www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

GUDUA HASTE

 

Entzun izan dute Raman

Rakel oihu marrumetan,

      Umeak galdurikan.

 

Hil ditu Herodes tzarrak

Betlehem guziko haurrak

      Bulharrean beharrak.

 

Gaixo maiteen odola

Gorri, garbi, dariola

      Bildotsena bezala.

 

Ama gazteak auhenez,

Mensturik minaren minez,

      Erho baten hobenez.

 

Herodes bihotz gabea,

Magoek ukhan bidea,

      Duk hiretzat gordea.

 

Jesus, Mariaren haurra

Errege zela beharra

      Zukan hire beldurra?

 

Haurrak bere orena dik;

Eta bazoak engoitik

      Ez dakidan bidetik.

 

aurrekoa hurrengoa