|
EGURGI
Mendi zolan Beherrobi,
Gorago nunbait Egurgi;
Garaztar artzain xotilak harat heltzean izerdi,
Nafarrorik ez, bainan, urak dira garbi.
Errekan arraina merke,
Bil-errex amurik gabe;
Madalenako horiek garizumen begirale,
Pazko aintzin ditutzu Egurgin errege.
Orduan ez nintzen lotsa,
Luzexago nuen hatsa,
Iguzkitarat halere hurri neraman urhatsa;
Bordetarat orduko, goxo zen arratsa.
Mugaz axola gaberik,
Harrien bi aldetarik,
Ardi, behiek, pottokek, alhan badabiltzalarik,
Ez dute Jainkoaren legeaz bertzerik.
Uharte, bizi zirea?
Zertan duzu arthaldea?
Garruze Pelegrinean axuririk sortu dea?
Orbaizetako maldak han baitaude beha...
|
|