www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Paskalen gogamenak
Juan Antonio Mogel
XVIII. mendea, 1899

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Paskal-en gogamenak, J.A. Moguel. Euskalzale, 1899, XXI-XXX. zenbakiak.

 

 

   

PASKAL-EN GOGAMENAK

 

Jaungoikoak bialtzen deuskuzan geiso,
ta naigabeakaz ondo baliau eta probetxu andiak
eureetatik aterateko eskari, edo oraziñoia.

 

 

I.

 

        Zure espiritua, Iauna, ain da gozatsu, bigun da ona gauza guztietan eze, ez bakarrik bialtzen deuskuzuzan atsegin, gusto, ta onezak, ezpada naigabe, geiso ta desgraziak eurak dira guztiak zure guganako erruki ta miserikordiak. Zure justizia ta Probidenzia zuzenak ekarri nau daukadan estadu geisoko edo penakora, idazu bada grazia ezagututeko zu neure benetako Aita gozo ta Iaungoikotzat nagoan estaduan nagoala, bada ni geiso edo osasunaz egoteak eztau mudeetan zure kondizinoa, eta beti zara Iaungoiko justu ta miragarria, nai kastigu ta peneetan gaituzuzanean.

 

 

II.

 

        Zuk emon zeustan osasuna zeu serbietako, eta ez neban enpleau bear zan legez; orain bialtzen deustazu geiso edo atsakabea, ni emendau, edo obetuteko, ez bada permitidu Iauna, nik asarratu eragitea zuri neure ernegaziñoa, edo pazienzia paltian. Gure naturalezea dan ezkero ain zitala zeinda zure onera ta mesedeak biurtu ditudan neure kaltean, zure graziak biurtu begiz nire probetxuan zure kastiguak. Badago nire biotzean aragi, edo munduko gauzetarako eraspenik, ta indarra euki dodan artean gatxerako presta edo zuganako nagia izan banaz, laburtu eta kendu egizu gogo ta indar au, nai dala gorputza makalduagaz, nai dala amodio santuaren indarraz, gozatu ez nadiñ iñoz beste gauzatan bakarrik zugan baiño.

 

 

III.

 

        O Iauna! zeñi emon biarko deutsadan neure egitaderik txikarreenen kontu ziatsa ilten nazanean, eta munduaren amaian! O, Iauna, zeiñek daukazun mundu au eta bere iazoerak, edo zeure esleiduak probeetako, edo pekatariak kastigetako: O, Iauna! Zeiñek itxi daroazuzan pekatariak gogorturik lurreko atsegin kaltegarrietan! O Iauna! Zeiñek egiten dozun il deitezala gure gorputzak, eta apartau gure arimea nai ta nai ez munduan maite dituan gauza guztietatik: O Iaun andi, amaituko dozuzana azkenengo egunean Zeruak eta lurra, eta eureetan dagozan kriatura guztiak irakasteko guztiai ez dirauala ezek bere zeugan, edo zeugaitik baiño, zeu zareala bakarrik guztiai izatea, bizitzea, eta iraupena emoten dautsazuna eta beragaitik ez dabela ezek merezi gure amodioa bakarrik zuk baiño: O Iauna! zeiñek ezereztu eta desegingo dozuzan egunen baten guri nai deungeen idolo tristeak, eta gurari, eta pasiñoe zitalak: Nik bedeinkatzen zaitut, eta alabauko zaitudaz neure bizitzako egun guztietan atsakabe edo geiso onen bitartez iragoiten deustazuzalako goratutea osasuneko denporaan euki oi diran munduko atsegin alper edo deungakaz; bedeinkatzen zaitut, Iauna, makaltzen dozuzalako orain nire gurari edo pasiñoe txaar, guztiz desegingo dozuzanak pekatarien lotsarirako zeure aserreko egun laarrian. Egizu bada, Iauna, juzgau deidala neuk orain neure burua poztuten nazalako neure arima gaistoen makaltasun onegaz, purgau ez naizun zeuk mundu ta neure bizitzearen guenean. Bai arren Iesus: Ilten nazan instantean aurkituko nazan legez mundutik apartauta, billosturik gauza guztietatik bakarrik zure presenzian erantzuteko zure justiziari neure biotzeko gurari guztien ganean purgau nadilla orain ilda banengo legez, billosturik neure gurari tsaarretatik, bakarrik zure Majestadearen aurrean eskatuteko zure miserikordia, eta neure biotzaren konbersinoe oso ta egiazkoa; konsolau naitean gomutauaz zure miserikordiak bialtzen deustala geiso ta pena au prestau naitean benetako eriotzarako.

