia suñetik erraitsirik, erran deit: Edan ezazü, eta zure khamelier ere emanen diet edatera. Nik edan düt, eta edan erazi deie ene khamelier.
47. Galthatü deiot gero: Nuren alhaba zirade? Ihardetsi deit: Bathüelen alhaba nüzü, Nakhorren eta Melkharen semiarena. Behar undokuak ezarri deitzot arren begithartiaren edertzeko, eta ükharai estekak ere.
48. Eta büria aphaltürik, Abrahamen, ene nausiaren, Jinko Jauna othoitü düt, benedikatzen nielarik, bide xüxenaz lagüntü naielakoz ene nausiaren illobaren gana, emaztetako har nezan horren semiarentako.
49. Nahi badüzie arren zin zinki plazerik egin ene nausiari, erradazie; ezpalin badüzie aldiz nahi, mintza zizte, juan nadin esküñialat edo eixkerrialat.
50. Labanek eta Bathüelek ihardetsi zioien: Jinkua mintzo düzü zure mihiaz: harek nahi diena baizik eztizügü erran.
51. Ori Errebekka, har ezazü, eta eraman, izan dadin zure nausiaren semiaren emaztia, Jinkuak erran diren bezala.
52. Abrahamen mithilak, ihardets hori entzün bezañ sarri, ahozpetürik othoitü zien Jauna.
53. Ürhezko eta zilharrezko untziak, eta arropa eder eli bat idokirik, Errebekkari eman zütien: haren anaier ere eta amari dohañak eman zeitzen.
54. Mahañian jarririk, jaten eta edaten egon ziren. Biharamen goizan mithila jaiki zen, eta erran zeien: Ene nausia ganat juaitera ütz nezazie.
55. Errebekkaren anaiek eta amak ihardetsi zeioen: Hamar bat egünez berere egon dadila ürrüxa gurekilan, eta gero juanen düzü.
56. Mithilak erran zeien: Enezaziela begira gehiago, Jaunak ene bidian lagüntü benai; ütz nezazie ene nausia ganat ützültzera.
57. Ihardetsi zeioen: Deith dezagün neskatila, eta jakin dezagün haren gogua.
58. Eta deiala jin zenian, galthatü zeioen: Nahi ziradia juan gizon hunekin? Bai, bai, ihardetsi zeien.
59. Ützi züten arren juaitera bere haz-amarekin, Abrahamen mithilarekin eta hunen lagünekin,
60. Eta dohatsütarzün hanitx arrebarentako galthatzen zütelarik, erran zeioen: Gure arreba zirade, mila milatan hanitx zite, eta zure azia jabet dadila ber'etsaien portalez.
61. Errebekka arren eta haren neskatuak, khamelien gaña igaranik, jarraiki ziren bere nausia ganat lehia handitan ützültzen zenari.
62. Tenore hartan haitik, Isaak paseiatzen zen Bizi eta ikhusten deithürik den phützialat duan bide gañen: egoiten beitzen ügerdiko aldian:
63. Arrats aldian, gogoketara elkhi zen kanporat: eta begiak altxatürik, khameliak horra zirela ikhusi zütien hürrünetik.
64. Errebekka ere, Isaak ikhusirik, eraitsi zen khamelü gañetik,
65. Eta mithilari erran zeion: Nur da alhorra gainti gure ganat horra den gizon hori? Eta ihardetsi zeion: Ene nausia düzü. Eta Errebekka, kapuxina behala hartürik, jauntsi zien.
66. Mithilak egin zütienak oro Isaaki erran zeitzon.
67. Isaakek Errebekka, sar erazi unduan bere amaren oihal-olhan, emaztetako hartü zien: eta horentako zien amodiuk em'erazi zeitzon, ama hil zeiolakoz ükhen zütien bihotz min handiak.
BÜRÜ XXV.
Abraham ezkhontzen da Zethüraekilan. Hoien leñhüra. Abraham hiltzen da. Ismaelen azia. Esau eta Jakob sorthzen dira.
1. Abraham ezkhuntü zen gero Zethüra deitzen zen emazte batekilan;
2. Sorthü zeitzon Zamran, Jeksan, Madan, Jesbok eta Süe.
3. Jeksanek egin zütien Saba eta Dadan. Dadanek aldiz Asürim, eta Latüsim, eta Loomin.
4. Madianek egin zütien Efa, Ofer, eta Henokh, eta Abida, eta Eldaa: Hoiek oro Zethüren azitik elkhi ziradien:
5. Eta bere huntarzünak oro Isaaki eman zeitzon Abrahamek:
6. Eta beste emaztetarik ükhen zütien haurrer ere eman zeien dohañ eli bat, bizi zelarik, eta berhezi zütien Isaak bere semetik, bai ta ere igorri ekhi jaiki aldialat.
7. Abraham biz'izan zen ehün eta hirurtan hogei-ta-hamabost urthez.
8. Eta, ingoxatü zen zahartarzün hunez, adin handian, bizitzez aserik, hil zen, eta bere gizeliari jüntatü zen.
9. Bere semek, Isaakek eta Ismaelek, ehortzi züten kharbe doblian, Efronen, Seor Hethtarraren semiaren, alhorrian, Manbreko eretzian;
10. Hetheko semer erosi zien alhorrian han ehortzirik izan zen, Sara bere emaztia bezala.
11. Eta hura hil zenian, Jinkuak benedikatü ziren Isaak, Bizi eta ikhusten <...>.
12. Hau da Abrahametik eta Agar Ejiptarretik, Sararen mixkanditik, elkhi ziren haurren zunbata, Ismaelek eginena:
13. Eta hoiek dirade haur haien izenak, belhañez belhañ. Ismaelen primia Nabajoth, bestiak aldiz Zedar, eta Abdeel, eta Mabsam,
14. Eta Masma, eta Düma, eta Masa,
15. Hadar, eta Thema, eta Jethür, eta Nafis, eta Zedma.
16. Hoiek dirade Ismaelen semiak: eta bere jauregier eta herrier eman züzten izenak, hamabi aitzindari izan beitziren bere gizelietan.
17. Ismael biz'izan zen ehün eta hogei-ta hamazazpi urthez, eta indarrak mentstürik hil zen, baita ere jüntatü bere gizeliari.
18. Haren egongia hedatzen zen Hebilatik Sürerano, Ejiptoko aldialat soz daguenari Asiriarat juailer. Hil zen bere anaie güzien aitzinian.
19. Hoiek ere dirade Isaaken, Abrahamen semiaren undokuak: Abrahamek egin ziren Isaak;
20. Isaak, berrogei urthetan, ezkhuntü zen Errebekkaekilan, Bathüel Siritar Mesopotamiakuaren alhabarekilan, Labanen arrebarekilan.
21. Eta othoitü ziren Jauna, emaztia behota zielakoz; eta Jaunak Errebekkari eman zeion izorratzeko ahala.
22. Eta, nula haurttuak sabelian joka ari betzeitzon, Errebekkak erran zien: Hola heltü behar zeitanaz geroztik, zentako izorratü niz? Eta Jaunari aholkü galthatzera juan zen.
23. Jaunak erran zeion: Bi gizeli sabelian ekharten dütüzü, zure sabeletik elkhi unduan, algarren kuntra jaikiko dütüzü; eta, batak bestia garhaitürik, primia gaztenaren azpian egonen düzü.
24. Erditzeko tenoria jin zenian, bi seme sorthü zütien.
25. Lehenik sorthü zena, gorrixka zen, oro bilhostatürik; eta Esau deithü züten. Bestia ere behala sorthü zen, anaiaren zankhua eskian etxekitzen zielarik: eta hortakoz izentatü züten Jakob.
26. Hirurtan hogei urthetan zen Isaak, haurtto hoiek sorthü zeitzonian.
27. Handitü zirenian, Esau ihizlari trebetü zen, eta lür lanetan ari zen: Jakob aldiz, zühür beitzen, oihal-olhan zaguen.
28. Isaakek maite zien Esau, jateko ihizi atzamaiten zeiolakoz: eta Errebekkak maitiago zien Jakob.
29. Jakobek egos erazi zien janhari bat: akhitürik jin zenian kanpotik, Esauk,
30. Erran zeion: Indazü janhari gorri gorrixka hortarik, akhitürik beniz hanitx. Hortakoz izentatü züten Edom.
31. Jakobek ihardetsi zeion: Sal ezadazüt zure primüguako züzena.
32. Esauk erran zeion: Hiltzen nüzü, zertako düket primüguako züzena?
33. Jakobek erran zeion: Egin izadazüt arren zin. Esauk zin egin zeion, baita ere saldü primüguako züzena.
34. Eta hola ogi, eta ilhar biribil salsa hartürik, jan eta edan ziren, eta kanpua hartü; primügua saldü zielakoz axolik hanitx gabe.
BÜRÜ XXVI.
Isaak badua Jerarat; ebasten deie Errebekka. Adixkidegua egiten dü Abimelekhekilan. Esau ezkhuntzen da.
1. Abrahamen denboran heltü zen bezalako gosete handi bat, jin zen alde hartarat, eta Isaak juan zen Abimelekhen, Filistinen erregiaren, ganat.
2. Jinkuak, agertürik, erran zeiolakoz: Etzitiela Ejiptualat juan, egonen zirade erakhutsiko deizüdan aldian.
3. Han atze bezala ebil zite, zurekilan nükezü, eta benedikatüren zütüt; zuri eta zure aziari emanen deiziet güne hoiek oro, Abraham zure aitari egin düdan zinaren arabera.
4. Zelüko izarrak bezala hanitxtüko dit zure azia, baita ere zure undokuer emanen güne hoiek oro: eta zure azian benedikatürik dütükezü lürreko giz'eli güziak,
5. Abrahamek egin dielakoz erran neiona, begiratü dütielakoz ene maniak, eta ene erakhutspenak, etxeki dütielakoz eman neitzon legiak.
6. Isaak egon zen arren Jeraran.
7. Eta alde hartako gizonek galthatürik nur zen Errebekka, ihardetsi zeien: Ene arreba da, beldür beitzen erho lezen aithortzen bazeien emaztia ziela, eder ederretarik zelakoz.
8. Hanitx egünen bürian, nula güne hartan egoiten beitzen, Abimelekhek, Filistinen erregiak, leihotik soz zaguelarik ikhusi zien libertitzen zela Errebekka bere emaztiarekilan.
9. Eta bere gana jin erazi unduan, erran zeion: Ageri beita emaztetako düzüla, zentako gezürrez erran deiküzü arreba züniela? Ihardetsi zeion: Beldür nündüzün erho nentzazien haren gatik.
10. Abimelekhek erran zeion: Zentako inganatü gütüzü hola? Gütarik nurbaitek borrokatü ahal zikezün zure emaztia, eta bekhatü handi egin erazi zineiküzün. Eta manü hau bere giz'eli güziari eman zeion:
11. Gizon hunen emaztia huntkitzen dükiena, izanen da erhorik.
12. Güne hartan aziak erein zütien Isaakek, eta ehünetan bildü zien erein azia; eta Jaunak benedikatü zien.
13. Huntarzüna handitü zeion, oro probetxatzen zeitzolarik, eta egünetik egüniala aberatstez ahal handien batetara heltü zen:
14. Saldozka beitzütien ardiak, aberiak, sehiak eta mixkandiak. Hortakoz bekhaiztürik Filistinek,
15. Abraham haren aitaren mithilek egin zütien phütziak, thapatü zeitzoen, baita ere lürrez bethe:
16. Eta Abimelekhek Isaaki erran zeion: Hürrünt zite gure ganik, gü beno haborotü beitzirade.
17. Isaak hürrüntü zen, eta egoitera jin zen Jerarako ühaitz unduala.
18. Berriz zil'erazi zütien lehenago Abraham ber'aitaren mithilek egin züzten phütziak, Filistinek, hura zentü zenian, lürrez bethe züztenak, eta aitak eman zeien izenaz izentatü zütien.
19. Naballa barnia zilatürik, ediren züten hur bizia.
20. Bena han ere Jerarako artzañek aharra txerkhatü zeien Isaaken artzañer, erraiten zeielarik: Hur hau guria da: Eta hortakoz, Isaakek phützü hua izentatü zien Ghezürra.
21. Beste bat ere zilatü unduan, harzara aharratü ziren artzañak: eta Isaakek izentatü zien phützü hua Etsaiguak.
22. Hantik juanik, beste phützü bat zil'erazi zien, eta hunen gatik aharrarik etzütielakoz ükhen Largua deithü zien, erraiten zielarik: Jaunak larguan ezarri gütü, baita ere hanitx erazi lürrian.
23. Güne hortarik igaran zen Bersabeeralat,
24. Eta biharamen, gaian agertürik, erran zeion Jaunak: Zure aita Abrahamen Jinkua nüzü ni; beldürt etzitiela, zurekilan banago; benedikatüren zütüt, eta Abraham ene sehia dela kausa hanitxtüko dit zure azia.
25. Han arren eraiki zien althare bat, eta Jaunari deith eginik, hedatü zien bere oihal-olha: baita ere bere sehier manhatü phützü bat zila lezen.
26. Güne hartara jin ziradien Abimelekh, eta Okhosath haren adixkidia eta Fikhol, haren armadaren aitzindaria;
27. Isaakek erran zeien: Zentako horra zireie ene gana, hastiatzen düzien, eta zien herritik hürrünt erazi düzien gizona gana?
28. Ihardetsi zeioten: Ikhusi dizügü Jauna zurekilan dela, eta hortakoz erran dizügü: Algarri zin egin dezagün, eta adixkidegua,
29. Nula gaizkirik zük ezteiküzün eginen, gük deusik ezpeiteizügü hunki, eta gaitzirik ere ezpeteizügü egin; bakian ützi beitzütügü juaitera Jaunaren benedizionez betherik.
30. Barazkaitara eman zeien arren Isaakek, eta jan eta edan unduan,
31. Goizik jaikirik, algarri zin egin züten, eta Isaakek bakian ützi zütien bere herrialat ützültzera.
32. Egün berian sehiek zilatü züten phütziaren berri Isaaki eman züten, erraiten zeioelarik: Ediren dizügü hurra.
33. Phützü hua Isaakek deithü zien Hanitxdüra: hiriak aldiz, Bersabeek orai artino begiratü dien izenaz.
34. Esau hatik, berrogei urthetan, ezkhuntü zen Jüdithekin, Beer Hethtarraren alhabarekin, eta Basemathekin, Elonen ber lekhükuaren alhabarekin,
35. Isaakek eta Errebekkak begi hunez sogiten etzeienekin.
BÜRÜ XXVII.
Jakobek aitaren benedizionia ükheiten dü. Esauen bihotz-mina eta mehatxiak.
1. Isaak hatik zahartü zen, eta begiak ülhüntü betzeitzon, etziuen ikhus: eta Esau bere primia deithürik, erran zeion: Ene semia? Esauk ihardetsi zeion: Heben nüzü.
2. Aitak erran zeion: Ikhusten düzü zahartü nizala, eta eztakidala zuñ egünez hilen nizan.
3. Hart zatzü zure armak, zure flex' untzia eta üzteia, eta zuaza kanporat; eta ihizi zunbait atzaman dütükezüenian,
4. Adelatüko deiztadatzü nik maithe [...] gisan, eta ekhar itzadatzü, jan detzadan, eta benedika zitzadan hil beno lehen.
5. Errebekkak entzün zien solaz hori, eta kanporat elkhi zenian Esau aitak manhatien egitera,
6. Jakob bere semiari erran zeion: Zure aita entzün dit elhestan Esau zure anaiarekin, eta erraiten ziola:
7. Atzamanen tüzün ihizietarik ekhar itzadatzü zunbait, eta adel'ezadazü janhari bat, Jaunaren aitzinian benedika zitzadan hil beno lehen.
8. Orai arren, ene semia, ari zite ene aholkiaren arabera:
9. Arres salduala juanik, ekhar itzadatzü bi ahüñe hobenetarik, haietzaz adela dezadan zure aitarentako khoi den salsa bat;
10. Eta zük eskentürik jan dükienian, hil beno lehen, benedika zitzan.
11. Jakobek ihardetsi zeion: Badakizü Esau ene anaia oro bilhostatürik dela, eta ni aldiz bilho gabe nizala.
12. Aitak huntkitzen balin banai ezkiez (sic), eta asmatzen balin banai, lotsa nüzü ust'üken dezan harez trüfatü nah izan nizala, eta gero benedizioniaren lekhian eman dizadan bere madarizionia.
13. Amak erran zeion: Ene semia, nitan gaña eror bedi madarizione hori: beha zakitzat, eta behala erran deitzüdanak ekhar etzadatzü.
14. Juan zen, eta ahüñiak ekharririk, amari eman zeitzon. Amak, aitak nahi zien bezala adelatü zien janharia.
15. Eta Esauen arropa ederrenez, etxen begiratzen zeitzonez, beztitü zien Jakob.
16. Eta ahüñe larrüz üngüratü zeitzon eskiak, lephua eta ageri zütienak oro.
17. Eta eman zeitzon adelatü zien janharia, eta err'erazi zütien ophilak.
18. Jakobek aitari hoiek erraman unduan, erran zeion: En'aita. Zer nahi düzü? ihardetsi zeion Isaakek: nur zia zü, ene semia?
19. Jakobek erran zeion: Esau, zure primia nüzü: zük manhatü bezala, egin dit: Jaiki zite, eta jar, eta jan ezazü nik atzaman dütüdan ihizietarik, benedika nezazün.
20. Isaakek bere semiari erran zeion berriz: Nulaz ediren ahal tüzü hañ laster? Ihardetsi zeion semiak: Jinkuak nahi ükhen dizü bürü egin nezan nahi nienarekin.
21. Isaakek erran zeion: Hüllant zite hunat, huntki zitzadan, ene semia, eta jakin dezadan Esau ene semia ziren, bai al'ez.
22. Jakob aita ganat hüllantü zen, eta Isaakek, aztatü zienian, erran zien: Mintzua Jakobena da, bena eskiak Esauenak dira.
23. Eta etzien ezagütü, eskiak primiarenak bezala bilhostatürik zütielakoz. Benedikatzen zirelarik,
24. Erran zeion: Esau ene semia zireia? Bai, ihardetsi zeion Jakobek.
25. Ene semia, eman ezadazüt jatera atzaman dütüzün ihizietarik, benedika zitzadan. Jakobek jatera eman zeion; eta jan zienian, edatera eman zeion ardu, eta edan unduan,
26. Isaakek erran zeion: Hüllant zite, ene semia, eta besarka nezazü.
27. Hüllantü zen, eta besarkatü ziren; eta, senditü bezañ sarri haren arropek santzen zien ürrin huna, Isaakek erran zeion, benedikatzen zirelarik: Ene semiaren üsañak Jaunak benedikatü tien alhor bethen üsaña üdüri dizü.
