www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste zenbat itzulpen
Klaudio Otaegi
1863-1867, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

  hurrengoa

SALOMONEN KANTAN KANTEA

ZEGAMAKO ESKUERAN

 

 

LENENGO KAPITULUE

 

I. Elizek Jesukristokin unitue egoteko ai eraiten ditun deseok. Alkartze onen pozak, eta bere Gizondi arek isten ditun faborek. Aitortzen ditu Andrek bere faltak, deabrun malizin eitek. Jesukristo lurren billatzen dabillela bidea galtzeko dauken bildurre; eta aren naiek hura zerun berekin izateko.

 

        1. ANDREK. Errezibitu dezan nik musu santu bat aren autik. Zeati zure amorek die, oh nere gizon gozoa, saboreik onaneko ardoa baño obegok,

        2. Lurriñik usaitsunak bezin usaigozodunek. Balsamo isurie da zure Izena; orreati nai dizue ainbeste dontzellatxok.

        3. Zuk zeuk eakar nazazu zure atzetik, eta danok jungo gea zure usai gozotara. Sartu nindun Erregek be gabineten, be andratzat artzen nindulaik. Saltauko degu kontentuz, eta poztuko gea zuan, zure amore garbik gogon eukiz, zeintzuk dien ardon gozotasunek baño obek. Orreati zaitue maite biotz zuzenekok.

        4. Beltza naiz ero beltzarana, Jerusalemgo alabak; baño itxuraskoa naiz; naiz Zedarko dendan modukoa, Salomonen pabelloian antzekoa.

        5. Eziozue, ba, kasoik ein ne beltztasunei; zeati euzkik arrapau dit ne kolorea, nere aman semek ne kontra jaiki zienen, eta maztian zai ipini ninduenen; Ai! enon gorde ne nere mastie.

        6. Oh zu nere biotzeko maitea, esaiezu nun dituzun alimentuk, nun dezun siestea eiteko lekue eguerdie alleatzen danen, zuen launan taldean atzetik alperkerin ibilli bearrik izan ez dezan.

 

II. Jesukristok bere Elizeri ematen dion istruziok; arekin da aren artzaiekin juntatzeko obligazioa, Jesukristo arkitzeko. Elizen edertasune, eta nola zaitzen don Jesukristok apaintzeko ta aberastzeko.

 

        7. GIZONAK. Ezpadakizu, oh txit ederra andran arten, irte zazu kanpora, eta zoaz ganaduan onarrastoai segituz, eta erama itzetzu zure antxumatxok larrera ne ardian artzaian etxaola ondora.

        8. Faraonek eman dien kotxeai erantzitako nere zaldi eder ta azkarrakin zauzket konparutue (sic), ne aiskirea.

        9. Polite tie zure matrallak, tortolatxon antzekok; zure lepoa perlasko kollarakin apaindue baleo bezelakoa.

        10. Urrezko kollarak eingo ditugu zuretzat, zillarrez nabartuk.

 

III. Elizen eskerra. Jesukristoandi errezibitzen ditun faborek; eta nola nai dion ari gusto eman. Andra-gizonan arteko alabantzak; eta nola Jesukristok eiten don aleiñe Elizea beti bere ondo eukitzeko.

 

        11. ANDREK. Errege bere jarlekun zegon bitarten, nere ispligu preziosok zabaldu zon bere usaigozoa.

        12. Eskukaratxo bat mirra da neretzat nere maitea; nere tititarten geldituko da.

        13. Engaddiko mastitatik artutako ziprozko txordoa da neretzat nere maitea.

        14. GIZONAK. Oh ta zeñen ederra zean, ne aiskirea! Zeñen polite zean! Zure begik die bizik eta drist eiten doenak usonak bezelakok.

        15. ANDREK. Zu bai, ne maitea, zeala ederra ta grazi onekoa. GIZONAK ETA ANDREK. Lorezkoa da gure oie,

        16. Zedrozkok gure bizitzatako abek, eta zipreskok be goiaspillek.

 

BIGARREN KAPITULUE

 

I. Jesukriston da bere Andra Elizen amabilidadea. Areandi onek errezibitzen ditun alabantzak eta faborek; eta nola zaitzen don iñork ez dezan nastu aren atxena.

 

        1. GIZONAK. Ni naiz kanpoko lorea, eta balletako lirioa;

        2. Arantzatarten azuzena bezela da nere aiskirea dontzellan arten.

        3. ANDREK. Sagar arbolea frutuik ematen ez doen baso arbolatartetan bezela da ne maitea gizonan semean arten. Jarri nitzen nik ainbeste deseo izan nonan itzalen, eta aren frutue txit gozoa nere ausapaien.

        4. Sartu nindun ardoik onanetakoa zeuken aposintun, eta aindu zon nian amorea.

        5. Tira ba, indartu nazazu usai gozozko lorakin, sendotu nazazu usai ederrezko sagarrakin, ba deskanatzen naiz amorez;

        6. Ne Gizonak ipinko do ordea be eskerreko eskue ne burupen, eta bere eskubiko eskukin musu emango dit.

        7. GIZONAK. Oh Jerusalengo alabak, konjuratzen zaituet kanpotako basaunts eme ariñ da zierbokaiti, ez dezazuela esnau, ezta loa kendure ne maiteri; berak nai don arten.

 

II. Elizek beti dio atenzioa Jesukriston bozai; eta deseatue dago oni gusto emateko. Nola Jesu Kristok eiten don aleiñe an gordetzeko bere grazin frutuk.

 

        8. ANDREK. Iruitzen zat aitzen diala nere maiten boza. Beiraiozue nola datorren saltoka menditatik, eta brinkoka munotatik.

        9. Nere maitek diruri gamo ariñe eta oreñtxoa. Beiraiozue nola jartzen dan ia gure pareten atzetik, nola beiratzen don leiotatik, nola zelositatik zelatatzen don.

        10. Ona nun itz eiten dien nere maitek eta dio: Jaiki zaiz, aburo ibil zaiz ne aiskirea, nere usoa, ne ederra, eta atoz kanpora;

        11. Ba pasau zan negue, desein zien eta gelditu zien eurik;

        12. Lorea irtetzen asi da gure lurretan; alleau da txestratzeko denporea; aitu da ia gure kanpotan tortolen urrunkea;

        13. Pikuarbolek botatzen ditu be pipitak; zabaltzen doe euren usaie masti loretuk. Jaiki zaiz ba nere aiskirea, ne ederra, eta atoz.

        14. Oh nere uso garbie, zuk aitz zulotan da muralla utsunetan apik eiten dituzun orrek, erakutsiezu zure musue, aitu bei zure boza nere belarritan; ba zure boza dultzea da, eta polite zure musue.

        15. Zuek, oh aiskirek, arrapaiuzue mastik galtzen dabiltzen axaritxo orik; zeati gure mastie ernetzen dago ia.

 

III. Jesukriston da bere Elizen arteko amorea, eta nola onek bere etsaiai izkutau nai dien be Jainkozko Gizonandik errezibitutako faborek.

 

        16. Nere maitea dana neretzata, eta ni dana nere maitena naiz; zeñek zaitzen don be taldea azuzenatarten.

        17. Eune akabau ta gaue sartu arten. Itzul zaiz korrika; izazazu, ne maitea, Betherko menditan azitzen dien basaunts eta zierbotxon antza.

 

IRUGARREN KAPITULUE

 

Bere Gizon Jesukriston billa dabillen anima baten lobagek; eta nola topau ta gero konserbau bear don be biotzen.

 

        1. Bano (sic), ai! dana ames bat izan zan. Gauen ezautu non nere oien ne biotzeko maiten faltea; ibil nitzen aren billa, eta enon arkitu.

        2. Jaikiko naiz, esan non, eta emango ditut bueltak ziudaden, eta ibilko naiz kaletan da plazatan ne biotzeko maiten billaka; Ai! ibil nitzen billa, baño ez arkitu.

        3. Billau ninduen ziudadeko errondarik, eta esan nien: Ez dezue ikusi ne biotzeko maitea?

        4. Eta ona andik pauso gutxira nun billatzen dean ne biotzak maite dona; eldu nion eta ez diot eutziko nere aman etxen ero niri bizie eman zienan bizitzan sartu erain arte.

        5. GIZONAK. Oh Jerusalemgo alabak, konjuratzen zaituet kanpotako basaunts ta zierbokaiti ez dezazuela esnau, ez loa kendure ne maiteri, berak nai don arten.

        6. ANDREN AISKIRAK. Nor da mirrazko, intzentzozko eta beste usai gozo jenero guztikin formautuko kezko koluna baten itxuran desiertoti igotzen dijon au?

