IRU ZIRI
ZIRILO, ZIRIAKO TA ZIRIKILLOTE
I
ZIRILO
—Aizazu, Praisko, zer izen da ori?
—Izena izango da.
—Baña Zirilok, zer esan nai du?
—Lo dagoan ziriya izango da.
—Ezta ba orixe lotiya, nik uste dedanez. Lo daudenak esnatzeko ona izan bear du.
—Beraz esnalea izango da.
—Ala uste det.
—Baña, Euskal Esnalea?
—Eztet uste: Señorito Zirilo esaten diote ta.
—Ezta ba izango eskalea noski; e?
—Eztakit; baña emallea're ez du ba izan bear.
—Artzallea ote da?
—Edo kentzallea.
—Beraz beraren kontuz ibilli bearko degu.
—Obeko da.
—Aditu niyonian
gizon zartxo bati
ez-ezagunagandik
ibiltzeko urruti,
itz-leunduna bazan
oraindik obeki,
esan ori gogoan
iduki det beti.
II
ZIRIAKO
Obe zukean Ziriakok Praiskoren bertso ori ondo ikasi balu.
Uste zuan onek Zirilori ziri bat sartuko ziyola baña Zirilok sartu ziyon berari.
Lenbiziko aldiz kasinuan ikusi zuan Ziriakok Zirilo. Onek zeukan eskuetan, guziyai erakutsiyaz,zigarrontzi (petaca) eder bat; urre ta perlaz apainduba zirudiyan, baña Zirilok esaten ziyen guziyai, urre ta perla ayek etzirala egizkoak, baizik ezteraziyak (fingidos).
Ziriakok begiya laxter ezarri zion zigarrontziyari, ta eskatu ziyon mesedez Zirilori, uzteko gau artan berari, ondo ikusi nai zukeala-ta.
Utzi zion Zirilok, eta azkar juan zan Ziriako Txauton zillargillearen etxera, zigarrontziyak zenbat baliyo ote zezakean galdetzera. Bost milla pezeta gutxienaz esan zuan zillargilleak baliyo zituala.
—Egizkoak ote dira urre ta perla oyek? —galdetu zion Ziriakok zillargilleari—.
—Bai, bai. —erantzun ziyon zillargilleak—; orañtxe bertan emango dizkitzut bost milla pezeta, saldu nai badidazu.
—Ondo da —esan ziyon Ziriakok—: bigar agertuko naiz.
Bigaramon goizean biyurtu ziyon zigarrontziya Zirilori: eskerrak emanaz, eta onek gorde zuan.
Illuntzian kasinuan elkartu ziran bi ziriyak, au da. Zirilo ta Ziriako; an zebillen eskutik eskura zigarrontzi ori, ta Ziriako eldu zan milla pezeta beragatik Zirilori eskeintzera. Erantzun ziyon onek salduko ziyola: bañan etzuala engañatu nai, eta guziyen aurrian esaten ziyola, urre ta perla ayek ezteraziyak zirala. Ala ta guziz ere Ziriakok eman zituan milla pezetak, eta egiñ zan zigarrontziyaren jabe.
Bereala joan zan zillargillearen etxera bost milla pezeta artzeko ustean zigarrontziyarekiñ: bañan, uraxe bai zala ziriya! uraxe bai adarra jotzia! Zigarrontzi ura etzan aurreko egunekoa: geyenez lau pezeta baliyo zituan.
Zigarrontziyaren barrenen arkitu zuan Ziriakok papertxo bat, esaten zuana:
Zu otsua bazera
ni naiz azeriya
orra ederki sartu
dirutan ziriya.
III
ZIRIKILLOTE
Ziriakok ixillik zeukan ustez bere ziriya: Zirilo ezkutatu zan erritik, baña Zirikillotek gxuziya zekiyan.
Ziriakok, ziri bat sartzeko ustian, saldu ziyon Zirikilloteri zigarrontziya eun pezetan.
Zirikillotek atera zuan nunbaitik ere Ziriloren aztarrana baita arkiture kapetxe eder batean.
Bera zegoan alboko mayean jarri zan Zirikillote: an zerabilten eskutik eskura zigarrontzi eder bat; noizean beñ esaten ziyen Zirilok, etzirala egizkoak aren urre ta perlak baizik ezteraziyak.
Eldu zan zigarrontzi ori Zirikilloten eskuetara, baña, ala bearra zan guziya!; eskuan irristatu eta erori zitzayon magalean zeukan txapelera.
Laxter atera ta ipiñi zuan mai gañean... bañan... ez ura... Zein ba? Ziriakori eun pezetan erosi ziyona, ta eskutik eskura an zerabilten aurrera're prozesiyoan.
IV
Zirikillotek saldu ziyon Txanton zillargilleari bost milla pezetan zigarrontzi berriya. ta itxu batek eresten (kantatzen) zuan urrengo egun batian:
Señorito Zirilo
eta Ziriako,
biyak dira berdiak
nola edo alako;
baña Zirikillote
obea dalako,
biyeri ziri onak
sartu dizte bapo.
«Euskal-Esnalea», Tolosa'n 1909 - Uztaillaren 15'an
|