MANU
JOSTIDURIA EGINTZA BATIAN
Aipamen onragarriya Zumaia-n irabaziya
ON MANUEL MITXELENA-RI
DONKITUA
DONOSTIA
RAIMUNDO ALTUNA-REN MOLDIZKIAN
1901
Aipamen onragarriya Zumaian irabaziya eta Abenduaren 21an 1900ko Done Tomas-etan Donostiko jostirudi Zarrean eta 1901ko Otsaillaren 5an Tolosako jostirudian txalo aundipean aurkestatua.
IRUDIGILLIAK / EGINTZALLIAK
ANTONI: (illoba) MATILDE TAPIA.
MIKELA: (amona) JUANA ANDONEGI.
MANU: (aitona) FELIPE KASAL.
JOSE: (morroia) JOSE GANBOA.
PATXI: (ijitua) DOMINGO ANDONEGI.
SEBASTIAN: (mikeletia kabua) RAMÓN ETXEBESTE.
EUSEBIO: (mikeletia) DOMINGO ANDONEGI.
JOAKIÑ: (urdanetakua) RAMÓN GELBENZU.
Gertaera da Goierriko erri txiki batian.
EGINTZA BAKARRA
Iruditegiak aurkestatzen du baserri etxeko gelarik onena. Gela onek bearko du izan moldatua gisa onetan. Mai luzea eta aulki gisa berekua, lau jarkai edo silla, lauki batzuek gelaren alde biyetan, armariyo bat bi lorontzi gañian dituela, eta Amabirjiñaren irudia erdiyan. Linaia ardatza eta arilkaia eskui aldetik. Aiton amonak, morroia eta illoba bakoitza bere lanian (da esatia) bat ari ariltzen, bestia erre belar edo tabakua pikatzen morroia arto buruak desorritzen eta illoba galtza zarrak arabatzen.
LENBIZIKO IRUDIA
Antoni, Mikela, Manu eta Jose
ANTONI: (Kantari.)
Arezus bete degu
gaur ondotxo gela
uda berriyak lorez
kanpuak bezela
arabatze lan ontan
aspertzen naizela
badaki lendandikan
amona Mikela.
BIGARREN IRUDIA
Lenguak eta Patxi (ijitua).
PATXI: Zeiñ da kantari eder ori? Egun on etxekuak. (Atetik.)
LAURAK: Bai, zuri ere.
PATXI: Beon baimenarekin. (Aurreratzen da.) Emen bizi al da Manu?
MANU: Uztez bai.
MIKELA: Bai, bera da.
ANTONI: Astu al zaio bedorri dala izen ortakua!
MANU: Zer nai den bada? iñoren esanera ez den erreza gaurko egunian fiyatzen.
PATXI: Beraz, zu zera?
MANU: Ala diyote.
PATXI: Oraindik ere dudan zaude? (Abek baserritarrak abek: azkenian beren izenez ere duda jartzen dute.) Itz bi nai nituzke bada zurekin egiñ.
MANU: Lantegi ederraren jabe zera ikusten danez.
PATXI: Zer bada?
MANU: Nola ez dakitan nik itzak egiten, eta zuk esan dirazun nerekin egin bear dituzula...
PATXI: Bai zerbait nai nizuke zuri esan.
JOSE: (Antoni-ri.) Au al da zure atzetik dabilkizuna?
ANTONI: Au mutill kirtena.
JOSE: Zerena!
ANTONI: Ez al dezu ikusten ori ez dala nere modukua?
JOSE: Lana pranko izango dezu bada ori añako bat topatzen.
MANU: Gaztiak ixilik kapoiak arrautzak egiñ arte.
ANTONI: Lan ederra aitona.
MANU: Tira Patxi, esan zazu esan bear dezuna.
PATXI: Paraje txarrian gaude.
MANU: Oberik bazeneki...
PATXI: Bai, atarira joango gera.
MANU: Gu geldi gaitezen emen, eta gaztiak dijuazela.
PATXI: Ez da komeni gu emen gelditzia.
MIKELA: Nik ez al det jakiñ bear zer aizek ekarri zaituen onera?
PATXI: Nortekuak.
MIKELA: Ez det ezaguntzen orlako aizerik.
PATXI: Nolakuak ezagutzen ditu bada?
MIKELA: Emen aizeak izendatzen dira gis ontan, ifarra... egua...
PATXI: Ez da txarra, ollaskuana bada.
MIKELA: Zalia zera beraz?
PATXI: Bai, noizik beiñ jabetzen gera oitaz ere.
JOSE: Nola diruz ez duten erosi bearrik izaten.
MIKELA: Zorionekuak.
PATXI: Ez andria Altzibarkua.
JOSE: Edozein baserritako egaztiyen jabe egiten dira nai duten gustiyan.
MIKELA: Arrano, arranua.
JOSE: Ez andria, gaistuaguak dira; arranuak txituak eramaten ditu, bañan abentzat astuak ore onak dira.
MANU: Ixil zaitia eta egiñ lana.
JOSE: Arrapatu du etxekoandre, zepuan jartzen dan artaliak, txoriya bezela.
MIKELA: (Larriturik.) Itoko ote da?
JOSE: Lenta onekua bada ez, aterako da.
MANU: Ixilduko zerate?
JOSE: Fiya bedi orrekiñ, bijua bijua.
PATXI: Joango gera Manu?
MANU: Nora gero?
PATXI: Gero ez, oraiñ.
MANU: Bañan, nora?
PATXI: Ukulluan daukasun astuaz gogotu naiz, eta bera erosi nai dizut.
JOSE: Ikusten du etxekoandre?
ANTONI: Ez bezaio utzi, amona.
MANU: Ez, nik ez dizut astorik salduko.
PATXI: Etzaude zedorri ere asto txarra.
MANU: Erosi nazu bada ni (andriak nai badu), nai nazu saldu Mikela?
MIKELA: Nik etzauzkat zaltzeko: gutxiyago berriz astotzat.
MANU: Nola esan oi duten gizona baño maitiago dezutela dirua...
MIKELA: Dirua maite det baño gizona beti...
MANU: Dirurik ekartzen ez badu gaizki ikusia etxian.
PATXI: Beraz ez degu traturik Manu?
MANU: Orrenbesteraño zaletua al zaude?
PATXI: Bai, eta ondo pagatuko dizut.