        7. ANDREK. Beira zazue Salomonen oie Israelen dien iruroetamar azkarranan erdin,

        8. Danak alfajakin armatuk, eta txit abillek aziotan, bakoitzek be ondon darama bere ezpatea, illunpetako peligroan bildurrez.

        9. Libanoko surakin ein do Salomon erregek bere tronoa;

        10. Pillarak ein ditu zillarrezkok, espaldea urrezkoa, goie ta mallak estali zitun purpuraz; eta erdie amorea ispiratzen don esmalte jenero batekin, Jerusalemgo alaban medioz.

        11. Irten zaizte ba kanpora, oh Siongo alabak, eta ikusko dezue Salomon erregea eskontzeko itze eman zon eunen bere amak ipini zion koroiekin, eun hura zeñetan geau zan pozez beteik bere biotza.

 

LAUGARREN KAPITULUE

 

Jesukristok bere Andra Elizan ipini ditun grazik aitortuz, aitzea ematen do ari dion biotzeko amorioa.

 

        1. ANDREK. Zeñen ederra zean, nere aiskirea, zeñen ederra! Zure begik die usonak bezin bizik eta drist eiten doenak, barrun gordeta dagonan gañera. Zure buruko illek urrezkok eta fiñek, Galaadko menditik etortzen dien aunstaldean illea bezela.

        2. Zure ortzak zurik eta ondo juntatuk, ardi moztuan illea garbitu ondon bezela, danak bi umekin, an arten batere antsuik izan bae.

        3. Zure ezpañek die eskarlatazko zinten antzekok, zure itze dultzea ta ederra. Zure matrallak die granazko zati baten ero aren azal gorrin antzekok, barrun gordeta dagonan gañera.

        4. Zure lepoa da zuzena ta ederra Dabiten torrea bezela, baluartes gerrikatue, zenetatik daren txintxilik milla arma, danak balienteanak.

        5. Zure bi titik die azuzena zurien arten eune akabau ta gaue sartu bitarten larretzen dabiltzen bi gamo bikin modukok.

        6. Igoko det mirrazko mendira, eta intzentzozko muñora zure eske.

        7. Dana ederra zea zu, oh ne aiskirea, eztago batere faltaik zuan.

        8. Atoz, jatxi zaiz Libanotik, ne andrea, atoz Libanotik; atoz, eta koroitue izango zea; atoz Amanako mendi puntatatik, Sanirko ta Hermongo mendi tontorretatik, legoian kuebaleku oritatik, legoinabarran tokik daren mendi oritatik.

        9. Zuk eritu zendun ne biotza, oh nere arreba, andra maitea, ne biotza eritu zendun zure beiratze batekin bakarrik, zure lepoko txirikorda batekin.

        10. Zeñen ederrak dien zure amorek, ne andra arreba! Izan leiken ardoik onana baño obe tie; eta zure perfume ero soñekok doen usaie da beste usai guztik baño gozogoa.

        11. Die zure ezpañek, oh nere andrea, eztie darion eztiorrazi bat; eztie ta esnea dauzketzu mingainpen; eta zure soñekoan usaie da txit intzentzo suaren usaie bezelakoa.

 

II. Jesukristo da animan biotzak zaitzen ditun Jainko bat, zeñek nai don berai dirijitzea einbide guztik.

 

        12. Batza itxie zea ne andra arreba, batza itxie, iturri markatue.

        13. Zure mintegik, ero batza ortako landarak formatzen doe granadozko jardin bat txit ederra, sagarrarbolanak bezin gozokiko frutukin die zipresak nardokin,

        14. Nardoa ta azafrana, usaigozoko kanaberea, kanela, usaie ematen doen Libanoko arbola danakin; mirra ta aloe izan leiken usairik oben guztikin.

        15. Zu, batzan iturrie, Libanoko menditik amilka datozen ur bizian potzue.

        16. Erretirau zaiz oh Iparraizea, eta atoz zu, oh Egoiaizea, ne batza guztin ibiltzea, eta zabaldu bitez aren usaigozok mundu guztin.

 

BOSKARREN KAPITULUE

 

Andrek be jardinetara konbidatzen do Gizona, eta an zelebratzen da konbite bat.

 

I. Elizen deseoa Jesukristo errezibitzeko, eta arek ematen ditun frutuk bitzen au ikusteko. Jesukriston borondatea animai otseiten, eta arek otseiten donen biotzeko atek iriki nai ez dituenan zorigaiztoa.