 

 

IV.

 

        Egizu bada Iauna, adorau tai bedeinkatu deidazala zure asmo ta probidenzia zuzenak neure bizitzako neke, geixo, ta iazoereen gaiñean isil isilik, eta kejau baga; bialtzen deustazuzan geiso ta akordagarriak konsolau naieela eta bizi izan banaz pekatuaren mingostasunean bake eta osasuneko denporan, probau daidazala zure graziaren atsegin Zerukoak gozatu leieezanak daukadazan penak. Ondo daraut, Iauna, dagoana nire biotza gogorturik, iraatsirik luurreko afizione, arazo, ardura ta gauzeetara ain modutan, zeinda, ez gaisoak, ez osasunak, ez berba onak, ez Eskritura santuak, ez zure Ebanjelioak, ez misteriorik santueenak, ez limosnaak, ez baruak, ez mortifikazinoiak, ez milagruak, ez Sakramentuak, ez zure gorputz preziosoak, ez neure esforzu guztiak, ez mundu ta Zeru guztiarenak asi leieen nire biotzaren zuganako biurrera ta konbersinoia zure graziaren laguntasun bagarik; orregaitik nator zugana, O Iaungoiko guztia daikeana, nator zugana eskatuten mesede edo grazia kriatura guztiak alda batera emon ezin leideena. Ezaguturik batetik zure Majestadearen anditasuna eta bestetik neure miseria ta pekatuak, ez nintzan azartuko zuzentzen zuganutz neure deadarrak aurkitu al izan baneu beste modutan neure gatx andi oneen erremedioa; baiña eskatuten deutsudan mesede, neure biotzearen konbersinoe edo zugana biurtutea dan legez obra naturalezeaz gaiñetikoa, ezin eldu neiteke bere eske, neure biotz eta naturaleza guztiaren iaube eta Iaun guztia al dabenagana baiño. Nori deadar egingo deutsat, nori zuzenduko natxako zuri baiño? Ezin bete lei nire biotzaren atenzinoia Iaungoikoak baiño! Iaungoikoaren eske naz, Iaungoikoa billatzen dot, eta beragana nator aurkitu daidan. Edegi egizu, Iauna, nire biotza, sartu zaitez zeure eskubideaz pekatuaren arerioak iaubetuta daukan plaza triste onetan; pekatuak sujetau eban, baiña sartu zaitez gaztelu sendo baten legez, loturik lenengo arerio sendo aginteetan deustana, eta artu egizuz gero bertako tesoroak. Artu egizuz, Iauna, munduak ostu deutsuzan biotzeko afizinoe, ta gurariak, bada zeuri tokeetan iatzuz tributu oneek, dalako nire arimea zure irudi eta imajiña egiazkoa. Zeuk formau zenduan Iauna, edertu zenduan bautismoa artu neban instantean, gero ezaindu bada bere munduko atsagaz zurea danik ezagutu ezin leitean bestean. Zeuk egin zenduan, eta ezin zeuk baiño egin leian nire arimea zure imajina; ezaindu baga barriztau egizu zeure seme Iesukristoren merezimentuak gaitik.

 

 

V.

 

