Lelengo berbaldija
ANTONIO. Leengo eguneko zure berbaldijak guztiz asko olgau ninduban.
BASILIO. Atsegiten dot jakitiaz.
ANTONIO. Nai neuki zerbait esango bazendu abere batzuben ganian.
BASILIO. Ez da gauza gatxa atsegin ori zuri emotia.
ANTONIO. Guztiz asko estimauko neuskizu.
BASILIO. Badakizu sedia zer dan?
ANTONIO. Ustez bai; ona emen.
BASILIO. Baña, badakizu nundik datorren?
ANTONIO. Indijetatik edo.
BASILIO. Ez dago Indijetara juan biarrik sedia izateko.
ANTONIO. Zelan! Urragotik bai al dator?
BASILIO. Emen bertan artu leiteki. Txiribirija baten lana da sedia.
ANTONIO. Txiribirija baten lana! Bai al?
BASILIO. Bai; txiribirija baten lana.
ANTONIO. Esan egidazu zelan egiten daben lan eder ori.
BASILIO. Bada txiribirija mueta bat zurija ta lodija.
Onek egiten dituzan arrautzetatik, urteten dabe ar guztiz txiki batzubek. Beriala asten dira masusta arboliaren orrija jaten.
Jaten daben neurrijan duaz azijaz. Aziten dira atz bat beste berrogeigarren egunerako. Orduban asten dira botaten adurra aotik, masmia legez. Botaten dabe arbolen errametan euren inguruban.
Onelan geldituten dira adurrezko poltza baten barruban. Poltza oni deituten jako kapullua. Kapulluak iminten dira ur irakiñian eta an bigunduten dira. Artuten da izpi bat, eta dagozan lekutik atera baga, duaz askatubaz. Arturik izpija ikoroskijan, egiten da matazia, askatubaz doian legez.
ANTONIO. Nok esan, ikusten diran sedazko jantzi ederrak zor jakozala txiribirijari!
BASILIO. Kapulluaren barruban dagozan arrak, oso osoro ezkurra dirudije.
ANTONIO. Illik ala bizirik dagoz?
BASILIO. Illik gure begijetan, baña uda barrijan urteten dabe kapullotik, txiribirija biurturik.
ANTONIO. Gauziaren miragarrija!
BASILIO. Gauza bi oneetatik, zein deritxazu miragarrijagua? Biztutia, ala txiribirija biurtutia?
ANTONIO. Ain miragarrija aurkituten dot ar bat txiribirija biurtutia, zein da ill bat biztutia.
BASILIO. Egijaz, da gauza miragarrija, gaur lurrian arrastaka dabillen arra, bijar egan len zan baño ederragua ikustia.
Ikusirik au, ez da gatx sinistutia, biztuko gariala gu bere egunen baten, len baño ederraguak. Txiribirija barri oneek egiten ditube arrautzak eta beriala ilten dira.
ANTONIO. Zer! Orren denpora gitxijan bizi dira?
BASILIO. Bai, ta badira aberiak oraindik gitxiago bizi diranak.
ANTONIO. Ori orrelan bada, ez dogu zetan kijau, gure bizijaren laburtasunagaz.
|