28. Eman deizazüla Jinkuak zelüko ihitza, eta lür huntkallü, eta ogi eta ardu hanitx.
29. Zure sehi ditiela popüliak, eta giz' eliek othoit zitzela: izan zite zure anaien Jaun; eta zure amaren haurrak künkür ditiela zure aitzinian: zü madarikatüren zütiena izan dadila madarikatürik; eta zü benedikatüren zütiena, betha dadila benedizionez.
30. Isaakek elhe hoiek ürhentü zütien bezañ sarri, eta Jakob kanporat elkhi zenian, Esau jin zen,
31. Eta aitari ekharri zeion ihizizko janharia adelatürik, erraiten zeiolarik: Jaiki zite, en'aita, eta jan ezazü zure semiak atzaman tien ihizietarik, benedika nezazün.
32. Isaakek erran zeion: Nur othe zirade zü? Esauk ihardetsi zeion: Esau, zure primia nüzü, ni.
33. Izigarriki espantatü zen Isaak, eta sinhets ahal daitien beno haboruago zoratürik, erran zeion: Nurk arren doidoia ekharri deit ihizketan atzaman diena? Orotarik jan <...> zü jin beno lehen, eman diot ene benedizionia, eta benedikatürik dükezü.
34. Aitaren solaz hau entzün zienian, Esauk, orrua bat eginik, bihotz-min handi handitan erran zeion: En'aita, eman ezadazüt eni ere zure benedizionia.
35. Isaakek ihardetsi zeion: Zure anaiak atzaman nizü, eta zuri zor neizün benedizionia ükhen dizü.
36. Esauk erran zien: Ezpeitie gaizki izentatü Jakob: beste aldi batez ere ene lekhian jarri beita: lehen, primügua eraman ditadazü, eta orai ere zük zor zeneitadan benedizionia eraiki ditadazü. Bena, aita, ezteitazia eni ere begiratü beste benedizione bat? erran zeion orano.
37. Isaakek ihardetsi zeion: Zure bürüzagitü dit, bere anaiak oro haren üztarri pian ezarri diotzüt: hazkürritako eman diotzüt ogi eta ardu, eta hortik kanpo, zer egin diot zuretako, ene semia?
38. Esauk erran zeion: Aita, eztüzia arren benedizione bat baizik? Ni ere othoi, othoi, benedika nezazü. Eta nula nigar turrustaz eta marraskaz ari beitzen,
39. Isaakek bihotza minberatürik, erran zeion: Lür huntgallian eta zelü gañetik horra den ihitzian,
40. Dükezü zure benedizionia. Biziko zirade ezpataren khostüz, eta izanen zira zure anaiaren sehi: eta jinen düzü denbora bat, zuñtan ere, haren üztarria bürü gañetik iharausirik, solt beitzirate.
41. Esauk hastiatzen ziren Jakob, aitak eman zeion benedizionia gatik; eta bere goguan ziuen: Heltüren da en'aitaren hil dolia, eta ordian erhoko düt Jakob ene anaia.
42. Gogo hori jakinik, Errebekkak jin erazi zien Jakob bere semia, eta erran zeion: Esau, zure anaia, mehatxüz diagozü erhoko zütiela.
43. Beha zakitzat arren, lehia zite hebentik juaitera Laban, ene anaie, Haranen denaren ganat:
44. Zunbait egünez egonen zirade harekilan, zure anaieren khexia em'artino,
45. Eta khexia igaranik, egin deizozüna ahats dien artino: Mezü bat nik zuri igorririk, jin eraziko zütüt gero hunat. Zentako, egün batez, gal nitzake ene bi semiak?
46. Errebekkak erran zien gero Isaaki: Biziak ünhatzen nizü Hethtar neskatilak direla kausa; Jakob ezkhuntzen bada alde huntako azi batekin, haboro enüzü nahi bizi.
BÜRÜ XXVIII.
Jakob badua Mesopotamialat. Esau ezkhuntzen da Mahelethekin, Ismaelen alhabarekin. Ametsetan Jakobek ikhusten dü zürübü bat.
1. Isaakek arren, Jakob deithürik, benedikatü zien, eta manü hau eman zeion: Eztezazüla emaztetako har Khanaaneko neskatiletarik bat ere,
2. Bena zuaza Mesopotamialat, Sirian denialat, Bathüelen, zure amaren aita denaren etxerat, eta ezkhunt zite Labanen, zure osabaren, alhaba batekilan.
3. Jinko ahalorotakuak benedika zitzala, handi eraz eta hanitx eraz dezala zure azia, izan zitien giz' eli saldo baten aita:
4. Eman ditzatzüla, eta eman ditzala zure undokuer, Abrahami hitzaman zütien benedizioniak: jabe izan zitien egoiten zien lürraz, zure aita handiari hitzaman zienaz.
5. Jakob juan zen, aitari adio erranik, Siriako Mesopotamialat, Labanen, Bathüel Siriatarraren eta Errebekka, bere amaren, etxerat.
6. Eta Esauk ikhusirik aitak, benedizionia emanik, Jakob igorri ziela Mesopotamialat, hanko emazte batekin ezkhunt zadin; eta, benedizionia eman unduan, manhatü zeiola: Etzitiela ezkhunt Khanaaneko neskatila batekin ere;
7. Eta Jakob, ait'amen maniaren arabera, juan zela Sirialat:
8. Borogatürik ere aita Khanaaneko neskatilez etzela agrada,
9. Juan zen Ismaelen gana, eta, emazte jadanik zütienetarik kanpo, ezkhuntü zen Mahelethekin, Ismaelen, Abrahamen semiaren, alhabarekin, Nabajoten arrebarekin.
10. Jakob arren, Bersabeetik elkhirik, bazuan Haranerat.
11. Güne batetara heltü zenian, ekhi itzaltzian, han deskansatü nah' izan zen; hanko harrietarik bat hartü zien bürünegitako, eta güne hartan lo gin zien.
12. Eta ametsetan ikhusi zien zürübü bat lürretik zelü gañiala txüti: Eta Jaunaren aingüriak gora eta behera zabiltzan zürübü hartan.
13. Jauna ere ikhusi zien zürübü thinian künkürtürik hari erraiten: Ni Jauna nüzü Abraham zure aitaren Jinkua, eta Isaaken Jinkua: zuri eta zure aziari lo zaudian lür hori emanen dit.
14. Eta zure azia lür erhautsa bezala dükezü: hedatüko zirade arratseko eta goizeko aldialat, ügerdiko et gaierdiko aldialat: eta lürreko giz'eliak oro benedikatürik dütükezü zütan, eta zure azian.
15. Zantüren zütüt nun nahi ere ziratien lekhian, eta ekharriko zütüt alde huntara; eta etzütüt ütziko nik erran deitzüdanak oro egin artino.
16. Jakobek, lotarik irratzarri zenian, erran zien: Egiazki Jauna güne huntan da, eta nik enakien.
17. Eta ikharatürik erran zien: Zuñ izigarri den güne hau! Jinkuaren etxia, eta zelüko bortha beita.
18. Goizik jaikirik, Jakobek hartü ziren bere bürü peko harria, eta txüt-txüt ezarri zien jakiletako, olio gaña ixuririk.
19. Eta lehen Lüsa deithen zen hiriari Bethelen izena eman zeion.
20. Eta hitzaman hau egin zien: Jinkua enekilan balin badago, eta zañtzen balin banai nabilan bidian, eta emaiten balin badeitzat hazteko ogia, eta beztitzeko arropak,
21. Eta ützültzen baniz dohatsüki ene aitaren etxerat: Jauna date ene Jinkua;
22. Eta jakile txüt-txüt daguen harri hau, deithüren da Jinkuaren Etxia: Eta emanen deiztatzün ororen detxima eskentüko deizüt.
BÜRÜ XXIX.
Jakob heltzen da Labanen etxera. Han zazpi urthez egon unduan, ezkhuntzen da Liarekin, eta, beste zazpi urtheren bürian, Errebekkarekin. Liaren haurrak.
1. Bidia hartürik, Jakob heltü zen Goizaldeko lürriala.
2. Eta sorho batetan phützü bat ikhusi zien, baita ere hirur arres saldo phützü khantian etzanik: phützü hartako hurrian edan erazten beitzüzten arresak, eta phützü ahua losa handi batek thapatzen zien.
3. Arresak oro saldotü zirenian, eraikiten zeien losa, eta hurrez ase zirenian, ara thapatzen zeien phützia.
4. Eta Jakobek artzañer erran zeien: Anaiak, nunko zireie? Ihardetsi zioten: Haraneko.
5. Galthatü zeien: Eztüzieia ezagützen Laban Nakhoren semia? Ihardetsi zioten: Ezagützen dizügü.
6. Untsa da? galthatü zeien. Untsa düzü, erran zioten: Eta hortxe Errakhel, haren alhaba, bere arresekilan hunat horra düzü.
7. Eta Jakobek erran zeien: Orano ekhia gora da, eta ezta arresen korralialat hotsemaiteko tenoria; edan eraz itzatzie, eta eraman itzatzie gero alhagialat.
8. Ihardetsi zioten: Eztiozügü hol'egin, arresak oro saldo artino, eta losa phützü gañetik eraiki beno lehen arreser edatera emaiteko.
9. Solazian ari zielarik, Errakhel heltü zen ber'aitaren arresekilan: berak hotsemaiten beitzütien alhatzera.
10. Errakhel ikhusi zienian, jakinik haren küzüña zela, eta arres saldua Labanena, haren osabarena zela, Jakobek phützia thapatzen zien losa eraiki zien.
11. Eta arresek edan zütenian, mintzua goratürik, nigar turrustaz, besarkatü zien Errakhel,
12. Eta erran zeion haren aitaren anaia zela, baita ere Errebekkaren semia: berri hori behala aitari ekharri zeion Errakhelek.
13. Aita, ber'arrebaren semia horra zeiola entzünik, behala elkhi zen Jakopen bidiala; eta besuetan tinkatürik, potak egin unduan, eraman zien etxerat. Eta zentako bidian jarri zen jakin unduan,
14. Erran zeion: Ene aragiaren aragia eta ene odolaren odola zira. Eta hilabethe baten bürian,
15. Erran zeion: Ene anaie zirelakoz, behar naizia dohañ zerbütxatü? Erran ezadazüt arren zer soldata nahi düzün.
16. Labanek bazütien hatik bi alhaba: prima, deithzen zen Lia, etxek' alaba aldiz, Errakhel.
17. Lia llapartsü zen; Errakhel aldiz begithartez eder eta gozagarri.
18. Etxek' alhabaz amodiotürik, Jakobek Labani erran zeion: Errakhel zure etxek'alhabaren ordari, zazpi urthez zerbütxatüko zütüt.
19. Labanek ihardetsi zeion: Hobiago düzü bai zuri eman dezadan beste gizon bati beno lehen: Egon zite enekilan.
20. Errakhelen ükheiteko zazpi urthez sehi egon zen Jakob, eta denbora hori llabür üdüritü zeion, handi beitzen Errakhelentako zien amudiua.
21. Eta Labani erran zeion: Eman ezadazüt ene emazt<...>, bethe beita harekin ezkhuntzeko ene denbora.
22. Labanek, adixkide saldo eli bat khümitatürik, egin zütien ezteiak.
23. Eta arratsen Lia ber'alhaba sar erazi zien Jakopen ohian,
24. Emaiten zeiolarik neskato bat, Selfa deithzen zen bat. Kostüma zen bezala, emaztia ganat hüllantü zen Jakob, eta biharamenian Lia ziela ikhusi zien:
25. Eta aitaginarrebari erran zeion: Zer egin nahi ükhen deitazüt? Etzütüta Errakhelentako zerbütxatü? Zentako inganatü naizü?
26. Labanek ihardetsi zeion: Gure herrian eztüzü üsatzen etxek'alhabak ezkhunt ditien primak beno lehen.
27. Ürhent ezazü zure emaztiarekin hasi düzün astia; eta hau ere emanen deizüt zazpi urthez eginen deiztadatzün lanen ordari.
28. Labanek nahi zien bezala egin zien Jakobek, eta zazpi egünen bürian, ezkhuntü zen Errakhelekilan.
29. Huni aitak eman zeion neskato bat, Bela deithzen zen bat.
30. Azkenian nahi zirenarekin ezkhuntürik, primaren beno amodio haboro etxek'alhabaren zielarik, beste zazpi urthez sehi egon zen Labanen etxen.
31. Jaunak hatik ikhusirik Lia mesperetxatürik zela, izorra erazi zien, ahizpa behota zaguelarik.
32. Loditürik Liak sorthü zien seme bat, izenez Errüben, erraiten zielarik: Jaunak ikhusi dü en' aphaltarzüna; ene senharrak orai maithatüko nai.
33. Berriz ere izorratü zen, eta seme bat sorthü zienian, erran zien: Jaunak, ikhusi beitü hastiatürik nizala, eman deit bigerren seme hau; eta deithü zien Simeun.
34. Hirurgerren aldiko izorratü zen, eta beste seme bat sorthürik, erran zien: Orai ene senharrak maitiago naike, eman deitzodalakoz hirur seme; eta semia izentatü zien, Lebi.
35. Laurgerren aldiko izorratü zen, eta seme bat sorthü zien, eta erran zien: Orai laidatüko düt Jauna: eta hortakoz bere semia deithü zien Jüda: eta haur egitetik baratü zen.
BÜRÜ XXX.
Jakobek ükhen zütien haurrak Bela, Selfa, Lia eta Errakhelen ganik. Labanekin bake egiten dü.
1. Errakhelek, behota zelakoz, ahizparen kuntra bekhaiztürik, bere senharrari erran zeion: Eni ere haur egin ezadazü, bestela hilen nüzü.
2. Khexatürik Jakopek ihardetsi zeion: Jinko batentako hartzen naizia, nik zütüta behot erazi?
3. Errakhelek erran zeion: Bela badit neskatotako, zuaza haren ganat haur egin dizadan, eta ene belhañen gañen sorth ditzadan.
4. Eta emaztetako eman zeion Bela: hau,
5. Gizona ezagütürik, izorratü zen, eta seme bat sorthü zien Belak.
6. Eta Errakhelek erran zien: Hunki egin deit Jaunak, entzün beitü ene oihia, eman beiteit seme bat; eta hortakoz izentatü zien Dan.
7. Belak, berriz izorratürik, sorthü zien beste seme bat.
8. Errakhelek erran zien ordian: Jinkuak izart erazi nai ene ahizparekin, eta goithü düt ahizpa; eta hortakoz haurra deithü zien Neftali.
9. Liak ere, haur egiteko balheiü zela ikhusirik, senharrari eman zeion Selfa, bere neskatua.
10. Hunek, izorratürik, sorthü zien seme bat.
11. Eta Liak erran zien: Iruski; eta haurra deithü zien Gad.
12. Selfak sorthü ziren berriz beste haur bat,
13. Eta Liak erran zien: Hau ene dohatsütarzüneko: emaztek deithüren benaie dohatsia; eta hortakoz izentatü zien Aser.
14. Ogi ephaiteko arruan hatik, alhorretarat juanik, Errübenek Lia bere amari ekharri zeitzon ediren zütien lo belhar eli bat. Eta Errakhelek Liari erran zeion: Eman izadazü semiak ekharri deitzün lo belhar hoietarik.
15. Liak ihardetsi zeion: Etzireia mengua gabe senharra eni eramanez geroztik, nahi züntükia ere orano semiak ekharri deiztadan lo belharrak? Errakhelek erran zeion: Senharra lo dadila gaur zurekilan, emaiten badeitazüt semiak ekharri deitzün lo belharretarik.
16. Eta arrats aldian, alhorretik horra zelarik, Jakobi bidiala elkhi zeion Lia, eta erran zeion: Ene ganat tziaurri, erosi beitzütüt ene semiaren lo belharren ordari. Eta harekilan gai hura igaran zien.
17. Eta Jinkua haren othoitzer behatürik, izorratü zen Lia, eta sorthü zien bostgerren seme bat,
18. Eta erran zien: Jinkuak eman deit ordaria, senharrari eman neiolakoz ene neskatua; eta bere semia izentatü zien Isakhar.
19. Eta berriz ere izorratürik, Liak sorthü zien seigerren seme bat,
20. Eta erran zien: Jinkuak eman deit dohañ hun bat: aldi huntan ere ene senharra enekilan date, sei muthiko egin beteitzot: eta haurra izentatü zien Sabülon.
21. Eta hunen undotik, sorthü zien alhaba bat, Dina deithü zien bat.
22. Errakhelez ere ohartürik, Jauna haren othoitzer behatü zen, eta haurgiteko ahala eman zeion.
23. Errakhel izorratü zen, eta sorthü zien seme bat, erraiten zielarik: Jinkuak eraman deit ene ahalkegarria.
24. Eta deithü zien bere semia Josef, erraiten zielarik: Eman dizadala Jaunak beste seme bat ere.
25. Josef sorthü zeionian, Jakobek bere aitaginarrebari erran zeion: Ütz nezazü juaitera ene herrialat, ene sorth-lekhialat.
26. Eman itzadatzü ene emaztiak, eta ene haurrak, haien ükheiteko zerbütxatü beitzütüt, juan nadin hebentik: badakizü zük nula zerbütxatü zütüdan.
27. Labanek ihardetsi zeion: Pharka izadazü, badakit zü ziela gatik Jinkuak benedikatü naiela.
28. Egizü zihauk nik zor deizüdanen khuntia.
29. Jakobek erran zeion: Badakizü zük nula zerbütxatü zütüdan, eta nula ere zure huntarzüna hanixtü den ene eskietan.
30. Aphürtto zünien ni zure ganat jin artino, orai aldiz aberats zirade; Jaunak benedikatü beitzütü zur'etxen ni sarthü nizan bezañ sarri. Jüsto düzü arren en' etxiari ere gogo eman dezadan.
31. Labanek ihardetsi zeion: Zer emanen deizüt? Jakobek erran zeion: Eztit nahi deüsik: bena egiten badüzü nik erranen deizüdana, orano ere bazk'eraziren tit eta ere artzañtüren zure arresak.