        Ai Iauna! eta zein zorionekoa dan biotz zu benetan maite zaituana; ez iako iñori damutu zu maitetua, ez dau iñor desonrau zu ameteak, eta bai bete atsegiñez, konsueloz eta pozez. Nik siniztuten dot, eta dazaut ezin maitetu negiala mundua ez bere gauzak zure agrabio bagarik, eta neu desonrau bagarik, eta oraindiño eregiko neuskio eraspena eta afizinoia mundu eta bere eskintzeari kaltegarri ta paltsuaz. O Iauna; ze dontsu ta andia dan arako arima justu zeiñetan daukazuzan zuk zeure atsegin da pozak; O zelan ezarri leitean zure amodiozko itxasoan seguridade oneaz, galtzeko peligru bagarik; munduko gauzeen amodioak ainbat andieen eta ederrekoak irudi arren beti dakarre arimako gurea, peligru ta gatxa, sarri gorputzeko atsekabe ta naigabeak eta faltau. Euzue onik oneenean: Baiña zuk ezin faltau ziñai, iraungo dozu beti, eta zu maite zaituanaren esperantzeak ezin utsik emon lei, lantzean beroago, eta gozoago izango da zure amodioa, ez deutsa laburtuko ez zaarteiak, ez kezkak, ez peneak, ez bizitzeak, ez eriotzeak; eta eltzen danean zure aurrean kontuak emoteko ordu ikaragarria munduaren maitezailleak izango dira guztiak galduak, eta zure maitezailleak guztiak salbaukak, zerren maitetu zitueen areek bidebagako gauza amaikorrak, eta besteak maitetu zaitueen zu amaibagakoa, eta amodio guztiak zor iatzuzana.

 

 

VI.

 

        Amaitu egizuz bada Iauna, nigan asi dozuzan pensamentu oneek. Izan zagutzaz azkenean asi eroan izan zatazan legez. Koronatu eta bete egizu zure obra au. Zeureak dira doe eta mesede oneek. Zeureak dira bai sentietan ditudan abisu ta gomunta oneek. Ez ditudaz nik merezi ez: Nire obra eta erreguak eta oraingiñoko bizimoduak, grazia ta argitasun au merezi ez eze, autor dot bete betean umiltasunik andienaz emon ezkero kriaturai edo munduko gauzai emon deutsadan legez neure gogo ta biotz formau zenduana zen ameetako bakarrik, ezin esperau neiala bapere graziarik, ez pensamentu santurik neurez, ezpada bakarrik zeure erruki ta miserikordiatik ez dot neugan ezagutzen ezer bere obligau zinaizanik zu bialtzen niri pensamentu santu oneek, bada nire biotzeko guraari ta mobimentuak eztira izan oraingiño zu injuriau eta aserratu eragiteko baiño. Esker andiak bada Iauna bialdu deustazuzan inspirazinoe edo sentimentu oneek gaitik, eta eskerrik asko emoten deustazulako gogoa zuri graziaak edo eskerrak emoteko, bada auxe bere zure mesedea da.

 

 

VII.

 

        Idazu orain Iauna neure pekatuen damu barrutiko ta zolia, bada damu barrutiko au bagarik, azaleko geiso ta pena bialdu deustazuzanak ez nituke izango pekatu barriak egiteko okasinoe ta motiboa baiño. Egizu, Iauna, ezagutu daidala gorputzeko penea, geiso ta gatxak, direala arimako gatxeen kastigua ta irudia; baiña egizu izan deidazala arimako gatxeen erremedioa, konsidereetan ditudala neure gorputzeko gatx edo peneetan arimako zauri ta gatx sentiduten ez ostu danak andiak izan arren. Zerren, Iauna, gatx guztien artean andieena. Ea ez sentietea arimako gatxak edo eukitea nagitasun negargarri bat sortuten dabena arimako miseria, edo neure pekatuak emon bear leuskideen penea. Iauna sentidu eragin egidazu ainbat biziroen neure arimako estadu tristea, eta egizu enpareetan iatan bizitzako egun da orduak enpleau daidazala aspertu baga egiazko penitenziaan, garbitu daidazan bere bitaartez zure kontra egin ditudan ofensa ugari ta astunak.

 

 

VIII.

 

        O zein lotsagarria dakustan konzienziako Ispillu garbian neure bizimodua? Zelakoak izan dira nire obraak? Zelaan okasinoe deungei, iges egin? Billatu bearrean zu neure alegin guztiaz, zeinbat nagitasun zuganako? Ze probetxu atera dot gauzarik santueenetatik? zelan baliau naz Sakramentu adoragarriakaz? ze iaramon egin deutsat zure berba, dotrina eta santuai? Ainbeste bidar bialdu deustazuzan inspirazinoe, abisu eta biotzeko mobimentu ta deiak ain deungaro erantzun ezteutseet? Zeinbat pensamentu, ta obra alper, eta zeinbat bidar enpleau utsean, edo deungaro denpora ezteustazuna emon beste gauzetarako, ezpada zeu adorau, zeuri gusto emon gauza guztietan, eta neure pekatueen penitenzia egiteko? Ze probetsu ta bentaja atera dot zeu billatzeaz osteango arazu ta okupazinoietatik? Utsa ta kaltea, Iauna; bazaut, bazaut, miserikordia bada Iauna.