MANU: Ikusten danez dirutzu zaude.
PATXI: (Gerritik boltxa ateriaz) Gaur baño geiago ibilli izan det bada.
JOSE: (Biatzakiñ ziñu egiñaz) Ez al dira bear diña bosteko jaso?
PATXI: Ez joku txarra izan dot.
MANU: Beraz...?
MIKELA: Etzuazela arrekin Manu.
MANU: Obe genduko bada, asto ori saldu, eta saldi txiki bat erosi.
MIKELA: Ara bada, beregandu zaitu txoru ori.
MANU: Len ez dakizu iritzi ortakua nitzala?
JOSE: Kontuz ibilli bedi gizon orrekiñ nagusiya.
MANU: Zaude ixilik, bestela aboko zintzarri ori moztuko dizut, jarraitu zure lanian.
MIKELA: Nai dezuna egiñ bearko dezu bai, zure setatxar orrekiñ, eta zuaz lenbailen eta azkar etorri.
MANU: Guazen bera Patxi.
JOSE: Tratu ona egiñ nausiya.
PATXI: Guazen.
IRUGARREN IRUDIA
Mikela, Antoni eta Jose, bakoitza bere lanian.
MIKELA: Zer tratu egingo ote du gure gizon brakas-ek?
JOSE: Ai etxekoandre, bildur naiz, maltzurrak dira gizon oriyek!
ANTONI: Ai amona, gaizki dabill gure aitona! galdua da.
MIKELA: Aita San Antoniyok lagun deigula ba datorren tratu ontan.
JOSE: Ai amona! ez bedi fiya bada gizon orrekiñ, tratalari txarra da ta.
MIKELA: Zein gero orla?
JOSE: Aita San Antoniyo.
MIKELA: Zergatik?
JOSE: Zergatik? zergatik ez dan saleroslea baizik, galduen billatzallia.
MIKELA: Bai, bai arrazoi dezu.
JOSE: Eta ainbeste.
MIKELA: Zuaz Jose, eta lagun zaizu tratu on bat egiten nagusiyari.
JOSE: (Gosua jarriko litzake bere mutur alambratu arrekin) amona; lanari jarraitzeko esan dit eta ez naiz trebetzen.
MIKELA: Bakarrik ustia ere ez da bada ondo.
JOSE: Ondo ez da ni morrontzan bizitzia bañan ala bizi naiz.
MIKELA: Ikusten dan ez nere agindurik ez dezu egiñ nai. Mesere ori ez dirazu egingo? ezer esaten badizu neroni aterako naiz zure jabe.
JOSE: Eta trakeskeriyan asten bada?
MIKELA: Ez bildurrik iruki (Aterañon iristen danian ikusten du nagusiya eta gelditzen da. Emen Manuk morroiari itzengingo diyo zakar antzian i-ka).
LAUGARREN IRUDIA
Lenguak eta Manu.
MANU: Zer da modu au? Jai eguna dala uste al dezu orrela jolasteko?
JOSE: Jauna...
MANU: Zer jauna eta zer kalabaza?
MIKELA: Nik biralduta zijuan gizona.
JOSE: Bai jauna berorengana.
MANU: Eta nik zer esan diat? (Joxe-ri.)
ANTONI: Amonak agindu diyo, aitona.
MANU: Zer amona eta zer Peru. Zein da emen nausiya? nork agintzen du emen? begirok berriz egiten badek orlakorik.
MIKELA: Bañan gizona...
MANU: Ez gizon ta ez andre: emen nik agintzen det.
MIKELA: Ni ez al naiz iñor etxian?
MANU: Zu?
MIKELA: Bai ni.
ANTONI: (Aizes bete diyo burua).
MANU: Zu zera nere emastia; bañan ni naiz nausiya.
MIKELA: Oso trakestua etorri zera Manu; okerren bat al dezu?
MANU: Okerra bai; astua okertu da.
MIKELA: Gaitzen batek jo al du bada?
MANU: Bai, begiya galdu zaio.
MIKELA: Nolatan, edo non?
MANU: Kintuonek ditu kulpa gustiyak.
JOSE: (Izuturik.) Nik zeren kulpa det?
MANU: Larrera eraman dekanian ire gaizki zaitzez galdu zaiok.
MIKELA: Al dakizu non galdu zaion Jose?
JOSE: Nik ez andria.
MANU: Ori tratu ederra nuben, eta leio itxiya ikusi diyolako utzi du erosi gabe.
MIKELA: Gizona beste erostunen bat izango degu, etzaitezela eztutu orrengatik.
JOSE: Nausiya...
MANU: Zer nai dek?
JOSE: Ori besterik ez bada...
MANU: Zer?
JOSE: Nik emango diyotala bat.
MANU: Eta ik batekin gelditu bear al dek?
JOSE: Ez jauna, bi edo geiagokorekiñ.
MANU: Nola bi besterik ez badituk?
JOSE: Ez jauna, iru ere baditut... ageri diranak.
MANU: Mutill, nik bi besterik ez dizkiat ikusten.
JOSE: Ez du ikusten irugarrena? (galtza belauneko zulua erakutziyaz.)
MANU: Ez daukak txuliorako gogo txikiya: nik baño gaita obia daukak.
MIKELA: Bañan Manu!
MANU: Bañan Mikela!
JOSE: Etxekoandre... Oraiñ deitu bezaio zeruko Saltzerori.
MIKELA: Zein da ori?
JOSE: Ez al da oroitzen zein biraldu nai zuben nausiyarekin asto tratura?
MIKELA: Ez Jose. Zein zan?
JOSE: Zeruko Saltzero. Galduen biilatzalia.
MIKELA: San Antoniyo esan naiko dezu.
JOSE: Bai andria.
MIKELA: Eta orri deitzen diyozu zeruko Saltzero!
ANTONI: Utzi bezaie kontu txoro oriyei, eta mintza gaitian bear bezela.
MANU: Ori da ori.
MIKELA: Bañan astua saltzera joanda, saldu gabe nola etorri zera?
ANTONI: Amona ez bedi aztutu, nere iritziz obe da orla gertatu dan.
MANU: Begi bakarrik nai etzuelako erostunak, gelditu naiz saldu gabe.
MIKELA: Baliyua gutxiyagotu. Begi baten joan etorriyagatik orrenbeste istillu.
MANU: Non galdu zuben baneki...