 

        1. ANDREK. Etor bei, ba, nere maitea be batzara, eta jan beza be sagarrarbolan frutatik. GIZONAK. Etor naiz nere batzara, nere andra arreba; artu det ne mirra ne usaigozokin; eta jan det nere eztiorrazie ne eztikin; eran det nere ardoa ne esnekin; esan det: Ja zazue zuek, oh aiskirek, eta era zazue, txit maitek, egarrie kendu arte.

        2. Andrea. Lo neon, eta nere biotza esna zegon; eta ona nun aitzen dean ne maiten boza, zeñek otseiten don, eta esaten don: Irikiezu, ne arreba, nere aiskirea, ne usoa, nere mantxaipagea ta txit garbie: zeati intzez betea dago ne burue, eta gaueko ints bereez betek ne buruko illek.

        3. Eta erantzun nion: Jainkon izenen, ne gizona, nere tunikea eutzi non, eta berriz jantzi bear det? Oñe karbitu nitun, eta zikindu bear ditut berriz?

        4. Ordun nere maitek sartu zon bere eskue ateko leiotillati irikitzen ote zon probatuz, eta ein zon soñu onen medioz mogitu zan ne biotza.

        5. Jaiki nitzen beala irikitzeko ne maiteri mirra zeriela nere eskuai, eta aukera aukerako mirraz beteta zerela nere beatzak.

        6. Jaso non ba nere aten krisketea ne maitea sartu zein; baño hura erretirau zan ordurako, eta jun zan aurrera. Nere animea deskanaue gea zan aren bozan otsa aitu zonen; aren billa ibil nitzen, baño enon billau; otsein nion deadarka, eta etzien erantzun.

        7. Billau ninduen ziudaden zebiltzen errondarik, eritu ninduen eta gaizki tratau ninduen; eta kendu zien murallatako zentinelak estaltzen nitun ne mantuk.

        8. Konjuratzen dizuet, oh Jerusalemgo alabak, baldin arkitzen badezue ne maitea, esan deiozuela, nola deskanatzen naizen amorez.

        9. ANDREN AISKIRAK. Zer do zure maitek beste maitek baño geiao, oh txit ederra andra guztin arten? Zer dao zure maiten beste maitetan eztagonik gu orla konjuratzeko billa dezagula?

 

II. Jesukriston edertasune ta perfeziok, bere garbitasune, bere zeloa, be karidadea, jakindurie, eskubidea, aunditasune ta gozotasune.

 

        10. ANDREK. Nere maitea da zurie ta gorrie, millaka gatean arten aukeraue.

        11. Aren burue, guztiz urre fine; aren buruko illek luzek eta lodik palma gaztek bezelakok, eta beltzak belea bezela;

        12. Aren begik errekatxoan ondotan ikusten dien usonan antzekok, zeintzuk dien zurik esnez garbitu bazien bezela, eta gelditzen dien ur korajeik aundina dijon iskiñan.

        13. Aren matrallak die perfumegille abillandi landautako usaigozozko landara saill bi bezela; aren ezpañek, guztiz mirra garbie darien larrosasko liriok;

        14. Aren eskuk, urrezkok, eta tornun eindako modukok, jazintoz betek; aren petxue ta sabela zafiroz guarnizionautako marfilezko baso bat bezelakok die;

        15. Aren ankak, urrezko zimentun gañen ipintako marmolezko kolunak. Aren itxura majestuosoa Libanona bezelakoa, eta aukeraue arbolatan zedroa bezela.

        16. Guztiz suabea da aren bozan otsa; eta guztiz guzti, hura dana inbidiatzekoa da. Olakoa da ne maitea, eta ori da ne aiskirea, Jerusalemgo alabak.

        17. ANDREN AISKIRAK. Zein aldetara jun zan zure maitea, oh txit ederra andra guztin arten? Nundik jun zan, gu re zurekin juteko aren billa?

 

SEIGARREN KAPITULUE

 

Andrek alabantza berrik, bera ederra da, eta baita izugarrie re.

 

I. Elizea da Jesukriston jardine bezela, aren pozan ojetoa, eta aingeruan arritasune; da zeruko poza, eta infernuko bildurre.

 

        1. ANDREK. Bere batzara uste det jatxi zala ne maitea, usaigozozko belarrak daren mintegira, jardinetan jolas eiteko, eta azuzenak artzeko.

