www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XVIII. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Frantziako Erregearen pribilegioa liburu bat argitaratzeko

(1729)

 

 

ERREGUEREN PRIVILEGIOA

 

        LUIS Jaincoaren graciaz Franciaco eta Nafarroaco Erreguec; Gure Conseiller maite eta lejal, gure Parlamentetaco Gortheac dagozcaten gendei, &c. Salutancia: Piarres de Lavieuxville, Bayonaco Jaun Aphezpicuac gure Conseiluetaco Conseiller maite eta lejalac aditcera eman darocu gure Privilegioa behar duela bere Diocesan behar dituen liburuen imprima arazteco: Eta hartaracotz, Jaun Aphezpicu hari atseguin eguin nahiz, permetitcen diogu placer duenari imprima araz detçon Bere Diocesaren cerbitçuco behar dituen Breviario... Catichima, Ordenança... eta Instruccione guciac; eta hec sal araz detçan gure Erresuma gucian nahi duen beçanbatetan egundanic hamar urthez. Jaun Aphezpicu harc hautatcen duen Imprimatçaileaz bertce guciei debecatcen diotegu erran diren liburu hec edo hequin cenbait parte imprimatcea edo salcea cer nahi erreceluren azpian, non ezduten permissione berariazco bat isquiribuz Jaun Aphezpicu haren ganic edo haren dretchoa duquetenen ganic, hala imprimatuco diren liburuac confiscatceco, eta hirur mila liberaco amanda bat pagatceco penaren azpian. Parisen emana Erearoaren hirurean mila çazpi ehun eta hogoi eta bederatcian, eta gure Erregue denboraco hamalaurgarrenean. Erreguec bere Conseiluan,

Sainson

 

        Erregistroan eçarria, &c. Sinatua, Le Mercier, Syndic.

        Jaun Aphezpicuac eman dio bere Privilegioa P. Fauvet bere Imprimatçaileari.

 

 

Non: LAVIEUXVILLE-HAROSTEGY, Pierre Guillaume de: Bayonaco Diocesaco bi-garren catichima: lehenbicico comunionea eguitera preparatcen diren haurrentçat, Bayonan, P. Fauvet, 1733; Luis VILLASANTEk prestatutako edizio kritikoaz hemen berrargitaratua: Bayonaco Diocesaco bi-garren catichima, Bilbao, Euskaltzaindia, 1985, 33 or.

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa