|
1. KONFESIÑO EDO PENITENZIAKO SAKRAMENTUAREN GANEKO IKAS-BIDE, TA ERAKUS-ALDIAK
(B, 89-90. or.)
Berba-aurrekoa edo sartzaierea
1. Bageunko gure arimeagaz bear dogun ardurea; bagina geure Jaungoikoaganako esker onekoak, beti yagongo geunke bateoan artu genduan grazia, ta ez geunke eukiko bearrik geure arimea garbituteko penitenziako sakramentuagaz. Baia ezaguturik gure Salbagilleak etzala (ez yakala) erraz gure argaltasunari irautea Bautismuan arturiko grazian, imini gura izan eban bere Elexa Santaan bateo ostean eginiko pekatuak parkatuteko modua. Auxe da, bada, Penitenziako Sakramentua, zein eztan beste gauzarik ezpabere Jesukristok bere Elexan ifiniriko Sakramentu bat, parkatuteko bateatu ezkero eginiko pekatuak, nai direala mortalak, nai benialak. Ain da bearra Penitenziako Sakramentua bautismo osteko pekatu mortalak parkatuteko, zein da Bautismua pekatu orijinala kentzeako; eta alan bateadu ezkero pekatu mortala egin dabenak, gura badau parkatu dakion, konfesadu bear da, edo bai gitxienez euki bear dau Elexa Ama Santeak aginduten dabenean konfesetako gogo benetakoa, bada borondate au bagarik eztau akto kontrizinozkoak parkatuko; edo obeto esateko eztago akto kontriziño [sic] benetakorik, bear danean konfesetako propositu, ta gogo bagarik.
2. J.K° gure Jauna da Sakramentu onen egille, ipinlle, edo autore, eta leenago ez egoan onango Sakramenturik. Egia da egoala erremedioa pekatuen kontrakoa, edo pekatu mortala parkatuteko modua Penitenziako onaide edo birtutea, esan gura da pekatuen damuaria edo kontriziñoa; baia Jaunaren ontasunak eregi gura izan eban damu edo kontriziño au Sakramentu izaitera, ezarri, eta erazorik damutasun oneri konfesiño, ta absoluziñoa. Iru errazoegaitik egin gura izan eban au gure Salbagilleak. Lelengo, obeto ezagutu gengian, ezin geurez, edo geure indarrez urten ginaiala Demoniñoaren menpetik (eskupetik) ez agindupetik, ezta eldu bere, bere adiskide izaitera; ezpabere au datorkula J K°.ren pasiño ta merezimentuetatik. Bigarrengo, errezago izan lekigi pekaturik urteitea. Sakramentu au imini baño leen pekatu mortala parkatuko bazan, bear zan Kontriziñoa. Au egitea etzan ain erraz gizonaren argaltasun edo astuntasunarentzat. Baia, bein Penitenziako Sakramentua imini ezkero, asko da atriziñoa, eta au errezago izanik Kontriziñoa baxen, errezago da bere pekatuen parkaziñoa Sakramentu onen bitartez, antxinako kontriziñoagaz baño. Irugarrengo, ziertuago egon gaitezan parkatu yakuzala pekatuak. Kontriziñoa ezin ikusi leiteke, ezin enzun leiteke, eta alan ez egoan pekatuak parkaturik egozanen igargarririk: ez eban iñok esaten, parkatu yatzuz pekatuak; baia Penitenziako Sakramentuan daukagu Konfesiñoa, eta beragaz ateraten doguz kanpora pekatuak, Enzunik gure konfesiñoa, dirausku Konfesoreak: Nik absolbietan zaitudaz zeure pekatuetatik; esango baleuskuna legez Jaungoikoak, gizon kadenari esan eutsana: Euki egizu uste oso eta konfianza andi bat: parkatu yatzuz zeure pekatuak.
3. Yakiteko zer egiten daben arimaan Penitenziako Sakramentuak, edo zelangoak direan bere efektoak, leenago yakin bear dogu zer egiten deutsan pekatuak, mortala bada, gizonari. Lenengo kenduten deutso grazia, eta beragaitik eukan edertasun miragarria, baita iminten dau esan ezin leikian baño ezain eta kakazago. Bigarrengo, kenzen deutso eukan Jaungoikoaren semetasuna, eta augaitik zeruko ondasunetara eukan eskueskunea edo deretxoa; eta egiten dau onen ordez Demoniñoaren eskupeko ta esklabo, kondenetan dabela orregaitik infernuko su ikaragarrietara. Irugarrengo, kenduten deutsaz ordura (artean) giño egin dituzan obra, ta egite on guztien merezimentuak, ain modutan ze, Elexa Santuan dagoan Santurik andienak, egingo baleu pekatu mortal bat bakarrik, bertatik galduko leukez bere merezimentu guztiak, eta geratuko litzateke ain pobre, ain billox, ain errukigarri, zein da pekataririk andiena. Iru gatx oneek kenduten deutsaz Penitenziako Sakramentuak gizonari, eta euren ordez, atsera biurtuten deutsaz pekatuak kenduriko iru onak. Lelengo kenduten deutso ezaintasun bildurgarri guztia, eta emonik galdu eban grazia, biurtuten deutso beragaz naste leen eukan edertasun miragarria. Bigarrengo ateraten dau Demoniñoaren agindutik, eta egiten dau Jaungoikoaren seme, eta emoiten deutso pekatuak kendu eutsan zerurako eskueskune, edo deretxoa. Irugarrengo, biurtuten deutsoz pekatuak kendu eutsazan merezimentu guztiak bat bere faltatzaka. Baia ezin sakramentu onek ekarri leikeguz mesede miragarri oneek, bost gauzak lagundu egiten ezpadeutse; eta oneek dira: Lenengo, Examina konzienziakoa = Bigarrena, pekatuen damu edo dolorea = Irugarrena, ez geiago pekaturik egiteko propositu edo gogoa = Laugarrena pekatu guztiak konfesetea, edo esatea = Bostgarrena, konfesoreak aginduten daben penitenzia bete edo egin ta kunplietea. Izanik ain bear eta preminazkoa Penitenziako Sakramentu au bateatu ezkero pekatu egin dabeenentzako, ze bera bagarik, eztago Salbaziñorik; eta ezin iñor ondo konfesadurik bost gauza oneek bagarik, gura neuskezuez ainbat ondoen azaldu, argitan imini, edo explikadu. Onetarako adierazoko deutsuedaz banaan banaan bakotxa berba-aldi baten.
|
|