MIKELA: Zertarako?
MANU: Jaso, ta osoro saltzeko bere baliyuan. Aita San Antonio, arren da arren lagun zadazu begi ori topatzen!
JOSE: Nagusiya...
MANU: Zer nai dek?
JOSE: Jarri bezaio begi kristalesko bat.
MANU: Ez dik oria ikusiko.
JOSE: Bai jauna. Ispillu aurrian jartzen bada oso ederki ikusiko ditu biyak.
ANTONI: Erriko prostuak ere kristaleskua du.
JOSE: Eta ondo ikusten ditu biyak. Ez da egia?
MANU: Begi orrekiñ ikusten du?
JOSE: Ez, bestiakiñ.
MANU: Orla izango da zerbait.
BARRENDIK: Sesto ederrak andria, sesto ederrak
(Ojuka.)
MIKELA: Zer da oju ori?
BARRENDIK: Alanbretzeko lanik bada?
JOSE: Ijitoen bat da or etxekoandria.
ANTONI: Ai amona, izutzen naiz, ni banua ganbaran gordetzera.
MIKELA: Itxi zazu ate ori, Jose.
ANTONI: Ez, ni gora joan arte.
JOSE: Ikaratu egiñ al dira?
ANTONI: Ni bai beintzat, ez niteke emen egon, lagundu nazu Jose. Jesus, au larriya!
MIKELA: Itxi aguro ate ori.
JOSE: Ikaratu egiten al da?
MANU: Ori txorakeriz dabilkizute.
MIKELA: Erri guztiyak ijitoz betiak egon bear du ikusten danez.
JOSE: Ez bedi izutu.
MANU: Zer dezu Mikela orrenbeste bildurrekin? Ez naukasu ni emen ezer gertatuko balitz ere?
MIKELA: Bai bañan, ate itxiyakin seguruago gaude. Itxi, itxi Jose ate ori. Zaude piska bat... Aditzen al dezu soñu ori?
JOSE: Zer soñu?
MIKELA: Olluak karakaz daude, astua arrantzaz. Zuaz, zuaz aguro. Errubian sartuak izango dira iñolaz ere ijituak. Begi bakarra izanagatik ere, oientzat ona da astua.
JOSE: Astua begi billa ibillikoa larriturik.
MANU: Bearbada, esango diyogu linterneruari kristaleskua ipintzeko al duen askarrena. Orain zuaz, lagun zaizu aurrena Antoni-ri gora, eta gero jatxi aguro errubera.
JOSE: Ondo da (Altxatzen dira denak.)
ANTONI: Bai. Jose maiteko zaitut biyotzan erditik.
JOSE: Zerbait egingo det zure maite izatiakin. Guazen, guazen.
ANTONI: Bai, Jose, bai.
JOSE: Ez ikaratu etxekoandre.
ANTONI: Ondo geldi bedi amona.
BOSGARREN IRUDIA
Mikela eta Manu.
MIKELA: Au ijitozko pesta jarri zaigu: bada oraiñ Manu. Peste gorromika bano gaitz txarragua da oien sarrera erriyan.
MANU: Burrolita esan naiko zenduen.
MIKELA: Orla da zerbait. Oraingo sendakiñ abek, izen asko asmatzen dituzte, bañan iñor ez iltzeko sendakairik eziñ asmatu dute. Gure denboran odolarena izaten zan gaitz guztiya, bañan orain...
MANU: Orain jendia jakintsuagua da.
MIKELA: Orain berriketa asko eta utsa.
MANNU. Gure denboran odola ateriarekin sendatzen zan gustiya, bañan oraiñ, ez dute tantorik ere atera nai, illar alien gisako gauza batzuek dira guztirako.
MIKELA: Ondo goguan daukat, egun batez gure osaba Juan Pello oieratu zala gaisoturik, eta nola atera ziyoten katillu erdi bat odol.
MANU: Sendatu al zan?
MIKELA: Bai zera, ill egiñ zan.
MANU: Oraiñ ez ateriarekin beste ainbeste gertatzen da.
MIKELA: Barrengo gauz oiek illunpekuak dira.
MANU: Egiya, argirik ere ez da sartzen.
MIKELA: Zer egin ote du gure Josek? an egongo da exeomo bat bezela.
MANU: Eskuak lotu ta arbasterekiñ, erdi larru gorriyan!
MIKELA: Alegiya esan nai nuke, egongo dala pasientziz jantzita...
MANU: Gisa ortako jazkerik ez det ezagutzen.
MIKELA: Ona iruritzen al zaizu?
MANU: Zeiñ, Jose? aiñ ona...
MIKELA: Gizarajuak esker aundirik irabazten ez badu ere, etxerako arreta, aundiya du.
MANU: Bai, arrazoi dezu, bañan...
MIKELA: Bañan zer?
MANU: Nai baluke ezkon araziko gendukiela illoba Antoni-rekiñ, baldin zure gogokua bada.
MIKELA: Ez da asmo txarra Manu, gu zartu gera, eta laguntza on baten bearrian arkitzen gera. Berak nai ote du?
MANU: Deitu zaiogun, eta esango diyogu gure asmua zer dan.
MIKELA: Bañan Antonik naiko al du?
MANU: Ori gero jakingo degu: aurrena jakiñ zagun mutillaren berri. Deituko diyot?
MIKELA: Bai, dei zaizu lenbailen.
MANU: (Deika) Jose... Jose... (Ez du aditzen; lo egongo da.) (Deika.) Jose...
JOSE: (Barrendik.) Jauna...
MANU: Atoz gora.
JOSE: (Barrendik.) Lokarri sendo batekiñ lotuta nago.
MANU: Tori labana, eta ebakizazu lokarri ori, eta atoz azkar. (Botatzen diyo labana.)
MIKELA: Zer gertatzen da?
MANU: Ijito zarpatzu oiek lotuko zuten Jose.
MIKELA: Ollorik gabe gelditu ote gera?
MANU: Olluena da gutxiyena, Jose gizagajua elbarritu ez badute gañorako gauzak berdinduko dira.
MIKELA: Bañan ezkontzeratzen badira eta egastirik ez badegu, zer bazkari jarri bear degu?
MANU: Baratzuri sopak lisa larruakin nastuta.
MIKELA: Ezker ona emango diyo orlako bazkariyari onera datorrenak.
MANU: Onera etorriko dan jendiak uste al dezu egunero egaztiya jaten dubela?
MIKELA: Ez bañon, orlako egunetan jakiña izaten da.
MANU: Bai al ator Jose? (Deika ateraño joan ta.)
JOSE: (Barrendik) Beriala jauna.
MANU: Ebaki al dek?
JOSE: (Barrendik) Bai jauna.
MANU: Mikela; badator Jose eskallerak gora.
MIKELA: Bai? guazen bada beregana. (Joaten dira biyak ateraño, eta sartzen dira Jose-rekiñ).
SEIGARREN IRUDIA
Lenguak eta Jose.
MIKELA: Atoz, atoz gizagajo ori.
MANU: (Zu-ka) Atoz barrura, Jose.
MIKELA: Gure morroi leiala.
MANU: Gure lagun prestua. Eseri zaite, eseri.
MIKELA: Esaiguzu zer gertatu zaizun be ortan.
JOSE: (Nausi au ez da lengua.)
MANU: Ikara pasatzeko artuko dezu zerbait.
JOSE: (Au izketa xamurra.)
MANU: Itz egin zazu itzegin. Ez bildurtu.
JOSE: Ez nuben uste bedorri orren xamurki arkitzerik.
MANU: Gauza guztiyen berri jakiten dezunian, esango dezu zenbat maite zaitugun.
JOSE: Ez det uste merezi detanik orla maitetzerik, nausiya.
MANU: Nausiya ez aitona. Gure illoba umezurtz ori...
MIKELA: Azkarregi asten zera Manu, utzi orain gauz ori eta jakin zagun errubeko berri.
JOSE: (Zer dira mudantza abek?)
MANU: Tira Jose, beko berri jakin nai degu, eta asi zaite esaten.
JOSE: Orain nekatu xamarra nago, eta egon bedi soseguz, laster esango diyot guztiya.
MIKELA: Manu, utzi zaizu gero ere denbora izango da guztirako eta.
MANU: Anka sartu du, nola ez dakiela.
MIKELA: Ez dezu ikusten asnasik artu ezin dubela?
MANU:;. Ekar zazu bada aspua, eta eman aise.
MIKELA: Su premiyan dagola uste al dezu?
MANU: Ez dakigu basa, agiyan aise premiyan egongo da barruna betetzeko.
MIKELA: Itzegin zazu bada ondo, baldin badakizu.
MANU: (Gosuak gaude, irurogei urterekin ez badegu ondo itzegiten.)
MIKELA: Zu gosua? ez da beazuna ere zu beziñ minkatza. Ekarzaizu Jose-ri ardo piska bat.
MANU: Biyentzat izango da noski. Emakumiak libre dira gizartian gauz oietatik bentzat.
MIKELA: Ori da.
MANU: Ori ez, beltza, beltza ardua.
JOSE: Ez bitez aserretu.
MANU: Ez da egiya esozer ostatutan sartu emakumiakin, eta abek libre izaten dirala?
MIKELA: Jatetik ere bai?
MANU: Jan ta eranetlk ez, bañan kontua pagatzetik bai.
MIKELA: Zuk noiz pagatu dezu zure ta nere konturik ostatuetan?
MANU: Oraiñ urrena izan giñanian Urdanetan, nik pagatzla gertatu zan kontu guztiya.
MIKELA: Zeñen dirutik?
MANU: Neretik.
MIKELA: Asko izanta zuk dirua. Ezkondu giñanian zer alkandora eraman zenduen elizara?
MANU: Eunezkua.
MIKELA: Nork erosiya?
MANU: Ez dakit, bañan ni arkitu nitzan...
MIKELA: Alkandorarekin, nik neskametzan irabazita jasuak neuzkan diru pixkak, orla gaztatu nituen zu apaintzen.
MANU: Ezkontzeko zaletua zeundelako. Ura gosia e!
MIKELA: Nik nere txanpon pixarrak zu ta ni apaintzen gaztatu ta arkitu nitzan eztaietako bazkariya pagatzeko dirurik gabe.
MANU: Zer esan nai dezu orrekiñ?
MIKELA: Gaztu pisk-ori pagatzeko ere etzenduela.
MANU: Gaztua egiña zeguen gu joaterako. Guk naikua egin genduen etxekoandriari eltziak ustutzen laguntzia. Nere bizi guztiyan ez naiz egun artan aña lanian aspertu.
MIKELA: Zer lan egin zenduen gero?
MANU: Gero baño geiago jatorduan. Etzaizu gogoratzen bi eskuak eta abua nola nekatu zitzaizkian ollo txikitzen?
MIKELA: Au gizon abo aundiya.
MANU: Falta egiñ ziran.
MIKELA: Ollo lumik ikusi ere ez genduen, eta orra zer esango duben. Oraindik zor degu bazkari ura.
MANU: Lotzik badezu?
MIKELA: Zure zorrarekiñ nik bear al det lotza?
MANU: Ez nazazula geiegi berotu, eta egin mesere al dan aguruena pagatzia.
MIKELA: Al dezu zerekiñ?
MANU: Berrogei urteren buruan zatoz orain, zor degula bazkariya esanaz?
JOSE: Utzi bezaie kontu orri, eta adi bezate nere errubeko...
MIKELA: Bai, bai.
MANU: Asi bada.
JOSE: Dakiten bezela...
BIYAK: Bai, bai.
JOSE: Beon aginduz jetxi nitzan ollo, asto eta gañerako gauzak zaitzera...
BIYAK: Ori da.
JOSE: Eta nola ijitoz betia zeguen...
MANU: Oriyek peste borbonika-ren antzeko sarrera egiten dute.
MIKELA: Edo txarragua.
JOSE: Artu ninduten denen artian...
MANU: Bakarka etziran trebetuko ez.
JOSE: Eman zizkiraten makillaz astindu batzuek, non kendu zizkiraten buruko partzak; eta eldu ziraten...
MANU: Bai, bai.
MIKELA: (Manu-ri.) Bañan gizona, ixilduko al zera?
JOSE: Lotu ninduten.
MANU: Eta gero?
MIKELA: Ixilduko al zera gizona?
MANU: Errez al da?
JOSE: Eta antxen gelditu nitzan ezertarako kemenik gabe.
MIKELA: Eta olluak, zer egin dute?
MANU: (Au mari ollos.)
JOSE: Bitzuek arrautza andria.
MIKELA: Eta bestiak?
JOSE: Salda.
MIKELA: Ez nijuan ortara.
JOSE: Ez bedi joan guztiya aditu arte.
MIKELA: Bañan...
MANU: Norbait da atian.
JOAKIÑ: (Atiaz kanpotik.) Aimaria! Nor da emen?
MANU: Pasa kupidarik gabe.
ZAZPIGARREN IRUDIA
Lenguak eta Joakiñ (Urdanetakua).
JOAKIÑ: Jauugoikuak egun on diyela.
IRURAK: Bai zuri ere.
MANU: Zer dakartzu?
JOAKIÑ: Ni nator Urdanetatik berorrengana beste egitekorik gabe.
MANU: Ongi etorri zerala.
MIKELA: (Eztaietako kontua izango du.)
JOAKIÑ: Etxekoandriak esan dit ezikan berorrengana etortzeko. Etorri naiz noski?
MANU: Ez ta segurua, bañan baliteke. Emen al zera?
JOAKIÑ: Uste det baietz.
MANU: Zer egitekok ekarri zaitu nigana?
JOAKIÑ: Karta bat det berorrentzat.
MANU: Ia ikusi.
JOAKIÑ: (Kolkotik aterata.) Ar beza.
MANU: (Iriki eta irakurtzen du.) On da. Beraz kontu au pagatua zeguen Mikela?
MIKELA: Ez gizona.
MANU: Nola dago bada paperian errezibi jarriya.
MIKELA: Ori baliteke, bañan pagatu gabia da.
MANU: Ez nazute engañatzen. Au pagatua dago. Zu gastia, zer esan dizu etxekoandriak?
JOAKIÑ: Au berorri emateko.
MANU: Zer neri emateko?
JOAKIÑ: Eman diyotan Karta ori.
MANU: Esaiozu, ondo dala eta eskerrikasko.
JOAKIÑ: Bañan...
MANU: Asko estimatzen detala.
JOAKIÑ: Errezibua jarriya dago.
MANU: Badakit, ikakurri det ondo.
JOAKIÑ: Bañan... (Larriturik).
MANU: (Ageri abek txit onak izaten dira zer gerta ere.)
JOAKIÑ: Ez al dit...
MANU: Ez dizut ezere kobratuko egin dezun birajiagatik.
JOAKIÑ: Ez al dit ezer eman biar?
MANU: Bai emaiozu odolki erdi bat biderako. (Mikela-ri).
JOAKIÑ: Ez naiz joango...
MANU: Joango etzerala? bearko.
JOAKIÑ: Nola nai du bada?
MANU: Etorri zeran gisan.
JOAKIÑ: Nik zer egin biet joaten banaiz?
MANU: Etxekoandriak agintzen dizun gustiya.
JOAKIÑ: Orduban bearbada papera orrek esaten dubena.
MANU: Paper onek adierazten du kontu au pagatuba dagola.
JOAKIÑ: Ez jauna.
MANU: Bai eta lotzagabekeri gutxi gero nere etxian, bestela ikusiko dezu zer gertatzen zaizun.
JOAKIÑ: Pagatu ez badu, nola izan liteke gauz ori orla?
MANU: Pagatua dago. Ara emen errezibua.
JOAKIÑ: Nik eman diotalako.
MANU: Zure etxekoandriak etzuen jarriko errezibi, kobratu ez bazuben zor diyotana.
MIKELA: Ori da: zor diyozuna, nola egongo da pagatua?
JOAKIÑ: Emango al dit...?
MANU: Ostiko bat bai aguro ixiltzen ez baaiz.
JOAKIÑ: (Auxen da lana, artzekorik ezin kobratu.) Dirua ez bada ere bekar errezibua.
MANU: Neria dek, eta ez diat emango. Ez baaiz ixiltzen ikusiko dek ire burua kartzelan.
JOAKIÑ: Arrazoi detala ni ixildu? Ez txinistu.
MANU: (Mikela eta Jose-ri.) Zuazte biyak alde banetara, topa zazute probestua edo mikeletia eta datorrela (Joakiñi.) Nik konponduko at oraiñ i.
JOAKIÑ: (Bildurrez.) Zer egin bear dit neri?
MANU: Len pagatua daguen kontua kobratzera berriro? Ori dek lapurreta bat, eta egitetxar abek denak kartzelan pagatzen dituk (Mikela eta Jose-ri.) Zuazte aguro.
BIYAK: Baguaz. (Joaten dira.)
ZORTZIGARREN IRUDIA
Manu eta Joakiñ.
JOAKIÑ: Paga bezait zor ori.
MANU: Berriz ere seta orrekiñ aiz? nola dakik nik zor detala kontu ori?
JOAKIÑ: Ondo dakit, eta pagatu bearko du.
MANU: Zenbat urte dituk?
JOAKIÑ: Urrengo urtian kinto.
MANU: Ez diat ori galdetzen. Zenbat urte ditukan galdetzen diat.
JOAKIÑ: Emeretzi.
MANU: Eta oraiñ berrogei urteko kontuak nola jakin bear dituk?
JOAKIÑ: Bai ta geiagokuak ere. Beorrek bai al daki, Jesukristo nola iltzuten bi lapurren erdiyan?
MANU: Bai, bazekiat, gurutzian.
JOAKIÑ: Berrogei urte bañon geiago dira bada ura ill zutela.
MANU: Bai bañon au zekiat eta ik ere badakik elizak orla erakusten digulako.
JOAKIÑ: Beon erriko elizak erakutziko du, gurian dana mutua da.
MANU: Eskilla mingain gabiak al dira zuen erriyan? Ez al dute mezetara deitzen?
JOAKIÑ: Bai.
MANU: Orduan ez dek mutua.
JOAKIÑ: Eztillak ez, bañan eliza bai.
MANU: Dala bat, eta dala bestia, oraiñ egingo dizkiagu kontuak. Emen dek mikeletia.
JOAKIÑ: Zertara dator? (Bildurrez.) Egiyetan al dabill? astu zitzaiola uste nuben.
MANU: Pasa Sebastian.
BEDERATZIGARREN IRUDIA
Lenguak eta Sebastian (mikeletia).
SEBASTIAN: Zer gertatzen da emen Manu, orren presaka deitzeko?
JOAKIÑ: Ez bezaio ezere txinistu.
SEBASTIAN: Ixo Zu.
MANU: Gazte au etorri da, lapurreta bat egitera.
SEBASTIAN: Zer, ori ere badegu? Ago pisa bat, nik astindukoat i.
MANU: Bada.
JOAKIÑ: Ez da egiya.
SEBASTIAN: Zer da bada?
JOAKIÑ: Gezurra.
SEBASTIAN: Zarrakin uts egitia dek gis ortao itzegitia. Ez al ditek ire gurasuak erakutzi obeto mintzatzen?
JOAKIÑ: Jauna...
SEBASTIAN: Ixo... Zer gertatu da emen, Manu?
MANU: Orain berrogei urte...
SEBASTIAN: Orain berrogei urteko kontuakin zabiltza?
JOAKIÑ: Bai jauna, orain berrogei urte izan ziran gure etxian eztai bazkariyan, eta ori du zor.
MANU: Ez, nik pagatua daguen ageriyak baditut.
JOAKIÑ: Ez Jauna.
MANU: Bai ara (Errezibua erakusten diyo.)
JOAKIÑ: Nik ekarri diyot etxekoandriaren aginduz, eta oraiñ beria dala diyo.
MANU: Dan bezela.
JOAKIÑ: Ez zorrik pagatu, eta ez parerik eman nai dit.
MANU: (Sebastiani.) Au zeñana da?
SEBASTIAN: Emen garbi ikusten da zuria dala. Gauz onek erremediyo bat bakarra dauka.
MANU: Zer?
SEBASTIAN: Au kartzelara eramanakin guztiya egiña dago.
JOAKIÑ: (Erdi negarrez.) Ni kartzelara?
SEBASTIAN: Bai, ta beriela. Tira aguro; aurrera.
JOAKIÑ: (Negarrez.) Gizon orren fede txarrako egitiak nik pagatu bear al ditut? ez naiz joango.
SEBASTIAN: Ez aizela joango?
JOAKIÑ: Ez.
SEBASTIAN: (Eltzen diyo besotik.) Guazen, guazen.
JOAKIÑ: (Joan nai ezian leiatzen da.) Utzi neri.
SEBASTIAN: Eldu zuk ere atetik atera artian.
MANU: Ederki. Guazen, guazen. (Ateraño laguntzen diyo.)
AMARGARREN IRUDIA
Manu bakarrik.
MANU: Papera au neria da: ontan ikusiya dago garbi, nere izenian dago. Nik nola emango diyot nere gauzik iñori? Ez, ondo kontu bear diyot. Zer gerta ere ona da gauz abek ondo gordetzia. Orain berrogei urteko kontuakin dator onera? Pagatu ez banuben jarriko al zuben paperian errezibi? Etzait iruditzen. Bañan baliteke pagatu gabia izatia kontu ori; zergatik andriak ere esan dit ori bera. Alaz guztiyaz ere papera onekiñ, onezkero gogor egin bear det. Edozein aldetara ere, safo naiz. Kulparik gabe, bañon arrazoi ta guzi ere, kartzelan pasako ditu egun batzuek, eta orra, esaera dan bezala besteren izatzarekin nik euliyak kendu. Nere burua gisa ortan garbi gelditzen da (Atera joaten da.) Mikela ageri ote da inguruan? (Deika.) Mikela... Mikela... Ez da bere santzurik, konsejuan izango da, neri bezela esaten badiyo kontu au zor degula, galduko nau. Eta ez naiz fiyo zergatik emakume askoren gisako miñgaiñ luzia du. Kirkirra udaberriyan baño geiago ez da ixiltzen. Ez al du baldinbait ere ori egingo. (Berriz atera.) Ara Jose: orrek zerbait jakingo du. (Ojuka.) Jose... Jose... atoz gora. Badator, dudatik, orrek aterako nau.
AMAIKAGARREN IRUDIA
Lenguak eta Jose.
JOSE: Zer nai du nausiya?
MANU: Etxekoandria non dan al dakizu?
JOSE: Bai Jauna konsejuan.
MANU: Zer egiten du an?
JOSE: Alkatiak egiten dizkan galdeari erantzun.
MANU: (Galdua naiz.) Zer ziyoten bada?
JOSE: Etxekoandriaren esanez gañera berorri egiten dute kulpagarri.
MANU: Ori ere badegu? ori andre lanbaza. Bañan etzait ajolik, papera nerekin daukat. Edozeiñen aurrian eskudatuko naiz berarekiñ.
JOSE: Ez diyo baliyoko, obe du iges egiñ.
MANU: Ez, ez; nik au detan bitartian arrazoia aterako det nere aldera.
JOSE: Esan diyot obe dubela igestu, bestela, ikusiko du zer gertatuko zaion. Mikeletia-ri esan diyo, estaziyotik jira egiten dubenian berorri arrapatzeko.
MANU: Nork esan diyo?
JOSE: Alkatiak.
MANU: Gero esango du nere andriak asko maite nauela? Ez da ezagun. Mutill ura safatziatik, ni galtzen nauen andria ez da maitatiya.
JOSE: Bijua Prantzira eta libre da.
MANU: Bai bañon, zure ezkontza ikusi gabe ez nuke aldegiñ nai.
JOSE: Oraindik nere ezkontza putrian egaletan dago, andregairik ez det eta...
MANU: Ori da zuk ez dakizun gauza eta azkar jakingo dezuna, baldiñ errubian ollorik gelditu bada.
JOSE: Olluak al dira gauz ori dakitenak?
MANU: Ez, bañan errubia ustu badute ijituak, ez genezake ezer egiñ, zeren orduan geldituko zeran ezer jakin gabe.
JOSE: Ez dago bada lumik ere.
MANU: Orra gure asmo gustiyak utzian gelditu, ijituak dirala meriyo galdu da zure ezkontza Jose. Au istillua! guztiya aldrebes irten zait. Au guztiya ezer ez dala, zer egin bear det nik orain, berrogei urteko kontu onekiñ?
JOSE: Iges nausiya, iges: zergatik alkatiak esan diyo kabo mikeletetakuari, bakarrik eziñ badu Eusbebio mikeletiari esateko eta biyen artian eramateko bere aurrera.
MANU: Joañgo ote naiz bada Jose? Oiartzunaraño lagunduko al nazu?
JOSE: Nik ez dakit ordia biderik.
MANU: Etzera galduko nerekiñ.