32. Khunt itzatzü zure arres salduak oro, eta bazterrealat ezartzü ardi ñabarrak oro eta hebentik harat xurpall thonatürik, eta ñabar sorthüren diren ardiak eta, ahüntzak oro, eñe soldatako ditiket.
33. Eta phartitzeko tenoria jin datenian, althe diket ene egitatia: eta ardietan eta ahüntzetan ñabar, eta thonatürik, eta xurpall eztiatenek orok erran dezela ebatsi tüdala.
34. Labanek ihardetsi zeion: Agrada zitazü galthatzen düzüna.
35. Eta egün hartan berian bazterrialat ezarri zütien ahüntz, ardi, eta akher eta ahazartz ilhia ñabar zütienak oro; eta bere semer eman zeitzen begiratzera kolore batetako zien arres salduak oro, erran nahi beita ilhia xuri edo beltx zütienak.
36. Eta hirur egünen bidia ezarri zien bere arresen sühiak bazk'erazten zütienen artian.
37. Eta Jakobek haltz eta ürrütx eta gazteñatze zaharo eli bat mutztürik, xurixkatü zütien, hantxe hebentxe axala idokitzen zeielarik; eta holatan üdüri züten xuri eta berde zirela, eta hanitx koloretako.
38. Eta ezarri zütien edangia bazterrian, arresek ikhus letzen edatera jitian, eta haier soz ernalt litien.
39. Eta heltü zen nula arresek, zaharo haier soz ernaltü unduan, sorthü züztela hüme ñabar, eta hanitx kolorez thonatü eli bat.
40. Eta Jakobek berhezi zien arres saldua, eta zaharuak ezarri zütien asken gañen, ahazartzek ikhus litzen: eta ilhia xuri eta beltx züten arresak, Labanenak ziren; bestiak oro aldiz Jakopenak; arres salduak berhezirik zaudielarik.
41. Bedatsian arren, ardiak azkaratzen zienian, Jakobek zaharuak hur asketan ezarten zütien ahazatzen eta ardien bixtan, haier soginez ernalt litien.
42. Bena, berantxa edo bigerren aldiko azkaratzen ziener, zaharorik bixtan etzeien ezarten. Larrazkenian sorthzen zien hümiak oro Labanentako ziren; primaberan sorthzen zienak aldiz Jakobentako.
43. Holaxet, Jakob aberats aberatstü zen, saldozka beitzütien, arresak, mixkandiak eta sehiak, khameliak eta astuak.
BÜRÜ XXXI.
Labanen ixilik Jakobek ihes egiten dü. Laban lasterka undotik jarraikiten zaio. Biek adixkidegua egiten düte.
1. Jakobek entzün zütien gero Labanen semiak mintzatzen, erraiten zütelarik: Gure aitak zütienak oro hartü tü Jakobek, eta, haren huntarzünez aberatstürik, ahal handiko gizona egin da.
2. Eta ikhusi zien ere Labanek etzeiola lehen bezalako begitharte argi bat egiten.
3. Eta nula Jaunak erraiten betzeion: Ützül zite zure aiten herrialat, zure askazien ganat, eta ni zurekilan nükezü,
4. Errakheli eta Liari igorri zeien erraitea, jin zitien arresak bazkatzen zütien güniala;
5. Eta erran zeien: Ikhusten dit ziren aitaren begithartia eztela enetako lehen bezañ argi, nahi bada ere, ene aitaren Jinkua enekin diagozü.
6. Ziek badakizie nula ene indar oroz zerbütxatü düdan zien aita.
7. Bena aitak zienak xederak ene hedatürik hamarretan khanbiatü ditazü soldata, nahi bada Jinkuak etzeion haizütü eni gaizki egitez.
8. Erraiten bazeitan: Arres ñabarrak oro zure dütükezü: ardiek sorthzen züzten hüme ñabarrak; erraiten zeitadanian: Arres xuriak oro zure dütükezü: ardiek sorthzen züzten hümiak xuri.
9. Jinkuak ziren aitari ideki deitzon huntarzünak eni eman deitzat.
10. Ardien ernalt erazteko tenoria jin zenian, begiak goratü tüt, eta, lo nintzalarik, ikhusi tüt khotxo ñabarrak eta kolorez thonatiak ürrüxen estaltzen.
11. Eta ametsetan Jinkuaren aingüriak erran deit: Jakob? Eta ihardetsi deiot: Heben nüzü.
12. Eta erran deit: Eraik itzatzü begiak, eta soizü khotxo ñabarrek, nula ürrüxak estaltzen dütien. Ikhusi tit Labanek egin deitzün gaizkiak oro.
13. Ni Betheleko Jinkua nüzü; han berekatü zünien harria, eta txüt txüt ezarri zineitadan. Jaiki zite behala, eta alde huntarik zuaza zure sorth-lekhialat.
14. Errakhelek eta Liak ihardetsi <...>: Guri zer baratzen zaikü gur'aitaren huntarzünetik eta etxeko züzenetik?
15. Ezteikia arrotzer bezala egin? ezkütia saldü? eta eztia jan gure sal saria?
16. Bena gur'aitari huntarzünak ideki beteitzo Jinkuak emaiteko guri eta gure haurrer, egitzü arren Jinkuak manhatzen deitzünak oro.
17. Jaiki zen arren Jakob, eta haurrak eta emaztiak khamelien gaña igaran erazirik, bidian jarri zen.
18. Bere huntarzünak oro eramaiten zütielarik, eta ardisalduak, eta Mesopotamian irabazi zütienak oro, juaiteko Khanaaneko aldialat, Isaak bere aitaren ganat.
19. Denbora hartan ere Laban juan zen bere ardien muxtera, eta Errakhelek ebatsi zeitzon bere aitaren Jink' aizünak.
20. Aitaginarrebari Jakobek etzeion nahi ükhen aithortü bazuela haren ihes.
21. Eta nula abiatüz geroztik bere hatiekilan, igaranik ibaia, hüllantzen beitzen Galaadeko mendialat,
22. Labani salhatü züten abiatü zeneko hirurgerren egünian, Jakob ihes zuala.
23. Anaiak berekilan hartürik, zazpi egünez undotik jarraiki zeion Laban, eta Galaadeko mendian atzaman zien.
24. Eta ametsetan ikhusi zien Jinkuak, erraiten zeiola: Begira zite Jakobi gaizkirik erraitetik.
25. Jakobek mendi gañen hedatürik zien oihal-olha: Labanek ere heltü zenian, han hedatü zien beria.
26. Eta Jakobi erran zeion: Zentako ar'izan zirade hola, eramaiten zeneiztalarik ene alhabak gerlan mixkandi eginak balia bezala?
27. Zentako ene ixilik nah'izan zia ihes juan? zentako ezteitazü zure gogua agertü, lagünt zintzadan khantalotsez, eta txürülotsez eta soñüz?
28. Eztüzü nahi ükhen besarka nitzan ene haurrak eta ene alhabak: astokeria bat egin düzü, eta orai
29. Nik ere gaitz egin ahal deizakezüt: bena atzo zure aitaren Jinkuak erran ditazü: Begira zite Jakobi gaitz egitetik.
30. Zur'etxekuen ganat nahi bazirade juan, untsa; bena zentako ebatsi deiztatzü ene Jink' aizünak?
31. Jakobek ihardetsi zeion: Zure ixilik juan nüzü, beldür nintzalakoz bortxaz begira zinztadatzien zure alhabak.
32. Bena uhuñkeria mintzatzen zien horentako: nahi dit gure anaien aitzinian erhorik izan dadin zure jink' aizünak hartü dütükiena. Txerkha, eta hartzatzü heben zuriak direnak oro. Hola mintzo zelarik etzakien jink' aizünak aitari Errakhelek hartü zeitzola.
33. Jakoben, Liaren eta bi mixkandien oihal-olhak ikhertü zütien Labanek, eta han deusik etziren ediren. Eta Errakhelen oihal-olhan sarthü zenian,
34. Laster Jink' aizünak gorderik khamelü baten basto pian, Errakhel jarri zen basto gañen, eta, nula aita, deusik ediren gabe, xokho orotan ikhertzen ari beitzen, erran zeion:
35. Ene Jauna eztadila khexa enizalakoz jaikiten zure aitzinian, ema-minek eritürik beniz. Eta elhe hoiez bastertü zien aitaren aiherra.
36. Eta khexü handitan mehatxatzen zielarik, Jakobek erran zeion: Zer gaizki, eta zer ogen egin deizüt nik, ene hola tratatzeko,
37. Ene hatien ikhertzeko eta zaurtzeko? Zer ediren düzü ene hatietan zure denik? Ezar ezazü heben zure eta ene anaien aitzinian, jakile izan ditien zure eta ene artian.
38. Hori da ene hogei urthen mithilguako saria? Zure ardiak eta ahüntzak eztütüzü egon antzü; eztitit zure saldoko ahazartzak jan:
39. Ihiziek janak ezteitzüt erakutsi; galtzen zirenen ordariak emaiten neitzün, galthatzen betzineiztadan.
40. Beruak eta hotzak errerik, gaiak eta egünak loik gabe igaraiten nitizün.
41. Eta holaxet hogei urthez zur'etxen zerbütxatü zütüt, hamalauz zure alhaben gatik, seiez aldiz, zure arres salduen gatik; eta hamarretan khanbiatü deitazü zor zeneitan soldata.
42. Abraham ene aitamen Jinkuak, eta Isaken beldürrak ezpanüntie lagüntü, zük pikarrai igorri nündükezün: Jinkuak, ene bihotz-minak eta ene eskarniuak ikhusirik, hezi zütü atzo.
43. Labanek ihardetsi zeion: Ene alhabak, eta ene semiak, eta zure arresak, eta ikhusten tüzünak oro, eniak dütüzü: zer egin ahal diot ene alhaben eta ene semeñientako?
44. Tziauri arren, eta egin dezagün adixkidegua bat, zure eta ene artian jakile datien bat.
45. Jakobek ekharri zien arren harri bat, eta txüt txüt jakile ezarririk,
46. Bere anaier erran zien: Ekhart zatzie harri. Eta athetü zütienian, harri athe gañen jan züten:
47. Eta Labanek deithü zien Jakiliaren athia, eta Jakobek aldiz, Jakileguako athia, bakhoitxak bere mintzajiaren arabera.
48. Eta Labanek erran zien: Egün harri athe hau zure eta ene arteko jakile dükezü; eta hortakoz güne hua izentatürik izan zen Galaad, erran nahi da, Jakiliaren harri athia.
49. Jaunak so gin deizagüla, jakile datielarik gure artian, algar ganik hürrüntzen giatienian,
50. Ene alhabak zaflatzen badütüzü, eta haiez kanpo, beste emazte zunbait hartzen batüzü; Jinkua, orai heben ikhusten gütiena, baizik gure hitzen jakilerik eztizügü.
51. Eta berriz Jakobi erran zeion: Zure eta ene artian daguen harri athe hau, eta txütitü düdan harri hau,
52. Jakile dükezü: athe hau, eta txüt txüt daguen harria jakile dütükezü, nik gañtitzen badüt gogo gaxtotan zure ganat horra nizalarik, edo zük gañtitzen batützü ene ganat jiteko gaxtokeriaz.
53. Abrahamen Jinkua, eta Nakhorren Jinkua, eta hoien aitaren Jinkua, izan dadila gure Jakilia. Jakobek arren zin egin zien Isaak bere aitaren beldürrez;
54. Eta mendi gañen ahari eli bat erho unduan, jatera khümitatü zütien bere anaiak ogia jan lezen. Jan zienian, han egon ziren.
55. Eta argia beno lehen jaikirik, Labanek besarkatü zütien bere semeñüak eta alhabak, eta benedikatü zütien adio erraiten zeielarik, eta bere herrialat ützüli zen.
BÜRÜ XXXII.
Jakobek horra dela mezia igortzen dü Esaui. Bidian borrokan ari da aingürü batekin.
1. Jakob ere juan zen hartü zien bidiaz eta Jinkuaren aingüriak elkhi zeitzon aitziniala.
2. Eta ikhusi zütienian, erran zeien: Hoiek Jinkuaren armaden egongiak dira; eta güne hari eman zeion Mahanaimen izena, erran nahi da, Gaztelü.
3. Aitzinian hatik igorri zütien meziak Esau anaieren ganat, Seireko lürrialat, Edomeko aldialat.
4. Eta manhatü zeien: Holaxet mintzatüko zizteie Esau ene anaie Jaunari: Hoien erraiten deitzü Jakob zure anaiek: Labanen etxen arrotz bezala igaran dit zunbait denbora, orai artino han nündüzün.
5. Batit idiak, eta ardiak, mithilak, eta mixkandiak; eta igorten ditit orai mezü egiliak ene Jaunari, hunki jin egin dezadan.
6. Eta mezü egiliak ützüli ziren Jakoben ganat, erraitera: Ikhusi dizügü Esau zure anaia, horra düzü zure aitzinialat laur ehün gizonekilan.
7. Jakob izitü zen eta, harritürik, bi saldotan ezarri zütien berekilako jentiak, aberiak, eta arresak, eta khameliak,
8. Erraiten zielarik: Esau saldo batetara jiten bada, eta bahitzen balin badü, beste saldua salba laiteke.
9. Eta Jakobek erran zien: Abraham en'aitaren, eta Isaak en'aitaren Jinkua: Jauna, erran zineitan: Ützül zite zure herrialat, eta zure sorth-lekhialat, eta hunki eginen deizüt.
10. Txipi nüzü zure ürrikaltarzünaren merexitzeko, eta hitzaman zineiztadanak oro etxeki deiztadatzü. Makhila eskian igaran nizün Jurdaneko ibai hau, eta orai ar'igaraiten dit bi saldokin.
11. Begira nezazü Esau ene anaiaren eskütik; harentako beldür nüzü: jin eztadin amaren bere haurrekin erhaitera.
12. Erran deitazüt hunki eginen zineitala, eta iaurrien züniela ene azia itxasoko hariña bezala, zuñ, hanitx delakoz, khunta ezpeitaiteke.
13. Gaia güne hartan igaran unduan, berhezi zütien bere aberastarzünetarik dohañ eli bat bere anaie Esauentako;
14. Ber ehün ahüntz, hogei akher, ber ehün ardi, eta hogei ahazartz,
15. Hogei-ta-hamar khamelü bere hümekin, berrogei behi, eta hogei zezen, hogei ast'ama, eta hamar astokhüme.
16. Eta berhez saldo hoiek igorten zütielarik, mithiler erran zeien: Zuazte ene aitzinian, eta ütz ezazie bide buxi bat abere saldo batetik bestiala.
17. Eta ororen aitzinian juaiten zenari erran zeion: Bürü egiten badüzü ene anaie Esauekin, eta galthatzen badeizü nurena zien edo nuat zuazan edo nurenak diren hots emaiten tüzün aberiak,
18. Errozü: Jakob zure zerbütxariarenak; dohañ igorten ditizü Esau ene Jaunari, eta bera ere horra düzü ene gibeletik.
19. Ber maniak eman zütien bigerrenari, hirur gerenari, eta abere hotsemaile orori, erraiten zeielarik: Hola hola mintza zizte Esaui, harekilan bürü egin dükezienian.
20. Eta errozie orano: Zure zerbütxaria jarraikiten ziküzü: Goguan erraiten zien: Aitzinian igorten deitzodan dohañez ematürik date, eta ikhusten dükedanian, eginen deit bentüraz hunki jin.
21. Aitzinian juan zeitzon arren dohañak, eta gaia igaran zien armaden egongian.
22. Eta goizan goizik hartü zütien bere bi emaztiak, eta bi mixkandiak, eta bere hameka semiak, eta haiekilan Jakobek igaran zien erreka.
23. Eta zütienak oro errekan gañti igaran erazi zütienian,
24. Ber bera egon zen: eta harekin goizialano gizon bat borrokan ari izan zen.
25. Eta garhait etziuela ikhusirik, hunki zeion izta zaña, eta izta zaña eihartü zen behala.
26. Eta Jakobi erran zeion: Ütz nezazü, ekhia agertzera beitua. Jakobek ihardetsi zeion: Etzütüt ütziko zük eni zure beneditzionia eman artino.
27. Eta galthatü zeion: Nula deithzen zia? Jakob deithzen nüzü, ihardetsi zeion.
28. Eta erran zeion: Hebentik harat etzia haboro Jakob deithüren, bena bai Israel: Jinkuaren kuntra azkhar izan zirenaz geroztik, gizonen kuntra azkharago zirate.
29. Jakobek galthatü zeion: Erradazü, nula deithzen zia? Ihardetsi zeion: Zentako galthatzen deitazü ene izena? Eta güne berian benedikatü zien.
30. Eta gune hua izentatü zien Jakobek Fanüel, erraiten zielarik: Begiz begi ikhusi düt Jinkua, eta eniz hil.
31. Fanüel igaran zien bezañ sarri, ekhia jaiki zen, eta Jakob txaiñkü baratü zen.
32. Hortakoz orai artino Israeleko haurrek eztüte izta zañ Jakobi eihartü zeion hartarik jaten: aingüriak hunkirik, sohaiotü zelakoz.
BÜRÜ XXXIII.
Jakobek eta Esau bürü egiten düte algarreki. Jakob Sikhenera heltzen da.
1. Begiak eraikh unduan, Jakobek ikhusi zien Esau horra zela laur ehün gizonekilan: eta phartitü zütien Liaren eta Errekhelen haurrak eta bi mixkandienak ere.
2. Eta lehen herrokan ezarri zütien bi mixkandiak bere semeki; bigerren herrokan aldiz Lia eta hunen haurrak; eta Errakhel eta Josef azkenian.
3. Eta bera aitzina juanik, zazpitan künkürtü zen lürrialat anaia gana hel artino.
4. Esauk, lehia handitan anaia gana jinik, besoetan tinkatü ziren potez eta nigar turrustaz zaiuelarik,
5. Eta begiak eraikirik, emaztiak eta haurttuak ikhusi zütienian, erran zeion: Zer dia hoiek? Zuriak direia? Jinkuak zure zerbütxariari eman deitzon haurttuak dütüzü, ihardetsi zeion Jakobek.
6. Eta mixkandiak bere haurrekilan hüllantürik, künkürtü zien lürrialat.
7. Lia ere hüllantü zen bere haurreki, eta ber gisan lürrialat künkürtü zen, eta Josefek eta Errakhelek ere hola hola egin züten.
8. Eta Esauk erran zeion: Zentako dira doidoia ikhusi tüdan abere saldo hoiek? Ihardetsi zeion: Nik pharkamentü ükheiteko ene Jaunaren ganik.