 

 

IX.

 

        Orain artean izan naz gorra, ta nagia zure abisu gozo ta deieetara! Zure agindu eta dotrina santuak ondo baiño entzun da gorde bearrean, edo iazki naz eureetara, edo izan naz ardurabagako ta nagia. Zuk, Iauna, Zerutik ekarri zenduan dotrineak ziraustan gauza bat, eta nik juzgeetan neban bestera. Zuk, diñozu, zorionekoak negar egiten dabeenak, eta zorigaistokoak konsuelo artean bizi direanak, barriz nik bestera, zorigaistokoak negar egiten dabeenak, eta txito zorionekoak atsegin da konsuelos bizi direanak, nik neukazan zorionekotzat munduko fortuna, ondasun, fama, eta zaratea eukeenak osasunagaz batera, eta zegaitik neukazan oneek zorionekotzat? Goreetan zitueelako kriaturak berba baten, zu ofendietan zendueezalako, au da, eukeelako era, eta erraztasun geiago goratuteko luurreko atseginakaz, zuri zor iatzun amodioaren kaltean. Autor dot Iauna, eztot euki osasuna mesedetza beragaz zu obeto serbidu zinaidazalako, edo projimoaren probetxu ta onean bear geiago egin neialako, ezpada estimau dot osasnea neure arimearen kalterako, estimau dot beragaz mundua gosetearren neure atsegin da guraari bidebagaak obeto kunplitearren. Mudau eguizuz bada Iauna, nire biotzaren guraari usteldu ta galduak; aldatu egizuz nire adinaren eretxi ta uste okerrak, eta bardindu egizuz nire guraari ta pensamentu deungaak, zeure pensamentu edo eretxi santuakaz. Siniztu deidala nazala benetan zorionekoa ingiratuten nabenean esturazunak, pena, geiso, ta preminaak; billatu eragin deidala gatxak ez mundua, zeu baiño, eta eragotzirik gorputzeko naigabeakaz mundua goseetea, garbitu egizuz nire eretxi ta guraariak izan ditezan zureen gisakoak, eta modu onetan billatu zaidazan neure barruan bakarrik zu zariona ondasun, osasun, atsegin, eta egia benetako ta bakarraz zerren zure erreiñua dago bakarrik zeure fieleen artean, eta zarratu deustazun ezkero munduaganako bidea, bitzen deustazuna geiso edo naigabearen bitaartez, aurkituko dot neure barruan Erreiñu santu au, bertan badaukat zure espiritu ta gogoa.

 

 

X.

 

        Baiña zer egin daiket nik, Iauna obligeetako, zu ezartera zeure espiritu gozo ta santua luur puzka onen gaiñera? Nik dodan, ta nazan guztiau ezta zure gogokoa; eztazaut neugan ezer bere zure gustokoa izan leiteanik zeure graziaakaz ostean. Ez dakust neugan neure pena ta doloreak baiño zeure penaakaz irudiren bat daukan gauzarik; Begira bada daroadazan penaak, eta itxaroten deusteenak. Begira Iauna, zeure miserikordiako begi ezarritxu bategaz zure esku santuak ezarri deustazun zauriak! O neure salbagille maitetu dozuzana trabajoak zeure eriotzaan! O Iaungoiko egin ziñeana gizon padezietako gizonagaitik penarik andieenak! O Iaun andi artu zenduana gizatasuna, edo gureriko gorputza padezietako bertan gure pekatuak merezi estueen gatxak? O Iaungoiko altaragiña maite dozuzana gorputz geioki edo nekatuak, zein autu zenduan zeuretzat gorputz nekez ta pezan ingiratueena; egizu gorputza zeure gustokoa ez bakarrik berak merezi dabelako, bada izanda zure arerioa, ezpada daroazan neke ta gatxakgaitik, zeintzuk izan leitezan bakarrik zure amodioaren diña; maitetu egizuz bada, eta nire trabajoak konbidau naieezala ni bisiteetara; baiña presteetako nire barruan zu eukiteko lekua, egizu, Iauna, dirudian legez nire gorputzak zuria, pekatuakgaitik daroadazan peneetan, alan izan dedilla nire arimea zuriaren irudikoa egonaz triste pekatuagaitik, edo zure kontra egin ditudan ofensaakgaitik, padezietan dodala modu onetan zeugaz, eta zeuk legez ain gorputzean zein arimaan, neure pekatu, ta ofensaakgaitik.