JOSE: Berorrek nai dubena.
MANU: Bañon emaztiari ezer esan gabe ez da ondo. Bañan bai, zergatik orrek dakiyen gauza bariela jakingo dute Alkatiak eta mikeletiak, orrek ez dakiyela egin bear ditut lanak.
JOSE: Azkar presta bedi eta guazen.
MANU: Nik esaten det emaztiari esan gabe joango naizela, bañen ezin nezake ori egiñ, zergatik besarkada bat eman gabe agur egiñaz gaizki litzake.
JOSE: Orla dabillan bitartian Sebastian etorriko da estaziyotik, eta an joan bearko du bi besuak atzera lotuta.
MANU: Zuaz etxekoandriengana eta...
JOSE: Ara bera.
MANU: Baneukan zurekin egoteko gogua. Atoz nere laztana!
AMABIGARREN IRUDIA
Lenguak eta Mikela. Gero Kustodio (eskalia)
MIKELA: Zer dezu gizona orren triste?
MANU: Joan egin bear, zuek denak utzirik. Praintzira nua. Orra zure mingañak zertara jarri nauben. Emakumian mingaña subiaren mistua baño ere pozoitzuago da.
MIKELA: Zer dezu bada?
MANU: Igez egiñ bear, zuk alkatia-ri esan diyozulako. (Malkuak legortuaz.)
MIKELA: Nik zer gero?
MANU: Eztai bazkariya zor degula.
MIKELA: Nik nola esan bear niyon bada gezurra?
MANU: Egiya esan diyozun bezela. Orain senarra bizi dezula geldi zaitia alargun. (Olluak eraman dituztenian ijituak, au eraman izan bazuten, etzan izango nere kaltian).
MIKELA: Orain zer egin biezu bada?
JOSE: Etxekoandre utzi bezaio. Berandutuko zaigu bestela.
MIKELA: Zerbait janta joango zerate.
JOSE: Guazen nausiya.
MIKELA: Ogiya ta gazta piska bat artu, ara ardua ere.
JOSE: Orrenbeste denboran gaizki gaude nausiya.
MANU: Jan, Jose gogorik badezu: neri ez lirake onik egingo.
MIKELA: Arrauza bat nai dezu? (Nere kulpa da guztiya.) (Negarrez.) (Nik gezurra esan banu. Bañan eziñ liteke; kaltegarrizko gezurrak pekatu aundiyak dira.)
MANU: Zeri negar egiten diozu?
MIKELA: Nik zu gabe zer egiñ bear det? (Negarrez.)
MANU: Egin zazu nai dezuna. Ez al dezu esan kaltegarrizko egiya? Bada aiñ pekatu aundiya iruditzen zait, nola dan gezurra. Neri egin dirazu gaitz, eta zedorrentzat ere bai.
MIKELA: Au lana!
JOSE: Anka soñuak dira, oraiñ izango da Sebastian. Galdua da nagusiya.
MANU: Banua Mikela. (Malkuak igortziyaz.) agur!
MIKELA: Iskribatuko dirazu?
JOSE: (Ateraño joan ta ikusten du dala eskale bat). Nausiya; ez bedi oraindik izutu, eskale bat da.
MANU: Orrek jakingo du trena etorriya dan eta galde zaizu.
KUSTODIO: (Barrendik.) Agur Maria purisima! Jaungoikuaren graziya eta bendiziyua sar dedilla etxe onetan ta etxekuetan...
JOSE: (Ateraño joan ta.) Al daki berorrek trena etorriya dan?
KUSTODIO: Beon karguko animarik baldiñ...
JOSE: Galdetu diyot trena etorri dan.
KUSTODIO: Ordu erdi batez atzeratua dator gaur. Badago purgatoriyoko penetan, pena aietatik libraturik jaunak bere gloriyan ar ditzala.
JOSE: (Aurreratuta.) Nausiya: ordu erdi batez geruago etorriko da noski.
MANU: Ondo da: Eman zaizu ditu au eta dijuala.
KUSTODIO: Aiek oraiñ; eta gu, gure eriotzeko orduan. Ala izan dedilla!
JOSE: (Ateraño joan ta ematen diyo dirua.) Ar beza eta bijua, zergatik nausiya mintzu dago, eta ez du ezer editu nai.
KUSTODIO: Ezkerrik asko: Jaungoikuak pagatuko diyo.
MANU: Zer esan du orrek?
JOSE: Jaungoikuak pagatuko diyola.
MANU: Bai? dei zaizu gizon orri, oraindik urrutira joan gabia izan da ta. (Mikela-ri.) Alare nork pagatuba azaldu danian ezer ez da. (Josek deitzen diyo bere izenez eskaleari.)
MIKELA: Zer dezu gizona?
MANU: Errezatzalle eder orrek esan dubenez nork pagatuba bada.
JOSE: (Eskaliakin datorrela ikusten ditu mikeletiak eta mutill preso egona; eta deadar egiten du.) Mikeletiak, mikeletiak! (Eskalia igesten da.) Nausiya: bijua aguro, bestela atxituko dute.
MANU: Emen egongo naiz, errezibua nerekin det.
MIKELA: Ez dizu baliyoko.
JOSE: (Ateraño joan ta andik.) Oraindik denbora badu, bijua.
MANU: Ez, paper onekiñ arrazoia berriz ere neretzat izango da.
JOSE: Gaizki giyatzen da nausiya.
MANU: Ez dit ajolik.
JOSE: Ikusten nago gaur kartzelan lo egiñ bearko dubela.
MANU: Ez, paper au nerekin detan bitartian.
JOSE: Ara non diran: konpon bedi nai duben edo al duben gisan. Ni banua. (Abiyatzen da eta topo eginez gelditzen dute mikeletiak.)
AMAIRUGARREN IRUDIA
Lenguak, Eusebio, Sebastian eta Joakiñ.
EUSEBIO: Geldi emen! Nora zijuazen?
JOSE: Ni ez naiz. (Bildurrez.)
EUSEBIO: Erantzun zazu. Nora zijuazen?
SEBASTIAN: (Aurreratuaz.) Egon or Eusebio, orrekin. Manu: zer saltza dabilkizu eztai bazkariyakin? Zu zerala meriyo iduki degu mutill gizagajo au kartzelan.
MANU: (Galdua naiz.)
