www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERROGOI ETA HAMARGARREN KAPITULUA

 

Iosepek urrindatzen du bere aitaren gorphutza

6 Faraonen permisionez eta Ejiptuko buruzagiez

eta bere anaiez lagundua izanik,

eramanarazten du Kanaango herrira:

12 Non ehorzten baita:

15 Iosepen beldurturik haren kontra egiñikako

dela kausa othoizten dute barkha diozotela.

19 Iosepek kontsolatzen ditu eta entretenitzen.

22 Gero ikhusi ondoan bere gibel illobetaraño,

25 eta iuramentu eragiñ ondoan eramanen zituztela

haren hezurrak Kanaango herrira hiltzen da Ejiptuan,

ehun eta hamar urtheren adiñean.

 

        1. Iosepek bada aurthiki zuen bere burua bere aitaren bisaiaren gañera, eta nigar egin zuen haren gañean, eta musu eman zioen.

        2. Eta Iosepek manatu zituen bere zerbitzari mirikuak urrindatzera haren aita; eta mirikuek urrindatu zuten Israel.

        3. Gero berrogoi egunak konplitu ziren: ezen horrela konplitzen ziren urrindatzen zituztenen egunak. Eta ejiptuarrek nigar egin zuten hartaz hirurhogoi eta hamar egunez.

        4. Eta nigar egin zuten denbora iragan ondoan, Iosep mintzatu zitzaien Faraonen etxeko zirenei, erraten zuela, othoizten zaituztet, ediren baldin badut grazia zuen baithan, adiaraz diotzotzue Faraoni perpaus hauk berak.

        5. Ene aitak egiñarazi darotala iuramentu ziotsala, horra, hiltzera nihoak; ehortziko nauk ene sepultura Kanaango herrian zillhatu dudanean: orai bada, othoizten aut, igan nadiñ harat, eta ehortz dezadan neure aita: gero bihurtuko nauk.

        6. Eta Faraonek ihardetsi zuen, igan adi, eta ehortz zak heure aita, iuramentu eragin daroan bezala.

        7. Iosep bada igantzen bere aita ehorztera, eta harekiñ igan ziren Faraonen zerbitzari guziak, Faraonen etxeko zaharrak, eta Ejiptu herriko zahar guziak.

        8. Eta Iosepen etxe guzia, eta haren anaiak, eta haren aitaren etxea ere harat igan ziren, utzi ondoan solament bere mañada, eta bere arthaldeak, eta bere idiak Goszengo herrian.

        9. Eta igan ziren oraño harekiñ orgak eta zamaldunak: halako maneraz non han izatu baitzen iende bilduma haundi bat.

        10. Eta ethorri ziren Adako airategiraño zeña baita Iordaindik haratago, eta ekharri zuten dolu haundi eta min bat: eta Iosepek ekharri zuen bere aitaren dolua zazpi egunez.

        11. Eta kananearrek herriko habitantek, ikhusirik dolu hura Atadko airategian, erran zuten, dolu hori min ziaiotek ejiptuarrei: hargatikan airategiaren izena deithua izatu zen Abelmitsraim, zeña baita Iordaindik haratago.

        12. Bere semeek beraz egin zioten nola ere manatu baitzioten eta hala.

        13. Ezen bere semeek eraman izan zuten Kanaango herrira, eta ehortzi zuten Makpela larreko arroka phutzuan Mamreren aitziñaz aitziñ: zeña Abrahanek ardietsi baitzuen Hefron hetiendarraganik larrearekiñ, sepultura posesionetzat.

        14. Eta Iosep, bere aita ehortzi ondoan, bihurtu zen Ejiptura, hura eta haren anaia guziak, eta harekien haren aitaren ehorztera igan ziren guziak.

        15. Eta Iosepen anaiek ikhusirikan hekien aita hiltzela, erran zuten, beharbada, Iosepek higinduko giaitik eta eztik faltatuko guri bihurtzera egiñ izan diogun gaitz guzia.

        16. Hargatikan egorri zioten Iosepi erratera, ziotsatela, hire aitak manatu zian hill baño lehen, erraten zuela,

        17. horrela erranen diozue Iosepi, othoizten aut, barkha orai hire anaien hobena, eta hekien bekhatua: ezen gaizki egin darotek. Orai bada, othoizten aut, barkha zak hire aitaren Iainkoaren zerbitzarien hobena. Bañan Iosepek nigar egin zuen hari mintzatu zitzaizkon orduan.

        18. Haren anaiak ere goan ziren harat eta aurthiki zituzten bere buruak haren aitziñera, erraten zutela, horra, hire muthill gaituk.

        19. Eta Iosepek erran zioten, etzaiteztela beldur: ezen Iainkoaren lekhuan nauk ni?

        20. Gaizki phentsatu zinduten ene aldera, bañan Iainkoak onera phentsatu dik, egiteko gaurko egun hunek erakusten duenaren arabera, begiratzekotzat bizirik poblu haundi bat.

        21. Hargatikan eztuzuela beldurrik orai: nik neurorrek entretenituko zaituztet zuek eta zuen mañada. Eta kontsolatu zituen, eta mintzatu zitzaioten hei bere gogara.

        22. Iosepek beraz Ejiptuan egin zuen bere egoitza, hark eta haren aitaren etxeak, eta bizi izatu zen ehun eta hamar urthe.

        23. Eta Iosepek ikhusi ziotzan Efraini hirurgarren ienerazioneko haurrak. Makir Manaseren semearen haurrak ere haziak izatu ziren Iosepen belhaunen gañean.

        24. Eta Iosepek erran zioten bere anaiei, hiltzera nihoak, eta Iainkoak eztik faltatuko zuen bisitatzera eta iganaraziko zaituzte herritik Abrahan, Isaak, eta Iakobi iuramentu egiñ izan dioten herrira.

        25. Eta Iosepek iuramentu eragin zioten Israelen haurrei, eta erran zioten, Iainkoak eztik faltatuko zuen bisitatzera: eta hargatik eramanen ditutzue ene hezurrak hemendikan.

        26. Gero Iosep hiltzen ehun eta hamar urtheren adiñean: eta urrindu zuten, eta ezarri zuten gathabuta batean Ejiptuan.

 

aurrekoa hurrengoa