 

 

XI.

 

        Egidazu, Iauna, mesede erastea nire peneen gaiñera zeure konsolazinoiak, padezidu dodan kristinaua legez. Eztot nik eskatzen librau naizula doloreetatik, zerren au dan Santueen saria, eskatzen dodana da enaizula abandonau edo itxi naturalezearen peneetan zeure espirituaren laguntasun da konsolazinoe bagarik, zerren au litzaatean Iudegu, edo fede bagakoen maldizinoia. Eztenik eskatzen egotea konsuelos beterik, pena bagarik, zerren au dan gloriako estadu, edo bizimodua; eztot eskatzen egotea penas beterik konsuelo bagarik Iudegu ta

Jentil fede bagakoen gisaan; eskatzen dodana da gauza bi aldabatera, sentidu daidazala naturalezearen penaak neure pekatuakgaitik, eta zure espirituaren konsolazinoiak zure graziagaitik; bada auxe da Kristinauaren estadu egiazkoa, eltzeeko gero penaren apurrik eztaben bizimodu gloriaara Zeruetan. Zure seme bakar Iesus mundura bialdu baiño leenago, naturalezako penaz beterik egoan mundua konsuelo bagarik; baiña orain O Iaungoiko amoretsua, konsolau ta goratuten donoz zeure fielak zure seme Iesusen graziagaitik, eta beteetan dozuz Santuak zoriontasun guztiz garbiaz zure seme bakarraren glorieetan; malla edo gradu oneetatik eroan eta amaitu gura izan dozu zeure obra andia, librau nozu lenengo estadutik ekarri naizu bigarrenera, eldu naitean irugarren gloriakora. Bai arren Zeru leitako Aita gozua, auxe da neure arimea guztitik eskatzen deutsudan mesede ta grazia.

 

 

XII.

 

        Ez egizu arren permitidu, Iauna, ni egotea gogorturik alagiña, zeinda konsiderau ezkero zure arimea triste eriotzeraiño, eta zure gorputza illik nire pekatuak guztia egotea ni gozatu bagarik daukadazan penaakgatik, bai arimaan, ta bai gorputzean. Gauza lotsagarria baiña sobra sarri ikusten dana kristinauakgan, baita nigan bere dariozula zuri odolezko izerdia gure pekatuakgaitik, egon gura izatea guk gorputzeko atsegineen artean; eta arako kristinau zeuretzakotzat dagozanak, sikatu zireanak bautismoan munduari zuri bakarrik iarraitzearren, egin dabeenak iuramentu Eleiza santearen aurrean zeugan bizi, eta zeugaz ilteko, sinizteen dabeenak munduak persegidu, eta il zaituala, autor dabeenak artu zenduala zeure gaiñean Iaungoikoaren aserre eta gizoneen krueldade eta gogortasuna gu pekatutik aldendutearren; diñoenak zu zareala ostia eder gure osasunagaitik entregau ziñana; dazaubeenak munduko atsegin da pekatuak direala zure trabaju ta peneen motibo ta kausea, eta zure borreruak, da gauza arrigarria, diñot au guztiau dazaueen kristinauak maitetutea mundu au, gozatu nai izatea ainbeste ondamendi ta pena dakarreezan atseginetan. Ikusiko bagendu seme batek maite dabela bere Aita onaren erailla deungea, diarduala palageetan aregak trateetan, beragaz ian, beragaz olgau, ta goratzen dala, zelan begiratuko geunskio seme oni? Zer esan da penzauko genduke beragaitik? Ze amodio eutsala beragaitik sakrifikau zan Aita onari? bada zelan konsolau ta gozatu giñaitez gu munduagaz? Iakin ezkero berau izan dala neure Aita ta Iaungoiko gozoaren benetako erailltea? Aita maite oneek eroan bere personaan nire gatxeen penea, eta nik maitetuko nitukez bere penaak erekarri deutseezan atsegin deungaak? Eskerrik asko, Iauna eragotzi deustazuzalako neure geisoan osasuneko denporaan nituan atsegin ta pensamentu ipinten mindueenak eriotzearen keizeetan.