9. Esauk erran zeion: Badit aberastarzün aski, ene anaie; zuretako begira itzatzü zuriak.
10. Eta Jakobek erran zeion: Eztit, othoi, hola nahi: Bena, zure begien aitzinian ediren balin badüt grazia, har ezazü emaiten deizüdan dohañttua, ikhusi beitüt egün zure begithartia, Jinkuarena ikhusi banü bezala; ürrikal zakitzat,
11. Eta har ezazü igorri deizüdan dohaña, eta Jinkuak, oro emaiten dütienak, eman deitadana. Herabexka hartürik anaiak emaiten zeitzonak,
12. Esauk erran zeion: Hots algarrekila, eta zure bideko lagün nükezü.
13. Eta Jakobek erran zeion: Badakizü, ene Jauna, haur txipi eli bat, eta behi ernari dien eli bat eneki dütüdala: sobera akhit eraz banintza bidian, ene abere salduak oro egün batez hil litaketzü.
14. Duala ene jauna bere zerbütxariaren aitzinian: Eta ni emeki emeki hari jarraikiren nitzozü, ene haurttuek ahal düken bezala, eta ene jauna ganatüren nüzü Sehiran.
15. Esauk erran zeion: Begira itzatzü, aments ene gizon hoietarik zunbait bide lagüntako. Eztit ez beharrik, ihardetsi zeion Jakobek. Nik behar düdana düzü zük pharka dezadazün, ene jauna.
16. Esau arren jin zen bidiaz ber egünian ützüli zen Sehirarat.
17. Eta Jakob heltü zen Sokothela: han etxia eraiki, eta oihal-olhak hedatü unduan, güne hua izentatü zien Sokoth, erran nahi da, oihal-olhak.
18. Eta Mesopotamiatik ützüli zenian, juan zen Salemala, Khanaaneko lürrian den Sikhemitarren herriala: eta hiri khantian baratü zen.
19. Eta oihal-olhak hedatü zütien alhorreko lür pheza bat erosi zien, ehün axuri emaiten zütielarik Hemorren, Sikhemen aitaren semer, lürraren sari.
20. Eta han althare bat eraikirik, deith egin zien Israeleko Jinko azkhar azkharrari.
BÜRÜ XXXIV.
Dinari lehen floria eramanik Sikhemek, Hemorren semiak, Sikhemitarrak arrabaskatzen düzte Jakoben semek.
1. Ordian Dina Liaren alhaba kanporat elkhi zen, alde hartako emazten ikhustera.
2. Sikhemek, Hemor Hebetarraren semiak, alde hartako printziak, Dina ikhusi zienian, amodio handi batek hartürik, altxatü zien hürrüxa hori eta horeki lo egin zien, eta eraman zeion lehen floria.
3. Maitheriak bihotza josirik, Dinari balaküz ari zeion, triste zelakoz.
4. Eta Hemor ber'aita gana juanik, erran zeion: Ezkhunt eraz nezazü ürrüxa hunekila.
5. Jakobek gaiza hori jakin zien, bena semiak kanpuan beitzütien aberen bazkatzen, ixil ixila egon zen huak jin artio.
6. Hemor, Sikhemen aita hatik juan zen mintzatzera Jakobi:
7. Eta hunen semiak ordü berian ützültzen ziren bazkagiatik: eta, zer heltü zen jakin zütenian, kolera handitan jarri zien, Sikhemek laidogarritü zielakoz. Israel, eta Jakopen alhabaren likhitzkatzian, sori eztzen (sic) gaizkia egin zielakoz.
8. Hemor jin zeien arren mintzatzea, eta erran zeien: Sikhem, ene semiaren, bihotza lothürik dago zien alhabari: emaztetako eman ezozie.
9. Eta aldizka egin ditzagün ezkhuntzak: emaztetako eman itzagützie zien alhabak, eta hart zatzie guriak.
10. Eta egon zizteie gureki: lürra badüzie, lanth ezazie, sal eta eros ezazie, eta esküpian etxek'azie.
11. Sikhemek ere ürrüxaren aitari eta anaier erran zeien: Phark'izadazie, eta nahi düketüzienak emanen deitziet.
12. Saria nahi düzien bezañ gora ezar zie, dohañak galth'itzatzie, galthatiak oro gogo hunez emanen deitziet, emaiten balin badeitazie ürrüxa emaztetako.
13. Jakoben semek, khexüz barnia betherik, Sikhemi eta haren aitari, goguan etzütena, ihardetsi zeien:
14. Galthatzen deiküziena eztiozügü egin, ezpeitiogü gure arreba eman zirkonzisitürik ezten gizon bati: gure artian hola egitia ezpeita haizü, laidogarri delakoz.
15. Zirekilan ezkhuntzak egin ginioke gü bezala nahi bazinzte izan, ar edo khotxuak zirkonzisitürik.
16. Ordian emanen deitziegü gure ürrüxak, eta hartüko tügü zienak emaztetako: eta ziekilan egonen girade, eta ber popülü bat eginen dügü.
17. Ezpalin badüzie aldiz zirkonzisitürik izan nahi, gure alhaba hartüren dügü, eta juanen girade.
18. Hemorri eta Sikhem, haren semiari, solaz hori agradatü zeien:
19. Erran zeienaren egitia etzien berantü muthiko gazte horrek ürrüxa hanitx maite beitzien. Ohore handitan ere zen aitaren etxen.
20. Eta portaletarik hirian sarthürik, mintzatü zien popüliari:
21. Gizon hoiek bakezko gizonak dira, eta nahi düte gurekilan egon: tratian ari ditiela arren güne huntan, eta lanth ditzela lürrak, lüze eta largo delakoz, güne hunek ezpeitü aski langile: hoien alhabak emaztetako hartüren tügü, eta guriak emanen ditzegü.
22. Hunki handi hori gaiza batek baizik eztiro berant eraz: lehenik, arrotz hoien kostümaren arabera, ar edo kotxo girenak behar dügü zirkonzisitüak izan.
23. Hoien huntarzünak, abere eta arres salduak eta hatiak oro guriak dirate, hoien arabera egiten bagira; eta algarreki egoiten gielarik, eginen dügü ber popülü bat.
24. Orok bai bai erranik, ar edo khotxo zirenak oro zirkonzisitürik izan ziren.
25. Eta hirurgerren egünian, zirkonzisio sakhonak minago egiten zien tenorian, Jakoben bi seme, Simeun eta Lebi, Dinaren anaiak, ezpatak eskian, beldürrik gabe, hirian sarthü ziren: eta khotxuak oro hil unduan,
26. Hemor eta Sikhem erho züzten, eramaiten zütelarik Sikhemen etxetik Dina bere arreba.
27. Hoiek hiritik elkhi zirenian, Jakoben beste semiak parrastaz jin zien hiletara; eta arrabaskatü züten hiria, arrebari egin zen laidorioaz mendekatzeko.
28. Ardi, idi eta asto salduak oro bahitü züzten, etxetan eta kanpuetan zirenak oro arrabaskatzen züztelarik.
29. Hanko haurttuak eta emaztiak ere mixkanditako eraman züzten.
30. Hoiek beldür gabe eginik izan zirenian, Jakobek Simeuni eta Lebiri erran zeien: Izi erazi naizie, hastio erazi ere bai Khananeentarrer eta Feresetarrer, hebenko ekhoiliarer. Gü aphür beikira; hoiek saldotarik zaflatüren gütie, eta ni eta ene etxekuak arrabaskatüren gira.
31. Ihardetsi zeioen: Behar zütena gure arrebaz egin ema tzar batez bezala?
BÜRÜ XXXV.
Jakob Bethelerat badua. Benjamin sorthzen da eta Errakhel hiltzen. Jakoben undokuak. Isaaken hiltzia.
1. Jinkuak hatik Jakobi erran zeion: Jaiki zite, eta zuaza Bethelerat, han egon zite, eta Esau zure anaiaren ihesi juaiten zinenian agertü zeizün Jinkuari eraik ezozü althare bat.
2. Jakobek ber'etxekuak oro bilkhüratü unduan, erran zeien: Zitarik hürrün urthuk'itzatzie zien artian dütüzien jink' aizün arrotzak oro; ükhüz zizteie, eta khanbia itzatzie arropak.
3. Jaiki zizte, eta guatzan Bethelerat, han egin dezagün althare bat ene eskarnioko egünian entzün naien, eta ene bidian lagüntü naien Jinkuari.
4. Eman zeiotzen arren jink' aizün arrotz zütienak oro, eta behar' unduetan zütien pendentak oro: eta Jakobek lür pian ehortzi zütien haritx baten unduan, Sikhemeko hiri gibelian.
5. Eta bidian jarri zien bezañ sarri, Jinkuaren beldür handi handia hedatü zen üngürüko hiri orotara, eta nihur ere etzen atrebitü haier jarraikitzera.
6. Jakob, eta harekilan zirenak oro heltü zien arren Lüzara, izen goitiz Bethel deithzen deniala, Khanaaneko aldian.
7. Eta althare bat han eraikirik, güne hua deithü zien, Jinkuaren etxia: han agertü betzeion Jinkua, anaieren ihes zuelarik.
8. Ber denboran hil zen Debora Errakhelen amañua, eta ehortzirik izan zen Betheleko zolan, haritx pe batetan: eta güne hua deithü zen, Nigarretako haritxa.
9. Jinkua hatik berriz ere Jakobi agertü zeion, Siriako Mesopotamiatik ützüli zenian, eta benedikatü zien,
10. Erraiten zeiolarik: Etzira haboro deithüren Jakob, bena bai Israel. Eta deithü zien Israel.
11. Eta erran zeion: Ni nüzü ahalorotako Jinkua, handi eta hanitx zite: jentiak eta nazionen giz'eliak zütarik elkhiren dütüzü, Erregiak ere bai.
12. Zuri eta zure undokuer emanen dit Abrahami eta Isaaki hitzaman düdan lürra.
13. Eta Jinkua juan zen.
14. Bena Jakobek txüt txüt ezarri zien jakileguako harri bat, Jinkua mintzatü zeion güne berian, harri gaña ixurten zielarik ardu eta olio.
15. Eta güne hua izentatü zien Bethel.
16. Juan zen gero Betheletik, eta bedatsian heltü zen Efratarat duan bidiala; eta Errakhel, erditzeko mügan zelakoz,
17. Haur min handietan biziaren galtzera zuan. Eta emaginak erran zeion: Etzitiela lotsa, ükhenen beitüzü seme hau ere.
18. Hatsaren eta biziaren galtzera zuelarik, haur-minen gatik, Errakhelek haurra izentatü zien Ben oñe, erran nahi da, ene minetako semia. Bena Jakobek deithü zien Ben jamin, erran nahi da, ene esküñeko semia.
19. Hil zen arren Errakhel, eta ehortzirik izan zen Efraterat erran nahi da, Bethleemerat duan bidian.
20. Eta Jakobek haren ilherrian jakiletako txüt txüt ezarri zien harri bat. Harri hori egün artino txüti dago, Errakhelen orhitzpen.
21. Hantik juanik, oihal-olha hedatü zien arres thorretik haratago.
22. Eta nula güne hartan egoiten beitzen, Errüben juan zen logitara Belaren ganat, aitaren andria ganat. Gaizki hori jakin zien aitak. Bazütien hatik Jakobek hamabi seme.
23. Liarenak ziren: Errüben prima, Simeun, Lebi, Jüda, Isakhar eta Sabülon.
24. Errakhelenak: Josef eta Benjamin.
25. Bela Errakhelen mixkandiarenak: Dan eta Neftali.
26. Selfa Liaren mixkandiarenak: Gad eta Aser. Hoiek dirade Jakoben haurrak; Siriako Mesopotamian oro sorthü zeitzon.
27. Jin zen gero ber'aita Isaaken ganat Manbrera, Arbeeko hiriala, Hebron deithiala: han atze bezala ebili beitzien Abraham eta Isaak.
28. Eta Isaak ehün eta laurtan hogei urthe bethe unduan,
29. Zahartziak higatürik, hil zen: zahartürik eta egünez aserik bere popüliari jüntatü zen: Esauk eta Jakobek haren semek, ehortzi züten.
BÜRÜ XXXVI.
Esauen ondokuen zunbata.
1. Hau da Esauen edo Edomen undokuen zunbata.
2. Esau ezkhuntü zen Khanaantar neskatila hoieki: Ada Elon Hethtarraren alhabareki, eta Oolibama Anaren alhabareki; Ana Sebeon Hethtarraren alhaba zen:
3. Eta Basemath Ismaelen alhabareki, Nabajoten arrebareki.
4. Adak sorthü zien Elifas: Basemathek sorthü zien Errahüel:
5. Oolibamak sorthü zien Jehüs, eta Ielon, eta Kore. Hoiek dira Esaui Khanaaneko lürrian sorthü zeitzon haurrak.
6. Ber'emaztiak, eta semiak, eta alhabak, eta etxekuak, eta hatiak, eta aberiak, eta Khanaaneko lürrian zütienak oro hartürik, Esau juan zen beste alde batetara, eta hürrüntü zen bere anaie Jakoben ganik.
7. Hanitx aberats zielakoz, algarrekila etzitazkien egon, eta haien egongiak etzetzakien eden haien abere salduak.
8. Esau, Edom deithia, egon zen Seireko mendian.
9. Hoiek dira Seireko mendietan egon diren Esauen undokuak:
10. Hoiek aldiz haren haurren izenak: Elifas Adaren eta Esauen semia: Errahüel Basemathen eta Esauen semia.
11. Elifasen semiak ziren Theman, Omar, Sefo, eta Gatham, eta Zenes.
12. Thamna Elifasen, Esauen semiaren, andrea zen, eta Amalekhen ama. Hoiek dira Ada Esauen emaztiaren undokuak.
13. Errahüelen semiak aldiz: Nahath, eta Sara, eta Samma, eta Mesa. Hoiek ziren Basamethen, Esauen emaztiaren, semexiak.
14. Jebüs, eta Ihelon, eta Kore Oolibamaren, Esauen emaztiaren, semiak ziren; Anaren alhabarenak, eta Ana Sebeunen alhaba zen.
15. Esauen haurren aitzindariak izan zien: Elifaz, Esauen primiaren semiak: Theman printzia, Omar printzia, Sefo printzia, Zenes printzia,
16. Kore printzia, Gatham printzia, Amalekh printzia. Hoiek ziren Elifas Edomen zaudenaren, eta Ada Esauen emaztiaren undokuak.
17. Eta Errahüelenak, Esauen semiarenak, hoiek: Nahath printzia, Sara printzia, Samma printzia, Mesa printzia. Hoiek ziren Errahüel Edomen zaudenaren eta Basemath Esauen emaztiaren azitik elkhiak.
18. Oolibamaren, Esauen emaztiaren, semeñiak hoiek ziren: Jehüs printzia, Ihelon printzia, Kore printzia. Hoiek Oolibamaren, Esauen emaztiaren eta Anaren alhabaren azitik elkhi ziren.
19. Hori da arren Esau, Edom deithiaren, semen zunbata; eta hori aitzindari haietan izan dienena.
20. Seir Horretarraren semiak, alde hartako ekhoiliarak, ziren: Lothan, eta Sobal, eta Sebeun, eta Ana,
21. Eta Disun, eta Eser, eta Disan: hoiek ziren Horretarraren aitzindariak, Seiren semiak, Edomeko aldian.
22. Lothanen semiak ziren: Hori eta Heman: Lothanen arreba aldiz Thamna.
23. Sobalen semiak: Alban eta Manahat eta Ebal, eta Sefo eta Onam.
24. Eta Sebeunen semiak: Aia eta Ana. Ana hunek ediren zütien hur ephelak desertian, bazk'erazten zütielarik Sebeon bere aitaren astuak:
25. Eta ükhen zütien Dison semetako, eta Oolibama alhabatako.
26. Eta Disonen semiak ziren Hamdan, eta Eseban, eta Jethran, eta Kharan.
27. Eta Eseren semiak: Balaan, eta Saban, eta Akan.
28. Disonenak aldiz: Hüs eta Aram.
29. Horretarren aitzindariak hoiek ziren: Lothan printzia, Sobal printzia, Sebeun printzia, Ana printzia,
30. Dison printzia, Eser printzia, Disan printzia. Hoiek ziren Horretarren aitzindariak Seireko aldian manhatü zütenak.
31. Edomeko aldia errege izan zirenak, Israeltarrek errege bat ükhen züten beno lehen, hoiek dira:
32. Bela Beoren semia, Denaba hiriko errege zen.
33. Bela hil zenian, Jobab Sara Bosrakuaren semia, haren lekhian jarri zen.
34. Jobab hil zenian, Hüsam Themantarren herritarra haren lekhian jarri zen.
35. Hüsan hil zenian, Adad Badaden semiak, haren lekhia hartü zien, eta goithü zütien Madiantarrak Moabeko günian: Haren hiria deithzen zen Abith.
36. Adad hil zenian, Semla Masrekatarra haren lekhian jarri zen.
37. Semla hil zenian, Saul Errohoboth ibai garaikua haren lekhian jarri zen.
38. Saul hil zenian, Balanan, Akhoboren semia, haren lekhian jarri zen.
39. Hau ere hil zenian, hunen lekhian jarri zen Adar, Adaren hiria deithzen zen [...], emaztia aldiz Meetabel, Matreden Mesaaben alhabaren alhaba.
40. Hoiek dirade arren Esauen azitik elkhi ziren aitzindarien izenak, bere askaziguen, egongien, eta izenen arabera: Thamna printzia, Alba printzia, Jetheth printzia,
41. Oolibama printzia, Ela printzia, Finon printzia,
42. Zenes printzia, Theman printzia, Mabsar printzia,
43. Magdiel printzia, Hiram printzia: Hoiek ziren Edomeko aitzindariak bere aitzindariguako aldetan egon zirenak, Esau bera da Idümetarren aita.
BÜRÜ XXXVII.
Jakoben Semen bekhaitzkeria Josefentako. Saltzen düte Josef. Ejiptualat eramanik da Josef.
1. Jakob egon zen arren Khanaaneko aldian haren aita atze bezala ebili zen günian.
2. Eta hoiek dirade haren undokuak: Josefek, haur zelarik orano eta hamasei urthetan, aitaren arresak bazkatzen zütien bere anaieki, Belaren eta Zelfaren semeki; eta aitari salhatü zütien anaiek egin gaizki eli bat.
3. Israelek hatik beste semiak oro beno maitiago zien Josef, zahartarzünian sorthü zeiolakoz: eta egin erazi zeion arropa ñabar bat.
4. Anaiek, borogatürik aitaz hurak oro beno maithatüagorik zela, hügüntü züten, eta hitz eztirik etzioien erran.
5. Josefek ere, egin zien ametsa anaier erranik, hoien hügüntkeria emendatü zien.
6. Eta erran zeien: Soi zie zer ikhusi düdan ametsetan:
7. Üdüritü zait estekatzen güntiela azauak alhor batetan: eta ene azaua txüt txüt zaguela erdian, eta zienak aldiz üngürian othoiez ari zeitzola.
8. Anaiek ihardetsi zioien: Gur'errege ziatia othe? eta zure eskü pian egon behar dükegia? Amets eta elhe hoiek emendatü züten arren haien hügüntkeria eta bekhaitskeria ere.
9. Beste amets bat ere egin unduan, anaier erran zeien: Ametsetan ikhusi düt nula Ekhia, eta Argizagia, eta hameka izar othoiez ari zeiztala belharikatürik.
10. Anaier eta aitari amets hori erran unduan, Aita khexatü zeion, erraiten zeiolarik: Egin düzün ametsak zer erran nahi dü? Ni, eta zure ama, eta zure anaiak, belharikatüko gireia zure aitzinian?
11. Anaier arren hügüntgarritü zen: Aitak hatik ixil ixila goguan erabilten zien gaiza hori.
12. Eta nula anaiek Sikhemen aitaren arres salduak begiratzen beitzütien,
13. Israelek Josefi erran zeion: Zure anaiak Sikhemen tü arresen alhatzen: tziauri, igor zitzadan haien gana.
14. Prest nüzü, ihardetsi zeion Josefek: Zuaza, erran zeion Israelek, ikhus ezazü nula diren zure anaiak, eta nula diren ere arresak: eta zer igaraiten den erraitera jin zakitzat. Hebroneko naballatik juan zen arren Josef Sikhemera.
15. Eta gizon batek ediren zien kanpuan bere bidiaren ezin traukatüz, eta galthatü zeion zeren bilha zabilan.
16. Eta erran zeion: Ene anaien bilha nabilazü; erradazü, othoi, nun alhatzen dütien arresak.
17. Gizonak ihardetsi zeion: Güne huntarik juan tüzü: Bena entzün ditit erraiten zütela: Guatzan Dothainerat. Josef juan zen arren anaien undotik, eta ediren zütien Dothainem.
18. Hoiek, heltü zen beno lehenago, hürrünetik ikhusi zütenian, hitz hartü züten erho behar zütela.
19. Eta algarri zioten: Amets gilia horra zaikü,
20. Tziauste, erho dezagün, eta ezar dezagün zilo zaharrian; eta erranen dügü ihizi gaixto batek jan deiküla; eta ordian ikhusiko da zertako bere ametsak zerbütxatü zaitzon.
21. Errübenek hatik, solaz hori entzünik, eskietarik eraman nahi zeien anaia, eta erraiten zeien:
22. Eztezaziela hil eraz; eztetzatziela eskiak theiü horen odolian; urthuk ezazie desertian den mala zilo hortarat, eta eskiak xahü etxek'itzatzie. Hola mintzo zeien goguan beitzien, haien eskietarik idoki unduan, muthikoaren aitari eramaitia.
23. Anaietara heltü zen bezañ sarri, hoiek, arropa xamar ñabarra idokirik, pikarraitü züten Josef;
24. Eta urthuki züten mala zilo zaharriala, agortürik zeniala.
25. Eta anhuaren jateko jarri unduan, igaraiten ikhusi züzten Ismaeltar eli bat, Galaadetik horra zienak khameliak üsañ hunez, erreziñaz eta inseñsüz kargatürik, Ejiptualat bazuatzanak.
26. Jüdasek anaier erran zeien arren: Zer probetxü dükegü gure anaiaren hiltzez, eta haren hiltziaren gordatzez?
27. Hobiago da sal dezagün Ismaeltar hoier, gure eskiak theiütü gabe, gure anaia eta gure aragia beita. Anaiak gogo hortako ediren zien.
28. Eta Madiantar tratülantak igaraiten zielarik, mala zilotik idoki züten, baita ere Ismaeltarrer saldü hogei zilhar buxinkarentako: Hoiek eraman züten Josef Ejiptualat.
29. Eta Errübenek, mala ziluala ützüli zenian, etziren ediren muthikua han.
30. Eta arropak ürratürik juan zen anaier erraitera: Muthikua ezta ageri, eta nuatko niz ni?
31. Ordian eraiki züten Josefen arropa xamarra, eta ahüñe erho züten baten odolian latsatürik,
32. Igorri züten aitari, eta mezü egilek erran zioien: Hau ediren dizügü; soizü eia zure semiaren arropa denez, bai ala ez.
33. Aitak, arropa ezagütürik, erran zeien: Ene semiaren xamarra da; bas'ihizi gaixto batek jan beitü, ihizi batek iretsi dü Josef.
34. Eta suñeko arropak phorrokatürik, kapusilla bat jauntsi zien, seme galdiaren dolüz.
35. Haren haurrak oro aita ganatü zien, aitaren bihots min handien em'erazteko; bena gor zaguen haien aholkier, eta erran zeien: Lür pialat ene semia ganat nigarrez juanen niz. Eta bere nigarretan hurtürik zaguelarik Jakob,
36. Madiantarrek Ejiptuan saldü züten Josef Pütifari, Faraunen sehiari eta haren armaden aitzindariari.
BÜRÜ XXXVIII.
Jüdasen semiak. Fares eta Sara sorthzen dira.
1. Ber denboran Jüdas anaiak zien günetik eraitsirik, juan zen Hiras deithzen zen, Odollamitar gizon baten gana.
2. Eta han ikhusi zien Süe deithzen zen Khanantar gizon baten alhaba, eta emaztetako hartürik lo'gin zien hunekin.
3. Emazte hau izorratü zen, eta Her deithü zien seme bat sorthü zien.
4. Eta berriz izorratürik sorthü zien beste seme bat izenez Onan.
5. Eta hirur gerren seme bat ere sorthü zien, Sela deithia, eta hori sorthü unduan haur egitetik baratü zen.
6. Her bere primiari Jüdasek eman zeion Thamar emaztetako.
7. Bena Her ere, Jüdasen primia, gaizki egile handia beitzen Jaunaren aitzinian, hilik izan zen.
8. Jüdasek erran zien arren Onani, bere bigerren semiari: Emaztetako har zazü zure anaieren alhargüntsa, eta anaieri haur zunbait egiotzü.
9. Bena Onanek, ikhusirik anaieren alhargüntsatik zütükien haurrak etzütükiela beriak, emaztia ganat hüllantzen zenian lürrialat iaurten zien azia, anaieren izeneko haurrik sorth ez ahal zadin.
10. Eta egitate harrigarri hori zela kausa, Jaunak hil erazi zien.
11. Jüdasek arren Thamari ber' alhabaizünari erran zeion: Alhargüntsa egon zite zur' aitaren etxen, Sela ene semia gothor artino. Lotsa beitzen Sela hil zadin beste anaiak bezala. Holatan Thamar ber' aitaren etxerat ützüli zen.
12. Hantik denbora hanitxen bürian Süeen alhaba, Jüdaen emaztia, hil zen. Eta emaztia ehortzirik, dolüko denbora igaran zenian, Jüda aholkatürik juan zen Thamnaserat, ardi mutxzalen ikhustera Hiras Odollamitarrareki, bere arres artzañareki.
13. Eta Thamarri mezü batek erran zeion haren aita ginarreba Thamnaserat bazuela, ardien mutxtera.
14. Alhargüntsak arren, dolüzko arropak bilaizirik, bürian mantilla bat ezarri zien, begithartiaren gordatzeko: eta, zaia khanbiatürik, Thamnaserat züen bidexka hegi batetan jarri zen; Sela gothortürik beitzen, eta Jüdak senhartako ezpeitzeion eman.
15. Han jarririk ikhusi zirenian, Jüdak ust'ükhen zien ema giza-khoi bat zela, begithartia gorderik beitzien, ezagüt elezen.
16. Haren ganat arren hüllantü zen, eta erran zeion: Ütz nezazü zureki libertitzera, ezpeitzakien bere alhab'aizüna zela. Harek ihardetsi zeion: Zer emanen deitazü galthatzen düzünaren ordari?
17. Erran zeion: Ene ahünts salduetarik igorriko deizüt ahüñe bat. Harek ihardetsi zeion: Egitera ütziko deizüt nahi düzüna, zerbait emaiten badeitazü erres, hitzamaiten deitazüna igor artino.
18. Jüdak erran zeion: Errestako zer nahi düzü? Harek ihardetsi zeion: Zure erhaztüna, zure ükharai esteka, eta eskian düzün makhila. Eta lehen kolpian emaztia izorratü zen.
19. Eta txütitü zenian juan zen: eta hartü zien zaia bilaizirik, alhargüntsa arropak jauntsi zütien.
20. Jüdak hatik ahüñiaren eramaitera igorri zien bere artzañ Odollamitarra, emaztiari eman zeitzon erresak eraiki litzan. Eta nula hunek emaztia ezpeitzien ediren,
21. Hanko gizoner galthatü zeien: Nun da bidexka hegi huntan jarririk zen emazte hua? Ihardetsi zioien: Eztizügü behin ere heben ikhusi ema gizakhoik.
22. Ützüli zen arren Jüda ganat, eta erran zeion: Emazte hua eztit khausitü, eta hanko gizonek erran ditazie egündano eztela izan han ema gizakhoik.
23. Jüdak ihardetsi zeion: Begia bitza, eztiokezü erran gezürrez ari izan gitzola, ahüñia igorri diot, bena zük eztüzü hua khausitü.
24. Hirur hilabetheren bürian hatik jin ziren Jüdai erraitera: Thamar zure alhab'aizüna izorra düzü, sabela loditzen ageri betzaio. Jüdak ihardetsi zeien: Kanpuan ezar ezazie, eta err'eraz ezazie.
25. Eta sü labialat zuelarik, Thamarrek igorri zien aita ginarrebari erraitera: Erres hoiek eman deitzadanak izorratü nizü; soizü eia nurenak diren erhaztün hau, ükharai esteka hau, eta makhila hau.
26. Eta dohañak ezagütü zütienian, Jüdak erran zien: Ni beno xüxenago da: senhartako ezpeneion eman Sela ene semia.
27. Erditzeko tenoria heltü unduan, bi haurrez izorra zela ezagütü zen: eta batak sorthzian eskia kanporat elkhi zien; eta emaginak ezarri zeion ligeta gorri bat, erraiten zielarik:
28. Hau lehenik sabeletik elkhiko da.
29. Bena haur hunek eskia barneat sarthürik, beste haurra elkhi zen; eta emaginak erran zien: Zentako zure gatik hautsi da zerrallia? Eta hortakoz izentatürik izan zen Fares.
30. Eta ligeta gorria besuan zien anaia sorthü zen azkenik, eta deithü züten Sara.
BÜRÜ XXXIX.
Josefek Pütifar bere nausiaren fidanza merexitzen dü. Etxek' anderiak, lohikeriako lanian harekilan ari nahi eztelakoz, gaztelian ezar erazten dü.
1. Josef arren Ejiptuala heltü zen; eta Pütifar Ejiptarrak, Faraunen sehiak, eta haren armaden aitzindariak, berekilan ekharri züten Ismaeltar haier erosi zien.
2. Eta Jauna Josefeki zaguen, eta egitekuak oro untsa egiten zütien: eta bere bürüzagiaren etxen egoiten zen.
3. Bürüzagiak beitzakien Jaunak lagüntzen ziela, eta haren eginek orok undorio hun zütela,
4. Bürüzagiareki hunki jinik zen, kuntent zelakoz haren egitatiaz, eskian ezarri betzeitzon etxeko gora beherak oro, nahi zütükien bezala erabilteko.
5. Eta Jaunak benedikatü zien Ejiptarraren etxia, Josefen gatik, baita ere hanitxtü hirian eta kanpuan zütien huntarzünak oro.
6. Nausiak, ogi jaten zienaz kanpo, etxeko gora beheretarik etzakien deusik. Josef hatik begithartez eta khorpitzez ederrenetarik zen.
7. Eta egün hanitxen bürian, etxek' anderiak begistatü zien Josef, eta erran zeion: Lo zite enekila.
8. Eta, nula holako lan hügüntgarririk ezpeitzien egin nahi, Josefek ihardetsi zeion: Ikhusten düzü ene bürüzagiak, bere gora beherak oro eni ützirik, eztakiela zer dien ber'etxen.
9. Deusik eztüzü ene eskietan ezarri ezteitanik, zü salbü, haren emaztia beitzirade: nula arren gaizki hori egin nio, ene Jinkuari gaitzegin gabe?
10. Eta egün oroz emaztiak ber solazak egiten zeitzon gizon gazte hori, eta Josefek ezetz erraiten zeion.
11. Egün batez hatik Josef etxen sarthü zen ber bera, jakilerik gabe egiteko lan baten.
12. Eta emaztiak arropa hegaletik etxekiten zielarik erran zeion: Lo zite enekilan. Bena Josef, kapa haren eskietan ützirik, ihes juan zen, eta kanpulat elkhi zen.
13. Emaztiak, kapa eskian, mesperetxatzen zirela ikhusirik,
14. Oihü egin zien etxekuer, eta erran zeien: Hebretar muthiko hau hartü dü aretaz ene senharrak gure laido'razteko: ohiala jin zait, eneki lo'giteko; eta heiagoraz hasi nizanian,
15. Ene oihia enzünik, kanpulat ihes egin dü, eskietan üzten zeitalarik bere kapa.
16. Senharrari ere, etxeratü zenian, erakutsi zeion kapa, jakin lezan fidel egon zeiola.
17. Eta erran zeion: Hebretar hartü düzün sehi hua jin zitadazü bortx' egitera;
18. Eta heiagoraz entzün naienian, ützi ditadazü etxekitzen neion kapa, eta ihes kanpua hartü dizü.
19. Hoiek hola entzün unduan, etxeko Jauna, emaztiari sinheskortürik, khexü handitan jarri zen.
20. Eta erregeren manüz estekatürik zienen gaztelialat igorri zien Josef, eta hau han egon zen giltz pian.
21. Jauna hatik Josefeki zaguen, eta hunez ürrikaltürik, hunki jin egin erazi zeion gaztelü zañaz.
22. Gaztelü zañak presunerak oro eskü pian ezarri zeitzon, eta han deusik etzen egiten Josefek manhatüz baizik.
23. Eta bürüzagiak etzakitzan gaztelüko berriak, aitzindarigua eman beitzeion: eta Jauna Josefeki zaguelarik, egitekuak oro untsa zuatzan.
BÜRÜ XL.
Josefek argitzen tü Edatera-Emailiaren eta Ogi-hautsliaren ametsak.
1. Hoiek hola igaraiten zielarik Ejiptoko erregiaren bi sehiek, Edatera emailiak eta Ogi-hautsliak, hüts egin züten bere bürüzagiari.
2. Eta Faraunek hoien kuntra khexatürik, aitzindari zirelakoz, bata edatera emailen, bestia aldiz ogi-hautslen
3. Bere tropen aitzindariaren gaztelian ezar erazi zütien; Josef zaguen gaztelü berian.
4. Eta gaztelü zañak Josefi eman zütien, zerbütxa litzan. Gaztelian zirenetik denbora aphürtto baten bürian,
5. Gai berian egüin züzten biek amets bana, ber erran nahikuak etzienak.
6. Haietara goizan jin zenian, bihotza ülhün zütela ikhusi zien Josefek.
7. Eta galthatü zeien: Zentako egün beste egünez beno beltzago düzie bihotza?
8. Ihardetsi zioien: Amets egin dizügü, eta zer erran nahi dien errakhutslerik eztizügü. Josefek erran zeien: Jinkua ber bera ezta ametsek zer erran nahi dien errakhutslia? Erradatzie zien ametsak.
9. Edatera emailiak lehenik erran zeion bere ametsa: Ene aitzinian ikhusten nizün aihen undo bat,
10. Hirur laia zütiena. Laia hoietarik emeki-emeki elkhitzen ikhusi nitizün muhurittuak eta liliak, eta mahats molkho huntiak.
11. Eskian nizün Faraunen xalhia; mahats molkho hartü dit arren eta marrüskatü ditit xalhiala, eta erregeri eskentü diot xalhia, edan lezan.
12. Josefek ihardetsi zeion: Amets horek erran nahi dizü hau: hirur laiak, hirur egün tüzü.
13. Hebentik hirur egünen bürian, Faraun ohartüko düzü zure ofiziuaz, eta lehen zünien kargian ezarriko zütü eta eskentüren derozü xalhia lehen egiten zünien bezala.
14. Orhit zite arren nitzaz untsa ziatienian, eta plazer egin izadazü Farauni goguan ezarteko ni hebentik idoki nezan.
15. Uhoinkeriaz eraiki benaie Hebreako lürretik, eta ogenik batere gabe gaztelü huntan ezarri.
16. Okhinen bürüzagiak ikhusirik zuñ zühürki thipiltü zien ametsa, erran zeion: Nik ere egin dit amets bat: üdüri zitadazün bürian ekharten nütiela hirur saski irinez betherik,
17. Eta gañeko saskian nütiela okhinek egiten dütien janhari süerte orotakuak, eta haietarik txoriak asetzen ziela.
18. Josefek ihardetsi zeion: Amets horrek hau erran nahi dizü: Hirur saskiak, hirur egün tüzü;
19. Hirur egünen bürian, Faraunek mutztüko deizü lephua eta khürütxian hedatü zütükienian, zelüko txoriek janen deizie aragia.
20. Hirur gerren egüna Faraunen sorth-egüna zen: eta bere aitzindarier apairü handi bat emanik, apairü erditan ohartü zen Faraun Edatera emailen et Ogi hautslen bürüzagiez.
21. Eta bata lehenko kargian ezarri zien, xalhia eskhent lezan,
22. Bestia aldiz ürkhabian ezarri zien txilintxau; eta hola Josefen errana argitü zen.
23. Bere dohatsütarzünian, Edatera emailen bürüzagia Josefez etzen hatik orhitü.
BÜRÜ XLI.
Josefek argitzen tü Faraunen ametsak. Kargü handietara igaraiten da, eta ezkhuntzen. Ejiptoko gosetia.