        2. Ni naiz dana ne maitena, eta ne maitea dana nerea da, zeñek jolas eiten don azuzenatarten.

        3. GIZONAK. Ederra zea, ne maitea, eta gozotasunez betea, ederra Jerusalem bezela, izugarrie ta majestuosoa ejerzito bat aziorako maneran bezela.

        4. Aparta itzetzu nereandi zure begik, ba begi orik irten erain naue ne onetik; eta kordebaetzen naue. Zure buruko illek die Galaati datozela ikusten dien auntstaldean ille fiñe pezelakok.

        5. Zure ortzak zurik eta ondo juntatuk, artaldek garbitzetik igotzen doenen argitzen dien bezela, danak bi umekin, an arten batere antsuik izan bae.

        6. Zure matrallak die granazko zati baten ero aren azal gorrin antzekok, barrun gordeta daukezuna bae.

        7. Irurogei die Erreinak, ta larogei bigarren klaseko andrak, eta ezinkontaala dontzellatxok.

        8. Baño ba pakarra da ne usoa, nere ezinobegoa, andrea, bere aman alaba bakarra, ein zon amak aukeraue. Ikusi zoen ne palazioko dontzellak, eta pozez deadarka esan zioen txit zorionekoa: ikusi zoen Erreinak eta gañerako andrak, eta bete zoen alabantzas.

        9. Nor da, esan zoen, eun sentin jaiotzea bezela igotzen dijon au, ederra illargie bezela, drist eiten dona euzkik bezela, izugarrie ta majestuosoa aziorako modun dagon ejerzito bat bezela?

        10. GIZONAK. Ni jatxi nitzen intxaurdiko batzara menditarteko frutarbolak ikusteko, eta mastie ernetzen ote zegon ikusteko, eta granadoai aldakaitzek irten ote zitzeen ikusteko.

        11. ANDREK. Enon barrentau; nastu zan nere animea Aminadabko gurdian otsa ustez aitzen nolako.

        12. ANDREN AISKIRAK. Itzul zaiz, itzul zaiz, oh Sulamite; itzul zaiz gureana, itzul zaiz ondo ikusi zaitzekun.

 

ZAZPIGARREN KAPITULUE

 

Alabatue da Andrea be etsaietatik iritxi bear ditun bitorikaiti, be ugaritasuneatik, eta eingo ditun semek ondo azitzeagaiti.

 

I. Elizek lurren berekin dauzke onak eta gaiztok; eta izaten do poza, baita tristurea re, bai esperantzea, eta baita bildurre re; baño zerun dana garbie ta ederra da, eta beti pozez ta zorioneko, eiten ditu zeruko Erregen pozak, zein dan aren Jainkozko Gizona.

 

        1. ANDREK. Zer ikusi daikezue Sulamiten ezpada musikazko korue eskuadroi armatuan erdin? ANDREN AISKIRAK. Oh prinzesa ederra, eta nolako grazikin dabiltzen zure oñ orik aiñ oñetako galestitan sartuta! Zure istarran junturak, esku onak labrautako gozne ero txarnela pezelakok die.

        2. Zure kolko ori da, beñe likore preziosoik falta etzakon tornun eindako baso bat bezela. Zure sabela gari pillatxoa bezela, azuzenas esitue.

        3. Zure bi titik bi zierbotxo bikin antzekok die.

        4. Zure lepoa da polite ta zurie marfilezko torre bat bezela. Zure begi tie jendeik geiana bitzen dan aten daren Hesebongo kristalezko potzu zuloan antzekok. Zure sudurre aiñ ondo eiñe nola Libanoko torre graziosoa, zeñ dagon Damaskon arrez aur.

        5. Altue ta majestuosoa da zure burue, Karmelo bezela; eta zure buruko illek, flekotan ipindako Erregen purpurea bezelakok.

        6. Zeñen ederra ta moduzkoa zean, oh Prinzesa txit amablea ta gozotsue!

        7. Zure gorputzek do palmen lirañtasunen antza, eta zure titik mats txordo ederrana.

        8. AISKIRETAKO BATEK. Nik diot: Igoko det palmadi ontara eta artuko ditut bere frutuk, eta neretzat izango die mats txordok bezelako zure titik; eta zure auko usaie, sagarrana bezelakoa.

        9. Zure eztarriko bozak ardoik jenerosonak bezela poztutzen do. ANDREK. Ne maiteri zor niona eran dezan, eta saboreau dein arekin bere ortz artetan da ezpañ tartetan eukiz.