SEBASTIAN: Gezurrak izatza laburra du, eta esan emen egiya aguro.
MANU: Orra gure ezkontza desegiñ, len ijituagatik, eta oraiñ...
SEBASTIAN: Erantzun aguro.
MANU: Bai jauna: paper billa...
SEBASTIAN: Orain ere paperakiñ zera?
MANU: Bai jauna, eztaiak ditugu.
SEBASTIAN: Eztaiak eman bear dizute zuri lanik geiena.
MANU: Badakit: zegatik nola ollorik gelditu etzaigun errubian...
SEBASTIAN: Zer?
MANU: Ezkontza atzeratu egin bearko degula.
SEBASTIAN: Len ere eztaiak eta ezkontzak on egiña zaude zu.
MANU: Bai jauna urte onekua nago. Ez da egiya? Illabete ontan amar libra irabazi ditut.
SEBASTIAN: Etzaude zu ajolakabe txarra.
MANU: Ona, ona Sebastian. Askoz obia egongo nitzake errubeko olluak, ijituak ostutako aiek bertan baleude. Orduan bai eztaiak.
MIKELA: Sebastian: zer aizek ekarri zaitu gaur onera?
SEBASTIAN: Aiziak ez nau ekarri, oñak ekarri naute.
MANU: Orla, orla. (Astuko zaio zertata etorri dan.)
SEBASTIAN: Atoz Joakin aurrera. Zenbat urte da ezteiak...
MANU: Olluak errubian izan baziran emendik... iru illabetera bai. Ai zer bazkariya jarriko genduen. Zu ere etorriko ziñan noski?
MIKELA: Ori galdu da. (Erdi negarrez.)
MANU: Oraindik ez: bañan galduta ere, fiyatzen naiz, San Antoniyok billatuko nindukela.
MIKELA: Zu ez galdu, baizik ezkontza. Nuan nere lanera. (Joaten da barrura.)
JOSE: Lengo ezkontzakin aña naspilla sortze arren obia da galtzia.
JOAKIÑ: Berrogei urte bazkariya zor duela, gizon astaputz orrek.
EUSEBIO: Eta badu oraindik umoria eztai berriyak egiteko...
SEBASTIAN: Utzi, utzi nere kontu, nik konponduko det au.
MANU: (Oraindik etzaio astu; au gizonan memoriya) eziñ eges egingo det. Ez dik ajolik papera nerekiñ det.
SEBASTIAN: Gauza garbitu eta erabaki bear degu, bear dan bezela.
JOAKIÑ: Ori, ori.
MANU: Arrazoia neria da. (Papera erakutsiyaz) Au emen dago.
SEBASTIAN: Zure gezur ta naspillagatik an iruki degu kartzelan, Joakin gizagajua.
MANU: Ondo mantendu badezute ezer ez da alare.
JOAKIÑ: Beorrek emandako propinakiñ.
MANU: Ez baño, alkatia aberatza da ta emango zizun zerbait.
SEBASTIAN: Oraiñ badakizu...
MANU: Ez.
SEBASTIAN: Bada, zuk Joakiñ gezurrakiñ sartu arazi dezu kartzelan, eta jakiña dago, gaitz egiña ordaindu bear dala.
MANU: Bai, gezurretau etorri ez bazan etzan kartzelara joango.
SEBASTIAN: Alkate jaunak diyonez, zuk oraindik zor dezu eztai bazkariya.
MANU: Oraindik eztaiak egiñ ez, eta nola liteke zor izatia.
SEBASTIAN: Bai Urdanetako ostatuan: oraiñ berrogei urteko kontua da.
JOAKIÑ: Bai, jauna.
MANU: Nik ez det ezagutzen zor ori neretzat. Ara emen errezibua.
JOAKIÑ: Nik emana du jauna. Beriela pagatuko ziralako ustian eman diyot errezibi jarriyakin eta ez dit biurtu nai izandu.
MANU: Lepua biurtuko nikek nik iri.
JOAKIÑ: Nai dubena esan beza bañan pagatu bearko du.
MANU: (Sebastian-i.) Ikusten, orain ere nola dagon desapiyoka?
SEBASTIAN: Tira, gorde paper ori, eta nerekiñ etorri bear dezu. Barkaziyua eskatu gazte orri.
MANU: Nere adiñeko gizon batek ez lezaioke ume orri barkaziyorik ezkatu.
SEBASTIAN: Aguro, aguro.
MANU: Paper onekiñ irtengo naiz arrazoi dan bezela ondo. Errezibua beti errezibo da.
SEBASTIAN: Eska aguro barkaziyua.
MANU: Nik ez det zorrikan.
SEBASTIAN: Bai, zure andriak ere esan diyo alkatiari, zor ori dezutela berrogei urte ontan.
MANU: Andre mistu luzia (Zergatik Jaungoikuak etzituen egiñ andriak itzik gabe?) ori dala meriyo ni kartzelara.
SEBASTIAN: Guazen, guazen.
MANU: Utzi nazazu jendiakiñ agurtzen.
SEBASTIAN: Joakiñ, zuaz etxera, eta zu kartzelara.
MANU: Bañan mesedez utzi zadazu gazte orri barkaziyua ezkatuaz denakiñ agurtzen, eta gero eramango nazu kartzelara.
SEBASTIAN: Ondo da (Eusebio-ri.) Lotuzak ondo.
MANU: Lotu?
EUSEBIO: Eskuz aurrera?
MANU: Au tzantzia!
SEBASTIAN: Besuak atzera.
EUSEBIO: (Lotuaz.) Ondo da.
SEBASTIAN: Ia ikusi nola dagon. (Miratzen du.) Ederki ziok.
MANU: Lasaiago gizona.
SEBASTIAN: Ez, utzi dagon bezela. Orain ezkatu barkaziyua.
MANU: Ai gure eztaiak! (Belaunikaturik.) Barkatzen nazu gaztia!
JOAKIÑ: Ez merezi dubelako, baizik berorren ille zuri eta emaztiari begiratuaz, barkatzen diyot.
MANU: Zuek barkatzen dirazute?
MIKELETIAK: Guk ez, kartzelara.
MANU:
Alkatiak deitzen dit
agur, ta banua
gezur bat egitzera
beregana nua.
SEBASTIAN:
Oraiñ alperrikan da
izatia damu
Guazen emendik azkar
kartzelara, Manu.
|