1. Hantik bi urtheren bürian Faraunek amets egin zien. Üdüri zeion ibai bazterrian zaguela
2. Eta ibaietik gora elkhitzen ziela zazpi behi eder, eta gizen gizen, eta bazkatzen ziela güne hezetan.
3. Eta beste zazpi behi txar, eta mehe mehe elkhiten ziela ibai barnetik, eta alhatzen ziela ibai bazterreko sorho belhartsietan.
4. Eta azkhen hoiek jan züztela behi eder gizenak. Iratzarri undorian, Faraun
5. Ara lotü zen, eta beste amets bat egin zien: üdüritü zaion ikhusten zütiela zazpi ogi bürü ederrenetarik; eta bihiz betherik zankho baten thinian,
6. Eta sorthzen ikhusi zütien beste zazpi ogi bürü txar, eta balheiü, aiziak eihartürik,
7. Iretsi züztenak ogi bürü ederrak. Eta lotarik iratzarri zenian, Faraunek
8. Izitürik, goizian goiz bilkür erazi zütien Ejiptoko aztiak eta belhagiliak oro, eta bere ametsa erran zeien eta nihurk etzeion erakhutsi ahal ükhen zer erran nahi zien ametsak.
9. Ordian arren edatera emailen Bürüzagiak Josefez ohartürik, erran zien: Ene ogena aithortzen düt.
10. Erregek, bere mixkandien khexü zelarik, ni eta okhinen bürüzagia urthuk' erazi güntien bere tropen aitzindariaren gaztelialat.
11. Biek gai berian egin günien amets bana guri heltü behar zeikünen gañen.
12. Han ere zaguen Hebretar murruin gazte bat, zure armadako aitzindariaren sehi bat: erran giniotzün gure ametsak.
13. Xuri xuria erran ziküzün geroztik heltü zaiküna: Ni ene kargian ezarri benaie; ene lagüna aldiz khürütxian txilintxau.
14. Behala, erregeren manüz, gaztelütik kanpo idoki züten Josef, eta bizarra egin eta arropak khanbiatü ziotzenian, errege ganat eraman züten.
15. Faraunek erran zeion: Amets eli bat egin ditit, nihurk ere xurit' ahal eztadeitzadenak; erran ditazie azti jakin handikua ziela.
16. Josefek ihardetsi zeion: Ni gabe Jinkuak Farauni xuritüko ditzotzü dohatsüki heltüren zaitzonak.
17. Ikhusi ziena erran zeion arren erregek: Üdüri zitadazün ibai bazterrian ninzala,
18. Eta ibaitik gora elkhitzen zirela zazpi behi eder eta gizenenetarik, eta güne hezetan alha zirela;
19. Hoien undotik ere horra zütüzün beste zazpi behi txar, mehe mehiak, nulakorik behin ere ezpeinien ikhusi Ejiptuan:
20. Lehenik elkhiak iretsi zütienian,
21. Aserik ziela etzüzün ageri: lehen bezañ txar, mehe eta eihar egon zütüzün. Iratzartü unduan, berriz luak hartürik,
22. Ametsetan ikhusi nitizün ber zankhotik sorthzen zazpi ogi bürü bihiz mükhürri, eta ederrenetarik,
23. Eta beste zazpi bürü balheiü, aize beruak tximaltürik zankho beretik elkhitzen ikhusi nitizün:
24. Eta bürü mükhürri ederrak iretsi zitizien. Sorginer ene ametsa erran diet, eta batek ere eztitazü xuritü ahal ükhen.
25. Josefek ihardetsi zeion: Erregeren bi ametsek ber gaiza erran nahi dizie: Farauni Jinkuak erakhutsi nahi dizü zer heltüren den gero.
26. Zazpi behi ederrek, eta zazpi ogi bürü bihiz mükhürriek, erran nahi dizie zazpi urthez izanen den ekhoizpen handi bat: ber gaiza markatzen dizie.
27. Eta zazpi behi txar eta mehe ibaietik lehenik elkhier jarraiki direnek, eta zazpi ogi bürü balheiü, aize beruak ütsütü dütienek erran nahi dizie zazpi urthez izanen den gosete handi bat.
28. Herroka huntan jinen dütüzü:
29. Zazpi urthez Ejiptoko alde orotara hedatüko düzü ekhoizpen handi bat:
30. Beste zazpi urthez jarraikiko ziozü gosete hañ handi bat, nula ahatzeraziren beitü aitzinaldiko urthen ekhoitzpena: gosetiak janen dizü lür güzia,
31. Janhari mentsguak gañtitüren beitü ekhoitzpen handia.
32. Egin düzün bigarren ametsak ber gaiza erran nahi dizü, lehenaren berme düzü; eta erakhusten dizü Jinkuaren hitza laster xuritüko dela.
33. Orai arren erregek ezarri behar dizü Ejipto güziaren bürüzagi gizon zühür eta xothil bat,
34. Bazter orotarat aitzindariak igorrien dütien bat, bil dezen zazpi urthez lürrak emanen dien ekhoitzpenetik bostgerren phartia.
35. Eta selaurietan bildürik datien ogi bihia oro egon dadila erregeren esküpian, hirietan gorderik,
36. Bürü egiteko Ejiptuaren zapathzera heltü behar dien gosetezko zazpi urther, gosiak jan eztezan lürra.
37. Aholkü hori erregeri, baita ere haren aitzindarier, agradatü zeion.
38. Eta Faraunek erran zeien: Hülako gizon bat ediren ahal giniua, hau bezala Jinkuaren izpiritiaz betherik?
39. Josefi erran zeion arren: Jinkuak errakhutsi beteitzü erran deizkützünak oro, nun jauki ahal nio zure üdüriko edo zü beno zühürrago den gizon bat?
40. Zü zirate arren en' etxenko gehiena, orok eginen tizie zük manhatiak; nihau ere enükezü zü beno gorago ene jargian baizik.
41. Berriz ere erran zeion: Ezarten zütüt arren Ejipto güziko aitzindari.
42. Eta ber' erhitik erhaztüna idekirik Josefi erhian ezarri zeion; lizko arropa mehiak jaunts erazi zeitzon, baita ere ürhezko khatia bat lephuan ezarri.
43. Eta igaran erazi zien beriaren undotik horra zen txarriot baten gaña, oihü egin erazten zielarik txerreo batez, oro belharika litien Josefen aitzinian eta orok ezagüt lezen Ejipto güziaren aitzindaritako.
44. Erregek Josefi erran zeion: Ni Faraun nüzü: zure manüz baizik, nihurk ere eztizü igitüko eskia, ez et'ere zankhua Ejiptoko lür güzian.
45. Eta izena khanbiatü zeion, eta Ejiptoko mintzajian, deithü zien mündü Begirazalia; eta emaztetako eman zeion Aseneth Pütifar Ekhi hirik' aphezaren alhaba. Josef juan zen gero Ejiptoko bazter güzien ikhustera.
46. Hogei-ta-hamar urthetan zen Josef, erregeren aitziniala jin zenian, eta Ejiptoko bazter ororen üngüria egin zien.
47. Zazpi urthezko ekhoitzpena heltü zen: eta ogi azauak Ejiptoko sabaietan metatü ziren;
48. Bihiak ere parrastaka hiri orotan sarthü ziren.
49. Eta bihi-athiak hañ handi ziren, itxasoko hariñen üdüri, nula ezpeitzaiztekien izar.
50. Aseneth, Pütifar Ekhi hirik' aphezaren alhabak bi seme sorthü zeitzon Josefi, gosetia jin beno lehen.
51. Primia izentatü zien Manases, erraiten zielarik: Jinkuak ahatz erazi deitzat ene eskarniuak oro, baita ere en' aitaren etxia.
52. Bigerrena deithü zien Efraim, erraiten zielarik: Jinkuak handi erazi nai ene gabeziako lürrian.
53. Ekhoitzpenezko zazpi urthiak Ejiptuan igaran zirenian,
54. Heltü ziren, Josefek erran bezala, gosetezko zazpi urthiak: Eta bazterrak oro gosiak jaten zütielarik, Ejiptoko lürrian etzen ogi mentsik.
55. Gosiak hartü zütienian, Ejiptarrak hasi ziren oihüz, Farauni janhari galthatzen. Bena ihardetsi zeien: Zuazte Josefen gana, eta erranen deitzienak oro egitzie.
56. Egünetik egüniala gosetia gañtiagotzen zen lür güzietan, eta, selauriak zabaltürik, Josefek saltzen zien ogi bihia Ejiptarrer, beste aldetan bezala, Ejiptuan ere gosetia handi beitzen.
57. Eta bazter orotarik Ejiptuala horra zien jentiak bihi erostera, gosezko gaitzaren em'erazteko.
BÜRÜ XLII.
Josefen anaiak baduatza Ejiptuala. Josefek kukuxkariak bezala tratatzen tü; eta begiratzen dü Simeun.
1. Jakobek, entzünik Ejiptuan ogi bihia saltzen zela, bere semer erran zeien: Zer ari ziradeie?
2. Entzün beitüt ogi bihia saltzen dela Ejiptuan, harat zuazte behar dügünaren erostera, gosiak hil ahal ezkitzan.
3. Josefen hamar anaiak Ejiptuala eraitsi ziren arren, bihi erostera.
4. Aitak etxen begiratü zien Benjamin hunen anaier erranik lotsa zela bidian gaizki zunbait helt zakion.
5. Ejiptuala heltü ziren bihi erostera harat zuatzanekila, Khanaaneko aldian gosete handia beitzen.
6. Ejiptoko lürrian aitzindari beitzen Josef, haren manüz jenter saltzen zen bihia. Eta anaiak, aitzinian othoiez belharrikatü zeitzonian,
7. Ezagütü zütien, eta bester beno garrazkiago mintzatü zeien, galthatzen zeielarik: Nuntik horra zizte? Ihardetsi zioien: Horra gütüzü Khanaaneko lürretik, jateko behar dügünen erostera.
8. Nahi bada anaiak ezagützen zütien, hoiez etzen ezagütürik.
9. Eta lehenago egin zütien ametsez ohartürik, erran zeien: Kukuxkariak zireie; jin zireie hebenko güne mendrenen ikhustera.
10. Ihardetsi zioien: Ez, Jauna, ez, ezkütüzü holakuak: Zure zerbütxariak jin tüzü hazkürri erostera hunat.
11. Aita baten semiak gütüzü oro; bakian jin beikira, zure zerbütxariek eztizie gogo gaxtorik batere.
12. Erran zeien: Egia eztiozie; jin zireie lür huntako güne mendren ikhustera.
13. Bena haiek ihardetsi zioien: Hamabi anaie gütüzü zure zerbütxüko, oro aita baten semiak, Khanaaneko lürrekuak. Txipiena gur' aitareki düzü, bestia aldiz zentü.
14. Hau erran deiziet: kukuxkariak zireie, erran zeien Josefek.
15. Ikhusiko düt bai laster eia egia diozienez. Ala Faraun, ziren anaie txipiena jin artino etzireie hebentik elkhiren.
16. Haren bilha igor ezazie zietarik bat, hunat ekhar dezan: ziek aldiz gaztelian egonen zireie, nik jakin artino egia ala gezürra erran düzienez; bestela, ala Faraun, kukuxkariak ziezte.
17. Hirur egünez gaztelian egon erazi zütien.
18. Hirur gerren egünian hantik elkh' erazirik erran zeien: Erran deiziedana egizie, eta biziko zireie; beldür beniz Jinkuaren.
19. Bakezkuak baziradeie, zien anaietarik bat egon dadila gaztelüko estekan; bestiak aldiz zuazte, eta eraman etzatzie etxerat erosi tüzien bihiak.
20. Ekhar ezazie ziekila anaie txipiena, jakin dezadan egia erraiten düzienez, eta hil etzizteien. Manhatü zeien bezala egin züten,
21. Eta algarren artian zioten: Merexitü dügü egiten deiküna, gur' anaiari gaizki egin beitügü, ezpekitzaitzo behatü, bihotz-min handitan othoitzen güntielarik; hortakoz heltzen zaikü oraiko gaitza.
22. Haietarik batek, Errübenek erran zien: Eneiziena erran: eztezaziela haurrari ogenik egin? Etzizaiztade behatü? Orai haren odolaren berri galthatzen deikie.
23. Etzakiten Josefek enthelegatzen zütiela, haiekin arteko batez mintzo zelakoz.
24. Gibeltü zen amiñi bat hetarik nigar egiteko, eta ützüli zenian mintzatü zeien.
25. Eta haien aitzinian atzaman erazi eta estek' erazi unduan Simeun, bere aitzindarier manhatü zien haien zakiak bihiz bethe litzen, bakhoitxaren zakü ahuan diharia ezar lezen, bideko anhua ere eman lizen. Eta hola hola aitzindariek egin züten.
26. Astuetan gañen bihiak ezarririk, Josefen anaiak bidian jarri zien.
27. Ostatü batetan batak zakia zabaltürik, astuari zaldariaren emaiteko, zakü ahuan ikhusi zien diharia,
28. Baita anaier erran: Ützüli deite ene diharia; soizie, zakian da. Ahalkez gorritürik eta harritürik algarri erran züten: Zentako Jinkuak hola egiten deikü?
29. Jakob ber' aita ganat jin zien Khanaaneko lürriala, eta heltü zeitzenak oro erran zioien, ziotelarik:
30. Garrazki mintzatü ziküzü güne hartako bürüzagia, eta ust' ükhen dizü kukutxkariak ginela.
31. Erran diozügü: Bakezko jentiak gütüzü, eztizügü gogo gaxtorik batere.
32. Bagütüzü hamabi anaie ber aitaren semiak: bata zentü ziküzü, bestia aldiz aitareki düzü Khanaaneko lürrian.
33. Ihardetsi diküzü: Jakin nahi düt eia bakezko jentiak zireienez: eneki ütz ezazie zien anaietarik bat: hart zatzie zien etxetako behar tüzien bihiak, eta zuazte.
34. Eta ene ganat ekhar ezazie zien anaie txipiena, jakin dezadan kukutxkariak etzireiela, eta bürdüñetan daguen hau solta dezazien, eta ordian haizü zaikezie nahi dükezienen erostia.
35. Hoik erranik, hüstü züzten bihiak, eta bakhoitxak bere diharia zakü ahuan tinkatürik ediren zien: eta oro harritürik zielarik
36. Jakobek erran zeien: Seme gabetü naizie, Josef zentü da, Simeun aldiz bürdiñetan, eta eramaiten deitazie Benjamin; gaitzak oro horra zaitzat.
37. Errübenek erran zeion: Erhot zatzü ene bi semiak, ezpalin badeizüt Simeun ekharten: eman ezadazüt Benjamin, eta nik ützüliko deizüt.
38. Bena Jakobek ihardetsi zeien: Ene semia ezta zireki eraitsiren, hunen anaia galdüz geroz; hau baizik ezpeitüt, zerbait helt balikio ziek juaiten zien aldian, bihotz-min handitan eraits ninte hobialat, bilhua xuri xuritürik.
BÜRÜ XLIII
Jakoben semiak Benjamineki baduatza Ejiptualat. Josefek apairü bat emaiten deie.
1. Arte hartan gosetiak lür güzia jaten zien.
2. Ejiptotik ekharri hazkürriak akabi zienian, bere semer Jakobek erran zeien: Zuazte berriz bihi iñhar baten erostera.
3. Jüdak erran zeion: Gizon harek erran diküzü zin zinez: Eztüzie ene begithartia ikhusiko, ezpalin badeitazie zieki ekharten zien anaie gaztena.
4. Nahi badüzü arren gurekilan jitera ützi, algarreki juanen gütüzü, eta behar tüzünak erosiko deitzügü.
5. Ezpalin badüzü aldiz nahi, ezkütüzü juanen: gizon harek, erran deizügün bezala, bere gogua erakhustez erran beteikü: Ene begithartia eztüzie ikhusiko, zien anaie txipiena ezpadüzie zieki.
6. Israelek erran zeien: Ene gaitzeko erraiten ari izan zitzaioe beste anaie bat bazüniela.
7. Eta ihardetsi zioien: Gizon harek lerroz lerro galthatü ziküzün nulako zen gur' aurhidegua; aita bizi günienez; anaierik bagünienez: eta gük ihardetsi diozügü galthatzen zeikünaren arabera. Uste ahal ükhen günükiena erranen zeiküla: Ekhar ezadazie zien anaie gaztena?
8. Jüdak ere aitari erran zeion: Enekila igor ezazü haurra, abia gitien eta bizi ahal gitien; eta hil ezkitien gü eta gure haurttuak.
9. Ni nükezü haurraren berme, eni galthatüko deitazü; ezpalin badüt hunat ekharten, eta ezpalin badeizüt ützültzen, bethi ogendün nükezü zur' aitzinian.
10. Ezpalin bagünü hañ berantü, jadanik bi gerren aldiko hantik ützülirik güntükezü.
11. Israel aitak erran zeien arren: Hola behar denaz geroz, nahi düziena egizie: alde huntako gaiza baliusetarik hartzatzie zunbait: dohañtako eraman ezozie gizon hari, erreziña, ezti, olio üsañdün, inseinsü, phino sagar, eta hür parrasta eli bat.
12. Eraman ezazie diharü doblia, eta zakietan ediren düziena ere eraman izozie, uste gabian bentüraz ützi beitzüten.
13. Eraman ezazie zien anaia, eta zuazte gizon haren gana.
14. Ene Jinko ahalorotakuak zientako hunki dezola bihotza, igor dezan ziekila han etxekitzen deizien anaia eta Benjamin hau: ni aldiz haur gabe bezala nizate.
15. Eraman züzten arren dohañak, eta diharü doblia, eta Benjamin, eta eraitsi zien Ejiptuala, eta Josefen aitziniala juan.
16. Ikhusi zütienian, eta Benjamin ere haieki, bere sehi gehienari erran zeion: Gizon hoiek barneat sar eraz itzatzü, eta artzarrak erhot zatzü, eta apairü handi bat egizü, ügerditan eneki barazkaltüko beitira.
17. Sehiak manhatü zeiona egin zien, eta gizonak etxen sar erazi.
18. Eta harritürik algarri zioten anaiek: Hunat sar erazi gütü zakietan eraman günien diharia gatik, ogen dügüla guri erakhusteko, eta gure bortxaz mixkandi erazteko, eta gure astuen bahitzeko.