        10. Ni zorionekoa naiz dana ne maitena naizelako, eta aren biotza beti nereanako dago.

        11. Tira atoz, ne gizon maitea, irten gaitezen kanpora, bizi gaitezen baserritan.

        12. Goiz jaiki gaitezen mastitara juteko, beira iekun erne ote dien, lorak asi ote dien frutue ematen, granadok loran ote dien; an libertade geiaokin zabalduko dizut ne biotza.

        13. Mandragorak euren usaigozoa botatzen ai die. An dauzkeu gure atetan fruta on jenero guztik. Berrik eta zarrak danak gorde ditut zuretzat, oh nere maitea.

 

ZORTZIGARREN KAPITULUE

 

Andra-gizonan arteko aizkeneko amorezko protestak.

 

I. Elizek Jesukristoi dion amorea. Jaunen pague, eta ari eiten dion faborek. Pekatun da onen erreparon arten gordetzen don proporzioa; eta nola nai don amorekin erantzutea, eta zeñen poderosoa ta ezelentea dan amore au.

 

        1. ANDREK. Oh zeñek emango lieken, nere anaie, zu izan zaila ne aman tititan dagon ume bat bezela, musu emateko, naiz arkitu kanpon ero kalen, zekin eninduken iñork bekaiztuko!

        2. Nik artuko zinduzket, eta eramango zinduzket nere aman etxera; an erakutsiko zienduke eta ikusi eraingo zinduzke zure grazik, eta nik emango nizuke eraten ardo konpondue, eta nere granadon likore berrie.

        3. Baño ona emen nere gizona, zeñek ipinko don bere ezkerra ne burupen, eta eskubikin musu emango dien.

        4. GIZONAK. Konjuratzen zaituet, oh Jerusalemgo alabak, eztezazuela esnau ta ez loa kendu re nere maiteri berak nai don arte.

        5. ANDREN AISKIRAK. Nor da desiertotik pozez beteta bere maiten sostenitue igotzen don au? GIZONAK. Nik jaso zinduztan etzine zenden sagar-arbolape baten azpitik, oh nere andrea, nun izan zan lorebaetue zure ama, nun izan zan portxaue zu ein zinduzena ta pekatuzko eriotzea erakutsi zizun hura.

        6. Ala, ba, ipini nazu sellutzat zure biotzan gañen, ipini nazu markatzat zure beson gañen; zeati amorea indartsue da eriotzea bezela, zelok die infernue bezela ezin aplakau dienak; an prasak, prasa gartu tie, eta garrezko bolkan bat.

        7. Or askok ez doe itzali al izan amorea; ez doe errekake ito al izango. Gizon batek amore ero karidade onen ordez bere etxen don aberastasun guztie ematen bado re, ezereztzat eukiko do.

 

II. Elizek don deseoa nazio guztik amatu dezela Jesukristo.

 

        8. ANDREK. Kuidadu bat bakarrik geatzen zat, oh nere maitea. Gure aizpa txikie da, ez du titirik oandik. Zer eingo degu ba gure aizpakin eskondu bear dola esan bear zakon eunen?

        9. GIZONAK. Muralla bat bezela bada, eiokun gañen zillarrezko baluartek; ate ba pezelakua bada fuertetu zakun zedrozko olakin.

        10. ANDREK. Ni naiz murallea, eta ne titik torre bat bezelakok, aren aurren nagon ezkero, nolabait e bakea ero zoriontasune topatzen dona bezela.

        11. Bakezalek ero Salomon nere gizonak, izan zon masti bat Baal-hamonen, eman zien mastizai batzuai gorde zezen, eta landu zezen; atako bakoitzek ango frutukaiti pagatzen dioe milla zillarezko diru.

        12. Nere mastie ne aurren dago. Milla diruk zuretza tie, oh bakezalea, eta berreun ango frutuk gordetzen dituenantzat.

 

III. Zerun bakarrik entonau al izango ditu Elizek txit kanta alegrek.

 

        13. GIZONAK. Oh zu batzatan bizi zeana, aiskerek aitzen dare; ai eraiezu ba niri zure boz ederra.

        14. ANDREK. Ah! korrika eizazu aburo, ne amorea, eta basauntsen da zierbotxon antza iza zazu, iges ei zazu usaigozotako mendira, ne boza aitu nai badezu.

 

KANTAN KANTEN LIBURUN AKABEREA

 

  hurrengoa