www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gora begira
Paulo Zamarripa
1927

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gora Begira, Zamarripa abadea. Emeterio Verdes-en Irarkolan, 1927

 

 

aurrekoa hurrengoa

ASUE

 

Sondike-aldera, laiño bat bagarik,

Artxanda-goitik begitu bozue,

etxe-yazeko lorakaz yantzirik

baratz polit bat ikusi dozue.

Jaunak gutzako onerako egiñik,

era orretako baratza da Asue,

zelaitxo baten ganean yarrita.

Ederra guztiz, ezpalitz polita.

 

Bilbo galantak eztaukan zoria

Artxandak dauko beretzat arturik:

Asu polita, pozez ugaria,

beti ikustea indarrik ein barik.

Benetan dauko zorion andia

gaur-arte Artxandak beraganaturik.

Ezteutso Bilbok Artxandar eskatu

iñoiz, apur bat daitela alboratu?

 

Sangurizko urak eztabe yoan gura

Asutik baño; ta Asueri emonik

mosu gozoak, doaz itxasora;

ta, ez pozik baña, apalik, otzanik,

doaz beronek diñotsen lekura,

beronen loren usañak arturik.

Asuen beti egon nai leukie.

Ai, zelan egon ondo balekie!

 

Lorok usañez gozoak badira,

baratza bada gorputzez polita,

bakizu zeitik? Esangot? Begira.

Nire eritxian, eurotan yagita

bizi dalako bizkorrik Euskera...

Asustar danak maitetu beye ta

gozotasuna ezta yoango Asutik;

politasunak iraungotso zutik.

 

                        1902-ko urtean

 

aurrekoa hurrengoa