19. Eta athalazian zirelarik, etxeko sehia ganat hüllantürik,
20. Erran zioien: Othoi, beha zakizkü, jauna. Lehenago ere eraitsi gütüzü hunat ogi erostera;
21. Erosi unduan, ostatü batetara heltürik, zabaltü gintizün gure zakiak, eta zakü ahuetan ediren ginizün ogi saria, eta orai ekharten dizügü phezü bereko diharia.
22. Beste dihariak ere ekharten ditüzügü behar dügünaren erosteko. Eztakizügü nurk diharü hua ezarri dien gure zakietan.
23. Sehiak ihardetsi zeien: Zauzte bakian, etziteiela lotsa: Zien eta zien aitaren Jinkuak ezarri zeitzien huntarzünak zakietan. Ziek eman zineitaden diharia nik xehe xehia begiratzen düt. Eta gaztelütik ekharri zeien Simeun.
24. Eta etxen sar erazi zütienian ekharri zeien hurra, eta zankhuak ükhüzi züzten, eta jatera eman zeien, haien astuer ere bai.
25. Dohañen adelatzen ar' izan zien Josef jin artino ügerditan, entzün beitzüten han barazkaltü behar zütela.
26. Josef arren ber' etxen sarthü zen, eta eskietan hartürik dohañak eskentü ziotzen, eta künkürtürik othoitü züten.
27. Josefek ere begitharte hun egin zeien, eta eztiki galthatü zeien: Nula da zien aita zahar hua, zuñez mintzatü betziztaitade: Bizi da orano?
28. Ihardetsi zioien: Gur' aita, zure zerbütxaria, bixkor düzü, eta orano ere bizi. Eta künkürtürik othoitü züten.
29. Begiak goratü unduan, Josefek ikhusi zien Benjamin haren ama bereko anaia, eta erran zeien: Hori da zien anaie ñimiñi mintzatü zineiztaden hua? Eta erran zeion orano: Jinkua ürrikalt dadila zützaz, ene haurra.
30. Eta behala kanporat elki zen, anaia gatik bihotza minberatürik, begiak aldiz errada, eta bere khanberan sarthü zen nigar egiteko.
31. Eta begithartia xükatü unduan, ützüli zen, eta nigarrak gañtitzen zeitzolarik, erran zien: Jatekuak mahañian ezartzie.
32. Eta berhezki jatera eman züten Josefi eta Ejiptar hareki barazkalzaler, berhezki ere haren anaier. Ejiptarrer ezpeita haizü jatia Hebretarrekila; holako apairiak üdüri betzaizte profanuak diela.
33. Josefen aitzinian jarri zien arren adinen arabera, gehiena lehenik eta txipiena azkenik. Eta espantatürik zaudien,
34. Josefen eskütik zathiak hartü züztenian; zathi handiena Benjamini heltü zeion, bostetan bestena beno handiago beitzen. Edan züten eta ase harekila.
BÜRÜ XLIV.
Josefek bere xalhia ezar erazten dü Benjaminen zakian, eta ber' anaiak gibelialat ützül erazirik uhuñak bezala tratatzen tü. Jüda bürdüñetan egon nahi da Benjaminen lekhian.
1. Josefek ber 'etxenko sehi gehienari manhatü eta erran zeion: Ogiz beth'etzatzü hoien zakiak egar ahal dien bezañ beste, eta ezar ezezü diharia zakü ahuetan.
3. Eta biharamen goizian ützi zütüzte juaitera ber' astuekila.
4. Hiritik elkhirik bide buxi bat egin zütenian, Josefek bere etxenko sehi gehienari erran zeion: Laster egizü haien undotik, atzaman itzatzü, eta errezü: Zentako gaizkia egin düzie hunkiaren ordari?
5. Ebatsi deozien xalhian ene Bürüzagiak edaten dü, eta aztiguako zerbütxatzen zaio; gaizki handia egin düzie.
6. Manhatürik zen bezala sehiak egin zien, eta atzaman zütienian hola hola mintzatü zeien.
7. Haiek ihardetsi zeioen: Zentako hola mintzo da gure Jauna bere mixkandier, ogen bagünü bezala?
8. Zakü ahuetan ediren dügün diharia ekharri deizügü Khanaaneko lürretik, eta nula ebatsi günüke gure Jaunaren etxetik haren zilharrezko xalhia?
9. Gütarik nurk ere uhuñkeria hori egin beitüke, ezar dadila hil hotz; gü ere egonen gütüzü gure Jaunaren mixkandi.
10. Egin bedi erran düzien bezala, ihardetsi zeien sehiak: uhuñkeria egin dükiena ene mixkandi date, bestiak aldiz juanen zireie, ezpeitükezie ogenik.
11. Orok behala lürrian phausatü züzten zakiak eta zabaltü.
12. Sehiak oro ikhertü unduan gehienarenetik hasirik txipienarenialano, xalhia ediren zien Benjaminen zakian.
13. Bena ordian arropak ürratzen zütielarik, astuak arakargatürik, hirialat ützüli zien.
14. Eta Jüda ber' anaien bürian jin zen Josefen gana (ezpeitzien orano etxia hüstü) eta belharriko güziak jarri zien haren zankhuetan.
15. Josefek erran zeien: Zentako egin düzie hola enekila? Eztakizieia ni bezalako aztirik eztela nihun ere?
16. Jüdak ihardetsi zeion: Zer erranen dügü ene Jaunari? nula mintza ginainte aski untsa gure nabastarrien phark' erazteko? Jinkuak bilhatü dizü zure zerbütxarien gaxtokeria. Ene Jaunaren mixkandiak gütüzü oro, gü eta zure xalhia zakian ediren zaion hua.
17. Jinkuak begira nezala holako egitetik, ihardetsi zeion Josefek: ene xalhia ebatsi diena ene mixkandi dükezü, ziek aldiz laxüki zuazte aita ganat.
18. Jüdak hatik hüllantxiagotürik erran zeion beldürrik gabe: Beha zakitzat, othoi, ene Jauna, batere khexatü gabe. Faraunen undotik
19. Zü ziade ene Bürüzagia. Lehen aldian galthatü zineikün zure zerbütxarier: Badüzieia aitarik edo anaierik?
20. Eta gük ihardetsi ginizün ene Jaunari: Badizügü aita zahar bat, eta bere zahartarzünian sorthü zaion haurtto bat; hunen ber sabeleko anaia zentü ziküzü. Amak hau baizik eztizü, eta aitaren begi ninia düzü.
21. Eta erran zineikün: Jin eraz ezazie ene aitziniala ikhus dezadan.
22. Gure Jaunari erran giniozün: Haurrak eztiozü aita ützi, hua gal baledi, hil belaiteke.
23. Eta erran zünien zure mixkandier: Zien anaie txipiena ezpalin bada ziekin jiten, eztüzie ene begithartia haboro ikhusiko.
24. Ützüli ginenian gur' aita zure zerbütxariaren ganat, erran giniotzün zük erran zineizkünak oro.
25. Eta aitak erran diküzü: Ützült ziteie bihi iñhar baten erostera.
26. Ihardetsi diozügü: Ezkitetzü juan. Gure anaie txipia jiten bada, algarreki juanen gütüzü; hua gabe ezkitakezü agert Jaun haren aitziniala.
27. Aitak erran diküzü: Badakizie ene emaztiak bi haur zeitadala.
28. Batak kanpua hartü zien, eta erran deitazie: Ihizi batek jan dizü. Orai artino ja ezta agertü.
29. Hau ere eramaiten badeitazie, eta zerbait bidian heltzen bazaio, bihotz minez ni hil erazirik ene zahartarzünian, hobian ezarriko naizie.
30. Ützültzen baniz arren haurra gabe en' aita, zure zerbütxariaren ganat, (hunen bizia haurraenari josirik beita)
31. Eta ikhusten badü eztela gurekilan, hilen düzü, eta zure mixkandiek bihotz-min handitan lagüntüko dizie ber' aita zaharra ilherriala.
32. Ütz nezazü ni zure mixkandi egoitera, haurra hartü beitüt aitari hitzamanik: Ezpalin badüt eramaiten etxerat, aitaren eretzian bethi ogendün nükezü.
33. Egonen nüzü zure mixkandi, eta zerbütxatüko zütüt haur hunen lekhian, eta ützül dadila haurra etxerat bere anaiekila.
34. Enintezü ni aita ganat ützül haur hori gabe, haren bihotz min izigarrien ikhusteko.
BÜRÜ XLV.
Nur den erraiten dü Josefek bere anaier, eta aita ganat igorten tü dohañez kargatürik, Ejiptualat jin eraz dezen ber' etxekueki.
1. Bere nigarrak ezin gordez hanko jenten aitzinian, Josefek oro elkh' erazi zütien kanpualat, nihurk ere ikhus elezan ber' aurhideki ezagütze egiten.
2. Botza goratürik, nigar turrustaz Ejiptarrek eta Farauenen etxekuek orok entzün züten
3. Ber' anaier erraiten: Josef niz, ni. En' aita bizi da orano? Anaiek izitürik etziokien ihardets.
4. Eztiki erran zeien: Ene ganat hüllant zizte. Eta hüllantü zirenian erran zeien: Ni niz Josef zien anaia Ejiptarrer saldü züniena.
5. Etziteiela izi, eztezaziela bihotz minik ükhen saldü naizielakoz alde huntarat. Zien begiratzeko igorri nai Jinkuak, zien aitzinian, Ejiptualat.
6. Badü bi urthe gosetia hasi dela lürrian, eta bost urthez eztaiteke orano lürra lanth ez ephait.
7. Jinkuak igorri nai zien aitzinian, bizi ahal zizteien lürrian, eta behar dena bizitzeko ükhen ahal dezazien.
8. Hunat igorri nai Jinkuaren nahiak eta ez zienak; Jinkuak egin nai Faraunen aita bezala, hunen etxeko jaun, eta Ejiptoko bazter ororen aitzindari.
9. Zuazte berantü gabe en' aitaren gana, eta errozie: Mezü hau igorten deizü Josef zure semiak: Jinkuak ezarri nizü Ejipto güzian aitzindari: tziauri ene ganat, eztezazüla berant.
10. Egonen zia Jeseneko lürrian, ene khantian ziratee zü eta zure semiak, eta hoien haurrak, zure ardi eta idi salduekila, dütüzün güziekila.
11. Eta han hazien zütüt (bost urthez orano irañen beita gosetia), gosiak hil etzizten zü eta zure etxekuak, eta dütüzünak oro.
12. Zien begiak eta Benjamin ene anaiaren begiak jakile dirate nula hitz hoiek ene ahotik elkhi diren.
13. En' aitari errozie nulako den ene loria, eta Ejiptuan zer ikhusi düzien; lehia zizte haren jin erazteko ene ganat.
14. Eta Benjamin bere anaia besarkatzen zielarik nigar egin zien, harek ere bai büria ezarririk anaiaren suñan gañen.
15. Bere anaiak oro besarkatü zütien Josefek nigarrez ari zelarik. Eta hoiek ere mintzatzera atrebitü zeitzon.
16. Josefen anaien jin-berria iauri eta hedatü zen erregeren khortian. Eta Faraun, eta haren etxenkuak boztariotü zien.
17. Eta Josefi manhatü zeion bere anaier erraitez: Astuak kargatürik ützül zizte Khanaaneko lürrialat,
18. Hantik eraik' itzatzie zien aita eta askaziak, eta tziauste ene ganat: eta nik emanen deitziet Ejiptuan dien gaiza hobenak, jan dezazien lürreko hüna.
19. Manh' ezezü hart detzen Ejiptoko orga eli bat, ber'emazten eta haurren ekharteko, eta errezü: Har ezazie zien aita, eta tziauste lehen beno lehen.
20. Eztezaziela zien hatietarik batere ützi; Ejiptoko huntarzünak zien beitirate.
21. Israelen semek manhatü zeien bezala egin züten. Josefek eman zeitzen orgak eta bideko anhua Faraunen maniaren arabera.
22. Anaie bakhoitxari bi arropa eman zeien, Benjamini aldiz hirur ehün zilhar buxinka bost arropa ederreki.
23. Aitari igorri zeitzon hañbeste diharü eta arropa, eta hamar asto Ejiptoko huntarzünez kargatürik, eta hamar astaña bihiz eta ogiz bideko kargatürik.
24. Igorri zütien arren bere anaiak, eta abiatzian erran zeien: Etziztela aharra bidian.
25. Ejiptotik gora heltü zien Khanaaneko lürriala, Jakob ber' aitaren gana.
26. Eta erran zioien: Josef zure semia bizi düzü; Ejiptoko bazter güzien aitzindari düzü. Berri hori entzün unduan, lo tink batetarik iratzarri baliz bezala, etziuen sinhets Jakobek.
27. Semek aldiz heltü zeitzenak oro lerroz lerro erraiten ziotzen. Ikhusi zütienian hatik orgak, eta Josefek igorri zeitzonak, ber' engoxadüratik iratzarri zen.
BÜRÜ XLVI.
Jakob badua Ejiptualat. Jakoben haurren zunbata. Aitziniala Josef elkitzen zaio.
1. Israel bidian jarri zen bere aberatstarzüneki, eta heltü zen Zineko phütziala, eta Isaak bere aitaren Jinkuari eskentü zeitzon hil zütien abere eli bat.
2. Ametsetan gaiaz entzütien (sic) zien botz batek erraiten zeiola: Jakob, Jakob; eta ihardetsi zeion: Heben nüzü.
3. Jinkuak erran zeion: Ni nüzü zure aitaren Jinko indardünena. Etzitiela beldürt; eraits zite Ejiptualat, han beitzirate giz' eli handi baten aita.
4. Ni ere harat eraitsiren nüzü zurekila, eta hantik ützültzen ziatenian, lagüntüko zütüt, eta Josefek begiak thapatüko deitzü eskiaz.
5. Zineko phützü undotik txütitü zen Jakob, eta bere semek eraman züten haurrekila eta emaztekila Faraunek igorri zeitzon orgetan gañen,
6. Khanaaneko lürrian zütien aberatstarzüneki: eta heltü zen Ejiptuala ber' etxekuekila,
7. Semekila, semeñiekila, alhabekila, eta sorthü zeitzon güziekila.
8. Hoiek dirade Israelen semen Ejiptuan sarthü zienen izenak, hara bere haurreki heltü zenian: Errüben gehiena.
9. Errübenen semiak: Henokh, eta Fallü, eta Hesron eta Kharmi.
10. Simeunenak: Jamüel, eta Jamin, eta Ahod, eta Jakhin, eta Sohar, eta Saul khananaantarraena.
11. Lebienak: Jerzon, eta Kaath, eta Merari.
12. Jüdaenak: Her, eta Onan, eta Zela, eta Fares, eta Sara. Her eta Onan hil zien hatik Khanaaneko lürrian. Faresen semiak: Hesron eta Hamül.
13. Isakharrenak: Thola, eta Füa, eta Job, eta Semron.
14. Zabülonenak: Sared, eta Elon, eta Jahelel.
15. Hoiek dirade Liak Siriako Mesopotamian sorthü zütien haurrak, khuntatzez ere Dina haren alhaba. Hogei-ta hamahirur seme eta alhaba ükhen zütien.
16. Gadenak: Sefion, eta Hagji, eta Süni, eta Esebon, eta Heri, eta Arodi, eta Areli:
17. Aserenak: Jamne, eta Jesüa, eta Jesüi eta Beria, eta Sara haien arreba. Beriaren haurrak: Heber eta Melkhiel.
18. Zelfa Labanek ber' alhaba Liari eman zeionaren eta Jakoben azitik sorthü zien hamasei haur hoiek.
19. Errakhelen, Jakoben emaztiaren semiak: Josef eta Benjamin.
20. Josefi Ejiptoko lürrian Asenethek, Pütifar Ekhihiriko aphezaren alhabak sorthü zeitzon: Manases eta Efraim.
21. Benjaminen semiak: Bela, eta Bekhor, eta Asbel, eta Jera, eta Naaman, eta Ekhi, eta Erros, eta Mofim, eta Ofim, eta Ared.
22. Errakhelen eta Jakoben azitik sorthü diren haurrak oro: hamalaur dirade.
23. Danen semiak: Hüsim.
24. Neftalienak: Jasiel, eta Güni, eta Jesem, eta Salem.
25. Belaren Labanek ber' alhaba Errakheli emanaren eta Jakoben azitik sorthü diren hoiek oro: zazpi dirade.
26. Eta Jakobeki Ejiptualat jin zienak oro, khuntatü gabe haren semen emaztiak, hirurtan hogei-ta-sei zien.
27. Josefi Ejiptoko lürrian sorthü zeitzon bi seme: Jakoben azitik Ejiptuan sarthü zien güzia hirurtan hogei-ta hamar dira.
28. Jakobek igorri zien Jüda Josefi erraitera horra zela, eta aitziniala jin lekion Jeseneko lürrialano.
29. Hara heltü zenian Jakob, Josef bere txariotiala igaranik aitaren aitziniala juan zen lekhü hartara: eta ikhusi zienian aita, lephuala jausi zeion, eta nigarrez besarkatü zien.
30. Aitak erran zeion: Orai botzik hilen nüzü, ikhusi beitzütüt, eta ene undotik üzten beitzütüt.
31. Bere anaier eta aitaren etxeko güzier Josefek erran zeien: Banua Farauni erraitera: Ene anaiak, eta en' aitaren etxekuak, Khanaaneko lürrian zirenak oro, ene ganat jin dütüzü.
32. Artzañak beitira, arresak alh' eraziren tizie. Bere ardi eta idi salduak oro berekila hunat hotzeman tizie.
33. Eta bere gana jin erazten zütüzkienian erranen deizie: Zer ofizio düzie?
34. Ihardets ezozie: Gü zure zerbütxariak haurzarotik orai dano artzañ gütüzü, gure aitañiak ere artzañ zütüzün. Hola mintza zitzozte, egon ahal zizteien Jeseneko lürrian, Ejiptarrek artzañak hügünt beitütie.
BÜRÜ XLVII.
Jakob egoiten da Jeseneko lürrian. Gosetia handitzen da Ejiptuan. Jakoben eritarzüna.
1. Faraunen gana juanik Josefek erran zeion: En' aita eta ene anaiak Khanaaneko lürretik jin zitadatzü bere hatieki eta bere arres saldueki: Eta baratü dütüzü Jeseneko lürrian.
2. Bost anaie azkenetarik erregeren aitziniala eraman zütien.
3. Eta erregek galthatü zeien: Zer ofizio düzie? Ihardetsi zioien: Artzañak gütüzü gü, eta gure aitañiak, zure zerbütxüko.
4. Jin gütüzü zure lürretan ebiltera: Khanaaneko günetan ezpeita belharrik zure zerbütxarien arresentako, gosetia handi delakoz: eta galthatzen deizügü manha dezazün zure zerbütxariak egon ditien Jeseneko lürrian.
5. Josefi arren erregek erran zeion: Aita eta anaiak jin zaitzü.
6. Ejiptoko lürra zure aitzinian düzü, egon eraz güne hobenian, eta emezü Jeseneko lürra. Haietan ezagützen badüzü gizon trebe eta xotilh (sic) zunbait, emetzü ene aberiak begiratzera.
7. Hortik landan Josefek bere aita jin erazi zien erregeren khantiala; eta dohatsütarzün erregeri Jakobek desiratü zeionian,
8. Faraunek galthatü zeion: Zer adin düzü?
9. Jakobek ihardetsi zeion: Ehün eta hogei-ta-hamar urthe badizü lürrian nabilala; egün llabürrak bena txarrak ükhen ditit; eta orano ere enüzü heltü ene aiten adiniala.
10. Eta beneditzione güziak erregeri desiratü unduan, kanpualat elkhi zen.
11. Josefek hatik aitari eta anaier eman zeien Ejiptuan zen güne hobena, Errameseko aldia, erregek manhatü bezala.
12. Eta huak hazten zütien, aitaren etxekuak ere bai, orori emaiten zeielarik behar zütienak.
13. Mündü orotan ogia mentstü zen, eta gosetiak bazter güziak jaten zütien, berheziki Ejiptoko eta Khanaaneko aldia.
14. Eta hanko diharia oro bildü zien Josefek erregeren hütxala saldü zeien ogiaren ordari.
15. Eta nula erosliak diharü gabetü beitziren, Ejiptua oro jin zen Josefen gana galthatzera: Ogi eman izagüzü. Nahi gütüzia gosez hiltzera ützi, diharürik eztügülakoz?
16. Josefek ihardetsi zeien: Diharürik ezpadüzie, ekhar itzadatzie zien aberiak, eta ogi emanen deiziet ordari.
17. Aberiak ekharri zeiotzenian, ogi bihia eman zeien, zaldien, ardien, idien eta astuen saritako, eta urthe batez hazi zütien aberen ordari.
18. Bi gerren urthian ere jin zeitzon erraitera orano: Gure Jaunari eztiozügü gordeko nula, diharia mentstü unduan, aberiak mentstü zaizkün, eta zük badakizü gük orai deusik eztügüla gure büriez eta lürrez kanpo.
19. Zentako arren hilen girade zure bixtan? gure lürrak eta gü zuriak gütüzü, eros gitzatzü erregeren mixkandi izan gitien; eta aziak eman itzagützü, lürra pikarrai egon eztadin langiliak hil diatenian.
20. Ejiptoko lür güzia erosi zien arren Josefek, ekhoiliarek bere alhorrak saldü beitzütien gosetia handi zelakoz, eta lürra erregeren esküpian ezarri zien,
21. Eta hanko ekhoiliarak ere bai Ejiptoko bazter batetik bestia lano.
22. Aphezer erregek eman zeitzen lürrak salbü: bere selaurietako ogietarik eman erazten betzeien pillista eli bat bizitzeko, etziren bortxatürik izan aphezak bere alhorren saltzera.
23. Giz'elier arren Josefek erran zeien: Ikhusten düzien bezala, ziek eta zien alhorrak Faraunentü zireiee: oritzie aziak, eta ereñ itzatzie alhorrak
24. Ephaitza ükhen ahal dezazien. Bost gerren phartia erregeri emanen derozie, eta beste laur ephaitzako phartiak üzten deitziet, zien alhorren ereñteko eta etxekuen eta haurren hazteko.
25. Ihardetsi zioien: Gure bizia zure eskietan düzü: sogin ezagüzü, eta botzik gük zerbütxatüko dizügü errege.
26. Ordü hartarik orai artino Ejiptoko lür güzian ephaitzaren bostgerren phartia erreger phakatzen da, üsanxa hori legia beita, aphezen lürretan salbü, hoienetara eztelakoz hedatü.
27. Israel arren egon zen Ejiptuan, erran nahi beita Jeseneko lürrian, eta handitü eta hanitxtü zütien bere huntarzünak.
28. Eta han biz' izan zen hamazazpi urthez, eta haren biziko egünak heltü ziren ehün eta berrogei-ta zazpi urthetara.
29. Eta heriua hüllantzen ikhusi zienian deithü zien Josef bere semia, eta erran zeion: Zure aitzinian grazia ediren balin badüt, ezarzü zur' eskia ene azpi gañen, eta zin zinez hitzaman ezadazüt enaizüla Ejiptuan ehortziko;
30. Bena ene aitañieki lotara nitakenian eramanen naizüla lür huntarik, eta ehortziren naizüla ene aitasuen hobian. Ihardetsi zeion Josefek: Manhatü düzün bezala eginen dit.
31. Jakobek erran zeion: Zin egin izadazüt arren. Josefek zin egin zeionian, Jinkua othoitü zien Israelek, büria ohe bürün egialat aphaltürik.
BÜRÜ XLVIII.
Jakobek benedikatzen tü Josefen haurrak, eta züzentako emaiten deio Sikheneko alhorra.
1. Hoiek hola igaran zirenian, Josefi berria jin zeion aita eri ziela: Manases eta Efraim bere bi semiak hartürik aitaren ikhustera juan zen.
2. Eta erran zeioen: Ikhustera horra zaizü Josef zure semia. Eta Jakob indarrak hartürik ohe gañen jarri zen.
3. Eta Josefi, barneat sarthü zenian, erran zeion: Ahalorotako Jinkua agertü zitadazün Lüsan, Khanaaneko aldian, eta benedikatü nindizün,
4. Eta erran zitadazün: Handi'raziko eta hanitx eraziko zütüt, eta giz'eli parrasta baten aita eginen zütüt, eta bethikoz zuri eta zure aziari emanen deiziet güne hau.
5. Ejiptoko lürrian sorthü zaitzün bi semiak, ni hunat jin nintzan beno lehenago, eniak dütüzü: Efraim eta Manases eniak dütüketzü, nula ere beitira Errüben eta Simeun.
6. Hoiez goiti dütükezün haurrak aldiz, zuriak dütükezü, eta bere anaien izenian ükhenen tizie lürrak.
7. Mesopotamiatik horra nintzalarik, bidian hil zitazün Errakhel, Khanaaneko lürrian, Efratara heltzen nintzalarik, eta ehortzi nizün Efratarat, beste izenez Bethleemerat, duan bide khantian.
8. Ikhusten zütielarik hatik haren bi semiak, galthatü zeion: Nur dia hoiek?
9. Josefek ihardetsi zeion: Jaunak alde huntan eman deiztadan semiak dütüzü. Ene ganat hüllant eraz itzatzü, benedika ditzadan, erran zeion Jakobek.
10. Zahartze handiak ülhüntü beitzütien Israelen begiak, klarki etziuen ikhus. Eta hüllantü zienian pot egin zeien, eta besarka zütielarik,
11. Bere semiari erran zeion: Zure ikhusteko boztariua ükhen dit: eta, horrez goiti, Jinkuak eman ditazü zure haurren ikhustekua ere.
12. Ber' aitaren besuetarik haurrak idokirik Josef othoitzetan belharikatü zen.
13. Eta Efraim ezarri zien ber' esküñian, erran nahi da Israelen exkerrian, eta Manases ber' exkerrian, erran nahi da aitaren esküñian, eta biak haren gana hüllant erazi zütien.
14. Jakobek, eskü esküña hedatürik, ezarri zien Efraim gaztenaren bürü gañen, exkerra aldiz Manases gehienaren bürü gañen, besuak khürütxatü beitzütien.
15. Eta benedikatü zütien Josefen semiak, erraiten zielarik: Jinkuak, zuñen aitzinian ebili beitira Abraham eta Isaak ene aitak, eta ni haurzarotik oraidano hazi naien Jinkuak,
16. Eta gaitz orotarik ideki naien Aingüriak benedika ditzela haur hoiek; deith ditiela ene izenaz, eta Abrahamen eta Isaaken, ene aiten izenaz, eta hanitx ditiela lürrian.
17. Aitak eskü esküña Efraimen bürü gañen ezarri ziela Josefek ikhusirik, bihots min ükhen zien, eta aitaren eskia hartürik eraiki nahi ükhen zien Efraimen bürü gañetik Manasesenian ezarteko,
18. Eta aitari erran zeion: Eztüzü hola untsa, ene aita; hau primia beita, ezar ezozü eskü esküña bürü gañen.
19. Jakobek ihardetsi zeion: Ez, ez; badakit, ene semia, badakit zer ari nizan: hau ere giz'elien aita dükezü, eta hanitxtüko düzü; bena hunen anaie txipia hau beno handiago dükezü: eta gaztenaren azi zohitütik elkhiko tüzü nazioniak.
20. Ordian benedikatü zütien erraitez: Zienen gañen Israel benedikatürik date, eta erranen da: Jinkuak benedika zitzala, Efraim eta Manase benedikatü dütien bezala. Eta ezarri zien Efraim Manases beno lehen.
21. Eta Josefi, bere semiari erran zeion: Ikhusten düzü hiltzera nuela. Jinkua zieki beitate, eramanen zütie zien aiten lürrialat.
22. Zure anaien züzenaz goiti emaiten deizüt Amorheentarrer ene ezpataz eta flex üzteiaz goithü neien lür pheza hua.
BÜRÜ XLIX.
Jakoben azken elhiak. Bere semer zer heltüren zaien erraiten deie.
1. Jakobek arren bere semiak deithü zütien, eta erran zeien: Algar gana bil zizte, bakhoitxari erran dezadan zer heltüren zaizien azken egünetan.
2. Algar gana bil zizte, eta beha zizte, Jakoben semiak, beha zizte Israel zien aitari.
3. Errüben ene primia, zü ene indarra, eta ene bihotz mineko hatsarria, dohañez lehena, eta aitzindariguako gehiena,
4. Hurra bezala hedatü zia; etzirade handitüren, igaran beitzia zur'aitaren ohe gaña eta etzangia zikhintü beitozü.
5. Simeun eta Lebi anaiak, gerla gaxtoko untziak.
6. Jinkuak begira nezala haien gogo gaxtuen ükheitetik, eta ene loriaren haien bilkhüretan behin ere ezartetik: bere fürian gizon bat hil beitüte, eta bere nahiküntian harrise bat zilatü.
7. Maradika dadila haien füria, zall delakoz, eta hügünt dadila haien khexia, gogor delakoz. Berheziko dütüt Jakoben, eta barreiatüko dütüt Israelen.
8. Jüda, zure anaiek laidatüko zütie: zure eskiak heziko tizü etsaien büriak; zure aitaren haurrak othoiez egonen zaitzü.
9. Jüda lehu hümia, igaran ziade gora bazkaren ebasteko, ene semia; eta deskansatzeko etzan zia lehu ar bat bezala, eta lehu ama bat bezala: nurk hua iratzar eraziko dü?
10. Eztüte eramanen Jüdaen bürüzagiguako makhila; haren zañetarik elkhiren da printzia, igorririk izan behar diena eta giz'eliek ügürikiten diena jin artino.
11. Estekatüko dizü bere astokhümia aihen unduari, eta zük, ene semia, estekatüko düzü astaña aihen laiari. Arduian ükhüziko dizü bere arropa, eta mahats odolian bere kapa.
12. Haren begiak ardua beno ederrago tüzü, eta haren hortzak eznia beno xuriago.
13. Sabülon egonen da itxaz bazterrian, eta untzien egongian, hedatzen delarik Sidoner'artino.
14. Isakhar, asto azkharra, ezta elkhiko bere güneko zedarriez kanpo.
15. Ikhusi deskansia hun dela eta haren alhorra gizen; eta suñian haxia hartü dü, eta legar emailetü da.
16. Danek bere popülia jüjatüko dü Israeleko beste giz'eli batek bezañ untsa.
17. Izan dadila Gan süge bideko eta süsker bidexkako, zaldiaren aztaletik usukizale, urthuk dezan zamalzaña.
18. Zütarik ügürikiko dit osagarria, ene Jinkua.
19. Gad armatürik güdükan ariko eta armez begiratüko da.
20. Aseren ogia gizen; erregen gozagarri date.
21. Neftali orkhatz ohiltia, eta mintzazale ederra.
22. Josef handitzen ari da, eder eder da; neskatilak harrisiala jin dia haren ikhusteko.
23. Bena flexariek khex erazi düte, aharra txerkhatürik, eta bekhaiztü zaitzo.
24. Haren üzteia egon da hedatürik; Jakoben Ahalorotako Jinkuak laxatü deitzo besuetako estekak; hortik elkhi da artzaña, Israeleko botxia.
25. Zure aitaren Jinkua zure lagüntzalia dükezü; ahalorotakuak benedikatüren züte, zelüko beneditzionez, peko osineko beneditzionez, thitien eta sabelaren beneditzionez.
26. Zure aitaren beneditzionek igaraiten tizie aitasuek eman zeitzenak. Egon ditiela Josefen bürü gañen, Nasareenaren, anaien artian denaren, bürü gañen, bethiko mendixkek desiratzen dütena hel artio.
27. Benjamin otso uhuñak, ahützetaz janen dü goizan bere bazka, arratsen aldiz zathikatüko dü larria.
28. Hoiek zien Israeleko hamabi Giz'elien printziak: hor dirade aitak erran zeitzen elhiak, eta bakhoitxari eman zeitzon beneditzioniak.
29. Eta manü hau eman zeien: Ene popüliari jüntatzera nua ni: ehortz nezazie ene aiten kharbe doblian Efron Hethtarraren alhorrian den hartan,
30. Manbreko eretzian, Khanaaneko lürrian, Abrahamek Efron Hethekuari, hobi baten ükheiteko, erosi zeion alhorrian.
31. Han izan beita ehortzirik bere emazte Saraekila: han ehortzirik da Isaak Errebekka bere emaztiareki, eta Lia ere han dago etzanik.
32. Manü eta erakhutspen hoiek eman unduan bere semer, zankhuak jüntatü zütien ohe gañen, eta hil zen; eta bere popüliari jüntatü.
BÜRÜ L.
Jakoben ehortzeta. Josefen hiltzia.
1. Hilik ikhusi zienian marraskaz eta potez eralli zen Josef aitaren begitharte gaña.
2. Eta bere sehi axeter ziener manhatü zeien erreziña üsañdünez barnia bethe liozen.
3. Manü horen egiten berrogei egün igaran züten axeterrek: üsanxaz denbora hori behar beitzen khorpitzen üsañ hunez bethatzeko, eta Ejiptuak hirurtan hogei-ta-hamar egünez nigar egin zien.
4. Eta dolüko denbora akabi zenian, Josefek Faraunen etxekuer erran zeien: Grazia ediren balin badüt zien aitzinian, Farauni errozie, othoi,
5. Aitak zin egin erazi deitala, erran zeitadanian: Hiltzera nuazü; ehortziko naizü Khanaaneko lürrian egin düdan hobi barnen. Juanen niz arren aitaren ehortztera, eta hunat gero ützüliko niz.
6. Eta Faraunek erran zeion: Zuaza eta ehortz ezazü zur'aita, hitzaman derozün bezala.
7. Josef juan zen arren Faraunen etxeko zaharrez eta Ejiptoko aitzindari gehien güziez lagüntürik.
8. Josefen etxekuak eta anaie güziak ere juan zien, haurttuak, arresak eta aberiak ützirik Jeseneko aldian.
9. Orgak eta zamalzañak, eta jente saldo hanitx jarraiki zeitzon undotik.
10. Eta heltü zienian Atadako ezkaratziala, Jurdanetik haratago deniala, zazpi egünez nigar marrasketan han egin züten Jakoben ehortzeta.
11. Khanaaneko ekhoiliarek hori ikhusi zütenian, erran züten: Dolü handia da Ejiptarren artian. Eta hortakoz güne hua deithü züten Ejiptoko dolia.
12. Jakoben semek egin züten arren aitak manhatü zeien bezala.
13. Aita eraman züten Khanaaneko lürriala eta ehortzi züten Abrahamek Efron Hethekuari hobitako erosi zeion kharbian, Manbreko eretzian den alhorraeki.
14. Jakob ehortzi bezañ sarri, Josef ützüli zen Ejiptualat bere anaie eta lagün güzieki.
15. Aita hil unduan, anaiek beldürtürik algarri zioien: Orhit baledi egin diogün ogenez eta egin diogün gaizkia ützül baleizagü.
16. Erraitera igorri zioien mezü bat: Zure aitak hil beno lehen manhatü diküzü,
17. Haren phartez erran ginezeizün: Othoitzen zütüt pharka ditzetzün egin deitzien ogenak. Gük ere othoitzen zütügü pharka ditzatzün zure aitaren Jinkuaren zerbütxarier egin deitzien gaizkiak. Hitz hoiek entzün zütienian Josef nigarrez hasi zen.
18. Khantiala jin zeitzon anaiak, eta, belhariko othoitzen zütelarik, erran zioien: Zure mixkandi gütüzü.
19. Ihardetsi zeien: Etziteiela lotsa. Oldart ahal gitia Jinkuaren nahiküntiari?
20. Gaizki ziek egin nahi zineitadena hunetara khanbiatü dü Jinkuak ene ospatzeko, ikhusten düzien bezala, eta giz'eli hanitxen salbatzeko.
21. Etziteiela lotsa; haziko zütiet ziek eta zien haurrak. Eta konsolatü zütien, eta ezti eztiki mintzatü zeien.
22. Eta Ejiptuan egon zen aitaren etxeko güzieki, eta ehün eta hamar urthez biz'izan zen. Eta Efraimen haurrak ikhusi zütien hirur gerren belhañial'artino. Makhiren, Manasesen semiaren, haurrak ere bere belhañen gañen erabili zütien.
23. Hoiek hola igaran unduan anaier erran zeien: Hil nizatienian, Jinkua ikhustera jinen zaizie, eta igaran eraziko zütie Abrahami, Isaaki eta Jakobi zin zinez hitzaman deien lürrialat.
24. Eta erran zeienian: Jinkua ikhustera jinen zaizie, erran zeien: Zin egin ezazie, eta zirekila hebentik ene ezürrak eraman itzatzie.
25. Hil zen, ehün eta hamar urthe bethe unduan, eta erreziña üsañdünez barnia khalkatürik, Ejiptuan ezarri züten hütxa batetan barnen.
Jenesaren ürhentzia.
|