 

 

XIII.

 

        Kendu egizu, Iauna, neure geiso edo gatxakgaitik euki neian tristezea, eta emon egidazu bere ordez tristeza santa zeurearen irudikoa. Nire pena ta nekeak serbidu deieela baketu edo bigunduteko nire aserre justua. Obrau egizuz alde batera nire osasuna, eta nire konbersinoe edo zugana biurrera egiazkoa. Ezteidala nik deseau, edo gura izan ez osasuna, ez bizitzea, ezpada enpleetako eta amaituteko zugaitik, zeugaz, eta zeugan. Nik ezteutsat Iauna eskatzen ez osasunik, ez geisorik, ez bizitzarik, ez eriotzarik, ezpada egin deizula nizaz gura dozuna, nire osasun, edo geiso, bizitza edo eriotzeaz zeure gloriarako, nire onerako, eta Eleiza Ama Santuaren onrarako, zeintzueen artean itxaroten dot parte izatea zure graziaren laguntasunaz. Zeuk dakizu zer konbeni iatan, zu zara neure Iaube oso ta bakarra, eta egizu nigan ondoen deritxazuna. Emon egidazu, edo kendu egidazu, baiña bardindu egizu nire borondatea zeureagaz, eta egizu umiltasun ta konfiantzarik andieenaz prestau naiteala artzeera zure probidenzia santuaren ordenak, eta adorau degidala bardin zuganik iatortan guztia.

 

 

XIV.

 

        Egizu launa artu deidazala iazoera guztiak espiritu ta gogo bardiñaz, bada eztakigu guk zer eskatu bear dogun, edo zer iakun ondoen zure iakituria altsu, ta iustoak eskutau deuskuzan asmoetarako. Nik dakit eztakidana gauza bat baiño, eta ziur dakidana da dala gauza ona zuri iarraitutea, eta deungea zu ofendidutea. Onezaz ostean eztakit zer dodan oba edo txaarrago ezetan bere; ala osasuna, ala geisoa, ala ondasunak, edo pobrezea; ezaguera au ez iakuee emon ez gizonai, ez Aingeruai, dago gordeta zure probidenzia adoragarri guk azaldeetako sakonegi direanetan.

 

 

XV.

 

        Azkenik egizu, Iauna, nagoan estaduan nagoala konformau ta bardindu nadilla zeure borondateagaz. Banago gaisorik eta penaz orain nagoan legez bedeinkatu eta glorifikau zaidazala neure trabajuetan, bada eurak baga ezin sartu neiteke gloriaan, eta zeuk, neure Salbagillea ez zenduan sartu gura izan gloriaan trabajuetatik baiño. Trabajuetatik ezagutu zendueezan zeure diszipuloak, eta trabajuak dira zure diszipulu, ta eskolaueen markea. Ezagutu nagizu bada, zeure eskolau ta diszipulotzat neure arima ta gorputzean daroadazan penaakgaitik neure pekatuakgaitik. Eta ezer bere eztan legez Aita Iaungoikoaren gogokoa bere semearen bitaartez ezbaiako, batu egizu Iauna nire borondatea zeureagaz, eta nire penaak zuk gure amodioz eroan zenduzanakaz. Egizuz nire penaak zeureak; batu nagizu guztiau zeugaz, bete nagizu zeure Espiritu Santuagaz; Sartu saitez neure biotz ta arimaan eroateko neugaz batera neure neke ta penaak, iraatsi egizuz zeure pasinoietakoetara, artu egizuz zeuretzakotzat zeure mienbro edo zati onek daroazanak; nagoala alan zugaz beterik, ez nadin izan ni bizi nazana, ez padezietan dodana ezpada zeu, O neure Salbagille gozoa, nigan bizi, eta padezietan dozuna, eta modu onetan daukadala parte edo zatitxu bat zeure peneetan, bete naizun guztiau penaak erakarri eutsueen Zeruko gloriaz, zeiñetan bizi zarean Aita Iaungoiko eta Espiritu Santu Iaungoikoagaz, Iaungoiko bakarra, amai bagako bizitzaan.— AMEN.